autismoaren hurbilpen teorikoa

3
AUTISMOA Zer da autismoa? Autismoa, haurtzaroko trastorno bat da. Bere sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira. 10.000 pertsonako lau pertsonek pairatzen dute. Gizonezkoak emakumezkoak baino lau aldiz gehiago sufritzen dute. Autismoa garapenaren eta komunikazioaren alterazio zakar bat da, 30 hilabete baino lehenago azaltzen dena. Zeintzuk dira ezaugarri nagusiak? Autismo klasikoak hiru sintoma mota ditu: Gizartearekiko elkar eragin mugatua. Ahozko eta beste eratako komunikazioarekin arazoak, baita irudimenarekin ere. Aktibitate eta interes mugatuak edota ez oso arruntak. Alterazioa oso goiz azaltzen da, komunikazio eta harreman arazoak izaten dituzte, adibidez, pertsonekin zein objektuekin harremanak izateko. Akatsak eta alterazioak azaltzen dira euren hizkuntzan. Ekintza “erritualizatuak” egiten dituzte, aldaketak egitea saihesten dute. Jaiotzetik 18 hilabete arte azaltzen diren ezaugarriak: Laztan, besarkada eta pertsonekiko interes falta izaten dute. Ume batzuek negar asko egiten dute, beste batzuek, berriz, ez dute negarrik egiten. Balantza mugimendu errepikatua, eskuekin esterotipia eta abar egiteko joera dute. Elikatzeko eta lo egiteko arazoak izaten dituzte, baita ageriko gorraizea. 18 hilabetetik 45 urte bitartera. Garai honetan ere harremanak izateko zailtasunak dituzte. Hizkuntzan alterazioak edo honen falta izaten dute; gainera, beroaldiak eta antsietateak kontrolatzeko zailtasunak handiak dira. Aldaketekiko konplikazioak dituzte, egunero

Upload: kutxutxo

Post on 27-Jul-2015

228 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Autismoaren hurbilpen teorikoa

AUTISMOA

Zer da autismoa?

Autismoa, haurtzaroko trastorno bat da.

Bere sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira.

10.000 pertsonako lau pertsonek pairatzen dute.

Gizonezkoak emakumezkoak baino lau aldiz gehiago sufritzen dute.

Autismoa garapenaren eta komunikazioaren alterazio zakar bat da, 30

hilabete baino lehenago azaltzen dena.

Zeintzuk dira ezaugarri nagusiak?

Autismo klasikoak hiru sintoma mota ditu:

Gizartearekiko elkar eragin mugatua.

Ahozko eta beste eratako komunikazioarekin arazoak, baita irudimenarekin

ere.

Aktibitate eta interes mugatuak edota ez oso arruntak.

Alterazioa oso goiz azaltzen da, komunikazio eta harreman arazoak izaten

dituzte, adibidez, pertsonekin zein objektuekin harremanak izateko. Akatsak eta

alterazioak azaltzen dira euren hizkuntzan. Ekintza “erritualizatuak” egiten dituzte,

aldaketak egitea saihesten dute.

Jaiotzetik 18 hilabete arte azaltzen diren ezaugarriak:

Laztan, besarkada eta pertsonekiko interes falta izaten dute. Ume batzuek

negar asko egiten dute, beste batzuek, berriz, ez dute negarrik egiten. Balantza

mugimendu errepikatua, eskuekin esterotipia eta abar egiteko joera dute.

Elikatzeko eta lo egiteko arazoak izaten dituzte, baita ageriko gorraizea.

18 hilabetetik 4–5 urte bitartera.

Garai honetan ere harremanak izateko zailtasunak dituzte. Hizkuntzan

alterazioak edo honen falta izaten dute; gainera, beroaldiak eta antsietateak

kontrolatzeko zailtasunak handiak dira. Aldaketekiko konplikazioak dituzte, egunero

Page 2: Autismoaren hurbilpen teorikoa

gauza bat egiten badu eta egun batean hori aldatu egiten bada, asaldatu egingo da.

Mugimendu errepikatuak egiten ditu eskuekin, buruarekin, gorputzarekin eta abar.

