argia eguna txikien egun handiaan elkartzen duen egun oro den bezain han-dia; handitasuna ez delako...

6
2015EKO IRAILAREN 27A 4 ASTEKO GAIA ARGIA EGUNA ARGIAko harpidedun, irakurle, langile eta zaleon eguna izan zen irailaren 20ko igandea. Non eta Oñatin, bertako herri-eragileen eta herritarren laguntza eta presentzia nabarmenarekin. Tartean, festa giroa, bertako produktuak, egitarau oparoa eta primizia bat: astekariaren diseinu berritua erakusten duen 0 alea. Txikien egun handia “HAU ANTOLATU DUENAK zientoka langile behar ditu izan”. Hori pentsatuko zuen igan- de goizean Oñatiko Foru Enparantzara hur- bildu zen despistaturen batek, lehen begira- tua eman orduko. Ez zebilen horren oker; langileak ez, baina ehunka bidelagun baditue- lako ARGIAk. Tartean, Argia Egunean ezin- bestekoak izan ziren eta lan boluntarioaren bidez lagundu zuten eskualdeko herri-eragile guztiak. Despistatuak ere segituan ulertuko zuen bertan topatu zuena horrexek egiten zuela posible. Nahikoa izango zuen enparan- tzaren albo batean jarritako pankarta handia irakurtzea: “Jende txiki askok, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake”. Txikitik eragiten lelopean, txiki askoren lanari esker borobildutako eguna izan zen beraz, igandekoa. Eta komunitate bat jai giro- an elkartzen duen egun oro den bezain han- dia; handitasuna ez delako soilik kopurutan neurtzen. Goiza hasteko, bisita gidatua eta azoka Goizeko 10:00etan izan zen egunari hasiera emango zion bisita gidatua. Eguraldi parega- bearen babesean, Gerardo Elortza historiagi- leak Oñatiko historia eta arkitektura aberatsa- ren berri eman zien jakin-minez gerturatutako 80 bat lagunei, ñabardura eta ohar bikainekin. Ez zen ohiko bisita izan ordea: herriko bertso eskolan aritzen diren Egoitz Aizpuru, Maider Arregi eta Urko Arregi bertsolariek umore finez jantzi baitzi- tuzten Elortzaren azalpenak, ibilaldia are atseginago eginez. Bisita gidatua amaitu aurretik hasi zen bero- tzen Foru Enparantzako giroa. 11:00etan harre- ra-ekitaldia gidatu zuen Olatz Korta ARGIAko kideak, egunaz gozatzeko argibideak azaldu eta laguntzaile guztiei eskerrak emanez. Segidan, aurtengo berrikuntza izan den eragileen azoka- rako bidea erakutsi zigun. Bertan ziren, postu banatan, mundua txikitik aldatzeko lanean ari | LANDER ARRETXEA BEREZIARTUA | Argazkiak: Dani Blanco

Upload: others

Post on 27-Jan-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: ARGIA EGUNA Txikien egun handiaan elkartzen duen egun oro den bezain han-dia; handitasuna ez delako soilik kopurutan neurtzen. Goiza hasteko, bisita gidatua eta azoka Goizeko 10:00etan

2015EKO IRAILAREN 27A4 �

ASTEKO GAIA

ARGIA EGUNA

ARGIAko harpidedun, irakurle, langile eta zaleon eguna izan zen irailaren 20ko igandea. Noneta Oñatin, bertako herri-eragileen eta herritarren laguntza eta presentzia nabarmenarekin.

Tartean, festa giroa, bertako produktuak, egitarau oparoa eta primizia bat: astekariarendiseinu berritua erakusten duen 0 alea.

