“eskola praktikak 1” · 2.-“ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz...

27
GIZARTE ETA GIZA ZIENTZIEN FAKULTATEA (948) 169 428 / Nafarroako Unibertsitate Publikoa / Arrosadiko Campusa z/g / 31005 IRUÑEA MAGISTERITZA GRADUKO IKASKETAK 2012/13 “ESKOLA PRAKTIKAK 1” IRAKASGAIAREN GIDA DIDAKTIKOA HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA GRADUAK [email protected] NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea

Upload: others

Post on 17-Sep-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

GIZARTE ETA GIZA ZIENTZIEN FAKULTATEA (948) 169 428 / Nafarroako Unibertsitate Publikoa / Arrosadiko Campusa z/g / 31005 IRUÑEA

M A G I S T E R I T Z A G R A D U K O I K A S K E T A K

2012/13

“ESKOLA PRAKTIKAK 1” IRAKASGAIAREN GIDA

DIDAKTIKOA HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA

GRADUAK [email protected]

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea

Page 2: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

1

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA

GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN FAKULTATEA

ESKOLA-PRAKTIKAK 1

Gida didaktikoa

HAUR HEZKUNTZAKO ETA LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUAK

IKASTURTEA: 2012-13

IZAERA: Kanpo praktikak

IRAKASGAIA: Praktika orokorrak

IKASMAILA: 2.a

SEIHILEKOA: 4.a

KREDITU KOPURUA: 6 ECTS

Page 3: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

2

AURKIBIDEA

1. Irakasle Graduko Eskola Praktikak …..……………………………………………………... 3

1.1. Aurretiko gogoetak eta Konfidentzialtasunezko Engaiamendua …………..… 3

1.2. Egitura ………………………………………………………………………………..…………….…… 4

1.3. “Eskola Praktikak 1” …………………………………………….……..………………….……… 4

1.4. Eskola praktiketan parte hartzen duten organismo eta erakundeak ….……. 5

2. "Eskola praktikak 1" (sozio-psikopedagogikoak) irakasgairako orientazioak .. 6

2.1. Praktiken izaera eta antolaketa ………...……………………………………………………… 6

2.2. Helburuak …………………………………………………………………………………………………. 6

2.3. Edukiak ……………………………………………………………….……………………………………. 7

2.4. “Eskola Praktikak 1” aldirako proposatzen diren Gaitasun Espezifikoak ……. 7

2.5. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasgaien zerrenda ………..……. 9

2.6. Koordinazioa eta tutoretza ……………………………………………..………………………... 9

2.7. Jarduera Didaktikoak eta Zeharkako jarduerak ……………………………………….. 10

2.8. Ebaluazioa ………………………………………………………………………..……………………… 12

3. Azken hitzak, asegurua eta beste ……………………………………………………………….…. 15

ERANSKIN I: GAITASUNAK ………………………………………………………..…………………. 17

ERANSKIN II: IRAKASGAIAK ………………………………………………………………………… 23

Page 4: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

3

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA 1. Irakasle Graduko Eskola Praktikak 1.1. Aurretiko gogoetak eta Konfidentzialtasunezko Engaiamendua Ikasketa Plan guztietan, eskolako praktikak funtsezko elementua dira irakasleen hasierako prestakuntzan. Aldi hori dela eta, ikasleek aukera izaten dute ikastetxe batean beren lanbidean aritzeko, Fakultateko eta Ikastetxeetako praktika-tutoreek bideratutako jardueren bidez. Eskola praktikei esker, ikasleak alderatzen ditu graduko edo aipamenetako irakasgaietan emandako eduki teoriko-praktikoak, eta, irakasle lanbidean aritzeko behar den jakintza eta trebetasunak, hau da, alderatzen ditu ikasketetan aztertutako egoerak eta eskola ematean benetan gertatzen direnak. Horrenbestez, hausnarketa kritikoa eskatzen dio jakintzen eta trebetasunen bi mota hauei buruz, lanbidean egokitu ahal izateko; horretarako Ikastetxeko eta Fakultateko tutoreen laguntza behar du. Praktika-aldia modu bat da ikasleek uler dezaten irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen konplexutasuna eta eskolako bizimoduaren dinamika. Aldi berean, egiten dituzten hausnarketek laguntza emango diete irizpide pertsonala eratzeko, erabaki didaktikoak hartzeari begira. Halaber, ikastetxean egon bitartean, irakasleen arteko lankidetzaren balioa antzeman dezakete. Azkenik, praktikek, irakasle lanbidean barneratzen dutenez ikaslea, aukera ona ematen diote frogatzeko asmatu ote duen lanbide aukeran edo beste lan baterako bidea hartu behar ote duen. Irakasle lanbide horretan sartzeak eta irakasle oso bezala aritzeak ikastetxeak kudeatzen dituen sekretupeko informazioak ezagutzera eraman dezakete ikaslea eta, hori dela eta, Konfidentzialtasun Engaiamendu Agiria sinatzea behar-beharrezkoa du, Datuen Legea errespetatuko duela eta praktiken aldian ezagutu dituen sekretuak isilpean mantenduko dituela zin eginez eta hitzemanez. Konfidentzialtasun Engaiamendu Agiria Fakultateko web orrian aurki daiteke, Praktiken sailean: http://www1.unavarra.es/fac-humanasysociales/otra-informacion/practicas. Hona hemen agiri horretara zuzenean garamatzan esteka:http://www1.unavarra.es/digitalAssets/177/177086_KONFIDENTZIALTASUN-ENGAIAMENDUA.pdf

Page 5: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

4

1.2. Egitura Udaberriko seihileko honetako Irakasle Graduko eskola praktikak bi alditan banatu dira: Graduko 4. ikasmailan orotarikoak diren "Eskola Praktikak VI" bukatzen dira gaur, agiri hau plazaratzen den egun berean. 18 ECTS dauzkate eta bi hilabete eta erdiko iraupena izan dute.

