aurkibidea: jabier kalzakorta: balada gai biren ereduak ... · azken esaldiko pagatuko dituz ongi/...

52
Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK PLAZAN ZER BERRI DA? ETA ALHARGÜNTSA. 3. Amaia Iturbide: BEZA - TZAILEAREN ITZALA ETA ZAURIA. 13. Eneko Urizar: METROKO POEMA LABURRAK. 23. Miren Agur Meabe: “ILOBA”; ”ITXAROTEN”. 25. Jabier Kalzakorta: BASOILARRAREN KHANTOREA. 26. Iratxe Ormatza Imatz: GANDUA. 34. Eukene Martin: BARAKUILUEN ERREGINA. 39. Luigi Anselmi: OLERKIAK. 43. Sebas Gartzia Trujillo: ZAHARRAK... BERRI. 45.

Upload: others

Post on 11-Aug-2020

10 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK PLAZAN ZER BERRI DA? ETA ALHARGÜNTSA. 3. Amaia Iturbide: BEZA -TZAILEAREN ITZALA ETA ZAURIA. 13. Eneko Urizar: METROKO POEMA LABURRAK. 23. Miren Agur Meabe: “ILOBA”; ”ITXAROTEN”. 25.Jabier Kalzakorta: BASOILARRAREN KHANTOREA. 26. Iratxe Ormatza Imatz: GANDUA. 34. Eukene Martin: BARAKUILUEN ERREGINA. 39.Luigi Anselmi: OLERKIAK. 43. Sebas Gartzia Trujillo: ZAHARRAK... BERRI. 45.

Page 2: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

ARGITARATZAILEALabayru Ikastegia

Literatura saila

IDAZKARITZA BATZORDEAAdolfo Arejita

Asier AstigarragaJesus A. Etxezarraga

Jabier KalzakortaMiren Agur MeabeLourdes UnzuetaAndres Urrutia

ARDURADUNAIgone Etxebarria

Argitalpen hau Bilbon irarri da 2013ko zezeilean, Gestingraf, S.A.L. etxean, eta Ikur Fotokonposaketak taiutu dau Times letra moldeaz. Irudiak «Erté graphics», «Big book of silhouettes» eta «3.800 early advertising cuts» liburuetatik atera izan dira.

LABAYRU IKASTEGIA

Aretxabaleta, 1-1ngoaTel.: 94 443 76 84 - Fax: 94 443 77 58Posta elektronikoa:[email protected] BILBAO Bizkaiko Foru Aldundia

Diputación Foral de Bizkaia

Page 3: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

3

Urtsuako baladako elkarrizketa

Urtsuako baladako hamahiru eredu bildu zituenA. Zavalak. Eredu horietan gehienetan neba-arre-ben arteko elkarrizketa bat agertu ohi da. Elkarriz-keta hori indar handikoa da. Eredu guztietatik batbakarrik ekarriko dugu hona, A. Zavalaren lauga-rren eredua, Aita Jorge Riezuk Nafarroa-ko euskalkantu zaharrak liburuan bildu zuena:

Sarrera

Lan honetan balada gai biren eredu berri bieskaini nahi ditugu. Eredu biak Zuberoako euska-razkoak dira, eta, guk dakigula, argitaragabeak.Lehen eredua Plazan zer berri da? izenburua due-na da, eta eredu hau azaltzean Bermeoko balada bateta Baztango Urtsuako baladako pasarte bat ekarri-ko ditugu hona. Lehen eredua eskaintzean Bizkai-ko, Nafarroako eta Zuberoako ereduekin ikersaiokonparatibo bat egingo dugu. Harrigarria iruditzenzaigu Urtsuako baladako eredu guztiak oso tokimugatu batean bilduak izanik –Baztango ibarrekoArizkunen eta ondoko herrixketan– kidetasunakizatea Euskal Herriko bi muturretan, Bizkaiko kos-taldean eta Zuberoan. Orain arte Bermeokoa eza-gutzen genuen eta gure geografiako beste muturre-an, Zuberoan, antzeko eredu bat izatea harrigarriegiten zaigu. Bateratasunak eta berdintasunakhobeki ikusteko hiru ereduak ekarriko ditugu lanhonetara.

Bigarren balada gaia Alhargüntsa da. Bigarreneredua eskaintzean ez dugu ikerketa konparatiborikegingo. Bigarren balada gai honetako ereduak bostahapaldi ditu. Lau lehen ahapaldiak ezagunak ditu-gu, azken ahapaldia, ordea, guretzat guztiz ezeza-guna da.

JABIER KALZAKORTA

Balada gai biren ereduak Plazan zer berri da? eta Alhargüntsa

3

1–Agur nere arreba,nere arreba Yoana,berri bat aditu dut,nere arreba Yoana.

2–Zer aitu duzu bada,nere anaia yauna?–Enbraza omen zara,nere arreba Yoana.

3–Zertan ezautzen naute,nere anaia yauna?–Gerria loditu talaburtu kotilluna.

4–Enazazula salaene aitametara,et’are guttiagoUtsuko semetara.

5–Zer emain duzu sari,nere arreba Yoana?–Txapela plumarekinnere anaia yauna.

6–Ez da, ez, hori sari,nere arreba, Yoana.–Bortzetan ehun luisnere anaia yauna.

Page 4: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

4

“Jose Ariztimuño Aitzol apaiz jauna zanaren bil-duman, 1936 urtean Bilboko Manuel Ziarsolo Abe-letxe-k bialdua. Bermeoko Felipe Bilbaori jasota.

Bigarren laukoan agertzen dan txifle itza ez deguiztegietan arkitu. Abel Muniategi adiskideari galde-tu genion, bera Bermeon bizi dan ezkero. Onelaerantzun zigun:

–Txiflea ez; txiplie esaten da Bermeon. Txiplieemon, alegia. Belarrondokoa edo masaillekoa emonesan nai du. Txipli-txapla ere esaten da. Baiña gauregun plastazua emon geiago entzuten da.

Kanta onek zer ikusirik badu, gure iritzirakobeintzat, Urtsuak zazpi leio asten dan kantarekin”.

Manuel Ziarsolo Abeletxe-k balada bat bainogehiago bidali zizkion postaz Jose Ariztimuño Aitzol-i. Manuel Ziarsolok Neska ontziratua bala-daren eredu gutxirendu edo menostu bat bildu zuen.Egun onak Jaungoikoak eredua, ostera, oso ona da.Balada hau elkarrizketa bat da funtsean. Elkarriz-keta amebeo edo txandakatua.

1–Egun onak Jaungoikuakemonda, arreba Juana.–Alan ekarri daizulaneba zaldun ona.

2–Txifle bat emon arrenogean zagozana.Txiflia bera beresenar onak emona.

3–Nok esan dotzu ori,neba zaldun ona?–Zeure senarrak esan dost,arreba Juana.

7Hoiek ez tuzu aski,nere arreba Yoana.–Zaldia zelaturik,nere anaia yauna.

8–Hoiek ez tuzu aski,nere arreba Yoana.–Haurra besoetara,nere anaia yauna.

9Hori da, hori, hori,nere arreba Yoana:haurra besoetara,nere arreba Yoana.

10–Zazpi errota berri,zortzi yauregi xuri;hoien guzien gatiknik ez Utsura nahi.

Eredu osoetako bat ekarri nahi izan dugu atalhonetara. Hurrengo puntu batean neba-arreben arte-ko elkarrizketa zorrotz hau konparatuko duguZuberoako eredu berriko elkarrizketarekin.

Bizkaiko Egun onak Jaungoikoak balada

Egun onak Jaungoikoak balada A. ZavalarenERRV liburuan transkribaturik dator 298-299orrialdeetan, “Izen ona / El honor” sailean. BaladaBermeon batua dago eta biltzailea euskal idazle batizan genuen: Manuel Ziarsolo Abeletxe. Transkrip-zio hau Jose Ariztimuño Aitzol-en bildumakoa daeta 1936 urtean bildua izan zen.

Balada honen incipit edo hasiera, Egun onakJaungoikoak, beste euskal balada askotxotan ikus-ten dugu. Jesus Antonio Cidek hain ondo aztertuduen Urthubiako alhaba baladaren hasiera ere ber -tsua dugu Gainkoak deizula egun hon. Beste bala-da batean Leixibatxua bezala ezagutzen dugunbalada gaiko eredu askotxok ere sarrera bera dute.A. Zavalaren sailkapenean III, IV, VII, XII, XIIIereduak dira.

A. Zavalak, aipatu dugun liburuan, eredu beratranskribatu eta zehaztasun gutxi batzuk eman ohiditu. Hona zehaztasunok:

Page 5: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

5

etxe-barrukoa dela elkarrizketa. Bigarren ahapal-dian esaten da emakumea ohean dagoela. Lauga-rren ahapaldian ere oheko estalkia altxatzeko dio tsoemakumeak bere nebari.

Aitzolek estimu handitan zuen balada hau,Lauaxetaren Arrats beran liburuaren prentsa-iruz-kina egitean Lauaxetaren “Artzain baten eriotzean”eta balada honetako pasarte bat konparatu zituen1.

Bermeoko baladaren ezaugarriak

Hizkuntzaren aldeko ezaugarri nabarmen batzukbaditu. Bizkaiko euskara garbi-garbia bada ere,baditu beste euskalkietako ezaugarri batzuk. Bos-garren ahapaldiko daraukat adizkia bestaldekoa da,eta grosso modo Lapurdi eta Baxenafarroakoa delabaieztatu dezakegu. Ez dugu Bizkaian, Gipuzkoaneta Nafarroan holako adizkirik dokumentatzen.Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaizbelu horretan harrigarri egiten dira ongi eta beluformak. Bata ekialdekoa (Gipuzkoan ondo esan ohida, leku gehienetan) eta bestea Bizkaiko mendebal-dekoa.

Elkarrizketa hutsezko balada dugu. AntonioZavalak intuizio eta sen ona erakusten du, gureustez, Urtsuak zazpi leio baladarekin zerikusia due-la adierazten duenean. Zeintzuk dira, beraz, berdin-tasunak?

Lantainako alaba eta bere neba apezaren artekoelkarrizketa oso antzekoa da. Kasu bietan neba-arreben arteko alkarrizketa edo autua dugu. Galde-ra-erantzunetan oinarrituta dago gure balada etaUrtsuako baladaren pasarte esanguratsu bat ereelkarrizketan oinarritua dago. Galderek oso egituraantzekoa dute Nok esan dotzu ori? (4 ahap), Nokegin dautzu ori? (6 ahap.), Non dozu senar ori? (7ahap.)

Galdera-erantzunen azkenean errepikatzen direnhitzak paralelismo nabarmena ezartzen dio balada-

4–Altzatu egidazuganeko tapie,erakutsi daizudangorpuztxu neurie.

5Zazpi puñalada dodazneure gorputzian,zortzigarrena daraukatbiotzaren erdian.

6–Nok esan dautzu ori,arreba Juana?–Neure senarrak egin daust,neba zaldun ona.

7–Non dozu senar ori,arreba Juana?–Kalian pasiatzen,neba zaldun ona.

8–Zu olan ipini etakalian pasiatu?Pagatuko dituz ongi,bizi banaiz belu.

Urtsuako baladaren ezaugarri nabarmenetakobat balada hori Euskal Herriko eremu jakin bateanbildu izana da. Eredu jakin eta mugatu hori Baztandugu. Urtsuako baladako ereduak ez dira, kontujakina denez, Baztanetik kanpora bildu. Ez al daharrigarria, beraz, Bizkaiko kostaldean, oso antze-rako eredu bat biltzea?

Esanguraren aldetik bada kontu bat. Non egitenda, non burutzen da elkarrizketa hau? Argi dago

Page 6: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

6

Nountic? Dioia hoiecEne anaia jauna?Ene ganic ziradialaEn’arreba anderia.Tra la la la la / bis

Nik zer eghin behardutEne anaia jauna?–Erromara joanAita Saintia ganaTra la la la la / bis

–Zer emanan deitadazuerromara joaiteco?–Zaldi eigerbat chouriEhun pichtola gorriTra la la la la / bis

Ni erromara heltuNic han haurra sorthuAphezkupiac egariAita Saintiac batheiatu.Tra la la la la / bis

Balada honen transkripzioan J. B. Arxüren orto-grafiaren ezaugarriak ditugu bete-betean. Testuhonetan egin aditza idazteko aukera bakarra daArchüren grafian: eghin. Baldin egin idatzi balitz,beste ahoskera bat izango genuke, eijer hitzak due-na. Horrexegatik ikusten dugu eiger idatzirik, gukeijer bezala idatziko genukeena.

Plazan zer berri da gaurko grafian

Puntu honetan gaurko grafiara ekarriko duguaurreko puntuan transkibatutako testua. Elkarrizke-tak ere markatu egingo ditugu gaurko erara. Aha-paldi bakoitzaren ondorengo leloa, bestalde, kenduegingo dugu. Hona, beraz:

ri. Azken hitz hauek deiki edo deigarri indartsuakdira. Gure Bermeoko baladan arreba Juana etaneba zaldun ona dira; Urtsuako baladan ene arrebaJuana eta ene anaia jauna.

Bi ereduen arteko berdintasunik handiena hauxelitzateke. Bermeoko baladako Txifle bat emonarren/ ogean zagozana eta Urtsuako baladako sin-pleza batengandik/ oean etzana. Kasu horretan ber-dintasun ikaragarria ikusten dugu. Esangurarenaldetik ere bada antzekotasunik. Bermeoko baladanlehen hitzean txifle bat emon arren/ ogean zagoza-na esaten da. Ohean huskeria batengatik dagoeladio, baina gerora egia agertzen da. Zazpi puñaladaditu eta zortzigarrena bihotzean. Urtsuako baladanere antzerako zerbait gertatzen da. Huskeria baten-gatik dagoela ohean dio Lantainako alabak, bainagerora larriagoa den beste zerbaitegatik dagoeladio.

Gure baladako laugarren ahapaldiak, egiturarigagozkiola, antzekotasun handia du Frantzia korte-ko harako –Juanita, jatxi zaite,/ zaldien gañetik/sar daitzudan puñal au/ biotzen erditik (RVERlaneko VII eredukoa) harekin.

Plazan zer berri da

Puntu honetan Jean Baptista Arxüren kantu-kaier batean agertzen den kantu bat transkribatukodugu. Kantu hau ez da beste inon argitaratu, gukdakigula. Kantuaren zenbakia 12 da eta Zuberoakoeuskaran dago. Puntu honetan dagoen-dagoeneantranskribatuko dugu, ortografia zaharra errespeta-tuz.

–Plazan zer berri daEne anaia jauna?–Zu izorra zirela,Ene arreba anderia.Tra la la la laTra la la la la

Page 7: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

7

Page 8: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

8

1–Plazan zer berri da,ene anaia jauna?–Zu izorra zirela,ene arreba anderia.

Hemen ere gorago egin dugun galdera egin dai-teke. Non da elkarrizketa hau? Guk uste dugu etxebarrukoa dela, eta uste dugu, era berean, emakumeaohe barruan dagoela. Etxe barrukoa da plazan zerberri da? galdetzen diolako arrebak nebari. Plazanzer berri da galdetzea, kanpoan zer berri den gal-detzea bezalakoa da. Eta hori galdetzen duenabarruan, etxe barruan edo jauregi barruan egonbehar. Baliteke, goraxeago esan dugun bezala, arre-ba ohean egotea ere, zeren itxurak direnez umealaster egin behar du emakumeak. Baliteke, beraz,haurdun handi egotea emakumea.

2–Nuntik? Dioia hoiek,ene anaia jauna?–Eneganik ziradialaen’arreba anderia.

Gure bigarren ahapaldi honetan nundik galde -tzea norganik/norgandik galdetzea bezalakoa da.Guk hona ekarri dugun Baztango eredua zertanezautzen naute? da. Galdera desberdinak dira, guz-tiz. Eneganik forma zaharragoa dugu enegandikbaino. Erantzun horri norganik galdera dagokio.Nondik, ordea, indartsuagoa egiten zaigu.

3–Nik zer egin behar düt.ene anaia jauna?–Erromara joanAita Saintiagana.