Txikien egun handia

“HAU ANTOLATU DUENAK zientoka langilebehar ditu izan”. Hori pentsatuko zuen igan-de goizean Oñatiko Foru Enparantzara hur-bildu zen despistaturen batek, lehen begira-tua eman orduko. Ez zebilen horren oker;langileak ez, baina ehunka bidelagun baditue-lako ARGIAk. Tartean, Argia Egunean ezin-bestekoak izan ziren eta lan boluntarioarenbidez lagundu zuten eskualdeko herri-eragileguztiak. Despistatuak ere segituan ulertukozuen bertan topatu zuena horrexek egitenzuela posible. Nahikoa izango zuen enparan-tzaren albo batean jarritako pankarta handiairakurtzea: “Jende txiki askok, gauza txikiakeginez, mundua alda dezake”.

Txikitik eragiten lelopean, txiki askorenlanari esker borobildutako eguna izan zenberaz, igandekoa. Eta komunitate bat jai giro-an elkartzen duen egun oro den bezain han-dia; handitasuna ez delako soilik kopurutanneurtzen.

Goiza hasteko, bisita gidatua eta azokaGoizeko 10:00etan izan zen egunari hasieraemango zion bisita gidatua. Eguraldi parega-bearen babesean, Gerardo Elortza historiagi-leak Oñatiko historia eta arkitektura aberatsa-ren berri eman zien jakin-minezgerturatutako 80 bat lagunei, ñabardura etaohar bikainekin. Ez zen ohiko bisita izanordea: herriko bertso eskolan aritzen direnEgoitz Aizpuru, Maider Arregi eta UrkoArregi bertsolariek umore finez jantzi baitzi-tuzten Elortzaren azalpenak, ibilaldia areatseginago eginez.

Bisita gidatua amaitu aurretik hasi zen bero-tzen Foru Enparantzako giroa. 11:00etan harre-ra-ekitaldia gidatu zuen Olatz Korta ARGIAkokideak, egunaz gozatzeko argibideak azaldu etalaguntzaile guztiei eskerrak emanez. Segidan,aurtengo berrikuntza izan den eragileen azoka-rako bidea erakutsi zigun. Bertan ziren, postubanatan, mundua txikitik aldatzeko lanean ari

������������������

��������������� � ��������� ������

���������������� �����

������������������

| LANDER ARRETXEA BEREZIARTUA |

Argazkiak: Dani Blanco

Page 2: ARGIA EGUNA Txikien egun handiaan elkartzen duen egun oro den bezain han-dia; handitasuna ez delako soilik kopurutan neurtzen. Goiza hasteko, bisita gidatua eta azoka Goizeko 10:00etan

2015EKO IRAILAREN 27A 5�

ARGIA EGUNA

Goitik hasita, Olatz Korta ARGIAko kidea Argia Egunari hasiera ematen. Gerardo Elortzak jendetza bildu zuen Oñatin bertanegindako ibilbide historikoan. Batukadak goizeko freskura berotzen lagundu zuen. Azoka gunean kantu saio ederra izanzen. Diseinu berritua izango duen 0 aleaz berriketan Argia zaleak. Eguerdian atsedena, sabela goxatzeko ordua.

Page 3: ARGIA EGUNA Txikien egun handiaan elkartzen duen egun oro den bezain han-dia; handitasuna ez delako soilik kopurutan neurtzen. Goiza hasteko, bisita gidatua eta azoka Goizeko 10:00etan

diren talde eta ekimen mordoa: Fracking Ez,Olatukoop, Txatxilipurdi, Arrasate EuskaldunDezagun, Ekin, Topagunea, Txirrinka, Fiare,Elkar Hezi, Bizi!, Bilgune Feminista, Emaku-meen Mundu Martxa, Askapena, EuskalHerrian Euskaraz, Euskal Memoria, Intxorta,Joxemi Zumalabe, Erein Da Jan, Ortuzabala,Bagara, Eltzia, Lanki, REAS… Goiz osoa emanzuten hurbiltzen zitzaizkienei euren aldarrikape-nen berri eman eta materiala saltzen.

Emakumeen Mundu Martxako ordezkarigisa zen bertan Mariasun Zelaia Zumelaga,eta pozik zen postua jartzeko aukerarekin:“Uste baino askoz jende gehiago hurbildu da,eta oso giro ederra topatu dugu gainera.Jende oso anitza dago hemen, eta aukera onada beste proiektuak ezagutu eta geurea eza-gutarazteko”.