2. ikasmailan "Eskola Praktikak 1" (Sozio-Psikopedagogikoak) egingo dira hemendik aurrera Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan: 6 ECTS dauzkate eta 3 asteko iraupena. Hain zuzen, hauek dira orain antolatu behar direnak, laster hasiko baitira. Bestalde, praktika batzuei arabiar zifrak eta beste batzuei erromatar zifrak jarri zaizkie, eta 1etik VI.era jauzi egiten da ikasketa plana Estatuko gainerako unibertsitateen egoera orokorrera egokitzeko, eta horrek aurtengo martxoko gure hauteskunde konpromisoari erantzuten dio: "Praktikak irakasle graduan. Espainiako unibertsitate guztietako praktiken modu bertsuan taldekatu behar dira, eta ikastetxeetako eta unibertsitateetako errealitatera egokitu." Dekanoa izateko hautagaitza 12/03/7. Praktikek zenbat iraungo duten eta noiz egingo diren jasotzen du grafiko honek (12/05/15eko Fakultateko Batzordeak onetsitako egutegia):

Eskola-praktikak

Izaera Iraupena Egunak

1 Lehen harremana ikastetxearekin. Sozio - Psikopedagogikoa

Hiru aste Maiatzak 13 – 31

VI. Orokorra Bi hilabete eta erdi

Otsailak 18 – maiatzak 3

1.3. "Eskola Praktikak 1" Hilabete honetan, maiatzaren 13an zehazki, "Eskola Praktikak 1" izenekoak hasiko dira eta pixkana aldatzen ari garen ikasketa planaren planteamenduari jarraituz egingo dira. Beraz, 6 ECTS kredituko praktikak dira, hiru asteko iraupena dute eta orotarikoak dira. Gure Fakultateko tutoreek aurkezten dituzten praktika proposamena zuen ikastetxeetako ordezkariekin eztabaidatu eta adostuko da gero (zuzendaria, ikasketa burua, irakasle tutoreak edo zuzendaritzak eskuordetutako pertsonak), halako eran non Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan egiten diren lanak aldez

Page 6: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

5

aurretik adostu eta zuzendarien edota tutoreen oniritzia izango baitute. Unibertsitatea ez da ikastetxeen jardun esparruan sartuko bere proiektuak proposatuz, aurretiaz eskolei eta ikastetxeei aurkeztu gabe eta proiektuak beraiekin eztabaidatu eta adostu gabe. 1.4. Eskola praktiketan parte hartzen duten organismo eta erakundeak Praktiken antolaketa konplexua da. Horregatik, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateak ezarri du organo kolegiatu eta lagun bakarreko hauek sortuko direla, eta jarraian azaltzen diren eskumenak izango dituztela: a) Fakultateko irakasle tutorea. Eginkizun hauek izango ditu:

Praktika zentro moduan parte hartzen duen ikastetxearekin bilerak egitea, bai garatuko diren jarduerak adosteko, bai praktiken azken emaitza balioesteko.

Aldian behin bilerak egitea praktika-ikasleekin, praktiken jarraipena egiteko eta balioespena egiteko.

b) Praktiketako irakasle arduraduna Kargua Irakasletzako bi dekanordeetako bati egokitu zaio. Eginkizun hauek ditu:

Eskola praktiken urteko plana bete dadin begiratzea.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin harremanetan egotea, eskola praktikekin lotutako gaietarako.

Ikaspostuen banaketa ikastetxeka nola egin den gainbegiratzea.

Eskola praktiken esleipena ikastetxeei nola egiten den ikuskatzea.

Praktikak egitean ikasleek azaltzen dituzten kasu berezi guztiak ebaztea. c) Zuzendaritza eta Jarraipen Batzordea Irakasle Graduko praktikak baldintza onenetan egiteko, hitzarmena sinatu zuten Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak. Hitzarmen horretan ezartzen da eskola praktiken Zuzendaritza eta Jarraipen Batzordea sortuko dela. Eskola praktiken Zuzendaritza eta Jarraipen Batzordea osatzen dute Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko hiru ordezkarik, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren beste hiruk. Hauek ditu eginkizunak:

Praktiketarako ikastetxeak aukeratzeko irizpide orokorrak prestatzea.

Tutoreen eta aukeratutako ikastetxeen zerrenda onestea.

Praktikak egiteko bideratzen diren bitartekoen eta baliabideen plangintza eta erabilera sustatzea.

Page 7: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

6

Eskola praktikei buruz edozein alderdik ekartzen dituen gai guztiak ebaztea.

Eskola praktiken ebaluazio orokorra egitea eta behar diren aldaketak proposatzea.

