zio 7 gogo basatiak
Post on 30-Mar-2016
243 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
GOGO BASATIAK
ZER DUTEN ANIMALIEK
BENETAN BURUAN
MARC D. HAUSER
Ted Dewan-en marrazkiak
Irene Aldasoro Katarainitzultzailea
ZIENTZIAIRAKURLEORORENTZAT
Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, eta, halaber, informazioa
berreskuratzeko baliabide mekaniko, fotokimiko, magnetiko, elektrooptiko edo fotokopiak erabiliz
erregistratzea eta zabaltzea, jabeek aldez aurretik eta idatziz emandako baimenik gabe.
Babesleak
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEETA IKERKETA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN
Diseinua eta azala: Antton Olariaga
Begirale teknikoa eta hizkuntza-begiralea: Itziar Laka
© 2008, itzulpena: Irene Aldasoro Katarain
© Marc D. Hauser, 2000
Wild Minds, Henry Holt, New York
© ehupress, 2008, Gogo basatiak. Zer duten animaliek benetan buruan
ehupress. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaren marka bat da
ISBN: 978-84-9860-074-2
Lege gordailua: BI-1.011-08
Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop.
Zurbaran, 2-4, 48007 Bilbao
Inprimatzea: Itxaropena, S.A.
Araba Kalea 45, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)
Lilan nire emazteari, zeinak ezin konta ahala aldetatik aberastu
baitit bizitza, eta asko irakatsi animalien burutapenei buruz,
albaitari baten begi eta eskuek ikusten dutenaren bitartez.
Istorio batek kontatu ahal izateko bezain aparta izan behar du.
Gu, kontalariok, marinel zaharrak gara denok, eta ez dugu eztei-
liarrak bidean geldiarazteko arrazoirik, ezpada gizon eta emaku-
me soil guztien gorabehera arruntak baino zerbait apartagoa
kontatzeko.
Thomas Hardy
Esker ona
Liburu honek onura atera du zientzia arloko idazle, animaliazale,
filosofo, albaitari, etologo, zientzialari kognitibo eta adiskide mi-
nen intuizioetatik, zeinek ez baitute batere erreparorik izan oker
nagoela esateko, eta batzuetan, zuzen nagoela eta adore izan de-
zadala. Kapitulu jakin batzuetan egindako iruzkinengatik, eske-
rrak ematen dizkiet Kim Beeman, Sally Boysen, Richard Byrne,
Susan Carey, Dorothy Cheney, Nicholas Dodman, Gordon Gallup,
Gordon Gossage, Don Griffin, Ray Jackendoff, Jerry Kagan, June
Kinoshita, Roger Lewin, Peter Marler, Tetsuro Matsuzawa, John
Mikhail, Irene Pepperberg, Lew Petrinovich, David Premack,
Steven Pinker, Robert Seyfarth, David Sherry, Sara Shettleworth,
Elizabeth Spelke eta Andy Whiten-i. David Premack-ek eta Ann
Premack-ek, gainera, beren liburuaren zirriborro batzuk utzi ziz-
kidaten, eta asko ikasi dut haiekin izandako korrespondentzia eta
harremanetik. Esango nuke nire ideia eta argudio batzuei len-
te zuzentzaileak jartzen lagundu didatela, eta espero izatekoa da
orain argiago egotea. Eskuizkribu osoa begi zorrotzez eta ze-
hatz-mehatz irakurtzeagatik, eta idazkeraren tonuagatik, eskerrik
beroenak ematen dizkiet Dan Dennett-i eta Lilan Basse Hauser
nire emazteari. Danek eta Lilanek, Steve Pinker-ekin batera, era
askotako ekarpenak egin dizkiote liburu honi, baina batez ere
4
tek nizismoak kentzen, argudioak argitzen era istorioei bizitasuna
ematen lagundu didate.
