arkitektura goi eskola teknikoko gradua h · arkitekturaren oinarriak. arkitektura. goi eskola...

6
www.ehu.eus Arkitekturaren Oinarriak ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOKO GRADUA

Upload: others

Post on 08-Jul-2020

10 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 2: ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOKO GRADUA H · Arkitekturaren Oinarriak. ARKITEKTURA. GOI ESKOLA TEKNIKOKO. GRADUA H. Arquitectura-Eusk-AAFF.indd 1 16/12/16 11:53. IKASTEGIAREN AURKEZPENA

IKASTEGIAREN AURKEZPENA

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa 1977an sortu zen Bartzelonako Arkitektura Eskolako irakasgune moduan, Luis Peña Ganchegui arkitektoaren ekimenez. 1982an UPV/EHUn txertatu zen eta 1992az geroztik, Arkitektura GETek Donostiako Oñati plazan du bere egoitza.

AZPIEGITURAK

Arkitektura Goi Eskola Teknikoan irakaskuntzarako eta praktiketarako gelak ditugu (ordenagailuz lagundutako diseinurako egokituak), ordenagailu gelak, 3D fabrikazio digitalerako makinez hornitutako tailerrak, ikasleek kudeatutako gela bat, paraninfo/ekitaldi areto bat eta erakusketa areto bat, besteak beste.

HARREMANETARAKO Arkitektura Goi Eskola TeknikoaOñati plaza 2 20018 Donostia

Telefonoa: 943 018 408Posta elektronikoa: [email protected]/arkitektura

2

Arquitectura-Eusk-AAFF.indd 2 16/12/16 11:53

Page 3: ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOKO GRADUA H · Arkitekturaren Oinarriak. ARKITEKTURA. GOI ESKOLA TEKNIKOKO. GRADUA H. Arquitectura-Eusk-AAFF.indd 1 16/12/16 11:53. IKASTEGIAREN AURKEZPENA

ELEANIZTASUNAGure ikastegian, ikasketak autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gaztelaniaz, eskaintzeaz gain, irakasgai batzuk ingelesez ere eskaintzen dira. Horrela, bada, graduko azken bi mailetan 110 ECTS kreditu ingelesez egin ahal izango dituzu, Gradu Amaierako Lana barne, eta horrek mugikortasun aukera gehiago emateaz gain, laneratzeko erraztasun gehiago ere emango dizkizu.

Gainera, beste unibertsitate batzuetatik etorritako irakasle gonbidatuek ematen dituzten hitzaldi eta mintegietan parte hartu ahal izango duzu eta eskolan ikasten ari diren atzerriko 100 ikasle baino gehiagorekin esperientzia akademikoa partekatzeko aukera izango duzu.

MUGIKORTASUN PROGRAMAKGure eskolak 30 herrialde baino gehiagotako izen handiko arkitektura eskolekin eta kontinente guztietako 100 unibertsitate baino gehiagorekin izenpetuta dituen hitzarmenei esker, parte hartu ahal izango duzu Erasmus+, SICUE, UPV/EHU-AL eta Beste Norako Batzuk (AEB, Australia, Kanada) bezalako estatu barruko zein nazioarteko mugikortasun programetan.

Mugikortasun programetan parte hartzearekin batera, eskola horietako batzuekin hitzartutako titulazio bikoitzak eskuratu ahal izango dituzu.

PRAKTIKAKGARAPENERAKO LANKIDETZA

Nazioarteko harremanen esparruan, eskolak parte hartzen du garapenerako lankidetzako programetan eta zuk ere, nahi izanez gero, programetan sartu eta horien barruan egin ahal izango duzu Gradu Amaierako Lana.

Gizarte erantzukizunarekin lotutako gaitasunak eskuratuko dituzu, baita berdintasunarekin, diskriminaziorik ezarekin eta bakearen kulturaren sustapenarekin koherentzia duen prestakuntza osoa ere, eta bertatik bertara ezagutuko dituzu beste herrialde batzuetako eraikitzeko moduak.

NAZIOARTEKO PRAKTIKAK

Eskolan sustatu egiten dugu ikasleek herrialde desberdinetan praktika profesionalak egitea, erakunde publiko zein pribatuetan, eta horrek arkitekturaren sektoreko jarduera profesionalak ezagutzeko bidea emango dizu. Gainera, zure prestakuntza akademikoa osatuko duten esperientzia eta ezagutza berriak eskuratuko dituzu.

