•takahir kitamuro japoniarra zura lantzera etorra dai...1999/04/16  · minduta nago lizarrarekin...

7
• ostirala • 1999ko apirilaren 16a # Lizarra •Takahiro Kitamura japoniarra zura lantzera etorri da. Alfonso Askunze • «Zairidari lana pisua eta totemikoa da». - - Wtg t tj . V lnaxi eta Juariita Astibia Lasarte leitzarrak hainbat urte egin dituzte hildakoak beztitzen. Nafarroako herri gehienetan bezala, Leitzan norbaiti egokitu behar zitzaion berez atsegina ez den lan hori egitea. Haien lekukoa, beste tokietan bezala, ehorztetxeek hartu dute, doakoa zen lana negozio bilakatuz. Egun, 135.000 pezeta da ehorzketa merkeena Hegoaldean (5.400 libera), Consumer aldizkariak egindako ikerketa baten arabera. Orain urteetan aurrera badoaz ere, gogoan dituzte garai haietako hainbat gertakari eta oso eskertua ez den lan hori bete beharra.

Upload: others

Post on 14-Feb-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • • ostirala • 1999ko apirilaren 16a

    # Lizarra •Takahiro Kitamura japoniarra zura lantzera etorri da. Alfonso Askunze • «Zairidari lana pisua eta totemikoa da».

    - - Wtg t t j . V

    lnaxi eta Juariita Astibia Lasarte leitzarrak hainbat urte egin dituzte hildakoak beztitzen. Nafarroako herri gehienetan bezala, Leitzan norbaiti egokitu behar zitzaion berez atsegina ez den lan hori egitea.

    Haien lekukoa, beste tokietan bezala, ehorztetxeek hartu dute, doakoa zen lana negozio bilakatuz. Egun, 135.000 pezeta da ehorzketa merkeena Hegoaldean (5.400 libera), Consumer aldizkariak

    egindako ikerketa baten arabera. Orain urteetan aurrera badoaz ere, gogoan dituzte garai haietako hainbat gertakari eta oso eskertua ez den lan hori bete beharra.

  • Bera • » '

    Literatura ttikienentzat Liburu Eguriareri aitzakian, Liburu Ttiki Eguria eginen da heldu den astean

    Aplrllaren 23an Liburu Eguna ospatzen dela

    aitzakla hartuta, ttikienei literatura hurbiltzeko ekitaldi

    bat antolatu du Lamixine BAT

    antzerki taldeak, bigarrengoz. Joan

    den urteko esperentziaren haritik, bertze

    ekitaldi bat antolatu dute datorren astelehenetik

    asteazkena bitartean.

    ME L D U D E N O R T Z I R A L E A N h e l d u e n t z a k o cginen den Liburu E g u n e a n Arrate Egaña idazlea ekarriko dute Lamixine BAT antzerki talde-koek. Oraindik deus ere argi-t a r a t u gabe d u e n a r r en , hil hondarrerako edo maiatz ha-sierarako argitaratuko du be-re lehenbiziko l iburua Arrate Egañak. SM argitaletxeak an-tolatzen duen hau r literatura lehiaketa prestijiotsuenetako ba t irabazi du berriki l iburu horrekin: Barco de vapor. Li-buru hori hartuko dute ardatz hiru egunez 6 urtetik 12ra bi-tarteko haurrekin lantzeko.

    Txandaka, Lehen Hezkun-

    tzako 1. mailatik 6.era bitar-teko h a u r r a k p a s a t u k o dira Berako kultur etxetik. Astele-henean, tt ikienak ariko dira, 1 eta 2. mailakoak; astearte-an, 3 eta 4.ekoak, eta asteaz-kenean, 5 eta 6.ekoak.

    Liburu Egunean ere izanen da Arrate

    Egaña Hiru o rduko a r ike ta i zanen d u t a l d e b a k o i t z a k . I p u i n kontalari batek Arrate Egaña-ren liburuaren hasiera konta-tuko du, eta puntu batera iri-tsitakoan, eten eginen du. Or-duan, haurrak taldetan bana-

    tuko dira. Adierazpen ezber-dinen bidez ipuinari jarraipe-na emanen diote haurrek, de-la a r i t z e rk i a r en bidez , de la idatziz, dela p l a s t i k a r e n bi-dez. Erabat libre izanen dute zein m o d u t a n adierazi n a h i duten euren ipuinaren buka-era. Lan hori amai tu takoan , gainerako ikasleei erakutsiko diete egindako lana. Lan hori b u k a t u ondotik, Arrate Ega-ñak ipuinari eman dion buka-era jakin ahal izanen dute, eta berr iz ere ipuin kon ta l a r i ak buzker egiten zuen printzesa-ri zer ger tatu zitzaion konta-tuko du.

    Helduen l iburu egunerako ere Arra te E g a ñ a r e n l a n a k hau ta tu dituzte aur ten Lami-x ine BAT t a l d e k o k i d e e k . O r t z i r a l e a n , a r r a t s a l d e k o 20:00etatik goiti ekitaldi bai i z a n e n , z e i n e t a n A r r a t e Egaña bera ikusleekin batera izanen den. Aitzineko urtee-tako eskemari jarraiki, haren l a n e n e r r e p a s o b a t eg inen dute Lamixine BAT antzerki ta ldekoek, h a r e n l anak ira-kurriz, antzeztuz... Ondoren, so lasa ld i b a t p r e s t a t u du t e idazlearekin.

    Jon Abril

    Errazkin

    Herriaren Eguna, bihar

    D U E L A LAU U R T E K O BIDEA-RI

    jarraituz, aurten ere, api-ri lean, Herr iaren Eguna ospa tuko dute errazkin-d a r r e k . A b u z t u k o Ama Bir j inaren i n g u r u a n os-patzen diren herriko jaiez ga in b e s t e l a k o f e s t a r i k e re b e h a r z u t e l a e t a , Errazkinen Eguna ospa-tzea otu zitzaien duela hi-r u u r t e her r iko h a i n b a t gazteri.

    Lehenengo urtean, he-r r iko a i t o n a - a m o n a r i k z a h a r r e n a k o m e n d u zi-tuzten. Bigarrengoan, be-rriz, herriko bertsolariak. Jose Fermin Argiñarena eta ha ren anaia . Iaz, he-rriko pilotariak omendu zituzten. Martinikorena-tarrena ere sona handiko send ia izaki, ana i a guz-tiak bildu eta txalotu zi-tuz ten her r i ta r rek . Aur-ten , ordea, ez d u t e inor j ak in ik goresteko; ome-naldia herr i guztiak me-rezi omen du.

    O m e n a l d i r i k ez i z an arren, ordea, jai girorik ez da faltako. Goiz partean, t x i s t u l a r i a k a r i ko d i r a Errazkinen barrena . Au-zo batekoak zein besteko-ak herri bazkarian bildu-ko dira. Giro ona eginez gero, behin tza t , her r iko p i lo t a l ekuan egin a s m o d u t e b a z k a r i a . E t a m a -h a i a k p a r a t u r i k egongo direnez eta bazkalondoko g i r o a a p r o p o s a d e n e z , o h i k o m u s t x a p e l k e t a izango da ondoren. Fes-tak gauean jarraituko du, Amaia eta Kristina trikiti-larien musikaren arrimo-an.