1–Plazan zer berri da,ene anaia jauna?–Zu izorra zirela,ene arreba anderia.

2–Nuntik? Dioia hoiek,ene anaia jauna?–Eneganik ziradialaen’arreba anderia.

3–Nik zer egin behar düt.ene anaia jauna?–Erromara joanAita Saintiagana.

4–Zer emanen deitadazüErromara joaiteko?–Zaldi eijer bat xuri,ehün pixtola gorri.

5Ni Erromara heltü,nik han haurra sorthü,aphezküpiak egariaita Saintiak batheiatü.

Ahapaldiz ahapaldikako iruzkina

Balada hau aberatsa dugu alderdi askotatik.Gure ustez, azal-mamiek iruzkin bat merezi dute.Atal honetan ahapaldiz ahapaldi balada iruzkindu-ko dugu.

Page 9: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

9

Zuberoako eta Urtsuako baladen arteko berdinta-sunak

Zuberoako euskarako gure eredua eta BaztangoUrtsuako elkarrizketaren artean bateratasun naba-riak daude. Bietan neba-arreben arteko elkarrizketabat daukagu. Zuberoakoan ene anaia jauna eta enearreba anderia dira lehen hiru ahapaldietan errepi-katzen dena.

Elkarrizketa bietan arreba haurdun dago. Elka-rrizketa bietan zaldi baten eskeintea dago. Badiraegitura berak bi elkarrizketetan. Zer emanen deita-dazü dio batean, zer emain sari bestean. Horra, hitzbitan bi elkarrizketetan dagoen bateratasuna. GureZuberoako elkarrizketa honetan, ordea, badira des-berdintasun nabariak. Zuberoako elkarrizketanumearen aita neba bera dela esaten da. Zuberoakoaldaeran eskaintzak egiten dizkiona neba da, Baz-tango baladetan, ordea, arreba. Nebak Erromarajoateko badiotso ez ote du bere estatusa azaltzen?Neba hemen apeza izan daitekeelako ondorioa ate-ra daiteke. Apeza eta etxe oneko apeza, zaldi zuriaeta ehun pixtola gorri eskaintzen dizkiolako. Umeabataiatu ere ez du edonork egingo. Aita santuakbataiatuko du eta apezpikua izango da aita besoeta-koa. Zuberoako elkarrizketa honetan ere aita beso-etakoaren gainean hitz egiten da. egari adi tzak“eutsi” esan nahi du, eta besoetan hartu bezalaulertzen da.

Bigarren balada: Goizian goizik jeiki nindüzün

Puntu honetan Lezarte eskuidatzian datorrenbezala transkribatuko dugu balada. Ez du eskuida -tziak arazo handirik sortzen hona lehen transkrip-zioa:

Bestetan ere ikusia dugu hirugarren ahapaldianadierazten den kontua. Umea egiten duen andreakkanpora joan beharra dauka. “Xarmagarri zira eijereta fresko” kantan apez batengandik haurdun dago-en emakumeak ihes egin beharra dauka. Kasuhonetan Erromara joan behar du aita santuagana.Ez ote du baieztapen horrek neba apezak eragindiola umea adierazten?

4–Zer emanen deitadazüErromara joaiteko?–Zaldi eijer bat xuri,ehün pixtola gorri.

Euskarari gagozkiola, ist– multzoa ixt– bihur -tzea batez ere 1850 urteaz geroztikakoa da. Emaku-meak eskatzen du saria eta Urtsuako ereduetangizonak. Aditzari gagozkiola, deitadazü edo deita-dazüt dira bi aukerak. Zaldi zuri baten aipamenaegiten da ahapaldi honetan. Zaldi zuri edo zaldiurdinak zaldirik ederrenetarikoak dira. Zaldi zuribaten ondoren ehün pixtola gorri harrigarri egitenda, alde guztietatik. Pistola eskeintzen diolako,asko direlako, eta, azkenik, gorriak direlako.

5Ni Erromara heltü,nik han haurra sorthü,aphezküpiak egariaita Saintiak batheiatü.

Azken ahapaldi hau elkarrizketatik kanporadagoela dirudi. Ahapaldi honetan sorthü aditzaksubjetua ergatiboan dauka: nik haurra sorthü.Apezpikuak (edo metatesirik gabe edo metatesisbikoitzarekin aphezküpiak, episcopus hitzetik era-torria) besoetan hartu duela adierazten du egariaditzak.

Page 10: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

10

2–Musde Irigarai, ene jauna, altxa inzadazüt büria,ala dolütü othe zaizu eneki espusatzia?[Ez, ez etzitadazü dolütu zureki espusatzia,]ez eta ere dolütüren bizi nizano lür[r]ian.

3–Nik banizün maitetto bat mündü ororen ixilik,mündü ororen ixilik eta Jinko jaunaren ageririk.Buket bat igorri ditadazüt lili arrosaz eginiklili arrosaz eginik eta erdia phozuatürik.

4–Zazpi urthez etxeki dit gizon hila kanberan,egünaz lür hotzian eta gaiaz besuen artian.Zitru hurez üküzten nialarik astian egün batian,astian egün batian eta ostirale goizian.

5–Zazpi urté igaran dit kapar[r]aren pian,bele-er[r]oiek uste zien sagar[r]oia nintzala,[bele-er[r]oiek uste zien sagar[r]oia nintzala,]sagar[r]oiak uste zian haren sagar[r]a nintzala.

Gure eredu berri honek lau ahapaldi ezagunezkanpora bosgarren ahapaldi bitxi bat eskaintzen du.

Lezarteko eredua: ahapaldiz ahapaldikako iruzkina

Eredu honek ere azal-mamien iruzkin bat mere-zi du. Gure iruzkina ahapaldiz ahapaldikakoa izan-go da.

1Goizian goizik jeiki nü[n]düzün espusa nintzan goizian,bai eta zet[h]az ere beztitu ekhia jelki zenian.Etxekandere zabal nü[n]düzün egüerdi erditan,bai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian.

Goisian goisik jeiki nudusun

Goisian goisik jeiki nudusun espousa nintsan goisianBai eta setaz ere beztitu ekhia jelki senianEthek’andere sabal nudusun eguerdi erditanBai eta ere alharguntsa gaste ekhia sarthu senian.

———Mousde Irigarai, ene jaona altcha insadusut buriaAla doulutu othe saisu eneki espousatsiaEs. eta ere douluturen bisi nisano lurian.

———Nik Banisun maitetto bat mundu ororun ichilikMundu ororen ichilik eta jinko jaonaren ageririkBouket bat igorri ditadassut lili arrosaz eginikLili arrosaz eginik eta erdia phosuaturikSaspi ulthez etcheki diz.gison hila kanberanEgunas lur hosian eta gaias besuen artianSitrou houres uqusten nialarik astian egun batianAstian egun batian eta ostirale goisian

———Saspi ourté igaran dit kapararen pianBelé eroiek ustisien sagaroia niklasaSagaroia ustésian haren s-ag-ara niklasa

Fin

Lezarte kaiereko eredua gaurko grafiara ekarri-rik

Puntu honetan, ulergarriago egin dakigun, geureortografian jarriko dugu Lazarte eskuidatziko ere-dua. Erantsi edo gaineratzen ditugun kontsonantezein pasarteak kortxete artean jarriko ditugu.

1Goizian goizik jeiki nü[n]düzün espusa nintzan goizianbai eta zet[h]az ere beztitu ekhia jelki zenian.Etxekandere zabal nü[n]düzün egüerdi erditanbai eta ere alhargüntsa gazte ekhia sarthü zenian.

1

2

3

4

Page 11: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

11

Page 12: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

12

OHARRAK

1 ARIZTIMUÑO, Jose “Aitzol”: “El heraldo de la poesíabizkaina” in El Dia 1936-6-26.

Ahapaldi honek ez du berritasun handirik. Eza-gutzen ditugun gainerako ereduen oso antzekoa da.

5–Zazpi urté igaran dit kapar[r]aren pian,bele-er[r]oiek uste zien sagar[r]oia nintzala,[bele-er[r]oiek uste zien sagar[r]oia nintzala eta]sagar[r]oiak uste zian haren sagar[r]a nintzala.

Ahapaldi hau zinez bitxia da. Goazen galderafuntsezko batera. Nork hitz egiten du ahapaldihonetan? Emazteak edo senar hilak? Senarrarenjarduna dela dirudi. Senar hila kaparraren azpianedo sasitzapean egon da ezkutaturik eta bele-erroiek uste zuten trikua edo kirikioa zela eta tri-kuak uste zuen sagarra zela. Ahapaldi honek miste-rio handiak ditu. Ahapaldi hau edo honen antzeko-rik ez dugu inongo euskal kantatan ikusi. Ahapaldihonek misterio handia ematen dio gure balada ere-du ezezagun honi.

ONDORIO BEZALA

Bi balada gai desberdinen eredu ezezagun biekarri nahi izan ditugu lantxo honetara. Eredu biakZuberoakoak dira. Lehen ereduak Urtsuako baladagaiaren arrastokoa dugu, bigarrena Goizean goizikjaiki ninduzun edo alharguntsa balada gaiko ereduberria da. Gure lan honetan batez ere ereduak fin-katzen ahalegindu gara.

Lehen ahapaldia eredu gehienetan agertzen denberbera dugu. Harrigarria da izenburuan eta lehenahapaldian eskuidatzian nudusun agertzea. Norma-lena, ordea, nundusun agertzea zen.

2–Musde Irigarai, ene jauna, altxa inzadazüt büria,ala dolütü othe zaizu eneki espusatzia?[Ez, ez etzitadazü dolütu zureki espusatzia,]ez eta ere dolüturen bizi nizano lür[r]ian.

Bigarren ahapaldian, ordea, altcha insadusutikusten dugu, n– tartekatua duela. Harrigarria da,era berean, izadazü[t] horren tokian –dusu etortzea.Bigarren ahapaldi honetan falta da [Ez, ez etzitada-zü dolütu zureki espusatzia] zatia.

3–Zazpi urthez etxeki dit gizon hila kanberan,egünaz lür hotzian eta gaiaz besuen artian.Zitru hurez üküzten nialarik astian egün batian,astian egün batian eta ostirale goizian.

Hirugarren ahapaldi honetan ezagutzen dituguneredu gehienetan Jinko Jaunari ageririk/ jakinikdugu. Kasu datiboan, beraz. Gure ahapaldi honetanJinko jaunaren ageririk, genitiboan ikusten dugu.Genitiboan agertzen da Iruriko Etxahunen ereduanbezala. Ahapaldi honetako beste berezitasun bateredu gehienetako lili arraroz izan beharrean liliarrosaz izatea da.

4–Zazpi urthez etxeki dit gizon hila kanberan,egünaz lür hotzian eta gaiaz besuen artian.Zitru hurez üküzten nialarik astian egün batian,astian egün batian eta ostirale goizian.

Page 13: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

13

asturugaitza zeukalako hurbildu zitzaionospe handiko igarle hari etsipenak jotazegoen udazken arratsalde batean. Gela estuhartako mahai angeluzuzenean eskumakobesoa bere gihar betean luzatu zion etajarraian ezkerrekoa kemen berberaz, esplo-ratzaileak iturburuari nola. Forma geometri-koz papereztatutako gela hartan, non oiha-lak, tapizak eta zamauak ateen eta leihoengisara zabaltzen eta ixten, tolesten eta des-tolesten baitziren erdi epaitutako iraganareneta balizko etorkizunaren artean, lausotuta-ko proposamenen eta ospeldutako iradoki-zunen artean, Seten besoak bide ziurrakziren, orainean txertatutako zuhaitz adarrak.Hori oso ondo ulertu zuen pitonisak Setenesku ahurrak hosto mamitsuak bailiran ora-tu eta lerroak irakurtzerakoan, karpa batenzantzuak ageri zirela aitortu zionean. «Ino-lako zalantzarik gabe, zirkuko karpa da zureetxea, zure etxe bakarra» esan zuen. Etabalizko interpretaziorik uxatze aldera, biesku ahurrak elkarri itsatsi eta elkarrenondoan jarri zituen gero, froga agirian gerazedin, ispilu haragitu hura begietatik sarzekion. Setek bere aldetik ahapeka eta inorkez entzuteko moduan berak bazuela beste

Istorio hau bere itzalarekin etengabekosolasaldiak zeuzkan bezatzaile baten isto-rioa duzue. Bezatzaileak itzalari Z deitzenzion. Alfabetoaren azken hizkia gogoan har-tu zuen, batetik eta bistakoa denez, itzalabeti guztiaren atzean gelditzen delako eta,bestetik, bere ozentasunagatik, Z ahoska -tzen zuen bakoitzean, ahoa burrunba egin-dako danbor bihurtzen zitzaiolako, baitaunerik gatazkatsuenetan eta zailenetan ba -besle bakar bihurtu ere. Bezatzaileak hain-bestean dauden izen-abizen horietariko ba -tzuk zeuzkan (Pedro Gomez), baina Set goi-tizenaz ezagunagoa zen, jainko egiptoarrabezalaxe ahari larruz jantzita joaten zelakobatzuetan (emanaldien unerik esangura -tsuenetan) eta basapiztiak bezatzeko dohainboteretsuak zeuzkalako (behintzat hori esa-ten zuten eta berak ere hori uste zuen). Ni,berriz, bigarren itzala nauzue, itzal litera-rioa, nolabait adieraztearren, istorio honenguztiaren itzultzailea.

Set guztiz emana zen zirkura, gogokojarduna zuelako, baina baita besterik ez zeu-kalako ere, bizitza honetan gelditzen zi -tzaion gauza bakarra zelako. Hori esan zionpitonisa bati duela bi urte. Zorte petrala edo

AMAIA ITURBIDE

Bezatzailearen itzala eta zauria

Page 14: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

14

zen zuloan islatzen zen. Apurtutako gelakoleihoa estaltzeko komuneko tapakia zeukanjarrita, lapiko erdi zartatu batzuk barruko ito-ginetarako, negu gogor batean teilatutik ero-ritako teila erabiltzen zuen platertzat. Ganba-ra desordenatuta zeukala esan dut, baina esanzitekeen burua desordenatuta zeukala ere.Bere aldetik, garai hartan hipermetropiarakobezala miopiarako ere betaurrekoak beharzituela zioen, etorkizunik gabe zihoala esate-ko beste modu bat dena, bestalde. Baina horegin zen bortitz eta menderaezin, jaio zi -tzaion azkazal gogorra bizitzari aurre egite-ko. Gogortasuna beti zeraman bere baitan,egunero asko kostata irabazitako ogiari hoz-katzerakoan, ekaitzei hortzak eta letaginakerakusterakoan edota gau ilunetako ames-gaiztoak gainditzeko maindire zimurren arte-an ihalozka jarduterakoan. Bere larru latzera-ko sardexka zahar batzuen bitartez bizkarhazkagailua fabrikatu zuenean, orduan ereegin zen bortitz eta menderaezin.

etxe bat esan zion bere golkoari, itzala, hainzuzen ere, baina guztia hor geratu zen. Ziur-tasunak ziurtasun, sartu zen bezain gogomotel irten zen igarlearen kontsultatik eta,horrela, ezin izan zuen, adibidez, udazkenzimel hura altxatu kolore biziak paisaietanjarriz edota erantsiz. Iragarpenak iragarpen,gizon arrunta izaten jarraitzen zuen. Edo ez.«Gutxienez eskuetan etxe bat daramat, zedemontre!» bota zion desafio moduan bereburuari, irribarre tristea ezpain lehorretanzizelkatzen zitzaion bitartean eta bizi zenzulorantz abiatzen zelarik.

