avec la participation albistea projet cofinancé par le ... · sarean instalatutako pasaguneen...

12
Editoriala 2005eko abenduaren 15ean INDICANG proiektuaren 4. Gida Batzordea izan zen Bordelen. Honen eginkizuna proiektuaren lehen fasea balidatzea zen; fase honetan, proiektuan sartutako arroetako aingira populazioaren eta bere habitaten egungo egoera ebaluatzeko beharrezko agiriak erredakta- tu behar ziren. Batzordeak balidatu egin zuen lehen fase hau. Bilera honetan zehar, koordinatzaileak eta proiektuaren batzorde zientifiko eta teknikoak bigarren faserako proposatutako planteamenduaren alde agertu zen Gida Batzordea, honakoa jasotzen bait- zuen planteamendu horrek: adierazleak eraikitzea, baliabide honen bilakaera eta bizi den ingurugi- roa ebaluatzeko. Adierazle hauek, aginte-tauletan bildu eta proiektuko arroetako batzuetan ebaluatuko baitira 2007rako aurreikusitako hirugarren fasean, kudeatzaileei aukera emango diete bere kudeaketa eta leheneratze planen eraginkortasuna proban jartzeko. Adierazleek, oinarri alderagarrietatik abiatuta, ahalbidetu egin beharko lukete Europar Batasunari azaldu ahal izatea nolako emaitzak lortu diren aingira populazioan lehereratze planak ezarri ostean, 2007ko bigarren seihilekotik aurrera. Gida Batzordeak, ostean, zehaztu zuen INDICANGen helburuetan ez zela sartzen Europak eginda- ko eskariari -ingurumen ez perturbatu batean produzitutako zilar-aingiraren biomasaren %40ko kudeaketa helburura iristea- erantzutea. Izan ere, proiektuaren bazkideek bildutako informazioak ez du, egun, horretarako aukerarik ematen. Eta horrek bat egiten du puntu honi buruz estatu kideeta- ko batzuetako zientzia-taldeek eta Itsasoaren Ustiapenerako Nazioarteko Kontseilua/Barne Arrantzarako Europar Kontsulta Komitea izeneko zientzia-talde bateratuak adierazitako jarrerarekin. Professeur Eric FEUNTEUN C.R.E.L.A. - Université de la Rochelle Indicangen albistea n°4 eta 5 ko iraila 2006 Adierazleak eta arroen errealitatea aurrez aurre jarriz Sumarioa “Aingira” talde tematikoa ............................Pages 2-3 “Aingira horia” talde tematikoa ............................Pages 4-5 “Zilar-aingira” talde tematikoa ............................Pages 6-7 “Ingurumena” talde tematikoa ............................Pages 8-9 Bigarren etapa-mintegia eta Oportoko Gida Batzordea ............Pages 10-11 Informazio berriak Zuen agendetan jaso Hurrengo gutunean ......................Page 12 Avec la participation de l’Union Européenne Projet cofinancé par le FEDER G. Adam Photo : (CEMAGREF)

Upload: others

Post on 26-Jul-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Avec la participation albistea Projet cofinancé par le ... · sarean instalatutako pasaguneen jarrai-pena lehen informazio iturria dugu. Arro txikietan, jarraipen honek aukera eman

Editoriala2005eko abenduaren 15ean INDICANG proiektuaren 4. Gida Batzordea izan zen Bordelen. Honeneginkizuna proiektuaren lehen fasea balidatzea zen; fase honetan, proiektuan sartutako arroetakoaingira populazioaren eta bere habitaten egungo egoera ebaluatzeko beharrezko agiriak erredakta-tu behar ziren. Batzordeak balidatu egin zuen lehen fase hau.

Bilera honetan zehar, koordinatzaileak eta proiektuaren batzorde zientifiko eta teknikoak bigarrenfaserako proposatutako planteamenduaren alde agertu zen Gida Batzordea, honakoa jasotzen bait-zuen planteamendu horrek: adierazleak eraikitzea, baliabide honen bilakaera eta bizi den ingurugi-roa ebaluatzeko.

Adierazle hauek, aginte-tauletan bildu eta proiektuko arroetako batzuetan ebaluatuko baitira2007rako aurreikusitako hirugarren fasean, kudeatzaileei aukera emango diete bere kudeaketa etaleheneratze planen eraginkortasuna proban jartzeko. Adierazleek, oinarri alderagarrietatik abiatuta,ahalbidetu egin beharko lukete Europar Batasunari azaldu ahal izatea nolako emaitzak lortu direnaingira populazioan lehereratze planak ezarri ostean, 2007ko bigarren seihilekotik aurrera.

Gida Batzordeak, ostean, zehaztu zuen INDICANGen helburuetan ez zela sartzen Europak eginda-ko eskariari -ingurumen ez perturbatu batean produzitutako zilar-aingiraren biomasaren %40kokudeaketa helburura iristea- erantzutea. Izan ere, proiektuaren bazkideek bildutako informazioak ezdu, egun, horretarako aukerarik ematen. Eta horrek bat egiten du puntu honi buruz estatu kideeta-ko batzuetako zientzia-taldeek eta Itsasoaren Ustiapenerako Nazioarteko Kontseilua/BarneArrantzarako Europar Kontsulta Komitea izeneko zientzia-talde bateratuak adierazitako jarrerarekin.

Professeur Eric FEUNTEUN

C.R.E.L.A. - Université de la Rochelle

Indicangena l b i s t e a

n°4 eta 5ko iraila 2006

Adierazleak eta arroen errealitateaaurrez aurre jarriz

Sumarioa■ “Aingira”

talde tematikoa ............................Pages 2-3■ “Aingira horia”

talde tematikoa ............................Pages 4-5■ “Zilar-aingira”

talde tematikoa ............................Pages 6-7■ “Ingurumena”

talde tematikoa ............................Pages 8-9■ Bigarren etapa-mintegia eta

Oportoko Gida Batzordea............Pages 10-11■ Informazio berriak■ Zuen agendetan jaso■ Hurrengo gutunean......................Page 12

Avec la participationde l’Union Européenne

Projet cofinancé par le FEDER

G. Adam

Photo : (CEMAGREF)

Page 2: Avec la participation albistea Projet cofinancé par le ... · sarean instalatutako pasaguneen jarrai-pena lehen informazio iturria dugu. Arro txikietan, jarraipen honek aukera eman

Zein dira probabilitate hauengainean eragiten duten alda-gaiak ?Irisgarritasuna (ac.) : Aingira batestuario batean egoteko probabilita-tea handiagoa da urritik apirila bitar-tean INDICANG sareko ibaien kasuan,iparretik hegoaldera hainbat aldaketabada ere.

Artearen arrantza-gaitasuna (a/A) :Arrantzako artearen neurriaren etaespazioan desplazatzeko duen laster-tasunaren araberakoa da. Artea zenbateta eraginkorragoa izan, hainbat etaaltuagoa izango da a/A arrazoia.Artearen irekidura, arraina kontzen-tratzeko dispositiboa, aingirak sakaba-natzen diren lekua, eta hainbat sako-neratan mugitzeko gaitasuna diraarrantza-gaitasun edo potentzia hone-

tan eragiten duten beste ezaugarri bat-zuk.