Nendo Dango tailerra eta jolas hezitzaileakGoizeko egitarau oparoaren baitan, izan zenbestelako ekimenik ere. Txatxilipurdi elkar-teak antolatuta, 50 ume eta helduk hartu

zuten parte ginkana hezitzailean. Lau gai lan-tzeko (hizkuntz aniztasuna, herri nortasuna,garaiko eta tokiko elikagaien dastatzea etajendartearen bilakaera), taldetan banatu etahainbat egoerari egin behar izan zioten aurre;beti ere parte-hartzea sustatzeko xedearekin,jolasa eta hezkuntza uztartuz.

Aldi berean, 2014an Usurbilen egindakoArgia Eguneko arrakasta errepikatuz, NendoDango tailerra egin zen Oñatiko pilotalekuinguruan. Zuhaitzen eta bestelako landareenhaziak buztinezko bolatxoen barruan gordezituzten bertara hurreratu zirenek, landarediagaldu duen inguru batera jaurtiz, birlandatze-ko asmoarekin.

Argiazaleek epaitutako diseinu berria12:30ean hasi zen argiazale eta eragileentopaketa. Argia Egunaren helburu nagusieta-ko bat harpidedun, irakurle eta abarrekinbildu eta haien iritziak jaso ahal izatea da, etahorretarako parada egun osoan izan bazenere, mahai bueltan egindako berriketa saioa

ARGIA EGUNA

2015EKO IRAILAREN 27A6 �

Ariketa zailak jarri zizkien Jakoba Errekondori Olariaga, Axpi eta Josevisky marrazkilariek. NAN arrotzen jaurtiketan parte-hartzaileak ugari, baina iazko marka ez zuen inork gainditu.

Page 4: ARGIA EGUNA Txikien egun handiaan elkartzen duen egun oro den bezain han-dia; handitasuna ez delako soilik kopurutan neurtzen. Goiza hasteko, bisita gidatua eta azoka Goizeko 10:00etan

izan zen aukerarik onena. Hainbat gai jorratuziren bertan (komunitatearekin harremana,edukiak…) baina hizketagai nagusia, asteka-riaren diseinu berria izango denari ekarpenakegiteko propio osatutako 0 alea izan zen.

Estitxu Eizagirre ARGIAko zuzendariakgogorarazi zuenez, 2014ko Argia Eguneanegindako topaketan batek baino gehiagokadierazi zuen diseinua berritu beharra zegoe-la, eta geroztik, urte osoan aritu dira horreta-rako lanean. “ARGIA barruan prozesu parte-hartzailea jarri dugu martxan diseinu berriaosatzeko, eta argiazaleei ere zabaldu nahigenien prozesu hori”.

Oro har, harrera ona izan zuen ale berriak,eta aldaketa asko ia aho batez jo zituztenontzat parte hartu zutenek. Malen AldalurARGIAko kolaboratzaileari esaterako, argaz-kiek presentzia gehiago izango dutela gustatuzitzaion bereziki. “Beranduegi (web telebista

saio umorezkoa eta kritikoa) paperera era-man dutela ere ikusi dut, umorea jorratzeko.Ideia ona dirudi”. Bestalde, Danele Sarriugar-te idazleari diseinu berria “minimalistagoa”dela iruditu zitzaion, eta asmatu egin delahorretan.

Baratzea ere protagonistaGoiz emankorraren ostean, espero bainoapur bat beranduago hasi zen bazkaria. Ber-tako eta garaiko produktuen aldeko aldarrika-penak praktikara eramanez, Erein Da Jan etaLur Lan elkarteen eskutik egin zuen askokpasa den Argia Egunetik buruan zuten otor-du oparoaren parekoa. Logika bera jarraituz,enparantzaren bazterrean jarritako txosnanere txorrotako ura eta Arrasateko ZerB gara-gardoa eskaini ziren egun osoan zehar. Oña-tiko moneta soziala den txantxiarekin ordain-tzeko aukera ere izan zen gainera.

