^arra-belagoako ikusmira - euskaltzaindia · nobela beltza, jakina . gure aukerak erakusketak b£fl...

7
Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1992ko azaroak 20 / II. urtea / 51. zenbakia ^arra-Belagoako ikusmira ondoko eski nboraldia istear dagoe- an, Larra- lagoaz oroi- •n dira asko i asko, horre- ako Nafa- §ako paraje- ederrena ita. Aurten, ina, bestela- protagonis- oa hartu du lamantxoia i Hiru Errege ahaiaren ar- ;o alde pare- be honek, rtako pistak nditu eta berriak egiteko asmoa dela eta. Erronkariko Batzarrak au- ratu du dagoeneko proiektua, eta horren arabera, pistak handitu, za- Idu eta egokitu egingo dira, eta hiru aterbe eta patinaiarako beste pista ri bat egingo da. Horretaz gain, pista berriak eraikitzearen alde azal- :n da proiektua. Legearen arabera, baina, ezinezkoak lirateke lan uek, erreserba naturaletan ezin baita eraikuntzarik egin, eta ekologis- protestak entzun dira dagoeneko. Bitartean, Belagoako aterbea be- tzeko lanak amaitzear daude. Ingurua aldatu dezakeen ikusmira. Barnean PEDAGOGIA PINTURA Supergaituendako zentrua ireki du SerafinArgaizek/vii Itziar Alforjak jaso du Iruñea Gazteendako Saria / VIH Amen eta omen AINGERU EPALTZA B atek badaki zeren ondorioz, gure Iruñe zahar eta probin- tziano hau kosmopolitismo homologatzailearen bidean abiatua dugu ziztu bizian. Harako jotero ha- rek Calahorra-Kalagurriz zioen gi- sara, ez dakit nongo metropolitako urrinak usaintzen ahal ditugu jada- nik, gero eta nabarmenago, gure inguruan. Gu ere ez gara makalak, gero, zerbaiti ekiten diogunean. Harako jota haren haritik, Was- hingtonen itxura bereganatua zuen aspaldi gure hiriburuak. Apezpikua, San Zerninen denboretatik; alkatea, Evreuxtarrek eman ziguten, opari, XIII. mendean; putetxeak, auskalo noiztik, eta frontona, hain segur ere betidanik, denendako jakina baita euskaldunok aurrehistoriatik ari garela hemen pilota-jorran. Orain, aldiz, New York izan nahi dugu, eta hori ezina bada —oraino ez zaizkigu Arrotxapea edo Sandu- zelaira etorri Bronxi iduri kolore- tsua erasten dioten puertorrika- rrak— bai bederen Madril, London edo Parise. Ezin bertzela, Diputazioaren in- gurukoespaloiak ekarri zigun, duela zenbait urte, aldaketaren lehen arra- za. Emakume galez estaliriko mutil puskek bereganatu dute ordutik hain gertakari loriatsuak ikusia den alde hori eta ez dirudi, ehun metro ha- ratago, La Perlaren inguruan prota- gonista femeninoak dituen bertze merkatuaren damuz, gaizki joaten zaienik. Ortziral arrats guzietan, Bartzelonako Rambjjak Karlos III. Etorbideraino ailegatzen dira. Espaloi horretatik mugitu gabe, bertzalde, ikus ditzakegu, jai nahiz aste, uso eta jubilatuen goizak alai- tzen dituen jonki troparen ibilera errenak. Wembley edo Portobello- ko karriburu zoldazu bat ote? Ez jauna, gure hiriaren esentziak zer- tzen dituen Gaztelu Plaza. Orain, berriki ikasi dut, gauez, Takonera aldea —Central Park, Bois de Boulogne-ren pare— ho- mosexualen bilgune dela. Ikasi ere dut, bertze egitekorik izan ez eta ho- mosexualak dantzatzea denborapa- sa hartu dutela mutil saldo motodu- nek. Berlingo neonaziak ez ditugu, beraz, hain urrun. Hurrengoan, paisa bat tragutuko dute San Agushnen edo senegales bati tripak eginen Erletokietan. Ge- ro, ezenario zoragarri horrekin, ida- zle trebe baten lumak Iruñeak oraino falta duen nobela ahantzezina digu idatziko. Nobela beltza, jakina.

Upload: others

Post on 30-Jun-2020

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ^arra-Belagoako ikusmira - Euskaltzaindia · Nobela beltza, jakina . Gure aukerak ERAKUSKETAK B£fl Jose Antoni Legorburo u pintorearen lana ikusgak daudi e Tafallako Kultu Etxekr

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1992ko azaroak 20 / II. urtea / 51. zenbakia

^arra-Belagoako ikusmira ondoko eski nboraldia istear dagoe-an, Larra-lagoaz oroi-•n dira asko i asko, horre-ako Nafa-§ako paraje-ederrena

ita. Aurten, ina, bestela-protagonis-oa hartu du lamantxoia i Hiru Errege ahaiaren ar-;o alde pare-

be honek, rtako pistak nditu eta berriak egiteko asmoa dela eta. Erronkariko Batzarrak au-ratu du dagoeneko proiektua, eta horren arabera, pistak handitu, za-Idu eta egokitu egingo dira, eta hiru aterbe eta patinaiarako beste pista ri bat egingo da. Horretaz gain, pista berriak eraikitzearen alde azal-:n da proiektua. Legearen arabera, baina, ezinezkoak lirateke lan uek, erreserba naturaletan ezin baita eraikuntzarik egin, eta ekologis-protestak entzun dira dagoeneko. Bitartean, Belagoako aterbea be-

tzeko lanak amaitzear daude. Ingurua aldatu dezakeen ikusmira.

B a r n e a n

PEDAGOGIA PINTURA

Supergaituendako zentrua ireki du SerafinArgaizek/vii

Itziar Alforjak jaso du Iruñea Gazteendako Saria /VIH

Amen eta omen

AINGERU EPALTZA

Batek badaki zeren ondorioz, gure Iruñe zahar eta probin-tziano hau kosmopolitismo

homologatzailearen bidean abiatua dugu ziztu bizian. Harako jotero ha-rek Calahorra-Kalagurriz zioen gi-sara, ez dakit nongo metropolitako urrinak usaintzen ahal ditugu jada-nik, gero eta nabarmenago, gure inguruan. Gu ere ez gara makalak, gero, zerbaiti ekiten diogunean.

Harako jota haren haritik, Was-hingtonen itxura bereganatua zuen aspaldi gure hiriburuak. Apezpikua, San Zerninen denboretatik; alkatea, Evreuxtarrek eman ziguten, opari, XIII. mendean; putetxeak, auskalo noiztik, eta frontona, hain segur ere betidanik, denendako jakina baita euskaldunok aurrehistoriatik ari garela hemen pilota-jorran.

Orain, aldiz, New York izan nahi dugu, eta hori ezina bada —oraino ez zaizkigu Arrotxapea edo Sandu-zelaira etorri Bronxi iduri kolore-tsua erasten dioten puertorrika-rrak— bai bederen Madril, London edo Parise.

Ezin bertzela, Diputazioaren in-gurukoespaloiak ekarri zigun, duela zenbait urte, aldaketaren lehen arra-za. Emakume galez estaliriko mutil puskek bereganatu dute ordutik hain gertakari loriatsuak ikusia den alde hori eta ez dirudi, ehun metro ha-ratago, La Perlaren inguruan prota-gonista femeninoak dituen bertze merkatuaren damuz, gaizki joaten zaienik. Ortziral arrats guzietan, Bartzelonako Rambjjak Karlos III. Etorbideraino ailegatzen dira.

Espaloi horretatik mugitu gabe, bertzalde, ikus ditzakegu, jai nahiz aste, uso eta jubilatuen goizak alai-tzen dituen jonki troparen ibilera errenak. Wembley edo Portobello-ko karriburu zoldazu bat ote? Ez jauna, gure hiriaren esentziak zer-tzen dituen Gaztelu Plaza.

