aukera egitea zuzenketa

7

Click here to load reader

Upload: iralekontsultazerbitzua

Post on 11-Jul-2015

257 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Aukera egitea zuzenketa

AUKERA EGITEA

0.- Sarrera1.- Aukera egitea. Hitzaurrea [GJ 169].2.- Zein gauzaren aukera egin behar den [GJ 170 - 174].3.- Bereizten ikasteko arauak [GJ 313 - 336].

0.- SARRERA

Gure bizitzak, denonak eta bakoitzarenak, erabakiz beteta daude. Bizitzeak aukera egitea dakar berekin, eta –beraz– uko egitea, baina baita zerbaiten aldeko apustua egitea ere. Bizitza alaitasunez arriskatzeko, jokoan jartzeko... gai zarela esan nahi du aukera egiteak: libreki eta sarerik gabe jauzi egiteko kemena duzula. Zezenari adarretatik heltzeko eta bizitzari norbera menderatzen ez uzteko gaitasuna da; bizitza bizi gabe pasatzeari beldur handiagoa izatea, ahalegin horretan hiltzeari baino. Beraz, heldutasuna behar da erabaki bat hartu eta haren ondorioak onartzeko, Hernan Cortesek bezala jokatzeko: Mexiko ezezagun hartan sartu eta itsasontziak erre, atzera egitea eragozteko. Segurtasuna ere behar da, baina ez besaulkian eserita inora irten gabe gelditzen denarena, datorrenari aurre egiteko bere buruan, bere indarrean eta adorean sinesten duenarena baizik, bere bizitzaren jabe denarena: hain zuzen ere, bizitza arriskatuz aurkitzen da; besaulkian eserita gelditzen zarenean, berriz, zure ondotik igarotzen da bizitza, zu ohartu ere egin gabe.

Berezkoa zaigun oztopo bat dugu, ordea: izan ere, gure kultura arrazional eta zientifikoan, batzuetan, ia esklusiboki arrazoizko argudioei egiten diegu kasu, eta ahaztu egiten ditugu geure sakonenean, geure barruan, geure bihotzean… sortzen diren argudioak. Zoriontasuna ez da pentsatzen: sentitu egiten da.

Afektibitateak bide bikainak eskaintzen dizkigu aukera egiteko. Ez dago entrenatzea eta gutako bakoitzaren barruan dauden ahots horiek entzutea beste biderik.

1.- AUKERA EGITEA. HITZAURREA

Page 2: Aukera egitea zuzenketa

• Badaude jakina aukeratzen ez diren gauzak ere; eta haietako batzuk interesatzen zaizkigu, aukera modu osasuntsu eta egokian egiteko baldintzak edo osagaiak baitira.

a.Bihotz garbi eta apala . Nork bere buruarekin zintzo jokatzea, mozorrorik gabe, iruzurrik egin gabe, besteengana irekita, berekoikeriari uko eginda; nork bere buruarekin zintzo, apal, egiaz... jokatzea. b.Lortu nahi den helburuak argi egon behar du : Zoriontsua izatea eta nor izatea, osotasunean bizitzea, Jainkoaren nahia lortzea... Adierazpideak era askotakoak izan daitezke.

Pertsona, edo gizona/emakumea izateko eredu bat baino gehiago dauzkagu. Eredurik ez dago, baina, Jose edo Josebe edo Anartz edo Leire edo Jon edo Nerea izateko. Nola aurkitzen da hori?

c. Bizitzeko proiektua : Bizitzeko proiektua izatea heldutasunaren ezaugarritzat hartu ohi da, baina argitu beharra dago baieztapen hori. Baldintza bat bete behar da egiazkoa izateko: proiektu horrek ni naizenari (nire idealei, nire ametsei, dohainei, akatsei...) erantzutea.

• Gauza asko aukeratu ditzakegu, baina dena aukeratu al daiteke? San Ignaziok Gogojardunak liburuan egiten duen proposamenetik atera dezakegu erantzuna: aukeratu ditzakegu bitartekoak, baina behin ere ez helburua, zoriontsua izatea ez baita Jainkoarena izatea besterik [GJ 23].

