xango gida - jakintza.netjakintza.net/wp-content/uploads/xango-gida.pdf · programa abiarazteko...
Post on 11-Nov-2018
244 Views
Preview:
TRANSCRIPT
XANGOazala 14/6/02 16:37 Página 3
Fitxa teknikoaXango, Windows ingurunean eraikita dagoen aplikazioa da. Xango egokierabiltzeko, ordenagailuak gutxienez ezaugarri hauek behar ditu:
- PC bateratzailea: Pentium prozesatzailea.
- Windows 95, edo berriagoa.
- 32 Mb-eko RAM memoria
- CD-ROM irakurlea.
- 800x600 pixel eta milaka koloretako monitorea.
- Soinu txartela.
Instalazioa Xango programa abiarazteko ez dago ezer instalatu beharrik. Hala ere,Xango ikonoa zure ordenagailuko HASI menuan instalatuta gelditzea nahibaduzu, egizu Klik bikoitza CD-ROM unitateko setup.exe ikonoan. Leihohonetara iritsiko zara:
1
XANGObarrua 14/6/02 15:17 Página 1
Hurrengoa botoian saguaz klik eginaz instalazioa abian jarriko da eta, ongiamaituz gero, ondoko beste leiho hau agertuko zaizu.
Amaitu botoian klik eginaz instalazioa bukatutzat emango da.
Urtxintxa izeneko multzoa, "XANGO" programaren izena eta honen ikonoaazalduko zaizkizu pantailan. Beraz, instalazioa ongi burutu da.
DesinstalazioaXango desinstalatzeko, hau da, ikonoa HASI menutik kentzeko, setup.exeberriz exekutatzea nahikoa da. Horretarako, klik bikoitza egin behar dasetup.exe-ren gainean, eta, Xango instalatua badago, honako leiho hauaterako zaizu.
Jarraitu beharrezko prozesua instalaziokoa bezalakoa da. Hurrengo pantai-lara igarotzeko agintzea nahikoa da.
2
XANGObarrua 17/6/02 10:00 Página 2
Programa abiaraztekoXango programa erabiltzen hasteko, CD-ROMa ordenagailuan sartutaduzula, ordenagailuko HASI menuko Urtxintxa multzoa eta bertan dagoenXANGO programa aukera itzazu.
Gogoratu programak 800x600 pixeleko pantaila eta 16 biteko kolore-kon-figurazioa behar duela. Pantaila 640x480 konfigurazioarekin baduzu, pro-gramak abisatu egingo dizu eta, gero, gelditu egingo da. Beste edozeinkonfigurazio baduzu, programak abisatu egingo dizu, baina aurrera jarrai-tuko du. Zure ordenagailua 256 koloretan konfiguratua badago, programabera saiatuko da 16 bitera (milaka koloretara) aldatzen. Programari aldake-ta egitea ezinezko gertatzen bazaio, abisua emango dizu zuk zeuk aldadezazun. Programak funtzionatzen jarraituko du, baina kalitate eskasekoaikusiko duzu.
Ezaugarriak eta helburudidaktikoakPrograma hau, Ikastolen Elkarteak Haur Hezkuntzarako (Urtxintxa proiektua)sortu duen testu-materialaren osagarri gisa eraiki da.
Oinarrizko erreferentzia eskola-materiala izatea bada ere, CD-ROM hau era-bil daiteke eskolatik kanpo, euskal hezkuntza-irakaskuntzak adin horietako-entzat duen erronka nagusietako bat, etxetik euskaldun edo erdaldun dato-zen haurrei, bai jolaserako bai euskara lantzeko, tresna eta baliabide ego-kiak eskaintzea baita.
Euskara hutsean garaturiko CD-ROM interaktibo honen jardueren ezauga-rrietako bat izaera ludikoa da, haurrari jolasak eragiten dion motibazioabaitu ardaztzat. Haurrak, afektiboki identifikatuko duen Xango gidari/lagu-
3
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 3
naren argibide, aholku, iradokizun eta animo hitzei jarraituz, gogoko duenaaukeratuz jolas egingo du.
Bestalde, gure haurrek ez dituzte ezaugarri-, estilo kognitibo-, garapen-,jatorri-esperientzia berdinak, eta honegatik, horien erantzunak ere ezdira berdinak. Kontzeptu zabal honi aniztasuna deritzagu. CD-ROMhonen bidez landu daitezkeen aniztasun guztiei erantzutea, zalantzarikgabe, ezinezkoa dela jakinda ere, hainbat testu, estrategia eta abarrenerrepikapenerako aukera ludikoak oso baliagarri gerta dakizkieke zenbaithaurri (eta irakasleri). Nabarmentzekoa da, CD-ROM honetan eskaintzendiren jarduerak eta garapenean proposatzen den mailaketa, ez direlainondik inora ere haur guztiek adin berean eta are gutxiago garai bere-an egin beharrekoak. Zailtasun maila txikia duten jarduerekin batera osomaila altua eskatzen duten proposamenak ere badira tartean, eta haurbakoitzari bere erritmoan eta beharren arabera lantzen uztea ezinbeste-koa da.
Bestalde, une jakin batean behar adina ordenagailu ez dagoelako edo bestearrazoiren bategatik ordenagailua erabiltzerik ez badago, zenbait jarduerainprimatzeko aukera eskaintzen da.