30herrialde baino gehiago

Kontinente guztietako

100unibertsitate baino gehiago

3

Arquitectura-Eusk-AAFF.indd 3 16/12/16 11:53

Page 4: ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOKO GRADUA H · Arkitekturaren Oinarriak. ARKITEKTURA. GOI ESKOLA TEKNIKOKO. GRADUA H. Arquitectura-Eusk-AAFF.indd 1 16/12/16 11:53. IKASTEGIAREN AURKEZPENA

Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura

Arkitekturak ahalmena dauka hiritarren eguneroko bizitza aldatzeko, hobetzeko eta errazteko, haien bizipen, ohitura eta sentipenetan eragina duelako. Horrela, bada, arkitektoen helburua da, besteak beste, lurraldearen, espazio hutsen, etxebizitzen, lantokien, eta aisiarako eta mugikortasunerako lekuen bizigarritasuna hobetzea.Erronka horiei aurre egiteko gogoa baduzu, Arkitekturaren Oinarrietako Graduak hainbat aukera irekiko dizkizu zure ingurunean esku hartzeko eta ingurune horren diseinuan eta eraikuntzan parte hartzeko.

Gure inguruan Arkitekturaren Oinarrietako Gradua eskaintzen duen unibertsitate publiko bakarra UPV/EHU da. Gainera, honako hiru aipamen edo ibilbideak izango dituzu espezializatzeko: Berrikuntza eta Ikerketa Sortzaileak; Ondarea, Birgaitzea eta Zaintza; eta Hirigintza, Paisaia eta Lurraldea.

Gradua amaitu eta Arkitektura Masterra gainditu ondoren, arkitekturaren eta hirigintzaren arloko profesional moduan jardun ahal izango duzu.

Pertsona kritikoa eta sortzailea bazara, era askotako interesak (humanistikoak, artistikoak zein teknikoak) uztartzeko gai bazara eta trebea bazara ideiak egituratzen eta horiek modu grafikoan, ahoz zein idatziz, adierazten, Arkitekturaren Oinarrietako Gradua da zure lekua.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu... Pertsonen eta eraikinen arteko loturak eta eraikinen eta horien inguruaren artekoak ulertzeko; eraikinak eta haien artean dauden espazioak erlazionatzeko beharra ulertzeko, gizakiaren premien eta eskalaren arabera; arte ederrek ikuskera arkitektonikoaren kalitatean eragin dezakeen faktore gisa duten eginkizuna ezagutzeko; arkitekturaren historia eta teoriak aztertzeko; eta plangintza prozesuan aplikatutako teknikak eta hirigintza ezagutzeko.

Irteera profesionalak: Arkitektura estudioetan, eraikuntza enpresetan, funtzio publikoan eta hezkuntzan:

• Administrazio publikoa: udal arkitektoa, ondarea, katastroa

• Diseinu industriala, moda• Eraikinen zaharberritzea eta birgaitzea • Eraikuntza lanen zuzendaritza• Gizarte eta ingurumen eraginaren ebaluazioa eta

kontrola• Higiezinen eta ondarearen kudeaketa• Irakaskuntza erdi mailako eta unibertsitate mailako

ikasketetan• Lurralde plangintza eta antolakuntza, paisajismoa• Segurtasuna eta laneko arriskuen prebentzioa

ARKITEKTURARENOINARRIETAKOGRADUA

4

Arquitectura-Eusk-AAFF.indd 4 16/12/16 11:53

Page 5: ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOKO GRADUA H · Arkitekturaren Oinarriak. ARKITEKTURA. GOI ESKOLA TEKNIKOKO. GRADUA H. Arquitectura-Eusk-AAFF.indd 1 16/12/16 11:53. IKASTEGIAREN AURKEZPENA

GRADU AMAIERAKO LANA

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (adarreko oinarrizko 36 kreditu + nahitaezko 24 kreditu)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (adarreko oinarrizko 24 kreditu + nahitaezko 36 kreditu)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko irakasgaiak)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko irakasgaiak)

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

1. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

2. lauhilekoa

• Arkitektura Irudigintza I• Arkitekturaren Historia• Eraikuntzaren Analisia I• Geometria I• Inguru Fisikoari buruzko Kontzeptuak• Oinarri Matematikoak I: Aljebra eta Geometria

Aplikatuak• Proiektuak I: Diseinua eta Adierazpena

• Arkitektura Irudigintza III• Eraikuntzaren Analisia III• Hirigintza I. Inguru Fisikoa• Konposizioa I• Proiektuak III: Etxea II

• Artearen eta Arkitekturaren Teoria eta Historia II• Egiturak I• Enpresa I• Eraikuntza I• Hirigintza III. Hirigintza Legedia• Proiektuak V: Egoitza Guneak II• Zerbitzuak I