Zaurgarritasuna (vul) : harrapatu ahalizateko, aingirak arteak arakatzenduen eremu batean egon behar du.Arrantzako arteari ihes egin diezaio-keen aingira kopurua igorritako argi-kantitatearen araberakoa da; argi han-diak zeharkatzen badu ur-zutabea, ain-gira hondorantz joan daiteke, estuariogehienetan erabili ohi diren baheenirismenetik urrun inolaz ere.

2

“Aingira” talde tematikoaEguneko aingira-fluxua ebaluatzeko etaarrantza bidezko ateratzea deduzitzekooinarri metodologikoak

Metodo honek, batetik, modua ematen du tarte erregular batean zehar arrantzakizan duen eraginkortasunari buruzko ideia zehatz bat izateko estuario jakin batidagokionez, eta, bestetik, ateratze tasa kuantifikatzeko. Atturriren ondotik, LoiraGironda-Garona-Dordoina eta Oriaren arroak hartuko dira kontuan.

Aingirek estuarioan dutenportaerari buruzko biologiapixka batEstuarioan, aingirek ibaian gora egindezakete migrazio pasiboko portaerabatez, itsasgoraren mugimenduari jar-raiki, edo modu aktiboan bestela,ibaian behera doan korrontea gutxigorabehera 0,3 m/s baino txikiagoadenean.Ur-zutabean, aingirak ihes egiten dieargi indartsuegiei, eta ilargirik gabekogauetan edo ura oso uher dagoeneanur gainera hurbiltzeko joera du.

Zein ondorio ditu arrantzarenarrakastari dagokionez ?Aldagai hidrologiko eta klimatikoeneraginaren ondorioak handiak izan dai-tezke arrantzako emaitzetara begira,baldin eta arrantzaleek bahea eskuzedo ontziak arrastan daramala erabilt-zen badute, ezen bakar-bakarrik ur-zutabearen goiko zatian edota zuta-bearen zati batean arrantzatu baitaite-ke horrela.Horrela, arrantzaren arrakasta ziurtatu-ta egongo da, baldin eta :1. aingirarik badago arrantzarako

aukeratutako tokian, hau da, harra-patzeko moduan ;

2. aingira arrantza tresnarekin harra-patzeko modukoa bada ;

3. arrantza tresna eraginkorra badaeta (A) deitutako aleen banaketa-bolumen edo banaketa-eremuansartutako (a) izeneko bolumen (edoeremu) bat iragazten badu. Horrela,arrantzaren eraginkortasunak a/Aerlazioa du baldintzatzat; erlaziohau arrantzarako tresnak aingiradagoen ingurutik (eremu edo bolu-menetik) igarotzeko duen probabili-tatea da.

Halaz, aingira baten harrapagarritasu-na (q) 3 probabilitateren emaitza gisaadieraz daiteke, honela :

kantitatearen araberakoa da; argi handiak zeharkatzen badu ur-zutabea,aingira hondorantz joan daiteke, estuario gehienetan erabili ohi diren baheen irismenetik urrun inolaz ere.

Jaso behar diren deskribatzaileen taulak

Harrapaketa edo laginketa tokiaren eta honen ezaugarrien

deskribatzaileak

Epea Harrapaketa lekua (km/itsaso)

Tenperatura(ºC)

Gazitasuna(%)

Ezaugarri hidroklimatikoen deskribatzaileakEmaria(m

3/s)

Marea-koefizientea edo ur-

altuera (m)

Zeharkako sekzioaren zabalera (m)

Sakontasunaren batezbestekoa

mareaerdian (m)

Itsasgorareniraupen

a (min)

Ilargi-fasea (4fase)

Uhertasuna (NTU)

Arrantza profesional edo zientifikorako artearen ezaugarrien deskribatzaileak

Arrantzako artea (profesionala edozientifikoa)

Irekidurarenneurriak (m)

Arrantzaren iraupena (min)

Iragazpen-lastertasuna (m/s)

Harrapatua (g)

Aingira dentsitatea (g/m

3)

Eremu estratifikatua ala ez?

Hedapen lastertasuna

Zeharkako gainazalbustia (m)

A : Aingiren dispertsio-bolumena itsasgora osoan zehar (m

3)

Vul : argitasuna

A : Arrantzako arteak iragazitakobolumena (m

3/denbora-unitate)

Page 3: Avec la participation albistea Projet cofinancé par le ... · sarean instalatutako pasaguneen jarrai-pena lehen informazio iturria dugu. Arro txikietan, jarraipen honek aukera eman

Biomasa kalkulatzekoprintzipioa

Honen oinarria bolumen ezagunbatean hartutako kopurua (a) mugi-menduan den aingiraren dispertsio-eremu osoari (A) dagokion bolumeneraestrapolatzea da; hurrena migrazioa-ren iraupen osoaren gaineko interpola-zio bat egiten da.

Estrapolazio sinple hau 2 hipotesitanoinarritzen da :

1. Estuarioko uretan gora doazen ain-gira guztiak (edo gehienak) modu uni-formean sakabanatzen dira ur bolu-men osoan barrena.

2. Arrantzako arteak (profesionalakedo zientifikoak) zuzen eta modu adie-razgarrian egiten du laginketa iragaz-ten duen bolumenean.

Horrela, (s) esaten zaien 4 edo 6 kon-partimentu zehazten dira; hauetan ain-gira modu homogeneo samarreanbanatzen da. Hau da, dispertsio-espa-zio edo -bolumenaren halako estratifi-kazio estatistiko bat daukagu.

Kasu honetan, biomasaren adierazpenmatematikoa egin dezakegu, (s) kon-partimentu bati dagokionez eta arras-te-denboraren unitateko (g/s), honelahain justu :

d, (t)xv, (t)x surface(s)Honetan, ds(t) aingira dentsitatea

da,eta vs(t) korrontearen lastertasuna.

Bigarren hipotesiaren arabera, arrant-zako artea eraginkorra da, eta dentsi-tate baxuetan behar bezalako laginke-ta egiteko adina handikoa gainera.

Beraz, eguneko ustiapen-tasaren haz-tapena itsasgoraren hedapen-eremuberean egindako harrapaketa multzoaeremu honetarako haztatutako bioma-sarekin alderatuta egin daiteke.Halaz, www.ifremer.fr/indicang/ orrianikuspegi hau dago jasota, Atturrireneta Loiraren estuarioko adibideen osodeskripzio zehatz batez osatuta.

Adibide praktiko bat Oriaibaian, Euskal Herrian(2005eko azaroaren 30ekomarea)

Magnitude-ordena baten kalkulua

Itsasgoran zehar igarotzen denur-bolumena, kopuru horienguztien biderketaz ateratzen dena,20.448.000 m3 ingurukoa da gutxigorabehera.

Laginketa kanpainako egun honetanateratako batez besteko aingira-dent-sitatea (gainazalean eta hondoan har-rapatutako aleen bidez kalkulatua)0,6 g/(100m3) ingurukoa da. Beraz,biomasa 123 kg-koa dela jotzen da.

