aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

22
EH Bildu Legebiltzar taldeko Laura Mintegi Lakarra bozeramaileak indarrean den araudiaren babesean, 2013ko EAEko Aurrekontuen proiektuari hurrengo ZUZENKETAK egiten dizkio: - 2 Osoko Zuzenketa, bata Diru-Sarrerei eta bestea Gastuei. Gasteiz, 2013ko apirilaren 17a Laura MINTEGI LAKARRA Euskal Herria Bildu Taldearen Bozeramailea 1

Upload: euskal-herria-bildu

Post on 30-Mar-2016

223 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontuei EH Bilduk egindako bi osoko zuzenetak.

TRANSCRIPT

Page 1: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

EH Bildu Legebiltzar taldeko Laura Mintegi Lakarra bozeramaileak indarrean den araudiaren babesean, 2013ko EAEko Aurrekontuen proiektuari hurrengo ZUZENKETAK egiten dizkio:

- 2 Osoko Zuzenketa, bata Diru-Sarrerei eta bestea Gastuei.

Gasteiz, 2013ko apirilaren 17a

Laura MINTEGI LAKARRA

Euskal Herria Bildu Taldearen Bozeramailea

1

Page 2: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

EH Bildu Legebiltzar taldeko Laura Mintegi Lakarra bozeramaileak indarrean den araudiaren babesean, eta Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduak 155.4 artikuluak a)1 eta c)2 puntuetan jasotzen duena kontuan hartuta, bi OSOKO ZUZENKETA aurkezten dizkio Autonomia Erkidegoko 2013ko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuari, Jaurlaritzara itzultzea eskatuz.

Sarrera Orokorra bi OSOKO ZUZENKETEI

EH Bilduk bi OSOKO ZUZENKETA aurkeztuko dizkio Eusko Jaurlaritzak proposatu duen 2013ko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuari, bata Diru-Sarrerei eta bestea Gastuei. Osoko Zuzenketak aurkezteko arrazoi nagusiak hauexek dira:

a. EH Bilduk ez ditu konpartitzen aurrekontuen irizpide politikoak ezta egiteko modua ere. Larrialdi ekonomiko egoeran egonik, eta lehendakaritzatik

hedatzen den kontsentsurako mezuaren kontrara, gizarte partaidetza kontuan hartu gabe burutu dira aurrekontuak. Gobernuak aldarri egiten du elkarren arteko lankidetzaren bidez soilik lortuko dela krisiari aurre egitea, baina neurri zehatzak hartzeko orduan, eragile politiko eta sozialak ez dira aintzat hartu. Areago, hiritarrek eta eragileek murrizketak salatzeko egin dituzten adierazpenen aurrean, gobernuak entzungor egin du. Esandakoarekin kontraesanean, eta larrialdi egoeran gaudela aitortuta ere, ohiko moduak erabili ditu, goitik beherakoak, eta gizartearen beharrizanak asetzen ez dituen aurrekontuak

egin ditu.

b. EH Bilduk ez du konpartitzen aurrekontuen politika ekonomikoa. Aurrekontuak dira gobernu baten lege garrantzitsuena, bertan jasotzen baititu bere programaren helburu politikoak, sozialak eta ekonomikoak.

Aurrekontuak, beraz, kudeaketa hutsetik haratago doaz, zenbakien oinarrian programa bera baitago. Aurrekontu hauetan, bada, iraganeko formula berberak errepikatzen dira. Krisiari aurre egiteko egitasmoak irauli ordez, hau da, iniziatiba hartu eta neurri berriak aplikatu ordez, politika ekonomiko zaharren eredu berari ematen dio segida: sektore

publikoa sendotu ordez, ahuldu egiten du; agorturik dagoen ekonomiari neurri

1 Hauek izango dira osoko zuzenketak: a) “Lege-proiektuaren egokitasunari, printzipioei eta espirituari buruz aritu eta proiektu osoa edo proiektuaren egitura osatzen duten aurrekontu-atal osoak Jaurlaritzari itzultzea proposatzen dutenak”.

2 c) “Guztizko gastuaren edo sarreraren kopuruetan aldaketa positiboa edo negatiboa proposatzen dutenak”.

2

eragile politiko eta sozialak ez dira aintzat hartu

sektore publikoa ahuldu egiten du

Page 3: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

piztaileak eman beharrean, neurri apaltzaileak ezartzen ditu; ekonomia berbiztu gabe, aurrekontuek austeritatearen ikurra bereganatzen dute.

Neurri paliatibo batzuk hartzen ditu, baina izkin uzten ditu neurri sendatzaileak eta, batez ere, prebentiboak. Horren adibidea da bekak murriztuta sorrarazten den efektua: ekitatea eta aukera-berdintasuna kaltetzeaz gain, ibilitako bidean atzera egiten du.

c. EH Bilduk ez du konpartitzen kanpoko erakundeekiko jarrera pasiboa.

Jaurlaritzak egin dituen Aurrekontuen Memorian bi mezu adierazten dira hasieratik bertatik: egoeraren larria orokorra eta sakona dela, eta Europan zein Espainian ezarri diren legeek mugatzen dutela aurrekontuen sabaia.

EAEren muga, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Jasangarrirasunari buruzko Lege Organikoan3

ezarri zuen Espainiako gobernuak, araudi berri hau egiteko Espainiako Konstituzioa bera aldarazi behar izan bazuen ere, EBren esijentziak eraginda. Lege horrez gainera, Europatik ezarritako beste baldintza batzuk ere bere egin

ditu Jaurlaritzak, hala nola gastu gehigarrien erregela (gastuen hazkundeak ezin du gainditu Espainiaren epe ertainerako BPGren hazkunde-tasa) eta zerga-bilketan aldaketak egiten badira, gastu kontagarria ere aldatu egingo dela baliokidea den zenbatekoan.

Aurrekontuak egiteko Jaurlaritzak bere egin ditu muga guztiak, EBk ezarritako mugak (zor publikoa) eta Madrilgo gobernuak jarritakoak (kupoa). Bere hitzetan esateko, “Egonkortasun arloko helburua finkatzeak eta administrazio bakoitzaren aurrekontua zehazteak, beraz, hiru eskakizun hauek betetzen direla zaindu behar du: defizitaren irizpidea, zorraren irizpidea eta gastu-erregelaren irizpidea. Aurreikuspenetatik abiatuta (diru-sarrerak eta interesengatiko ordainketak), aurrekontuko gastu primarioa ez da hazi ahal izango erreferentziako tasatik harago, eta, gainera, ziurtatu beharko da egiturazko defizita eta, behar izanez gero, zorra azaldutako irizpideen arabera murriztuko direla”4.

Jaurlaritzak aletzen ditu 2010etik izandako murrizketak (2010ean izandako soldata-masaren %5eko murrizketa eta 2012ko abenduko aparteko ordainsariak etetea) eta ateratzen duen konklusioa da “2013rako aurrekontuetan murrizketa bat ezartzera eta Eusko Jaurlaritzaren helburuak betetzeko austeritate-politika bat eramatera” behartuta dagoela.

3 Ley Orgánica de Estabilidad Presupuestaria y Sostenibilidad Financiera.

4 “La fijación del objetivo de estabilidad y la determinación del presupuesto de cada administración tiene que observar, por lo tanto, una triple exigencia de cumplimiento del criterio de déficit, del de deuda y de la regla de gasto. Partiendo de sus previsiones de ingresos y de pago por intereses el gasto primario presupuestado no podrá crecer más allá de la tasa de referencia y, además, asegurándose que el déficit estructural, y en su caso la deuda, se reducen también conforme a los criterios expuestos”.

3

Jaurlaritzak muga guztiak bere egin ditu

Page 4: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

Jarrera hau kontraesanean dago Jaurlaritzak aurrerago dioenarekin eredu propioaren inguruan: “Euskal gizarteak, ekonomia politikarako eredu propioa izan behar du, Euskadi berriro eramateko hazkunde ekonomikoaren eta enpleguaren bidera. Hazkunde horrek, gainera, bateragarria izan beharko du gizarte-ekitatearekin eta gure ongizate-ereduaren jasangarritasunarekin” 5 .