Irakurketa–idazketaren ikuspegi eraikitzailea abiapuntutzat hartuta garatuda Urtxintxa Proiektua. Ibilbide horretan behaketa sistematikoagoa beharduten haurrentzat, era ludikoan, CD-ROM honek, hainbat jardueraeskaintzen ditu:
- IPUINAK entzun eta entzundakoa argituz "irakurtzeko" aukera.
- ABESTIAK entzunez batera irakurtzeko aukera, eta hauen letra inpri-matuz abesti bilduma egitekoa.
- hiztegia eta ipuinetako pertsonaien irudia eta izen idatzia erabiliz,audioz eta idatziz MEMORIA EDO BIKOTE karta jokoak.
4
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 4
5
- lau motako jarduerak, (hasieran falta den letra asmatu, letrak orde-natuz hitza osatu, silabak ordenatuz hitza osatu, eta audiotik etaeredutik abiatuz, hitza idatzi) eskaintzen dituen HIZKI TORTILLARENATALA.
- Haurraren ekoizpen librea motibatu eta laguntzeko IDAZKETA TXO-KOA.
Ikastola barruan erabiliko duzuenontzat (irakasleontzat), hemen duzue jar-duerek Urtxintxa Proiektuko Helburu Orokorrekin duten harremanen koa-droa, baita Eremu bakoitzeko Helburu Didaktikoekin dutena ere.
Hauek dira CD-ROMean aurkituko dituzuen jarduerak:
A Abestiak.B Margoketa txokoa, olerki eta igarkizunekin.D Ipuinak.E Labirintoak.F Ohe elastikoa.G Memori karta jokoa.H Idazketa txokoa.I Hizki tortilla.J Puzzleak.K Irudi simetrikoak edo margoak ezker-eskuin.
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 5
Abestia
Margoketa
Ipuina
Labirintoa
Ohe elast.
Memoria
Idaz.txokoa
Hizki tortila
Puzzlea
Simetria
6URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANEN KOADROA.
AB
DE
FG
HI
JK
1.- B
ere
gorp
utza
z go
zatu
, hur
a ez
agut
u et
a ko
ntro
latu
eki
ntza
eta
adi
eraz
pene
rako
gai
-ta
sun
eta
mug
ak k
ontu
an h
artu
ta e
ta, e
ra b
erea
n, b
ere
buru
a za
indu
eta
hig
iene
a go
r-de
tzek
o et
a os
asun
ari e
ta o
ngiz
atea
ri bu
ruz
oina
rriz
ko o
hitu
ra b
atzu
k se
ndot
zeko
jarr
e-ra
pos
itibo
a az
aldu
.
5.-
Bere
ingu
ru h
urbi
la ja
kin-
min
ez b
ehat
u et
a ar
akat
u, h
orre
la b
ere
ingu
rune
hor
i era
t-ze
n du
ten
elem
entu
en e
zaug
arri
eta
prop
ieta
te n
abar
iena
k et
a ho
rien
arte
an e
zartz
endi
ren
erla
zio
batz
uk e
zagu
tuz.
6.-
Eusk
al H
errik
o et
a bi
zi d
en e
rkid
egok
o ez
auga
rri s
ozio
-kul
tura
l bat
zuk
ezag
utu
eta
bizi
, hor
ieng
anak
o be
giru
nea
azal
duz;
hal
aber
, bes
te k
ultu
reki
ko ja
kin-
min
a et
a er
resp
e-tu
a ga
ratu
.
7.-
Bizi
, eza
gutu
edo
iru
dika
tuta
ko e
sper
ient
ziak
err
epre
sent
atu
eta
kom
unik
atu,
adi
e-ra
zpen
mod
uak
bere
gana
tuz,
sorm
ena
gara
tuz
eta
beha
rrez
koak
dire
n te
knik
ak e
rabi
liz.
8.-
Eusk
ara
ohik
o ko
mun
ikaz
io e
goer
ei e
goki
tuz
erab
ili, b
este
ek d
iote
na u
lertz
eko
eta
uler
-tu
a iza
teko
, ber
e na
hi, s
entim
endu
, esp
erie
ntzia
eta
des
ioak
adi
eraz
teko
, esa
ngur
en e
rai-
kunt
zan
aurre
ra e
gite
ko, n
orbe
rare
n jo
kabi
dea
arau
tzek
o et
a be
stee
nean
era
gina
izat
eko.
9.-
Hiz
kunt
za id
atzi
arek
iko
mot
ibaz
io e
ta ja
rrer
a ba
ikor
ra g
arat
u, h
izku
ntza
idat
zia
kom
u-ni
kazi
o-tre
sna
beza
la e
rrek
onoz
itu e
ta b
alor
atuz
, hon
en b
erre
raik
itze
proz
esua
n ak
tibo-
ki p
arte
har
tuz
eta
iraku
rket
a-id
azke
tari
buru
zko
hipo
tesi
ak g
arat
uz.
10.-
Obj
ektu
ekik
o ek
intz
aren
bita
rtez
pent
sam
endu
arr
azio
nal
eta
zien
tifik
oare
n le
hen
urra
tsak
egi
n, i
ngur
ua a
ktib
oki,
gald
erak
egi
nez
eta
duda
tuz,
eten
gabe
ko i
nter
akzi
oan
azte
rtuz.