Galdera hirukoitz bat egin diezaioket neure niari:1. Nolakoa izan : Ikusi dugun lehen baldintza da; hau da, bihotz garbia

eta apala izatea … Hori ez da aukeratzen: horretara aldatu egiten da norbera.

2. Zer egin : Bizibidearen aukerak (apaiz egitea, ezkontzea...) eta ikasketenak, lanbidearenak... sartzen ditugu. Bizitzan izango ditugun bideak dira, eta, beraz, zoriontsuak izateko egingo ditugun bideak. Hemen, gure erabakia ez ezik, gure eginbeharra era bada aukeratzea.

3. Zer eduki : Gauzak, soldata, edozer... sartzen dugu zaku honetan, baina ezin dugu ahaztu beste gauza batzuk lortzeko bitartekoak baino ez direla; lantresnak, bidea egiten laguntzen digutenak. Helburutzat hartzea da arriskua. Honetan guztian aukeratu egin behar da.

Oharrak:

- Jende askok alderantzizko ordena hartzen du: lehenbizi ezkontzea aukeratzen du, edo autoa erostea, edo..., eta gero –hori eskuratu ondoren– bilatzen du nor izatea (nork bere burua platerkada babarrunen truke saltzea bezalakoa da).

Page 3: Aukera egitea zuzenketa

- Esan daiteke “zer izan” galdera falta zaigula, baina hori erantzunda dago, ikusi dugun bigarren baldintza baita (“Zoriontsu izatea, nor izatea, osotasunean bizitzea, Jainkoaren nahia lortzea...”)

2.- ZER GAUZAREN AUKERA EGIN BEHAR DEN

a.Onak edo, bata zein bestea, berdinak izan daitezela; ez txarrak .

Gogoan izan jarrera zintzo eta garbian jartzea dela batek egiten duen lehenbiziko gauza; beraz, txarra baztertuta gelditzen da. Ez dago aukeratzerik gauza on baten eta txar baten artean, nire bihotza garbia eta zintzoa bada gauza onen aldeko apustua egingo baitu. Horrek ez du esan nahi bizitzan ez zaigula gertatuko gauza on baten eta txar baten artean aukeratu beharrik. Kasu honetan, ona aukeratzen dela esan nahi da; bestela, maltzur samarra izatea da.

Gerta daiteke bi gauza txarren artean aukeratu behar izatea ere, beste aukerarik ez daukadalako. Orduan, noski, bietan onena aukeratu beharko dugu.

b. Badaude aukerak, aukera egitean bertan, behin betikotasuna dutenak.

Badira itzulbiderik ez duten aukerak: seme/alaba bat izatea, ezkontza konpromisoa, behin betiko boto erlijiosoak, apaizgintza... Erabaki horiek zailtasun guztien gainetik bete beharrekoak dira. Batek bere bizi osoa jartzen du jokoan. Behin betiko osagarri hori norberak egiten duen aukeran dago, eta hartzen duen erabakian/konpromisoan.

Badaude behin betikotasun hori ez duten aukerak, gero bizi osoan irauten badute ere: ikasketak, lanbidea, etxea...

Gaizki atera litezkeela da behin betiko erabakien arazoa. Gauza bat behin betikoa bada, ezin da konpondu, gaizki edo zuzen aukeratuagatik, edo osagai berriak agertu arren. Erabakia erabatekoa, behin betikoa eta itzulbiderik gabea dela esan nahi du horrek. Baldintzarik gabeko, gordelekurik gabeko, badaezpadarik gabeko baiezkoa. Sarerik gabeko jauzia.

Baiezko hori ematerakoan sarearekin jauzi egin nahi badut, zerbait falta zait edo zerbaitek huts egiten du. Nire baiezko hori “bai, maiteminak –adibidez– irauten duen bitartean” baldin bada, nork erabakitzen du noiz arte den bitartean hori? Baldintza jarri duenak berak? Horrek esan nahi du beste pertsona ezin daitekeela fida baiezko hori eman duen pertsonaz. Eta,

Page 4: Aukera egitea zuzenketa

hain zuzen ere, elkarrekin fidatzea, beste pertsonarenganako uste osoa izatea… funtsezkoak dira ezkontza konpromisoan, apaizgintzan edo konpromiso erlijiosoan. Fida al naiteke ni “bai, baina...” esanez hitz ematen duen baten konpromisoaz?