Izan ere, ganbara zahar batean bizi zen,argi elektrikorik eta urik gabe. Abiatzen zenbazterrera abiatzen zela, beti kriseiluarekinzebilen eta egunean zehar ere, zehazki hain-bat aldiz plastikozko ontziekin eta pitxerrare-kin komunitatearen ur biltegiraino abia tzenzenean. Gainera, sekulako desordenan amil-durik zeukan ganbara, motibazio urriagatik,zorte urriagatik eta desorientazio hura bizi

Page 15: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

15

jarri zion, haizearen jainko txinatarra eredu.Lehoi eme bati Sejmet deitzen zion lehoiburudun jainkosa egiptoarra gogoratuz, bes-te bati, berriz, Bastet, katu burua zeukanjainkosa egiptoarraren omenez. Elefantebati Indra ipini zion, gudaren jainko indiarrabereganatu nahirik, beste bati, berriz,Ganesha elefante burudun jainko indiarra-ren omenez. Tigre bati Jia Yu deitu zion,herensuge-arnasa eta tigre atzaparrak zeuz-kan izaki mitologiko txinatar hura gogoan,beste bati, aldiz, Raiden ostotsaren jainkojaponiar hura ekarri nahian. Lehoinabarra-ren izena Malawi zen, Afrikako leku horre-tan lehoinabar bati buruzko kontakizun bi -txia entzuten delako betidanik. Hartza Eatebataiatu zuen, euskal mitologian Eate, bes-teak beste, ekaitzaren eta haize bortitzarenirelua delako eta hartz honi ekaitzaren pare-ko marruak zerizkiolako.

–Ala txikitxo, ala txikitxo! –esaten zionMalawiri kokospean laztanak egiten zizkionbitartean, jarraian inori aitortzen ez zizkio-nak belarrira aitortu eta belarri barrualdeakgarbitzeari ekiten ziolarik.

–Horrela potxolo, horrela potxolo!–azpimarratzen zion behin eta berriro Indra-ri, arrosa petaloak tronparen sarbidean jar -tzen zizkion bitartean xurga zitzan eta oinzoletan kili-kiliak egiten zizkiolarik.

–Egon jarrera horretan, mantso-mantso–aholkua bidaltzen zion Sejmeti, azala broka-tuzkoa edukiko bailuan ferekatuz eta laztan-kiro begiratuz lehoi emearen larruan azkenilunabarra eta egunsentia egongo bailiran.

Izan ere, Setek tratamendu arretatsuaematen zien basapiztiei, batetik, berarentzatororen gainetik irudi mitologikoak zirelakoeta, bestaldetik, bere bortiztasuna eta men-deraezintasuna haiengan islatuta ikusten

Hau guztia duela bi urteko kontuak badiraere, orain pitonisak iragarri bezalaxe zirkuainoiz baino etxeago dauka, goiz eta gau hanbaitago, lanean egunean zehar eta kamerinoabizileku duelarik. Gainera, orain Set gisarabaino ez dute ezagutzen, benetako izenazeharo ostenduta gelditu baitzaio. Desorde-na, ordea, ez zaio guztiz aienatu eta, horrela,zakarrontzi bat loreontzitzat erabiltzen du etaohetzat leihoetatik sartutako haize zakarrekgau batean desegin zioten koltxoia. Oheaurreko ispilua ohar blok moduan dauka,erosketen zerrenda zirkuko emakume artis-ten begi-lapitzaz apuntatzen duelarik. Beraz,buru surrealista edukitzen jarraitzen du, ger-tatzen dena da zirkuaren munduan hori nahi-ko normala edota ohikoa dela.

Kamerinoaren aurreko horman eta erdi-erdian klepsidra bat ikus daiteke. Ez da bes-te objektu bat gehiago, kutuna baizik etadata bati atxikita dago: 2011ko urtarrilaren4ari, astearte hartan egin baitzion aurrenekoaldiz bezatzen dituen basapiztietariko batekzauria. Eskumako besoan izan zen eta zaurihori kontserbatzeko klepsidraren ur tantakbota zizkion. Agian horregatik ez zitzaioninoiz zeharo orbaindu eta bizi-bizi zirauen.

Zauriak bataiatzen diren moduan bataia-tu zituen Setek piztiak, esan nahi dut arretaezin handiagoz. Zaldi zuri basatiari Ahuskideitu zion, euskal mitologiaren araberaAhuskin bizi omen baita zaldi zuri itxurakoirelu bat. Zaldi beltz basatiari, berriz, Epo-na, zelteraz “zaldi” esan nahi duelako etazaldiekin identifikatzen zen aspaldiko jain-kosa zeltari ere horrela zeritzolako. Zaldinabar basatiari Sleipnir bataiatu zion, Euro-pako iparraldeko mitologian dagoen izenhorretako zortzi hankadun zaldiaren ome-nez. Zaldi horixka basatiari Feng Bo izena

Page 16: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

16

Page 17: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

17

zuritzen den bezala edota Jia Yu tigreak lana-bes berberaz goitik beherako arrastoak (azale-koak) utzi baitzizkion, mila lerrodun prakenantzekoak. Baina basa piztien ganako atxiki-menduak gehiago zezakeen eta, horrela, pelu -txezko hartzez zein tigrez edota gomazko ele-fantez zein zaldiz beteta zeuzkan ametsak.

Igarleak bere etxea zirkuko karpa zelaesan zionean, bete-betean asmatu zuen, zerenkalera zihoanean dena zirku karpan ikasita-koaren arabera ikusten eta interpretatzenbaitzuen. Begirada laukiz egindakoa bailuancollageak sortzera lerratzen zitzaion eta,horrela, gogoratu zuen askotan lapurrak pai-lazoz mozorrotzen direla disimulatu asmoz,hiltzaileek hilketak bururatzerakoan ere per -tsonaia fantastikoen eitea bereganatu ohidutela, ekintza beste batek egin duela eurenburuei sinestaraziz eta errua sorbaldetatikkendu nahian. Beste batzuek, berriz, eurenasmoetan egon gabe zirkuko pertsonaiakziruditela pentsatzen zuen Setek askotan,urrutira joan gabe trafikoa zuzentze lanetanziharduen udaltzainak edota izkinak eurenartean banatzen zituzten loteria zein gozokisaltzaileek. Eta horrela izan ez balitz ere, halaizatea nahi izango luke berak, babestuagosentitzen baitzen modu honetan, etxean beza-la. Horregatik kaletik zihoanean, hirugarrendimentsioaren bila abiatuta tolesten eta des-tolesten diren liburu mugikor horietarikobatean sartuta ikusten zuen dena, era horreta-ra antolatuta. Asfaltoa bigunagoa iruditzenzitzaion, belarrez estalitako lur puska bainobigunagoa eta sabairik egotekotan, hodei for-mez egindako marrazkiena baino ez zen.Fantasia bat zen, zaldiko-maldikoaren edotaur-jauziaren mugimenduaren gisara zetorkio-na. Fantasia edo efektu berezi horren bitartezgizartean eman ohi den bezatuen eta beza -

zituelako, hedatuta. Inoiz ez zuen oztoporikizan haiekin izan zituen harremanetan, ezentrenamenduetan, ezta jendaurreko ema-naldietan ere. Emanaldi bakoitzaren osteaneta opari gisara, adibidez, Eateri kalabazin,alberjinia eta patatak ematen zizkion, osoosorik eta mauka-mauka irensten zituenak,edota zaldien ahoetaraino azukre koxkormultzoak hurbiltzen zituen, hodeiak bailiranbi minututan desegiten zirenak. Ordainetanbasapiztiek bazekiten amultsuak izaten eta,horrela, elefanteek zigiluak bezalako xurga-gailu-musuak ematen zizkioten eta lehoiekzein tigreek, aldiz, begiradez gorputz guztiaez ezik, erraiak ere tatuatzen zizkioten. Jen-daurreko emanaldietan gainera garaile sen-titzen zen, lurraren jabe, ikusleen txaloekinbatera Sleipnirren eta Feng Boren arnaslurruntsuen eta Eateren marruen arteanjasoa, goraipatua. Horrelakoetan amaieraborobiltzearren eta kisket gisara lepo ingu-ruan Iormungand sugea kiribiltzen zuen,hala deitua Thor bere mailuaz suntsitu nahi,baina ezin izan zuen Midgard-eko sugeazoroituta. Honi gaineratu ahari larruarekinjoko egin nahian edo, noizbehinka ahariadarrak jartzen zituela eta belarri banatanzilarrezko uztai lodiak. Gero, kamerinorajoan eta oheratzen zen, gau-mahaian Hanu-man tximinoa zuelarik (hala deitua Indiakomitologian izen bereko tximino magikobezain ahaltsua dagoelako) eta besaulki gai-nean, berriz, Horus belatza (hala bataiatuajainko egiptoarraren omenez). Ohean zetza-la, ametsak izaten zituen, amesgaiztorik,ordea, ia inoiz ez (basapiztien erasorik edotahorrelako irudi topiko eta hala-moduzkorikez), nahiz eta horretarako arrazoi franko zeuz-kan, behin Sejmet lehoi emeak ia larru osoaerauzi baitzion atzaparkada batez platanoa

Page 18: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

18

gero, beste dimentsio bat hartzen du guztiak.Izan ere, zu egon ezean, ez nituzke urratuditudan hainbat bide urratuko, ezta zeharkatuditudan zenbait zubi zeharkatuko, ez nukenire larrua arriskutan jarriko. Honengatikzaintzen zaitut ahalik eta ondoen ia goizerobizarra eginez, ispilua baitzinan garbituz etalotara noanean, kaobazko pertxatik zintzili-katuz, aldaretan zaitudan itzal preziatu hori.Batzuek zurekiko nire ardurak gehiegizko -tzat jo izan dituzte. Urrutira gabe, beste egu-nean etxeko atarian auzoko batek geldiarazininduen adierazteko (eta adierazteko bainogehiago gaztiga tzeko) ea zer egiten nuen bes-te egunean izkina batean hormak behin etaberriro laztanduz, ea zer moduak ziren horiekitzal soil bat tratatzeko, ia-ia oinak musuka -tzeko keinua egin nuela, zeharo makurtunintzela, hezur-haragizko auzokoekin, ordea,nahiko zakar portatzen nintzela, haien aurre-an ate danbadak joz eta inoiz ez adineko jen-dea lagunduz. Baliteke hala izatea, ez dakit,baina hori bizitzaren alor guztietan gertatzenda, maskota bati sekulako maitasuna har die-zaiokezu edota traje bati, konturatu gabezakurrik zaunkariena eta zirikatzaileena delaedota trajearen kasuan esker txarrekoa.Halatsu norberaren itzalarekin ere. Egin diz-kidazunak egin ondoren (ni baino hamarminutu beranduago heldu edo elkarrizketabatean nengoelarik, erdian tartekatu, esaldiakordenaz aldatu eta komunikazio osoa zapuz-tu edota hanka altxatu pixa egiteko), gauzahoriek guztiak gertatutakoan, zu bazter bate-ra jaurtikitzeko gogoa eduki izan dut, liburuzailekin bezala orrialdeak azkar zenbatzekoaegin edota orban deserosoekin bezala kotoiabehin eta berriro igarotzekoa, baina tira, denahaserre-purrustadetan baino ez da gelditu. Zuzaldi eroa izaten jarraituko duzu eta ni,

tzaileen arteko bereizketa ere aienaturik gel-ditzen zen eta hori bazen zerbait.

Agian exagerazio hutsa izango da, bainamendi malda leun eta eskergarriagorik gu -txitan nabaritu izan dut nire hatzen artean,kapusai distiratsuagorik, dantzari gorputzlirainagorik (esaten dio Setek itzalari). Egiada batzuetan deseroso samar sentitu izan nai-zela zure aldamenean, nabarmenegi utzi nau-zulako, ekipaje pisutsuegi zatzaizkidalakogorputz bakar baterako, espioirik zorrotz etamaltzurrena arima alderrai bakar baterako,edozein zirrikitutik limurtu eta ihes egitenduena. Horregatik sarritan ezpata batez buruamozten nizula pentsatu izan dut (eta pentsatuez ezik, amestu ere), zapata lokarriak ebatsiedo zapatak estuegi lo tzeko zorian egon na -tzaizu ea behingoz behaztopatzen zinen.Gauza hauek guztiak hausnartu ditut etahausnartu baino gehiago ere, zeren behin aiz-totan espezializatutako denda batean sartubainintzen haietariko bat erosi eta zu barren-barreneraino zulatzeko, zahagia zinelakoan.Egunaren bukaeran tigre edota lehoinabarlarrua geure gorputz-gogotik erauzten dugunbezala, zu nire gainetik kentzeko sekulakotentazioak izan ditut. Baina ondo pentsatuta,zer egingo nuke zu gabe? Nori kontatukonizkioke sekreturik sekretuenak, norekin par-tekatuko nituzke ordurik ilun eta nahaspila -tsuenak, non aurkituko nituzke bermatzekooinarria eta etxeko atea zabaltzeko giltza?Honetan gera nadin, sentimentalegi jartzenari naiz-eta. Baina egiari zor, zenbat aldiz ezote gara ibili elkarrekin lepotik helduta gauer tzetan, zenbat aldiz ez ote gara tronpatu etatronpatutakoan, erori eta altxatu? Horrelakoabenturatxoak haragizko lagunen artean kon-tatzen direnean, aspaldiko istoriotxoak bainoez dira izaten, baina itzal batekin gertatuz

Page 19: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

19

Page 20: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

20

anabasa hura itzalaren kontua zela egotzizion bere buruari eta bere itzalari erdi txan -txetan “kriseilu itzala” jarri.

Nik neure aldetik esan diezazueket bera-riaz Seten itzalaren menpe nengoenean,halako oihartzun induskaturik nabaritzennuela, energia ilunaren sekulako eragina etaberehala alde egin behar nuela, zeharozapalduta bukatu nahi ez baldin banuenbehinik behin. Baina beno, hori nire irudi-mena edo irudikapena izan daiteke.

Igarleak duela bi urte zirkuko karpa etxebakarra zuela esan zionean, arrazoia izanzuen, zirkutik kanpo ez baitzeukan ezer, zir-ku kutsuko desetxeak baino ez, zehazki bi.Lehenengoari dagokionean, etxea infernubihurtu zitzaion. Aspaldian banatu zen emaz-tearengandik eta banaketan bakezko itunasinatu beharrean oihuek eta ate danbada bor-titzek bereizi zituzten biak. Tartean salaketakegon ziren. Zirkuarekin behaztopatu zen arteleku batetik bestera ibili zen lanean, lan kas-karretan eta gainera txarto tratatuta, berakzioen legez “gurdi ibiltari bateko gurpil”.Honengatik guztiagatik zauriz beterik zego-en edota, berak zioen bezala, “zauri bakar batnaiz neure osoan, bi hanka dauzkan zauria”.Beraz, etxe bakar tzat zirkuko karpa, bizitzaere bigarren zirku kutsuko desetxea baitzuen.Eta nahiz eta honi iskin egin nahi izan zionmaiz, ezin. Bizitzan, zeinetan ia egunerobiraoak eta mespretxuzko irribarreak bota -tzen baitzizkioten eta txantxa astunak egin,denetarik egitera ohitu zen bere larrua salba -tzearren: kapelatik untxiak eta sakeletatiksugeak ateratzen, ahotik tuarekin batera airegaiztoak jaurtikitzen eta hatzen artetik kartazikinak sorrarazten xamanik zikoitzena izan-go bailitzan. Eta Setek egindakoek magiaemanaldi batetik ateratakoak baziruditen ere

berriz, sagarroi baldarra, zu burua zut daukangotorlekua eta ni, ordea, parkeko bankua, zunoiz agertuko itxaroten duena. Zu itzal arma-tua eta ni, berriz, haragi puska bezatua.