X
X XX
XX
X XX
XX
X
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
X XX
XX
XX
X
XX
XX
X
URT
XIN
TXA
PRO
IEKT
UA
REN
HEL
BURU
ORO
KORR
AK
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 6
7
I. E
RE
MU
A: G
OR
PU
TZA
, NO
RTA
SU
NA
ETA
AU
TON
OM
IA P
ER
TSO
NA
LA.
AB
DE
FG
HI
JK
XX
XX
XX
XX
XX
X
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XXX
XX
XX X
X
I.7. E
skur
a di
tuen
zer
egin
eta
joka
bide
ak b
urut
zeko
gai
tasu
n et
a ah
alm
en p
erts
o-na
leta
n ko
nfia
ntza
gar
atze
ko, g
orpu
tzar
en s
ents
azio
eta
per
tzep
zio
este
roze
pti-
boak
(zen
tzum
enak
eta
hau
en fu
ntzi
oak)
gor
putz
aren
eta
kan
poko
err
ealit
atea
ren
azte
rket
an E
RABI
LI.
I.11.
Mug
imen
duen
zeh
azta
suna
ren
bide
z es
kura
tzen
ditu
en a
uker
ak b
alor
atze
ko,
egun
erok
o bi
zitz
an e
ta a
dier
azpe
n gr
afik
oare
kin
zerik
usia
dut
en e
kint
zeta
n, z
ati-
kako
mug
imen
dua
(ikus
men
a et
a m
otriz
a) K
OO
RDIN
ATU
.
I.12.
Sor
tzen
dire
n ar
azo
txik
iei a
urre
egi
ten
ikas
teko
, gor
putz
jard
uere
tan
eta
jola
-se
tan,
eta
oro
har
egu
nero
ko b
izitz
an, A
UTO
NO
MIA
eta
EKI
MEN
A AD
IERA
ZI.
I.14.
Jar
duer
ak, b
este
aren
, eki
ntza
ren
eta
egoe
rare
n ez
auga
rrie
i ego
kitz
eko,
sen
t-sa
zio
eta
pertz
eptz
io p
ropi
ozep
tiboa
k (g
ihar
re-t
onua
, jar
rera
ren
kont
rola
, mug
i-m
endu
en b
erei
zket
a, o
reka
) KO
NTR
OLA
TU.
I.15.
Eki
ntza
eta
tre
beta
sun
berr
iak
ikas
teko
inte
resa
gar
atze
ko, l
ehen
dabi
zi n
ozio
topo
logi
koak
, err
itmik
oak
eta
denb
oraz
koak
ber
egan
atuz
, den
bora
n et
a es
pazi
o-an
ORI
ENTA
TU.
I.16.
Eki
ntza
mot
rizen
aha
lbid
eak
balo
ratz
eko,
gor
putz
arek
in jo
las
egin
beh
ar d
eneg
oere
tan
eta
egun
erok
o bi
zitz
an n
orbe
rare
n la
tera
litat
eare
n au
rkik
untz
a ga
ratu
eta
pixk
anak
a ER
AIKI
.
II. E
RE
MU
A: I
NG
UR
UN
E S
OZI
ALA
ETA
FIS
IKO
A
II.3.
Ing
uruk
o ga
uzek
iko
erre
spet
ua e
ta ja
kin-
min
a ga
ratz
eko
eta
elka
rban
atze
koja
rrer
a ba
ikor
ra a
zaltz
eko,
ber
e in
guru
ko o
bjek
tu n
atur
alak
edo
arti
fizia
lak,
hal
ano
la b
ere
ager
iko
nola
kota
sun
fisik
oak,
fun
tzio
ak e
ta e
gune
roko
biz
itzar
ako
era-
bilp
enak
, ID
ENTI
FIKA
TU.
URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANAREN KOADROA.
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 7
8
AB
DE
FG
HI
JK
XX
XX
XX
XX
XX
X XX
X
XX
X
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
III. E
RE
MU
A: K
OM
UN
IKA
ZIO
A E
TA E
RR
EP
RE
SE
NTA
ZIO
A
HIZ
KU
NTZ
A
III.1.
Sen
timen
duak
, ide
iak,
int
eres
ak e
ta i
nfor
maz
ioa
ezag
utze
ko h
izku
ntza
tre
s-na
tzat
har
tzek
o et
a ba
lioes
teko
, aho
zko
eta
idat
zizk
o te
stua
k (p
erts
onen
arte
koha
rrem
anet
an, l
itera
tura
n, ik
asku
ntza
n et
a ko
mun
ikab
idee
tan)
INTE
RPRE
TATU
.
III.6
. Kom
unik
azio
ego
ki b
at b
alor
atze
ko, k
omun
ikaz
io e
goer
en e
zaug
arria
k ID
EN-
TIFI
KATU
.
III.7
. Nor
bera
ren
hizk
untz
pro
dukz
ioak
hob
etu
eta
aber
aste
ko in
tere
sa e
ta a
hale
-gi
na g
arat
zeko
, oin
arriz
ko h
izku
ntza
ren
osag
aiak
eta
egi
tura
k (t
estu
sin
plea
, esa
l-di
ak, h
itzak
, sila
bak,
fon
emak
eta
gra
fiak)
BEH
ATU
eta
AZT
ERTU
III.8
. Nor
k be
re g
aita
suna
k ba
lora
tzek
o et
a in
tere
sa p
izte
ko, a
hozk
o et
a id
atzi
zko
hizk
untz
ak E
RLAZ
ION
ATU
.