Esaldi honetan esaten denaren kontrara, aurrekontu hauetan murrizketa handiak egin dira garapen ekonomikoarean arloan (%25,4) eta enpleguaren arloan (%25,9), eta ongizate-ereduaren aurka doazen neurriak hartu ditu. Adibide baterako, aurrekontuetan ez da hartu aintzat nola ordainduko zaien EAEko langile publikoei 2012ko abenduan galdu zuten hamalaugarren lansaria, Madrilgo gobernuaren erret-dekretuak aginduta, nahiz eta prest zeuden ordainketarako behar ziren 208 milioiak. Langileei soldata %7 gutxitzea (2010an gutxitu zitzaien %5 kontuan hartu gabe) ez da “gure ongizate-eredua”ri eustea.

d. EH Bilduk ez du konpartitzen Aurrekontuen kopuru absolutua.

Zertan gastatu erabaki aurretik, zehaztu behar da zenbateko kopurua dugun gastatzeko. Batetik, nondik eta nola jaso dirua, zein irizpideren arabera, zer nolako zerga-politika. Eta, bestetik, zenbateko kopurua apartatu behar den gastu komunean aportatzeko kupoaren bidez.

Lehen atalari dagokiola, Eusko Jaurlaritza sostengatzen duen alderdiak ezezko sistematikoa eman die zerga-politika aldatzeko beste alderdiek egin ditugun proposamenei hainbat instituziotan, Diru-

Sarrerari egin diogun Osoko Zuzenketan azalduko den moduan.

Ez da ulergarria gastu fiskalaren erruz 185 milioi euro galtzea Ondasunen gaineko zergan, 27 milioi dibidendoetan eta beste 406 milioi Sozietate gaineko zergan diru-iturrien eskasiaz kexu agertu bitartean. Nola uler daiteke zergaren bidezko diru-iturri horiei muzin egitea eta, aldi berean, maisu-maistren, osasun-langileen eta zerbitzari publikoen soldatak kolpe batez murriztea, haien oniritzirik gabe?

Estatuari aportatu beharreko kopuruari dagokiola, ez da ulertzekoa Jaurlaritzak aurrikustea iaz likidatutakoa baino 320 milioi gehiago eman behar dizkiola Madrilgo Gobernuari. Eta ez dago ulertzerik 378,5 milioi jarri nahi izatea AHTren lanak aurreratzeko, oraindik kobratu ez direnean aurretik jarritako 700 milioiak6. Garraioari eskainitako aurrekontu osotik (554,8 milioi) %68,22 erabiliko da Euskal Y egiteko.

e. EH Bilduk ez ditu konpartitzen banaketarako irizpideak.

5 “La sociedad vasca debe contar con un modelo propio de política económica que lleve de nuevo a Euskadi a la senda del crecimiento económico y del empleo, un crecimiento compatible con la equidad social y la sostenibilidad de nuestro modelo de bienestar”

6 Diru-sarreretan aipatu egiten da 350 milioi euroko kapital-transferentzia AHT egiteko (“diru-sarrera finalista”), ohiko partidetatik kanpo, baina ez dago ziurtatzetik jasoko denik, beste 700 milioi daudelako jasotzeko dagoeneko.

4

abiapuntuko kopurua ez da onartzekoa

Page 5: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

Eusko Jaurlaritzak esan arren aurrekontu sozialenak direla, datu objetiboa da aurekontuak 9.316,7 milioi euro dituela eta aurreko urteko kopuruarekin aldenduta %10,8ko murrizketa dakarrela. 2013 urtean murriztuko diren 1.132 milioi eurotik 711 milioi gastu sozialaren kontura dira, hirutik bi alegia. Hau da, murrizketaren zati handiena (%62,58) Hezkuntza, Osasuna eta Babes Sozialaren sailetan egingo da, nahiz proportzionalki beste batzuk baino murrizketa txikiagoa izan dutela aitortu behar.

Murrizketa batzuk begi bistakoak dira eta beste batzuk ezkutukoak. Honela bada, 2013ko aurrekontuetan ontzat ematen da 2012 urtean Diru-sarrerrak Bermatzeko Errentan (RGI) egin zen %7ko murrizketa. Eta 2013an mantendu egiten da gizarte zerbitzuetarako dagoen aurrekontua (2010ko datuekin alderatuta, %17 jaitsi da), nahiz eta krisiaren ondorioz beharrizanak izugarri handitu diren.

Beste atal batzuetan, ordea, ez da jaitsi zama portzentuala: Seguritateak %10,9 jaitsiko du gastua, baina

deigarria da ikustea oraindik ere aurrekontuen %6,3 eskainiko zaiola, 2012an zuen zama erlatibo bera alegia7, egoera politiko berrian polizia-beharrizanak bestelakoak izan arren.

Areago, badago atalik igoera izan duenik. Zorraren amortizazioak, esaterako, %18ko igoera eduki du. “Euskadiko Zor Publikoaren saldoaren 2013rako finantza karga, 2012ko itxieran, 432,98 milioi eurokoa izango da, egungo kalkuluen arabera. Horietako 199,93 milioi printzipalaren itzulketari dagokio eta 233,05 milioi inguru interesak ordaintzeari”.

Begi bistakoa da proposatzen den ekonomia eredu honen lehentasuna dela botere ekonomikoen baldintza leoninoak asetzea, horretarako langileen soldatatik dirua hartzea beharrezkoa bada ere.

Ez dugu esaten aurretiko zorra ordaindu behar ez denik. Baina garai batean jarri ziren neurri drakonianoak, larrialdi egoera batean berraztertu behar dira: aurretiko konpromisoak berrikusi, interesak egokitu, baldintzak malgutu, epeak luzatu eta, aukera dagoen kasuetan, moratoria aplikatzeko aukera aztertu.

Oro har, ez dago krisiari leporatzea murrizketaren zergatia. Arazoa ez baita soilik diru gutxiago dagoela, baizik eta zer nolako irizpideak erabili diren murrizketak egiteko unean: sektore publikoan egindako gastua jaitsi egin da, baina ez bakarrik zenbaki absolutuetan, portzentaietan ere jaitsi egin baita. BPG zenbateko nominaletan %4 hazi den arren 2009tik 2013ra (63.989 milioi euro 2009an eta 66.543 milioi 2013an aurreikusitakoaren arabera), gastu publikoa %9,6 murriztu da. Ekonomia hazi da, gutxi baina hazi da, eta gastu publikoa gutxitu egin da, hautu politiko batek eraginda.

Sarrera amaitzeko, bi ideia nagusi: 1) EAEren aurrekontua EAEn erabaki behar da, kanpoko injerentziarik gabe. BERTAN JASO, BERTAN BANATU,

7 Ingurumenak %0,7 jaitsi du zama erlatiboa portzentaian, eta enpleguak eta politika sozialak, ordea, % 1,8.

5

ageriko eta ezkutuko murrizketak daude

Page 6: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

BERTAN ERABAKI8, eta 2) Oposizioari egotzi nahi zaio erantzukizun eza aurrekontuei babesa eman ezean. Erantzukizun eza litzateke, aitzitik, aurrekontu hauei babesa ematea, krisiari erantzuteko EZ DUTELAKO SOLUZIORIK eskaintzen.

8 RECAUDAMOS aquí, DISTRIBUIMOS aquí y DECIDIMOS aquí.

6

bertan jaso, bertan banatu, bertan erabaki

Page 7: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

Egoera ekonomikoaren larritasuna, laburrean

2013rako ekonomia aurreikuspenak oso txarrak dira. EAEko ekonomiaren jarduera gutxituko da, ustez BPGren %1,1, eta barne eskariak aurrera egingo du

ahultze prozesuan.

Familien gastuak kontsumoan eragingo du eta %1,1ko jaitsiera nozituko du, langabeziaren igoeraren erruz eta kontsumitzaileen konfiantza faltaz.

Administrazio publikoen gastuak ere behera egingo du %1,9. Hau da, sektore publikoak BPGri egiten dion ekarpenak negatiboa izaten segituko du. Eta politika murriztaileek, defizit publikoa gutxitzeko neurriak, eta hazkunde potentzial nanoa ez dira bat ere lagungarriak egoera ekonomikoa hobetzeko ezta BPG

positiboan jartzeko ere.

Langabeziak gora egiten segituko du. INEMen arabera, % 11,9koa da langabezi tasa, baina EPAri begiratuz gero, 2012ko abenduan %14,9koa da, eta urtearteko tasari begiratutz, langabezia da % 15,9koa. EAEn langabezia hazten ari da beste edozein erkidegotan baino arinago. Gazteen artean langabezi tasa, %39,4koa izan da 2012 urtean.