2015EKO IRAILAREN 27A 7�

ARGIA EGUNA

Aran eta Lomusikariak ArgiaEguna bukatzeriknahi ez zutenei azkendoinuak eskaintzen.

Page 5: ARGIA EGUNA Txikien egun handiaan elkartzen duen egun oro den bezain han-dia; handitasuna ez delako soilik kopurutan neurtzen. Goiza hasteko, bisita gidatua eta azoka Goizeko 10:00etan

Bazkalostean egokitu zen eguneko unerikumoretsuena. Jakoba Errekondo agronomo-ak hizketarako duen dohaia eta jakituria fro-gatu zuen beste behin. Antton Olariaga, Jose-ba Larratxe (Josevisky) eta Ainara Azpiazu(Axpi) marrazkilarien ilustrazioen doinu etaneurrira inprobisatuz, baratzaren bueltakokontuez mintzatu zitzaigun. Umore fina etaazalpen argigarriak uztartuta osatu zuen BiziBaratzea liburuan aurki daitekeenaren lagina.

II. NAN arrotzen jaurtiketaArratsaldean iritsi zen kirolarienek esperozuten zita. 2014ko Argia Egunean nortasunagiri arrotzen Euskal Herriko lehenengo

jaurtiketa txapelketa antolatu bazen, bigarre-na izan zen Oñatikoa, ohiturarekin jarraituz.Katalunian eta Asturiasen ezaguna den prak-tika gurean ere zaleak pilatzen ari da apurkaeta izan zen eguerdi partetik probak egitenaritu zenik ere.

50 bat lagunek hartu zuten parte txapelke-tan, eta guztien artean, Gorka Maiz gabiriarraizan zen garaile, 28,10 metroko jaurtiketabikainarekin. Kontrako haizeak baldintzatuta,gutxigatik ezin izan zuen gainditu oraindikere Euskal Herriko markarik onena dena.2014ko Argia Egunean ezarri zuen Iñigo Uri-betxeberria azpeitiarrak: 29,60 metro.

EGUN OSOAN ZEHAR, nos-talgiak edo jakin-minakjotako jende mordoakmiatu zuen estreinekozOñatiko Gaztelekuan era-kutsi zen Trantsizioak era-kusketa. Museo askoknahi lukete horrenbestebisitari izan. ARGIAkazken 40 urteetan pilatuta-ko artxibo historikoandauden milaka argazkienlagin adierazgarria biltzendu erakusketak, gaikaantolatuta. Urko Apaolazakazetariak hartu du irudi arteangaldu eta hautaketa egiteko lana.“70eko hamarkadatik aurreraeman diren eraldaketak erakutsinahi izan ditugu argazki hauenbidez, eta baita ARGIAk urte haue-tan guztietan jorratu dituen gaiakzeintzuk diren ere”.

Tartean baziren 70eko hamar-kadako emakumeen asanbladenargazkiak, 1976an antolatutako 24orduak euskaraz irratsaioa emititzenzuten bitartean hartutakoak, etabaita berriagoak ere, EuskaldunonEgunkariaren itxieraren aurkaDonostian egindako manifestazio-

koak esaterako. Apaolazariadierazgarriena iruditzenzaiona ordea 1980an “Eus-kara nafar hizkuntza” lelo-pean Iruñean egindakomanifestazioan ateratakoada. “Oso eguraldi petralaegin zuen eta aterkiekinbabestuz agertzen da jen-dea haizeari eta euriarikontra egiten saiatzen. Osoondo adierazten du zenbatlan egin behar izan zuteneuskararen alde”.

Erakusketan bertanikusgai jarritako ARGIA eta ZerukoArgiaren ale zaharrek ere berega-natu zuten bisitarien arreta. Apao-lazaren arabera, erakusketa ibilta-ria izateko bokazioz jaio da etaasmoa da Oñatin hainbat astezegon ostean, beste herri batzueta-ra ere eramatea.