III.9
. Jak
in-m
ina
eta
ekim
ena
gara
tzek
o, k
ode
foni
koa
eta
graf
ikoa
ERL
AZIO
NAT
U(K
OD
ETU
-DES
KOD
ETU
).
III.13
. Hiz
kunt
zare
n er
abile
ra z
uzen
a et
a ab
erat
sa b
alor
atze
ko, o
inar
rizko
hiz
tegi
aet
a hi
zkun
tza
egitu
rak
GO
GO
RATU
eta
ERA
BILI
III.15
. Kul
tur
adie
razp
enek
iko
sent
sibi
litat
ea, g
ozam
ena,
arr
eta
eta
inte
resa
gar
at-
zeko
, tra
dizi
ozko
ak n
ahiz
trad
izio
zkoa
k ez
dire
n te
stu
poet
ikoa
k (k
anta
k, b
erts
oak,
oler
kiak
, iga
rkiz
unak
...) A
RRET
AZ E
NTZ
UN
, GO
GO
RATU
eta
AD
IERA
ZI.
MAT
EM
ATIK
A
Ari
tmet
ika
III.2
6. I
kast
eko
inte
resa
gar
atze
ko e
ta e
rabi
lgar
ritas
una
balo
ratz
eko,
zifr
en f
orm
a(b
egiz
) et
a iz
ena
(bel
arriz
) ID
ENTI
FIKA
TU (
...) .
URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANAREN KOADROA.
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 8
Ari
tmet
ika
III.2
8. E
gune
roko
biz
itzan
sor
tzen
dire
n ar
azot
xoei
eki
men
ez a
urre
egi
teko
, bilk
e-ta
, geh
ikun
tza
eta
gutx
ikun
tza
egoe
rei d
agoz
kien
pro
blem
a er
raza
k eb
atzi
bat
u-ke
ta, k
enke
ta n
ahiz
kon
take
ta e
rabi
liz.
Geo
met
ria
III.3
4. N
orbe
rare
n au
tono
mia
eta
est
imua
n au
rrer
atze
ko, h
ala
nola
adi
eraz
pene
anze
hazt
asun
a ba
lora
tzek
o, e
spaz
ioan
obj
ektu
ek n
orbe
rare
kiko
eta
elk
arre
kiko
gor
-de
tzen
dut
en p
osiz
ioa
ADIE
RAZI
eta
esp
azio
aren
adi
eraz
pena
ri (g
oian
, beh
ean,
aurr
ean,
atz
ean,
ald
e ba
tean
, bes
tean
) da
gozk
ion
mez
uak
egok
i IN
TERP
RETA
TU.
PLA
STI
KA
III.3
7. N
ork
bere
eko
izpe
neta
n at
segi
na, a
uton
omia
eta
inte
resa
gar
atze
ko, s
enti-
pena
k, id
eiak
, pen
tsam
endu
ak...
adie
razt
eko
eta
kom
unik
atze
ko p
last
ikak
esk
aint
-ze
n di
tuen
auk
erak
eta
bal
iabi
deak
ESP
ERIM
ENTA
TU e
ta E
RABI
LI.
III.38
. Aut
onom
ia e
ta s
orm
ena
gara
tzek
o, o
bjek
tuen
for
ma,
egi
tura
eta
kol
orea
, gor
-pu
tz e
kint
zeta
tik a
biat
urik
(uk
imen
a, ik
usm
ena,
gor
putz
-adi
eraz
pena
) AT
ZEM
AN e
tapl
astik
a ba
liabi
deak
(le
rroa,
pun
tua,
zet
aka)
bai
libr
eki,
bai e
ra g
idat
uan
ERAB
ILI.
III.3
9. S
orm
ena
eta
ekim
ena
gara
tzek
o, o
bjek
tuen
for
ma
eta
imaj
ina
plas
tikok
iad
iera
ztek
o eg
in b
ehar
dire
n m
ugim
endu
ak B
EHAT
U e
ta K
OO
RDIN
ATU
.
MU
SIK
A
III.4
6. B
este
en e
koiz
pene
kiko
inte
resa
eta
err
espe
tua
gara
tzek
o, h
ala
nola
goz
at-
zeko
eta
sen
tsib
ilita
tea
gara
tzek
o, b
este
en e
koiz
pena
k en
tzum
enar
en b
idez
BEH
A-TU
(so
inua
, doi
nua,
err
itmoa
, har
mon
ia, f
orm
a) e
ta in
pres
ioak
AD
IERA
ZI.
III.5
2. E
uska
l kul
tur
giro
ko f
olkl
orea
n et
a be
ste
mus
ika
adie
razp
enek
iko
sent
sibi
li-ta
tean
eta
int
eres
ean
aurr
erat
zeko
, gu
re k
ultu
rako
abe
stia
k, j
olas
ak,
doin
uak,
mus
ika-
tresn
ak e
ta d
antz
ak E
NTZ
UN
, ABE
STU
, GO
GO
RATU
eta
gor
putz
aren
bid
ezAD
IERA
ZI (
dant
za).
9
AB
DE
FG
HI
JK
XX
XX
X
XX
X XX
X X
URTXINTXA PROIEKTUAREN HELBURU OROKORREKIN DUTEN HARREMANAREN KOADROA.