“Adour” metodoaren aplikazioa

Lehen zehaztutako haztapen teknikakbatez besteko korronte-lastertasunaerabil dezake, bai hondoan bai gaina-zalean neurtua.

Hondoko edo gainazaleko korronteaerabiliz lortutako biomasak

LLortutako bi haztapenen artean dau-den aldeen arrazoia honakoa da: Orianlagina egindako estazioak duen ur-masen estratifikazioak desberdintasu-na sortzea gainazaleko eta hondokokorronte-lastertasunen bilakaera-kur-ben artean. Atturrirako ezarritakometodoak, berriz, laginketa eremuhomogeno batean egiten dela jotzendu, eta honetan gainazaleko eta hon-doko lastertasuna berdina dela etasinusoide gisako bilakaera duela. Horidela eta, hurrengo kanpainetan zeharkomeniko litzateke ibaian goragokokatutako estazio batean egitealaginketa. Lehen emaitza hauek age-rian uzten dute ezen, Loira edo Isle-renondotik, Atturrin garatutako metodoaOrian ere aplika daitekeela. LasterMinhori aplikatzeko ahalegina ereegingo da.

3

Irudia 1. Aingira-harrapaketaren indi-zearen bilakaera ilargi-zikloaren ara-bera.

Biomasa(hondoko lastertasuna)

Biomasa(gainazaleko lastertasuna)

292 kg 129 kg

Irudia 2. Laginketa zientifikorako erabilitako bahe eredua.

Batezbestekozabalera

160 m

Batezbesteko

sakonera

5 m

Korrontearenbatez

bestekolastertasuna

hondoan

1,42 m/s

Itsasgorarenbatez

bestekoiraupena

5 h

Page 4: Avec la participation albistea Projet cofinancé par le ... · sarean instalatutako pasaguneen jarrai-pena lehen informazio iturria dugu. Arro txikietan, jarraipen honek aukera eman

Marea dinamikoarenmugetatik gora daudenaingira horien jarraipenakhainbat argibide emanditzake ibai-errekluta-menduaren mailari buruz,bide batez lagunduz arrobatek produzitzen dituenzilar-aingiren ezaugarrie-tako batzuk definitzen.

Kasu gehienetan, 30 cm-tik beherako luzera dutenaleak arroan duela 6 urtebaino gutxiago sartu zire-nak dira. Aingira hauekoso-oso sartuta daudearroaren kolonizazioan,baina zilar-aingira bihurtzehorretatik eta itsasorantz jaisteko por-taeretatik kanpo daude.

Ale txiki hauen ugaritasuna aldatu egi-ten da marea-mugarekiko tartearen ara-bera, eta oso lotuta dago ibai-errekluta-menduaren intentsitatearekin. Zenbateta handiagoa izan ibai-erreklutamen-dua, hainbat eta urrunago egongo da,ibaian gora, gazte fase hauen ugaritasu-naren jaitsiera adierazgarriaren eremua.Murrizte edo jaitsiera inguru honen, areale gazte hauen desagerpenaren koka-pen erregularra modu bat izan liteke,ale gazteak estuariotik arrorantz jotzehorren bilakaera zeharka segitzeko.Lotura honek, izan ere, badu oinarri bat,hain zuzen aingira gazteek, arro baterairitsi berriak direnean, goragoko urakkolonizatzea behe partekoak dagoene-ko okupatuta aurkitzen badituzte.

Gauzak horrela, ale txiki hauek ibaiangora duten presentziaren muga(1. mapa) adierazle interesgarria izandaiteke, zeren eta, aldi berean, islatuegiten baitu arroaren beheko eremue-tan dagoen stockaren ugaritasun-maila,ibai-erreklutamenduarekin batera.

Neurri txikiko ale hauek batez ere sako-nera txiki eta korronte biziko ibai zatie-tan aurkitzen ditugu, eta eskura dituz-ten babesguneak erabat erabiltzendituzte, hala nola landaretza, blokeak,zuhaitz sustraiak... (1. irudia).

Kolonizazio-fronte honenjarraipenerako teknikaketa metodoakArro osoan zehar banatutako presa-sarean instalatutako pasaguneen jarrai-pena lehen informazio iturria dugu. Arro

txikietan, jarraipen honekaukera eman dezake ibai-ardatzetan zehar ale txikihauen ugaritasunarenezaugarriak argitzeko, den-boraldien edota azpi-arroen arteko aldakortasu-na analizatuz horretarako.

Sare hori izan ezean, etaarroaren neurria edo itxura-ketagatik, jarraipenerakobeste forma batzuk gertadaitezke beharrezko. Esatebaterako, Loira etaGaronaren arroetan biarrantza elektriko motaosagarri aplikatu dira.Laginketa hauen sorburua

luzera txikiko motetan (< 15 cm) etasakonera ertain edo handiko ur-inguru-neetan (> 0,50 m) arrantza elektrikoklasiko espezie anitzekoak duen eragin-kortasun kaxkarra da. Laginketa hauekale txiki eta sakonera txikiko eremuhoriexetara daude berariaz bideratuta.

Loiran, Rennes 1 Unibertsitateak ugari-tasunari buruzko laginketa espezifikoakegin zituen (EPA) (ERT 52) 50 adar hildesberdinetako urbazterreko eremue-tan; hauek modu erregularrean zeudenbanatuta, marea dinamikoaren 0 eta 130km bitarteko tartean. Maila estatisti-koan, arrantza-gunean 30 cm-tik behe-rako aingira bat ikusteko 0,5eko proba-bilitatea marea dinamikoaren eremutik90 km ingurura ematen da.

Aulnen (Bretainiaren mendebaldean),probabilitate hau jaitsi egiten da 40.km-tik aurrera.

4

“Aingira horia” talde tematikoaAle gazteen jarraipena eta kolonizazio-frontearen kontzeptua

Aingira gazteen banaketaren behatze erregularrak ibaietako multzoen bilakaeraren joe-rak eta toki mailako kudeaketa-neurrien eraginkortasuna isla ditzake, zirkulazio librebaten ildotik betiere. Loiraren eta Gironda-Garona-Dordoina arroetako aplikazioa.

Azalera kolonizagarriaAktiboko eremuak

Mapa 1. Kolonizazio eremu eta zonak Loiraren arroan.

Irudia 1. Aleen presentzia, neurriareneta arrantza-eremuaren ezaugarrienarabera. Iturria: MI GA DO 2006

Eremuhelezinakkolonizazio

luzera mm-etan

alee

npr

ebal

entz

ia

ur geldia ur barea ur lasterra

Page 5: Avec la participation albistea Projet cofinancé par le ... · sarean instalatutako pasaguneen jarrai-pena lehen informazio iturria dugu. Arro txikietan, jarraipen honek aukera eman

5

Alde honek agerian uzten du Aulnendauden presa ugariek nolako eraginkaltegarria duten aingirak ibaian gorajoate horretan, Loiraren kasuan gertat-zen denaz zeharo bestela alegia,honen ibilbidearen erdia baino gehia-go obrarik gabe baitago.

Era berean, ale txiki hauek aurkit-zeko probabilitatea 1ekoa daLoiraren beheko sektoreetan, txi-kiagoa ordea Aulneren behekozatietan; honek zera adierazten du,arro honetan oso saturazio mailabaxua dagoela, eta ibai-errekluta-mendua bera ere ahula dela hone-tan.