Orain, berriki ikasi dut, gauez, Takonera aldea —Central Park, Bois de Boulogne-ren pare— ho-mosexualen bilgune dela. Ikasi ere dut, bertze egitekorik izan ez eta ho-mosexualak dantzatzea denborapa-sa hartu dutela mutil saldo motodu-nek. Berlingo neonaziak ez ditugu, beraz, hain urrun.

Hurrengoan, paisa bat tragutuko dute San Agushnen edo senegales bati tripak eginen Erletokietan. Ge-ro, ezenario zoragarri horrekin, ida-zle trebe baten lumak Iruñeak oraino falta duen nobela ahantzezina digu idatziko. Nobela beltza, jakina.

Page 2: ^arra-Belagoako ikusmira - Euskaltzaindia · Nobela beltza, jakina . Gure aukerak ERAKUSKETAK B£fl Jose Antoni Legorburo u pintorearen lana ikusgak daudi e Tafallako Kultu Etxekr

G u r e a u k e r a k

ERAKUSKETAK B £ f l Jose Antonio Legorburu pintorearen lanak ikusgai daude Tafallako Kultur Etxeko era-kusketa aretoan, Kultur Patro-natoak eta Nafarroako Gober-nuko Hezkuntza eta Kultura sai-lak antolaturik. Erakusketa hila-ren 29a arte izanen da zabalik.

Roberto Gonzalez pintorea-ren lanak ikus daitezke Iruñean datorren 29a arte, Lan Kide Au-rrezkiak Sarasate Ibilbidean duen aretoan. Pinturaz aparte, es-kulturak ere baditu artista honek, baina oraingoan oleoak bakarrik ekarri ditu.

IKASTAROAK Ipar eski ikastaroak egin dai-tezke Aralarren abenduaren letik martxoaren 28a arte, Larraungo udalak antolaturik. Ordutegia 9,30etatik 13,30etara izango da. Bi modalitate daude,' Aste zuria' eskolakoentzat, 4.800 pezetatan, eta 'Bi asteburu' helduentzat, materialekin 6.700 pezetatan eta materialik gabe 4.800etan. Izena eman daiteke Lekunberriko Ki-rol Bulegoan.

ANTZERKIA I S l 'Barkatu tristeza' izeneko obra antzeztuko du igande hone-tan, hilak 22, La Zaranda taldeak,

arratsaldeko 8etan Nafarroako Antzerki Eskolaren aretoan. Emanaldi hauek Eskola eta Go-bernuraren artean antolatu duten udazkenerako kanpainan daude, eta sarrerak 600 pezetan salduko dituzte. Gazte txartela izenez ge-ro, 300.

'Aleph' izeneko antzezlana es-kainiko du, gaur, hilak 20, Ga-balzeka taldeak, Tafallako Kul-tur Etxearen aretoan. Emanaldia

arratsaldeko zortzietan izango da, eta Kultur Patronatoak anto-latzen duen 'Ostiraletan... An-tzerkia' saioaren barruan dago.

'Pie Zatos' izeneko obra eskai-niko du gaur, hilak 20, Gorakada antzerki taldeak, Bianako Kultur Etxean. 'Kontsumoari buruzko antzerki zoragarria' dela lan dio-te egileek, eta arratsaldeko 5etan emanen dute. Bertako Erentzun ikastolak antolatu du.

MUSIKA

Balerdi Balerdi, Bertsolariak eta Trikitilariak arituko dira gaur, azaroak 20; Lizarrako ikastolan. Gaueko 9.30etatik aurrera herri afarira egonen da, 1.500 pezeta ordainduz, eta ondoren luze ari-tuko dira aipatutako taldeak. Emanaldia EUSKALDUNON EGU-

NKARiAk antolatu du, bigarren urteurrena dela eta, beste ekitaldi batzuren artean.

Margarita IMafarroakoare omenezko meza-kontzertua \y nen da heldu den igandean, hila

22, Korellako elizan. Bertas Haendel, Perosi, MozartetaVe diren lanak, besteak beste, abe tuko ditu 'Virgen del Villar' 0

feoiak, Juan Jose Catalanen zi zendaritzapean. Erreginarç jaiotzaren 500. uteurrena delae antolatu den zikloaren barruan

BESTELAKOAK l j | Herri Meza izanen da bih; larunbata, arratsaldeko 6etat aurrera San Juan Bautista Parr kian. Antolatzaileek 5.30et; azaltzea gomendatzen dut abestiak behar bezala prestatz ko.

Euskaraz Bizi kanpainaren b rruan Sukaldaritza Lehiake antolatu du Zizur Nagusiko Ipu targi Gau-Eskolak, gaur, ostir lean. Hiru plater prestatui beharjo dituzte Garrazta Elks team, arratsaldeko 6etatik auri ra. Ondoren, denendako afaria

MENDIIBILALDIAK I J h

Bardea Txurian zehar Mou tain Bikendako txangoa antok du Iruñeko Club Deportivo N varra taldeak heldu den iganc rako. Horretarako izena em behar da egoitzan, arratsalde 7ak eta 9ak bitartean.

Las Coronas-Garonako amildegia Asteburu honetarako Las Co-

ronas mendatea eta Garonako amildegien arteko ibilbidea pro-posatzen dizugu Club Deportivo Navarraren eskutik. Mendatetik bertatik, Mellugatik, ateratzen den altxonbidea hartuko dugu, eta bost kilometrotan zehar Illongo mendi-zerra zeharkatuko dugu. Burgiko Potxa azaltzen da ezkerraldean, sail, ugatz eta arranoekin. Bertan oraindik gelditzen dira jatorrizko paisaiaren aztarnak.

Bi kilometro t'erdi ibili ondo-ren, Legarozko lautadara helduko gara, eta altxonbideari jarraiki, harkaitzen artean arituko gara, ez-peldiak eta korostien artean, Olla-teko lautadaraino heldu arte. Ber-tan 13 trikuharri daude zenbatuta. Hortik behera, Garonako amilde-gitik, Gazteluberri eta Biguezalen arteko errepideraino helduko gara. Hortik, Landoraino, bederatzi ki-lometro. 1.100 metrotako altueran, Leireko mendizerraraino.

Igotzen garen bitartean, gure

gibelean geldituko dira Illongo mendizerra eta Arbaiungo Potxa zizeltzen duen arroila. Cerradatik (1.250 m.) Esako urtegia eta men-dizerraren magala ikusiko dugu,

monastegiarekin. Izena eman nahi izatekotan,

CDNra deitzea baino ez duzu egin behar, arratsaldeko 7etatik 9etara. Tlfnoa.: 22 43 24

ERRAN DUTE ,„„„„„

L y^K JJdalaren langi-

legoaren % 20ak

huts egiten badu ere, ez da

ezer gertatzen».

Santiago Cervera Zerbitzu Orokorretarako

zinegotzia

«Itoizko koordinakundea-

ren alde agertu nahi dut».

Jose Antonio Urbiola Nafarroako EAJko burua

«Emakumeak gogor bo-rrokatu behar du lorate-giaren papera ez egiiea-rren».

Carmen Tomas Kazetaria

«Bostfutbol taldetan egon

naiz, baina bihotza, beti,

gorritxoa izanen da».

Pizo Gomez Futbol jokalaria

ASTEKO PERTSONAiAK

Zupo Ekisoain

Mepamsako entrenatzailea

Hankartean ez duzue behar de-na», botazien, itsumustukan,

Ekisoainek jokalariei, eta hauen erantzuna azkar asko etorri zen: «bernartea baino, bere lana az-tertu beharko luke Zupok». Egun txarrak dira Mepamsarendako. Primeran hasi zuten denboraldia, eta, behingoz, hau izanen zela urtea zirudienean, atzerritarren jokoa behera etorri zen. Haiei bo-ta zieten errua, baina azken par-tiduan, talde osoak egin zuen huts. Ekisoainek postua zuzen-daritzaren esku jarri zuen, baina honek berretsi egin zuen entrena-tzailea. Bitartean, jokalariak kri-tikoak dira entrenamenduekin...