Egun 175.281 langabetu daude EAEn, 2012ko abenduaren datuen arabera.

Langabezi tasa larri hauei beste datu bat gehitu behar zaie: Espainiako Gobernuan Lan Erreformarako Legearen ondorioz, 2013ko uztailaren 7an Lan Itunak berriztu ez duten enpresek, edo itunik ez dutenek, legeak ezarritako baldintzen pean geldituko dira. Ultraktibitatea inposatuko zaienean, lan egoera nabarmen gaiztotu zaie milaka eta milaka langileri. Negoziazio Kolektiborik gabe, ERE planak ugaltzen ari direla, eta prekaritatea nagusi, lan istripuak esponentzialki handituko dira. Eta, bitartean, gizarte babesa beharrezkoagoa denean, DBE/RGI laguntzak behera egiten du. Egoera samingarria.

Eta aurrekontu hauek ez dute erantzunik egoerari ekiteko.

Kanpo komertzioari dagozkion datuak ez dira hobeak: esportazioek behera egin dute 2012an % 3,7, eta inportazioek % 9,4. Beraz, datu hauek azalarazten dute EAEren ekonomiaren kanpo saldoaren ekarpen positiboa ez datorrela esportazioen igoeragatik baizik eta gehiago inportazioen jaitsieragatik, ekonomia ahula denez eskaera txikiagoa delako. Eta hauxe nabaritzen da inportazioen jaitsiera handiena arlo ez energetikoan gertatzen dela. 2013an barne eskari ahula aurreikusten da berriz ere eros ahalmen eta langabeziari lotuta eta, ondorioz, bere ekarpena BPGera negatiboa izaten jarraituko du.

Bestalde, ahuldadearen zantzua da euskal ekonomiaren hobekuntza eta bere BPGren igoera kanpo eskariarekin lotzea, beste herrialde batzuen egoera ekonomikoaren tenorean jartzen baita euskal ekonomia. Gobernua subjektu aktiboa izan beharrean, bere eskumenetatik at dauden aldagaien eboluzioaren esku uzten du ekonomiaren sustapena.

7

langabezia gora eta gizarte babesa behera doa

Page 8: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

Diru-sarrerei OSOKO ZUZENKETA

Ekonomiaren egoera estualdian dagoela ikusita, ez da ulertzen Jaurlaritzak egiten duen diru-sarreren aurrekontua.

Diru-sarreren atal garrantzitsuena Foru Aldundiek egiten duten ekarpena da, zerga-politikaren bidez. EH Bilduk uste du zerga sistema berria ezarri behar dela, justuagoa izan behar duela, eta azken urteetan galduz joan den progresibitatea berreskuratu behar duela. Zerga sistema berriak oinarri tinkoak ezarri behar ditu sektore publikoa bermatzeko eta ekonomia garatzeko.

Zerga bilketa Foru Aldundiei badagokie ere, Jaurlaritzak baditu baliabideak zerga politiko bidezkoago baten alde lan egiteko.

Datuei begiratuta, 2012an bildutakoa baino %3,7 gehiago aurreikusten da bilduko dela 2013. Baina 2012ko aurrekontuekin konparatuz aldundien

ekarpena %8 txikiagoa da, eta honetan eragin zuzena du Kupoa 2012 urtean baino 320 miloi euro handiagoa izateak. Beraz, nahiz eta zerga bilketa 2012koa baino handiagoa aurreikusten den, Estatuari ordaindu beharreko Kupoaren ondorioz, Aldundien ekarpena txikiagoa izan da.

Kontutan izanik kupoaren legea berriztu gabe dagoela eta, oraindik ere, ezberdintasun esanguratsuak daudela Estatuaren eta Jaurlaritzaren artean aurreko bost urteetako kupoen likidazioen gainean, ulertezina da 2007an onartutako lege bati jarraitzea9, hau da, krisiak gogor jo baino lehenagoko baldintzetan onartu zen lege bati men egitea eta, horren karira, Estatuari gero eta diru gehiago ordaindu behar izana aurreikustea.

Sarreren beste atal garrantzitsua zor publikoa da. Finantza Iraunkortasunaren arloko legedia aplikatu du Jaurlaritzak, nahiz eta legediak berak esaten duen ez diola kalterik egingo Ekonomia Itunaren Legean xedatutakoari, hau da, bere horretan dirautela Gernikako Estatutuak onartzen dituen eskuduntzek.

Ekonomia Itunaren Legeari esker egituratzen da zerga eta finantza autonomia duen erkidegoa, eta baita beraren sektore publikoa ere. Erkidegoak alde biko harremanak eratzen ditu estatuarekin, eta egonkortasuna ematen die aurrekontuei

9 “Urriaren 25eko 29/2007 Legean jasotako metodologiaren arabera, bosturtekoaren oinarri-urteko Kupoa zehazteko, Ekonomia Itunaren Legean ezarritako jardunbideari jarraitu behar zaio, 2007 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrak oinarritzat harturik. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartu ez dituen kargen guztizko zenbatekoari atxikipen indizea ezarriko zaio, itundu gabeko zergengatik, zergak ez diren sarrerengatik eta aurrekontu-defizitagatiko ordainak ere kontuan harturik”.

“Según la metodología contenida en la Ley 29/2007, de 25 de octubre, el Cupo del año base del quinquenio se obtiene, siguiendo la mecánica contenida en el Concierto Económico, en base a los Presupuestos Generales del Estado para 2007, por aplicación del índice de imputación al importe total de las cargas no asumidas por la Comunidad Autónoma, teniendo en cuenta además las compensaciones por tributos no concertados, por ingresos no tributarios y por el déficit presupuestario”.

8

zerga-politikak, kupoak eta defizit mugak baldintzatzen dituzte diru-sarrerak

Page 9: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

Batzorde Mistoaren bidez, berari baitagokio “lankidetza- eta koordinazio konpromisoak erabakitzea aurrekontu-egonkortasunaren arloan”. Beraz, guztiz ulertezina da Jaurlaritzak defizit arloko helburutzat BPGd-aren %0,7ko finantziazio-beharrizana aplikatzea, eta bere eskumenak ez erabiltzea. Ekonomia Ituna ez da tresnarik eraginkorrena, baina berataz ez baliatzea arduragabekeria da.

Finantziazio-beharra finkatzeko Jaurlaritzak inposatu neurriak soilik eduki ditu kontuan estatuak, eta ez ekonomia edo finantza arrazoiak. Estatuak %0,7 finkatu du 2013-2015eko egonkortasunerako, eta Jaurlaritzak onartu, nahiz eta aitortu oraindik ez duela estatuarekin akordiorik sinatu. EAEko sektore publikoak badu finantza-ahalmenik zorpetzea handitzeko.

Ez da konprenitzen %0,7ra mugatu nahi izatea defizit-muga, hainbat eremutan kolokan jartzen ari denean austeritate politika muturrekoa. Batetik, Europak berak iragarri du berraztertuko dituela defizit helburuak. Frantziak, dagoeneko, %3tik %3,7ra aldatu du bere defizit-muga. Espainian Kataluniak aurreratu du %0,7 bete beharko balu, 4.500 milioiko murrizketa ekarriko liokeela aurrekontuetan eta, ondorioz, hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak kolokan jarriko lituzkeela. Estatuari eskatu dio berrazter dezala jarritako muga.

2012an erkidego autonomiko askok ez zuten bete estatuak ezarri zuen %1,5eko muga: Balear Irlak %1,8ko defizita eduki zuen, Kataluniak eta Andaluziak %2, Murziak %3 eta Valentziar Erkidegoak %3,5. Hego Euskal Herrian alderantzizkoa izan zen: Nafarroak (%1,34) eta EAEk (%1,39) mugatik beherako defizita eduki baitzuten.

Europar Batasunak Estatuari ezarri dion defizita-muga %4,5ekoa da (dagoeneko %5,4 ari da negoziatzen). Estatuak admnistrazio zentralarenzat gorde du %3,6ko ahalmena zorpetzeko, erkidegoentzat %0,7koa eta udal administrazioetan %0koa.