Irakasle Graduko arau indardunek ematen dioten beste edozein eginkizun. Bilbe konplexu horretan zeregin nagusia dute Fakultateko irakasle tutoreek, ikastetxeetako zuzendari nahiz irakasle-tutoreek, eta gure ikasleek ere bai. 2. "Eskola praktikak 1" (sozio-psikopedagogikoak) irakasgairako orientazioak 2.1. Praktiken izaera eta antolaketa "Eskola Praktikak 1 (EP 1)" izenekoak presentzialak eta nahitaezkoak dira eta ikastetxera ez joatea justifikatu egin behar da beti. 2.2. Helburuak "Eskola Praktikak 1" izenekoen helburu operatibo espezifikoa da ikasketetan hartutako ezagutzak praktikan jartzea, partez edo osorik, edo bere garrantziagatik sakontasun handiagoarekin lantzea merezi duen alderdi zehatzen bat nabarmenduz. Ezagutzan sortzen duen toki gisa unibertsitatetik sortzen den zeinahi proposamen, ikastetxearekin berretsi eta adostu beharko da hezkuntza jarduera egiten den gunea den aldetik. Honenbestez, oso garrantzitsua da Fakultateko irakasle tutoreak ikastetxeko errealitatea eta Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasleen curriculum egoera zehatza sakon ezagutzea. Ikastetxeko arduradunekin aurretiaz bilera pertsonal eta presentzial bat egitea nahitaezkoa da, praktikak hasi baino lehen. Bestalde, helburu operatibo nagusi honetaz gain, Irakasletzako praktika guztietako helburu orokor komunetan arreta jarriko da, eta puntu hauetan laburbiltzen dira: 1.- Eskola erakundearekin mailaz maila eta modu sistematikoan harremanean jartzea, bere funtzionamendura eta bertako hezkuntza praktikara hurbiltzeko. Horrek ekartzen du hauek ezagutu behar direla eta horiekin ohitu: eskolako ingurune soziala, ikastetxea antolamendua den aldetik, eskolako komunitatea, hezkuntza maila eta zikloak, ikastetxea hezkuntza praktiken ingurune soziala den aldetik eta ikasleen eboluzio ezaugarriak. 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa irakasle lanbidearekin, geroko irakaslearen estilo pertsonala gauzatuko duten jarrerak garatuko baititu.

Page 8: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

7

3.- Irakasleen lanbide jardunaren esparruak bereiztea: hezkuntza, antolaketa eta kudeaketa, eta irakaskuntza (planifikatzea, programatzea eta balioestea). Aurreko eskola praktiketan egindako behaketak eta bizitako esperientziak irizpide zientifiko eta profesionalez aztertzea, eskolako egoera askotarikoei buruz hausnartzeko eta kritikatzeko gaitasuna indar guztiz erabiliz.

2.3. Edukiak

1. Ikastetxearen testuinguru soziologikoa, antolamendua eta funtzionamendu

integratua: Agiri instituzionalak, hezkuntza komunitatea eta gizarte eragileak,

kudeaketarako, koordinaziorako eta hezkuntzan parte-hartzerako organoak.

2. Irakaskuntza-eginkizuna: Lanak eta denborak. Curriculumaren diseinua eta

garapena (programazioa, estrategia metodologikoak eta baliabide didaktikoak).

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa eta orientazioa.

3. Ikasleen garapena, banakakoa eta taldekakoa, eskolaren testuinguruan:

bilakaera-profilak, irakaskuntzaren planteamendu psiko-didaktikoak,

ikastetxeko giro soziala, aniztasunaren erronkak...

4. Eskola jardueraren analisia Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Hezkuntza

praktikaren prestakuntza-dimentsioa: eskolako bizikidetzan agerian edo

gordean (curriculum ezkutua) sustatzen diren azturak eta balioak.

2.4. “Eskola Praktikak 1” aldiralo proposatzen diren Gaitasun Espezifikoak Gida Didaktiko honen bukaeran (ikus ERANSKIN I) gaitasun guztiak jaso dira, bertan ANECAk agindu dituenen ondoan ECI legeen bitartez iritsi zaizkigunak ere aurkituko dituzue. Denak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Graduetako “Eskola Praktikak” antolatzeko arauak dira. Ondoko lerroetan, berriz, “Eskola Praktikak 1” aldirako aukeratu diren Gaitasun Espezifikoak baizik ez dira agertzen. Hona hemen: HAUR HEZKUNTZA

GE1 Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

GE2 Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

GE3 Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

GE4 Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.

Page 9: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

8

GE5 Praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

GE9 Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, eta bere funtzionamendua, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

GE11 Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

LEHEN HEZKUNTZA

GE1 Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

GE2 Behaketa eta laguntza irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzean, planifikatzean eta ebaluatzean, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.

GE5 Eskola ikasketa eta bizikidetza testuinguruetan, arauen onarpenean, jarraikitasunean, norberaren diziplinan eta besteekiko begirunean sakontzea.

GE6 Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, eta bere funtzionamendua, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

GE8 Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

GE9 Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, ikasleek aktiboki parte har dezaten beren garapen sozial eta pertsonalean.

GE10 Irakaslanaren berrikuntza eta hobekuntzari buruzko gogoeta egitea, oinarriko prozesu psikologikoekin, eredu pedagokikoekin eta aldiko diziplina-irizpideekin harremanetan jarriz.

CE14 Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.}

Page 10: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

9

2.5. “Eskola Praktikak 1” direlakoei lotutako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasgaien zerrenda

Gida Didaktiko honen bukaeran atxikirik (ikus ERANSKIN II) ikasgai guztien

zerrenda jasotzen dira. Irakasgaia zein seihilabetetan ematen den, zein kode duen eta, garrantzitsuena, zein irakaslek ematen duen zehazten da.