Garonaren arroan, horrelako adar hilikezean, beste estrategia bat jarri zenmartxan, Migado, CSP eta Cemagref-enlankidetzaren bidez.

Estrategia honetan, lehen-lehenikDordoina eta Garona ardatzetan zeharmodu erregularrean banatutako ibaia-dar txikiak aurkitu behar ziren, etamigrazioarentzako lehenbiziko ozto-poak horiexetan jarri.

Orduan arrantza elektrikoa egin zenoztopo hauetatik beherako 50 m-kotarteetako sakonera txikiko uretan.

Arrantza elektrikoaren segidako bisaioren bidez, modua izango genuenugaritasun-indizeak edukitzeko, azter-tutako eremu-unitateari eta halako ur-altuera sorta bati dagokionez.

Lanerako jarraibideak.Sakondu beharreko puntuakDagoeneko hainbat kontu ari da aztert-zen, hain zuzen behin betiko finkat-zearren datuak biltzeko zein analizat-zeko metodo eragile bat.

- Datu bilketa

Laginketa-epeak eragina du, ez dagozalantzarik, lortzen diren emaitzetan.Beraz, oso garrantzitsua izango daudako eta udazkeneko diagnostikoenarteko aldeak aztertzea. Osterantzean,metodo eragile sinple eta estazio-kopuru adierazgarri batean aplikatze-ko moduko bat lortzeko (90 minutuestazioko), alderatu egin behar da zen-bat informazio gehigarri eskaintzenduen De Lury prozedura klasikoakEPAk erabiltzen duen metodologiareki-ko. Ideia zera baita, informazio horre-tara berrogei bat estaziotan iritsi ahalizatea, 2 edo 3 pertsonaren aste parebateko lanaren bidez.

- Datuak analizatzea eta itzultzea

Erraz ulertzen da aingira gazteak ezdirela bat-batean desagertzen ibai-ardatz batean zehar. Beraz, zehaztuegin beharko litzateke zer den "koloni-zazio-fronte" terminoa. Loirako edotaAulneko azterketaren egungo plantea-menduan, < 15 edo 30 cm-ko neurriaduen talde bat agertzeko % 50eko pro-babilitateari dagokion eremuan kokat-zea proposatzen da.

ager

pena

ren

prob

abili

tate

a

marea-mugarekiko tartea marea-mugarekiko tartea

Garonaren arroan garatutako besteindizea behatutako ugaritasun-indi-zeen analisian oinarritzen da.

Kasu honetan, eremu edo zona horrendefiniziorako esan genezake behera-goko uretan aurkitutako indizeakbaino 10 aldiz txikiagoko ugaritasun-indizea duena dela.

Osterantzean, ibai-erreklutamendua-ren urteko aldaketak kontuan izangodituen neurri bat eduki nahiak luzera-mota egokituena zehaztera eramanbehar gaitu.

Hazkunde kontinentalean uda bat edobi eman dituzten 15 cm-tik beherakoaleek hobeto erakuts litzakete aldake-ta hauek, 15 eta 30 cm bitartekoekbaino, izan ere hauek erreklutamen-duaren 4-6 bat urte biltzen dituztebatez beste.

Azkenik, adierazle mota honek ahalbi-de badezake ere hasierako egoerabatekiko bilakaeraren jarraipena egi-tea, garrantzitsua izango litzatekekolonizazio-fronte hauek arroetanizandako kokapen historikoari buruzkoinformazioa biltzea (1970eko urteeiburuzko erreferentzia).

Informazio honek modua emango dudatozen urte eta hamarkadetan zehariritsi beharko litzatekeen leheneratzehelburu bat finkatzeko.

Irudia 2. Loiran eta Aulnen 300 mm-tik beherako aingirak aurkitzeko probabilitatea (iturria: Lasne etaLaffaille, argitaratu gabeko datuak, Rennes 1 Unibertsitatea)

Irudia 3. Aingira gazteen luzeren batez bestekoa

Irudia 4. Inbentario-arrantza Garonaren ibaiadarbatean (Cemagref-CSP).

Page 6: Avec la participation albistea Projet cofinancé par le ... · sarean instalatutako pasaguneen jarrai-pena lehen informazio iturria dugu. Arro txikietan, jarraipen honek aukera eman

6

“Zilar-aingira” talde tematikoaArro bateko zilar-aingiren produkzioariburuzko haztapenaren adibideak

Jaisten diren aingiren jarrai-pen zuzenaJarraipen zuzena zera da, beheranzkomigrazioan doazen aingirak arrantzaprofesionalaren edo esperimentalarenbidez bidean atzematea. Ondoren,zilar-aingiren jarraipen zuzenerakoFrantziako bi adibide deskribatzen dira :

- jaitsiera-tranpa iraunkorra (1a iru-dia), saretxo, erreten eta ibai-ibilgubateko emari guztia atzematen duenharrera-kaiola batez osatua. Ur emariaoso handia denean ere eraginkorraizan dadin, hobe da dispositiboa presabaten gainean jartzea, murgiltzekoeta, horrenbestez, ihes egiteko arris-kuak murriztearren. Tranpa mota haubakar-bakarrik neurri apaleko ibai-ibil-guetan erabil daiteke, esate baterakoFremur-en (60 km2). Tranpa eguneroaltxatu behar da, jaitsiera epean zeharbehintzat (udazken-negua). 1996 tik2004 ra bitartean, Fremurreko tranpak5.750 zilar-aingira inguru harrapatuzituen, eta halaz sistemaren guztirakoihesa urtean 700 aingira ingurukoazela jo ahal izan zen (300 eta1.300 bitartekoa, urteen arabera) ; ihesmaila hau arroko stockaren % 2,5 ekoada (+1,1).

- markatze eta berriro harrapatzeazegindako haztapenak zilar-aingirenpopulazioaren neurria ebaluatzeaahalbidetzen du, jaisten den aingira-fluxutik abiatuta. Aleak markatu etaibai-ibilguan askatzen dira atzera.Aingira markadunek harrapatutakoguztirako kopuruan duten proportzioahartzen da hurrena kontuan (markadu-nen diluzioa markatu gabeen artean).Informazio honen bidez, arrantzaldie-tako esfortzu-unitateko harrapaketak(EUH) eta ugaritasun-haztapenak lot-zen dituzten ereduak garatu ahal izan-go dira.

Loiran (1b irudia), Angersetik ibaianbeherako 150 km-ko tartean, tutuerako arrantzaldi profesionalekiko lan-

kidetzan (10 etik 12ra bitartean, urteenarabera) egindako esperimentu batekaukera eman zuen 3 urtean zehar zilar-aingiren ihesaren ezaugarriak jasotze-ko. Ustiapen-epean zehar, urriaren15etik otsailaren 15 arte batez beste360.000 eta 490.000 aingira bitarteanjaisten dira. Arrantzaldiaren ustiapen-tasa, epe horretan zehar, % 12 eta15 bitartekoa da.