Orain Seten itzaletik urrats batzuetaranago. Eta galdetzen dizuet, zuen ustez Setenitzala zer da bezatua ala bezatzailea? Gauzada Setek lehoien, tigreen edota hartzen biz-karraldeak laztantzen zituen modu berbere-an laztantzen zuela bere bizkarra. Hori,batetik, eta, bestetik, basapiztiek eurekSeten itzalari sekulako itzala, begirunea zio-tela, itsu-itsuan dirdiratzen duen ispilua bai-litzan. Itzal joko hori gorputzari ere bazego-kion, Setek bere gorputza abere baten gisa-ra entrenatzen zuelako, zalu eta gihartsuegotera behartuz, edozein mugimendutara-ko prest bilakatuz eta hau hain zen horrela,ezen orduak eta orduak ematen baitzituenkriseilua piztu eta bere gelako horman beregorputzak (gorputz itzalpetuak, itzalpera-tuak) proiektutako itzalen artean harrapatu-ta, nahasita eta, besterik ezean, jolasean.Edota bere buruari hori sinestaraziz, zerenkonturatu baitzen, zirkuan egonda ere, hain-beste basapiztiren artean ibili ondoren, beraere zeharo zakartu egin zela, laztasuneanburu-belarri murgildu, basitu. Gelako hor-ma Seten bortizkeriaren lekuko bihurtu zen.Sejmet lehoi emearen atzaparkadak edotaEate hartzaren orroak ez ziren ezer berakbehin horman utzi zituen aztarnekin aldera-tuta: karea hozkaka bezala janda geldituzen, giza amorruaz baino haratagoko eldar-nioaren eraginez. Beste batean Epona etaSleipnir zaldi basatiak ere txiki geratu ziren,Setek bere itzalari desitxuratu iritzirik, hor-mari ostikadak eman zizkionean. Hormazulatu eta hondoratuta ez, baizik-eta sabel-du egin zen. Egoera gehiegizkotzat jorik,

Page 21: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

21

Orain Set zirkuan lanean ari da Artemisalaguntzailearekin. Hala deitua da jatorri gre-ziarrekoa izateaz gain, basapiztiak oso gus-tuko dituelako eta ilargi begitartea daukala-ko. Euren emanaldirako gutxi falta da,hamarren bat minutu gutxi gorabehera. Unehonetan Set Ahuski, Epona eta Feng Bo zal-dien apatxak berrikusten ari da, Sleipnir zal-diaren zurda eta buztana orrazten, Sejmeteta Bastet lehoi emeen bizkarraldeak laz-tantzen eta Indra eta Ganesha elefanteentronpen zalutasuna frogatzen. Artemisakbeste horrenbeste egiten dihardu, agianmimetismoz, Seten itzala ahalguztidunarijarraitzearren edota haren menpeko etalaguntzaile izatearren. Eta horrela, Jia Yueta Raiden tigreen atzaparrak aztertzeariekin dio, banan-banan aztertzeari ekin ere.Malawi lehoinabarrari belarri barrualdeakgarbitu dizkio eta Eate hartzaren ile-zapakastindu. Askotan emanaldien aurretik beste-lako ariketak egin ohi ditu, entrenamenduerakoak gehienbat, baina oraingo honetanSeten itzala izan du eredu.

Zartailuak, pilota koloretsuak, eskailera-dun oholtzak eta gainerako tramankuluakjasota abiatu dira zirku erdira. Harmailakjendez lepo daude eta argi fokuetako bero-tasunak (zirkuko hareazko zorua ere bete-betean hartzen duena) zirkua are basamor-tuago bihurtzen du. Setek oasi bat nahi due-la, behar duela diotso bere buruari ahapeka.Eskaria da berea, otoitza. Askotan egin duhori, nahiz eta kanpoaldetik bere otoitz-hi -tzek marmar deslotuak eta galduak dirudi-ten, zoro edo ergel baten erretolikak. Oasi-rik eta beste itzalik ezean, berea dauka. Betigertatu zaio berdin. Agian horregatik sakra-lizatu du hainbeste Z, bere jabe eta gidaribakar bilakatzeraino sakralizatu ere.

–eta hala ziren–, bizitzan ez zegoen metafo-rarik, errealitate hutsa ziren, horretan zetzandesberdintasuna edota afera, ilusionismoakbere betean eta gordinean mugak aise zehar-katzen zituela eta gauza erreal haiek guztiaktrukuak zirelakoan onartzen zirela eta onartuez ezik, txalotu ere. Arrazoi osoa zeukanigarleak zirkuko karpa etxe bakarra zuelabaieztatu zionean.

Bestaldetik, Z-rekiko zuen harremananbiguoa, ziurrenera ere, zirkuan bertanzegoen ilusionismoaren ataletik zetorkion,bereziki, eskujokari batek antolatutakotik.Bertan bele gizatiar begitartea zeukan gizongazteak, heroi eta, era berean, biktima plan-tak eduki eta katez josita bizkarrean txolarrehegoak zeramatzanak, erreka batean sartzenzituen eskuak. Aipatu erreka harriz etagoroldioz osatutako paisaia artifizial bateanzegoen. Artifizialtasunak, gezurra badirudiere, benetakotasun handia ematen zion hariguztiari. Bonbilla bitxien bitartez errekakzeluloideari darizkion efektu berezi berbe-rak zituen. Eskujokariak eskuetan koloredesberdineko bina karta zeuzkan urez bus-tiak (edota hori ematen zuen). Gauza dakolore desberdinekoak kolore berdinekobilakatzen zirela uretan blai egonez gero,baina kolore berdinekoak izan arren, koloredesberdinekoak bailiran funtzionatzen zute-la. Halatsu Setek bizkar gainean zeramanedota bizkarraren luzapen hutsa baino ezzen itzalaren kasua. Izan ere, itzala soilazuen, euli hegoa bezain, baina, era berean,hezur-haragizko gizaki baten ahalmenakzerizkion hartzen zituen erabakietan eta bai-ta alderantziz ere, itxura gotorrekoa izana-gatik ere, oztoporik ñimiñoenaren aitzineanaienatzen baitzen zegoen tokian zegoelariketa egoera zernahi izanda ere.

Page 22: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

22

gatik Set azkenean bera zer den ere ez daki,ihes sortzaile edota iheslari, eraikitzaile edo-ta suntsitzaile, negozia tzaile edo iruzurgileeta, ondorioz, isobara baten pare dabil, zora-biatuta, berak (eta ez beste inork) sorrarazi-tako zurrunbiloetan. Eateren itzala marruekberek gauzatu eta egituratua da, hondo asal-dagarrikoa, eta hari lits latzak darizkio.Beraren azpian jartzen denean, bere burua-ren menpe jartzen da. Eateren ile matazenerdian Setek bere burua arkakuso ikusten du,hori baino ez da. Sentimendu kontrajarriakdauzka bezatze lanetan dabilenean: batetik,basapiztitasunaren maila horretan egoteagogoko du, besteak beste, bere burua nahikobasapiztiatzat daukalako, baina, bestetik,basapiztien itzalak ezin bezatu izanakburuhauste anitz ematen dizkio.

Saioaren bukaera aldean zartailuaz bereburua bezatzen ari delako trazak bereganatuditu. «Besteak ezinean, nire burua gutxie-nez» esan du bere kautan ahapeka eta aitor-tu bera bezatzea ez dela hain eginkizun erra-za. Ikusleek bitxitzat jo dute emanaldia etabarre algarei eutsi diete, luzaro eutsi ere.Amaieran bertan ahari larrua jantzi du etaadarrak egokitu. Bizitzan adarrak jarri diz-kiote sarritan (kabroi burlatua izan da), bai-na zirkuan bera da adar jotzailea. Berrirobarreak ikusleen aldetik.

2011ko urtarrilaren 4an, astearte hartanSet Jia Yu tigrearengana hurbildu eta honekbezatzailearen asmoa ulertu bezala atzapar-kada sakona egin zion. Beste batzuetan erezauri bera egin dio leku berberean. Gaurere, 2011ko abenduak 15, osteguna, gauzabera gertatu da. Bizirik dagoelako froga dahori, bezatuaren zauria. Gero, kamerinorajoan da, klepsidraren tantek zauria eraberridiezaioten itzalean.

Zartailua eskutan duela, bezatze lanariekin dio. Ahuskiren, Eponaren, Sleipnirreneta Feng Boren itzalekin hasi da, baina iaezinezkoa izan zaio, zaldi basation itzalokzaldiak berak baino hezigaitzagoak direlakoeta, horrela, zartailuak jostorratz zulotiksartzen ez den hari galdua dirudi, burruntzihegaldi baten atzetik doana. Elur-jausi bel tzagainera eta turrustan datorkiolakoan, Setputinka diharduen Sleipnirren azpian jarri dababes bila. Keinu hau sekulako ausardiatzatjo dute ikusleek eta txalo zaparradak igorridizkiote. Sejmeten eta Basteten itzalak ele-berri beltzekoak baino beltzagoak dira etahaiekin dagoen bitartean, espioi, mertzena-rio, hiltzaile eta mafia talde bateko buru izanda. Indraren eta Ganesharen itzalekin lanegiteari ekin dionean, bere buruari sinestara-zi nahi izan dio safari batean dagoela eta,beraz, itzal haiek argazkienak baino ez dire-la, baina alferrekoa izan da hura guztia, ele-fanteen itzalek gorputza baitute, pisua. Itzalhaiek hain gertutik nabaritzean, elefanteoinatz zapaltzailearen zigilua une batetikbestera jasoko duelako beldurrez zartailukahasi da itzalekin ezpataririk trebeenaren an -tzera. Jia Yuren, Raidenen eta Malawirenitzalek zailtasun gehiago ekarri dizkiote,han-hemenka biderkatu eta hedatutako olioeta petrolio orbanak direlakoan, eta orbanbatzuk aienatu bezain laster, beste batzuksortu dira atzaparraren amorru berberaz etaazkenean Setek ez daki zehazki non dagoen,ezta zertara doan ere, labirinto baten barruandagoela uste baitu, ispilu hu tsak eta itsuakdiren orbanez eginiko labirinto amaigabean.Gainera orbanok badute izaera materialik,esan bezala oliozkoa edota petroliozkoa, etaorduan eskuaz harrapatu nahi izanez gero,zikindutakoan ihesari ematen diote. Horre-

Page 23: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

23

IIINew Yorkeko kaleetan zeharahalmen baten bila noa;hitzekin argia pizteko gaitasunaPako banintz.Izen zein aditzen atzetikkorrika doa nire arima.Halako bateankontzientzia poetikoakzuzen begiratzeanhitzak desberdinak diraPakorenak bailiran.

IVSingularreko lehen pertsonamaiuskulaz betiidazten duen hizkuntzanI think big.

IZenbat eta gardenagoahainbat eta intimoagoa,zugana naraman distantziaguztiz desagertu eta bakarrik ezbeltza urdinagoa da.Iluna, baina urdina.

IIEsatekorik ez izan arrenez dut isildu nahizure minutuak hil arrenezin naiz isildutrebea ez izan arrengitarra bila noagoiz elurtsu honetankanta berri baten bilaisildu ezin naizelako.Ahotsa, lagun nazazu, arren.

ENEKO URIZAR

Metroko poema laburrak

Page 24: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

24

VNew Yorkeko iluntasunekometroko poemak dira hauek;lau urtetan zehar eguzkirik gabezutik zein eseritaidatzi dudala konturatu naizlibreta beltzari eutsita.Jendea eskuinera begiramuga da marra lodi horia.

VINorbait hil daeta margarita psikotikoa naizzerbait dago, zerbait ez dago,zerbait dago, zerbait ez dago,zerbait dago, zerbait ez dago,zerbait dago, zerbait ez dago,zerbait dago, zerbait ez dago…Arnasgabekoen dimentsioabeldurgabeko toki bakarra.Argirik ez lur azpianhitzik ez iluntasunean,mutuak gelditzen dira denak.zerbait badago, isiltasuna.

Page 25: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

25

IlobaTraktorearen marka hareatan, galburu hotz batbizitzako azken tartea deskribatzen.Ur-puntak ibaiadarrean, uralitazko eskamakgaizki eratutako pentsamenduak ahoskatzen.Uhartea, aurrez aurre,iraganaren bertsio laburtu baten antzeko.Zure heriotza-ziurtagiria erreklamatu didate,legezko prozedura agurrak sinpletzeko.Gabon-kanta bat abestu nizun ahapeka azken orduan(pisu gehiegi zuri jarrita eusteko).Inurritegia zenuen hestegorria, haren txakadakdeiak zure amari, zure arrebari, zure ilobari: neuri,bakarrari; ez zenuen non aukeratu.Familia osoarentzako goraintziekin alde egin zenuen,munduan jada ezer ikusten ez duenaren begi irekiekin.Lortuko dut dama bat izatea zentzu guztietan:ez dut malkorik isurtzen, nabari zait estiloaminean eta kudeaketa mota orotan.Baina gaizki jolastu zenuen,airera buruhauskarri bat jaurti duen nano zoroaren erara.Doluaren xuxurla hondartzan, altzairuzko bihotz honen atzean.

ItxarotenBi mila eta hamabiko uztaileanmaskorren egonarritik arnaskaeta esku lokartua lurmentzeanjakinik zergatik beluritzen den listuazergatik ez den gozotzen odola.Hirurak laurden gutxitan iritsiko dakable batean hozkatuko zenukeen zintzur-sagarra,begi horiek doratu egiten direnak uretan,zakilaren dardara itsasbelarraren txortena lakoa.Zure poza olio-tantaren toteltasuna katiluan.Orduek atzera eragiten diote mihiari,destainka hartzen zure ahaleginak.Ahalegina eskatzen du lasaitasunak:izatea eta egotea ez da borondate-kontu hutsa.

MIREN AGUR MEABE

Page 26: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

26

aita Riezuk egin zuen Nafarroa-ko kantu zaharrakliburuan, (72 or.) ere bai1. Hortik gorako kantutegitradizionaletan ez dugu honen berririk aurkitzen.Hona nola datorren kantua aipatu dugun bi kantu-bildumetan:

Basoillarrak khantatzen dizü, Iratiko sorhuan;ihurk elezakezü pentsa, nik zer düdan goguan;gaiak oro iragaiten tüt maitearen onduan.

Lehen esaldian irudi batek ematen dio sarrerakantuari. Hegazti batek, basoilarrak, kantatzen duIratiko soroan. Guk Benito Lertxundiren kantuadela eta Iratiko basoan bezala ezagutzen dugu. Ira-tiko basoa handi-zabala da, Zuberoara eta Baxena-farroara eta Nafarroa menditarrera ere zabaltzendena. Kantutegietako testuetan, ordea, sorhuanagertzen da, hots, “soroan”. Nola ulertu behar duguIratiko sorhuan delakoa? Basoetan egon ohi direnargiune edo arbolarik gabeko tarteari, erdaraz “cla-ro del bosque” deitu ohi diogu. Euskaraz “soroa” daeta Iratiko soroa, Iratiko basoan egiten den, soilu-nea, argiunea da. Jorge Erriezukoak bere Nafarroa-ko euskal kantu zaharrak liburuan, 72 or., honelaitzultzen du: La abubilla canta en el claro de Irati.Eta guk ezagutzen ditugun testu guztietan halaxeda. Jean Barbierrek ere berdin ematen du Supazter

Sarrera

Euskal Herri osora zabaldu da Basoilarrak kan-tatzen dizü kantua. Zuberoako kantu hau, Zuberoa-ko beste kantu asko bezalaxe, Benito Lertxundirendiskoen bidez ezagutu izan dute askok eta askok.Kantu hau, bestalde, misteriotsua da bete-betean.Niri, egia esan, euskaraz dugun kanturik misterio -tsuenetakoa iruditu zait beti. Ahapaldi bakarrekoada, batetik, hiru esaldi baino ez ditu, bestetik. Etahiru esaldiak, elkarrekin zerikusi handirik ez dute-la, halako misterio ezin zulatuzko baten adierazledira. Oso gauza diferenteak esaten dira hiru esaldihorietan, dudarik gabe. Kantuak ahapaldi bakarrabadu, ez ote da ondorengo ahapaldiak bildu ez dire-lako? Ezagutzen ditugun kantutegi guztietan,ordea, ahapaldi bakarra dator.

Gure lantto honetan ezagutzen dugun ahapaldibakarreko ereduaz gainera, eredu osoago bat eskai-ni nahi dugu. Gure eredu berri hau hiru ahapaldikoada. Gure kantaren misterioa apur bat argitzen saia-tuko gara, eta, zerbait argitzen dugun neurrian, mis-terio handiagoei ere bidea zabalduko diegu.

Basoilarrak kantatzen dizü kantuko ahapaldia

Kantu hau kantutegi gutxitan aurkitu dugu. Kan-tu, kanta, khantore lanean (78 or.) aurkitu dugu eta

JABIER KALZAKORTA

Basoilarraren khantoreaItxaso Arrietari

Page 27: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

27

Nor da chori pollit hau ezagutzen ez duenik? Askiondotik ibili ahal zaizko gure ihiztariak, bat nun-beit usnatzen duteneko!