Erantzunetan autonomia garapen eskasa dute, ez dira gai beraiek bakarrik

janzteko, jateko... Askotan, auto–agresioak azaltzen dira, adibidez, paretaren

kontra jotzen dute bere buruarekin haserretzean.

4–5 urtetatik aurrera:

Zailtasunak edo ezintasunak dituzte sinboloak maneiatzeko, hizkuntzan eta

erlazioak izateko zailtasunak.

Heldutasun garaia:

Horrelako pertsonek laguntza profesionala behar izaten dute. Oso gutxitan

garatzen da lan independente eta produktiboa. Beraien ongizate psikologikoa

bermatzeko autistek laguntza modu jarrai batean jaso behar dute. Orokorrean,

autista helduek ordenatuak eta konplexuak ez diren inguruak behar dituzte.

Zeintzuk dira autismoaren kausak?

Orain dela mende erdi baino gehiago pentsatzen zen gurasoek sortzen zutela

aldaketa hau. Zorionez, pentsatzeko modua aldatu egin da. Gaur egun, instituzio

zientifiko internazional guztiek onartzen dute autismoaren kausa nagusia nerbio

sistema nagusiaren akatsengatik gertatzen dela, eta bere kausak biologikoak direla

eta ez psikosozialak. Erakutsi da ez dagoela inongo kausa erlaziorik gurasoen

jarrera eta portaera, eta espektro autistaren aldaketen garapenean. Gaurko teorien

arabera, ingurumena eta genetikaren arteko elkarrekintzarengatik sortzen da

gabezia hau.

Autismoa, adituen arabera, gaixotasun neuropsikiatrikoen artean

“genetikoena” da. Ikerketa berri batek azaldu duenez, autismoa duten umeen anaia

edo bikiak %3ko probabilitatea dute trastorno berdina izateko.

Senda daiteke autista bat?

Ez. Bere beharrei egokitutako heziketa eta laguntza konstante batekin,

autismoa duten pertsonek beraien gehiengo garapena lor dezakete. Kasu

batzuetan, farmakoek beraien integrazio familiar eta soziala hobetu dezakete

sintomak gutxituz edo desagerraraziz.

Badaude, baita, terapia edo interbentzio eztabaidagarriak autismoa duten

pertsonen eskura, nahiz eta gutxi egon ikerketa zientifikoek defendatuta. Gurasoek

Page 3: Autismoaren hurbilpen teorikoa

zuhurrak izan behar dute probatu gabeko tratamenduak aukeratzeko orduan; nahiz

eta esku – hartze dietetikoak une batzuetan baliagarriak izan diren, gurasoek bere

seme – alabaren elikadura kontu handiz zaindu behar dute.

Gertatzen dira aldaketa fisikoak?

Eragin mailaren arabera. Garrantzitsuena pertsona hauek jendeak inguratu

eta diren bezalakoak onartzea da, euren gustuak zeintzuk diren eta zerekin

dibertitzen diren jakitea. Pertsona guztiak bezala, batzuk gustura egongo dira eta

beste batzuek kontaktua ekidingo dute.

Asperger eta autismoaren arteko desberdintasunak:

Asperger Autismoa

Koefiziente intelektual maila normala baina

handiagoa

Koefiziente intelektual maila normala

baino txikiagoa

Normalean, 3 urte bete baino beranduago

diagnostikatzen da

Normalean, 3 urte bete baino lehenago

diagnostikatzen da

Hizkuntzaren agerpena epe normalean

azaltzen da

Hizkuntzaren agerpena beranduago

azaltzen da

Guztiak dira hiztunak %25 dira ez hiztunak

Lexiko eta gramatika, batez bestekoaren

gainetik Gramatika eta lexiko mugatuta

Lagunak izatea nahi dute eta gaizki sentitzen

dira beraien zailtasunengatik Ez dute nahi lagunak izaterik

Gorputz dardarak beste guztiek bezala Heren batek gorputz dardarak izaten ditu

Interes obsesibo handia Interes obsesibo txikia

Gurasoek arazoak nabaritzen dituzte bi urte

eta erdi igaro ostean

Gurasoek arazoak nabaritzen dituzte

urte eta erdi igaro ostean

Hizkuntzarekin arazoak dira gurasoak

kezkatzen dituztenak

Hizkuntzarekin atzerapenak dira

gurasoak kezkatzen dituztenak