Harvard-go nire laborategiko kideek iruzkinak egin ziz-
kieten kapituluei lehenengo faseetan, eta kritika horiek oso ba-
liagarriak izan ziren liburuari lagunarteko estiloa emateko. Nire
orain go ikasleak, bereziki Tecumseh Fitch, Asif Ghazanfar, Jay
Kralik, Cory Miller, Laurie Santos, Dan Weiss eta Mike Wilson,
desafio- eta olgeta-iturri agortezinak izan dira. Eskerrik asko.
Katinka Matson eta John Brockman nire agenteak garran-
tzitsuak izan dira nik Henry Holt-ekin kontratua lotzeko, eta
hasieratik jarri dituzte beren indarrak eta denbora proiektuaren
alde. Oso une ederrak eskaini dizkigute, gainera, beren landa-
etxean: paradisu zoragarri bat.
David Sobel, Holt-eko nire editoreak, iruzkin bikainak
egin zizkion nire azken idatzaldiari; istorio hobea idaztera eta in-
teres gabeko kontuak kentzera zigortu ninduen.
Ted Dewan-ek bizia eman dio liburuari bere ilustrazioe-
kin. Zorteko sentitzen naiz haren irudimen harrigarria haren
luma-marrazki trebeen bidez adierazirik ikustean.
Azkenik, eskerrak nire gurasoei, Bert eta Jacques Hauser-i,
haiengandik jaso dudan miresmenerako ahalmenagatik, eta Alexan-
dra nire alabari, munduko haurrik onena izateagatik.
ESKER ONA
Aurkibidea
Hitzaurrea: Buruko lanabes-kutxak . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7
1. Animalia-ipuinak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 21
I. zatia. Ezagutza unibertsala
2. Mundu materiala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 47
3. Zenbaki-malabarismoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 83
4. Espazioko bidaiariak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 115
II. zatia. Izadiko psikologoak
5. Ezagutu zeure burua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 155
6. Hezkuntza-eskolak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 193
7. Engainuaren arteak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 235
III. zatia. Gogoak elkartean
8. Txutxu-mutxu Noeren ontzian . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 287
9. Sen moralak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 345
Epilogoa: Armiarma-tximino izatea zer den . . . . . . . . . . . . 413
Oharrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 417
Erreferentziak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 433
Aurkibide analitikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 485
Animalia guztiek dute lanabes-ku txa bat buruan.
Lanabes ba tzuk uniber tsalak dira eta animalia guztionak;
beste ba tzuk, berriz, bereziak dira.
HitzaurreaBuruko lanabes-ku txak
Ustekabeko gertaera bat izan nuen 1980ko udan. Floridako
Dade konterrian bizi nin tzen orduan. Tximinoen Oihana ize-
neko turismogune batera joana nin tzen, primateen jokabideari
buruz ko ikerketa bat zuzen tzera. Dirua irabazteko premia ere ba-
nuenez, animaliei jaten ematen eta kaiolak garbi tzen ari tzen nin-
tzen, osagarri gisa.
Udaren erdialdera edo, konturatu nin tzen kaiola bateko
armiarma- tximino eme bat begira-begira neukala. Kaiolara hur-
bildu nin tzen. Armiarma- tximino emea ere hurbildu egin zi-
tzaidan. Nire aurrean eseri eta burua okertu zuen, lehenengo
alde batera, gero bestera; hurrena, besoak kaiolatik kanpora lu-
zatu, eta nire lepoaren inguruan bildu zituen emeki. Begietara
begira tzen zidalarik, urruma ba tzuk egin zituen.
Zer pen tsa tzen zuen tximinoak?
Zer senti tzen zuen?
Hurrena, gauza bi txi bat gertatu zen. Armiarma- tximino
emeak kaiolan zuen laguna gerturatu zen poliki-poliki. Emeak,
a tzera begiratu, besoak nire lepotik kendu eta zaplada bat eman
GOGO BASATIAK8
zion arrari buruan. Arrak a tzera salto egin zuen, eta kaiolaren
beste aldeko adar batera igo zen. Emea, orduan, besoak berriro
kaiolatik kanpora atera, eta lehengo jarrerara i tzuli zen.