Estatuaren muga %4,5ean mantenduta ere, bestelako banaketa esijitu beharko liokete erkidegoek eta udalek estatuari: administrazio zentralak %2,3 hartzea berezat, erkidegoek %1,5 eta udalek %0,7.

Euskal ekonomiak finantziazioa behar du ekonomia sendoaren oinarriak ezartzeko. Sektore publikoak inoizko partehartze aktiboagoa behar du egungo egoeran, gehien bat barne eskarian, bai gastuan bai eta inbertsioan ere. Jaurlaritzak, aitzitik, kontrako bidea hartu du eta, defizitaren kontrola helburu nagusitzat hartuta (estatuak eskatu bezala), gutxitu egin du sektore publikoak ekonomian duen pisua. Eta horrela Jaurlaritzak ez du biderik egingo krisitik ateratzeko.

9

Page 10: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

Gastuei OSOKO ZUZENKETA

Osoko Zuzenketa aurkezteko azaldu diren arrazoien artean, banaketarako irizpideak aipatu dira. Irizpideokin ez gatoz bat hamaika ataletan. Atal batzuk, Osoko Zuzenketa justifikatzeko ARGUDIOAK dira eta besteak, ordea, OSOKO ZUZENKETA berresteko ATAL ARGIGARRIAK.

Zuzenketa justifikatzen duten murrizketak

1. Enplegua eta Gizarte Politikak

Atal honetako murrizketa orokorra %25,9koa izan da. Aurrekontuak aurkeztu eta egun batzuetara, Jaurlaritzak Enplegu Plana plazaratu du, aurrekontuetatik bereizita. Jokabide honek bi gauza utzi ditu agerian: 1) Aurrekontuek gabezia handiak dauzkatela eta neurri osagarriak behar dituztela, berez ez dutelako soluziorik eskaintzen, eta 2) Plan osagarriak ez direla martxan jarriko Aurrekontuak onartu ezean eta, beraz, baldintzatuta daudela. Ahulezia bikoitza da, beraz.

Lehendakariak aurkeztu duen Enplegu Planak, ustez, 600 milioirekin hornituko da. Baina aurten erdia bakarrik jarriko da eta beste erdia datorren urtean. Bestalde, Jaurlaritzak 281 milioi jarriko ditu soilik, eta gainontzekoa erakunde pribatuek jarri behar dute. Beste modu batera esateko, Jaurlaritzak leku batetik kendu du (lehen aipatu %25,9) eta beste leku batean jarri du enpleguari eman beharreko diru partida; operazio espaziala da eta oraindik ere eznahikoa langabeziaren larritasunari aurre egiteko. Ez dugu uste 281 milioi horiek eraginkorrak izango direnik ezarri dituen xedeak lortzeko: 12.711 lanpostu berri sortu eta 42.185 lanposturi eutsi. 281 milioi baino ez duen planak (AHTrako 378,5 milioi daude) ez du baliabide nahikorik langabezi tasak gutxitzeko.

EH Bilduk uste du lanpostuak sortzeko bide eraginkorrena dela egungo enplegua banatzea eta lanaldi ordu-kopurua gutxitzea, hain zuzen ere Jaurlaritzak hartu berri duen erabakiaren kontrakoa, Administrazio Publikoko langileen lanaldia luzatu berri baitu.

Antzeko gauza esan daiteke gazteei zuzendutako neurriei buruz: gazteen enplegua sustatzeko proposatzen dira autoenplegua eta praktika-kontratuak egiteko bekak, gazteak prekarietatera kondenatuta.

2. Lanbide

Lanbidek 2013an 586 miloi euro izango ditu, hau da %24,9 gutxiago. Lanbidek bete beharko lituzkeen funtzioak betetzeko aurrekontu handiagoa beharko luke, azpikontraten bidez egiten duen lana (Ranstand, Altia Consultores, Indra,

10

enpleguari eusteko modua da dagoena banatzea

Page 11: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

Bezeroen Arretarako Telefono Zerbitzua, etab.) bere gain hartu beharko lukeelako eta kudeaketa egiteko lanpostu gehiago sortu.

Kanpoko enpresen esku uzten du kudeaketaren zati handia eta, aldi berean, Lanbideri dagozkion zereginak burutzeko aurrekontua gutxiagotzen doa: enpleguaren partida %70,5 murriztu da; Lan Sarrera errazteko gorde den partida %51,5 txikiagoa da eta hezkuntzarako kopurua %15 gutxitu da.

Lanbidek bazter utzi du bere helburua izan behar lukeena, enpleguaren politika aktiboak sustatzea alegia, eta horren ordez, bere jardun ia osoa mugatzen du DBE eta EPO (RGI eta PCV) programen kudeaketa hutsa egitera.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak (DBE/RGI) estaltzeko 280 milioi aurreikusi dira eta beste 42 milioi EPO/PCVrako dira (Etxebizitzako Prestazio osagarriak), hau da, 322 milioi esleitu dira denetara, iazko aurrekontuetako kopuru bera. Ontzat eman da, beraz, aurreko urtean ezarri zen %7ko murrizketa, eta ontzat eman da, halaber, 2011tik aurrera prestazioa jasotzeko zorroztu ziren baldintzak, erroldatze epea hiru urtera luzatzea, besteak beste.

Esan bezala, 2013an mantendu da 2012ko kopuru bera DBE eta EPOrako, baina kontuan hartuta 2012 urtean egotzitakoa baino gehiago gastatu zela kontzeptu hauetan (420 milioi), iaz erabili zena baino ia 100 milioi gutxiago esleitzea atzerapausu handia da, batez ere beharrizanak iazkoak baino handiagoak izango direla aurreikusi daitekeenean. Batzorde parlamentarioan kontseilariari galdetu zitzaionean zein soluzio emango zaion arazoari, kontseilariak erantzun zuen DBE eskubide subjektiboa dela eta erantzuna emango zaiola, baina ez zuen argitu nondik aterako den dirua eskubide hori betetzeko.

Egunetik egunera langabezia handitzen ari den honetan, beharrezkoa, ezinbestekoa da, babes soziala ziurtatzea persona guztiei. Aurrekontu hauetan hori ez da bermatzen.

Familia eta Komunitate Politikaren atalean, lana eta familia-bizitza bateragarria egiteko partidak ere murriztu dira:

a) Langileentzat adingabeak zaintzeko: %42,4.b) Menpekotasuna duten pertsonak zaintzeko: %42.c) Hiru urtetik beherako seme-alaben zaintzaileak kontratatzeko: %42.

Beste behin, neurri ekonomiko hauek emakumeak kaltetzen ditu nagusiki. Aurrekontuek feminizatzen dute pobrezia.

3. Osalan

Laneko segurtasun eta osasunerako euskal erkundearen aurrekontuak %14,9 murriztu dira, denetara 2.092 milioi euro, eta gehien jaitsi direnen artean, Lan Ikuskaritza dago. Langileek lan baldintza txarrenak dituzte garaian, lan istripuak ugaritu egiten dira (aurtengo hilabete gutxi hauetan 11 hildako izan dira), eta istripu batzuk ekidin zitezkeen. Ikuskaritza areagotu ordez, dirua kentzen zaio, erabaki horrek dituen ondorioekin.

11

aurrekontuek pobrezia feminizatzen dute

Page 12: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

4. Ekonomiaren garapena eta lehiakortasuna

Krisi ekonomikotik ateratzeko ardatz nagusi bat garapena eta lehiakortasuna izanik, deigarria da sail honek %25,4ko jaitsiera izatea 2012 urtearekiko, eta jaitsiera hau nabarmentzea inbertsioetan (%74,4) eta kapital transferentzietan (%44,5), izatez garapenerako oinarriak jartzeko funtsezko partidetan.

Ekintzaileei dagokion atala izan ezik, gainontzeko ataletan murrizketa latzak egiten dituzte aurrekontuek. “Euskadi informazioaren gizartea, arrantza, elikagaien sustapena eta kalitatea, berrikuntza eta lehiakortasun estrategia, energia eta meatze politika eta garapena, turismo eta barne merkataritza” arloek guztiek %50eko

murrizketa edo handiagoa dute. “Nekazaritza eta arrantza alorreko ikerketa eta garapena eta teknologia” alorrek ere batez bestekotik gorako murrizketa sufritzen dute. Esan moduan, alor bakarrak irabazten du, “Industria garapena eta ekintzaileen laguntza” alorrak, %15,2 hain zuzen ere.