Ondoko lerroetan, berriz, ikasgaien izenik baizik ez da aipatzen. Hona hemen: 2.5.1. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduetako Lehen Ikasmaila.

Irakasgaia

GIZARTEA, FAMILIA ETA ESKOLA INKLUSIBOA

HAUR-ESKOLAKO ANTOLAMENDUA

ERANTZUN PSIKOPEDAGOGIKOA ETA ANIZTASUNA

HEZKUNTZA PROZESU ETA TESTUINGURUEN BEHAKETA ETA ANALISIA

GARAPENA NORBERAREN AUTONOMIAREN EREMUAN

HIZKUNTZA ETA ESKOLA

2.5.2. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduetako Bigarren

Ikasmaila.

3.2.1. HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN IKASMAILA

Irakasgaia

GIZARTEA, FAMILIA ETA ESKOLA INKLUSIBOA

HAUR-ESKOLAKO ANTOLAMENDUA

ERANTZUN PSIKOPEDAGOGIKOA ETA ANIZTASUNA

HEZKUNTZA PROZESU ETA TESTUINGURUEN BEHAKETA ETA ANALISIA

GARAPENA NORBERAREN AUTONOMIAREN EREMUAN

HIZKUNTZA ETA ESKOLA

3.2.2. LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN IKASMAILA

Irakasgaia

GIZARTEA, FAMILIA ETA ESKOLA INKLUSIBOA

HEZKUNTZA PROZESUAK ETA TESTUINGURUAK

ERANTZUN PSIKOPEDAGOGIKOA ETA ANIZTASUNA

2.6. Koordinazioa eta tutoretza “Eskola Praktikak 1” izenekoen garapenaren koordinazioaz arduratzen diren bi figura daude: a. Unibertsitatearen aldetik Fakultateko irakasle tutorea (FIT), zeinak eginkizun hauek baititu:

Page 11: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

10

Eskola Praktikak 1 izenekoen edukiak diseinatzea eta diseinu hori ikastetxeei proposatzea, beraiekin adosteko edo aldatzeko beharrezkoa balitz.

Ikastetxeekin adostutako praktika jardueren eta lanen berri ematea ikasleei.

Eskola praktikak 1 izenekoen jarraipena egitea ikastetxeko ikasleekin eta tutoreekin bilerak eginez.

Praktikak egiten ari diren ikasleei aholku ematea eta horien ebaluazioa egitea.

b. Eskola eta ikastetxeen aldetik, Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikastetxeko irakasle tutorea, zeinak eginkizun hauek baititu:

Ikasleak orientatzea, emandako lana bete dezaten.

Ikasleei irakaskuntzan hasteko orientabideak ematea.

Praktiketan ari diren ikasleei laguntzea gertatzen diren arazo psiko-sozio-pedagogikoak interpretatzen eta ebazten.

Txostena egitea ikasleen praktiken garapena balioesteko.

2.7. Jarduera Didaktikoak eta Zeharkako jarduerak 2.7.1. Ikastetxearen antolamendua, egitura, testuinguru soziologikoa eta

funtzionamendu integratua. Hemen Ikastetxe mota zehaztuko da, Ikastetxearen ezaugarri pedagogiko eta

soziologikoak eta ingunearen/auzoaren ezaugarri soziologikoak. Ikastetxearen antolamendua eta egitura: Ikastetxearen kudeaketa eta pedagogi

antolaketa, taldeko eta bakarreko organoak, zereginen banaketa eta koordinazioa eta Ikastetxearen baliabideak.

Ikastetxearen agiriak: Hezkuntza, Curriculum eta Orientazio Proiektuak; Barne

arautegia; Urteko Plan Orokorra; Urteko Oroitidazkia. Ikastetxearen kanpo harremanak: Hezkuntza administrazioarekin eta

testuinguruarekin (auzoa, herria, hiria, erakundeak eta taldeak). Irakaslearen zereginak: programazioa, estrategia metodologikoak eta baliabide

didaktikoak. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren ebaluazioa eta orientabidea.

Page 12: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

11

Irakasle lanbidearen unibertsitateko formakuntza eta prestakuntza iraunkorra. Gaur egun irakasleek duten estatus soziala aztertzea.

Irakaslearen zereginak Ikastetxean. Etapa, ziklo eta mailako curriculumaren antolaketa ezagutzea. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren osagai didaktikoak: helburuak, edukiak,

jarduerak, metodologia, ebaluazio eta orientabide prozesuak. Ikastetxeko espazio, denbora eta taldeen antolaketa ezagutzea. Teknologien erabilera curriculum arlo ezberdinetan. Ikaslearen garapena ikastetxearen testuinguruan. Etapa ezberdinen (0-3, 3-6, 6-12) jardueren azterketa.

2.7.2. Unibertsitateko ikasleek egin litzaketen Zeharkako Jarduerak Ikastetxe bakoitzean iradoki diren jarduerak egitea, aldez aurretik irakasle

tutoreek adostuta. Ikastetxeko antolamendu eta kudeaketa-lanak ezagutzea, eta, hala badagokio,

horietan laguntzea. Irakaskuntzaren prestaketan egotea, eta hala badagokio, laguntzea. Material didaktikoak prestatzen edo egokitzen laguntzea. Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei laguntzea. Eskolatik kanpoko jardueretan (irteerak, txangoak, eta abar) parte hartzea. Gurasoen Elkarteekin lankidetzan aritzea, baita kastetxearekin harremana

daukaten gizarte erakundeekin ere. Jolastokian laguntzea:

Gatazkei aurrea hartzen eta konpontzen laguntzea.