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 9
10
EdukiakURTXINTXA PROIEKTUAK ohi duenez, CD-ROM honek ere hamabi gai des-berdin lantzen ditu. Gaiari sarrera, honekin zerikusia duten beste hainbesteipuinekin ematen zaio. Ipuin batean sartu eta gero, honako jarduerok garaditzakete haurrek:
IPUINAREN INGURUKOAK:
• Ipuina: atal honek bi aukera eskaintzen ditu:
• Ipuina orriz orri entzun eta irakurtzeko aukera. Ipuinarenbertsio laburra azaltzen da testu idatzian. Audioa irakurt-zen ari den bitartean, irakurritako esaldiaren atala gorrizargiztatzen da, eta nahi izanez gero, berriro entzuteko,bozgorailua eta orrialdeak aurrera eta atzera (beharrenarabera) pasatzeko aukera dago.
• Ipuina bertsio literarioan entzun eta irudiak ikustekoaukera testu idatzirik gabe.
• Puzzlea ipuinaren irudiak oinarritzat harturik. Kokaleku espazialnahasian aurkeztuko zaizkien irudietako bakoitza dagokion txokoraeramanez berreraiki behar dituzte marrazkiak. Marren laguntzarekinedo gabe egitea aukera dezakete.
• Ipuinaren abestiak. Irakurri, inprimatu eta entzuteko aukera.
• Pertsonaien memoria edo bikote karta-jokoa. Ipuinetako per-tsonaiak eta hiztegiko txartelak azpikoz gora jarriko dira. Klikatuzaurrera begira jarri eta bikoteak osatu behar dituzte. Audioaz gai-nera, irudia eta izen idatzia bistaratuko zaizkie, eta irudi bakoitza-ren kokaleku espaziala gogoratu beharko dute zer egin berehalaerabakitzeko
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 10
Joko honek ere hiru aukera eskaintzen ditu:- Irudi berdinak erlazionatzeko aukera.
- Irudia eta horri dagokion hitz idatzia erlazionatzeko aukera.
- Zenbakien arteko eragiketak eta zenbakiak (emaitza bezala) erlazio-natzeko aukera.
GAIEKIN ERLAZIOA DUTENAK
• Olerki, asmakizun eta margolanen txokoa. Gaiarekin zerikusiaduten lau igarkizun edo/eta olerki entzuteko aukera izango dute.Horrez gain, igarkizun/olerki bakoitzak marrazki zuri-beltz bat izangodu. Saguz paleta erabiliaz, haurrek marrazkia margotu eta inprimadezakete. Margolan hau ere bi eratara egin daiteke:
• Haurrak nahi duen bezala margotuaz.
• Irudian azaltzen diren zenbakiei eta hauen arteko eragi-keten emaitzei dagozkien koloreak erabiliaz.
• Labirintoa. Kokaleku espaziala eta kontrola lantzeko balio duenjolas honetan, haurrek ibilbidean zehar dauden oztopoak gainditubeharko dituzte XANGO-ri laguntzeko. Horretaz gain, oztopo hauekbehar bezala gainditzeko programak hainbat eragiketa matematikoera egokian ebatz dezala eskatuko zaio haurrari.
• Ohe elastikoa. Zenbaki segidak aginduaren arabera osatuaz (+1, +2,+3, -1, -2 edo –3), Xango saltaka bere lagunengana eraman beharkodu haurrak.
• Margoak ezker-eskuin edota simetria jolasa. Emandako ereduarensimetrikoa eraiki behar du haurrak.
• Idazketa txokoa. Ikasgelan egindako lanaren osagarri, hizkuntzaidatziaren berreraikitze prozesuari bultzadatxo bat emateko jarduera
11
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 11
da atal hau. Haurrek ekoizpen librea landu dezaten hiru testu eredudesberdin idazteko plantillak aurki ditzakete. Gonbita, postala etagutuna dira aipatu testuak, eta idazterakoan haurrak letren kolorea,estiloa eta neurria, hala nola apaingarri gisa txertatu nahi dituen iru-diak aukera ditzake.
• Hizki tortilla. Hizkuntza idatziaren kodearen jabekuntzan bultza-datxo bat emateko asmoz, era sistematikoan landu daitezkeen hain-bat jarduera eskaintzen dira atal honetan:
- Hasierako letra falta duten hainbat hitz aurkeztuko zaizkio,haurrak hitza osa dezan.
- Hitz baten letrak ordenarik gabe eskainiko zaizkio, bakoi-tza bere tokian ipiniaz hitza egokiro osa dezan.
- Silabak ordena desegokian aurkeztuko zaizkio, berakordenatuaz hitza osa dezan.
- Eredua begiratuaz eta teklatua erabiliaz haurrak hitza bereosotasunean idatzi behar du.
12
XANGObarrua 14/6/02 15:18 Página 12
IPUINAK eta gaiekiko lotura.GAIA IPUINA Edukiaren laburpena.1. Ikastola. HELIKOPTEROA IKASTOLAN Zuzendaria ikastolara
helikopteroz etorri eta egindako txikizioaren ondorioz gertatzen direnak.
2. Garraioak GULLIVER LILIPUTEN Tradizioz datorren ipuina.eta bidaiak
3. Udazkena. ARTZAIN GEZURTIA Herri ipuina. Gezurra esatearen ondorioak.
4. Gabonak. OLENTZEROREN OPARIA Zergatik ekartzen dizkigu Olentzerok opariak?
5. Antzerkia MAKILAKIXKI Tradizioz datorren euskal neguan. ipuina.
6. Inauteriak. ZIRIPOT ETA MIEL OTXIN Euskal inauterietako pertsonaietan oinarritutakoipuina.
7. Gorputza AHATETXO ITSUSIA Tradizioz datorren ipuina.
8. Herria: ERRALDOI BEREKOIA Tradizioz datorren ipuina.elkarrekin bizi gara.
9. Ingurunea HIRITIK MENDIRA Ikastolako haurrek mendirazaintzen. egiten duten irteeran
gertatutakoa...