Ez nekien zer pen tsatu. Gizakiak gusta tzen al zi tzaiz-
kion armiarma- tximino eme hari? Edo, kez kagarriagoa zena,
ni gusta tzen al nin tzaion? Halako sentimendurik baldin ba-
zuen, kontu ra tzen al zen? Eta kontura tzen ez bazen ere, zer zen-
tzu zuen horrek haren arrarekiko harremanean? Arrak, inondik
ere, haserre egon behar zuen; jeloskor ere bai agian. Az kenean,
behin tzat, askatu ninduen tximino emeak besarkada hartatik, eta
joan nin tzen.
Turismogunean egin nuen egonaldian, behin baino ge-
hiagotan hurbildu nin tzen armiarma- tximino emearen kaiolara.
Bera, ordea, ez zi tzaidan inoiz gisa berean hurbildu. Egun bateko
afera izan zen hura.
Uste dut askori ezaguna egingo zaizuela gertaera mota
hau. Izango zenuten zuen bizi tzan, noizbait, horrelako esperien-
tziaren bat zeuon e txe-animaliarekin, edo zoo batera egindako
bisitaren batean. Izango zenuten animalia-esperien tziaren bat,
emozio-harremanen bat, beste espezieren batekin.* Are gehia-
go, animaliaren barruan bazeundete bezala interpretatuko zenu-
ten ziur asko gertaera hori, eta uste izango zenuten zuek bezala
pen tsa tzen eta senti tzen zuela hark ere. Joera normala, ezinbes-
tekoa eta ia saihe tsezina da hori. Zaila gerta tzen zaigu besterik
* Liburu guztian “animalia” terminoa erabili dut —estilistikoki argiagoa— giza animalia ez den animalia adierazteko, onarturik, noski, gizakiak ere animaliak direla.
HITZAURREA 9
egitea: gure jokabidea interpreta tzen dugun bezala interpreta-
tzen dugu animaliena ere.
Eguneroko bizi tzan gizakiekin eta beste animalia ba tzuekin
gerta tzen zaigun fenomeno baten adibide baino ez da nik
armiarma- tximinoarekin izan nuen aurrez-aurrekoa: fenomeno
guztiz misterio tsua. Beste norbait izatea zer den kontura tzearen
esperien tzia. Badirudi intuizio onak ditugula geure espezieari
buruz; baina eskualdatu al daitez ke intuizio horiek beste animalie-
tara? Senti tzen al dira gure e txe-animaliak, gu bezala, kez katurik,
pozik, errudun edo triste, ala guk egiten dugunaren kopia onak
besterik ez dira haien aurpegi- eta gorpu tz-adierazpenak, azpian
sentimendurik gabeak? Nola bila tzen dute animaliek e txerako
bidea ilunpetan? Besterik gabe, usain-arrasto bati jarrai tzen dio-
te, ala burmuinean duten mapa digitalizatu bat balia tzen dute?
Animaliek, elkarrekin komunika tzen direnean, sinboloz bete-
rik dituzte buruak, ala grinaren oldar kontrolaezinak dira haien
kurrinka, marruma eta oihuak? Arauak jarraitu besterik ez dute
egiten animaliek, ala badakite zergatik egin diren arauak, zergatik
zigor tzen diren tranpatiak, eta zergatik diren egin tza ba tzuk zu-
zenak eta beste ba tzuk okerrak?