Bereziki kezkagarriak dira nekazaritza eta arrantza sektoreetan egindako murrizketak, zenbait kasutan desagertzeko arriskua gertatuko baita. Berrikuntzan eta ikerketan ere murrizketa latzak egiten dituzte, eta hirugarren sektoreko diru laguntzak %30 jaitsi dira.

Aurrekontu hauek egiten duten banaketarekin ezin da atera krisitik, eta okerrago dena, geroa hipotekaturik gera daiteke.

5. Osasuna

Sistema Publikoaren ardatzetariko batzuk dira osasun arloko langileak eta urtetan osatzen joan den ondarea (eraikinak, makinariak…), denak ezinbestekoak herritar guztiei osasun eskubideak bermatzeko eta kalitatezko estaldura eskaintzeko.

Osasun aurrekontua guztira %4,2a jaisten da, 143,3 milioi euro gutxiago. Arduraz ikusten dugu aurrekontu hauetan pertsonalaren partidetan jaitsierak daudela, jaitsierak funtzionamendurako zerbitzuetan (%2,1), jaitsierak gastu arruntetan (%8,2) eta, batez ere, inbertsio errealetan (%30,5).

Bestaldetik, Espainian botiken inguruan hartu den erabakia islatu egiten da aurrekontuetan, botiken berrordainketa aplikatu baita. Beste modu batera esateko, botiken prestazioan ere badaude murrizketak.

Kezkagarria da ikustea kontzertazioak %9 kontsolidatu egiten dela. Aurrekontuek 241 milioi euroko partida jaso dute baina legebiltzarkide baten

12

garapena indartu ezean, geroa hipotekatzen da

osasunean, kalitatea jaitsi eta pribatiza-zioari atea ireki

Page 13: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

galderari erantzunez, Jaurlaritzak adierazi du aurten 249 milioikoa izango dela10. Jokabide horrek ekar lezake, inplizituki, zerbitzu publikoaren kalitatearen jaitsiera edo eta pribatizaziorako bideari ekitea.

Ulergaitza da soldatetan pizgarri sistema eratzea: “Osakidetzaren erakundeen kontratu-programak eta itundutako entitateekin ezartzen diren itunak osasuneko emaitzak ordaintzera bideratuko dira lehentasunez, osasunjarduerako emaitza kuantitatiboak ordaintzera ordez”. Proposatzen diren soldatak ikusita, sailburu baten parekoak dira pizgarri ekonomikoak, eta kalitatea bermatzeko nahikoa izan beharko litzatete ohiko soldata, hori bai, langile guztientzat duina, aparteko pizgarriak inori eman gabe.

Atal honekin amaitzeko Hizkuntza Normalkuntza aipatu behar da. Funtsezkoa da Osakidetza euskalduntzean urrats errealak ematea, herritarrei kalitateko zerbitzua eskaintzeko. Hizkuntza eskubideen inguruan egon den utzikeriari buelta ematea behar beharrezkoa da, eta horretarako langileei bitarteko egokiak eskaini behar zaizkie euskaraz lan egiteko aukera izan dezaten. Halaber, profesionalak euskaldundu behar dira herritarrei arreta euskaraz emango zaiela bermatua izan dadin. Baina bitarteko ekonomiko urriak ikusi ditugu aurreikusten den euskara plan berria inplementatzeko.

Dagoenaz gain, ez dagoena ere aipatu behar da. Hona hemen EH Bilduk gabetsi egin dituen gaiak, besteak beste: “Osasun Funtsa” sortzea Madrilgo gobernuaren murrizketak konpentsatzeko; zerbitzu erakundeen funtzionamendurako finantziazioa igotzea; pribazioa etetea; Larrialdi Unitateak Araban indartzea, ordezkapenak egiteko enplegua mantentzea; Onkologikoa sistema publikoan integratzea; hizkuntza normalkuntzarako plana abian jartzea; tresnak informatikoak (Osabide) euskalduntzea; “Plan de cuidados Paliativos” diseinatzea; Elgoibar eta Tolosako ZIU/UTE zerbitzuak publifikatzea; kirurgi zerbitzuetan arratsaldeko txanda sartzea, itxarote-zerrendak murrizteko plana definitzea, Gernikako CAR abian jartzea eta, azkenik, “Biocruces” ikerkuntza institutoa garatzea.

6. Hezkuntza, hizkuntza politika, kultura eta kirola

Aurrekontu hauetan ez da bete EAJk emandako hitza, eta hezkuntzako zerbitzuetan ere murrizketak egon dira. Hauexek dira datuak: 2013ko aurrekontu-proiektuetan 2.337 milioi euro aurreikusi dira hezkuntzako gastu publikora bideratzeko, 2012an baino %9 gutxiago, eta 2009an baino %15 gutxiago.

Hezkuntzari eskainitakoa, BPGk gastu publikoan bideratzen duen %3,6 da, 2012an baino 0,4 puntu gutxiago, eta 2009an baino 0,8 puntu

10 “Osasun-laguntzaren gastuaren beste partida nagusiak honako hauek dira: zerbitzu pribatuak kontratatzeagatiko kostua (Itun sanitarioak), 241 milioi eurorekin eta errezetetako farmazia-gastua, 521 milioi eurorekin” (2012an 566.421.870 eurokoa izan zen). Memoria.“Otras grandes partidas de gasto en la asistencia sanitaria son el coste de la contratación de los servicios privados, denominados conciertos sanitarios, con un importe de 241 millones de euros y el gasto farmacéutico en recetas que asciende a 521 millones de euros”.

13

hezkuntzarako gastua urtez urte gutxitzen da

Page 14: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

gutxiago. Egindako ahalegina 2009koa berbera balitz, aurrekontu-proiektuak 409 miloi euro gehiago jaso beharko lituzke.

Kopuru hauek urrundu egiten gaituzte Europak definitu duen helburutik. Gaur egun %6an dago Europan batez bestekoa eta helburua da %7ra iristea. Nahiz eta aurrekontuen memorian etengabe esan helmuga dela ET2020, datu hauek urruntzen gaituzte eredu europearretik.

Beste hainbat atal ere oso dira deigarriak eta kezkagarriak, hezkuntza ez unibertsitarioan eta unibertsitarioan. Hona hemen adibide batzuk:

a) Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT).

Inbertsioa 1,4 milioikoa dela esaten da. Kontzeptu berri bat inkorporatzen du ondorengo formulazioarekin ”Tránsito de las tecnologías de la información a las TAC, tecnologías para el aprendizaje y el Conocimiento”. Ez da inongo argibiderik ematen honen inguruan. Izena bai, izana ez. Ikastetxeetan erronka haundia izanik ez da bidezkoa indefinizio honekin programa berri bat martxan jarri nahi izatea.

II. kapituluari dagokionez, Informatika arloaz ari denean %21,1eko jaitsiera planteiatzen da. Zein da honen esplikazioa baldin eta programa berri bat martxan jarri nahi bada? VI. kapituluan dagoen Eskola 2.0ri dagokionez, jaitsiera %81,4koa da.

Gauza bera gertatzen da Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan, %80,1eko jaitsiera dutela.

Argi dago alor honetan Jaurlaritza noraezean dabilela. Ikastetxeetan teknologia hauek ere sakonean txertatuz joatea baino, aurreko gobernuak egindakoaren aurka joateko bidea dela, ezer berririk planteiatu eta aportatu gabe.

b) Euskalduntzea eta elaniztasuna

“Eleaniztasunaren aurrerabidea irakaskuntzan, euskara ardatz nagusi izanik beti ere”. Horrela formulatzen du Gobernu honek euskalduntze atalean eta eleaniztasunean duen helburua. Baina aurrekontuak ez datoz bat helburu hauekin, inolaz ere. EH Bildu ados dago aipatu formulazioarekin, euskaldun eleanitzak nahi ditugu. Halere, aurrekontuetan ez da inolaz ere isladatzen. Datuak ikusi besterik ez dago.

Eleaniztasun-prestakuntza gastuak %55,5ean jaisten dira. Eleaniztasun prestakuntzarako egitarauak

eta bekak %71,6an jaisten dira.