Jolasak eta espazioen banaketa genero-berdintasunaren ikuspegitik

zaintzea.

Hizkuntza ereduak dauzkaten ikastetxeetan, hizkuntzen erabilerari

erreparatzea.

Aniztasunaren inklusioa behatzea.

Page 13: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

12

Tutoreek practicum-a ongi garatzeko beharrezkoak jotzen dituzten lanak

egitea.

2.8. Ebaluazioa "Eskola Praktikak 1" izenekoak egiten diren aldian gertatzen den prozesu jarraitua da ebaluazioa. Horretarako Fakultateko irakasle tutoreak (FIT) eginkizun hauek izango ditu: 2.8.1. Aurkezpena (ikasle taldeak ikastetxeei esleitzeko zozketa egin ondoren):

Ikasle taldeek Unibertsitatean izango duten irakasle-tutorea (FIT) ezagutzeko saioa, praktikak hasi baino lehen.

FITak dagokion ikastetxea ezagutzeko saioa (telefonoz hitzordua hartu ondoren), praktikak hasi baino lehen.

2.8.2. Prozesuaren jarraipena:

Ikasle taldeekin: Ikasle taldeekin: presentziazko tutoretza saio bat, nahitaezkoa, praktika-aldian astero, ikasleek jakinarazi dezaten nola ari diren bizitzen praktika prozesua (beharrak, arazoak, etab.) eta praktiken amaierako lanaren prestakuntza zuzendu ahal izateko.

Ikastetxeekin: telefono-harremana edukiko da, posta elektronikoaren bidezko trukea eta, oso garrantzitsua, topaketa presentzialak, bai Unibertsitateko irakasleak eskatuta, bai ikastetxeak berak eskatuta. Guztiarekin, Iruñetik eta Iruñerritik kanpoko ikastetxeek kontuan izan beharko dute unibertsitatearentzat oso zaila dela gure tutoreak Nafarroako herri guztietara bidaltzea, eta horregatik egoera ulertzeko eskatzen dizuegu, ezinezkoa baita NUPeko tutorea ikastetxe guztietan egongo dela bermatzea, bai ordea harreman jarraitua telefonoaren eta posta elektronikoaren bidez. Halaber, ikastetxeetako tutoreek unibertsitatera etortzeko aukera dute beharrezkoak diren bilera presentzialak egiteko.

2.8.3. Azken balioespena eta kalifikazioa:

Ikastetxeekin: ebaluazio-saio presentziala, koordinatzailearekin eta tutoreekin, talde eta ikasle bakoitzaren kalifikazioa proposatzeko.

Ikasle taldeekin: praktika amaierako lana defendatzeko saioa (oroitidazkia, power point aurkezpena edo kasu bakoitzean erabakitako lana) eta ikaslearen lanaren autoebaluazioa taldeak eta irakasle tutoreak adostutako datan.

Page 14: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

13

2.8.4. Ikaslearen esperientziak jasotzen dituen oroitidazkiak. Ikasleak bere esperientzia praktikoetan izan duen prozesua jaso behar du praktika amaierako oroitidazkiak. Praktika-aldian egindako behaketa eta analisiaren emaitza izan behar du, eta ikasleak saiatu behar du hausnarketa kritikoa eta eraikitzailea egiten, eta horretan proiektatzen etorkizunean irakasle bihurtzeko izan duen bilakaera. Horretarako behatu eta aztertu egin behar ditu ikastetxearen dimentsio psikologikoa, pedagogikoa, didaktikoa, antolamenduzkoa eta soziologikoa. Edonola ere, iritziak eta balioespenak argi bereizi beharko ditu, bere jarreraren aldeko argudioak emanez eta kritika begirunezkoa eta eraikitzailea eginez. 2.8.5. Praktiken ebaluazioak alderdi hauek izan ditzake:

Fakultateko irakasle tutoreek eta praktiketako ikastetxeak aurreikusi dituzten prestaketa eta jarraipen saioetan parte hartzea.

Ikastetxeen txostena, orientabide moduan, irizpide hauetan oinarritua: o Lana betetzeari dagokionez: garaiz iristea eta bertaratzea o Ikastetxean integratzea o Jardueretan erakutsitako interesa o Prestasuna eta laguntza o Teoria/praktika arteko lotura o Ekimena o Lanbiderako motibazioa o Gogoetarako jarrera eta jarrera praktikoa o Konfidentzialtasun Engaiamendua sinatu eta bete duen edo ez o Beste batzuk

2.8.6. Oroitidazkiaren ezaugarriak:

25 orri edukiko ditu, honela banatuta: 10 orrialde parte komunerako gordeko dira, praktiketarako ikastetxean ikasle bat baino gehiago dauden kasuetan. Talde-oroitidazki hau gorago aipatzen diren "Eskola Praktikak I" irakasgaiaren edukiei dagokie. Baliteke zaila izatea egin ahal izatea, lehenago esan den arrazoiarengatik, alegia, ikastetxe askotan, herrietan bereziki, ikasle bat baino ez dela egongo. 10 orri norberaren parterako gordeko dira, egin den zeharkako jarduera, ikastetxeko tutorearekin adostu dena, azaltzeko. Parte hau erabil daiteke, baita ere, parte komunean adierazi denari buruzko ñabardurak azaltzeko. Bi parteak elkarrekin aurkezten ahal dira, azaleztatuta, edo bereiz. Beste 5 orri gordeko dira banakako gogoetarako, praktikek hasierako prestakuntzari zer ekarri dioten hausnartzeko. Hausnarketa honen kalitatea balioetsiko da. 2.8.7. Ebaluazioa, autoebaluazioa eta kalifikazioa

Page 15: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

14

Kasu bakoitzean erabakitzen den praktiken jardueraren berri bi tutoreek izango

dute, eta horretan balioetsiko da nolakoa izan den behaketa maila eta azterketa burutu diren jarduerei buruz, bizi izandako esperientziari buruz, hausnarketei buruz, zorroztasun zientifikoari buruz, eta, halaber, lan materialen adierazpen kalitatea eta aurkezpena.