JuanCruzAlli

Lehendakaria

Euskararen Legearen aldake-taren kontrako botoa eman

zuen asteartean, UPNko parla-mentari guztiek bezalaxe, Nafa-rroako lehendakariak. Frankotan azpimarratua zuen euskararen normalizaziorakoegin bcharreko ahalegina, eta esan ere esan zuen: «ni ez naiz euskararen kontra jarriko». Hori dela eta, kritika gogorrak aditu behar izan zituen Juan Cruz Allik asteartean Na-' farroako parlamentuan, eta irri-barreren bat ere antzeman zi-tzaion ezpainetan, berak aldeko botoa ematea eskatu ziotenean. Eskuak lotuta, edo berritsu ge-zurtero?

J. Manuel Goikoetxea

^J y,'m

Altsasuko alkatea

Etxegarate zabaldu egingo da, azkenean, Urbina (Araba) eta

Maltzaga (Gipuzkoa)" tarteko autopistarekin batera, Eusko Jaurlaritzak aste honetan jakin ahal izan duenez. Jose Manuel Goikoetxea Altsasuko alkatea izan da Nafarroan zabalketa ho-rren aldeko defendatzaile sutsua, eta, aste honetan bertan ere, bere poza eta itxaropena azaldu zuen aldeko erabakiaren aurrean. Na-farroak, beraz, Parise zein Ma-drilekin Europaren mailako ko-munikazioak izango ditu, iraga-rritako epe guztiak betetzen bal-din badira, behintzat, 1998. ur-terako.

ADI ! ,„„„„„„„„„„„;„„:„

EUSKALERRIA IRRATIA FM 9

Ostegunero, arratsalde 4etan, 30 seme-alaba N farroako. Elkarrizketak.

X 0 R R 0 X I N IRRATIA FM 10

Egunero 20.00etatik 22.00e ra... Karakola segi hola g> teendako saioa.

RNE RADI0 1 OM (

Astean zehar 20.30eta 22.30etara... Zuri eta Be Elkarrizketak, erreportai musika.

ARALAR IRRATIA FM 10

Astea zehar 13.30eta 14.OOetara...Bertako bizilag eta pertsonai ospetsuei el' rrizketak.

Page 3: ^arra-Belagoako ikusmira - Euskaltzaindia · Nobela beltza, jakina . Gure aukerak ERAKUSKETAK B£fl Jose Antoni Legorburo u pintorearen lana ikusgak daudi e Tafallako Kultu Etxekr

HERRIZ BERRI

Elizondo

rurismoa bultzatzeko patzuergoa 'es- JL O

iRUNEA

1 Bertizko Patzuergo Turisti-Sjan (BPT) Baztan-Bidasoako 1 udal eta enpresarien bost el-irte bildu berri dira, zona osoko Ikeintza' turistikoa koordinatu |i kudeatzeko. Bultzatzaileek lentsaurrekoan adierazi zute-iz,- elkartea legez osatuko da Ifte honen amaiera baino lehen. .Zentroak Bertizen bertan iza-n̂ du kokapena, eta bertan zo-

• iren irudia bultzatzeko ahalegin ia lanak bilduko dira. Nafarroa-is Pirinioetako eskeintzaren ba-juan berezko pertsonalitea es-tjeini asmoz. Gainera, eta aukera «ztiak bultzatzeaz gain, aur-Jztu berri den egitasmoarekin ^rtako arlo guztien moderniza-jO eta profesionaltasuna lortu Ihi dute, Europako Merkatu (jiteratuari begira. •.Bertizko Zentro Turistiko ho-darako lehendabiziko asmoek 19 ln dute hasiera, alkateen or-Izkaritza batek turismoa gara-

Iiko planari buruz aurrekontua katu zuenean. Hain zuzen ere, laren 14ean aurkeztu ziren lan rren emaitzak, eta denek es-rtu zuten orduan elkarlanerako iniko ahalegina. ' • KALITATEKO Joan zen astean

rJRISMOAREN aurkeztu zen L ^ talde berria iizondon egin zeri prentsaurre-lan, eta bertan Baztan, T)onez-Jlie, Elgorriaga, Urrotz, Dona-iffia, Sunbilla eta Berako alka-

Zonak eskeintzen dituen aukerak bultzatu nahi dituzte.

teek, duela gutxi sortu diren den-dariak, jatetxeak, hotelak eta lan-detxeen elkarteen ordezkariekin batera, patzuergoaren berri eman zuten, eta lehendabiziko asmoak plazaratu.

Pedro Perez Uritz Baztango zinegotziak azaldu zuenez, tu-rismoaren eskeintzak «kalitate-koa» behar z-uen izan, eta dauden baliabide guztiak egokitu eta koordinatu beharra azpimarratu

zuen. Hain zuzen ere, bileran az-pimarratu zen zona osoan dagoen lanerako gogoa, eta nahiz eta ira-garpen ekonomikoak oso baiko-rrak ez izan —Laminaciones, ne-kazaritza eta abeltzaintzaren beherakada— etorkizun ona an-tzematen zaio arlo honi.

Alde osora hurbiltzen den tu-rismoa goi mailakoa da, Nafa-rroako Gobernuak duela gutxi plazaratu zituen datuen arabera,

eta horretan zeresan handia izan dute lau urtetik hona arrakasta handia izan duten landetxeek. Hain zuzen ere, alde hau da, Pi-rinioetako ibarrekin batera, Na-farroan landetxe eskeintzarik handiena duena.

Horretaz gain, bertako erakar-garritasunak ezagutaraztea de-rrigorrezkotzat jotzen da pa-tzuergorako lehendabiziko. ira-garpenetan.

Larraun

kfaaolaren ilbideari ?etza

IRUNEA

,Larraungoak ezezik, Basabu-'ieta Imozko udalek ere ezetza *an berri diote Plazaolaren «bideari. Herri Batasunak aur-•ztutako mozio batean Nafa-|ako Gobernuak horretarako en asmoari ezetza ematea es-izen zuten eta. onartutakoaren ibera, edozein alternatiba au-tik udal guztiekin kontsultatu tarko da.

Mozioan agertzen denez, Pla-Jla trenbide zaharraren ibilbi-ibu'tzatze' asi.ioak «ez dau-n ..:ea inoarnk e'akargarria «izeko, ez behintzat asmoak tartzan lurraren desjabetzak 1 beste murrizketen ondotik». »nera, eskeintza ez dela «in-esgarria» azaltzen da bertan, 1 zalantzan jartzen da haran uendako «etekin ekonomiko-eragin dezakeenik».

Fajtzes

Nekazaritza ekologikoa aztergai IRUNEA

Pasa den asteartean hasi eta hilaren 26an amaituko diren ne-kazaritza ekologikoari buruzko jardunaldiak Faltzes eta Mila-groren artean egingo dira, aditu frankoren partaidetzarekin. Jar-dunaldiak Biolur Nafarroa elkar-teak antolatu ditu.

Mintzaldietan ekonomiari bu-ruzko gaiak, ingurugiroa eta ekoizpenari buruzkoak izanen dira aztergai, eta modalitate ho-nek ohizko nekazaritzaren au-rrean dituen abantailak aztertu eta plazaratuko dituzte.

Faltzesen jardunaldiak astear-te, asteazken eta ostegunean izango dira eta astelehenetik au-rrera jarraipena izango dute. Mi-lagron ere asteazkenean hasi zi-ren, eta heldu den astean amai-tuko dira.

Horrela, gaur ostirala, Mila-gron, nekazariaren balorazio so-zialari buruz arituko da Antonio

Ohizko nekazaritzari alternatiba da ekologikoa. Bello biologoa, kalitatea, sal-menta onak eta kutsadurarik eza kontutan harturik.

Astelehenean, hilak 23, abel-tzaintza ekologikoaz mintzatuko da Paco Cabodevilla abeltzain

eta albaiteroa, Faltzesen, eta Mi-lagron Jesus Pirla kalitatezko fruituei buruz arituko da. Amai-tzeko, mahainguru bat izanen da ingurugiroari buruz eta nekazari-tzaz, ostegunean.