Hezkuntza sistemaren euskalduntzeari erreparatzen diogunean, jaitsiera ere badago : %12,4 (41.759,8 miloi alegia).

c) Berrikuntza

Berrikuntza da hiru jarduera-ardatz nagusietako bat (memoriak halaxe dio), ikasleak hezkuntza-sistemaren ardatzarekin eta irakasle-lanbideari prestigioa ematearekin batera.

Nola ulertzen da, orduan, %13ko jaitsiera egitea berrikuntzan eta prestakuntzan? Nola bermatuko da berrikuntza ikastetxeetan, baldin eta irakasleen

14

euskalduntzea, bekak eta berrikuntza, kaltetuak

Page 15: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

prestakuntzan eta berrikuntza planetan murriztu besterik egiten ez bada? Diskurtsoa ez dator bat errekurtsoekin.

d) Obrak eta inbertsioak

Ikastetxeetako obrei dagokienez ere, jaitsiera nabarmena ikusten dugu: %29,7, batez beste Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Hezkuntzan. Haurreskoletan jaitsiera, berriz, %48,9ko da. Ez dago batere argi zer egingo duen Gobernu honek nahitaez eraiki behar diren ikastetxe berriekin, hezkuntza eskubidea bermatzeko.

Eskola moduluak alokatzean ere jaitsiera handia izan da (%45,3). Pentsatu nahi genuke seinale ona izan daitekeela, ikastetxeak konpondu edo eraberritu egin direlako. Hala izatea espero dugu.

e) Bekak

Unibertsitarioak ez diren bekak %62an jaitsiko dira (urteen arteko banaketaren aldaketa kontzeptupean). Eta beste bekak ere bai: unibertsitate bekak %67,5ean eta errendimendu akademikoko bekak %100ean.

Hau ez dator bat memorian esaten denarekin, berdintasun aukera ikasle guztiei bermatu nahi zaiela. Ez dator bat pertsona guztiei aukera ematearekin ikasten jarraitzeko, eta ez dator bat “denontzako eskola” kontzeptuarekin.

f) Hezkuntzako Itunak

Deigarria da ikastetxe kontzertatuetan %1a jaistea departamenduan dagoen jaitsiera %10ekoa denean: sektore publikoak jaitsiera dezente altuagoa du kontzertatuak baino. Zer eman nahi da aditzera, gobernuak ikastetxe kontzertatuak lehenesten dituela ikastetxe publikoen aurrean? Hau horrela balitz, esan nahi luke gobernu honek ikastetxe pribatuen aldeko hautua egiten duela.

Laburbilduz, argi eta ozen esan daiteke Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuek ez dutela Euskal Hezkuntza Sistemaren aldeko apustu garbia egiten. EAJk behin eta berriro esan arren hezkuntzak lehentasuna izango zuela, aurrekontuak ez datoz bat esandakoarekin.

g) Euskalgintza

2012ko aurrekontuekin alderatuta, Euskalgintzak %26ko jaitsiera izango du eta Euskarazko hedabideek %18,5ekoa. Orotara, %0,5 baino gutxiagokoa da euskararen aurrekontua, miseria bat.

Euskararen sustapenari emandako diru-kopurua %9,2 jaitsi da, hau da, 10,1 milioi euro gutxiago. Baina txarrena ez da kopuru absolutuak jaistea, jaitsiera orokorra izan baita. Txarrena da zama portzentuala ere jaitsi dela urtez urte azken hamarkadan: orain 10 urte euskararen sustapenerako ematen zen aurrekontu osoaren %1,3 edo %1,4, eta azken aurrekontu hauetan portzentzia da %1,07koa. Gainera, murrizketa linealek partida txikiei egiten diete kalterik gehien; gutxi aurrezten da eta asko hondatu. Eta hori da gertatzen dena euskararen kasuan.

Kulturan ere, datuak tamalgarriak dira. EITBri zuzendutako diru partida kenduta, kulturaren sustapenerako bideratutakoa aurrekontu osoaren % 0,5era ere ez da heltzen.

15

Page 16: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

h) Kirola

2013ko kirol aurrekontua penagarria da. Aurrekontu osoaren 0,07a da. Datua esanguratsua da, berez. 2012tik 4 milioi euro gutxiago eskaintzen zaizkioo eta, praktikan esan daiteke Kirol Zuzendaritza desagertu egiten dela.

Kirol praktika prebentziorako eta gizarte kohesiorako oinarrizkotzat jotzen da. Hiritar ororentzako kirolak eta goi maiako kirolak herri baten irudia eratzen dute, eta balibideak ezinbestekoak dira kalitatezko kirola pertsona guztiei bermatzeko, adina, sexua, jatorria edo maila edozein delarik ere.

Atzerapausu handia da Kirol Zuzendaritza eta kirol politika gehienak ia desagertzea, hain zuzen ere beharrak bestelakoak direnean: 2020 Kirol Estrategia sortu eta bere baitan lehentasunezko kirol modalitateak zehaztu behar dira; heziketa fisikoa lehengo ordutegira bueltatu; Aldundiekin eta hezkuntza sailarekin batera eskola-kirola hiru lurraldeetan homogeneizatu; goi mailakoa eta kirol espektakulua definitu; finantziazioa arautu eta ordenatu; Aktibili garatzea; kirol instalazioen lurralde arloko plana egin; bide gorrien sarea hedatu eta, azkenik, eragileekin elkar lanean aritu.

Honetaz guztietaz gain, Osasun Txartela ezarri behar da, Euskal Selekzioaren ofizialtasunerantz urratsak eman behar dira, gazte mailako kirola Aldundiekin elkarlanean garatu eta, ezinbestekoa den kontua: euskararen normakuntza garatu beharra dago kirol praktikaren bidez, horretarako material eta hiztegi teknikoaren

sorkuntza sustatuta.

Zuzenketa berresten duten atalak

7. Herri Administrazioa

Jaurlaritzak esan arren pertsonak politika publikoen ardatza izan behar direla, EAEko administrazio orokorrean lan egiten duten 70.000 langilek, pertsonak direnak alegia, %20ko murrizketa pairatu dute soldatetan. Hain zuzen ere 2012. urtean, abenduko 14. lansaria galduta, %7ko murrizketa pairatu dute. Eta 2013 urterako aurrekontuen proposamena ikusita, gobernuak galdutzat ematen du lansari hori, galdutakoa berreskuratzeko diru-partidarik ez baitu aurreikusten.

Honi gehitu behar zaio hirugarren soldata-izozketa jarraian eta 2010ean pairatu zuten %5eko jaitsiera.

Aurrekontuen memorian irakurri dezakegu, “sektore eta lan-kategoria jakin batzuetan, eta gaur egun ezarritako %10eko ordezkapen-tasaren barnean betiere, 2013 urte honetan bertan LEP (lan eskaintza publikoa) deitzeko aukera aztertuko da”. Baina gero horrek ez du islarik helburu-ekintza zuzenetan.

16

Kirol Zuzendaritza eza 2013ko zulo beltza da

lanaldia gora eta soldatak behera enplegu publikoan

Page 17: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

Lanaldia igo dute, eta horrek enplegu suntsiketa ekarriko du. Laburbilduz, enplegua ez sortzeaz gain, eta dagoena egonkortu ordez, enplegua suntsitu egiten da.

8. Ingurumena

Ingurumen arloan aurrekontuak aztertzeko orduan garrantzitsuena ez da zenbat diru bideratzen den ingurumena zaintzera, baizik eta zenbat diru bideratzen den ingurumena suntsitzen duten proiektuetara. Defentsari begiratu baino, ingurumenarekiko errespetua sustatzea da lehena, eta proaktiboak izatea eremu guztietan, politika egokiak txertatuta.

EAEn azalera artifizializatua (bere baitan hartzen ditu egoitzazko lurzorua, jarduera ekonomikoa, ekipamenduak, espazio libreak, oinarrizko azpiegiturak,

bideko garraioak, portuak, aireportuak eta trenbideak) 58.648 hektareakoa zen 2009an, hau da, azalera osoaren % 8,11.

Eta Natura 2000 sarean dauden eremuen batez bestekoa % 11,8a da. Beraz, ez dago alde handirik porlanekin estalitako lur kopuruaren eta babestutako natur-guneen kopuruen artean.

Azken hiru urteetan, gainera, azalera artifiziala etengabe hazi da eta 1.807 hektarea hartu ditu. Funtsezkoa da, beraz, lurraren berrerabilera azpimarratzea (hiri eremuetan batez ere), sail berriak kontsumitu ordez.