Liburu honek galdera horiei eran tzuten die. Baina garatuko
ditudan argudioak ez dira gaur arte eman direnak bezalakoak. Li-
buru arrakasta tsu asko ida tzi da ahalmen psikikoak dituzten txakur
eta katuez, elefante negartiez, tximino bihurriez, izurde altruistez
eta simio moralzaleez. Animaliei buruz ko irudipen informalek eta
mitoek, liluragarriak izanik ere, ez digute batere lagun tzen anima-
liek benetan zer pen tsa tzen eta senti tzen duten uler tzen. Askotan
gure e txe-animalia ile tsu maitagarriekin pozik senti tzeko balio di-
guten kontakizun guztiz espekulatibo horien beste muturrean, al-
GOGO BASATIAK10
diz, badira zien tzialariak, animaliak adimengabeak eta irrazionalak
direla diotenak, senak gida tzen dituela eta grinen mende daude-
la. Baina orobat hu ts egiten du ikuspegi horrek; hu ts egin ere, ez
dituelako kontuan har tzen gaur egun fun tsez koak diren anima-
lia-ezagumenari buruz ko ikerketak; ondoriozta tzen duelako hiz-
kun tzarik gabe pen tsamendurik ez dela, eta ez duelako koka tzen
animalia-gogoaren diseinua arazo ekologiko eta sozial garran tziz-
koen testuinguruan. Animalien gogoak gogo basatiak dira, ingu-
runearen presioen historiak moldatuak.
Eraku tsiko dut nola hasi den iraul tzen, eboluzioaren teo-
riaren eta zien tzia kognitiboaren aurkikun tzen ondorioz, anima-
lien gogoari buruz dugun ezagu tza. Animaliek badituzte pen-
tsamenduak eta emozioak. Baina animaliek zer pen tsa tzen eta
senti tzen duten uler tzeko, zer ingurunetan garatu diren ikusi
behar da. Animalia guztiek dituzte lanabes mentalak arazo eko-
logiko eta sozialei aurre egiteko. Pen tsa tzeko lanabes ba tzuk
uniber tsalak dira, eta in tsektuek, arrainek, narrastiek, txoriek eta
ugaztunek —horien artean gizakiek— parteka tzen dituzte. Ob-
jektuak ezagu tzeko, zenba tzeko eta ibil tzeko gaitasun oinarriz ko
bat ematen die lanabes-ku txa uniber tsalak animaliei. Aparteko
arazo ekologiko eta sozialei aurre egin behar dietenean urrun-
tzen dira espezieak lanabes-ku txa uniber tsaletik. Esate baterako,
saguzarrek goi-maiztasunez ko biosonar-seinale bat erabiliz egiten
dute ekolokalizazioa, baina guk ez. Gizakiak ez bezala, ilunpetan
ibili beharrari aurre egin behar dio saguzarrak. Horren ondorioz,
goi-maiztasunez ko soinuak prozesa tzeko bereziki diseinaturiko
burmuina garatu du. Gizakiek ehunka per tsona ezagu tzen dituz-
te aurpegiz, baina in tsektu taldekoiak, hala nola erleak, ez dira
gai habiako kideen aurpegiak ezagu tzeko. Gizakien tzat, zerbait
HITZAURREA 11
berezia da aurpegia, bakarra baita aurpegiera bakoi tza, eta per-
tsonaren nortasun, sinesmen eta sentimenduak ikusteko leiho
bikaina. Horregatik, aurpegiak prozesa tzeko bereziki diseinatu-
riko burmuina garatu dute gizakiek.
Laburki bada ere azaldu dudan argudio hori da liburu ho-
netako tesi nagusia. Animaliek nola eta zer pen tsa tzen duten
uler tzeko bide bakarra hau da: haien portaera azter tzea, lanabes-
ku txa uniber tsalen zein espezializatuen argitan, lanabesok baiti-
ra arazoei aurre egiteko diseinaturiko mekanismo mentalak. Eta
ikuspuntu hori balioz koa den erabaki tzeko bide bakarra, berriz,
animalien gogoei buruz ditugun intuizioak azter tzea, behake-
ta sistematikoak eta ondo kontrolaturiko esperimentuak eginez.
Ba tzuetan, kanpoan, izadiaren erdian, gogo-moldaerak gara tzen
diren ingurunean egiten ditugu testak. Beste ba tzuetan, ordea,
gure intuizioak azter tzeko inguru hobea eskain tzen digu labora-
tegiak. Bi bideak erabiliko ditugu liburu honetan.