Ugalketa-potentzialarenzeharkako haztapena,dagoen stocketik abiatuta

Zuzeneko jarraipena ezinezkoa

denean, ugalketa-potentziala zeharka

haztatzen da, habitataren sektoreetan

dagoen stockaren parametroak erabi-

liz horretarako. Habitataren sektore

bakoitzak, esaterako ibilgu nagusiak,

ibaiadarrek, eta arroaren goialdeak,

ezaugarri desberdinez hornitutako

estazio ugari izan behar dituzte

(enkatxoak, zona sakonak eta korronte

txikikoak, etab.), behar bezala ordez-

katuta egoteko. Laginketa udazkeneko

agorraldian egin behar da, arrantza

elektrikorako baldintzak onargarriak

diren jaitsieratik hurreneko epean ale-

gia. Urtean stock sedentarioko aingire-

tatik % 2 eta 5 bitartean jaisten dela

jotzen da; baina alde handiak izaten

dira urte batetik bestera. Jaisten den

zilar-aingiren kopuruaren ugaritasuna,

beraz, eta nagusiki, arroan dagoen

stockaren ugaritasunari lotuta dago.

Aingira sedentarioen (300 mm-tik

gorakoak) ugaritasuna EUHz adierazi

behar da, potentzial horren haztapen

erlatibo bat emateko, jarraipena egin

ahal izateko, eta kudeaketa ekintzen

geroko ebaluazioa ahalbidetzeko.

Laginketa-ahalegin beraren bidez lor-

tutako ugaritasunak alderatzeko

modukoak izango dira; aitzitik, lagin-

keta-ahalegin desberdina egindako

arroen arteko alderaketa bakar-bakar-

rik haztatutako ugaritasunetatik

(linealetatik edo eremuaren arabera-

koetatik) abiatuta da posible.

Arro batean eskuragarri dagoen informazio motaren arabera, posible izango dazilar-aingiren produkzioa zuzenean edo zeharka ebaluatzea. Atturriren arroan,zeharkako metodo bat erabiliz lortu da ugalketa-potentzialerako hurbilketa bat egi-tea.

Irudia 1(a) Pont-es-Omnès-eko presako isurtegira jaiste-

ko tranpa, Frémurren(b) Loiran, tutu bidezko arrantza profesionalera-

ko ontzia.

Page 7: Avec la participation albistea Projet cofinancé par le ... · sarean instalatutako pasaguneen jarrai-pena lehen informazio iturria dugu. Arro txikietan, jarraipen honek aukera eman

Osterantzean, etorkizunean jaistekoprestatzen ari diren aingira gehienekudazkenean abiarazten dute bere meta-morfosia, eta baldintza hidroklimatiko“egokien” zain izaten dira, migrazioariekin ahal izateko. Udazkeneko arrantzaelektrikoetan stock sedentarioan harra-patutako aingiretatik ateratako parame-troak habitataren sektoreko ugalketa-potentziala haztatzeko elementu batdira berez. Neurria, pisua eta begi-dia-metroak ditugu heldutasun-mailarenadierazgarriak.

Atturriren arroan aplikatutakozeharkako haztapenerakometodoak hainbat abantailaeta muga ditu2005eko ekaina eta iraila bitartean,arrantza elektrikoaren bidez inbentariobat egin zen Atturriren arroko etaLandetako kostaldeko ibaietako habita-teko 4 sektoretan bildutako 29 estazio-tan (16.900 km2) (2. irudia). Esperobezala, aingira-laginen ezaugarriak des-berdinak dira funtsean sektoreenartean, batez ere neurri-egiturari, pro-duzitutako zilar-aingiren arteko sexuproportzioari, eta EUHek biomasanduten mailari dagokionez. 2005ean har-rapatutako 544 aingiretatik, 40 dagoe-neko zilar-aingirak ziren.

Atturriren arroan metodo honek aban-taila bat du, berehala aplikatzekomodukoa izatea alegia. Hala eta guztizere, bakar-bakarrik habitateko sekto-reek duten ugalketa-potentzialariburuzko gutxi gorabeherako argibidebatzuk ematen ditu. INDICANG progra-maren barnean, ulertzen da ezen kanti-tate-adierazleak produzitzea aurreikus-ten ez den arroetan (esate baterako,kontuan hartutako biomasa-produk-zioaren mailei buruz), berehalako hel-burua produkzio-mailaren (300 mm-tikgorako aingira EUHetan eta kalitate-parametroetan) urte arteko aldeen jar-raipena egiteko metodologia bat propo-satzea izango dela, ondoren kudeaketaekintzak baloratu ahal izatearren.Jarraipen mota bera erabiliko da giza-kiaren eraginez zilar faseari eragitendioten hilkortasunak zehazteko.

7

Irudia 2(a) Atturriko eta Landetako kostaldeko ibaietako laginketa-estazioak, habitateko 4 sektoretan bilduak.

(b) Goiko aldean - Maiztasun diagramak, Atturriren arroko habitataren sektore desberdinetan arrantza elektri-koaren bidez harrapatutako 300 mm-tik gorako aingiren neurriaren araberakoak (2005eko ekainetik irailabitartean). Grisez aingira horiak adierazten dira, eta zilar-aingirak beltzez.

Beheko aldean - 300 mm-tik gorako aingiren banakako batez besteko pisua, Atturriren arroko habitateko sekto-re bakoitzean egindako esfortzu-unitateko harrapaketen arabera (EUH, biomasaz adierazita).

Landetako kostaldea (3 estazio)Beheko etaerdiko puntuak ibaiaren ardatz nagusian (12)Ibaiadarren multzoa (10)Goiko puntuak ibaiaren ardatz nagusianeta bere ibaiadarretan (4)

Goikopuntuak Ibaiadarrak Ardatz

nagusianLandetakokostaldea

Page 8: Avec la participation albistea Projet cofinancé par le ... · sarean instalatutako pasaguneen jarrai-pena lehen informazio iturria dugu. Arro txikietan, jarraipen honek aukera eman

8

Aingiren migrazioak duen oztopoetako bakoitzari buruz diagnostiko bat egindaiteke, metodo estandarizatu bat erabiliz horretarako. Datu horiek lagundu egingodute habitat-adierazle bat eraikitzen. Metodoak azken egokitzapen bat behar du,arro guztietan aplikatu ahal izan dadin.

Zirkulazio librerako ozto-poak: habitatetara iristekoaukerari buruzko adierazleegoki batGure planteamenduaren helburuaadierazle egokiak definitzea da, hainzuzen aingirak arro bakoitzean berebilakaeran topatzen dituen testuingu-ruak deskribatzeko eta alderatu ahalizateko. Gauzak zehatzago esanda,espeziearentzat irisgarriak eta egokiakdiren habitaten jarraipena ahalbidet-zea da kontua. Azpimarratu nahi ditu-gun deskribatzaileen artean, aingirakbere etapa biologiko guztietan duenzirkulazio librea ezinbesteko adieraz-letzat agertu zen, bai igoera kasuanbai jaitsiera kasuan izan.