EH Bilduk aldarrikatzen du Lurralde Antolamenduaren Gidalerroa berraztertzea eta, herritarren parte hartzea bermatuta, egoera horri buelta ematea. Garatu barik dauden lurralde zatikako planak, berrazterketa horren ondorioz garatu behar lirateke. Bestela, bat ere iraunkorra ez den ereduan sakontzea baino ez da egingo.

Energia arloari dagokiola, Eusko Jaurlaritzak proposatzen du eredu zentralistarekin jarraitzea: 27 miloi euro bideratzen ditu erregai fosilen ustiapena helburu duen enpresa bati (SHESA) emateko, eta ez du apustu irmorik egiten energia berriztagarriak oinarri duen eredu energetikoaren alde.

Gaur egun energia berriztagarriek EAEko azken energia-kontsumoaren %7,4 estaltzen dute, eta ehunekoak pixkanaka gora egin duen arren (%3ko hazkundea 2008an), oraindik ere EBko batez bestekoaren azpitik dago (2008an % 10,3). Eta bide luzea dago kontsumo energetiko osoaren %20ra iritsi arte, 2020 Europar Estrategiak ezarri bezala. Helburu horiek 2020an ez dira lortuko EJk aurkeztu duen aurrekontu proposamenarekin.

9. Etxebizitza

Aurrekontuek etxebizitza eta hirigintzarako 96 miloi aurreikusi dituzte, 4 milioi dira hirigintzarako eta gainontzeko 92 milioiak etxebizitzarako. Etxebizitzarako eskubidea ez dago bermatuta krisia hasi baino lehenagotik ere, eta are gutxiago krisi betean gaudenetik.

17

ingurumena zaintzea baino, hobe ez kaltetzea

Page 18: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

Pertsona asko eta asko dira etxebizitza eskuratu ezinda egon direnak urte luzetan, batetik merkatu librean etxebizitzak oso garestiak direlako eta, bestetik, babes ofizialekoak ere gutxi egin direlako, behar baino askoz gutxiago. Babes ofizialekoen artetik, gainera, oso gutxi bideratzen dira alokairura.

Aurrekontu proiektuak dio alokairu soziala indartu behar dela, epe ertain-luzera alokairuko etxebizitzaren ereduak izan beharko duela ardatz, baina egiten duen diru banaketak ez du egiten horren alde. Esaten du etxebizitza berrien %25 alokairukoa izango dela eta 2013 amaierarako alokairu babestuaren parkea 19.000 etxebizitzakoa izatea nahi duela. Baina %25 soilik ez da nahikoa, benetan alokairu soziala indartu nahi bada. Diru publikoa erabili beharko litzateke alokairua sustatzeko, eta ez pribatizatu diru publikoa etxe babestuak partikularrei salduta.

Alokairuen kopurua igotzeaz gain, alokairuaren prezioa ere lotu behar da, aurrekontuean egiten ez den arren: bizikideen unitateak dituen diru-sarreren %15 izan behar du gehienez, gero eta jende gehiagok ez baitu dirurik ez erosteko ezta alokatzeko ere. Alokabide da alokairu etxeen sustapena egiten duen elkartea, baina bere aurrekontua % 22 jaitsi dute. Alokabidek guztira 19 miloi izango ditu 2013an, iaz berriz 24,37. Visesak, berriz, hau da, etxebizitza publikoen eraikuntzarako lurra kudeatzen duen erakundea, %43,1 gutxiago jasoko du inbertsiotarako.

Egia da gure eredua ez dela eraikuntza gehiago egitea, baizik eta hutsik dauden etxebizitzak zirkuituan sartzea. Baina Jaurlaritzak bete nahi badu %25 etxe alokatuetan, orduan gehiago eraiki behar du.

Etxebizitzak birgaitzeko kopurua handiagoa da 2013 iaz baino, eta asmoa da 15.000 etxebizitza birgaitzeko laguntzak ematea. Baina ez da aipatzen etxe hutsak merkaturatzeko zer egingo den, merkatu librean alokairuko etxea eskuratzeko zailtasunak dituztenei bide egiteko. Soilik aipatzen da partikularrek hutsik dituzten etxebizitzak alokairuan eskaintzeko lan egingo dutela, eta horretarako 600.000 euroko gastua aurreikusten dela. Eta diru sarreretan ez dute hazkunderik aurreikusten atal honetan.

Are gehiago, enplegua sustatzeko planari begiratzen badiogu, Eusko Jaurlaritzak dio erabaki duela etxebizitzen zaharberritzea diruz laguntzea, inbertsio pribatua mugiarazteko, eta aldi berean, eraikuntza sektorean enplegua sustatzeko. Lehentasuna Eusko Jaurlaritzarentzat, beraz, sektorea da eta ez herritarren beharrak.

Aurrekontu proiektuak proposatzen duenak, hortaz, ez die erantzuten berehalako premiei, besteak beste neurri zehatzik proposatzen ez duelako etxekaleratzeei aurre egiteko. Eta are larriagoa dena, ez du asmorik erakusten etxebizitza politika benetan aldatzeko eta etxebizitzarako eskubidea bermatzeko.

Gure ustez premiazkoa da etxebizitza legea egitea, eta haren bidez bizitokia izateko eskubidea bermatu, alokairuaren aldeko jarduera zehaztu eta, beste neurri batzuen artean, etxe hutsak alokairura bideratzea lortu, etxe hutsei kanona ezarrita.

18

alokairuaren alde, baina neurririk hartu ez

Page 19: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

10. Garraioa

Eusko Jaurlaritzak 2011n egindako azterketaren arabera, EAEn egiten diren joan-etorri guztietatik % 66,5 eskualde barrukoak dira, %23,8 eskualde artekoak, beraz, barnealdekoak %90 dira, eta kanpoaldekoak 9,1 besterik ez. Horrez gain probintzia barnekoak %92,3 dira eta kanpokoak 7,1.

Horrek erakusten digu zein diren mugikortasunaren antolaketaz hitz egiten dugunean arreta eskatzen diguten esparruak, alegia gertuko joan-etorrietan jarri behar dugula indarra, eta aukera ezin hobea dela errealitate hau eta bizi dugun krisialdia, ditugun mugikortasun ohiturak aldatzeko.

Zeren, badira aurrekoez gain, aintzat hartu beharreko beste emaitza batzuk ere, joan-etorrien % 70 kotxez egiten dugu, %15 autobusez eta %14 trenez. Bizikletaz %1,9 baino ez.

Aurrekontuetan hauxe esaten da, “mugikortasun iraunkorrean oinarritutako garraio iraunkorra izan behar du, iraunkorra izan behar duen lurralde-eredu batean oinarritua”. Hitz politak badira ere, kontraesana nabaria da AHT lehenestea eta gainerako trenbide

sarearen inguruko lanek atzerapenak eta murrizketak nozitzea. Ondorioz, herritarren beharrei begira osatu beharreko garraioaren antolaketaren ikuspuntutik, eta mugikortasun iraunkorra helburu badugu, agerikoa da ez dela bidezkoa AHT izatea aurrekontuaren diru gehien daramana. Beraz, salatu behar dugu AHTren aldeko apustua.

Oinarrizko azpiegitura eta garraio-azpiegituretara bideratutako 554,8 milioietatik 378,5 eramango ditu AHT-k eta hau kontraesankorra da garraioari dagokion atalean helburu nagusi modura esaten zaigunarekin, alegia mugikortasun iraunkorreko estrategia orokorra landu nahi dela.

11. Seguritatea eta ‘Bake eta Bizikidetzarako Idazkari Nagusia’

Egoera sozio-politikoaren argitara, gure ikuspuntutik murriztu behar da sail honetako aurrekontua. Batetik, ETAren jarduera armatua eten egin da eta, bestetik, poliziaren bestelako eredua jarri behar da martxan, hiritarregandik hurbilagoa dena, saileko arduradunek behin eta berriz aldarrikatu dutenez. Eredu berri horren harira ez dira justifikatzen hainbat gastu ezabatu beharrekoak, partida horiek, desegokiak dira edo lekuz kanpo daudelako.

