autoestimua

15
AUTOESTIMUA TUTORETZA DBH-n

Upload: ibikar

Post on 19-Jul-2015

1.755 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Autoestimua

AUTOESTIMUA

TUTORETZA DBH-n

Page 2: Autoestimua

TUTORETZA GELAN

Tutoretza etengabeko laguntza-prozesua da, hezkuntza-jarduerak bere barnean hartzen dituena eta helburua du ikasleei gaitasunak eskuratzeko laguntza ematea, bere proiektu pertsonalaren jabe izan daitezen.

Page 3: Autoestimua

ZER DA AUTOESTIMUA?

Gizaki guztiok akatsak ditugun arren, dohainak ere baditugu. Zenbait kasutan begibistan daude ezaugarri fisikoak direlako: begien distira, gorputzaren oreka, ilearen kolorea...

Bestetan, distantzia ertainean nabarmentzen dira: eskulanetarako trebetasuna, trikitixa jotzeko abilezia...

Eta badira harreman estuan besterik ezagutzen ez direnak: alaitasuna, baikortasuna, zintzotasuna...

Ikusteko errazak izan ala ez, denok ditugu baloratzekoak diren alderdiak.

Page 4: Autoestimua

• Ingurukoek izan dira gure dohainaz ohartarazten

gaituztenak, baita gure akatsaz ere.

• Txikitan, familiakoak izaten dira umearen trebetasunak

goraipatzen dituztenak; geroago, eskolan, beste umeak

eta irakasleak; eta kalean, lagunak eta bizilagunak.

• Bizitzan zehar ingurukoek eman diguten

informazioarekin gure autokontzeptua osatzen joan gara

eta nork bere burua baloratzen ikasi du. Nork bere

burua nola baloratzen duen, hori da autoestimua.

Page 5: Autoestimua

AUTOESTIMUAREN GARRANTZIA

Hazkuntza pertsonalerako

ezinbestekoa da.

Ondorengo ikasketetan

eragina du.

Bizitzako hainbat egoeratan

erabiltzen da.

Norberaren buruaren

ezagutza modu egokian

garatzen laguntzen du.

Page 6: Autoestimua

ZERTARAKO AUTOESTIMUA LANDU?

Egoera berriei segurtasunez aurre egiteko.

Ezaugarri pertsonalak errealismoz onartzeko.

Xedeak lortzekoan ilusioa eta nahia agertzeko.

Iritziak autonomiaz adierazteko eta, aldi berean, malgutasunez jokatzeko.

Izandako kezkak adierazteko.

Norberaren sentimenduak eta emozioak agertzeko.

Ikaskideekin berdintasunezko harremanak izateko, hau da, ez besteen gainetik, ez mendean jokatzeko.

Pertsona bezala hazteko gainerakoen laguntzak duen garrantzia aitortzeko.

Page 7: Autoestimua

NORAINO IRISTEN DA ZUREA?

Goazen, bada, galdetegi

bat betez, norberaren

autoestimua ezagutzera

eta gero, jarduera

batzuren bitartez, pittin

bat igotzera!

Page 8: Autoestimua

AUTOESTIMUA EBALUATZEKO GALDETEGIA

Gauzak txarto egiten ditut.

Irakasleak arreta deitzen

dit sarritan.

Mutil/neska guapoa naiz.

Orohar gustura nago

neure buruarekin.

Urduri jartzen naiz

azterketetan.

Mutil/neska azkarra naiz.

Gurasoak pozik daude

nire notekin.

http://www.orientared.com/car/cuesauto.pdf

galdetegia

Page 9: Autoestimua

I. JARDUERA: NIRE LOREA

• Bost/sei ikasleko taldeak osatu ondoren, kide

bakoitzari beste hainbeste etiketa eranskor

emango dizkio tutoreak.

• Talde bakoitzean norekin hasi erabaki eta

gero, lehenengo ikasleak bere lorea besteek

emango dizkioten hostoz osatu behar du.

• Horretarako bere burua aurkeztuko du: izena

ematearekin nahikoa du, baina gehiago luzatu

nahi badu, hobe.

Page 10: Autoestimua

• Taldeko beste kideek etiketa bat hartu eta bertan aurkezten den ikasleari buruz benetakoa den ezaugarri positibo bat edo gehiago idatziko du.

• Idatzitakoa benetan sentitzen dena izan behar duenez, hasi aurretik pentsatzeko tartetxo bat hartzea komeni da.

• Taldeko kide guztiek bukatzen dutenean, lore-hostoak jasotzen ari denari buruz idatzi dutena irakurri eta etiketa emango diote bere “lorean” itsas ditzan.

NIRE LOREA

Page 11: Autoestimua

• Eta horrela jarraitu

behar da talde txikiko

guztiek beren lorea

horrelako esaldi atseginez

osatu arte: begi politak

dituzu; oso jatorra zara;

lagun ona zara…

NIRE

LOREA

• Autoestimua igo edo

hobeto sentiaraziko dio

honek guztiak ikasleari.

Page 12: Autoestimua

II. JARDUERA: AZOKA MAGIKOA

• Hainbat adjektibo

adierazgarrien txartelak

egingo dira eta “azoka”

irudikatzen duen gunean

utzi.

• Gero, adjektibo

horiek guztiak biltzen

dituen orri bana

emango zaie ikasleei.

Page 13: Autoestimua

AZOKA MAGIKOA

urduria, eraginkorra

ausartia, koldarra

arduratsua,dinamikoa

bakartia, inpultsiboa

apala, pentsakorra

konfiatua, ulerbera

jatorra, kritikatzailea

alaia, koherentea

eskuzabala

frustratua

umeegia

sinpatikoa, zintzoa

dibertigarria, alferra

berritsua, langilea

tristea, lagun ona

zalantzakorra, heldua

optimista, sentikorra

desanimatua, askea

fanatikoa, adoretsua,

tematia, ezkorra

harroa, lotsatia

geldoa, inozoa

Page 14: Autoestimua

• Ikasle bakoitzaren txandan azokara sartuko da;

bertatik, berarentzat gustatuko litzaizkiokeen

“kualitateak” (3 edo) hartuko ditu eta bertan ere,

bere buruarekiko gutxien gustatzen zaizkion

ezaugarriak utziko ditu (3 edo).

• Azkenean, ikasle guztiek

komentatu egingo dute haien

jokabidearen arrazoiak.

AZOKA

MAGIKOA

Page 15: Autoestimua

Nola ikusten duzu orain zure burua??

ITZIAR BIKARREGI

AIXERROTA BHI

DBH-KO TUTOREA