azalpen testua
DESCRIPTION
Azalpen testuari buruzko apunteak. Nola idatzi azalpen testu bat.TRANSCRIPT
AZALPEN TESTUAK IDAZTEKO ESTRATEGIAK
IDATZI AURRETIK
• Hautatu eta zehaztu zein izango den azalduko duzun gaia.
• Zure testuaren helburua nagusia identifikatu. Helburu
nagusiak argi izan beharko dituzu idazten hasi aurretik.
• Zure testuaren hartzaileak, irakurleak, nortzuk izango diren
aldez aurretik ondo jakitea komeni zaizu. Norentzat idazten ari zara? (Azalpena egiterakoan gauza asko jakintzat eman
beharko dituzu)
• Egin ezazu gaiari buruzko ideien bilketa.
• Hainbat iturritan bilatu gaiari buruzko informazioa eta
informaziorik esanguratsuena eta egokiena hautatu. Zenbat
eta informazio iturri gehiago begiratu orduan eta
informazio gehiago, anizkoiago, izango duzu. Zeure lana da
informazio garrantzitsuena, esanguratsuena, nabarmentzea
izango da.
• Egin ezazu eskema bat gai horren atzean ezkutatzen diren
atalak hobeto zehazteko.
• Testuaren oinarrizko egitura zehaztu.
1
IDAZTERAKOAN
• Gogoratu: paragrafo bakoitzean ideia nagusi bat garatu.
• Paragrafoen artean lotura logikoa egon beharko. Paragrafo
batetik bestera dagoen jauzia onargarria behar du izan,
edozein irakurlek urlertzeko modukoa.
• Daukazun informazioa argi azaltzea izango da zure
helburua. Irakurleak erraz, azkar, ondo ulertzea.
• Zeure azalpen testuan gehi ditzakezu beste testuen
aipamenak, bibliografia erreferentziak edota elementu
grafikoak. Argazkiek eta grafikoek asko lagunduko dute
garatuko duzun gaia hobeto azaltzerakoan.
• Beharrezkoa bada, erabil itzazu hitz espezializatuak. Zeure
hartzaileak beti gogoan, eutsi iezaiozu erregistro egokiari.
• Funtsezkoa ez dena, saihestu. Argi eta labur azaltzerik
baduzu, hobe.
2
ZIRRIBORROA IDATZI ONDOREN (kontrol zerrenda)
Egiaztatu ondoko puntu hauek:
• Betetzen ditu hasierako helburuak?
• Hartzailea zein den kontuan hartu dut eta haren mailara
egokitu dut ene testua?
• Erraz, zailtasunik gabe irakur daiteke? Behin irakurtzea
nahikoa ondo ulertzeko?
• Azalpen testuak egitura argia eta koherentea du?
• Lexiko zehatza eta gaizki ulerturik sorrarazten ez duena
erabili dut?
• Ortografia zaindu dut? Ortotipografiako aholkuak zaindu?
Pasatu diot Xuxen ortografia-zuzentzaile automatikoa? Badu
akatsik? Lagunen bati eman diot irakur dezan eta galderak
edo ekarpenak egin ditzan? Aditu bati erakutsi diot ene
zirriborroa galderak edo ekarpenak egin ditzan?
• Konforme zaude idatzi duzunarekin?
• Birpasatu eta zuzendutakoan, behin-betiko testua idatzi.
Saiatu, bestalde, testuaren aurkezpen erakargarria eta egokia
egiten irakurleek gogotsu irakur dezaten.
Irakurleei erakutsi eta oharrak eta iradokizunak onartu testua
hobetu ahal izateko.
3
AZALPEN TESTUEN EGITURA
Egitura sinplea izan ohi du. Hiruzpalau atal hauek gehienetan:
0. (Sinopsia) 1. Sarrera, 2. Garapena, 3. Ondorioa
Sinopsia. Azalpen testua luzea baldin bada, testuaren aurretik
geroago garatuko den azalpenaren sinopsia ezarri ohi da.
Sarrerak datu hauek bil ditzake: gaia, helburuak, hipotesiak eta
testuingurua (denbora-espazioa; garaia, testuinguru geografiko-
historikoa…).