10. Udaberrian BABARRUN ALE MAGIKOAK Tradizioz datorren ipuina.
11. Eraikuntza. GALTXAGORRI LANGILEAK Tradizioz datorren euskalipuina.
12. Oporrak eta MARIPERTXENTA Sorgin gazte baten ipuina.San Joan sua.
13
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 13
Bilakaera(Nahi izanez gero, helduek -gurasoek, irakasleek...-haurrekin batera irakurtzeko).
NAHI AL DUZU XANGO MATXINSALTOAREKIN JOLAS EGIN?
14
Programan sartzerakoan, bidaia
zoragarri honetan lagun izango
duzun Xango matxinsalto azalduko
zaizu. Horren kantua entzun nahi
baduzu, gera zaitez pixka batean
pantaila honetan.
Aurrera jarraitu nahi baduzu, klika
ezazu sagua.
XANGO MATXINSALTOAREN
ABESTIA
Bi hankaz lurra joaz
ibilera azkarrean
lagunekin batera
eskolako bidean.
Matxinsalto bat naiz ni,
Xango deitzen didate,
pozik nator saltoka,
kantuan ate-joka.
Haizea eta zaparradak,
elurra dator segidan.
Udaberrian sortzen dira
arrosak eta jasminak.
Kantuz eta jolasean
pasako zaigu urtea.
Neurekin ekarri dut
eskolako motxila,
lagunak egin ditut
neskak eta mutilak.
Eskolan ikasiaz,
parkean jolastuaz,
...pozik gaude lagunak,
pozik irakasleak.
Haizea eta zaparradak...
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 14
Eta zein polit diren!Horra hor Xango!Pantaila honetan auke-ran dituzun ipuinenizenburuak entzun nahibadituzu, klika ezazumarrazkien gainean.Ipuin batean sartu nahibaduzu, klika ezazuberriro.
Programatik irten nahibaduzu, Xangoren ondo-an dagoen atetxo horiklika ezazu.
Hemen aukera handiakdituzu. Nahi duzunaaukeratutakoan, klikaezazu haren gainean etaXangok berehala esplika-tuko dizu nola jolastubehar duzun.
Hara! Zenbat marrazki!
Iritsi zara jolasen txokora!
15
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 15
16
PUZZLEAK EGITEN.Pieza bakoitza bere tokira eramanez, oso irudi politak osatu-ko dituzu.
LABIRINTOAK.
Ttantto eta Txirritx Xangoren zain daude labirintoaren buka-eran baina nonbait bera bakarrik ezin da irten. Lagundukoal diozu? Kontuz, ordea, bidean oztopoak aurkituko dituzu-eta! Gainera, zuloak tapatzea komeni da. Horretarako, arbe-lean azalduko zaizun eragiketa ondo egin behar duzu! Ealortzen duzun!
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 16
17
MARGO, OLERKI ETA IGARKIZUNEN TXOKOA.Olerkiak eta igarkizunak, entzun eta inprimatu ahal izangodituzu. Eta gainera, dagozkien irudi politak paleta erabilizmargotu eta inprima ditzakezu. Ikusiko duzu nolakomarrazkiak aterako zaizkizun! Gainera, bi era dituzu mar-gotzeko: zuk nahi duzun bezala batzuetan eta zenbakiekadierazten dutena eginez beste batzuetan. Ea zer aukera-tzen duzun!
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 17
18
IPUINAK.Gustatzen al zaizkizu ipuinak? Oraintxe duzu, bada, aukeraparegabea ipuin zoragarri bat ikusi eta entzuteko. Nahi badu-zu, ipuina oso osorik ikusi eta entzun dezakezu, edo bestela,"motxean" entzun eta irakurri...Aukera ezazu eta klika!
Berriro entzun nahi baduzu, klika ezazu bozgorailua. Hala bazan eta hala ez bazan, ... sar dadila kalabazan!
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 18
19
MEMORI KARTA JOKOA.Begi-bistan dituzun karta hauetan ipuinetako pertsonaiak,hiztegiko hitzak, zenbakiak, eragiketak... azalduko dira,baina oraingoz, ezkutuan daude. Kartak klikatuz agerianjarriko dituzu. Baina ez da hori egin behar duzun gauzabakarra. Ez horixe! Jolaserako hiru aukera dauzkazu, eta ezdira errazak.
Lehen aukeran, irudi berdina duten kartak elkartu behar dituzu. Bigarrenaukeran, irudia bere izen idatziarekin. Eta azkenik, eta hauxe duzu aukera-rik zailena: karta batzuetan zenbakiak aurkituko dituzu eta bikotea osatze-ko beste karta batzuetan zenbakien arteko eragiketak (batuketak eta ken-ketak). Bada, emaitza bera duten bikoteak osatu beharko dituzu. Zaila da,oso zaila, baina denbora duzu poliki-poliki trebatzeko. Animo!
Bikote bat osatzen duzunbakoitzean, Xango oso pozikjarriko da. Ikusiko duzu!