Loiraren arroko aplikazioa-ren adibideaLoiraren arroari dagokionez,Arrantzaren Goi Kontseiluak 2.600oztopo inbentariatu zituen ibai-ibilgugarrantzitsuenetan, eta 3 motatanbereizi hurrena :

- linealak, 5etik gorako mailako(Strahler-en ordena) ibai-ibilguetanibaian behera kokatuak, eta 4 tikbeherako mailako ibai-ibilguetanibaian behera marea dinamikotik100 km baino tarte txikiagora koka-tuak ;

- arauzko obligazioaren arabera aingi-rarentzat sailkatutako ibai-ibilguak ;

- ugaritasuna haztatzeko estazioetatikibaian behera kokatutako lineala.

Jaitsierari dagokionez, peritajeak turbi-naz hornitutako zentral hidroelektri-koak jaso zituen. Oztopo hauek hain-bat aingira akabatzen dute turbinetatikzehar igarotzen direnean. Bi informa-zio hartu ziren kontuan: turbina-ema-ria (Qt), eta erreferentziako emaria edomodulua (Qref ). Bi produkzio hauenarteko erlaziotik (Qt/Qref ) abiatutakalkulatzen da afektatutako frakzioa.

Igoerako migrazioaren kasuan, ozto-poak igarotzeko indize espezifiko batdefinitu zen aingirarentzat, eta honekmodua eman zuen Loiraren arrokopresa multzoa kalifikatzeko.

Horretarako, landako peritaje batekinformazio orokorra hartzea ahalbidet-zen du (itsasorako distantzia, obramota...); honetaz gain, igarogarrita-sun-indizea kalkulatzeko behar deninformazio zehatzagoa ere biltzekomodua ematen du: jauziaren altuera,presaren profila, laztasuna, ertzareneragina eta pasaguneen aniztasuna(1. irudia).

Jauzi altuera 4 motaren bidez definit-zen da (<0,5 m; ≤ 1 m; ≤ 2 m; > 2 m),eta beste irizpide batzuen bidez hazta-tuko den obra puntuatzen du.

“Ingurumena” talde tematikoaAingirak arroetan dituen zirkulaziozailtasunen ebaluazioa

Oztopoaren izena : Ibaia : Z° :

Datu orokorrak Zeharkagarritasunaren diagnostikoa(Anguila)

Ibaiaren eskuinekobazterreko herria: :

Ibaiaren ezkerrekobazterreko herria:

Koordenatuak X : Y :

Puntu kilometrikoaDepartamentua :

Oztopo nagusiaren mota:

Oztopo osagarrien mota:

Errotazaharra :

Egungo erabilpen ekonomikoa:

Oztoporaren egoera :

Agorraldian dagoen tartea :

Oztopoaren luzera : Ibaiaren luzera :

Arrainentzako pasabidea :

Martxan jarri zeneko urtea:

Jabea :

Date :

Adituaren iritsia mota: (ANG) Behatzailea :

Erizpidea Contribución/reducción del impacto puntuación

0.5m +1

1 m +2

2 m +3

Jauziaren

altuera

>2 m +4

Sekzio bertikala 5 altuera (A) /1 luzera(L) y/o edota

malda oso nabarmena+1

Malda handiko sekzioa 5H/1L-tik 3H/2L ra y/o edotamaldaren etendura oso nabarmena

+0.5

Beheko fontrearen malda 1H/1L- tik 1H/4L-ra -0.5Profila

Beheko fontrearen malda oso leuna 1H/4L -1

Material iragazgaitza eta leuna +1

Beheko fontrea zimurtsua (arrakalak, goroldioak) -0.5Zimurtasuna

Beheko fontrea oso zimurtsua (arrokatsua, landarediarekinedo malkartsua)

-1

Ibai bazterefektua

Alboko malda lagungarria -0.5

Irudia 1. Loiraren arroan ezarritako ebaluazio-orria (iturria: P. Steinbach, CSP).

Observaciones

Dibertsiatea

Existencia de una vía más fácil, potencial -0.5

Dib t i t

ObservacionesTotal :

Page 9: Avec la participation albistea Projet cofinancé par le ... · sarean instalatutako pasaguneen jarrai-pena lehen informazio iturria dugu. Arro txikietan, jarraipen honek aukera eman

Amaierako puntuazioak obrak 6 mota-tan sailkatzea ahalbidetzen du :

0. oztopoa kenduta edota oztoporik ez

1. itxuraz zailtasunik gabe igarotzekomodukoa

2. atzerapen arriskuaz igarotzekomodukoa

3. igarotzen zaila

4. igarotzen oso zaila

5. erabat igaro ezina

Lan hau emaria maila ertainean dagoe-nean egiten da (hau da, ez uraldianez agorraldian), normalean maiatzaeta uztaila bitartean, eta igarogarrita-sun-mapak egitea ahalbidetzendu (1. mapa).

Beste arro batzuetarakometodologi transferentziarenmugak eta zailtasunakLehen aipatutako metodoa Loirarenarroan jarri zen praktikan, haren berezi-tasunak kontuan izanik inolaz ere (arroizugarria, 117.000 km2-koa, neurri txiki-ko obra ugari, etab.). Beste arro askoztxikiago batzuek, esaterako Atturrirenak(16.000 km2) edo Oriarenak (888 km2)bere presen errolda egunean jarri nahidute, peritajean sartuz Loiraren kasuangaratutako igarogarritasun kontzeptuaere.

Esate baterako, Oriaren arroan ForuAldundiak eta EKOLURrek egindakolehen errolda batek agerian utzi zuenoztopo gehienen batez besteko altuera 1eta 4 metro bitartekoa zela, baina meto-doak mota berean sailkatzen ditu 2metrotik gorako altuera duten oztopoguztiak (1. irudia).

Ebaluaketa metodo honek ez du ahalbi-detzen, itxura, arro bakoitzeko ezaugar-ri garrantzitsuen aniztasuna kontuanhartzea, batez ere jauzi altueraren mai-lari dagokionez. Tarte edo interbalobidezko sailkapenak heterogenotasunhandia ekarriko du tartebakoitzeko obretan, etaarriskua dago azkeneanhainbat herrialdetako osopresa desberdinak igarogar-ritasun-puntuazio berberazsailkatzeko.

Alabaina, itsasorako distant-zia, esate baterako, ez dapuntuazioaren kalkuluankontuan hartzen den datua;oztopo bakoitzari buruzkobanakako analisia egiten da.

Eta kontuan hartu behar da ikerlariaktokian bertan irizpide bakoitzari buruz-ko informazioa jasotzean erakustenduen iritziak bere eragina duela puntua-zioan, eta honek bere arrastoa utz deza-ke metodoan.

Metodoa orokortzeko bideanHelburua, kasu honetan, arro guztieta-rako metodo komun bat balidatzea da.

Igarogarritasuna haztatzeko metodoabeste arro batzuetara transferitzean iku-sitako joerak saiheste aldera, proposa-mena egin zen informazioa eskuratzekounean oztopoaren benetako altuerahartzeko kontuan, ez hasierako meto-doan proposatutako tarte edo interba-loak. Puntuazioaren esleipena geroagoegingo da, ez zuzenean tokian bertan.Honen paraleloan, eta Europak ezarrita-ko aingira kudeatzeko planak abian jart-zeari loturik, Cédric Briand-ekiko lanki-detzan lan bat egiten ari da (BriandGRISAMen aingira taldearen idazkari-kidea da), informazio multzotik abiatuta(benetako altuera, itsasorako distant-zia, etab.) oztopoari igarogarritasun-puntuazioa ematea ahalbidetuko dueneredu matematiko bat definitzeko.