Garapenean zehar gaia jorratuko da. Paragrafoka antolatuko dira
ideiak.
Hartzaileak jasoko duen informazioa paragrafoz paragrafo zabalduz
doa, aurrekoetan baino informazio gehiago eta zabalagoa jasoko
duelarik.
Ondorioan, bukaeran, berriz, esandako guztiaren laburpena egin
ohi da, azalpen testua luzea denean bai behintzat. Bestela testua
nolabait borobiltzeko eta bukatutzat emateko azken iritzi edo
ondorioren bat idatzi ohi da.
4
Azalpen testua laburra baldin bada, nahikoa izaten da:
• Sarrera: gaiaren aurkezpena. Zeri buruz hitz egin behar
dugu.
• Garapena: garai hartako ezaugarri orokorrak, autore
nabarmenenak, lan garrantzitsuenak, arazoak…
• Ondorioa(k): ideia nagusien laburbilketa eta
ondorioak atera. Taldekoen iritzia ere gehitu daiteke,
edo irakurlearen arreta piztu galdera erretoriko baten
bidez.
5
AZALPEN TESTUEN HIZKUNTZA-EZAUGARRIAK
• Gogoratu azalpena, batik bat, testu zientifiko-
teknikoetan, kazetaritza testuetan eta saiakeran ageri dela.
Testu zehatzak eta argiak izan behar, beraz horregatik erabili
ohi dira esaldi bakunak eta koordinatuak, hau da, perpaus
laburrak eta ulertzeko zailtasunik gabeak.
• Oso beharrezkoa izaten da anafoara ondo erabiltzea. Aurretik
esandakoaren erreferentzia nola edo hala errepikatu. Beti ere
subjektua eta objektuak ondo zehazturik egotea da helburu.
Ikus dezagun adibidea. Batean anafora erabiliko dugu, bestean
elipsea. Muturreko adibide honek erakusten du anafoarak argiago
transmititzen duela informazioa elipseak baino.
A. Anaforaz betetako testu bat: "Neurona egitura eta forma oso
desberdinak har ditzake. Neurona guztietan bereiz ditzakegu
soma edo gorputza eta luzakinak. Luzakinak bi eratakoak izan
daitezke, axoia (normalean axioa izan ohi da luzeena, neurotubulu
eta neurozuntzak dauzkan luzakina) eta dendritak (...)".
B. Anafora gutxiagorekin ere uler daiteke: "Neurona egitura eta
forma oso desberdinak har ditzake, baina guztietan bereiz
ditzakegu soma edo gorputza eta luzakinak. Azken hauek bi
eratakoak izan daitezke, axoia (normalean luzeena, neurotubulu
eta neurozuntzekin) eta dendritak". (...)
6
.
Ondo idazteko estilo-liburuetan hitzak ez errepikatzeko aholkua
ematen dute oro har, baina subjektua betiere zein den argi gera
dadin, askotan, hobe izaten da gehiegizko informazioa ematea
irakurleari gehiegizko inferentzia eskatzea baino. (Inferentzia,
irakurleak egiten dituen dedukzioen multzoari esaten zaio).
• Hizkuntza-funtzio nagusia erreferentziala da: mezuak
errealitatea islatu behar du, ez igorlearen iritzirik,
subjektibotasunik.
• Azalpen testuetan narrazioa, deskribapena eta argudioa ere
ager daitezke. Horrelakoetan testu mistoa dela esaten da.
• Lexikoa zientzia arlo bakoitzari dagokiona da, baina
testuaren ezaugarrien menpe egongo da, hau da, testua
jendarteratzeko, dibulgaziorako ala testu espezializatua den
hartu behar da kontuan. Ez da gauza bera informazioa
hartzaile ez espezializatuei zuzendutako testua edo gaiaz
ondo jantzita daudenei zuzendutakoa.
• Aditz deborari dagokionez, batez ere orainaldia erabiltzen
da. Lehenaldi-orainaldi jauziak egonez gero, jauzi horiek
logikoak eta egokiak beharko.
7