�8 2015EKO IRAILAREN 27A

ARGIA EGUNA

aholku lar iakasesores

Errementari Plaza, 2-3 beheaTel: 943 71 80 52-943 71 82 06

Fax: 943 71 80 5220560 OÑATI (Gipuzkoa)

E-mail: [email protected]

‘Trantsizioak’ erakusketa

Page 6: ARGIA EGUNA Txikien egun handiaan elkartzen duen egun oro den bezain han-dia; handitasuna ez delako soilik kopurutan neurtzen. Goiza hasteko, bisita gidatua eta azoka Goizeko 10:00etan

Post punk doinuak amaitzekoBazkariko betekada kirol saioarekin arinduostean, dantzarako prestatu eta Perlak taldeakhartu zuen Gazteleku alboan jarritako ohol-tza. Pixkanaka baino pauso sendoz aurreraegiten ari den taldeak geldoenak ere mugiara-zi zituen erritmo sendoko post punk doinue-kin. Haien ondotik, bi bikotek hartu zutenerreleboa agertokian: Maria eta Manex lehe-nik, Aran eta Lo ondoren.

Doinu, zapore eta giro onarekin amaituzen horrenbestez aspertzeko tarterik utzi ezzuen eguna. Gehienen ahotan, hitz bertsuak:aniztasuna, komunitatea, giro ona… DaneleSarriugartek esaterako aniztasun horretan

jarri zuen fokoa: “Oso jende diferentea dagogaur, eta hori ederra da. ARGIAra jende osoanitza hurbiltzen gara: batzuk elikadura buru-jabetza eta ekologismotik, beste batzuk femi-nismotik, kulturatik, euskaltzaletasunetik…Gaurkoa horien guztien bilgunea izan da”.Bide beretik mintzatu zen Estitxu Eizagirreere: “Argia eguna ari da pixkanaka bere izaerapropioa hartzen. Oso jende desberdinak egi-ten du topo, eta aukera dugu lasai hitz egitekoharpidedunekin, irakurleekin, proiektuanmodu batera edo bestera parte hartzen dute-nekin…”.

Txikiak batu, antolatu, eragin eta gozatzea.Hori bai gauza handia. n

ARGIA EGUN BETEA irailaren 20aizan zen, baina bezperan bazegoenzeregina.

10:00etan Txirrinka, NaturEskola eta natur taldearen eskutikOñati inguruan bizikleta ibilaldiaegin zen. Bertako naturaren berrieman zuten Natur Eskolako etanatur taldeko kideek, eta bizikleta-zaleek ere euren ekarpenak eginzituzten.

Bueltaxkak egarritu eta gosetuzituen eta 13:00k inguruan Gazte-lekura gerturatu ziren ARGIAkprestatutako Trantsizioak erakus-ketaren irekiera ekitaldira. EuskalHerriko historia hurbilari begiradaselektiboa eman dio erakusketak.Urko Apaolaza erakusketarenprestatzailearen aurkezpen hitzakentzun, historiaren puskak ikusi

eta irakurri, eta ondoren zizka-mizkak sabela betetzeko.

16:30ean hamarnaka haur etahelduk Arrikrutzeko kobeterabisita mitologiko gidatua eginzuten.

22:30ean Ruper Ordorika oña-tiarrak kontzertua eskaini zuenGaztelekuan. Oñatiko Udalakantolatutako kontzertuaren hasie-ran Argia Egunaren berri emanzitzaien Ruper zaleei. Haietakoasko gerturatu zen hurrengo egu-neko ospakizunera.

Goian, Arrikrutzeko kobetara bisitaegin zuen taldea. Behean,naturzaleak azalpenak adi-adientzuten, errekari begira.

2015EKO IRAILAREN 27A 9�

ARGIA EGUNA

BASERRITARRE ETORKIZUNA ETA EUSKAL HERRIAREN ELIKADURA SUBIROTASUNA BABESTEN

Zubillaga auzoa 63, 20560 OÑATI 943782193 · Fax.: [email protected]

www.zubillagahiltegia.com

Irailaren 19an ere, Argia Eguna izan zen