    —S* Urko Aristi

    muga enea

    MIKEL REPARAZ

    Paleontologiaren aurkikuntza bitxiak

    Arabako Izkiz mendietatik Kodesen eta Egak bustitako lurretan barrena ibili omen zen duela 73 milioi urte Euskal Herriko dinosau-rurikzaharrena. Titanosauro izenekoa zen, behi zuri-beltz erraldoia, lohi artean muturrak sartzen zituen apo-te barea. Hamar metroko luzera zuen Titanosauroak muturretikbuztanera, etahiru milakiloko karga. Barea zen, bai, koipe hutsa, belarjale lotia. inutila. Inutila bai-na Euskal Herriko errege. Titanosauro baitzen zaharre-na, eta Lautadatik Piriniora ez baitzen berori baino tri-paundi gizenagorik. Urteak pasa ahala, ordea, Titano-sauro Ega ibarretik desagertu zen, meteorito batek kaskan jo zuelako ustez, edo eta beste zenbaitzuek diotenez martzianoek Biana parean aparkatu zutelako

    plater hegaiaria, eta Plutonerako bidean probisioak be-harzituztenez, apote erraidoiari lepazaina ebaki ziote-lako.

    Eta gauza da Historiak Titanosauroren hezurrak bai-no ez zizkigula utzi, Izkiz mendietan erdi lurperaturik.

    Hezurrak aurkitu dituzten profesore zientifikoek, or-dea, badakite, Titanosaurok ondorengoak utzi zituela, eta jakina da Cro-Magnonen eta Aitor Zaharraren atze-tik tirano arrotzak iritsi zirela Egaren ibarrera. Erroma-tarrek gauza onak ekarri zizkigutela dioenik ere bada oraindik, Franco generalari esker bizi kalitatea igo zela badioen bezelaxe. Baina azkenaldian hedabideen ago-ran erne egon dena jabetuko zen honezkero: Titano-sauro gure artean dabil artean ere. Agian ez hiru mila

    kiloko behi zuri-beltzaren gorputzean, baina bizirik fine-an. Kodes mendietatik behera egunero egin ohi du be-re osteralditxoa, Kosovon sistematikoki bortxatutako emakumeei Nazio Batuen erakundeak ohartzeko pildo-rak ematen dizkiela entzuten duen arte, edo eta telebis-tan ulertzen ez duen hizkuntzaz mintzo ziren kaputxa-dunak atera direla aditzen duen arte. Halakoetan orroe egin ohi du Titanosaurok, eta eroturik jaitsi ohi da hirira, aurrean aurkitzen duen oro zapalduz eta harrapatuz, trafikoa bideratzen ari diren polizia baketsuak barne.

    Kodes mendietatik Egara, eta Egatik-Urbasan ba-rrena- Iruñeratno, egunero, minutuoro egiten du bere osteralditxoa, duela 73 milioi urte bezalaxe, bera baita erregea, zaharrena. Jaun eta jabe.

    Egunkariaj ostirala, 1999ko martxoaren 19a

  • Li z 3 r r 3 #

    Artearen sakontasunean miatzen Takahiro Kitamura japoniarra zura lantzeko teknika ikastera etorri da herrira

    Hirugarren urtez

    jarraian etorri da

    Ega ibaiak

    zeharkatzen duen

    hirira Takahiro

    Kitamura artista

    japoniarra. Bertan

    hilabete eta erdi

    eman du zuraren

    Inguruko ikasketak

    sakontzen.

    TA K A H I R O K I T A M U R A 1 9 9 7 . urteko apirilean etorri zen aurrenekotz Lizarrara. Haren lagun Ikeda Munehirok Done-jakue Bidea egin zuen urtebe-te lehenago, eta bertan ikusi-takoaz hitz egin zion Takahi-rori; hots, Erromanikoaz, eli-zetako harriez, paisaiaz, la-s a i t a s u n a z , j e n d e a r e n harrera onaz... Halaber, bide-an ikusi zituen hainbat esku-l a n g i l e r e n be r r i ere e m a n zion. Takahirok ez zuen aitza-kia gehiagorik izan behar. Ur-tebete geroago, maletak hartu eta Lizarrarat abiatu zen. Zu-ra lantzen duten eskulangile-ak ezagutzea zuen xede nagu-sia. Izan ere, hemen lantzen

    Takahiro Kitamura zura lantzeko teknikak ikasteko etorri da Lizarrara. • A R T X I B O K O A

    diren teknikak ikasi nahi zi-t u e n Takah i rok . Horrelaxe ezagutu zuen Lizarran Kar-melo Boneta zurgina. Hilabe-tez aritu zen Bonetaren taile-rrean, hark egiten zuen lanari so: zein lan tresna erabiltzen zituen, l anabesak nola ma-neiatzen zituen, erremintari non eta nola ematen zion mai-lukada. Hemengo ar t i sauen

    lana berregiten ere saiatu zen artista japoniarra. «Eskulan-gileek zura lantzeko erabil-tzen du ten teknika nire he-rrialdean baino askoz ere ga-ratuagoa dago hemen. Japo-n ian ber tzelako lehengaiak erabiltzen dira artearen eus-karri gisa; esaterako, eskultu-ran brontzea erabiltzen da ba-tez ere», azaldu du Takahirok.

    Joan den u r t ean bigarren bidaia egin zuen. Bertze hila-bete ba t ar i tu zen Lizarran, eta bertako kultur etxean be-r e l a n a r e n e r a k u s k e t a ere egin zuen. Sant iagorako bi-daia egiteko tartea ere aurkitu zuen Takahirok, eta geroztik Lizarra bihotzean duela dio. «Nire bigarren herrialdea da herr ixka hau , erabat maite-mindu ta nago Lizarrarekin. Hemen oreka ederrean bizi di-ra antzinakotasuna eta gaur-ko ta suna ; oso agerian dago hori bertako eraikinetan. Gai-nera, bertako jendea zoraga-rria da, oso atsegina», gaine-ratu du.

    Takahiro oso erraz ohitu da hemengo bizimoduetara, eta dagoeneko txapel e ta guzti ibiltzen da karriketatik barre-na.

    Azkeneko bidaian hilabete eta erdi eman hemen. Oraingo honetan, ikasketak alde bate-ra utzi eta lan berri bat egiten aritu da gau eta egun. Orota-ra, hainbat zur klase erabili-ta, 13 eskul tura landu ditu. Horiek Lizarran utziko ditu eta hurrengo urtean, berriro ere bueltatzen denean, mar-gotu eg inen d i t u . Horre la , Euskal Herrian bar rena era-kusketa bat eginen du.

    Kristina Berasain

    Xabier Lar raburu

    Eskutitz bat Luciliori Esaten didazu, Lucilio, zure se- • meak ordenagailuaren aurrean : ematen dituela egunak eta • gauak, eta joko bortitzekin : ematen dituela gainera, eta be- • giratzen duzun bakoitzean pan- j tailan gauza ikaragarriago bat • ikusten duzula, odola edonon- : dik, buruapurtuaketametraile- • ta izugarriak. Ulertzen dut kez- j