Ikuspuntu horren indarra erakusteko, i tzul gaitezen berriro
armiarma- tximino emearekin izan nuen bizipen hartara. Zuen lehe-
nengo irudipena, nirea bezala, zera izango zen: armiarma- tximinoak
afektua sentitu zuela, eta ni besarkatuta adierazi zuela bere senti-
mendua. U tz ezazue irudipen hori alde batera eta pen tsa eza-
zue beste aukera ba tzuetan. Ikusi, hau ikusiko zenuten. Lehenik,
armiarma- tximinoa niregana hurbildu zen, besoak nire lepoaren
inguruan jarri, eta urruma egin zuen. Bigarrenik, arra hurbil-
du zenean, besoak nire lepotik kendu, arrari kolpe bat eman, eta
berriro besoak nire lepoan jarri zituen. Zer adierazten digu ho-
rrek, ezer adieraztekotan, tximino emearen sentimenduez? Bes-
te armiarma- tximino batenganako izan zezakeen erakarpen bera
senti tzen al zuen nireganako? Ikus dezagun, lehenik, nola joka-
GOGO BASATIAK12
tzen duten armiarma- tximino emeek armiarma- tximino arren-
ganako erakarpena senti tzen dutenean. Zer egiten dute? Arraren-
gana saiheska hurbildu, hari lepotik heldu eta urruma egin? Hori
hala bada, zer aldaketa fisiologiko izaten dituzte? Guri, erroman-
tiko jar tzen garenean, barrena ki tzika tzen zaigu, biho tz-taupaden
maiztasuna igo, eta hormonak piztu. Baliteke animalia askok ere
aldaketa fisiologiko berdin tsuak izatea, eta guk neurtu egin di-
tzakegu. Ezin dugu onartu, ordea, barneko aldaketa fisiologiko
horiek zuzenean daramatenik gizakiek Romeo eta Julieta edo
Tristan eta Isolda, edo Ryan O’Neal eta Ali McGraw bezala «mai-
temindurik» egotearekin lo tzen duten sentimendu guztiz sub-
jektibora. Horren ordez, hipotesi horiek froga tzen has gaitez ke,
emeak nirekiko enkontruetan duen fisiologia eta bere espezieko
ar batekin dituen harremanetan duena konparatuz.
Demagun tximinoak fisiologia bera duela nirekin dagoenean
eta armiarma- tximino ar bat gusta tzen zaionean. Garran tzi tsua
da dakiguna, baina ez dakigu ea gustuko nauen ugalkide gisa, be-
rarekin ondo porta tzen den beste animalia baten gisa, edo inoiz
ikusi duen zain tzailerik onena naizelako. Azalpen posible ho-
rien artean aukera egiteko, beste behaketa eta proba ba tzuk egin
behar dira. Adibidez, eman dezagun, hasteko, tximino emearen
kaiola garbi tzea ez dela tximinoari jaten ematea bezain garran-
tzi tsua. Halako afektua eraku tsiko ote lioke kaiola garbi tzen dion
baina inoiz jaten eman ez dion zain tzaile bati? Baiez koan, tximi-
no emearen erreakzioak ez luke zerikusirik izango jaten ematea-
rekin.