IRUNEk emanen dio hasiera martxoaren 26an hasiko den Ko-rrika 93ri, AEK-ko arduradunek azaldu berri dutenez. Korrika apirilaren 26an amaituko da Bil-bon. Halaber, AEK-ko matriku-lazio datuak eman ziren ezagu-tzera bertan. Nafarroan 2.125 ikasle ari dira aurten euskara ikasten, hau da, iaz baino 112 gehiago. Zonaldeka Iruñerria da nagusi, 1.230 ikaslerekin, eta on-doren Sakana eta Lizarrerria da-toz, 208 eta 175 ikaslerekin, hu-rrenez hurren.

DORRAO eta Unanuako biz-tanleek kablez ikusiko dute tele-bista, Larraungo Gorritikoekin batera, Nafarroako Gobernuak horretarako instalakuntzak egi-teari baietza eman berri baitio. Helburua, nola ez, seinalaren ka-litatea hobetzea da.

ITUREIMgo 'Herriko Ostatuak' ateak ireki berri ditu, birmolda-ketarako lanak behin amaituta. Bertan gipuzkoar gazte talde bat sartu da, eta asmoa da ohizko os-tatuko eskeintza ematea, hau da, lo eta jan egitekoa. Horretaz gain, taberna eta menu bereziak ere prestatuko dira.

BAZTANgo ikastolan klaseen etenaldia izan zuten asteartean erreka batek gainezka egin eta urak zentroaren sarreran sartu zi-relako. Mendinueta kalea urez beterik zegoela eta, Merkatuzelai zentrora joaten diren 162 ikas-leek ezin izan zuten ikastolan sartu. 24 orduz iraun zuen azke-nengo eurizaparradak Baztango ibaian urak metro t'erdi baino gehiago egin dli gora. Patxi Oyarzabal Elizondoko alkatea eta Miguel Angel Adin eta Pedro Perez zinegotziek erreka bere bi-dean jartzeko lanak hasiko direla hitza eman zioten ikastolako kontseiluari.

LIZARRAko Juan Maria Agirre Etxabarri udaltzaina bertako biztanle bat jipoitzeagatik zigor-tu berri du Instrukzio Epaitegiak. Gertaera apirilaren 22an izan zen, gruak ibilgailua kendu zue-nean. Jesus Maria Albistur ko-txearen jabea bere bila joan zen, eta eztabaida izan zen bertan. Horren ondorioz, udaltzainak porra atera eta Albistur jipoitu egin zuen. Honek sendatzeko 15 egun beharTzan dituen zauriak eragin zizkion, eta orain hama-bost eguneko arrestua eta 75.000 pezetako isuna ordaindu beharko du Agirre jaunak.

Page 4: ^arra-Belagoako ikusmira - Euskaltzaindia · Nobela beltza, jakina . Gure aukerak ERAKUSKETAK B£fl Jose Antoni Legorburo u pintorearen lana ikusgak daudi e Tafallako Kultu Etxekr

Larra-Belggoako Eski pista berriak

L arra-Bela-

goan dauden fondoko es-

kirako pistak zabaltzeko proiektua

onartu berri du Erron-kariko Batzarrak, eta

horren arabera hiru aterbe gehiago, pista

berriak eta azpiegituran hobekuntzak egingo dira. Proiektuari bu-ruzko azterketa egin behar du orain Nafa-

rroako Gobernuko In-gurugiro Sailak, eta ondoren Gobernuak

hartuko du erabakia. Aldaketek Larrako Erreserba Naturala

ukitzen dute, eta Ba-tzarrak legearekin

«malgutasunez» joka-tzeko deia egin du.

Hain zuzen ere, orain dauden pistak legez

kanpokoak dira Lurraldearen erabilera

eta babesari buruzko legearen arabera,

erreserbaren inguruan babestuta dagoen 500

metroko eremuaren barruan baitaude.

Bertan debekatuta daude kalterik eragin

dezaketen jarduera guztiak, baina, bistan

da, bere garaian ez zitzaion kasu handirik

egin. Orain ere, eta 'interes orokorraren'

mesederako, Gobernuak onar litzake

pista berriak.

ALBERTO B A R A N D I A R A N / IRUNEA

Erronkariko Batzar Orokorrak aspaldidanik duen ametsetako proiektua da honakoa. Azken ur-teotan izugarrizko gorakada izan du bereziki fondoko eskiak baina baita mendia eta elurrarekin lo-tuta dauden kirol guztiek ere, eta turismoa bertako zonarako ir-tenbide paregabea azaldu da. Ho-rrela, duela lau urte egindako pisten zabaltzeko eta azpiegitu-rak hobetzeko erabakia hartu zuten batzarrek. Horretarako deialdirako hiru proiektu auke-ratu ziren, eta horien artean, bat onetsi da azkenean

Proiektua behin onartuta, Na-farroako Gobernuaren Ingurugi-ro Sailaren azterketa behar du izan, ondoren Gobernuak bere azken erabakia plazaratu dezan. Prozesua baina, ez da errezegia izanen, oztopo legalak ez baitira falta. Gogoratu behar egun dau-den pistak Larrako erreserba na-turaletik oso gertu daudela, eta egin nahi diren pista batzuk ho-rren barruan sartuko lirateke.

1987koapirilaren lOeanonar-tutako Lurraldearen Erabilera eta Babespenarako 6/187 Lege Fo-ralaren arabera, erreserba natu-raletan ezinezkoa da lurren mu-gimenduak egitea, kirol antola-tuak egitea edota ingurua larri kaltetu lezakeen beste edozein jarduera. Baimenduta dauden eraikin bakarrak ikerkuntza edo ingurugiroari buruzko hezkun-tzarekin lotutakoak dira, baina, salbuespen gisa, «interes oroko-rreko» azpiegiturak onartuko di-ra, ingurugiroarendako kalte la-rriak sortzen ez badute.

Oraingo pistak, esan bezala, ez daude erreserbaren barruan baina bai, ordea, horren on-doan aurrikusita dagoen 500 metro-ko babespen ere-muaren barruan. Izan ere, bai erre-serba integral, bai erreserba naturalen inguruan, eremu hori derrigorrez-koa da, legeak azaltzen duenaren arabera, eta babes-

arra inguru-ko pistak ez daude erreser-baren barruan baina bai, ordea honen ondoan aurrikusita da-goen 500 me-troko babespen eremuaren ba-rruan.

pena erreserbaren barruan ema-ten denaren pare-koa da. Garbi dago orain arte ez dela bete legea, arauei erreparatuz gero, oraingo pistak ere legearen kontra-koak izango baili-rateke.

Erronkariko Ba-tzarrek aurkeztu duen proiektuaren arabera, Larra-Be-lagoan Estatu es-painoleko fondoko eskirako «zentro-rik garrantzitsue-netakoa» izango litzateke, eta hiru

Fondoko eskia eta ingurugiroa, elkartuta baina elkarren aurka?.

500 metro eztabaatuak

Aterpea

Eski pista

Pagadia-lzeiak

Pinu Beltza

Haitzak

Larrea

Lur landua

aterpe berriak, patinaiarako pista bat, dauden pistak zabaldu eta azpiegitura oso bat —aparkale-kuak, seinalizazioak, hobekun-tzak, zerbitzu-etxeak eta abar— aurrikusita daude. Horrela, Be-lagoa-Mata de Hayan patinaia-rako pista bat proposatzen du proiektuak, elurra ez dagoenean aprobetxatzeko, baina bertako eskirako pistak ere ez dira desa-gertuko. Aterperen atetik bertatik ia ateratzen den Eskilzarrako pis-ta, Zemetoraino zabalduko li-tzateke proiektuaren arabera,

nahiz eta hori erreserbaren ere muan sartzea litzatekeen. Pistek egun duten bost metrotik seir: zabaltzea proposatzen da bertan eta ibilbidea orekatzeko lanak egingo lirateke. Halaber, pina diekin birlandaketak aurrikusit, daude, haizearen eragina leun tzearren.