    : katua egotea. Bainan gauza bat • : esango dizut, adiskide maitea, • : zure semeak 0S0 0NGI egiten : : du. Irudikadezaketzureharri- • | dura: ez al da bada, gauza pe- j j nagarri bat ordenagailu-jokoen j | bortizkeria odoltsu eta tripaki- j j duna? Ez al gaitu urruntzen Ja- • • kintzaren magaletik eta guzti j j horietatik? Ez ba, Lucilio, ez • : ba. Zure semeak ongi egiten j j duela esaten dizut eta horren j j zergatia amuarraina ur garde- j j nean bezala ikusiko duzu segi- j j tuan. Gogoan izango duzu nola j j orain dela bi hilabete, jakin ge- j : nuen Carmagedon izeneko or- j j denagailu-joko batean, jokala- j : riak, gurdi bat gidatzen, pantai- j j lan hiritarrak harrapatu behar j j zituela ahal eta puntu gehien j j lortzeko. Jokoa, beraz, erabat j j odoltsua zen eta gure umeen j j heziketan traba izango zelako- j j an debekatu zuten. Senatore j j batek, Pancha Navarrete dela- j j koak, gehiago eskatu zuen: j j gainerako joko bortitz guztiak j j ere debekatu behar zirela ale- j j gia. Debekatzea erraza da eta j j debekua indarrean jartzea zai- j : lagoa. Seguraski zure semeak j j ere pantailan gurdi gidariare- j j nak egin ditu, seguro nago j puntu dexente lortu dituela j haurdun dauden emakume bir- j j tualak harrapatzen, bai eta zon- i j biak eta zenturionak kolpatzen ! j eta desegiten ere. Jarrera guz- : j tiz zibikoa da hori baldin eta, j noski, benetako gurdiarekin j benetako zenturionen agin-j duak bete eta hirian inork ha-j rrapatu gabe ibiltzen bada ge-j ro. Ikusten dut jada amuarraina j begien aurrean duzula, bainan : uruherguztiakuxatzearrenbe-j netako Pancha Navarreteren j benetako pasadizo batekin bu-j katuko dut. Lehengo egunean j gure Senatore hau, gurdi bat j gidatzen agertu zen Foroan. j Noiz eta Jupiter Capitolinoren j prozesioa hastera zihoanean. j Zenturion batek bidea galarazi j zion eta guztien aurrean, gur-j dia gelditu ez eta trafiko zentu-j riona harrapatu eta Foroaren j zabalera guztian eraman zuen j arrastaka! Hau bai benetako j Carmagedon! Puntuazio latza : emango bazioten sikiera!

    Lamixine berriz oholtza gainean Berako Lamixine Antzerki Tailerrak Cañ-cias bere azken lanaren bigarren estrei-naldia eginen du herriko Kultur Etxean igandean, publikoak hala eskatuta. Hori dela eta, taldeko kideekin solastu da Ttipi-ttapa aldizkariko kazetari. Asier Gogortza, argitalpenaren azken zenbakian, eta on-dokoak dira Lamixinekoek errandakoak.

    Sergi Belbelen Cañcias aukeratzeko izan zituzten arrazoiei buruz galdetuta, zera erantzun zuten antzerki tailerreko ki-deek: «Gehienak ados ginen testu idatzi bat aukeratzearekin. Hau izan zen gehien gustatu zitzaiguna, baina baita beldur

    gehien ematen ziguna ere. Izan ere, hizke-ra arrunt gordina erabiltzen da, eta egoera batzuk ere ez dira sobera arruntak: ez da ohikoa felazio bat agertokian ikustea, adi-bidez».

    «Guretzat erronka bat zen obra hau. Ez genekien nola erreakzionatuko zuen pu-blikoak. Orokorrean jendeari gustatu egin zaio. Gogor samarra dela bai, baina maila hobetu dugula erran digute. Batez ere gazteriak hartu du ongi, guk espero ge-nuen bezala, baina jende helduagoak ere erreakzio ona izan du antzezlanaren aitzi-nean. Dena den, badago bertzerik pentsa-

    tzen duen jendea ere. Batzuentzat gustu txarrekoa izan da, desatsegina. Gaizki sentitu badira, obrak zein bakarrik bizi garen adierazten duelako da. Publikoa az-karra da, pentsakorra, ez da azalekoan gelditzen».

    Taldearen helburuei buruz ere mintza-tu dira Lamixinekoak: «Publikoarekin ha-rreman estuagoa izan nahi dugu, eta bai-ta ere gure lantegia jendeari ezagutzera eman. Horretarako aurten bizpahiru aldiz atera nahi dugu jendaurrean. Uda baino lehen seguraski zerbait eginen dugu, bai-na ez dakigu zehazki zer».

    Qstirala, 1,99S|ko apirilaren 1 6a Egunkaria

  • \m\A\ m Juiilt-i Aailbiâ Hilen bezti tzai le izanak

    deMo^beha^a^afei^ Inaxi eta Juanita Astibia Lasarte leitzarrek

    hainbat urte egin dltuzte hilak beztitzen.

    Nafarroako herri gehienetan bezala, Leitzan

    norbaiti egokitu behar zitzaion berez atsegina ez

    den lan hori egitea. Haien lekukoa, beste tokietan

    bezala, ehorztetxeek hartu dute, eta doan egiten

    zen lana negozio bihurtu da. Egun, 135.000

    pezeta da ehorzketa merkeena Hegoaldean,

    Consumer aldizkariak eglndako ikerketa baten

    arabera (5.400 libera). Urteetan aurrera badoaz

    ere (Inaxik 78 urte ditu eta Juanitatxok 80),

    gogoan dituzte garai haietako hainbat gertakari.

    ALIÑEAN BIZI DIRA BI AHIZPA HAUEK, LEITZAKO h e r r i a r e n e rd i -e rd ian dagoen XIX. mendeko harrizko etxe batean, eta hantxe hartu gaituzte. Hildakoak beztitzen biak ari-tu badira ere, Inaxik bakarrik hitz egin du, la-sai eta patxadan, bizi izan dituzten iraganeko pasarteez.

    • Hilak janzten nolatan hasi zineten? Norbait behartu zen eta deitu ziguten. Nor-

    baitek esan «etorriko zara eta jantziko duzu», eta ez ginen atrebitzen ezetz esatera. Toka-tzen zaizu egitea, baina'ez atsegina delako. • Jantzi ez ezik, josi ere egiten zenituzten

    hilak? Etxean beti josi dugu, zerga-

    tik a m a k be t i ze rba i t j o s t e n zuen. Gero Juani ta txo etxean gelditu zen eta ni neskame joan ñintzen. Juani ta txok Tolosan ikasi zuen eta etorri nintzenean biok segitu genuen josten.

    • Noiz hasi zinen horrelako lanetan? Ez dakit, baina gazterik. Uste

    nuen ez nuela sekulan eginen, eta hil zen beheko p isuan bizi zen i z e b a r e n izeba, Bas i l i a Azanza, Peritza herriko etxeko ahaideetakoa zen Zabaleta ba-tekin ezkondua, eta beti esaten zidan «guk beztituko dugu» eta n ik e r a n t z u t e n n ion ezetz . Gauean hil zen eta bien artean jantzi genuen. Orduan kendu zitzaidan beldurra, eta geroztik etxe guztietara deitzen zidaten. Urte asko dira hori gertatu zela.

    Etxera Lizarratik etorri eta bi edo hiru urtera ha-si n i n t z e n , h a m a z a z p i . u r t e rek in edo. Badaki t hu ra izan zela aur rene-koa, baina gero segidan e s a t e k o zein t o k a t z e n zen ez, zerga t ik ez zen batere gustukoa joan be-harra.

    • Nolakoa da prozesua? Orduan abituak janz-

    ten ziren. Gizonek abitu beltza izaten zuten behe-ra inokoa ; baz i r en S a n Luisen jantzia nahi iza-ten zu t enak eta t u n i k a zuria jartzen zitzaien.