Horrek ez du kentzen gerora krisirik etorriko ez denik (azalduko dira), eta krisiak etorriz gero ez diegunik konponbiderik bilatu behar; baina hori beste arazo bat da, eta nola konpondu ikusi behar. Gauzak ongi irteteko behar den oinarria jartzea da baldintzarik gabeko baiezko bat ematea, krisia… horixe, krisia baino ez dadin izan. Baina, “bai..., irauten duen bitartean” baldin bada, krisiaren hazia ereiten da, eta krisiari irtenbide bakarra jartzen zaio bertan. Baiezko hori behin betikoa denean, krisia sortzen bada konpromisoa ez da zalantzan jartzen, “bai” hori nola bizi baizik. Bizitza berrantolatzea dagokio egoera horri; hau da, zer alda daitekeen ikustea konpromisoak hazten jarrai dezan.

Bitxia da benetan, nola, segurtasun gabezia horretatik, “bai..., irauten duen bitartean” bat emateko tentaldia egoten den. Era horretan, segurtasuna bilatu nahian arriskuak geure gain ez hartzeko. Baina paradoxikoa gertatzen da, hain zuzen, besteaz fidatzeak ematen digula segurtasuna, bestea zutaz fidatzen dela konturatzen zarenean ikusten baituzu fidatzekoa zarela, zeure buruaz ziur egon zaitezkeela.

c. Lurreko aukerak

Hauek guztiak behin betiko izaerarik ez duten aukerak dira.Ongi aukeratu banituen eta osagarri berririk ezean, ez ditut berriro

planteatu ere egingo. Ongi aukeratu banituen eta osagai berriak baldin badaude –adibidez, Biologiako 3. ikasturtean ari naiz egiten, baina etxean ekonomia aldetik gaizki gabiltza, eta lanean hasi beharra dago–, edo gaizki eginak izan baziren ere, berriro plantea dezaket gaia.

3.- BEREIZTEN IKASTEKO ARAUAK

Aurreko ikasturtean ikusi genuen bezala, bizitzaren zentzuaz hitz egitean, bizitzaren bilatzaile nekaezina da gizakia. Bizitza ustez non aurkituko, hara doa haren bila.

Gizaki bakoitza bere existentziaren –hau da, bizitzaren– egiara eramango duten bidearen bilatzaile nekaezina da, eta bide eta egia bat baino gehiago aurkituko ditu, bizitzaren eskaintza ezberdinekin. Baina hor dago auzia: Aukeratu dudan hori ote da zorionerako benetako bidea? Horrek emango dit bizitza?

Page 5: Aukera egitea zuzenketa

San Ignaziok Gogojardunak liburuan zenbait jarraibide ematen dizkigu, orientatzen lagundu diezaguketenak. Bereizketa egiteko arauak dira.

Bereizten jakiteak esan nahi du gauza baten eta beste baten arteko ezberdintasunak nabarmentzen jakitea. Loiolako San Ignazioren arabera, bereiztea da nork bere gogoan gertatzen diren aldaketak sentitzea eta ezagutzea, gogo-aldartean gertatzen diren aldaketa txarrak baztertzeko eta aldaketa onak onartzeko. Esan beharra dago bereizte mota hori esperientzia mailako jakintza dela, ez dela ezagutza hutsa, ezagutu eta gero horren arabera jokatzekoa baizik.

Kontua da nork bere gogo-aldartean gertatzen den aldaketa bat ona ala txarra den erabaki behar duela; izan ere, ni gaizki sentitzea onuragarria izan daiteke (adibidez, nire gurasoei erantzun txarra eman badiet eta gero damutu izan bazait), eta ongi sentitzea kaltegarria izan daiteke (adibidez, ikaskide bati ipoda harrapatzeaz harro sentitu banaiz).

Pertsona bakoitzak, ezer sentitzen ez badu, galdetu beharko dio bere buruari zergatik ez duen sentitzen; hala, lagungarri gerta dakioke bere buruari galdera hauek egitea:

• Serio planteatzen al duzu bizitza?• Arrazoibidez jokatzen duzu, baina… ba al duzu ohiturarik zeure

zentzumenei entzuteko edo zeure buruari entzuteko?• Blokeatzen al zaituzte beldurrek?• Ba al dago Jainkoagana heltzea oztopatzen dizunik?