E1 Ferialeko pista ere Zampo rira zabaltzea proposatzen du txostenak , eta zabaltzeaz gain ibilbidea orekatu, zenbait muinc kendu, lurraren azala lautu eta pinuekin birlandatzea da helbu

Betiko arazoa Larra-Belagoan egun dagoen arazoa gaur arte hamaika aldiz eta, hamaika tokitan planteatu da: garapena edo ekologia? Arazoa

da garapenaz zer ulertzen den, turismoarekin beti antzeko arazoak sortzen baitira, bereziki horren eragina bat-batean sumatu duen zona batean.

Belagoan turismoak gora egin du nabarmen azken urteotan, eta ho-rrek interes handiak sortu eta bultzatu ditu, bertakoen bizimodua al-datzeraino. Inguru berean erreserba naturalak egotea, kalte gisa ikusi dute batzuek garapen prozesu honetan, eta ingurugiroa babesteko erreserban ere pistak eraikitzea proposatu da. Erronkariko Batzarreko presidenteak duela gutxi esan zuen egunkari honetan babesturik zeu-den naturgunetan ere pistak zabaltzeko asmoa zutela, eta aukeratu berri den proiektuak horren aldeko apustu garbia egiten du. Ekolo-gistak, bitartean, Nafarroan dagoen naturgune garrantzitsuenetakoa —erreserba integral batekin— babestearen aldekoak dira, eta pilake-taren aurka azaltzen dira argi eta garbi: «Ibarra turismo masifikatuari saltzea izango litzateke, eta horrek hondatu egiten du ingurua».

Ekologiaren garrantzia gero eta errotuagoa dago gizartean, baina, ezinbestez, jarduerak berak eragin kaltegarriak sortzen ditu ingurue-tan. Nola ulertarazi hori turismoaren bidez lehen ez zeuden a u k e r a k

antzeman dituzten herriei? Hor dago koxka.

Larra-Belaaoako Eski pista berriak mintzoak

rua. Halaber, ibilbide guztietan seinalizazio hobea egingo Iitza-teke eta hiru aterpe berriak eraiki nahi dira: Bortuzko, E1 Ferial eta Eskilzarran, zerbitzurako bi etxetxorekin batera.

EGUNKARiAk jakin ahal izan duenez, proiektuan «legearen malgutasunaren aldeko deia» egiten zaio Administrazioari, «kontutan hartuz inguruak eta proiektuak eskaintzen dituzten aukerak». Ingurugiro Sailaren onespenak zaila dirudi, baina legeak berak dioenez, honen txostena ez da lotesle izango. Erabakia, politikarien eskutik.

Belagoako aterbea berritzeko lanak amaitzear

A.B . / IRUNEA

Iruñeko Club Deportivo Na-varra mendi taldeak Belagoan duen aterbea berritzeko lanak heldu den hilabetearen buruan amaituko dira, eguraldiak lanak gehiago atzeratzen ez baditu, behintzat. Duela 20 urte eginda, Euskal Herriko aterberik ezagu-nenetakoa da egun, hasierako as-moek orain dagoen erabilerare-kin zerikusi gutxi bazuten ere.

Aterbea egiteko lehendabiziko proiektuan Belagoako ibarra zen asmoa, taldetik Auñamendi eta Hiru Errege Mahaira frankotan antolatzen ziren txangoetarako, eta CDNko bazkideei zuzenduta. Garai hartako errepidea 11. ki-lometroan amaitzen zen, baina aterbearen asmoarekin batera Zuberoarekin lotura izango zen errepideena ere azaldu zen. Ho-nek baldintzatu du aterbea eta Belagoa bera.

Masifikazioa denek aipatzen dute, baina CDNn ez dute horre-taz ezer jakin nahi. «Garbi esan behar da —dio Angel Oloron CDNkoak— aterbea errepidea egin baino lehen pentsatua ge-nuela. Eskirako pistak ere ondo-tik etorri ziren, eta orain dagoen polemikan guk ez dugu ezer esan nahi. Ez zaigu komeni, eta ez du-gu horretan zer ikusirik».

URTEBETEKO Lan berriek, bai-

ATZERATUTA a u k e r a h a n ~ diagoa emango

diete bisitariei, barruko instala-kuntzak franko hobetu baitira. Iazko abenduak hasi ziren lanak, eta urrirako amaituta izango zi-reneko asmoa bazegoen ere, aur-tengo eguraldi kaskarrak atzeratu egin ditu.

Komunak, ur horniketarako sarea, eta baita barruko erredis-tribuzio berria ere egin da, eta horren ondotik litera gutxiago gelditu badira ere —140tik 120ra—, modernoago eta ore-katuago dago aterbea.

Zure odolak elurretan uzten duen arrastoa • 1992.ean, udamina ez zen heldu uztaileko Idusak izan arte. Galietan, Tour-aren borrokarik erabakiorrena jokoan zegoen, eta euriak Indurain hitsal eta hauskorra erakusten zuen. Prentsak aizkorakada, taldebu-ruak eta erasoen epika astindu zuen orduan. Grial-eraino bidai luze eta oztopo askoa iragartzen zioten. Baina Indurain ametsen materia berberaz osatua dago, eta bere izakerarekin bat, borro-kaldi bakarra aski izan zuen ge-rra irabazirik uzteko. Gainera-koa tramite hutsa izango zen be-re ezker-eskuinean agertu beharko zuten lapur ona'eta gaiztoa nor ziren erabakitzeko. Eta hara non, Champs Elysees-etik, Juan Cruz Allik laburtu zuen dena, mintzaira esoteriko samarrez, Indurain Iruñerriko nafarraren eredua zela esatean.

Heroe izatera heltzen den gi-zakume orok kosmologia be-rezkoa behar du, jatortasun mi-tikoa, bere lorpen eta garaipenen tamaina azaltzeko eta, era be-rean, froga berezi bat behar du, bere handitasun osoa neurtzeko adinako erreferentzia gisa.

Gaur egungo heroeei ongi ematen diete haizearen iru-diek. Carl Lewis hai-zearen semea da. Indurain, berriz, fagoen usaina Iruñerrira ekarri eta se-galariei Cier-zoren bereha-lako freskota-suna iragar-tzen dien arrastiriko haizearen se-mea da. Indu-rain Bagurri-nen semea da.

Bagurrinek artisten inspi-razioaren an-tzerajokatzen du. Hor dago, baina harra-patzeko beharrezko da lanean aritzea. Eguzki basaren azpian ahalegin jarrai eta zikliko baten ondotik, oskorria hurbil-tzen denean, orduan bakarrik, zeharkatzen ditu Bagurrinek Iruñerriko iparraldeko muga eta Beorburuko Bagadixar mendia.

. Orduan Induraini birikak puzten zaizkio, apo erretzaile baten antzera.

Epikak gustokoak ditu ho-rrelako errepikapenak. Indurain, Galietan irabazle, zaldi alema-niarrek eramaniko gurdi irekian sartzen da Pompaelo hirian, txa-lotzen duten giza-hormen ar-tean. Balkoitik agurtzean,.h'erria eta agintariak bere oinetara ma-kurturik, Indurainek froga be-rezi hori gainditzen du. Patuak aukeratu dion garaipen intimo

eta tribala da. Cesar izendatu du-te, azkenik, 'cuenco' bat, azoka-ko usakume-saltzaile baten se-mea, intxaurrondo baten azpian kuluxka garaian harrapatu eta gaizki sendatutako katarro ba-tengatik hiltzen ziren segalari haien ondorengoa. Iruñea ingu-ruan, Atarrabia zortzi mila biz-tanle eta 'cuenco' segalari fami-lia bat dauzkan herria da. Bagu-rrin arduratsua da bere jendea-rekin. Heroeak nekazaritzako lanabes eta pozoinez ezagupen zuzena izango zuen familiakoa behar zuen.

Iruñea ez da 'cuencoen' hiri-burua. Iruñea beti izan da harre-siz inguratutako hiriburu harroa, itxia, bereziki inguru hurbile-nari, harresiaz bestaldekoari, 'cuencoari'. 'Cuencoak' beti izan dira atzerritar beren hirian, eta iruindarren batek hau zalan-tzan paratzen baldin badu, bere buruari galdetzea baino ez dauka zer izena duen fago usaina daka-rren haizeska horrek, hiriko ipa-rraldean, ekialdean eta mende-baldean Bagurrin deitzen duten horrek.