    E m a k u m e e i , be r r i z , jantzi soineko beltza, eta ezkontzen zenean eros-ten zuten m a n t u beltza jartzen zitzaien. Eskuetan gurutzea edo arro-sarioa eta kopetan painulo txuria jartzen ge-nien. Mantua jartzea hain tristea iruditzen zi-tzaidan, ba tzue tan manta l in polit ba t jar r i izan dugu. Dendarineko etxeko ama hil zene-an manta l inarek in jantzi genuen. Mantua oso tristea zen.

    • Makillajerik ematen zen? Ez. Orduan ez zen moldatzeñ. Egindako az-

    kenekoetan makil latu dut , ba ina lehenago garbitu bakarrik, eta ahoa ixteko guata sar-tzen genien osotara barrena gelditzen zelako.

    Gustatzen zait makillajea, kolore pixka bat ematen dio eta ez du hainbesteko hil kolorea hartzen. • Nork erakutsi dizue?

    Inork ez. Ama josten aritzen zen orain jar-tzen dituzten tunikak. Tolosan tokatu zitzai-dan lehengusu baten gizona hil zela eta ikusi n u e n nola ekarr i zuen Donostiat ik egina. Pentsatu nuen, «zenbatez hobeki tunikare-kin eta ez guk janzten ditugun bezala». Etor-tzen zirenean, gauez ere etorriko ziren igoal goizeko hiruretan abitua egiteko, eta joaten nintzen Pasegoko dendara oihal eske.

    • Orain egiten duzue? Aspaldi erretiratu ginen. Mojak etorri zire-

    nean haiek has i ziren etxe askotara eta ni kontentu mojari deitzen ziotenean, eta hara joateko lanik ez nuenean. Mojak jantzi dituz-te hemen franko, eta orain nola hain erraza den maindi rean biltzen, etxeko edozeinek egiten dio. Hildakoak ikustera joaten naize-nean ikusten dut zein dagoen etxean egina eta zein ez. Ezagutzen da nork eginda den. Jantzi nuen azkenekoa Añaldeko Mari zena izan zela uste dut; egia esan, ez naiz akorda-tzen. Asko, eta adin guztietakoak jantzi ditu-

    gu-

    Ez da gustoko lana

    • Gertuko jendea eta askotan oso ezaguna jantzi izanen duzue. Zer sentitzen da une horretan? Ez dakit. Burutik kendu nahi duzu egin-

    dako lana. Ahal duzuna egiten duzu eta aka-bo, ez duzu gehiago pentsatu nahi. Egin egi-ten duzu ez gustukoa delako, beharragatik

    Inaxiren eskuak ez dira lehenagokoak. Egun, ez du hilentzako abiturik egiten, ez eta hilik

    janzten ere. • M I K E L S A I Z

    Egunkaria ostirala, 1999ko apirilaren 1 6a

    baizik. Orduan ez zuen inork janzten eta dei-tzen zuten tokietara joaten ginen. Beste ba-tzuk ere izanen dira jantzi dituztenak, dene-tan ez nintzen ibili. • Dena den, ordu txarretan eta eguraldi

    kaskarrarekin ere ibili izan zarete? Bai. Igoal goizeko hiruretan etorriko ziren

    ate joka eta ez dakit nongoa hil dela eta joan b e h a r k o duzue la . Aur rena Pasegoaneko etxera joan behar genuen, tela erosi eta josi. Gauza ba t gogoan dut eta ez zait sekulan ahaztuko. Boxekan Bordako gizona hil zen, abitua egin behar eta ez zen argirik, gau guz-tirako kentzen zutelako garai hartan. Argiza-rien argiarekin josi genuen. Baserritan ere ibili ginen, baino gutxiago. Baditut asko jan-tziak, baina askori abitua eginda ematen ze-nien eta berak janzten zioten.

    • Orain ohiturak aldatu dira eta ez dago lehenagoko zeremoniarik? Ez. Orain e r razagoa eta hobeagoa da.

    Gehiago gustatzen zait maindirearekin hil-oihala jartzen diotenean. Errazagoa da egi-ten, eta hobekiago gelditzen dira, nire gustu-rako. Badakizu zer zen hainbeste arropa bel-tza eta mantua emakumeentzat! Orain hobe-kiago dago.

    • Leitzako hainbat jende jantzi izan du-zue. Nabaritzen zen dirudunaren eta po-brearen arteko desberdintasuna? Ez. Horretan denak igoalak ziren. Janzte-

    ko orduan emakumeak beltzez izaten ziren, soineko beltza eta mantua, eta gizonak traje-arekin, zuenak behintzat, eta beste batzuk abituarekin.

    • Materialak aldatu dira?

    Ez. Orduko eta orain-go maindireak berdi-nak dira. Beltza zene-an d e n e n t z a t igoala

    . izaten zen, ez zen esa-ten tela hobeagoa edo merkeagoa nah i zen. Hartu behar nuen tela Pasego etxeko denda-t ik, ez n u e n prez ioa ere galdetzen, eta gero etorriko ziren familia-k o a k p a g a t z e r a e t a horretantxe izaten zen dena.

    • Donostiara asko jo-aten zineten lehena-go. Jendeari zertan aritzen zineten esa-ten zeniotenean ha-rritu egiten zen? Ez dut behin ere esan ze r tan ar i tzen ginen eta ez zidaten galde-tzen. Lehen ez zen ofi-zio ba t , d i rua a t e ra -tzeko lana ez baitzen hori. Egiteko lana zen, b a i n a s e k u l a n ez zi-tzaidan bu ru ra tu lan hori kobratzea. Ez dut s e k u l a n k o b r a t u , ez jostea ez bestea; tela zen kobratzen zen ba-karra. > • Baduzue ordezko-rik?

    Ez dut uste. Ohituratu da bakoitzak berean egitera. Orain hil-oihala egitea oso erraza denez, niri behinik behin aspaldian ez zait inor etorri. • Ez duzu penarik lan hori galduko

    delako? Ez. Beti jendea hiltzen denean jan-

    tzita joanen da eta ez larru gorritan. Ez da galduko, baina bakoitzak bere mo-dura eginen du, eta etxeetan ere asko moldatzen dira. Ez zait damutzen egin izana egin behar zelako, baino utzi iza-na ere batere penarik ez.

    • Beste lanbide bat nahiago izan ze-nuten? Hobea izan balitz bai , ba ino gure

    denboretan ez zen lanik. Leitzako pa-per fabrika ez zen hasia eta ez zegoen beste lanik. Neskame joan behar ze-nuen, ni bezala, edo josten ari etxean. Ama beti josten ibilia zen eta jostera atzeratu ginen. Gogorra zen jostea ere, gutxi irabazten zelako.

    Inaxiren gerra garia

    • Neskame nora joan zinen? Lizarrara. Ruiz de Aldare falangista-

    ren etxera. Han zazpi ur te p a s a t u t a etorri nintzen Leitzara, eta josten segi-t u g e n u e n . 1936an joan nintzen eta 1943an bueltatu. Hamabost urterekin joan nintzen. Aita 60 urterekin hil zen eta ama 73rekin. Sei senide izan ginen eta lau bizi gara.

    • Espainiako Gerra Zibilaren garaia bizi izan zenuen, beraz?

    «Burutik kendu nahi duzu

    egindako lana. Ahal duzuna

    egiten duzu eta akabo, ez

    duzu gehiago pentsatu nahi.

    Ahaztu egin nahi duzu».

    «Orain gehiago gustatzen

    zait. Maindirearekin hil-

    oihala eginda, errazagoa da

    egiten eta hobekiago

    gelditzen dira, nire

    gusturako. Badakizu zer zen

    hainbeste arropa beltz eta

    mantua emakumeentzat!