Zer pen tsa dezakegu emeak arraren aurrean egindako kei-
nu oldarkorraz? Emea nirekin xarmatuta egotearekin al zuen ze-
rikusia? Zer egoeratan egin ohi dio eraso emeak arrari? Beste
HITZAURREA 13
norbaitekin edo zerbaitekin dagoen guztietan jo tzen al du emeak
arra? Esate baterako, bera jaten ari dela arra hurbil tzen bazaio, jo-
tzen al du? Baiez koan, nagusitasunarekin zerikusi handiagoa izan
dezake haren erasoak, nirekiko harremanarekin baino. Eta kaio-
lan beste armiarma- tximino ar bat sartuz gero? Niri baino kasu
gehiago egingo al lioke hari? Auzoko mutil berria besterik ez al
naiz? Mendeku nahiak eraginak ala jeloskortasuna piztera bide-
ratuak al dira emearen ekin tzak? Eta aurreko zain tzaileren batek
jokabide hori izateko trebatu balu? Eman dezagun lehenago izan
zuen zain tzaile batek janaria ematen ziola hurbil tzen zen guztie-
tan. Egun batean, halabeharrez, armiarma- tximino emeak zain-
tzailearen sorbaldan jarri zuen eskua, eta zain tzaileak tratu berezi
baten bidez indartu zuen haren ekin tza, ikastearen psikologoek,
hala nola B. F. Skinner-ek, usoak estimuluak bereizten treba tzeko,
janari bidez ko errefor tzua erabil tzen zuten bezala tsu. Denbo-
rarekin, bi eskuak lepoaren inguruan jar tzera ohitu zuen zain-
tzaileak armiarma- tximinoa. Az kenean, horra i txuraz maitekor
den armiarma- tximino bat lortu. Izatez, ordea, ekin tza guztiak
zain tzaileak ohitu bezala egiten dituen tximinoa da: txo txongilo
bat. Sentimenduren bat egon badaiteke ere, ziur asko ez da izango
guk hasiera batean haren jokabidetik ulertu genuena.
Istorio horrek ikustarazten digu kausa asko egon daitekeela
jokabide baten a tzean, eta azalpen bat baino gehiago, beraz, egin-
tza jakin baten zergatia argi tzeko. Gure e txe-animaliek beza-
la, baliteke armiarma- tximinoak ere, une batean, afektua sentitu
izatea beste espezie batenganako, baina baliteke ez sentitu izatea
ere. Hona gure arazoa: uler tzea zer eratako sentimendu eta pen-
tsamenduak dituzten animaliek, eta zergatik garatu dituzten gai-
tasun horiek.
GOGO BASATIAK14
Animalien pen tsamendu eta emozioei buruz ko liburu ge-
hienak ez bezala, nik hemen azal tzen ditudan ideiak neurozien-
tzietako aurkikun tza berrietan eta haur-garapenari buruz ko iker-
ketetan oinarri tzen dira bete-betean. Burmuinaren azterketak,
hiz kera teknikorik gabe ere azal daitez keenak, guztiz garran-
tziz koak dira animalien gogoari eta haren eboluzioari buruz ko
gure azterketarako. Anatomia fun tzional apur bat ulertuz gero
—burmuinaren atal ba tzuek eta besteek zer egiten duten—,
asko ikasten dugu animalia-pen tsamenduaren mugez. Autore ba-
tzuek diote animalien pen tsamendua mugatua dela edo halako-
rik ez dela, animaliek ez dutelako hiz kun tzarik. Argudio horrek
on tzat ematen du hiz kun tza nahitaez koa dela pen tsamendurako,
eta animaliak eta gizaki helduak direla konparaketarako talde-
rik interesgarrienak. Animalien kognizioaren ikerketan egindako
aurkikun tza berrien argitan, nik diot hiz kun tza ez dela beharrez-
koa zenbait pen tsamendu motatarako, eta animalien eta haurren
arteko konparaketa dela espezieen arteko konparaketa probe-
txuz koena. Haurrek, nahiz eta hiz kun tza prozesa tzeko diseinatu-
riko burmuinarekin jaio, urteak behar dituzte per tsona heldu ba-
ten gaitasun maila lor tzeko. Beraz, haurren eta animalien lanabes
mentalak konpara tzea da bide probe txuz koena eta, gero, hiz kun-
tzaz jabe tzeak —lanabes berriak— haurren gogoak nola eralda tzen
dituen azter tzea.