9Irudia 2 : Migraziorako oztopoa Oriaren arroan.Ikaztegieta presa

(Alazne Casis, EKOLUR).

Irudia 1 : Loiraren arroko kolonizazio-sare nagusiari buruzko erroldan jasotakoaingiraren goranzko migrazioak dituen oztopoen igarogarritasuna (CSP).

DesagertuaGainditu daiteke arazorik gabeGainditu daiteke blokeoarekin edo urte-sasoiko atzerapenarekinGainditzeko zailaGainditzeko oso zailaGaindiezinaEzesaguna

Page 10: Avec la participation albistea Projet cofinancé par le ... · sarean instalatutako pasaguneen jarrai-pena lehen informazio iturria dugu. Arro txikietan, jarraipen honek aukera eman

INDICANGen bigarren etapa-mintegia 2006ko ekainaren 6 eta 7 an egin zenOportoko Zuzenbide Unibertsitatean. Mintegi horretan azaldu egin zen hainbat egin-kizunetan izandako aurrerapena, ikuspegi tematikoen koherentziarekin eta Europanespezie hau kudeatzera begira emaitzek duten interesarekin batera.

Proiektuan sartutako kideen ordezka-rietatik 40 baino gehiagok eta EuroparBatzordearen ordezkari batek hartuzuten parte lanean eta eztabaidetan.

INDICANG proiektuaren kide portugal-darra den CIIMARren irakasle JoãoCoimbraren ongi etorri mezu batenostean, angula, aingira hori, zilar-ain-gira eta ingurumen talde tematikoeneragileei eman zieten hitza.

Gogoetatik ekintzara2005eko maiatzean Rocheforten egin-dako lehen mintegitik oso jauzi kuali-tatibo handia gertatu da, batez eretalde tematikoen eta arroen artekoelkartrukeei dagokienez.

Aurrerapenak deskribatzaileen zehaz-tasunari eta adierazleen definizioarilotuta daude. Azken hauek egokitzeneta hainbat arrotan probatzen ari dira,kudeatzaileekiko lankidetza estuanbetiere. Informazio agiri honek hainbatadibide eskaintzen ditu.

Bi mahainguruetan zehar, gogoetakhonako galderotan bildu ziren :

“Zein adierazle mota erabili, habitata-ren kalitatea aingira produkziorakozailtasunei loturik ebaluatzeko?"

“Zein adierazle mota erabili, aingirabaliabidearen egoera epe ertaineanebaluatzeko?”

Honek hainbat elkartruke interesgarrieragin zituen, adierazleetarako gutxie-neko taula egokiak definitzeko. Aingirabaliabidearen eta beronen ingurume-naren egoera kantitatez zein kalitatezebaluatzeko erabilgarriak izan beharduten lanabes hauek modua emanbehar dute kudeaketa planen eta ezar-ritako leheneratze ekintzen egokitasuneta ondorioak ebaluatzeko.

Europako araudiaren testuin-gurua

Arrantza eta Itsas GaietakoZuzendaritza Nagusiaren ordezkariak,ondoren, aurkezpen bat egin zuen, ain-girari buruzko europar araudirako pro-posamenaren gainean, Batzordeaknegoziatu nahi zuen eztabaidarakogutxieneko oinarriak jarriz.

Oinarri hauek abian jartzen dituzte,atzera, Europako Parlamentuak propo-satutako zuzenketak eta, arrantza aha-legina murriztearekin batera, azpimar-ratu egiten dute migratzaileen zirkula-zio librea bermatu beharra, bai igoera-ri bai jaitsierari dagokionez, turbineta-tik zehar igaro beharrak eragindakohilkortasuna minimora eramanez.

Kudeaketa helburua, aldatu gabekoingurumenean produzitutako bioma-saren %40ren parekoa, mantendu egi-ten da epe luzerako neurri gisa, bainazalantzan jar daiteke, zeren eta diru-dienez gaur egun ez baitago inongoherrialderik, hori definitzeko gai izandaitekeenik.

Azkenean, badirudi onartu egiten delaEuropako Parlamentuak arrantza aha-legina maila orokorrean murrizteariburuz egindako proposamena.Alabaina, definitzeke dago denbora-erreferentziaren oinarria; izan ere, her-rialde batzuek dagoeneko aurreratudute, aspaldidanik gainera, murrizketahori migrazio-denboraldiari dagokio-nez, bai txitxardinaren kasuan bai zilar-aingirarenean, esaterako.

Indicangen azken etapak

Bigarren egunean mahainguruetanlandutakoaren sintesiak etorri ziren,proiektuaren azken urterako lanekoigurikapenekin batera. Honakoa aipadezakegu :

1- Indicang proiektuak berretsi egin du2005eko abenduan Bordelen izandakoGida Batzordearen erabakia, hots,Europar Batzordeak proposatutakoerreferentziazko helburuaren aurreanbazkideek baliabidearen egoera haz-tatzeko ezintasunari buruzkoa.Gutxieneko adierazle egokiak ezartzeada proiektuaren azken urterako helbu-rua ;

2- Dauden egitura teknikoek erabiliegin behar dute azken urte hau, adie-razleak eta aginte-taulak arro multzobatean probatzeko ;

3- Metodologi gidaren eskuizkribuakprest egon behar du 2006aren amaie-rarako, 2007ko ekainean Indicangenazken solasaldian argitara atera ahalizateko.

INDICANGen mintegia Oportoko fakultateanCré

ditp

hoto

:Gill

esA

DA

M-

D.I.

R.E

.N.

10

Indicangen etapa-mintegia Oporton

Page 11: Avec la participation albistea Projet cofinancé par le ... · sarean instalatutako pasaguneen jarrai-pena lehen informazio iturria dugu. Arro txikietan, jarraipen honek aukera eman

Ekainaren 8ko Gida Batzordeak arroeta-ko animatzaileei aukera eman zien2005ean Rocheforten egindako etapa-mintegitik hona egindako lanak aurkez-teko, eta 2006ko mintegian aurkeztuta-ko gogoetako batzuk berresteko.

Informazio bilketa hobetoantolatzeaLehen-lehenik, bazkideek oro har adit-zera eman zuten zailtasunak bazirelazenbait zerbitzutako beharrezko infor-mazioa biltzeko, kontuan hartutako her-rialde eta lurraldea dena delarik. Osodenbora luzea behar duen lana da,baina hala eta guztiz behar-beharrezkoahaztapen errutinazko eta egoki bat egi-teko, adierazle pila handi bati dagokio-nez.

Zailtasun hau kasuan kasuko zerbitzuenarteko hitzartze antolatu baten bidezgainditu behar da; hitzartze hori gabe,ilusio hutsa izan daiteke honetan sartu-tako 4 herrialde eta 7 lurraldeek behar-rezko adierazleak lortu ahal izatea,antolaketa eta leheneratze planen jar-raipenera begira.