    Orain hobekiago dago».

    «Ez dut behin ere esan

    zertan aritzen gihen. Ez

    zidaten galdetzen. Lehen ez

    zen ofizio bat, dirua

    ateratzeko lana ez baitzen

    hori. Egiteko lana zen, baina

    sekulan ez zitzaidan bururatu

    lan hori kobratzea».

    «Guk etxean ez genuen

    sumatu gerra, baina

    ikaragarria izan zen.

    Erriberatik, Lodosa aldetik-

    eta, ekartzen zuten jendea

    hartu eta denak hil egiten

    zituzten eta uzten zituzten

    ongi lurperatu gabe, eta

    handik ezin zitekeen pasatu

    zegoen usainarekin. Jende

    askok oso gaizki pasatu

    zuen».

    Bai, b a i n a L iza r ran p a s a t u n u e n . Gauza txar asko ikusi n i tuen . Han jende asko hil zuten. Ni nengoen fami-lian falangistak ziren. Fundadorea , Jose Antonio Primo de Riverarekin, Ruiz de Alda zen. Hura segituan fusi-latu zuten Madrilen, batere kulparik gabe neskamea eta txoferra ere hil zi-tuzten, eta andrea kartzelan sartu zu-ten. Ume bat zuten eta hura Lizarrara bidali zuten, aurretik bazekielako ge-rra heldu zela, eta Lizarran hazi zen, Ruiz de Aldaren arrebaren etxean. Ni-retzat oso onak ziren.

    • Zazpi urte han egonik, gerra garai guztia ikusi zenuen? Asko ziren hi ldakoak eta askok oso gaizki pasa tu zuten. Alkatea, Fortu-nato Agirre, nola ibili zen! Guk etxean ez genuen sumatu, baina ikaragarria izan zen. Erriberatik, Lodosa aldetik-eta ekartzen zuten jendea kamioietan, eta denak hil egiten zituzten. Uzten zi-tuzten ongi lurperatu gabe, eta handik ezin zitekeen pasatu zegoen usainare-kin.

    • Nola gogoratzen duzu? Eragin handia egin zidan. Hamabost urte nituen eta aita nazionalista zen. Miguel Antonio Astibia, Agerreko Bor-d a k o a zen. Beti hor i i kus i g e n u e n etxean eta nik asko sofritzen nuen ka-mionakjendezhustu, eraman, etabe-rrizbete, bueltan ekartzeko. Hori dena ikustea gogorra izan zen. Leitzan, be-rriz, ez zen horrelakorik gertatu. As-kotan jolasean jartzen garenean Lei-tzan hau eta hura hil zuten esaten da, baina erantzuten diet hemen gertatu-takoa ez dela deus. Nik ikusi dituda-nen aldean ez da deus.

    • Handik Leitzara bueltatu zinen? Bai. Ahizpa bakarrik josteko gutxi zen eta etxera etorri nintzen. Hala ere, be-ti amistadea izan dugu, joaten naiz ni-re etxera bezala, atzo ere han nintzen. Oso ongi moldatzen naiz familiarekin. Haiek ez ziren jaio ni han egon nintze-nean, baina gurasoekin segitu nuen eta gero umeekin.

    • Hainbeste hildako ikusita, nola ikusten duzue heriotza? Heriotza beti heriotza da. Hala ere, ez diot beldurrik. Kontua ateratzen de-nean, esaten dut zerua guretzat egina dagoela. Nor sa r tu behar dute gu ez bagaituzte sartzen?

    • Leitzan gauza asko ikusi izan di-tuzue. Asko aldatu da? Bai. Lehen jende aberatsa eta handia etortzen zen uda pasatzea. Primo de Riverarenak izan ziren hemen. Orain, aldiz, gauzak asko a lda tu dira. Or-d u a n abera tsak alde ba tean eta po-b r e a k b e s t e a n iza ten ginen. Orain gehiago nahasten gara. Etxea garbitzeko laguntzai lea iritsi zaie oharkabean. Inaxik eskua hau-tsia du eta Juanitatxok bizkarrezurre-tik gaizki-dabil; isiltzeko garaia iritsi da eta ateraino lagundu gaitu Inaxik.

    —^lrene Arrizurieta / Leitza

    ostirala, 1999ko apirilaren 1 6a Egunkaria

  • K l a s i k o b i t x i • a r r o r i t k l a s i k o

    Joxemiel Bidador

    IMafarroako lehen egurikariareri egilea: lMipho Grazia luzeko Francisco Sebastian Manuel Mariano 1719ko

    ekainaren 10ean sortu zen Teruel aldeko Alcañizen; aita Napoliko Sebastian Nipho zuen, goren graduazioko militarra,

    eta ama berriz, Iruñeko Brigida Cagigal. Nahiz aragoarra izan, eta amaren aldetik Nafarroara hurbiltzeko aukera izan, Nipho Madrilen bizi izan zen gutxiz gehieneko denbora, eta

    hantxe zendu zitzaigun 1803ko urtarrilaren 10ean.

    T dazle profesionala izan zen J L Nipho, ez idatzitakoaren ka-litateaz bezainbatean, izkiria-tzen zuenaz bizi izan baitzen baizik, XVIII. mende hartan nahikoa zaila agitzen zena. Sos gehien eman ziona itzulpenak izan ziren; Caraccioloko marki-saren lan guztiak gaztelaniara-tu zituen, baita Fai Jacinto Montargonen Diccionario apos-tolico edota beste lan erligioso-ak, edo Florianen lanak.

    Ilustrazioaren garaiko egile ia guztiak bezala, antzerkiak kezkatzen zuen, eta egile ezeze, baita antzerkiaren gaineko teo-riagilea izan zen. Behialakoan eman izan da argitara antzerki-rako berak formulatu errefor-ma, Ideapolttica y cristianapa-ra reformar el actual teatro de España y conducirle en pocos años al estado de perjeccion que desea el magistrado y pue-da constituirse por modelo de todos los de Europa. Halaz guz-tiz, eskuizkribu hau topatu au-rretik bagenuen bere ideien be-rri, bere Diario extranjeroegun-kariaren orrialdeetan agertu baitzuen Poetica dramatica. Madrileko Gurutzearen antzo-kian Dios protege la inocencia y Elvira reina de Navarra izenbu-ruko antzezlana jokatu zuen estreinakoz 1788ko maiatza-ren lOetik 15era. Argumentua Juan Marianaren historian to-patu zuen (VIII. Alea, XIII. Kap.). Trigerosek lan honen gainean egin zuen kritikak ez-tabaida guritsua sortarazi zuen; Escenofilo Ortomeno ezi-zenez Niphok berak erantzun zion Carta acerca del drama nuevointitulado... idazkianbe-re tesiak azaldu zituela; erdibi-dean kokatzen zen, eta Calde-ronen zein XVII. mendeko an-tzerki barrokoa goraipatu ba-zuen ere bere 1764ko La na-

    cidn española dejendida de los insultos de El Pensador y sus secuaces Clavijo fajardoren kontra, haren desagerketa ere eskatu zuen besteetan. Horre-gatik ausaz, Menendez Pelayok ideologia garbiren eza leporatu zion, eta horren ezarian, anti-entziklopedista eta tradiziona-lista'tzat jo zuen, bere interesen arabera naski. Alabaina, Sa-maniego, Iriarte edo Moratin zaharrarengandik hurbilagoan zegokeen Ramon de la Cruzen-gandik baino. Honen froga, Rousseauren Pygmalion melo-logoaren itzulpena, Duran, Gonzalez del Castillo, Suarez eta Rojo idazleek eginikoen os-tean penintsulan agertu bosga-rren aldaera, edota metastasio-ren lanen itzulpena.