Liburuaren lehenengo zatian, animalia guztiek dituzten de-
safioak topatuko dituzue: janaria objektu berezi gisa ezagu tzea,
auzoko taldeko kideen kopurua zenbatekoa den jakitea, e txerako
biderik laburrena aurki tzea. Lanabes uniber tsalen bidez gaindi-
tzen dira desafio horiek, hau da, gauzak ezagu tzeko, konta tzeko
eta ibil tzeko mekanismo espezializatuen bidez. Liburuaren biga-
HITZAURREA 15
rren zatian, berriz, gure eztabaidagaiaren muinari helduko diogu:
psikologia kognitiborako behar diren lanabes mentalak. Hor az-
tertuko dugu ea animaliek baduten beren buruen zen tzurik eta
elkar imita tzeko eta engaina tzeko gaitasunik. Animalia-erreinuko
espezie oso gu txik bildu dituzte lanabes mental horiek beren
lanabes-ku txara. Eta liburuaren az ken zatian, animalia-taldeak
nola antola tzen, alda tzen eta oreka tzen diren aztertuko dugu, eta
zer lege, araudi, konben tzio eta komunikazio molde darabil tzaten
horretarako. Aztertutako lanak erakusten du animaliek beren la-
nabes mentalak erabil tzen dituztela beren mundu sozialean eta
ekologikoan bizia atera tzeko, eta gizakiak, berak bakarrik, mun-
du moral bat sor tzeko erabili dituela bere lanabesak.
Honako galdera eta eran tzun hauek emango dute gure ez-
tabaidaren ildo nagusia:
• Pen tsa tzen al dute animaliek? Ezaguerarik ba al dute
animaliek? Animalia ba tzuk beste ba tzuk baino
adimen tsuagoak al dira?
Uste dut galdera alferrak direla horiek: lausoak dira, eta
gizakiek egiten dutenetik abiaturik definituriko kon-
tzeptu orokorretan sostenga tzen dira gehienetan. Horren
haritik, saihestu egingo dut, eskuarki, «pen tsatu», «eza-
guera» eta «adimen tsu» hi tzak erabil tzea. Horren ordez,
askoz ere zeha tzago espezifikaturiko fenomeno mentalak
izango ditut aztergai, hala nola, tresnak erabil tzeko, sin-
boloen bidez problemak ebazteko, e txerako bidea aurki-
tzeko, norberaren iri tziak eta besteenak uler tzeko, eta
imitazioz ikasteko, animaliak duen gaitasuna. Nire ustez,
giza pen tsamendutik bereizirik eta metodo zientifikoen
bidez tratatu daitez keen gaiak dira horiek.
GOGO BASATIAK16
• Emoziorik ba al dute animaliek?
Bai. Emozioek presta tzen dituzte organismo guztiak ekin-
tzarako, gauza onetara hurbil tzeko eta gauza txarrak ekidi-
teko. Baina alde batera uzten baditugu ziur aski anima-
lia guztiek parteka tzen dituzten emozio nagusiak, hala
nola haserrea eta beldurra, beste emozio ba tzuk aurki-
tuko ditugu: erruduntasuna, ezinegona eta lo tsa, norbe-
re buruaren eta besteen zen tzua izateari lotuak fun tsean.
Azalduko dut balitekeela emozio horiek gizakiarenak
bakarrik izatea, eta ezein animaliak iri tsi ezin duen zen-
tzu moral bat ematen digutela.
• Komunika tzen al dira animaliak?
Bai. Baina espezie bakoi tzaren komunikazio-siste-
mak berariaz ko diseinu-ezaugarriak ditu, informazioa
transmiti tzeko eta portaera manipula tzeko espezializa-
tuak. Hala, saguzarrek eta izurdeek ekolokalizazioa dara-
bilte; hegaztiek, kantua; erleek, dan tza; gorilek, kurrinka;
kanguru-arratoiek, errepika; eta ipurtargiek, argia. Eta,
bai, gizakiek hiz ketan eta keinuka egiten dute beren
ama-hiz kun tzan, eta, ba tzuetan, baita a tzerriko hiz kun-
tzaren bat edo bestetan ere.
• Senak gida tzen al ditu animaliak?