Egia bada ere 2012ko Herrizaingo sailaren aurrekontuarekin konparatua %10,6ko jaitsiera duela,

2013an duen zama proportzionala 2012ko zama bera da, hau da, aurrekontu osoaren %6,3, nahiz eta zuzendaritza edo zerbitzu batzuk beste sail batzuetara deribatu diren (Terrorismoaren Biktimen arretarako Bulegoa), edo eta seguritate beharrak gutxitu diren (pertsonen babesa).

19

garraioan murrizketak, AHTren mesedetan

egoera berrira moldatzeko, aldaketa sakonak

Page 20: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

Kezkagarria da ikustea diru-kopuru handi batzuk esleitu direla zertarako erabakiko diren zehaztu gabe, epigrafe orokorra “Lehendik agindutako kreditua” baita. Argitu gabe dagi, bestalde, zein eta zenbatekoak diren gordetako partidak Seguritate pribatuko zerbitzuak kontratatzeko Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademiak eta Seguritate arloetan.

Are deigarriagoa da ikustea elikadura edo otorduen gastu batzuk diru publikoarekin finantziatzen direla bi: a) Akademiako Ostalaritza zerbitzuen gastuak 548.000 euro dira, eta sarrerak bakarrik 80.000 euro, eta b) Ertzaintzaren zerbitzu atalean “elikagaiak” titulupean 1.125.000 euro esleitzen dira, bi kopuruetan banatua. Eta sarreran ez dago konsignaziorik gastua justifikatzeko. Ertzainek, gainontzeko langile publikoek bezalaxe, beren otorduak ordaindu beharko lituzkete.

Logo ofiziala ez duten ibilgailu arrunten alokera edo renting sisteman erabiltzeko 5.345.883 euro aurreikusi dira, iaz baino 300.000 euro gehiago. Kalkulu batzuen arabera auto bakoitzagatik 40.000 euro ordainduko dira bost urtean. Agerraldian galdetuta, saileko arduradunek esan zuten sistema hau oso errentagarria dela, mantenua ere bertan sartzen delako, baina aztertzekoa dela uste dugu.

Armak erosteko, partida ezberdinetan banatuta, 1.300.000 euro aurreikusi dira 2013 urterako, kopuru handia, inondik ere begiratuta.

Atal honekin amaitzeko bi kontu txiki. Batetik, arropa, uniformeak eta lentzeriarako 3.496.001 euro gorde dira, iaz baino milio eta erdi gutxiago. Aurreko gobernuak amaitu egin baldin bazuen uniformeen aldaketa, ez al da gehiegizkoa esleitutako kopurua? Eta, bestetik, sailak programatu du 1.400.000 euro gastatuko dituela publizitate kanpainetarako eta instituzioen arteko komunikaziorako. Trafikoaren sentsibilizazioa areagotzeko bada ere, aurrekontu handia ematen du.

‘Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia’ sortu berria da eta da erraza konparatzea aurreko urtean Herrizaingo Saila eta Justiza Sailen artean banatuta zegoena, orain egitura bateratu eta gainera funtzio gehiago duen idazkaritza honekin.

Aurtengo aurrekontua 6.185,2 milioi eurokoa da. Aurrekontuen proiektuan ulertarazten denez % 6,46ko igoera du sail honek, batez ere, estatuaren bortizkeriaren biktimen partidaren igoerarekin. Aurrekontuen proiektuan ulertarazten denez % 6,46ko igoera du sail honek, batez ere, estatuaren bortizkeriaren biktimen partidaren igoerarekin. A priori begi onez ikusten dugu, baina ikusteko dago nola erabiltzen duten 2.500.000 euroko partida 75 balizko biktimen artean banatzeko kalte ordainaren kontzeptuarekin.

Justifikezina da "irabazi asmorik gabeko erakundeak" izeneko hainbat elkarteri 1.296.800 euro zuzentzea giza eskubideak eta biolentziaren deslegitimazioaren proiektuak egiteko. Elkarte hauek konbatitzen duten bortizkeria desagertuta dagoenean, beren zeregin behinena da lobby politiko bihurtzea, eta ez da onargarria diru publikoarekin ordaintzea.

“Memoriaren kudeaketarako proiektuak” egiteko 225.000 euro zuzenduta daude. Hemen sartu behar lirateke Memoriaren Institutua (oraindik zehaztu gabe dagoena) eta Espainiar Gobernuarekin hitzartuta dagoen Biktimen Oroigarria (Memorial de Víctimas), Madrilen egitekoa omen dena. Azken proiektu hau

20

Page 21: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

ezezaguna bada ere, EH Bilduk uste du EAEren aurrekontuekin ez direla ordaindu behar Madrilen egingo diren eraikuntzak, nor, nola eta zein irizpiderekin omendu nahi den jakin gabe.

12. Kanpo-harremanak

Aurrekontuek balioan jarri dute kanpo harremanen garantzia, eta aditzera ematen dute atal honetako diru partidak inbertsioak direla ez gastua, bi arrazoiengatik, aukera ekonomiko berriak azalarazi ditzaketelako eta Euskal Herriaren interesak atzerrian babesteko erabiltzen direlako. Honela bada, nolatan murriztu da aurrekontua %36an? 2012an 50.685.165 euro esleitu ziren kanpo harremanetarako eta 2013an 32.326.630 euro bakarrik.

Are eta larriagoa da Kooperazioan egindako murrizketa. 18.275.861 eurotik 2.000.000 eurora pasatu da FOCADi (Fondo de Ayuda a la Cooperación para el Desarrollo) emandako diru-kopurua, hau da, GKEren (ONGD) proiektuetarako deialdiari eskainitakoa.

Murrizketa honek ondorio larriak izango ditu herri txirotuetako hezkuntzan, osasunean eta gizon-emakumeen berdintasunaren sustapenean, hala nola saneamenduan eta edateko uraren eskuratzean, gosetearen aurkako borrokan eta gizarte desigualtasunean. Herri hauetan egiten ari den ezberdintasunaren aurkako proiektuan atzerapusua ekarriko du, bai eta EAEn egiten ari diren kontzientziazio

kanpainetan ere mundu justuagoa lortzeko.

Bestalde, sektore honetako langile gehienek (400tik gora langile, gehienak gazteak eta emakumeak) lanpostua galduko dute edo lan baldintzak gaiztotuko zaizkie geratuko diren apurrei, Euskal Herrian lan egin ala kanpoko herrialdeetan lan egiten dutenei ere. GKE asko desagertuko dira, batez ere autonomoak direnak, elizarekin edo enpresa batetin harremanik ez dutenak.

Azpimarratzekoa da genero parekidetasuna sustatzeko 2012an aurreikusi zen aurrekontua 198.000 eurokoa izan zela eta 2012tik 71.957 euro konprometitu ziren. 2013 urtean, aldiz, 0 euro aurreikusi dira genero parekotasunerako.

Aurrekontuetan aurreikusita dagoen diru-kopurua 2002ko maila berekoa da.

Azkenik, uste dugu Akitania-Euskadi eurorregioa beste ikusmira batekin planteatu behar dela eta izaerarik ez duen eskualdea izan ordez, izaera nazionalaz jantzi behar dela, Euskal Herriaren ikuspuntutik begiratuta.

21

kooperazioa argaltzeak, ondorio larriak herri txiroetan

Page 22: Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

AURKIBIDEA

Sarrera Orokorra bi OSOKO ZUZENKETEI....................................................2

Egoera ekonomikoaren larritasuna, laburrean.................................................... 7

Diru-sarrerei OSOKO ZUZENKETA................................................................ 8

Gastuei OSOKO ZUZENKETA.......................................................................10

Zuzenketa justifikatzen duten murrizketak..................................................10

1. Enplegua eta Gizarte Politikak............................................................. 10

2. Lanbide................................................................................................. 10

3. Osalan................................................................................................... 11

4. Ekonomiaren garapena eta lehiakortasuna........................................... 12

5. Osasuna.................................................................................................12

6. Hezkuntza, hizkuntza politika, kultura eta kirola.................................13

Zuzenketa berresten duten atalak................................................................. 16

7. Herri Administrazioa............................................................................ 16

8. Ingurumena...........................................................................................17

9. Etxebizitza............................................................................................ 17

10. Garraioa.............................................................................................. 19

11. Seguritatea eta ‘Bake eta Bizikidetzarako Idazkari Nagusia’ ............19

12. Kanpo-harremanak............................................................................. 21

AURKIBIDEA................................................................................................. 22

22