    Alabaina, kazetari izan ge-nuen Nipho bereziki, Karios Ill.aren agintegoko lehenbiziko hamabi urteetan bederatzi al-dikako argitalpen bat karrika-ratu zuela, tartean, Manuel Ruiz de Uribe ezizenarekin Es-painian argitara eman zen le-henbiziko egunkaria, hau da, Madrilen 1758ko Diario Noticio-so erudito y comercial, publico y econdmico; Niphok utzi ondore-an, Lozano eta Thevinen es-kuetatik pasatu zuen Diario de Madrid aldatuta 1918ra arte. Atera zuen bigarrena 1759ko La Estajeta de Londres izan zen, gutunetan emanda, eta 1779an eta 1786an berriz edi-taturik. Antzeko gaiak jorratze-ko 1761 eko El murmurador imparcial eta 1763ko Co-rreogeneralhisto-rico, literario y econdmico de la Europa izan zi-ren. Urte berean Diario extranjero: noticias importantes y gusto- • sas para los verdaderos apasio

    nados de artes y ciencias ager-tarazi zuen Madrilen, Espai-niaz kanpoko argitalpenen be-rri ematekoa, Journal des Sa-vants eta Annales Typographi-ques argitalpen frantsesetik zuzenean itzulitako testuen bi-tartez. Marmontelen elaberri moralen itzulpenak El novelero de los estrados y tertulias y dia-rio universal de las bagatelas 1764an ateratakoan eman zi-tuen. Eite didaktikokoa ere El bujon de la corte 1767ko aldiz-karia izan zen. El correo general de España merkataritza erret ganberak babestuta atera zen 1770an. Beste argitalpenak ere El pensador cristiano edota El erudito investigador.

    Guztiarekin, gure interese-koa 1760an estreinakoz atera Cajdn de Sastre literato o per-cha de maulero erudito, con mu-chos retales buenos, mejores y medianos, utiles, graciosos y honestos, para evitar lasjunes-tas consecuencias del ocio izen-buruko argitalpen didaktikoa da, bi urtetan atera zen asteka-ria alegia. Honen berrargitara-pena, zcrtxobait aldatuxea, Na-farroan ateratako lehenbiziko aldizkaria izan zen: El duende especulativo sobre la vida civil, Iruñean Martinez baitan 1762kourtarrilaren lazgeroz. Lan honen ateratzeko, Niphok Juan Antonio Mercadal ezizena aukeratu zuen. Bigarren zen-bakirako, jada, jatorrizko l/en burua eman zion berriz, Caj6n

    de Sastre. (E1 duende especulativo, 8zbk.,

    1 X. «principios histori-cos del arte de bai-

    lar», in ANA CLARA GUERRERO, Viajeros britanicos..., 358-pas-

    sim). Hirugarre-ñez ere 1781ean atera

    zuen Madrilen.

    P a t z i k u P e r u r e n a

    Neronekfrogatua

    Idazpena jatorriz asma-zio majikoa da, magoek egin eta zabaldua. Ikus-puntu hori Mesopota-mian sortu eta, gero, greko eta juduen erlijioetan eta beren adarretan finkatu zen. Euskal-dunen idurian, berriz, majia hori ez da esistitu; beti bereizi ditu idazpena eta sortilegioa. Hitza majikoa izan zaio, baina ez letra. Euskara idatzia, tradi-zioz contradictio in adjecto izan da, eta ez inoren inposaketaga-tik, baizik euskaldunen ikus-kera beragatik.

    Kristautzearekin ikusi zuen euskaldunak lehen aldiz idaz-penaren ostentazio zeremonial izugarri eta iraunkorra. Baina euskaldunak sekulan ez du sumatu, goxatu, letren esen-tzia majikorik, eta saiheste po-pular horretaz landara garatu da komentuen eta burokraten grafolatria, euskal kaligrafoak eta pendolistak nagusi direla.

    Hala, euskaldun gehienen-tzat letrak esistitu ez duten ar-tean, guti batzurentzat Esta-tuko burokrazi eta erlijioari go-gorki lotuak zeuden. Norbaitek balerrake halaxe izan dela edo-non; bai, baina hemen osoki manera monolitikoan. Letrak kontsideratzeko ikusmodu es-talinista apezkoi hori izan da, euskal letretan gailendu den bakarra.

    Euskalduna, ez da berez le-tratu, letratu kondeszendiente baizik, euskaldun iletratuak jada beragandik bueltarik ga-beko arroztu eta ergeltegi bate-ko azinda bezala ikusiko ditue-na; eta ez sekula letren joste-tan eta arriskuan ibiltzeko txi-rrinta dutenak. Euskaldunak ez du izan, beraz, bere burua letretan paratuta liluratzeko pasionerik ez nortasunik.

    Eta inor bere euskal mane-ran eta izakeran letratu izandu ezak (fraiiuneriak segituan ito-ko baitu edozein saialdi, inon-dik ere usnakatzen baitu hil ala biziko afera zaiola) euskal idazlea ikuspuntu frailuno ho-rren heredero eta depositario huts bihurtu da, batere ñabar pinttarikgabe, euskal inkultu-ra letratuaren komentuko zol-

    dan bakteria bat bezala birsor-tua.

    Horren arabera, euskal le-trak soilik doktrina emateko, moralizatzeko, herri hau sal-batzeko, kongresu pitoak jen-daje pitoekin egiteko eta poliki kobratzeko erabili behar dira. Alde batean doktrinomania eta kobrantza, kostako dena kos-ta, eta bertzean gustorik eza, pasiorik batere eta kultura are eskasagoa, harrigarri litzake hemen zerbatto, ttintta bat, xirtaño baten itzala bada ere, sortzea.

    Gero gainera, panorama li-luragarria osatzeko, Larra-mendi eta Garibai probintzia-no kakazuen garaitik hona, akonplejatuen portaera gai-lendu da erabat azken milurte erdian. Euskal mamurro letra-tu tipikoa hiperespainol gisa fi-guratu nahian euskalduna de-la dioen subespainol xaborra da, espainolak bezainbat kul-tura eta kultura bera duela frogatu nahi duen probintzia-noa.

    Gaixo tximinoak, zertaz ez doaz alkortze bidean eta xuxen xuxen espainolez ari? Ez, be-ren erlijioak debekatzen die: nola frogatu bestela espainolei interesanteak direla? Xixtarik ere ez baitute egin espainolei fidelki zerbait frogatzeko edota espainolak bezala izateko ez denik: hiztegiak, literatur ge-neroak, itzulpenak, euskal-sandien gomendio amorosak, denak, beti zakurraren barra-bilak bezain bangoardistak es-painolarekiko. Hauxe baizen ez da euskal kultura ofizial su-bentzionatu txalotua. Eta zein da animaleko esportzu horren lorpena? Ja ere? Ez arraiua! Euskal kulturak espainolak eta amerikanuak gainditu ditu gauza batean: euskal letratua munduko inor baino doktrina-rioago da».