Ez da udan baizik hemen gaindi agertzen bas-oilarra bere kukuruchta chabal pollitarekin. Ez dumaite oihanetik hainitz baztertzea. Maizenik lurre-an pausatua dago, har eta mamutchen ondotik.

Kaiolan ederki laketzen omen du bas-oilarrak.Hazteko aski omen zaio jaterat ematea, badakizuezer? Idi bihotza chehe-chehea eginik. Uste duzue!

Gure hegaztiaren ezaugarriak garbitzen ditupasarte honek. Txori ezaguna dela adierazten dulehen esaldiak. 1923 inguruan askok ezagutzenzuten basoilarra. Basoilarra basoetan ibili ohi da etanekez urruntzen da basoetatik. Baso handietan egonohi da batez ere, udan batez ere eta goizetan kan-tatzen du. Basoilarra lurrean kokatu ohi da xomo-rroak jateko. Ez ohi da basoetako zuhaitz-adarretanpausatzen, edo gutxitan. Gure kantuko Iratiko sor-huan, esapideak, beraz, argitu egiten du basoilarra-ren izatea eta ibilera. Basoetako hegaztia denezgero, zein baso zabalagoa Euskal Herri osoan Irati-ko basoa baino? Benito Lertxundiren Orbaizetakoolaren kantuan ere, Orbaizeta Aezkoa da eta Iratikobasoan dago. Kantu honetako bukaera epifonemaindartsua da: eta Iratiko basoan basoilarrak kan-tatzen du. Iratiko basoilarra, bestalde, beste kantubatzuetara ere hedatu da, kontu ezaguna denez.Imanolen Iratiko basoilarra kantu zoragarriko hi -tzak Joxe Austin Arrieta poetarenak dira. Honelaxedio guri dagokigun pasarteak: isildu da Iratikobasoilarra: Iratiko basoilarra garrazki da isilduabere burua goroldiotan ehortzi du etsitua.

Bigarren esaldiak misterioa ematen dio kantuari,inork ezin du pentsatu zer duen gogoan gure kantu-ko protagonistak. Esan ere ez du egiten eta sekretuada, dudarik gabe. Hirugarren esaldiak amodio-kan-tu baten aurrean gaudela adierazten digu, gau guz-

txokoan lanean: bas’oilarra kantuz... Iratiko sorho-an. Benito Lertxundiren ereduan, beraz, jatorrikohitzak aldatuxeak daude, edo egokituak, edo, bali-teke, nola ez, guk ezagutzen ez dugun kantu eredubatean Iratiko basoan izatea. Inoiz pentsatu dutkantua apur bat errazturik edo kaletarturik dagoela.Iratiko basoa ezaguna dugu eta horrexegatik alda-tua Iratiko sorhoan/sorhuan bati baino gehiagoriarraroa edo bitxia egingo zaiolakoan.

Basoilarraren adibide bat baino gehiago aurkitudugu. Piarre Ibarrart txantrearen “Aitaso batensolasak bere ilobaso xumeari” konposizioan, bos-garren ahapaldian, hauxe irakurtzen dugu:

Artizarra agertzean, jaiki zaite ohetik,Ez baita egun guzian oren ederragorik:Bas-oilarrak orduan du kantatzen oihanetik,Eta xoriek jalkitzen buruak hegalpetik.

Pierre Ibarrartek, Baigorrikoa jaiotzez eta Baio-nara bizi izatera joan zen txantre kantugileak,basoilarraren berri ondotxo ezagutzen zuen. Basoi-larrak noiz kantatzen zuen ere esaten digu, egun-sentian, artizarra agertzen denean. Eta datu hauguztiz interesgarria dugu. Gipuzkoa-Nafarroetanbasoilarrari argi-oilarra deitzen diote eta lo-kantabateko testigantza zoragarria badugu. Gure kantuhonetako irudian basoilarrak kantatzen duela dioe-nean ere, goiza dela jakin behar dugu. Goiza edohobeki esateko egunsentia. Uste dut datu hau inte-resgarria izan litekeela. Badakit ni bezala kaletarasko daudekeela basoilarraren kantua noiz den ezdakitenak. Basoilarraren gaineko testurik interesga-rrienetakoa Louis Dassance eta Jean Elissalderen“Eskual Herriko hegaztinak eta choriak” GH, 1923,596 or. lanekoa da:

Bas-oilarrak badu bertze izenik ere; deitzen dabardin Kukuruchta, Argi-oilarra, Martchoilarra.

Page 28: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

28

Lo-kanta zoragarri honi zehaztasun bat jarri zion:“La abubilla, baina erri-kanta ontan ba liteke argi-urratzean edo oilaritean jotzen duen oilarra.”Zehaztasun argigarria dugu hau, dudarik gabe.Kontuan izan behar dugu euskaraz ari garela, txo-riek kantatu egin ohi dutela, baina oilarrak etakukuak euskaraz jo egin ohi dutela (oilarrak jo du,kukuak jo du… hortik dator, Mitxelenak dionez,oilarite hitza ere oilarrak + jaite konposiziotik).Abubilla esateko, beraz, hainbat hitz daude. Biz-kaian bertan basoillarra, kirijollarra, erbi-oillarra.Adiera honetan, gainera, mendi-oilarra ere badugueta basoilarra eta mendioilarra oso hurbil daudenhitzak dira. Dassancek eta Elissaldek hiru hitz ema-ten dituzte basoilarra adierazteko: kukurutxa, argi-oilarra, martxoillarra. Elissalde eta Dassanceren -tzat euskarazko basoilarra txori bakarra da, gaztela-niazko “abubilla” edo frantsesezko “huppe”. Hitzhauetatik guztietatik argi-oilarra eta erbi-oilarraez ote dira hitz beraren aldaera? Eta hitz horietatikzein da zaharrena? Guk uste, bat izatekotan, argi-oilarra izan behar lukeela. Ia orain dela hogei urteZeanurin Bitoria Artetxeri lo-kanta hau bildu nion:

Logure naz ta loalde,martiollarrak jo daude,martiollarrak jo daude bainani oindikobarren logure.

Orixe handiak bildu zuen lo-kantaren antzerakoazen Bizkaikoa. Niri, egia esan, Orixerena bainoindartsuagoa egiten zitzaidan. Bere xumean desku-brimendu txiki bat zen. Larogei urteetan aurrerazihoan Bitoria Artetxeren abots zoliak hunkiturikutzi ninduen.

Orixeren ereduan argioilarrak eguna somatzenduela adieraztean ez nuen uste informazioa ematenzenik. Bizkaiko lo-kantako lehen pertsona, ni dela-koa, oraindik ere logura izateak gau guztia iratza-

tiak pasatzen baititu maitearen ondoan. Interesga-rria da basoilarraren kantua goizalbakoa dela jaki-tea. Gau guztiak pasatzen ditu maitearen ondoaneta basoilarraren kantua egunsenti-sentikoa da.

Azken ahapaldiak zer adierazten du? Gaiak oroiragaiten tüt maitearen onduan horretako onduanhorrek zer adierazi nahi du? Jorge Erriezukoakpaso las noches, todas, junto a mi amada itzultzendu. Maitearen aldamenean pasatzen dituela ulertzenbadugu, zorion onekoa eta dohatsua dela ulertzendugu. Baina maitearen ondoan horretan “ondore-an” edo “ondorik” ulertzen badugu, kontrako esan-gura du. Gure ustean onduan batera edo besteraulertzea justu kontrakoa da.

Zein txori dugu, beraz, kantuko basoilarra?

Basoilar hitzarekin txori edo hegazti bat bainogehiago ulertzeko bidea ematen digu. Hiru txoribehintzat baditugu. Erderazko “faisana” (Phasianuscolchicus); “abubilla” (Upupa epops) eta “urogallo”(Tetrao urogallus). Erdarazko urogallo bada, hegaztihandi eta bakan bat dugu, Europa osoan uragallo edobasoilar gutxi gelditzen omen dira eta baso handietanbizi edo kantatu ohi dute. Markinan basoilar hitzaume-umetatik entzun dut, kaletarra izan arren. Marki-nan basoilarra gaztelaniazko “abubilla” dugu. Txoribera adierazteko Gipuzkoa-Nafarroetan argi-oilarradugu. Eta argi-oilarra aipatzen dugula ezin sartu gabeutzi Nikolas Ormaetxea Orixek Euskaldunak liburuantxertatu zuen lo-kanta harrigarria:

Lo nago ta logure,argi-oillarrak jo dute,argi-oillarrak jo dute etaeguna somatu dute.

Orixe handiak lo-kanta hau Euskaldunak poe-mako Iruleak deritzan laugarren atalean sartu zuen.

Page 29: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

29

ohi dugu, batez ere. Gipuzkoa-Nafarroetan argi-oila-rra eta Baxenafarroa eta Zuberoan ere basoilarra.Bazter euskalkietan hitz zaharra gordetzen delakokontua ezaguna da dialektologoen artean. Bestelaesan, bazter euskalkietan hitz bera agertzen da asko-tan eta erdiko euskalkietan beste hitz bat. Horietakohitz eredugarri bi basoilarra/argioilarra ditugu. Zube-roako hiztegi bat baino gehiago erabili dugu gure hi -tzaren bilako peskizan. Louis Gèzek ez dakar hitzhau bere Grammaire delakoan. Larrasquet-ek Lebasque de la Basse-Soule orientale 1939ko liburuanbasolar hitza “huppe” itzultzen du, hots, erdarazko“abubilla”. Junes Casenave-Harigilek huppe frantseshitzaren ordain bezala jundane Martine oilar, mar -txo oilar dakartza. Bizkaiko martioilar eta ekialdera-goko martxo oilar hi tzek bat egiten dute. Izan ere,baserritar batek baino gehiagok adierazi didate mar -txoan eguraldia apurren bat epeltzen duenean ikus-ten dutela basoilarra. Mujikaren hiztegian desberdin-du egiten dira marti-oilar “gallo de marzo” eta mar-tin-oilar “urogallo”, “gallo silvestre”, bainabereizketa hau artifizialtzat jotzen dugu.

Basoilarra egunsentiko txoria dela adierazi dugugorago. Azkuek bildu zuen Argi-oillarrak jo duekantuan zehaztasun hau dakar:

La canción llamada Garbariena (de las queagraman el lino). Cuando en medio de su trabajoempezaba la madrugada a cantar el gallo, ellas pro-rrumpian invariablemente en este canto:

Argi-oillarrak yo dueEguna sentitu due.

Kantua luzeagoa da eta nahi izatera jo bedi Can-cionero popular vasco 818 or, 693 kantara. Kantabera bildu du Patziku Perurenak aldaketa interesga-rriekin Leitzako errege-erreginak, 1995, 24-26 or3

lanean. Ez dugu dudarik hor argi-oilarra “abubilla”dela. Nekez izan liteke Azkuek itzultzen duen

rririk pasatzearen ondorioa zen. Hizkuntzaren alde-tik ere badira kontu bat baino gehiago zurtz egindagelditzeko. Bizkaiko mendebaldean logure naz(nas) normala egiten zitzaidan, baina loalde zer oteda? Logale edo logalde ere ezinezkoak egiten zi -tzaizkidan Bizkai barruan2. Harrigarria egiten zaitoraindik ere daude adizkia. Bizkaiko dabe edo eus-kara batuko dute dugu, Bizkaiko mendebaldekoforma zaharra dugu, forma berriagoa eta oraingoadaure, daurie, daudie… dugu. Txori edo hegaztienartean kontuan hartzekoa da martioilarra delakoa.Martioilarra hegazti magikoa da bizkaitarrentzat.Martia Bizkaian martxoari esan ohi diogu eta mar -txo hitza baino hurbilago dago latinezko jatorritik(latinez martius da, jakina, erderaz “marzo”, etabigarren yod delakoa dugu). Martioilarra martianjarritako arraultzatik jaiotzen den oilarra dugu.Martioilarrak gauerdian jotzen omen du kukurruku.Martioilarra adierazteko konposizio zaharrik gabe-ko aldaera bat ere badu: martiko oilarra. Martioila-rra Bizkaiko kontaera mitologikoetan agertu ohi da.Gauez, ia egunsentia baino lehen, zubia egitendiharduten nikolasak edo galtzagorriak desegitenditu martioilarraren kantuak. Formula errimatu batbaino gehiago agertzen dira gure folklorean “mar-tioillartto gorria, izan zakidaz balia” edo “martioi-llartto gorria, ointxe nigaz akordetan ezpazara,badoa nire bizia”. Gure lo-kantako martioilarrakbadu, nola ez, Dassancek dioen martxoilarra hitza-rekin zerikusia. Ez dago dudarik, bestalde, argioi-lar, martioilar eta erbioilar hitzak elkarrengandikfonetikoki oso hurbil daudela.

Zuberoako kantako basoilarra, beraz, zein txoriote dugu? Jorge Riezukoak “abubilla” dakar erdalitzulpenean eta halaxe da izan ere.

Basoilarra egunsentiko hegaztia

Hitz interesgarria dugu, beraz, alderdi askotatikbasoilarra eta argioilarra. Bizkaian basoilarra esan

Page 30: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

30

tan ortografia ezezik, tildeak ere dauden daudeneanutzi ditugu.

Basoilarraren khantorea gaurko grafian

Atal honetan kantuaren testua gaurko ortografia-ra ekarriko dugu. Lezarten kaiera zuberotarra badaere, duda bat baino gehiago sortu dizkigu. Zuberoa -ko euskaran gaiak eta gaizak behar luke gauak etagauzak hitzen ordez. Kaierean, ordea, ondo desber-dintzen da noiz behar duen ü eta noiz u. Era hone-tara, Ihourc, Gaouac, éskountzéco, déspéndiouén,Bas’ourdiac, jincouac horiek ihurk, gauak, ezkun -tzeko, despendiuen, basurdiak eta Jinkuak izanbehar dute. Hona, beraz, gaurko erara:

1Basa oillar[r]ak khantatzen dü Iratiko so[r]hotik;ihurk ere ez li[r]o phentsa nik zer düdan gogotik,gauak oro igaraiten tit neska gazten ondotik.

2Gizon gaztiak behar likezü ezkuntzeko lau gauza:emaztegeia propi eta ahal bada tra la la la ladiru franko sakolan eta despendiuen ez lotsa.

3Basurdiak zor[r]otz ditizü hortzak eta haginak;suhietako ez nizü nahi zure ama sorginak,Jinkuak llabürt ditzakola gauak eta egünak.

Esan gabe doa kortxete artean jarri ditugunakgaurko eta ez hain gaurko ahoskera baten ondorioadirela. Zuberoako euskaran dardarkariak biguintzekontua Lafonek eta Mitxelenak aztertu dute. Izen-burua bera adierazgarria da Basa oïlararen khanto-ria. Modu osatu batean zer izango litzatekeen adie-razten du kortxete barruko kontsonanteak.

“gallo de luz”. Orixek ere oilarra delako ustea du,baina errazago da inolako dudarik gabe basoilarraizatea. Orixek Iruleak sailean dakarren lo-kanta batdator neurri batean Azkuek Garbariena dioen kan-tuarekin. Kasu bietan gau osoa iruten ari ondorenegunsentia datorrenean argioilarraren kantua senti -tzen dute irule-garbariek eta kantatu egiten dute.Argioilarrak ere eguna “sentitu” egiten du etahorrexegatik jotzen du. Gertaera hauek guztiakegunsentian gertatu ohi dira, edo nahiago bada,egun senti-sentian.

Lezarten kaiereko eredua

Puntu honetan Lezarten kaiereko eredua trans-kribatuko dugu. Eredu berri eta gure ustez argitara-gabe hau ezagutzen dugun eredu bakarraren argiga-rri dugu. Eredu honek hiru ahapaldi ditu. Kantarenizena adierazgarria da: Basa oïlararen khantoria.Puntu honetan dagoen-dagoenean emango dugukantua, kaierean agertzen den ortografia eta pun-tuazioarekin.

Basa oïlararen khantoria 1er coup[l]et

Basa oillarac khantatsen du Iratico sohoticIhourc éré élio phentsa nic sérdudan gogoticGaouac oro igaraïten tit neska gasten ondotic.