Bai, eta senak gida tzen gaitu gu ere. Senak gida tzen du
ikastearen esperien tzia. Senak bul tza tzen ditu organis-
moak inguruneko ezaugarri ba tzuk kontuan har tzera
eta beste ba tzuk bazter tzera. Eboluzioaren aldetik, oso
an tzinakoak dira gure senetariko asko, eta haien kariaz
parteka tzen dugu beste animalia askorekin munduaren
ikuspegi per tzeptual eta kon tzeptual bera.
HITZAURREA 17
• Ba al dute animaliek araurik, bete tzen dutenik, eta,
ba tzuetan, hausten dutenik?
Bai, eta arauek isla tzen dituzte ugalketaren eta bizi-irau-
penaren jokoan parte har tzeko baldin tzak. Baina anima-
lien arauak, gureak ez bezala, ez dira oinarri tzen zerbait
“ongi” eta “gaiz ki” dagoelako iri tzi batean. Animaliek
bete egiten dituzte arauak, baina ez dakite ohiturak
gorde tzeko eratu direla, egin tza kaltegarriak ekiditeko,
eta, ba tzuetan behin tzat, zuzentasuna manten tzeko. Hau-
rrak animaliak bezalakoxeak dira, baina gizaki helduak ez.
Gizaki helduok badakigu ongiaren eta gaiz kiaren artean
bitarteko tza egiteko eratu zirela arauak, eta ekin tzarako
jarraibideak ematen dituztela. Gizakiak kon tsultatu egi-
ten ditu arauak eta, askotan, bete. Garran tzi tsuagoa dena:
“da” eta “izan behar luke” bereizteko gaitasuna dugulako,
gure iraganetik heredatu ditugun jaidura biologikoen eta
nork bere bizibidean egitea erabaki tzen duenaren artean
bereizten dakigulako, egoera paregabean gaude jokabi-
deari buruz ko balioak era tzeko, egin tza ba tzuk saritu eta
beste ba tzuk zigor tzeko.
Gai horiei hel tzeko, basoan eta laborategian animaliak
azter tzen dituen zien tzialari gisa dudan esperien tziara jo tzen dut,
baina baita naturalista informal gisa dudanera ere. Behatu ditu-
dan eta esperimentuetan erabili ditudan animalien artean badira
Keniako sabanan bizi diren zerkopitekoak, Ugandako oihan tro-
pikal bateko txinpan tzeak, hego Kaliforniako golf-zelai bateko
beleak, San Fran tzisko gainean dabil tzan berdan tza koroazuriak,
Puerto Ricoko kostaldeko uharte tropikal bateko reshus tximi-
GOGO BASATIAK18
noak, eta Harvard Uniber tsitateko nire laborategiko tamarin kas-
kazuriak. Animalien artean izandako gertaerei buruz ko ezin kon-
ta ahala behaketa bil tzeko aukera eskaini dit horrek, eta, askotan,
eskueran ditudan gaien ehundura kon tzeptualean bilba tzen ditut
gertaerok.
Beraz, animalia batek munduaz duen ikuskera uler tzeko,
beharrez ko da dagoz kion sentipen-sistemak isola tzeko trebe-
tasuna, eta jakitea ea zer eratako arazoak gainditu dituzten es-
pezieek iraganean gaur arte iraun ahal izateko. Ez dugu uste izan
behar badakigula animaliek zer dakiten, edo dakitena jakitera
nola iri tsi diren. Guri ez zaigu eman, Scrooge-ri* bezala, iraga-
nera i tzul tzeko eta etorkizunera begira tzeko aukerarik; guk ani-
maliaren burmuinaren eta jokabidearen oraingo ezaugarriak ba-
liatu behar ditugu haren burua zer eratako arazoei aurre egiteko
diseinatua izan zen ondoriozta tzeko. Hori da errezeta, Charles
Darwinek orain dela ehun urte baino gehiago prestatu zuenez
geroztik ondo atera dena. Hurbiletik jarrai tzen badiogu, asko
ikasiko dugu planeta honetan diren gogo basatiez.
* I tzul tzailearen oharra: Charles Dickensen Eguberri kanta-ko per tsonaia.
top related