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 19
20
OHE ELASTIKOA.Jolas dibertigarri honetan zein matematikari trebea zarendemostratzeko aukera duzu! Xango saltaka ibiliko da oheelastikoaren gainean, baina ez nolanahi! Ezkerrean gorantzala beherantz eta zenbanaka ibiliko den aukera ezazu (+1,+2,+3 edota –1, -2, -3), eta eskuineko geziekin eror ez dadinnora joan behar duen esan behar diozu Xangori. Ea ez duenmin handirik hartzen!
XANGObarrua 14/6/02 15:19 Página 20
21
HIZKI TORTILLA.Begira, Galtxagorri bihurriak azaldu zaizkigu eta Xangorenhitzak erabat hondatu dituzte, hizki tortilla galantak eginezeta noski, ezin dira irakurri! Xangori nahaste-borraste haukonpontzen lagundu behar diozu. Aukera ezazu nondikhasiko zaren!
Lehenengo aukeran,hitz baten lehen hizkiafalta da eta zuk jarribehar diozu.
Bigarrenean berriz,hitzak silabaka moztu-ta eta desordenandaude. Egoki elkartuz,hitza berreraiki beharduzu.
Hirugarren aukeran,hitzak nahastutadaude, eta ez da ezerulertzen. Ordena ego-kian jarriz esaldi inte-resgarri bat osatukoduzu.
Eta azken aukeran, ezdiote hizki bakarra ereutzi eta zuk idatzibeharko duzu izenosoa.
XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 21
22
IDAZKETA TXOKOA.Txoko honetan oso gauza politak egin ditzakezu: laguneieskutitzak idatzi, urtebetetze festarako gonbitak presta-tu... Eta hori guztia marrazki eta apaingarri dotoreekin gai-nera!
Begira, lehenik, kaxoian zer idatzi nahi duzun aukeraezazu: gutuna, postala ala gonbita. Ondoren txukun-txu-kun kaxoia itxi eta nahi duzun irudia txertatuz eta letrarikpolitena aukeratuz has zaitezke lanean!
XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 22
23
MARGOAK EZKER-ESKUIN.Jolas honetan arreta handia jarri behar duzu. Ezkerreandagoen irudia bezalakoa margotu behar duzu eskuinean,baina tartean ispilu bat balego bezala. Gaizki egiten baduzudanbor soinua entzungo duzu eta ez gara horretara etorri!
XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 23
24
Abestien txokoaAbestea gogoko duzu, ezta?
Hona, hemen bada, ipuinen abestiak. Entzun, abestu eta ikasi!
A, eta nahi baduzu abestien bilduma egin dezakezu letrak inprimatuz gero!
GULLIVERREN BIDAIAK
Oi lai-lairiipuin kontu-kontari.Oi lai-lairimarmarrez marmari. (Bis)
Liliputen lili,gizon txikienen aberri,Gulliver putzura erorieta Liliputen ageri.
Oi lai-lairi...
Txikien zaindari,liliputarren buruzagi.Ezetz esan zion gerrari,ongi etorri bakeari.
Oi lai-lairi...
Halako bateanbakea lortu zuenean,agur esan eta Gullivertriste joan zen arraunean.
ARTZAIN GEZURTIA
Inaxio mendian ardiak zaintzen,gezurra besterik ez du kontatzen.Otsoa datorrela! Ardiak dar-dar"Lagundu, mesedez, zatozte azkar".
Non gorde ote zen otso maltzurra?Mendira joan eta dena gezurra.Txantxetan jardutea ez da bidea,egia esatea askoz hobea.
Behin eta berriro txantxa berdinak.Arren, isil zaitez, artzain zikina!Otso beltza dator ilunabarrez,artzainaren deiek erantzunik ez.
Lehen mendiko jabe, gaur ardirik ez;sufritzen bizi da lagunik gabe.Txantxetan jardutea ez da bidea,egia esatea askoz hobea.
HELIKOPTEROA IKASTOLAN
Gora, gora,behera, behera,goazen Ttonttorpera!Gora, gora,behera, behera,lagunak agurtzera.
1.- Helikoptero bat zuenRomualdo maisuak,ganbaran jarri nahi zuenaparkaleku on bat.
2.- Bi hankak hautsita zeuzkan,kolpe latzak buruan;presaka eraman zutenazkar eriautoan.
3.- Haurrak eskolarik gabetriste daude etxean;Ttonttorpeko eskolaradoaz autobusean.
4.- Elkarrekin jolaseanhor dabiltza haurtxoak,txoke egin duelakohelikopterotxoak.
XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 24
25
OLENTZEROREN OPARIA
Astoa gaixo dago.Olentzero tristerik.Txabola ikatzez beterik,pilan-pilan udazkenetik.Ez dauka txabola uzterik,ez etxez etxe ibiltzerik.
Horra, Olentzeropipa hortzetan.Gauez ibiltzen danegu hotzetan.
Larri daude auzoan.Ikatzik ez neguan.Han egongo da Olentzero,suaren ondoan txit bero."Noiz jaitsiko da txabolatik?"galdetzen du Josepantonik.
Horra, Olentzero...
Bi lagun joan diraelurretan mendira."Aizu, Olentzero, zergatikez duzu ekartzen ikatzik?""Ezin dut ikatzik banatu,mesedez, astoa sendatu".
Horra, Olentzero...
Arrantzaka astoasendatu da gaixoa.Eskerrik asko amonarieta bere kataplasmari.Geroztik gure Olentzeroherrira jaisten da urtero.