2eme coupletGisson gastiac beharlikessu éskountséco laou gaussaEmasté gueia propi éta ahal bada tra la la Diru franco sacolan eta déspéndiouén es lotsa

3eme coupletBas’ourdiac soros ditissu hortsac éta haguinacSuhi étaco énissu nahi souré ama sorguinacjincouac illaburt ditsacola gaouac eta égunac.

Hiru ahapaldi hauek holaxe datoz. Kantutegiaskotan bezalaxe, frantsesez datoz zenbait argibide:1er couplet, 2eme couplet, 3eme couplet. Puntu hone-

Page 31: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

31

Page 32: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

32

2Gizon gaztiak behar likezü ezkuntzeko lau gauza:emaztegeia propi eta ahal bada tra la la la ladiru franko sakolan eta despendiuen ez lotsa.

Oraingo ahapaldi honetan diru hitza ikustendugu eta ez diharü edo antzeko forma bat. DiharüZuberoako forma da eta diru gainerako lurraldee-takoa. Lau gauza behar omen ditu gizon gazteaketa hiru aipatzen ditu. Behar duen gauzetako bat ezdu esaten baina. Despendiuak gastu handiak dira.eta, gizon gazteak, beraz, hondatzailea edo gasta -tzailea izan behar du. Emaztegeia propia horretakopropi hitzak “garbia” edo “dotorea” adierazten du.Emaztegeia hitzak –gei atzizkia duela Zuberoakoaizan behar du. Izan ere, –gei atzizkia bazter eus-kalkietakoa dugu, Bizkaikoa eta Zuberoakoa etaErronkarikoa, gainerako euskalkietan –gai aurki -tzen dugu.

3Basurdiak zor[r]otz ditizü hortzak eta haginak;suhietako ez nizü nahi zure ama sorginak,Jinkuak llabürt ditzakola gauak eta egünak.

Hirugarren ahapaldi hau ere, lehena bezala, iru-diduna dugu. Irudian, oraingo honetan, beste ani-malia bat ikusten dugu: basurdea. Irudia ManuelLekuonaren erdarazko hitzetan elemento pintorescodugu.

Lehen irudiak halako xarma berezi bat du. Irati-ko basoko soroan udaberritik udarako goizetankantatzen duen hegazti eder bat ikusten dugu.Azken irudian basurde bat datorkigu eta basurdea-ren hortzen eta haginen gainean hitz egiten du.Basurdeak hortzak eta haginak zorrotzak dituelaesaten da. Irudi gogor honen ondoren neskatilarenamaren gainean hitz egiten da. Lotura hau oso

Iruzkinak ahapaldiz ahapaldi

Atal honetan Basoilarraren khantorea ahapaldizahapaldi iruzkinduko dugu. Kantu aberatsa dugueta badago zer iruzkindurik euskararen eta esangu-raren aldetik. Gure saio honetan ezin dugu inola eredena komentatu. Gure ustez interesgarri egitenzaizkigun kontuak azalduko ditugu.

1Basa oillar[r]ak khantatzen dü Iratiko so[r]hotik;ihurk ere ez li[r]o phentsa nik zer düdan gogotik,gauak oro igaraiten tit neska gazten ondotik.

Nola transkribatu behar da basaoillarra edobasoillarra? Silaba kopuruak basaoil(l)arra delaadierazten du. KKKko ereduan silaba bat gehiagodugu basoilarra bada, eta horrexegatik dugu dizüadizkia. Adizki honek, dizü honek, silaba bat gehia-go du gureak baino.

Lehen ahapaldi honetan hitzen kasua inesiboaizan beharrean ablatiboa da: sorhotik, gogotik etaondotik. Gau guztiak pasatzen dituela neska gazte-en ondotik horrek esangura alda dezake, dudarikgabe. Aditzei gagozkiela, elio pentsa hori ez lirophentsa baten laburdura dugu eta liro hori *ironaditza dugu. Esanguraren aldetik elio phentsa etaelezakezü pentsa gauza bera dira. Kontua da KKKliburuko ereduan aditzak zuka ditugula khantatzendizüt, elezakezü phentsa, baina iragaiten tüt ezdugu zuka, forma ez markatuan baino. Adizkerahori tüt/tit zuka jartzekotan, ditizüt izango litzateke,gure ustez. Gure lehen ahapaldi hau ez dugu zuka,baina gainerako biak zuka ikusiko ditugu.

Gure lehen ahapaldi honek beste esangura batere hartzen du. Gure aurreko ereduan maite baka-rraren ondoan pasatzen ditu. Oraingo eredu honetanneska gazteen ondotik pasatzen baditu gauak, besteesangura bat du kantuak.

Page 33: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

33

Ondorio bezala

Orain arte ezagutzen genuen ahapaldi bakarrekokantua, kantu osagabea dugu, gure ustez. Orainarteko eredu bakar hori A. Donostiak bildua izanbehar zuen. Guk ahapaldi bakarreko eredu hori osa-tu nahi izan dugu. Osatu eta bide batez esangurarengaineko zehaztasun eta uste batzuk arrazoitu nahiizan ditugu. Kantu polit honetako eredu eta aldaeraberriak etorriko ahal dira!

indartsua da eta ondo josia dago neskatilaren amasorgintzat hartzen delako.

Lehenengo ahapaldian eta hirugarrenean ager -tzen diren animaliak baso dute konposizioarenoinarrian: basoilarra eta basurdea.

Hitzei eta atzizkiei gagozkiela, suhietako horrek“suhitzat” esan nahi du. Nola transkribatu behardugu, bestalde, illabürt edo llabürt? Bigarrena izanbehar, laburtu hitza modu markatuan dugu llaburtu.Zuberoako euskaran “llabürtü”.

OHARRAK

1 NEHOR ETA G. DUFAU: GH 1923, 2 gehigarrian ereagertzen omen da musika. Guk ezin izan dugu aurkitu.

2 Lo-kanta hau Arratia inguruko hiztegia lanean ere aurki-tu dut “marti” hitzean. Lekuko beragandik bildutakoa da, Bito-ria Artetxegandik. Hitz bat desberdin transkribatua dugu. Lanhorretakoak oindokarren egiten dute eta guk oindokobarren.Gaur eguneko Zeanuriko euskaratik hurbilago dago oindoka-rren. Beste hitz misteriotsu bat, ordea, berdin transkribatzen

dugu: loalde. Hiztegi berean “lobalde” hitzean beste lo-kantabat aurkitzen dugu: Obabatxoa lo-balde/ ardiok itxi baleide;/ardiok dire iru mille/ banabilde bille-bille. (E. Gorostiaga. Zea-nuriko koplak)

3 Txori honen gaineko narrazio polit bat ere badu Harrizkopareta erdiurratuak liburuan, Euskaltzaindia 2004, 110-112orrialdeetan.

Page 34: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

34

bihotzean orratza zorrotz sartu jakon.Harrezkero bertan datza orratza. Gaur apurbat barrurago egin deutso zizt.

Gitarra-jotzailea beste taldean hasi, etaTxaberrek bere onera emon ezinik igaroebazan negua eta udabarria, isilik gehiene-tan. Kostau jat kostau ikastea barruan daro-anaz berba ez egitea bere bidea dala oneraegiteko. Ni ondoan egon eta barruan haus-narrean daukana ez aterateak ezin dot ondohartu, neska-laguna naz, edo zer naz.

Neuk be, baina, badaukat barririk berariesateko. Pentsau leiteke isilekoa dala, eta ezda, ez. Honezkero esanda euki beharkoneutsan. Kontzertuaren aurretik ezin, ez dauardurarik gura, bere burua kontzertuarengiroan murgildu behar dau-eta. Kontzertua-ren ostean be, ezin, ondo joan da, eta ospa-tu gura izan dau.

Gitarra-jotzailea beste talde baten hasizanean, amorrua eta samina abestietarabideratu ebazan. Berria-n agertu zanez,“Amorru eta saminez beteriko disko gogo-angarria”. Handik luzera jakin neban nik,neu ez nintzala abestietako gaia. Ai, neuinozente, munduko zila! Halan jakin neban

Kotxeko argiek zabaltzen deustenari adinoa, Txaberren berbaroa ulertu ezinik. Etxe-rako bidean hasi jat berbetan, barruko lapi-koa ganezka daukala, bor-bor. Anabasagalanta daukala otu jat, kontzertua egin etagero zerbeza zale ibili dalako, besteak bes-te. Ez deutsat gura izan eten, berbak ez isil -tzeko, baten eten eta agur, badakit. Bereberbaroa eroan behar dot, ahal dodala mai-tetasunez, hari garbi bat aurkitu daian arte.Horra, urteen purasuz ikasi dodana.

Aho iturritik dariona kotxe barruanzabalduz doa. Antza danez, bateria-jotzaile-ak esan deutso beste talde baten be hasikodala joten, taldean segiduko dauala bainabeste talde baten be gura dauala jo. Bestetaldekoak gazteagoak dira, Txaberreri beremusika-belaunaldikoak ez dirala iruditzenjako. Hori, taldea, are gehiago, bera saltzeairuditu jako, beste talde batera, eta, gainera,gazteagoak. Saldu esatea, zelanbait, larbegitandu jako, ostera. Berbea gura izan daujan, ulertzen dauala beste talde baten jo guraizatea, aurretik gitarra-jotzaileak be esanegin eutsan eta harrezkero hiru taldetan joizan dauala, bata bestearen atzetik. Bai,akordau naz, kantu eder ha idatzi eban,

IRATXE ORMATZA IMATZ

Gandua

Page 35: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

35

hormigoiz eginda badagoz. Txaberrena hor-migoi armatuaz dagoz eginda, ganera.

Bere bizi proiektua da taldea, batzuetanpentsetan dot geurea baino inportanteagoa.Joan-etorrietan ibilten da, taldera eta niga-na, neuk indarra emon deiodan, barriro beindartsu urteteko. Eta, jakina, neuk emon,behar dauan hori eskini. Gizon handiarenatzeko emakume handia ei naz. Isiltasunabehar izaten dau barruan sortzen jakozanmelodiei eta berbei adi entzuteko. Ardurabako isiltasuna, ez erabatekoa, musika iabeti entzuten da-eta geurean. Halan ba,zubi-lana egin behar dot, ardurak nonorkhartu behar dauz-eta. Ezin dot esan gusturaegiten ez dodanik; gauzak egitea, antola -tzea, gustuko dot, beharra be halakoxeadaukat (kultur etxe baten egiten dot behar).Horren trukean, kantuen lehen zirriborroakentzuten deutsadaz. Zelanbait kantuen kon-plizea naz. Begitantzen jat ahal baneu berakmusikea sortu daian bakarrik neuk ganerakoguztia egingo neutsan, sortu dauzan kantuakbere ahotsean entzun dakidazan, horretara-ko bakarrik. Erromantikoegia, beharbada,ezta? Ze benetan ezingo neuke dana egin,eta, ganera, aldi baten ostean ez dakit nik,ba, horren gustura egingo neuken dan-dana.Eta ostera be esateko daukadan barria etorrijat gogora. Noiz esango deutsat esan beha-rrekoa? Galdereak jauzi egin deust errepide-ra, iges egin ez deiodan. Bazterreko kartelbaten be ikusi dot, NOIZ?

Ez deutsat kasurik egin. Kontua dalehengo kontzertutik miresgarria egin jatalazelango amorruz kantetan dauan, irrikazgitarrea joten, berak bakarrik be eszenatokiosoa argitzen. Gauzea da eszenatokian en -tzuleakaz, benetan, osorik eta erabat sinis-

era guztietako zauriak josten dauzala idatzi-tako abestiakaz. Batzuetan, eta batzuetanbaino sarriago, madarikatu egin dot, neuriberba egin barik, gurago daualako bere bai-tan ostendu eta musika sortu. Dana dalagogoratu deutsat neure buruari, eta gaurkoaadibidea da, hasi da hasi neu kontuan har -tzen eta bere kezken entzule egiten.

Berbaz-berbaz esan ez badeust be, talde-kideentzat eskaintzen deutsiena ez dalanahikoa sentiduten dau. Eta, halan, zerren-datzen hasi jat zenbat egun, ordu, daukaninplikazinoa-eta, abestiak egiteko hartzendauan denporea, taldekideen proposamenakentzuten dauzala, lokalean orduak egitendauzala berak bakarrik, hareek zer esangoentzuteko prest dagoala beti. Adierazo guraizan deust burua, bihotza, osorik talderabegira dagoala ia beti, baina ez deust biho -tzik aitatu. Taldekideek ez dabe, antza, horidana kontuan hartu. Zurrunbilo mingorrarenerdiunean, esan egin deust, oraingoan ber-baz, gai, gauza, izan beharko zala haien ilu-sino guztia biltzeko taldean, taldeburua danezkero. Huts egin dauala, bere buruagaz,taldeagaz. Ezin dala ezeren buru izan. Etabidean behera segidu dau.

Halako baten ahoko txorrota eten egindau. Zain geratu naz ez dot jakin-eta haus-narrean dagoan edo nik zer esango itxaro-ten. Ekin deutsat. Taldeak berak sortu ebala,eta horrenbestez normala dala berak asesentidutea taldeagaz, baina taldekoek behar-bada beste zeozer be behar dabela, etahorregaitik ez dirala aldentzen. Ez da egonmodurik, ostera, edo ez dot aurkitu erarikbere buruan berba horreek oihartzuna izandaien. Gatxa da norberak buruan daukazanegituretan arrakalak egitea, are gehiago,

Page 36: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

36

ten dauala, kantuaren nota bakotxean beregorputz osoa jarten dauala, munduan beste-rik ez balego lez.

Berba egin barik daukat ondoko eserle-kuan. Ez dakit begiak itxita edo zabalikdaukazan.

Astelehenean Maite liburutegikoagazbatu behar nazala etorri jat gogora (noizesango deutsat? geroago, bai, geroago oinlotan ei dago-eta), ea oraingoan liburu egu-nean jentearentzako zeozer erakargarri etainteresgarria antolatzen dogun. Igaz ahale-gin handiak egin arren, ez genduan bapeondo asmau eta jente sano gitxi hurreratuzan, osterantzean be kultur etxearen ingu-ruan ibilten diran batzuk baino ez. Barriakgara Maite eta biok herrian, orain urtebetepasa hasi ginan beharrean, hon gabilz apurbat herriko erritmoa-edo hartzen, alkarteaketa bizilagunak hobeto ezagutzen. Hamaikagauza dago herri baten bizi kulturalari era-giteko, baina gero zerbait antolatu behardanean aldats gora ibilten gara. Oraintsuikasi dogu jentea ezagutu, haren konplizida-dea bilatu behar dogula ekimenek aurreraondo egin deien. Txaberreri begiratu deutsatdi-da baten. Txaberrek ideak be emotendeustaz, nahiz eta askotan estratosferakoakizan. Ezpanak irribarrez zabaldu jataz. Bai,gero bai gero esango deutsat, eta ondo har -tzen ez badau? Zer?

Isilik segiduten dogu. Zenbat denporapasa da, ordu erdi, beharbada, edo gehiagobe, ezin jakin, kotxeko erlojua ez aurrera ezatzera dago aspalditik. Apur bat astuna dakotxe barruko giroa, baina ez dot kutsatugura giroa musika jarriz.

Min hartu dau. Min. Ez dakit bera ohartudan. Ekatxaren haizetearen mende dagoala

Page 37: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

37

esango neuke. Mina dagoan lekuan amorruaikusten dau, lagunaren saldukeria txikia. Etaborrokan dihardu haren kontra, bere buruarionartu barik, bere buruari eta bihotzarimosu egin barik, gehien behar dauana horibada be.

Donibane Lohitzuneko gaztetxekoakazberba egin eta bertan jotzeko proponidudeutsie. Halan bota deust, plausta. Iparral-den joteko aukera gitxi izaten dabela-etapozik egongo dala, neuk erantzun. Eta halanhasi dira gozo-gozo gure berbak joan-eto-rrian, bihotzetik igarota.