Praktikak gainditzeko, beharrezkoa izango da ikastetxearen aldeko txostena eta oroitidazkia gainditua izatea. Edonola ere, azken ebaluazioak kontuan hartuko ditu ikaslearen autoebaluazioa, ikastetxeetako tutoreek egindako ebaluazioa eta derrigorrezko mintegietara joan izana.

Azken kalifikazioa ez gainditua izango da bi tutoreek modu negatiboan balioesten badute praktika-aldia. Kasu honetan, ikasleak "Eskola Praktikak 1" izenekoak berriro egin beharko ditu osorik. Halaber, azken kalifikazioa ez gutxiegi izango da erabakitako praktiken amaierako jarduera eteten denean. Oroitidazkia ezarritako epean aurkezten edo egiten ez bada, kalifikazioa ez gainditua izango da.

Fakultateko irakasle tutoreak esleituko du "Eskola Praktika 1" izenekoen behin betiko kalifikazioa.

Page 16: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

15

3. Labur-labur: azken hitzak, praktiken garrantzia, istripu bat gertatzekotan zer egin eta beste

Eskola Praktikak hasierako formakuntzan ezinbestekoak dira, ikasleak ikastetxe

baten errealitatea barnetik ezagutzeko aukera du, ikastetxeko irakasleen eguneroko jardunak ikusten eta, ikasten du ikasleak. Magisteritzako ikasleak unibertsitatean ikasitako teoria eguneroko praktikarekin konparatzeko aukera du.

Eskola Praktikak 1 Irakasleen Graduaren laugarren seihilekoan kokatzen dira, 2.

mailan, bai Haur Hezkuntzan, bai Lehen Hezkuntzan. Praktika hauek 6 kreditu ECTS dituzte eta derrigorrezko izaera dute. Ahal delarik, taldean aritzeko aukera ematen dute zenbait esparrutan.

Irakasle lanbideari buruzko lehenengo ezagutza sistematikoa lortzeko egiten den

esperientzia praktikoa da. Ikasleek Unibertsitatean jasotako prestakuntza teoriko-praktikoa, ikastetxe bakoitzak duen hezkuntza errealitatean txertatzea da helburu nagusia. Horretarako ikasle talde bakoitzak, elkarrekin diharduten Unibertsitateko eta Ikastetxeko Tutoreen gidaritzapean arituko dira.

Eskola Praktikak 1 irakasgaiaren izaera psiko-sozio-pedagogikoa da, beraz

psikologiari, pedagogiari eta soziologiari dagozkien gaitasunak landuko dira horretan. Irakasgai honen plangintza Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko eskumena da.

Bestalde, Eskola Praktikak 1 Ikastetxeetan gauzatu ahal izateko, Nafarroako

Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak hitzarmen bat sinatuta dute.

IKASLEAK ESLEITZEKO UNEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOAK Ikastetxeen

beharrek eta nahiek izanen dute lehentasun gorena, gero irakasle tutoreen eta, azkenik, ikasleen hautuak kontuan hartuko dira. Ikasleen banaketa ikastetxeetan orekatua izango da.

EBALUAZIOAREN INGURUAN Ikastetxeek irizpide garbiak izan behar dituzte ebaluaziorako. Ikastetxeek neurtu

beharko dute haien gogobetetze maila Fakultatearen tutoreen lanarekiko. Ikastetxeen iritzia ezinbestekoa da. Ebaluazio txostena egiteko unean gaitasunak kontuan hartu beharko dira.

PRAKTIKEN AURRETIKOAK Ikasleek aldez aurretik jakin behar dute ongi zer egin behar duten ikastetxera joan

baino lehen. Ezinbestekoa da ikastetxeetara joan baino lehenago Fakultateko Irakasle Tutorearekin bilera egina izatea. “Eskola Praktikak 1” praktika psiko-sozio-pedagogikoak dira, ikastetxearekin ikasleek duten lehenengo kontaktua eta, beraz, ikasleek eta Fakultateko Tutoreek argi izan behar dute praktika hauek ez direla,

Page 17: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

16

printzipioz, geletan sartzeko, ikastetxearen ezaugarriak eta eskola eraketa ezagutzeko baizik. Ikasgeletan sartzen uztea, beti ere, ikastetxearen esku gelditzen da.

Praktiken hasierako egunetan zentruetako eta unibertsitateko tutoreen arteko

bilera presentzialak praktikak adosteko egongo dira, eta gero ikasleekin bilduko dira adostutakoaren berri emateko.

ASEGURUAK Istripuren bat suertatu edo gure ikasleren bat zaurituta gertatuko balitz, badugu, izan,

eskola aseguru bat ustekabeko horiei guztiei aurre egin ahal izateko. Fakultateko web orrian duzue eskegita, Gida Didaktiko honen ondoan. Bestalde, ikasleak 28 urte baino gehiago balitu tutoreei jakinarazi beharko lieke, egoera honen jakinaren gainean egon behar baitugu.