Harreman orotan bezala, izan zen garai bat zoragarria eta urrezkoa, hiria eta bere mendix-ken artean. Pentsa dezagun Erdi Aro Garaian, munduaren jabea-ren Armadak hiria erre zuenean, eta zenbait lekukoz osatutako tropa txiki batek Roldanen bu-ruaz mendeku hartu zuenean. Ez da errez sinisten bizirik gelditu ziren Iruñeko bakan horiek eta Maria ezkilatik urrun bizi ziren Pirinioetako artzaitxo batzuk hain minduta geldituko zirenik, Erdi Aroko epika bizteraino. Talde handiena 'cuencoa' iza-nen zen eta, ausartzen naiz esa-tera, Argaz eskuinaldekoak, gainera. Armada pretorianoen

gisara aritu ziren, izan ere hiria andregaia baitzuten metropoliak sortzeko garaia zetorrenerako.

Hala ere, eta Donejakue Bi-dearen garapen komertzialare-kin batera, eta hau historia da, Nafarroako erregeek biztanle okzitaniarrak aukeratu zituzten, eta mota guztietako foru eta mo-nopolio eman zizkieten erro-mesekin tratuan ari zitezen. 'Cuencoak', euskaldunak eta segalariak, merkatuaren legee-tatik kanpo gelditu ziren, sal-erosketetatik at. Europan, mer-katutik kanpo gelditzeak bazter-keria eta azpigarapena dakartza. Arrazoiak garbi daude, alde ba-tetik, haien artean ez zegoen merkataritza-rako tradizio-rik eta, bes-taldetik, eus-kara traba zen edozein hiz-kuntza erro-manikoren-tzat. Iruñeak burgoen ba-naketa gainditu eta gremioak, leinu eta hizkuntz komunitate desberdinak gizartearen baitan batu zirenean, boterea, berriz ere, komunitate erdaldunak atxiki zuen. Iruñeko udalak eus-karaz emandako bando bakarra XIX. mendekoa da, frantziarren okupazio garaikoa, udaletxeko maizterrek hizkuntz politikari buruz deus gutxi zekitenean. Eta orduan da, XIX. mendean, 'cuencoek' beren hizkuntza gar-

bitu, eta men-de t'erdian akabatzen du-tenean euska-ra, haien amo-dio platoni-koa, harresi garaietako hiri maitatua, haietaz maite-mintzea lor-tzeko azken saioan.

Iragan abuztuan hil zen Esteban Garbisu beor-buruarra, Xu-lapain ibarre-koa, segalari eta euskaldu-

na. Bagadixar mendiaren he-goaldean jaio eta iparraldera ez-kondu zen. Mendi horretan Pa-gobakar izeneko dermioa dago eta bertan, Iruñeko Iratxeko Mo-nastegia kaletik tresnarik gabe ikus daitekeen pago erraldoi bat dago. Lepo horretatik sarzen da Bagurrin, Cierzoaren enbaxa-dore goxoa, udaminaren arnasa. Hor bizi zen hirirako hain neko-soa zen euskal aditza erabiltzen zekien azken 'cuencoa'. Guzti honek apokaliptiko eta milena-rioa badirudi ere, egia borobila da. Fagoen usaina aditu zitekeen Iruñerrian ipar haizeak jotzen zuenean, eta orain soilik 'La Proveedora' hiltegiarena.

| Juantxo Urdiroz Poeta Belagoako aterbea itxita egon da lanen azken epeak izan bitartean.

Page 5: ^arra-Belagoako ikusmira - Euskaltzaindia · Nobela beltza, jakina . Gure aukerak ERAKUSKETAK B£fl Jose Antoni Legorburo u pintorearen lana ikusgak daudi e Tafallako Kultu Etxekr

G a z t e e n d a k o Z o k o a

Pirripioa Lullula arhorea Atzerakada Nafarroan Hegatxabalen antzekoa Erdialdean bereziki

Zabaltasunaren laguna

' fiegatxabalekin antza handia dauka hegazti honek, baina isatsa motzagoa eta ertzean koloreduna du. Mokoa mehea eta bularraldea txuria, zenbait marrarekin.

Oso ongi nahasten da garia eta artoaren artean, bere kolore ftabarra dela eta, eta horregatik gehien nabarmentzen dena bere doinua da, bi doinu musikal eta atseginak. Kantua, hala ere, oso neutroa da, eta batez ere hegan egiterakoan aditzen zaio, gora egferakoan. Hala ere, zuhaitzen gainetik ere abestu egiten du, eta hau da bere familiakoekiko na-barmentzen duena.

Janaria —bikoak eta insek-tuak— lurrean bilatzen du, eta bikote edo talde txikitan bizi da, ez baita gehiegi mugitzen. Gus-tukoak ditu lurralde zabal eta ire-kiak, zuhaitzekin tartekatuta, eta zaila da aurkitzea baso zein ater-berik gabeko zelaietan. Europan oso zabalduta dago, eta iparral-deko populazioek migratzeko joera dute.

Nafarroan bereziki erdialdean zabaltzen dira, baina aurkitu izan dira baita Bidasoan nola Erribe-ran ere.

Mikelen gezurrak XABIER GORRITXO Mikel 10 urteko mutil gezurti

bat da, beti gezurrak esaten, ka-lean, etxean eta baita ikastolan ere. Baina hori ez da okerrena, okerrena da inork baino hobeto esaten dituela eta nahiz eta ge-zurra dela jakin beti sinistuko diozu.

Hortaz aparte trastadak jo ta fuego egiten ditu, munduko mutil bihurrena da! Ilea motz-motz dauka, eta ikatza bezain beltza.

Ikastolatik bi kilometrotara bizi da eta noski, ikastolara joa-teko autobus motel bat hartu ohi du, sarritan hondatzen den horie-tako bat. Hori gertatu bezain laister bidaiari guztiak triste sa-mar jartzen dira eta batzuk au-tobusetik atera eta 'auto-stop' egiten hasten dira, baina Mikel, loteria jasoko balu ere ez zen hain pozik jarriko. Yupiiii! handi bat bota ondoren horrela dio:

—Hau nire eguna da! Ez dut ikastolara joan beharko!

Horrelakoxea da Mikel, edo-zer egingo luke ikastolara ez joa-tegatik. Gogoan dut atzo goizean gezur handi hura bota zuenean, ikastolara ez joatearren.

Jaiki bezain pronto a ze bihu-rrikeria bururatu zitzaion:

—Ama! Ama! Non zaude! Ez dut ezer ikusten, itsutu naizela uste dut!

Ama izututa zegoeta eta, era-bat larritu zen. Tris-tras batean telefonoa hartu eta ospitalera deitu zuen. Eskua dantzatuz eta ahotsa trabatuz ahal zuen bezala hitz egin zuen.

Horrela, izugarrizko iskanbi-larekin, anbulantzia iritsi zen, eta txuriz jantzitako bi medikuen ar-tean Mikel kamilan jarri zuten.

Mikelek, arnasa estututa, se-kulako zarata ateratzen zuen, eta eskuak begietara eramaten zi-tuen, mina eramango baliote be-zala. Nork esan gezurretan zebi-lela? Hain ondo egiten zuen itsuaren papera!

Anbulantziaren atzekaldean jarri zen Mikel, eta ondoren bere ama, burua laztantzen. Mikelek, bitartean, oinazeko aurpegia jar-tzen zuen. Baina, ustekabean, Mikelek ederki sartu zuen hanka, esanez:

—Ama, ama! hara hor aitatxo-ren kamioia!

Baita ama konturatu ere, Mi-kelek ziria sartu ziola! Ikustekoa zen kopeta beltza txoferrari ikas-tolara eramateko esanez. Ondo-ren Mikel besotik hartu eta ederki astinduz errieta galanta bota zion, eta, hitzik esan gabe, tomatea baino gorriago jarri zen.

Anbulantzia ikastolako ata-rian aparkatu eta amak, haserre bizian, Mikel besotik hartu eta klaseraino eraman zuen, ate au-rrean iprudiko pare bat eman eta bultzaka sararazi zuen.