    Are gehiago Eduard: letrena ezezik, hitzen majia bera, me-todo monolitiko apezkoi stali-nian'o berberak irentsi dik he-men,«Hitzaren kirol naziona-la»,«Hitzajolas bihurtu zen» eta gisako ebanjelio salbadoreak lekuko.

    t U ) | Motxorrosolo Trufa gaitezen

    ITSUA DENAK, IRAGAN HURBILEKO EGOERAREN AZTERKETA, ARGITASUN OSOZ pausatu zuen. Garai bateko bortizkeria, nagusiki gorri eta urdinez jantzi zen hura, ez omen zen batere errentagarria bizi gintuen ga-

    rai horretarako. Alta, ez zuen inolaz ere indarraren erabilera bazter-tzen. Ataka berrian, bere ingurukoek, pasata ziruditen moldeak era-kutsi dizkigute. Trufa gaitezen.

    Egunkaria ostirala, 1999ko apiri laren 1 6a ostirala, 1999ko apirilaren 1 6a Egunkaria

  • r \ l /L)J)u L) 'ij Ul) Ĵ 3 ^ Eskultorea eta margolaria

    «'Zaindaria' lana pisua eta totemikoa Ha» M "

    Alfonso Ascunce iruindarrak Lizarrako

    Biurteko Eskuitura saria irabazi berri du.

    Pinturan zein eskulturan iaioa, lau

    hilabetetan gauzatuko duen Zaindaria lana

    pisua eta totemikoa dela dlo, orain arte egin

    dituenekin konparatuz erraldoiena. Lau

    metro baino gehiagoko garaiera du, eta

    altzairuzkoa izanik, 1700 kiloko karga

    hartuko du.

    BGITEN D U E N LANAZ MINTZA-tzean, formetan ez ezik, hitzetan ere hausnar tu duela n a b a r i t z e n zaio Alfonsori . Bere obraren bidean bezala, elkarrizketan ere ta r teak ez dira handiak.

    • Lizarrako Biurteko Eskul-tura sariaren l ehenengo aldia irabazi berri duzu. Nola d e f i n i t u k o z e n u k e garaile izan den lana? P i s u a e ta to te tn ikoa da ,

    1700 kilo baino gehiago pisa-tzen d i tue lako . Bi zentimetrota-ko a l tzai ruzkoa xa f lek o s a t z e n dute , lau metro pasako garaiera du eta bertikala da. Esanahi sin-bolikoari errepa-r a t u z , g u d a r i p a s i b o b a t da , eta, era berean, za indar i akt ibo b a t . F o r m a l k i zerikusi hand ia du afrikar eskul-turarekin,

    Kubismoarekin eta matema-tikarekin ere bai. Konstrukti-bistatik eta iberiar egituratik ere asko du. Pertsonaia baten ideiarekin identifikatzen da planoen eta angelu zuzenen bidez.

    • Ideia garatzea asko kosta zaizu? Bizitza osoa, ditudan hogei-

    ta hamabi urteak. Ez da eze-rezetik atera den ideia, aurre-tik p i n t u r a n eta bes te arlo batzuetan garatutako ideieta-tik dator, eta kasu hone tan

    «Badirudi

    Nafarroan izu

    politikoa dagoela

    azpiegitura on bat

    egiteko, izaera

    propioa duen

    zerbait egiteko

    konplexua dago».

    #

    Z a i n d a r i a p i ezan z e h a z t u dira. • P r o i e k t u a n o n e g i n g o

    duzu? Oraindik ez dakit zein lan-

    tegi tan eginen d u d a n . Lau hilabeteko epea dut. Bi milioi p e z e t a k o s a r i a r e k i n egin behar dut (80.000 libera), eta L iza r rako k i r o l d e g i a r e n ondoan kokatuko dute.

    • Jadanik Iruñeko Udalak a r t i s t a g a z t e e n t z a k o urtero deitzen duen saria

    irabazi duzu eta hainbat erakus-ke ta eg in ditu-zu . Ordut ik hona zure lanak a l d a k e t a a s k o izan al ditu? Sa r i h a r t a r a k o egin n u e n l a n a o r d u r a k o izan zen. Gero eskul-tu ra e rakuske ta b a t egin n u e n margolanean

    i s l a t zen zena garatzeko. Orduan l ana ren

    akabera onak eta garbitasu-nak ez zuen kezka handirik sortzen, baina gero zehazta-sun formaletara jo du artela-nak.

    • Zuk ere garapen hori izan duzu? Uste dut baietz. Bai pintu-

    ran zein eskulturan. • Lizarran k o k a t u behar

    duzun lanaz gain, bes te p r o i e k t u r i k b a d u z u egun? Bi serie margotzen ari naiz:

    jorra tu eta ha r rapa tu , hain

    zuzen. Donos t iako Galer ia Dieciseis-n gaur zabalduko d u t n i re l a n e n e r a k u s k e t a maiatzaren 22a arte. • Oraindik egin ez duzun

    zein lan egin nahiko zenu-ke etorkizunean? B a d a k i t zer egin b e h a r

    dudan bihar. Badakit lanean jarraitu behar dudala, eta egi-ten ari naizenari eutsi. Gus-tura nago nire lanarekin eta bide horri eutsiko diot. • Nafarroan arte garaikide-

    an murgi ldutako art ista ugari zaudeten arren, ez dago toki esanguratsurik egiten duzuena erakuste-ko. Hain azpiegitura eska-s e k i n z e i n aukera ditu-zue? Dagoen azpiegi tura u r r i a

    benetan hutsean gelditzen da ez delako inon ikusten. Badi-ra esfortzu handia egiten ari diren salbuespenak. Badirudi Nafarroan izu politikoa dago-ela azpiegitura on bat egiteko, izaera propioa duen zerbait egiteko konplexua dago.

    • Francisco Javier Zubiaur Nafarroako M u s e o k o zuzendariak duela gutz i z ioen eraikinak ez duela identitaterik, eta ez duela jendea erakartzen. Iruñe-ko Udalak ere Madrilgo Arco Ferian urtero lanak e r o s t e n d i tu jak in gabe non paratuko dituen. Era-kundeek badakite zertan ari diren?

    E r o s t e n d e n guz t i a ongi iruditzen zait, gutxi dela uste

    Alfonso Askunzek 32 urte ditu. Ez du gogoan marrazten eta margotzen hasi

    zen eguna, horretan gogoak emanda eta pentsatu gabe hasi zelako. Zeramika

    eta Barruko Diseinua ikasi zituen Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan. Madrilen

    Eduardo Arroyoren margo tailerrean aritu zen, eta Montequieun (Frantzia)

    Albert Ocehlenean.

    Iruñeko Santa Marta kalean beste lau artistarekin batera duen tailerrean ordu

    asko igarotzen ditu egunean, oihalean edo beste material batean bere ideiak

    gauzatu ahal izateko. Nolanahi ere, pintatzeaz eta eskultura lantzeaz gain,

    Iruñetik kanpora abiatzen denean landaretza dagoen tokira joatea du gustuko.

    Dena dela, ez du bazterrean uzten Bardeetako paisaia lehor eta horia.

    Irakurri duen azken liburuak landareak zituen protagonista. Artistaren irudiko,

    bere lanari dena aplika dakioke. «Hori da nire obraren proiektua, egiten dudan

    horretan gauza guztiak direla aplikagarriak. Badira nagusitzen diren bi

    ezaugarri: linealtasuna eta zirkuluak. Behin horiek adierazita, beste guztia

    onargarria da», azaldu du.

    d u d a l a k o . Ga ine ra , a u r r e -kon tue tan ar teari egokitzen zaiona h u t s a r e n hur rengoa da. Kontua da gero prentsan a r t i s t a b a t z u e n l a n a txis te moduan tratatzen dela. Adi-bidez, Sloser ar t is taren lana tratatzerakoan iseka egin da. E s a n b e h a r r e a n n a z i o a r t e m a i l a n oso s o n a h a n d i k o a r t i s t a dela eta bere balioa frogatu duela, haren lanaren inguruan txisteak egiten dira. Atzera p a u s o a k ema ten ari dira. Jendeak ez du zientifi-koen l a n a ezba ian j a r t z en , b a i n a b a d i r u d i edoze inek duela eskubidea artisten lana kritikatzeko eta baloratzeko. Nafarroan egoera pobrea da. • Zuk zein beste bide hartu

    duzu zure lana erakuste-ko?