Dena dela, edozein arazo egonez gero, mesedez, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko

Dekanordeari jakinarazi ahalik eta lasterren, unibertsitateak beharrezko baliabideak dituelako egoera zail horiei erantzuteko.

Iruñea, 2013ko maiatzaren 3a

Juan Karlos LOPEZ-MUGARTZA Magisteritzako Dekanordea

Page 18: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

17

ERANSKIN I: GAITASUNAK Oinarrizko gaitasunak (ANECAk emanda, eta Eskola Praktiken aldi guztien ondoren, 1.a, 2.a eta 3.a-, lortu behar direnak) HAUR HEZKUNTZA

OG1 Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

OG2 Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

OG3 Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

OG4 Ikasleek, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

OG5 Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketarako abileziak garatu izatea.

LEHEN HEZKUNTZA

OG1 Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

OG2 Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

CB3 Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

OG4 Ikasleek, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

OG5 Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketarako abileziak garatu izatea.

Oinarrizko gaitasunak (ECI aginduak emanda, eta Eskola Praktiken aldi guztien ondoren, -1.a, 2.a eta 3.a-, lortu behar direnak)

Page 19: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

18

HAUR HEZKUNTZA

OG1 Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.

CG2 Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

CG3 Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

OG4 Ikasgelan eta hortik kanpora bizikidetza sustatzea, eta gatazkak modu baketsuan konpontzeari ekitea. Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta haiei buruz gogoeta egiten jakitea.

OG5 Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.

OG6 Hizkuntzaren bilakaera ezagutzea lehen haurtzaroan, egon daitezkeen disfuntzioak ezagutzea eta haren bilakaera egokia zaintzea. Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinen erabilera menderatzea.

OG7 Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.

OG8 Haurren dietetikaren eta higienearen hastapenak ezagutzea. Laguntza goiztiarraren hastapenak eta lehen haurtzaroko prozesu psikologikoak, ikaskuntza prozesuak eta nortasunaren eraikuntzari buruzkoak ulertzen laguntzen duten oinarri eta garapenak ezagutzea.

CG9 Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

OG10 Gurasoen orientatzaile gisa aritzea 0-6 urte bitarteko eperko familia hezkuntzari buruzko gaietan, eta ikasle bakoitzaren familiarekin nola familia guztiekin harremanak garatzeko gizarte-trebetasunak edukitzea.

OG11 Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

OG12 Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

LEHEN HEZKUNTZA

Page 20: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

19

OG1 Lehen Hezkuntzako curriculum-arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.

OG2 Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.

OG3 Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Eskola curriculumeko zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea.

OG4 Ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan diseinatzea eta erregulatzea, arretaz hartuz, genero berdintasuna, ekitatea eta herritarren prestakuntzako balioen funtsa diren giza eskubideentzako errespetua eta sustapena.

OG5 Ikasgelan eta hortik kanpoan bizikidetza sustatzea, diziplina arazoak konpontzea eta gatazkak era baketsuan konpontzen laguntzea. Ikasle bakoitzaren ahalegina, konstantetasuna eta diziplina sustatzea eta balioestea.

OG6 Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduera desberdinak ezagutzea. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza lanak eta orientazio lanak egitea, ikasleek dituzten hezkuntza-behar bereziak kontuan hartuz. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

OG7 Hezkuntza komunitateko eta inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan jardutea. Irakaskuntzaren eginkizun hezitzailea norbereganatzea, eta hiritartasun aktibo baterako heziketa demokratikoa sustatzea.

OG8 Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.

OG9 Etorkizun jasangarria izateko norbanakoen eta gizartearen erantzukizuna balioestea.

OG10 Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.

OG11 Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.

OG12 Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

Zeharkako gaitasunak (NUPeko gradu guztietan komunak, eta Eskola Praktiken aldi guztien ondoren, -1.a, 2.a eta 3.a-, lortu behar direnak)

Page 21: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

20

HAUR HEZKUNTZA

ZG1 Ingelesez, frantsesez, alemanez edo italieraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa"ren B1 mailako gaitasun linguistikoa erakustea.

ZG2 Gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa"ren C1 mailako gaitasun linguistikoa erakustea.

LEHEN HEZKUNTZA

ZG1 Ingelesez, frantsesez, alemanez edo italieraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa"ren B1 mailako gaitasun linguistikoa erakustea.

ZG2 Gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa"ren C1 mailako gaitasun linguistikoa erakustea.

Gaitasunak: Espezifikoak (tituluari dagozkionak, eta Eskola Praktiken aldi guztien ondoren, -1.a, 2.a eta 3.a-, lortu behar direnak) HAUR HEZKUNTZA

GE1 Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

GE2 Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

GE3 Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

GE4 Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea

GE5 Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

GE6 Haurtzaroaren aldian hizkuntzak duen bilakaera ezagutzea eta egon daitezkeen disfuntzioak identifikatzea. Hizkuntzaren garapena sustatuko duten teknikak hartzea, ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinak menderatzea.

GE7 Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten

Page 22: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

21

inplikazioa ezagutzea.

GE8 Arreta goiztiarraren funtsak, oinarrizko prozesu psikologikoen funtzionamendua, ikasketaren gakoak eta nortasunaren eraikuntza ezagutzea, eta higienearen eta dietetikaren funtsak haurtzaroan ezartzea.