• Egiturak III• Eraikuntza III• Eraikuntza Prozesua I• Girotze Sistemak I• Hirigintza V. Plangintzarako Sarrera: Eskala Xehatua eta

Zehaztua• Konposizioa II• Proiektuak VII: Eremu Publikoak I

• Arkitektura Irudigintza II• Arkitekturarako Sarrera• Eraikuntzaren Analisia II• Geometria II• Inguru Fisikoari buruzko Kontzeptuak• Oinarri Matematikoak I: Aljebra eta Geometria

Aplikatuak• Proiektuak II: Etxea I

• Arkitektura Irudigintza IV• Artearen eta Arkitekturaren Teoria eta Historia I• Eraikuntzaren Analisia IV• Hirigintza II. Hiri Izatea• Proiektuak IV: Egoitza Guneak I

• Artearen eta Arkitekturaren Teoria eta Historia III• Egiturak II• Enpresa II• Eraikuntza II• Hirigintza IV. Hirigintza Proiektuetarako eta Paisaiarako

Sarrera• Proiektuak VI: Egoitza Guneak III• Zerbitzuak II

• Egiturak IV• Eraikuntza IV• Eraikuntza Prozesua II• Girotze Sistemak II• Hirigintza VI. Plangintzarako Sarrera: Egituratze Eskala• Konposizioa III• Proiektuak VIII: Eremu Publikoak II

BOSGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 21 kreditu + hautazko 30 kreditu + Gradu Amaierako Laneko 9 kreditu)

1. lauhilekoa 2. lauhilekoa• Hiri Atondura• Hirigintza VII. Lurralde Antolakuntza eta Ingurugiroaren

Babesa I• Proiektuak IX: Eremu Publikoak III

• Hiri Zerbitzuak• Hirigintza VIII. Plangintza Praktikak

Hautazkoak

• Arkitektura Parametrikoa eta Fabrikatze Digitala (1A)• Eraikitzeko Era Berriak (1A)• Forma Konplexuen Tailerra (1A)• Egitura Dimentsioen Historia (2A)• Eraikuntzaren Historia (2A)• Ondasunari buruzko Aurretiko Analisiak. Ondarearen

Kontserbazioa: Lan Metodologia (2A)• Hiri Ekosistemak eta Adierazpen Erak (3A)• Ingurunearen Antolakuntza, Paisaia eta Lurralde Ekintza (3A)• Lurraldea eta Hiria XXI. Mendean (3A)• Euskararen Arauak eta Erabilerak

Hautazkoak

• Berrikuntzaren Kudeaketa (1A)• Eraikuntza Mikroklimatikoa (1A)• Proiektu Saiakeretarako Laborategia (1A)• Arkitektura Diseinua eta Birgaitzea (2A)• Esku-hartzeko Teknikak (2A)• Ondarearen Energia Optimizazioa (2A)• Gune Irekien Antolakuntza eta Hiri Ekipamenduak (3A)• Hiri Plangintza Estrategikoa (3A)• Paisaiaren Arkitektura (3A)• Komunikazioa Euskaraz: Arkitektura

AIPAMENAK• Berrikuntza eta Ikerketa Sortzaileak (1A)• Ondarea, Birgaitzea eta Zaintza (2A)

• Hirigintza, Paisaia eta Lurraldea (3A)

5

Arquitectura-Eusk-AAFF.indd 5 16/12/16 11:53

Page 6: ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOKO GRADUA H · Arkitekturaren Oinarriak. ARKITEKTURA. GOI ESKOLA TEKNIKOKO. GRADUA H. Arquitectura-Eusk-AAFF.indd 1 16/12/16 11:53. IKASTEGIAREN AURKEZPENA

Liburuxka hau informazioa emateko baino ez da.Azken aldaketa: 2016ko abendua.

GRADUONDOKOENESKAINTZA

BEREZKO TITULUABESTE MASTER BATZUK:

Zure prestakuntza osatzeko, besteak beste, ondoko graduondokoak egin ahal izango dituzu UPV/EHUn:

GAIKUNTZA MASTERRA Arkitekto moduan jarduteko Arkitektura Masterra egin behar da. Ezinbestekoa da arkitekturako eta hirigintzako proiektuetako asko idazteko, sinatzeko eta horien ardura hartu ahal izateko, baita eraikitzeko ere.

• Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa

• Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintzan

• Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa

• Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria

Graduondoko ikasketen eskaintza osoa hemen: www.ehu.eus/eu/web/estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak

6

Arquitectura-Eusk-AAFF.indd 6 16/12/16 11:53