Informazio bilketako zailtasun hau ez dasoilik arrantza-estatistiketan gertatzen,nahiz bazkideak kezkatu egiten direnharrapatuari eta arrantza ahaleginariburuzko datu fidagarri eta ez agrega-tuak lortzeko zailtasunak direla eta,datuok, zenbait herrialdetan, behar

bezala jasotzen badira ere.

Hitzartze egiturak hobetu zehaztu behardira, eta finkatu, bide batez, horieneginkizuna. Dagoeneko badira hainbategitura herrialdeetako batzuetan, esate-rako Frantzian arroko lurralde erakundepublikoa, edota Espainia, ErresumaBatua eta Portugalen arroko agintarit-zak.

Indicangen Gida Batzordeak berriro ereazpimarratu egin nahi du proposatutakokudeaketa eta leheneratze planek kon-tuan hartu behar dituztela zailtasunhauek guztiak, eta estatu kideek argi etagarbi zehaztu behar dituztela kudeaketaplanetako proposamenetan irtenbideakaurkitzearren bultzatzen diren solu-zioak.

Urrunago iritsi nahiaIndicangen bazkideek lehenbiziko 3urteetatik haratago jarraitu nahi dute

proiektuarekin. Urtearen amaierarakoproiektu honen jarraipena antolatzekoeskatu zion koordinatzaileari GidaBatzordeak; jarraipen hori abenduaren12rako aurreikusita dagoen GidaBatzordearen bileran balidatuko da :- sareko arroetako proba-ekintzak sen-dotzeko ahalegina egingo da, proiektua-ren azken urtean zehar definituko direnadierazleak abian jarriz ;- argitalpen eta komunikazio Komiteakestrategi dokumentu bat proposatubeharko du, Indicangen koordinatzai-leak prestatutako proiektu batetik abia-tuta. Dokumentu honek proiektuarenaurkezpen txosten gisa balioko du.Emaitzak eta aukeratutako helburuakbaloratu beharko ditu, prospekzio ikus-pegi bat garatuz.Azkenik, mintegiko amaierako solasal-diak, 2007ko ekainaren hasieran Nantesedo Bordelen egingo denak (beranduenhurrengo Gida Batzordean hartuko daerabakia), aingiraren kudeaketarenalderdi politikoak, administratiboak,instituzionalak eta teknikoak hartubeharko ditu aintzat.Gida Batzordeak amaierako solasaldihau une pribilegiozko batean egiteaeskatu du, hain zuen protagonistenarteko lankidetza ikuspegi hau definit-zeko; izan ere, horrelakorik ezean ain-giraren leheneratzeak amets hutsa iza-ten jarraituko du.

Indicangen Gida Batzordea Oporton

INDICANG proiektuaren Gida Batzordea Oporton bildu zen ekainaren 8 an,CIIMAR-en, bigarren etapa-mintegiaren ostean.

11

Vila Nova de Cerveirako (Portugal) Miño ibaiaren Akuamuseura gida batzordearen bisita

Vila Nova de Cerveirako portuko,MIño estuarioan, arrantza-txalupa

crédit photo : Gilles Adam - D.I.R.E.N.

Page 12: Avec la participation albistea Projet cofinancé par le ... · sarean instalatutako pasaguneen jarrai-pena lehen informazio iturria dugu. Arro txikietan, jarraipen honek aukera eman

DirectionInterrégionale

des AffairesMaritimes

Avec la participationde l’Union Européenne

Projet cofinancé par le FEDER

West country River Trust

Université Pau Pays Adour

Beste partaide sinatzaileak

Asoziatutako partaideak

12

Hurrengo gutunean

Partaide sinatzaile finantziatzaileak

Hitza emango zaie INDICANG proiektuaren aktore eta onuradunei

Argitalpen Zuzendaria :Gilles ADAM (DIREN Aquitaine)

Argitalpen kozuzendaria :Gérard MARTY (CG33)

Erredaktoreak :Jean-Charles BOUVET (IFREMER)Noëlle BRU (UPPA)Estebalitz DIAZ (AZTI)Jaime CASTELLANO (AZTI)Eric FEUNTEUN (Univ. La RochelleCRELA)Pascal LAFFAILLE (Univ. De Rennes)Vanessa LAURONCE (MIGADO)Stéphanie MUCHIUT (IMA)Patrick PROUZET (IFREMER)Christian RIGAUD (Cemagref)Tony ROBINET (Fish-Pass)Frédéric TYRODE SAINT-LOUIS (BCO)

Berrirakurketa Batzordea :Gilles ADAMOlivier AUDY (CG33)Fr.-Xavier CUENDE (Institution Adour)Vanessa LAURONCEGilbert MIOSSEC (Forum MaraisAtlantiques)Patrick PROUZETChristian RIGAUD

Itzulpena : Espagnol : Fr.-X. CUENDE

Vanessa LAURONCEIñaki URRIZALKI OROZ(EKOLUR)Estibaliz DIAZ (AZTI)

Anglais : Eric FEUNTEUN,Fr.-X. CUENDE

Basque : Iñigo MENDIOLA,(Diputación Foral de Gipuzkoa)

Portugais : Alfredo OLIVEIRA (CIIMAR)

Internet :http://www.ifremer.fr/indicang /

Deposito legala : lortzeke

ISSN : lortzeke

Argazkien kredituak argazki bakoitzean.

Inpresioaren eraketa :DIREN Aquitaine &Conseil Général de la GirondeDirection de la CommunicationImprimerie Départementale

Inpresioaren eraketa : 2006 Ko iraila

Pho

to:(

CEM

AGR

EF)

Espeziearen desagerpenaren eta aingiraren krisialdiaren aurrean, premia-premiazkoa da iritzi publikoa-ri, profesionalei eta belaunaldi berriei helaraztea, alde batetik, aingirarentzako mehatxuak eta hauenondorioak, eta bestetik kudeaketa orokor eta iraunkor baten behar saihestezina. Hauxe da, epe luzera,aingira Europako Arku Atlantikoan dagoen eta ustia daitekeen espeziea izaten jarraitzea bermatzekomodu bakarra.“Beau comme l’Océan” sozietate frantsesa, France 3 telebista-katearekiko eta Sincro euskal sozietatea-rekiko koprodukzioan, 52 minutuko dokumental bat egiten hasi da; honen behin-behineko izena“Aingirarentzako mehatxuak” izango da, eta 26 minutuko filmez osatuta egongo da. Hau osatzeko, ain-girari buruzko informazio kit bat ere izango da, 160 minutu inguruko DVD batez, telebistako hiru filmez,6na minutuko 10 film laburrez, eta aingiraren gainean diren mehatxurik handienak laburtuko dituen hiruhizkuntzatan (frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz) ateratako 24 orrialdeko koaderno pedagogiko batez.Informazio kit hau INDICANG sarean zehaztutako europar lankidetza-dinamikan txertatzen da, eta berehelburua espeziearen gainean diren mehatxuen zein egoera hau bide onera eramateko dauden kudeake-ta aukeren inguruko sentsibilizazioa bultzatzea da.

Informazio berriak

Zuen agendetan jasoAbenduan INDICANG en azkeneko gida batzorde bat 2006 urtea amaitzeko