Sentimenduen mundu horretan mugitzeko –hain dira sentimenduok nabarmenak batzuetan, baina hain zailak antzematen beste batzuetan–, oinarrizko bi esperientzia mota –denok ezagutu eta bizi ditugunak– proposatzen dizkigu Loiolako Ignaziok. Bi esperientzia horiek aurkako bi polok bezala jokatzen dute, bizitzen ari garena irakurtzen lagundu diezaguten. Zer gertatzen zaigun jakiteko gai bagara, badugu abiapuntu on bat gure bizibidean aurrera jarraitzeko.

Bi esperientzia horiek bakea eta egonezina baino ez dira, eta alaitasuna eta tristura, argia eta iluna, edo, San Ignazioren hitzetan, pozaldia eta lehorraldia.

Pozaldia alaitasun espirituala da, itxaropena, besteenganako maitasunean, norberarenganakoan eta Jainkoaganakoan hazteko gogoa.

Page 6: Aukera egitea zuzenketa

Lehorraldia aurkakoa da: egonezin espirituala, itxaropena galtzea, besteenganako maitasuna, norberarenganakoa eta Jainkoaganakoa ahultzen joatea

Bide honetatik, oinarrizko hiru aholku daude, aintzat hartuz gero asko lagundu diezazuketenak:

• Ez isildu; gaizki bazaude, hitz egizu norbaitekin: Egitera zoazena zure lagun on bati kontatu ezin badiozu, ez ezazu egin, anabasan sartzera zoaz.

• Zaindu itzazu zeure alde ahulak: Ez dago nork bere burua ongi ezagutzea bezalakorik, gure akatsik ohikoenak ezagutzeko, eta adi egoteko ez gaitezen berriro erori.

• Ez itzazu serioegi hartu zeure beldurrak eta konfiantza faltak: Izan zaitez baikorra zeure bizitzaren eta besteenaren aurrean; izan zaitez eskerrak emateko gai, eta ez ahaztu: maitasuna da igarotzen ez den gauza bakarra.

Garrantzitsua da zeure buruari entzutea, ikas ezazu zeure buruaren jakitun egoten. Horrela, pozaldian nahiz lehorraldian egon, kontuan har ditzakezu laguntzeko zenbait trikimailu:

ZER EGIN DEZAKET?LEHORRALDIA

Ez hartu erabakirik: Huts egiteko arrisku handiagoa duzu. Eutsi iezaiozu eskuartean zenuenari. Izan zaitez leiala “lehorraldian, ez egin aldaketarik”esaldiarekin. Mugi zaitez lehorraldiaren aurka: Ez utzi eramaten; saia zaitez kostatzen zaizun horretan. Igarotzen ari zaren tunela amaitu egingo da. Sentitzen ez baduzu ere, Jainkoa aldamenean duzu. Ikasi, ikasi eta berriro ikasi: Ez zaitez izan inozoa, eta ez izan koldarra; ez utzi harrokeriak eramaten; balia zaitez aukera horretaz ondorioren bat ateratzeko: horrexegatik da garrantzitsua egoera aztertzea, zeure buruaz adi egotea, zure barruan gertatzen dena entzutea…

Hiru arrazoi hauengatik egon zaitezke lehorraldian: 1.- Gauzak ganoraz ez egiteagatik.2.- Maitasuna eskerronez ez bizitzeagatik: ordainetan beti zerbait espero izateagatik.3.- Ongi egotea zure esku dagoela uste izateagatik eta dohaina dela ahazteagatik.

ZER EGIN DEZAKET?

Page 7: Aukera egitea zuzenketa

POZALDIAEz zaitez engainatu: Ongi bazaude ere, ez ezazu sinistu betiko denik; izan apala, eta hartu indarra lehorraldia datorrenerako.Bizi eskerronez: jabetu zaitez daukazunaz, ez falta zaizunaz; eman eskerrak teilape batean lo egin dezakezulako, zure ohean; etxean ur beroa duzulako...; zure ondoan eta zeuregan maitasuna duzulako; eman eskerrak Jainkoari horrela zaudelako, eta ez kasu handirik egin une honetan zu goratzen ari direnei.