Mikel, burua makur, erabat lotsatuta, bere tokian eseri zen. Andereñoak zer zuen galdetu eta Mikel negarrez hasi zen.

BASAJAUN

Ingurugiroko bioindikadore hoberenak haurrak dira, haur-dun dauden emakume, atso eta

gaixoekin batera. Europan urtero milaka haur hiltzen dira, istripuz, minbiziaz eta alergia mota asko-rengatik, nahiz eta osasunerako zerbitzuak beste leku askotan baino askoz ere hobeak izan.

Adibide adierazgarri eta pena-garri bat: Txernobileko istripua-ren lehen biktimak Ukrainiako umeak izan ziren, beren gurasoek eta Ukrainiako gizon-emaku-meek zentralaren erradioaktibi-tatea nahiko ondo jasan baitzuten.

Umea jaiotzen den une berean kutsadurarekin egiten du topo, ai-rean dagoen kutsadura berehala nabaritzeko aukera baitauka.

Izan ere, gure hirietako aireak ez ditu betetzen beharrezko bal-dintzak. Egunero arnasten dugun airean, karbono monoxidoa, azu-fre dioxidoa, karbono dioxidoa, eta nitrogeno dioxidoa, hautsa eta burdin astunak daude. Zenbait gaixotasunetan kutsadurak berak eragina zuzena du, pseudo-krupp edota laringitis estridulosa gai-xotasunak heriotza eragin baite-zake. *

Baina kutsaduraren arazo guz-tiak ez datoz industria, trafikoa edo eguratsetik. Orain dela urte batzuk egindako ikerketan argitu ahal izan zen kanpoko kutsadura etxebarrukoa baino txikiagoa ze-la kasu askotan. Gure logela eta etxeetan dauden berogailu, mar-goak eta aglomeratuek botatzen dituzten emisio kimikoek sortzen dute gas hauek. Horrela, logelak margotzeko orduan, adibidez, pintura sintetikoak erabiltzen di-ra, eta horiek oso kaltegarriak dira haurren osasasunarentzat.

Jenero Xumekoak

Klaus Kinski konfesionea egiterakoan

7V7 ik badut birtute aunitz. Lehendabizikoa dudarik gabe » Modestia da. Eta horren ondorioz ezin dut gainerako

guztiak esaten segitu.

JEREMIAS ERRO

KAZKARROAN

Eruntzunak zehuztuz joan ahala, pasa ezazu letra l ( ( ) M'TJ?/\ pA ÇtA bakoitzadagokion latpkira. Behekotaulaosatu ondoan

Beran jasotako esaera zahar bat açeriko zaizu.

1. Bigundu

2. Gor bihurtua

3. Airea

4. Egungo

5. Jakingo banu

Zaharrak berri Goiena baino gorago deus ez da.

Irabazi eta irabazi joan arren, goiena jo ezkero, akabo.

Oskotz

Begibista txarreko gizona ilea-paindegira joan zen. Betaurre-koak kendu ondoren, moztu zio~ ten ilea, baina bukatuta ere, han zegoen, kieto.

—Ez zenuten ba lo hartuko?

—Lo? ez, ez. Ez nuen aurpe-gia ikusten, eta joana nintzela uste nuen.

Page 6: ^arra-Belagoako ikusmira - Euskaltzaindia · Nobela beltza, jakina . Gure aukerak ERAKUSKETAK B£fl Jose Antoni Legorburo u pintorearen lana ikusgak daudi e Tafallako Kultu Etxekr

Bizi B i z i a n

ruñeanirekikodaluzegabenormaladenbaino ten dohaiak trebatzea da asmoa, eta horretarako adimen handiagoa duten Euskal Herriko hogeitamar haurrek egin dute dagoeneko eskaera. lehendabiziko zentroa. Serafin Argaiz peda- Arazo bereziak eta gaizki ezagunak dituztenenda-

gogoak bultzatuta, ikastetxeetan landu ezin dituz- ko soluziobide berria.

Adimenaren arazoak PATXI ULAIAR / IRUNEA

Ismaelek 11 urte ditu, baina dagoeneko pinturarako dohain apartak erakutsi ditu. Koloreak bereizteko orduan, izugarrizko ahalmena dauka, eta «pintore handia» izateko ezaugarri guz-tiak dituela diote. Anak, 13 ur-terekin, pianoko zortzigarren maila gainditu berri du. Horretaz gain, konpositorea da, eta Lon-dreseko eskola batean egiten ari da ikasketak. Izaskunek bost ur-teko edade mentala dauka, orain dela lau jaio arren, eta bost maila gorago egoteko gaitasuna dauka, Musikarako izugarrizko dohaina erakutsi du dagoeneko. Serafin Argaizen zentroan sartzeko izena eman duten hogeitamarren arte-ko adibideak baino ez dira, ba-tzuk harritzekoak benetan.

Hala ere, eta 'normaltasune-tik' aldentzen den guztia beza-laxe, arazoak ez dira falta ohizko adimena baino handiagoa duten hauen atzetik. Orain arte, gizar-teak oso gutxi hartu ditu kontutan baina izan, badaude. Argaizek urte franko eman ditu ezinduekin lanean, eta bere ustetan, arazo antzekoa dute: desberdinak iza-tea. «Ez daude eroso euren bu-ruarekin, somatzen dutelako desberdjnak direla, eta gizarteak desberdina den guztia baztertze-ko joera izaten du».

EUSKAL Euskal Herrian HERRIAN aitzindari den

AITZINDARIA Zentro honetara-ko matrikula irekia dago duela hogei egunetik hona, eta epe ho-netan hogeitamar bat ikaslek eman dute dagoeneko izena, gehienak Nafarroakoak. Serafin Argaiz pedagogo, musiko eta bi-daiariaren azken proiektua da, urte franko baitarama hezkuntza bereziaren mundu honetan.

1944ean hasi zen, Nafarroan ireki zen mutugorrendako lehendabiziko zentroarekin, eta ondoren, ezinduen arloari ekin zion, Irufteko Vergel kalean da-goen zentro pedagogikoan. Ad-ministrazioak hezkuntza berezi honen ardura bere gain hartu zuenean utzi egin zuen, eta orain. berriro, utzi samarturik dagoe-nari heldu dio.

Izan ere, gero eta kezka han-diagoa dago hezkuntzaren mun-duan aparteko dohainak erakus-ten duten haur hauekin. Zenbait daturen arabera, urtetik urtera ikastetxera sartzen diren haurren % 3k aparteko inteligentzia daukate, hau da, 120 koefizien-tetik gorakoa. Argaizen ustetan, Nafarroan 1.500 izan daitezke. Hori dela eta, Serafinek Europan dagoeneko nahiko ezagunak di-ren zentroa ireki nahi du Iruftean. Asmoa ez da haur hauek gizar-tetik bereiztea, laguntza eskaini eta dituzten dohain eta ezauga-rriak bultzatzea baizik. «Ikasteko izugarrizko ahalmena daukate

—azaldu du Serafin Argaizek—, eta eskoletatik kanpoko orduetan ezaugarri horiek bultzatu nahi ditugu hemendik».

Zentroan sartu aurretik haur orori test bat egingo zaio, zertan nabarmentzen den jakin ahal iza-teko. Ohizkoena da, baina, arlo gehienetan maila bikaina izatea. «Ez daukate behar adinako hez-kuntza, eta motz gelditzen zaie ikastetxetan ematen dena. Ho-rregatik, ahalmen horiek bultza-tzeko sortu dafundazioa». Orain-dik hasi ez bada ere, kontzertu bat antolatzeko asmoa dauka Argai-zek, zenbaiten trebetasunak era-kusteko. Inteligentzia erakusgai.

Iruñeko Vergel kaiean ireki du zentroa Serafin Argaizek. JOXE LACALLE

Burua gorputzaren aurretik Haur aurreratuen arloa psiko-

logiak gutxien aztertu dueneta-koa izan da, duela oso gutxi arte. Ezinduek eta beste gaixotasun mota frankok hainbat urtetako ikerketak eta azterketak izan di-tuzten bitartean, populazioaren % 1 eta % 3 bitartean dauden hauen arazoak ez du behar adina

arreta jaso.