    Nire kezka h a n d i e n a beti izan da e s t u d i o b a r r u k o a .

    Barruan }an egin. Ez dut pre-sarik izan. Garrantz i t suena izan da lana ongi egitea, eta egiten dudanarekin ados ego-tea zentzu guztietan. • Dena den, bizi ahal izate-

    ko kanpora ere begiratu beharko duzu? Pintura irakasten dut. Egun

    klaseak ematen ditut Zango-zan, eta Alfredo Sada elkarte-an ere bai - duela bost ur te sortu genuen Arte eta Lanbide eskolatik ateratako ikasleek-. Biak tartekatzen ditut eta abe-rasgarria da oso. Zuk irakatsi dezakezu, baina zure ikasleek ere asko e r a k u s k e n dizute. Ta i l e r reko l a n a p i s u a eta gogorra da, bet i mug imen-duan zaude eta gogoeta egi-ten , i zae ra propioa d u t e n lanak egin nahi dituzulako.

    —e»irene Arrizurieta

    ostirala, 1999ko apirilaren 16a Egunkaria

  • Egunkaria

    > ostirala • 1999ko apirilaren 16a

    Kike Diez de Ultzurrun

    lraganeko argazkia

    j k lderdiak prest daude ekainaren f | 13ra arte eramanen gaituen las- f

    terketan aritzeko. Hori bai, talde batzuk sendo dabiltzan bitartean, bertze f: zenbait herrenak hartuta soma daitezke, barne gorpuzkerarik gabe. Konparazio batera, Nafarroako Alderdi Sozialista.

    I Egia erran, naturak ez du nortasun-do-f hain bereziez jantzi tuterarra buruzagi

    tzarako, baina bazirudien behintzat ga f raile aterako zela eskuindarrekin harre 1 manak estutu nahi dituztenen aurkako \

    lehian. Bai zera! A zer nolako zartakoa eman dion Egurenek Madrildik. Gertatu-takoa ikusirik, Lizarberen alderdi erabe-rrituari, eta, ondorioz, PSNren sinesgarri-tasunari ukaldi latza eman diote hautes-leen begien aitzinean. Horregatik, balite-ke hautesle horietako batzuek CDNra edo IUrajotzea.

    Eta eraberritzearen aldetik makal dabi-len bertze talde bat EA da. Talde honek hi-ru urtez Zabalik deitutako prozesua lan-du du, alderdia gizartera irekitzeko eta Nafarroatik beretik abertzaletasunaren barnean mezuak sortzeko. Bada, kanpo-tik ikusirik, harridura handia sortu du prozesu horren bultzatzaile nagusietari-ko bat, hots, Jose Mari Aierdi aurreneko bi postuetatik baztertu izanak, haren or-dez nor eta iraganeko argazkietako aurpe-gi bat sartzeko. EA ongi ezagutzen dute-nek erraten zuten Aierdi eta Begoña Errazti -legegintzaldian benetan lan han-dia egindako parlamentarioa- joanen zi-rela zerrendako bi lehen postu horietan, baina «aitaponteko» handi batek proposa-turik, Cabases sar daiteke bigarren pos-tuan. Izen hori -gizonak dituen balioak den mendrenik ukatu gabe- bertze garai batekoa da, eta, gaur egun, bertzelako jendea behar da, Nafarroako abertzaleta-sunak hain beharrezkoak dituen aire, mezu eta molde berrien ekarle izan daite-keena, hemengo abertzaletasunari etor-kizuna eman diezaiokeena. Beude hortaz, iraganeko aurpegi guztiak iraganean. Bihar erabakiko da. Espero dezagun «le-hengo lepotik burua» moduko esanerak erran behar ez izatea, jokuan baitago al-derdirikgabekojende askoren ilusioa.

    KONTZERTUAK

    t Barañain: Josetxo Goia-Aribek Eunate bere azken diskoko la-nak interpretatuko ditu dato-rren ostegunean, Kultur Etxe-ko erakusketa aretoan, 20:00etan.

    > Zangoza: Carmen Montoia so-pranoak eta Pedro J. Rodri-guez piano joleak kontzertua eskainiko dute bihar, 20:30etan, Carmengo Audito-riumean.

    > Lizarra: San Joan elizan, Iraur-gi Azkoitiko abesbatzak kan-tatuko du gaur, 20:45etan.

    ZINEMA

    I Tafalla: Datorren asteartean eta ostegunean Regreso al pa-raiso Joseph Ruben zinemagi-learen filma eskainiko dute 20:00etan eta 22:30etan. Bihar 18:00etan eta etzi 17:30etan, berriz, Ahmed, principe de la Alhambra ema-nen dute haurrendako. Ema-naldi guztiak Cinema Espa-ñolen izanen dira.

    ERAKUSKETAK

    I Talalla: Hilaren 28a arte F., Ja-vier Etaio Tasio-ren marrazki erakusketa ikus daiteke.

    I Zangoza: Imagenes de una pere-grinacion; ruta Jacobea era-kusketa ikus daiteke maia-tzaren 2a arte. Bertan, Done-jakue Bidean hartutako hain-bat irudi bildu dituzte.

    I Barañain: Haizea elkartean, bertso afaria eginen da gaur, 22:00etan. Bertso kantari hauexek ariko dira: A. Egaña, A. Mendiluze, I. Elortza eta E. Arozena.

    I Iruñea: Iruñeko Orfeoia abes-batzan kantatu nahi duten zaleen bila dabil. Interesatuek 948-22-20-89 telefonora dei dezakete.

    I Baztan: Ipuin eta komiki lehia-keta antolatu du Baztango Udalak eta Gazte Asanbla-dak. Partehartzaileak taldeka edo bakarka aurkez daitezke, eta hiru mailatan sailkatuko dira: lehenengoan, 12, 13 eta 14 urtekoak kokatuko dira; bigarrenean, 15, 16 eta 17 urtekoak; eta hirugarrenean, 18koak eta handik goitikoak.

    Komikiak zein ipuinak eus-karaz aurkeztu behar dira Baztango Udalak Elizondon duen egoitzan. Aurkezteko epea gaur zortzi bukatuko da. Informazio gehiago nahi due-nak dei dezala 948-58-09-02 telefonora.

    > Burlata: Emilio Majuelo histo-rialariak Ricardo Zabalza: Di-rigente del campesinado na-

    varro (1898-1940j hitzaldia eskainiko du gaur, 20:00-etan, Axular elkartean.

    Hruñea: Nafarroako Kirol Elkar-teak mendi zeharkaldia anto-latu du etziko. Ibilaldia Angel Oloron aterpean hasi eta Hol-tzarteko zintzurretanbukatu-ko da. Informazio gehiago nahi duenak dei dezala 948-39-40-02 telefonora.

    Castelao nos

    jE que o seu brazo somentes sirva para guindar albres!.

    Eta haren besoak arbolak ebaki besterik ez dezala eginl...