Gero nekatuta dagoala-eta, loak hartudau. Neuri gogoa emon deust kotxea lotueta bertan mosu emoten hasteko. Ez dot ezeregin, ostera; neure pentsamentuetan murgil-du naz. Kotxetik urten baino lehenago guradeutsat esan, ezin dot gehiago geroratu.Kotxea geure hartu-emonen lekuko izan da-eta hasieratik, berbaldiak, musika entzun,narrutaldiak, haserrealdiak, pozaldiak, guregorabeheren parte be izan da. Estutu egitendeust esan behar deutsadala pentseteak.Nasai egoten ahaleginak egin, egin, arren,sabeletik gora jatort itoaldia. Etxetik geroeta hurrago gagoz. Zelan hartuko dau? Zeregingo dogu? Zelan moldatuko gara? Hiruitaun horreetatik aurrera ezin dot egin, zeru-mugea balira lez, ez deuste ixten ikustenostean dagoana.

Motorra amatau dot, Txaber mobidu eginda, begiak apur bat zabaldu, eta ailege gara?Bai, neuk. Eskua hartu eta neure sabeleanipini dot. Ez dau zabaldu. Gaur ez dot kali-motxorik edan, neuk. Kotxie ekarri beharizan dozu ta. Harri eginda begiratu deutsat.Aaaa! Baina... zer, zelan? Noiztik? Etaneuk, zer arte, probea egin arte, ba, itxaron

Page 38: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

38

Bihar be ganduak bere gorputza bildukodau? Noiz arte iraungo dau? Lurrundu egin-go ete da gorputz indarbakoa lokalean itxi-ta? Indar nahikoa eukiko dot?

gura izan dot egin. O... ostia! Txaberrek, ba,ba, eeee, ba, kumea erosi beharko dogu!

Ganduaren antzean, barruan daukadanargiak gu biok bildu gaitu kotxetik kanpo.

Page 39: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

39

Bidaiaren arrastoa

Esaten omen da heriotzaren aurrean mundu honetatik hustasunera hegaldia egingo dugun une-uneanhartzen dela akorduan nork bizi izana oro istant batean

istant batean auskalo besterik ez dirauen gure bizitza denak

Horretaraxe helduta niri ez zait hala jazokooraingoan doi-doi oroitzen bainaiz behinolako zenbait sentipenez zu ezagutu aurretik ez zitzaidan deusik gertatu gero denetarik

gero denetarik esaterako kaiera hauxe erostetik gaurdaino

Bakarrik utzi ninduzun aldi batean izan zengure istorioa marraztu nahian arkatza eta koadernoa eskuratu nituennire bidaldi-arrastoaren lekukoak izango zirelakoanamodioaren bila

amodioaren bila bidaian atergabe nauzu halabeharrez harat-honat

Ezin oroitu noiz hasi lehendabizi orrialde hauetansalbu eta hasieran beti eskuz maite zaitut! izkiriatzen nuela pozarren eguneko dataren ondoan hamaika bider errepikatutamaite zaitut!

maite zaitut! tinta urdina hegaka paperezko zeru mugagabetik at

EUKENE MARTIN

Barakuiluen erregina

Page 40: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

40

Ez dakit zenbat denbora jarraitu nuen horrela harik eta orriko erpin ezkutuenean ustekabeko maite ote zaitut? eskribitu arteorduantxe gertatu zen arkatz-minaren kraskanire aldean

nire aldean orri hitsaren aurpegian behera anpuluak zintzilika

Hartan luze jo genuen ezin ezer aldaturikmaite ote zaitut? eta arkatzaren kraska paperaren negarra neu ere dardarka halere behingo batean berariaz honakoa izkiriatu nuenazkenean

azkenean ez zaitut maite eta ez zaitut inoiz maite izan!

ezin ahaztu ostera ezabagomaren erosketa apiril batean

Udaberriaren esperoan

Harrezkero xiribita-petaloak haizatzen nengokizun:

ez? bai? bai? ez?udaberriaren esperoan

koadernoko orriekin batera ezbaian halabeharrez:

maite zaitut! maite ote zaitut? ez zaitudala maite! atergabe

borratu ez zaitudala maite! berriro izkiriatu bai! berrorratu

berriratu behin eta berriz jarri ez zaitudala maite! kendu ez!barre bai? edo negar ez maite!

egunkarian adur

malko

muki

odol orbanak

borra eta borra ez zaitudala maite! ez zaitudala maite!harrituta ezabagoma

Nola haurretan papera-harria-guraizea jolasean

hala nire egunkariko orria-arkatza-ezabagailua elkarrekin jokoan

zein baino zein egoskorrago:

Page 41: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

41

arkatzaren mina zorrotzak ez zaitut maite idatzi eta kraskatuz gero

borragoma bigunak ez desegiten zuela paper erromantikoak zaitut maite eraldatzen

ostera arkatzaren mina zorrotzak ez zaitut maite idatzi eta kraskatuz gero borragoma

bigunak ez desegiten zuela paper erromantikoak zaitut maite eraldatzen ostera

arkatzaren mina zorrotzak ez zaitut maite idatzi eta …

gaueko orri urratuak aurrera joan ahala atzera pasa eta pasa

beti ere

toki berean

trabatuta

Maitasun-ibilbidea

Bihotzetako leherketaren hondakinak

(hitz-zipriztinak mina-birrinak borra-hondakinak)

astintzen ditut sarritan leihotik behera

patiora

saguentzat

saguak katuaren jana

katua hitz-zipriztinez mina-birrinez borra-hondakinez puztuta daukat

behin oka eginez gero

berriz betetzen da nire inguruko ibilbide ekologikoa:

Bihotzetako leherketaren hondakinak

(hitz-zipriztinak mina-birrinak borra-hondakinak)

astintzen ditut sarritan leihotik behera

patiora

saguentzat

saguak katuaren jana

katua hitz-zipriztinez mina-birrinez borra-hondakinez puztuta daukat

behin oka eginez gero

berriz betetzen da nire inguruko ibilbide ekologikoa:

Bizi eta hil-lege natural honi jarraitzen laguntzen dit katuak

ene patioko katu adiskideak miau!gure amodio-akaberaren zaindari miau! miau! deskontsolatuak

Page 42: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

42

Udaberriaren esperoan beldurrak nengoen

Egunkari honi betiko agurra noiz eman zain

Ezabagomaren azken zatiari begira

Etorriko zinen unearen aiduru

Etorriko zinen unearen beldurrez batik bat.

Page 43: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

43

Udazkena 2

Uda akitzearekin batera zeru-lurrek distira galtzen dute, argiaz gabetzen da airea, eta eguzkiari berari ere, zokoan datzan ezpata zaharrari ahoa bezala,herdoiltzen zaizkio azkenean inarrak...

Alkimista trebea dugu, halere, udazkenaeta urterik urte, huts egin gabe, atzera heltzen zaigubazter ferdeak oro urre bilakatuz...

Udazkena 1

Behin eta berriro tematzen dira ezkiak hostoak airera jaurtitzen, urrezko txanponak balira bezala –aurkia beilegi, larua ifrentzua–.

Baina erasiak dioenez,jokoa ez da errenta,eta luze gabeondasunak oro galduko dituzte ezinbestez...

LUIGI ANSELMI

Olerkiak

Page 44: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

44

Gabon kanta

Eguberri bezperako goizalde hotz honetanhaize lapur zitalakatso ilaunak diruditen arbolak aise gabetzen ditu haien urre bakanaz.

Eta Jainkoa inoizjaioko ez zenbanketxe atarietan txiro eta erromesak elkarren ondoan metatzen dira,mando-idirik ezean,batak besteari bero apur bat emate aldera.

Page 45: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

45

batez ere, Literatura oral vasca (1935);Joseba Lakarra, Koldo Biguri eta BlankaUrgellen Euskal Baladak. Antologia etaazterketa (1983); Labayru Ikastegiko Men-debaldeko euskal baladak (1995), AntonioZabalaren Euskal Erromantzeak (1998)5…Bestalde, guztiz interesgarriak ditugu LuisMitxelenaren Textos arcaicos vascos (1964)eta Ibon Sarasolaren Contribución al estu-dio y edición de los textos antiguos vascos(1983), baina lan horiek, euskal testu zaha-rrei arreta handiago eskaini diete hizkuntza-ikuspuntutik, literatur ikuspuntutik baino.Azken urteetan, aipagarriak zaizkigu, bestebatzuen artean, Julen ArriolabengoarenEuskara Ibarguen-Cachopin kronikan(2008) eta, Jose M. Satrustegi, Patri Urkizu,Patziku Perurena eta, batez ere, XabierKaltzakortaren euskal testu zaharren gaine-ko lan emankorrak. Iparraldeko testu bil -tzaileen artean, berandu aritu baziren ere(XIXgarren mendean, hain zuzen), aipatze-koak ditugu Agustin Xaho, Francisque-Michel, J.D.J. Sallaberry eta Jean Jaurgai-nen kanta zaharren bildumak.

Lan horiei guztioi esker, euskal testuzaharren kopurua eta literatur balioa ezagu-

Euskal testu zaharrak literatura liburue-tan

Oro har, euskal literatura liburuek, nireustez, ez diete arreta nahikorik eskaini eus-kal testu zaharrei. Luis Mitxelenak, Historiade la Literatura Vasca (1960) liburuan, bostorrialdetxo eskas eskaini zizkien1. Are gu -txiago Luis Villasantek bere Historia de laLiteratura Vascan (1979), non opa zien orribakarra2. Orixek bi orrialdetxo zabaldu ziz-kion, nahiz eta idatzi “XV’garren mendekogure poesi bakar oriek, ez dioten iñongoerri-poesia’ri zorrik”3, eta Iñaki Aldekoak,lau orrialde (2004)4… Euskal literaturarenhistorialarien artean, J-B. Orpustan izan daliteratur testu zaharrei arreta eta espaziogehien eman diena: Precis d’Histoire litté-raire basque 1545-1950: Les chants bas-ques à la fin du Moyen Age : une littératurearistocratique, 15-27. or.

Liburu edo txosten espezializatuetanpanorama hobea dugu. Besteak beste, aipa -tzekoak ditugu Juan Carlos Guerraren Vie-jos textos del idioma. Los cantares antiguosdel euskera (1924); Manuel Lekuonarentestu zaharrei buruzko zenbait iruzkin eta,

SEBAS GARTZIA TRUJILLO

Zaharrak... berri

Page 46: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

46

dudana, oso baliotsuak zaizkigu, dudarik ez,alde batetik baino gehiagotik.

- Lehen balioa. Euskal literaturako testuzaharrei esker, euskal historiako pasadizobatzuk ezagutzen ditugu, legenda edotamito itxurapean nonbait (beste herrietakoliteratura zaharretan gertatzen den antzera),baina testu zahar horiek gabe askoz ezeza-gunago genuke (galduta omen) ilun etamurritza dugun Euskal Herriaren ‘historia’.Hala eta guztiz ere, euskal herrikook, espe-zialista batzuez landa, ez diegu behar beste-ko kasurik egiten.

Euskal herrikook zenbat bider zeharkatuditugu Urrexolako zelaiak, kasu, hortxe ger-tatu ziren liskar odoltsuez ezer susmatu gabe;zenbat bider igo Akondiako mendira, hango“hildako asko, biandaz betetako pertzak, arti-lleria, zamariak eta hiru asteme”7en oroitarri-rik (oroimenik) gabe; zenbatetan igaro Iza-rraga portua, “que es el paso natural decomunicación por donde atraviesa hoy lacarretera de Vitoria”, hantxe 1443an gerta-tutakoa gogoratu eta imajinatu gabe, noizeta Pedro Abendañokoak “fugitivo del sue-lo oñacino y ansioso para llegar a sus domi-nios de Villarreal.., dejaba el camino máscómodo y natural de Cruceta, por temor sinduda a la huestes de Butron y Muxica… Iríael buen caballero jadeando y medio a gataspor aquellas breñas y en más de un pasohabría de buscar apoyo asiéndose a lostamujos que entre ellos se crían”8; SalinasKondearen kanturik ezean, nork gogoratukoliguke Mungian, Larrauri haraneko guda,non, 1471n, bizkaitar guztiak, hots, ganboa-tarrak eta oinaztarrak lehenengoz bilduziren Gaztelako erregearen kontra, foru tra-dizioa behin betiko indartuz, bide nabar9.

tu badazaguzkigu, baina, azaltzen ez zaizki-dan arrazoiengatik, testu horien presentziaurria izaten da oso ikasleentzako literaturatestuetan. Laburrean esateko, ez ditugula,eskola edota institutu mailan, behar beste,zabaltzen, eta ziurrenik, are eta gutxiago,hemendik aurrera, noiz eta literatura klaseorduak murriztuz doazkigun ikasturtez ikas-turte. Eta, egia esan, euskal literatura testuzaharrak ez zaizkigu lotsa tzekoak, alderan -tziz baizik.

Euskal testu zaharren ezaugarriak

Inguruko literaturen parean, gurera iritsidiren euskal literaturaren testurik zaharre-nak, a) oso laburrak izaten dira (ahalpaldibakarrekoak edo, ez gutxitan) eta b) beran-tiarrak izateaz gain, c) zatikatuak azaltzenzaizkigu; d) ez ziren argitaratuak izan bera-riaz egindako liburuetan, kronika-bildume-tan baizik. Horiez gain, anonimoak ditugueta ez dakigu noiz sortuak izan ziren, ahozaho transmititzen baitziren. XVIgarrenmendeko kronika liburuetan edota eskuiz-kribuetan iritsi zaizkigu, oso egoera txarre-an sarritan. Are egoera nahasiagoan ere bai,zeren testu zaharren artean sartzen dituguntestu batzuk (Bereterretxe Kantorea, kasu),XIX. mendeko kantutegietan bilduak izanbaitziren lehenengoz, literatura historiala-riek testu zahartzat onartzen dituztenarren6.

Euskal testu zaharren nabarmentzeko ba -tzuk

Ez dut, inolaz ere, esango euskal testuzaharren hondarrak aberatsak direnik. Nola-nahi ere, eta hauxe da azpimarratu nahi

Page 47: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

47

Estibaliz Sasiola, Arnaut Oihenart, SaintCyran omen –beronen etxean ikasi baitzueneuskara Silvain Pouvreauk (¿? – 167?)–,euskal prosaren sortzaileak izan ziren Joa-nes Leizarraga eta apez kalbinista laguntzai-leak…).

Hirugarren balioa. Badaude beste datubatzuk, zeintzuek erakusten diguten, zehar-ka bada ere, XV-XVI. mendeetan, kulturahandiko pertsonak ere euskaraz baliatu zire-la beren literatur testuak idazterakoan, edo-ta bestera esateko, euskal testu zaharrak,zenbait kasutan behinik behin, idatzi zituz-tenak kultura handiko pertsonak izan zirela.

Izan ere, euskal idazki zaharren artean,testu modernoak eta literatur balio handiko-ak topatzen ditugu11, Mitxelenak eta CaroBarojak egiaztatzen digutenez. “Alguna deestas composiciones, dio Mitxelenak euskaltestu zaharrez ari direla, estaban muy lejosde ser despreciables desde el punto de vistaestético”12; are esplizituago ere dugu JulioCaro Barojaren iritzia: “a juzgar por las quenos quedan… era tan buena como la con-temporánea de cualquier otra parte de Espa-ña, si es que no la aventajaba en ciertas cua-lidades líricas!”13. Adibide batzuk lekuko:

Artikulu honek behartzen gaituen espa-zio laburrean, Beotibarko kantuaren ahapal-dia aipatuko dut, lehen-lehenik. Gureganai-no iritsi den ahapaldi bakarra, metrika klasi-koan tetrametro trokaiko katalektiko izenazezagutzen da (4/4//4/3) eta literatura greko(Arkiloko, Eskilo, Soflokles, Euripides…)eta latinean gehien erabilitakoen artean aur-kitzen dugu, tragedia eta guda kantuetan,batez ere, Erdi Aroan, besteak beste, gaur-daino iritsi den XIII. mendeko Pange linguaeliz kantuan esaterako.