Adituen ustetan, au-rreratuak ohizkoa den mailatik goi-tik daude ha-la psikologi-koki nola mentalki. Hau da, be-rebiziko ahalmenak dituzte baina

horretaz gain, beren urtekideek baina lehe-nago gara-

tzen dute nortasuna. Hori adie-razteko burua gorputza baino lehenago doala esan ohi da. Ne-rabe garaian, aldiz, gorputza bu-ruaren aurretik doa, eta hortik sortzen dira arazoak.

Beren buruarekin ezezik, etxean eta familian ere arazeak ohizkoak dira. Dena berehala ulertu eta bereganatuta, aspertu egiten dira eta alferrak izatera ere hel daitezke, beste ziztadaren bat jasotzen ez badute. Gainera, ara-zoak eta kezka larriak oso azkar ulertzen dituzte, eta horrek ere egoneza sakona sortu ohi die.

Esan bezala, gutxi ikertutako gaia izanik ere, izan dira dagoe-neko haur hauen tratamendurako proposamenak baina bi jarrera desberdin antzematen dira. Ba-daude eskola berezien aldekoak direnak, bertan haur hauen ahal-men eta dohai guztiak behar oe-zala garatzeko, eta badaude ohiz-ko ikastetxetan uztearen alde-koak, bertan tratamendu eta se-gimendu berezia emateko.

Page 7: ^arra-Belagoako ikusmira - Euskaltzaindia · Nobela beltza, jakina . Gure aukerak ERAKUSKETAK B£fl Jose Antoni Legorburo u pintorearen lana ikusgak daudi e Tafallako Kultu Etxekr

Itziar Alforja

tziar Alforja gazte eta artista iruindarrek Iruñea Artista Gazteen Lehiaketa irabazi berri

du. 200.000 pezetako ordainsaria eta heldu den urtean Iruñeko Gotorle-

pintorea kuan erakusketa antolatzeko aukera

emanen dio Udalak 'Ez zapaldu' koadroaren truke. Hala eta guztiz ere, Alforjak ez du uste lehiaketak anto-latzea aski denik. Bere iritziz, era-kunde ofizialek gehiago egin behar-ko lukete artista gazteen alde.

«Lehiaketak antolatzea ez da aski» J U A N KRUZ LAKASTA / IRUNEA

Lehen saria irabazi du Itziar Alforjak lehiaketa batera aur-keztu den bigarren aldian, hiru-garren saiora itxaron gabe. Arte Ederretako ikasketak amaitzeko hilabete batzuk besterik ez zaiz-kio geratzen, baina berak ikerke-tekin dihardu teknika eta material apsoposen bila. Animazioa gus-tukoa duela dio, baina saria 'Ez zapaldu' koadrorekin lortu du. fcGUNKARIA.— 'Ez zapaldu'

k'Oadroarekin Iruñeko Artista Gazteentzako lehiaketa irabazi duzu. Zer deritzozu gazteentzako lehiaketa mota honi? ITZIAR ALFORJA.— U^ltlak antolatu duen lehiaketa ho-netan —esate ba-terako— epai-mahaia lau fun-tzionari eta hiru ar-tistak osatzen zu-ten, hau da, politi-k'ariek gehiengoa osatzen zuten. Formakuntza poli-tikoak formakun-tza artistikoak bai-IK/ garrantzi han-diagoa izan du epaimahaiaren erabakian. Hortik abiatuta, argi dago emaitza ezin dela ona izan. EGUNKARIA.— Artista gazte ba'ek lehiaketa hauen beharra dauka? ALFORJA.— Horrelako lehiake-tak beharrezkoak dira, baina ez dira aski. Urtean behin lehiaketa bat antolatzea ez da aski, horrela ez duzu ezer lortzen. Egia esateko saria ondo dago, hori ezin da uka-tu. 200.000 pezeta emanen dizki-date, eta datorren urtean erakus-keta bat egiteko aukera. Hori no-labait mundu honetan hasteko

lltlli oadroa egi-teko zaborte-gian aurkitutako bi taula, fotoko-piak eta beste hainbat gauza erabili ditut. Ha-laber, teknika ezberdinez ba-liatu naiz: ka-rrasketa, estan-pazioa...

bide bat izan daiteke, bestela oso zaila izanen litzateke e r akusk^ bat egin ahal izatea. Sarian ga-rrantzitsuena nire ustez hori da, erakusketa egiteko aukera, EGUNKARIA.— Parte hartu al du-zu inoiz beste lehiaketa batean? ALFORJA.— Bai, duela gutxi Na-farroako Diputazioak antolatzen duen lehiaketan parte hartu nuen. Arraroa bada ere, obra berbera aurkeztu nuen lehiaketa horretan. Antolatu zuten erakusketan parte hartzeko aukeratu ninduten, bai-na ez zidaten inolako saririk eman. Udalaren Lehiaketarako beste koadro bat egiteko asmoa

neukan. Horlan eta lan ibili nintzen, baina azkenean ez nuen koadro berria bukatzeko astirik izan, eta berbera aurkeztea erabaki nuen. Ez zen ez erabaki txarra izan. EGUNKARIA.— Egun, Leioako Arte Ederretako Fakultatean ikas-ten duzu. Uniber-tsitatea bide egokia al da formakuntza artistiko ona lor-tzeko? ALFORJA.— Uni-

bertsitatea agian ez, baina bai ordea bertan izaten ditu-

zun harremanak. Nire ustez uni-bertsitatea ez da inondik inora beharrezkoa baina bide ona da, han mugitzen den jendea ezagu-tzera eramaten zaituen bidea. Bertan artearen munduan mugi-tzen den jende mordoa ezagutzen duzu, haien pentsaera, eta baita lan egiteko era ere. Horrek asko aberasten zaitu. Dena den, ez dut uste unibertsitatetik maila ona-rekin ateratzen zarenik. Uniber-tsitatea berez, gaur egun pobrea

da, eta pobretzen zai-tu, zeure burua espe-zializatzera bortxa-tzen zaituelako. EGUNKARIA.— Zein material eta teknikak erabili dituzu 'Ez zanpatu' egiteko? ALFORJA.— Materia-lei dagokienez, za-bortegian aurkitutako bi taula, fotokopiak, eta beste hainbat gau-zaerabili ditut. Erabili ditudan teknikak ere bat baino gehiago izan dira, estanpatzea, ka-rrasketa...

EGUNKARIA.— Azal du dezakezu koa-droaren mezua zein den? ALFORJA.— Ez zait gustatzen nere lana ikusi ez duen inorri horren gaia zein den azaltzea, eta tamalez, irakurle gehienek ez dute nire koadroa ezagutuko. Dena den, artearen munduan dauden legionarien aurkako salaketa bat da.

EGUNKARIA.— Koa dro honetan materia-len birziklatzea erabili duzu. Normalean egi-ten duzun zerbait da? ALFORJA.— Materia-len birziklatzea diru arazoa da, besterik ez. Ni oraindik ikerketa fase batean nago. Teknika eta material ezberdine-kin froga anitz egiten ditut, eta ezin dut jakin eginen dudana on-do edo gaizki aterako zaidan. Gauza asko egiten ditudanez, es-kura dezakedana erabiltzen dut. Aberatsa izan beharko nuke beti material onak erabili ahal izate-

Gotorlekuan, bere koadroaren aurrean.

ko. Aukera bakarra material onak gauza oso konkretuak egiteko erabiltzea da, eta tamalez horixe da egiten dudana. EGUNKARIA.— Ikertzen ari za-rela diozu. Nondik nora doaz ikerketa horiek? ALFORJA.— Pinturan bertan

JOXE LACALLE

beste arlo ezberdinak jorratzen ditut, pintura ez direnak ere egi-ten ditut. Esate baterako tabernak dekoratzen ibilia naiz, eta bideoa eta animazioa asko gustatzen zaizkit. Bi animazio laburme-traiak egin ditut orain arte, eta pilo bat gustatu zait arlo hori.