GE9 Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, eta bere funtzionamendua, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

GE10 Lankidetza, bizikidetza, motibazioa eta ikasteko nahia sustatzea, ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea eta familiekiko harremanak zaintzea.

GE11 Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

GE12 Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik.

LEHEN HEZKUNTZA

GE1 Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

GE2 Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.

GE3 Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.

GE4 Ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta testuinguruetan eta testuinguru eleanitzetan diseinatzea eta erregulatzea. Ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea, begirunea eta giza eskubideak aintzat hartzea.

GE5 Eskola ikasketa eta bizikidetza testuinguruetan, arauen onarpena, jarraikitasuna, norberaren diziplina eta besteekiko begirunea sakontzea.

GE6 Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, baita bere funtzionamendua ere, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

GE7 Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.

GE8 Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

GE9 Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, ikasleek aktiboki parte har dezaten beren garapen sozial eta pertsonalean.

GE10 Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren diziplina irizpideetan ezartzea.

GE11 Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

Page 23: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

22

GE12 Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik. Kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

GE13 Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza, orientazio eta gatazkak konpontzeko funtzioak betetzea. Ongi egindako lana baliozkotzen jakitea.

CE14 Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.}

Page 24: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

23

ERANSKIN II: IRAKASGAIAK "ESKOLA PRAKTIKAK 1" DIRELAKOEI LOTUTAKO HAUR HEZKUNTZAKO ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASGAIEN ZERRENDA, IRAKASLE TUTOREEN IZENAK ETA GUZTI

3.1. HAUR HEZKUNTZAKO ETA LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUETAKO LEHEN IKASMAILA

Seihilekoa Kodea Irakasgaia ECTS kredituak

Irakasleak

1. seihil. 301101 302101

GIZARTE ANTOLAKETA ETA GIZA GARAPENA

6 GIL GIMENO, Francisco Javier

1. seihil. 301102 302102

KULTURA-ANIZTASUNA, OINARRIZKO ESKUBIDEAK, BERDINTASUNA ETA HIRITARTASUNA

6 MUÑOZ ARRIETA, OLATZ GIL GIMENO, Francisco Javier

1. seihil. 301103 302103

OINARRI PSIKOLOGIKOAK: GIZABANAKOA ETA GIZARTE INGURUNEA

6 CASANOVA LAMOUTTE, Elsa Milagros CONEJERO LOPEZ, Susana ESARTE ESEVERRI, Sonia

1. seihil. 301106 302106

IRAKASKUNTZA ERAKUNDEAK 6 BERRUEZO ALBENIZ, M. Reyes

2. seihil. 301205 302205

GARAPEN EBOLUTIBOA ETA IKASKUNTZA

6 SOTES RUIZ, Jose Pablo CASANOVA LAMOUTTE, Elsa Milagros FIZ POVEDA, M. Reyes

2. seihil. 301208 302208

IRAKASLE LANBIDEA 6 LEDESMA MARIN, NIEVES

3.2. HAUR HEZKUNTZAKO ETA LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUETAKO BIGARREN IKASMAILA

Page 25: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

24

3.2.1. HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN IKASMAILA

Aldia Kodea Irakasgaia Kredituak Irakasleak

1. seihil. 301301 GIZARTEA, FAMILIA ETA ESKOLA INKLUSIBOA

6 MUÑOZ ARRIETA, OLATZ GIL GIMENO, Francisco Javier

1. seihil. 301302 HAUR-ESKOLAKO ANTOLAMENDUA

6 ARBILLA BARBARIN, María Beatriz

1. seihil. 301303 ERANTZUN PSIKOPEDAGOGIKOA ETA ANIZTASUNA

6 INSAUSTI NUIN, María Victoria CARDAS IBAÑEZ, Jaione

1. seihil. 301304 HEZKUNTZA PROZESU ETA TESTUINGURUEN BEHAKETA ETA ANALISIA

6 LEDESMA MARIN, Nieves

2. seihil. 301407 GARAPENA NORBERAREN AUTONOMIAREN EREMUAN

6 GABARI GAMBARTE, Maria Ines BERRUEZO ALBENIZ, M. Reyes CONEJERO LOPEZ, Susana

2. seihil. 301409 HIZKUNTZA ETA ESKOLA 6 GABARI GAMBARTE, Maria Ines BERRUEZO ALBENIZ, M. Reyes

3.2.2. LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN IKASMAILA

Aldia Kodea Irakasgaia Kredituak Irakasleak

1. seihil. 302301 GIZARTEA, FAMILIA ETA ESKOLA INKLUSIBOA

6 MUÑOZ ARRIETA, Olatz PEREZ-AGOTE AGUIRRE, Jose María

1. seihil. 302302 HEZKUNTZA PROZESUAK ETA TESTUINGURUAK

6 GABARI GAMBARTE, Maria Ines

1. seihil. 302303 ERANTZUN PSIKOPEDAGOGIKOA ETA ANIZTASUNA

6 INSAUSTI NUIN, María Victoria CARDAS IBAÑEZ,

Page 26: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

25

Jaione

Page 27: “ESKOLA PRAKTIKAK 1” · 2.-“Ezagupen teorikoak” hezkuntza praktikan proiektatzeko beharraz jabetzea. Halaber, ikasleak aukera izango du egiaztatzeko zein den bere interesa

IRAKASLE GRADUKO "ESKOLA PRAKTIKAK 1" IRAKASGAIAREN GIDA

26

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA

GIZARTE ETA GIZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

ESKOLA PRAKTIKAK 1