Eta zer esan gaurdaino iritsi zaizkigun topo-nimoz betea dugun 1448ko Mondragoerenerreketaren kantaz edota Tolosa ingurukoBeotibarren 1321eko borrokaz. Zein(h)istoria(o) hoberik topatuko dugu Aralar-tik Elgea mendikateraino luzatu zen “Kon-trabandisten bidea” memorian gordetzeko,“Sandailia”ko poema baino, noiz eta 1457.urtearen inguruko liskarrean, ‘gaiztoak’, ezbehin, bai birritan, ardoa lapurtu zieten,ordena-gizonei, hots, Gaztelako Korregido-rearen (erregearen) agindupean zeuden Her-mandadekoei, alegia?

Eta ez dezala inork esan, kantuetanagertzen zaizkigun gertakizun horietatikgehienak mitifikazioak direnik; liskarrak,izatekotan, askoz arruntagoak izango ziren;horixe berori esan baitezakegu Espainiako,Frantziako edota munduko beste herrietakogertakizun zahar gogoangarriez ere bai.

- Bigarren balioa. Euskal testu zaharrakfroga ditugu euskal hizkuntza, XV. mendea-ren inguruan, herriko xumearenaz gain,(zenbait) pertsona kulturena ere ohiko hiz-kuntza izaten omen zela; hots, ‘aristokrati-ko’ena ere bai, Orpustenen hitzak erabiltze-ko.

Egia omen da XVIII-XIX. mendeetakoeuskal burgesiak muzin egin ziola euskarari(“Zer da eskas Euskal-Herrian? Barkatuerraiten badut zart: une bourgeoise varimentbasque”10), baina behinola gauzak ez omenziren horrelakoak, neurri batean, bederen.Zehazkiago esateko, euskal testu zaharrekerakusten digute, XV. mendearen inguruan,bederen, euskara “la lengua de la intimidadfamiliar y de las relaciones privadas” izate-az gain, izan bazela zenbait aristokratikore-na ere bai (Joan Perez Lazarraga, Maria

Page 48: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

48

zelaia “lezarraga” zirudien (ohar gaitezen,bide nabar, lizarrak omen zirela lantzak egi-teko egurrik egokiena). Liskarraren ondo-ren, haatik, lezarraga “leizarbaga” geratuzen: “Akondia, (el cerro) del fresno sin fres-no (hobeto, nire ustez: la fresneda sin fres-nos), aludiendo al abandono por parte de losgamboínos de sus armas”16. Metaforizazioprozesua guztiz aurreraturik agertzen zai-gun bertso-lerro horretan, euskal olerkarizaharrak ondo baino hobeto bereganatuazuena.

Azpimarratzekoena zaiguna, haatik, zerada. 1606. urtearen inguruan, W. Shakespea-re tragedia egile entzutetsua (entzutetsuena,orain arte?), The Royal Play of Macbeth tra-gediako unerik gorrienean, guztiok txundi-turik uzten gaituen errekurtso berberazbaliatu zen. Izan ere, delako tragedia horre-tan, Birnamgo basoa mugitu egiten da Mac-bethen kontra ‘jainkoen (sorginen)’ iragar-pen txarrak konplituz17. Zelan basoa mugi-tu Dunsinaneko gaztelurantz? Ba bai,Ingalaterrako gudariak, buruak arbola-ada-rrez estalita gaztelurantz hurbiltzerakoan,baso iruditu zitzaizkion Macbech ikaratuari.Akondiako kantuaren irudi bera, beraz, 100-200 urte beranduago omen.

- Euskal kopla zaharra. Euskal testuzaharretan ‘kopla zaharra’ delakoa ohikoaizaten zaigu. Lekuona zaharrari zor dizkio-gu ikerketa eta iruzkin aberats bezain argi-garriak euskal kopla zaharrei buruz. ManuelLekuonak kopla zaharren lau ezaugarriazaldu zizkigun: primitibismoa (testu zaha-rrak direlakoa, alegia); ahapaldiko lehen bibertsoen eta azken bi bertsoen arteko erka-keta; azaleko inkoherentzia eta barneko an -tzekotasuna eta zentzumenezko erlazioak.

Horrez gain, “Mila vrte ygarota: / Vravere videan” idatzi zuen euskal olerkariak,literatura landuetan erabilitako esaera bera(“Al cabo de los años mil, vuelven las aguarpor do solían ir”, Colección Mestre; “Athausand years hence the river vill [sic] runas it dit”) adierazten digu euskaraz, era ede-rragoan ere.

Ez da kasu bakarra. Urrexolako batailakokantan ere, erdal literatura kultuetan osoerabilia izan ohi zen klixe bat agertzen zai-gu (erdal literaturotan baino lehenago?).Izan ere, Gaiça zenduan lenizanos (leniza-nok) Urruxolako lecayoa esaera (1400.urtearen ingurukoa?) eta gaztelaniazko“Mala la hubisteis, franceses, la caza deRoncesvalles” antzekoak ditugu. Baina gaz-telaniako esaera hori, lehenengoz 1525inguruko juglare erromantzeetan agertzenomen zaigu (Libro de los cincuenta roman-ces, 1525.ren ing.14).

Nabarmentzekoenak

Dena dela, euskal testu zaharren artean,niri neuri jarraian aipatuak ditudan honakobi hauek bereziki nabarmentzekoak irudi -tzen zaizkit: lehena, Akondiako guduarenkantan heldu zaigun: Akondia, lexarragalexarbaga bertso lerro bakarra, eta bigarre-na, euskal testuetan ohikoak –ohikoenak?–izaten zaizkigun kopla zaharrak.

- 1390. urtean, gaurko Arrate baselizatikhurbil dagoen Akondia (Arrikurutz) men-dian, ganboarren eta oinaztarren arteko lis-kar odoltsua gertatu zen. Eibarko PedroLopez Untzueta oinaztarrak DurangokoJuan Ibarguen ganboarra garaitu zuen15.Ganboarrak lizarrez egindako lantzekinhain ondo horniturik zeuden, ezen guda-

Page 49: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

49

narios. La plasticidad es, pues, una tendenciade la poesía contemporánea”18… eta euskaltestu zaharrena ere bai.

Izan ere, euskal kopla zaharretan, lehen-lehenik metafora zein erkaketaren bigarrenterminoa agertzen zaigu: Haltzak eztü biho -tzik / Ez gaztanberak ezürrik, eta jarraianmetaforaren lehen terminoa: E’nüan usteerraiten züela aitonen semeek gezürrik”19

(“B como A”, Carlos Bousoñoren azalpene-an). B-ren eta A-ren arteko zubia ez da arra-zoizkoa: surrealista edo baizik (“Incoheren-cia aparente y cohesión real” “¿Mentalidadmágica en las coplas?” Manuel Lekuonarenazalpenean): Zer ete da andra erdiaren zau-ria? / Sagar errea eta ardoa gorria20, XX.mendeko olerkari surrealistetan antzeratsu-koa: B eta A-ren arteko erlazioa ez da zien -tzia-arlokoa (metafora klasikoetan gertatuohi zaigunez) sentiberatasunekoa (egungoolerkigintzaren ‘sinestesia’) baizik21.

Bukaera

Artikulu honetara alderatu ditudan irado-kizun batzuk gehiago zehaztu beharko ditu-dala onartzen dut. Ez da erraza, kontuanhartuta euskal testu zaharrak zehaztu gabe-ko urte (mende) luzeetan sortuak direla.Hala eta guztiz ere, sakoneko tesiak, hots,euskal testu zaharrak uste dugun bainogehiago kalitateko onekoak –inguruko lite-raturakoak bezain onak, usu, edota, zenbaitkasutan, hobeak ere bai– direlako iritziakzutik dirauela defenditzen dut. Nahikoazait… Hortik datorkigu, euskal jendeen(eskola, institutu, unibertsitatekoen) artean,euskal literatur testu zaharrak gehiagozabaldu eta sakondu beharra. Guztion mese-derako izango zaigu eta.

Erdal munduan, hogeigarren mendeko lite-ratur ikerlaririk onenetakoa dugu Carlos Bou-soño. Bada Carlos Bousoñok surrealismoarenirudiak azaltzerakoan, Manuel Lekuonak eus-kal kopla zaharretan azaldu zizkigun ezauga-rri bertsuak azpimarratzen ditu hogeigarrenmendeko surrealismoaren irudietan.

Carlos Bousoñok metaforizazio prozesuansurrealismoak eragindako iraultza honakohonetan zehaztu zuen: metafora klasikoaktransfiguratu egiten ditu erkaketa baten A etaB terminoak; surrealismoak, aitzitik, transus-tanziatu egiten ditu (barkatu barbarismoak):“Lo mismo cuando un poeta renacentistaescribe “cabello como oro” que cuandoVicente Aleixandre dice “las muchachas sonrios felices”, un plano real (cabello, en uncaso; muchachas en otro) queda visto bajo laforma de otro imaginado (‘oro’, ‘rios’). Perose realizará no ya una transfiguración, sinouna verdadera transustanciación, si trastoca-mos la normal colocación de los planos real yevocado, de tal modo que éste se sitúe en ellugar que aquél corresponde, y a su vez aquélvenga a ocupar el lugar que éste dejó vacan-te. Si normalmente la construcción es A comoB, nuestro poeta, muchas veces, dirá B comoA… O sea: en lugar de ‘labios como espadas’(donde el plano real es ‘labios’), ‘espadascomo labios’ (título de uno de los libros de V.Aleixandre), pero sabiendo que el plano realdel nuevo complejo sigue siendo el mismo:‘labios’. Se obtendrá así una expresión enor-memente intensa… El trueque de planoshabrá producido algo así como una transus-tanciación. El uso de este procedimiento tien-de, evidentemente, a proporcionar a la ima-gen ese carácter plástico, que también poseencaracterísticamente los procedimientos visio-

Page 50: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

50

Sabino Aranari bururatu zitzaion apirilaren 27a dataegokia izatea Aberri eguna ospatzeko.

10ETXEPARE, J. Ikus in ALTONAGA, K., Etxe-pare Aldudeko medikua, Euskaltzaindia-EHU, 2006,164. or.; baita Buruzainek, P. ere: “Les intellectuelesBasques auront-ils assez de patriotisme pour fair cequ’ont réussi les Tchéques, les Finlandais eta les Cata-lans? Ibidem, 166. or. MICHELENAK, L., Historiade la Literatura Vasca, Minotauro, Madrid, 1960, 12.or.: “Por desgracia, (el euskara) no formaba parte delos grupos más influyentes del país”

11 Beotibar kantuari dagokionez, honelaxe idatzizuen K. Mitxelenak in Historia de la literatura vasca, o.c., 42-43. or.: “Aunque recogido ya por Zaldibia tiene unaire mucho más moderno. Empezando por la métricamisma. El fragmento del romance de Beotibar. “ContraLekobide” in Sobre historia de la lengua vasca, Anejosdel Anuario del Seminario de Filologia Vasca, Donostia,1988, 854. or.. “Las seis lineas que se conservan son delas más antiguas que nos quedan que se compusieron asílabas cuntadas, fundadas ‘en el principio de regulari-dad silábica’ como escribe T. Navarro Tomás”. Ildo bere-tik, SARASOLA, I., “Contribución al estudio y ediciónde texctos antiguos vascos”, o. c., 82. or.

12 MITXELENA, L., Historia de la LiteraturaVasca, o. c., 41. or.

13 BAROJA, J. C., Los vascos, 514, ikus MITXE-LENA, L., Historia de la Literatura Vasca, o. c., 53.or.

14 “También en el siglo XVII y XVIII se imprimióen la Foresta de Torjada; también en el siglo XVII seimprimen romances que se inspiran en este o lo refun-den: “Mala la hubisteis franceses / la noche de los ata-ques’ y “Mala la hubísteis, franceses / sobre el sitio deValencia’, hay además numerosas citas en ensaladas yobras de teatro. En la tradición oral moderna sólo haperdurado entre los sefardíes de Marruecos y en unaúnica versión gitana”. Ikus Romancero, Paloma Díaz-Mas, Clásicos y Modernos, Crítica.

15 Ikus in MITXELENA. L., Textos arcaicos vas-cos, o. c., 69. or.. “… y llegados alla pelearon en elçerro de Acondia, que es sobre Vnçueta, y hubieronfuerte pelea, y fueron vençidos los gamboinos, ymurieron Juan de Ybarguen, que hera el mayor de losYbargoen y muchos otros, y dejaron las calderas lle-nas de viandas y muchas armas y toda la artillería yasemilas y tres asnas…”.

OHARRAK

1 MITXELENA, L., Historia de la Literatura Vas-ca, Taurus, Madrid, 1960, 40-45. or.: “Los cantaresantiguos”, “El Renacimiento”.

2 VILLASANTE, L., Historia de la LiteraturaVasca, Aranzazu, 1979, 39-40. or.: “Primeros textosvascos”.

3 ORMAETXEA, N., Euskal-literatura’ren atzeedo edesti laburra, Euskal Esnalea, XVII, 1927,“Poesi erritarra”.

4 ALDEKOA, I., Historia de la literatura vasca,Erein, 2004), 11-15. or.

5 Testu zaharren biltzaileen artean, goian aipaturi-koez gain, azpimaratzekoak ditugu J. A. DonostiaEuskal Eres sorta (1921), R. M. Azkue CancioneroVasco (1923), Jorge de Riezu (1948), P. Lafitte Kan-tuz Kanta kantuak (1967), J. Juaristi La flor de lasbaladas vascas (1989)…

6 MITXELENA, K., Historia de la Literatura Vas-ca, o. c., 42. or.: “El arcaísmo del cantar es evidente yresalta más todavía si lo comparamos con composicio-nes más recientes de carácter novelesco. Oído de labiosde un suletino, con su sobria melodía y su ritmo grave,es un auténtico eco del pasado, milagrosamente conser-vado en la frágil memoria popular”.

7 Ibarguen-Cachopin Kronika8 Revista Vascongada, “Los versos de Avendaño”,

Juan Carlos de Guerraren eskutitza Arturo Campioni1901eko iralaren seian.

9 CELAYA, A., Señores de Vizcaya, BBK-AVDZEA, Bilbao, 2005, 405. or.: “Las dos fuerzas enemi-gas se encontraron el sábado 27 de abril de 1471 cer-ca de Mungúia, en Larrauri. Era un terreno montaño-so, cubierto de arbolado y de malezas que podía com-pensar la fuerte presencia de la caballería del ejérciyode Haro porque los caballos carecían de la movilidadde que gozan en campo abierto. La verdadera lucha sedió entre los peones vizcainos y la caballería enemi-ga, y ésta no fue capaz de contener el ataque de unamasa de hombres a pie para los que ofrecían blancoseguro. Se dice que el conde de Haro perdió trescien-tos caballos y tuvo mil muertos entre sus filas… DiceLabayru que de esta batalla provino la copla quedecía: ‘Esta es Vizcaya, buen conde de Haro. / Esta esVizcaya que no Belorado’”. Euskal Herrikoen Gazte-lako erregearen kontrako garaipena hori zela eta,

Page 51: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa

51

21 LEKUONA, M., Literatura oral vasca, o. c.,79-82. or.: “Entendemos por relaciones de orden sen-sible, las relaciones no trascendentales (de causa efec-to, de todo a parte, etc.; relaciones no de idea a idea,sino más bien de imagen a imagen, de impresión sen-sible a impresión sensible, ‘asociación que dirían lospsicólogos (SG, surrealismoaren sortzea zer ikusihandia izan zuen Freud-ekin), más no de ideas pro-piamente, sino ‘asociación de imágenes sensibles”.

16 GOROSTIAGA, J., Epica y lírica vizcainaantigua, Bilbao, 1952.

17 Macbeth seguirá invicto y con ventura / si elgran bosque de Birnam no se mueve / y, subiendo, aluchar con él se atreve. / en Dunsinane, allá en la mis-ma altura. (IV. atalean)

18 BOUSOÑO, C., La poesía de Vicente Aleixan-dre, Gredos, Madrid, 1968, 244-245. or.

19 Bereterrecheren kantorea.20 Andra Milia Lasturko eresiak

Page 52: Aurkibidea: Jabier Kalzakorta: BALADA GAI BIREN EREDUAK ... · Azken esaldiko Pagatuko dituz ongi/ bizi banaiz belu horretan harrigarri egiten dira ongi eta belu formak. Bata ekialdekoa