Horra, Olentzero...
MAKILAKIXKI
Makilakixki kixki, kixki.Makilakixki klas. (Bis)
Kila makila kila.Makila kila.Makila klis klis klas.Kila makila kila.Makila kila.Makila klas. (Bis)
Makilakixki buruan.Makilakixki lepoan.Makilakixki besoan.KILA KLISKLIS KLAS.Kixki klisklas.
ZIRIPOT ETA MIEL OTXIN
Lantzeko herrianZiripot poz-pozik bizi zen.Kontalari aparta zenez,denek maite zuten.Ipuin polit baten trukejaten ematen zioten.Haragi pixka bat honek,gazta puska bat horrek.
Pozik, pozik, pozik, pozikdenak pozikbai Ziripotekin Lantzen.Harroputz harroak,harroputz harroakLantzera heldu zirenMiel Otxin, Zaldiko,Miel Otxin, Zaldiko,herria hondatzeko.
Miel Otxin eta Zaldikoeguerdi aldean,lapurretan ibiltzen zirenplazaren erdian.Ostikoz jo eta Ziripothankaz gora bota zuten.Barrez egon ziren biakgaua iritsi arte.
Pozik...
Nazka-nazka eginda zeudenLantzeko herrian.Lapurren aurka hasi zirenborroka bizian.Epaiketa eginda gerosutara bota zituzten.Lantzekoek ipuinakentzutea nahi zuten.
Pozik...
XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 25
26
ERRALDOI BEREKOIA
Erraldoi bat bazen gure herrian. U! U!Haserre bizi zen egun guztian. U! U!Haurtxoen kantuak, haurtxoen jolasakez baitzituen oso gogokoak.
U! U! U! Nireak dira zuhaitzak.U! U! U! Nireak dira loreak.U! U! U! Dena nirea delako,hemen ez da haurrik sartuko.
Herrian ez kanturik, ez jolasik. U! U!Txori txikiak basoan ihesi. U! U!Han ez zen lorerik, ez udaberririk.Lorategian negua nagusi.
U! U! U! Zatoz, enetxo, etxera.U! U! U! Zatoz jolas egitera.U! U! U! Loreak eta zuhaitzak,gaurtik denak dira zuretzat.
HIRITIK MENDIRA
Alkate jauna,entzun nire deiadarra.Entzun mendiko txori txikien negarra.
Haserre daude katagorritxoak,sasi barneanhaserre daude zozoak.
Bihotzez maite ditut zuhaitzak,belarra eta bizitza.Bihotzez maite ditut piztiak,kilkerrak eta txoriak.
Makina batzuksartu ziren pagadira,hango zuhaitz eder guztiak botatzera.
Alkate jauna,hauxe da nik zurieskatzen dizudana.Entzun, entzun, entzun.
"Zozo eta txori txikientzatzuhaitz gehiago jartzea,katagorrientzat pagadiak,kilkerrentzat belardiak".
AHATETXO ITSUSIA
Behin batean errekan,udaberri goizean,kumeak jaio zirenahate baten habian.Bost eder, bat itsusi.Ikusi-makusi."Hauxe gauza zatarra"esan zuen akerrak.
Kua, kua, kua.Kua, kua, kua.Udaberriko kantua.Kua, kua, kua.Kua, kua, kua.Goizetan entzundakoa.
Ahatetxo itsusiaoso triste bizi zen.Beste animaliektxantxetan hartzen zuten."Ni jo egiten nautezatarra naizelako,hemendik urrun noamaite ez nautelako".
Kua, kua, kua...
Goiz batean zisneakhegan etorri ziren.Eta hura miraria!Zerbait ikasi zuen."Ni ez naiz ahatetxoa,zisne ederra baizik".Eta handik aurrerabizi izan zen pozik.
Kua, kua, kua...
XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 26
27
BABARRUN ALE MAGIKOAK
Bai, bai,behi bat dut etxean,baina ez dut dirurik, (bis)ez janaririk,ez jantzirik,ez argirik,ez egurrik.Zer egingo, zer egingo?Behia saldu beharko, bai, bai!
Bai, bai,behia saldu etababarrunak trukean. (Bis)Ni zeruraino igoko naizbabarrun aleak haztean.Hodeien gainean, horra,erraldoi baten altxorra, bai!
Bai, bai,erraldoi handialo gelditu zenean, (bis)altxorra hartu eta ospa,zerutik etxera saltoka.Nahiko diru badut oraineta ez dut gehiago nahi.
Ez, ez,etxean behirik ez,baina ez gaude gosez. (Bis)Ederki bizi gara orain,gu ez gaude diru beharrez.Behirik gabe baina pozez.Alai eta zorionez, bai!
XANGObarrua 14/6/02 15:20 Página 27
28
GALTXAGORRI LANGILEAK
Arraioa, hau bizitza petrala!Zangalatra eta zangalatra.Arraioa, hauxe bai zoritxarra!Zangalatra eta zangalatra.
Xixilio miserian bizi zen,ezin asmatu lanak egiten.Sorgin baten laguntza lortu zuen:orratz-ontziko lau galtxagorri!
"Arraioa, txitxirio-barbantsu!"esan eta di-da! egingo da."Joan sorora eta garia erein".Amen esaterako ereinda.
Huraxe, bai, gizonaren fortuna:nahi hainbat diru eta osasuna.Behar guztiak konponduta zituen.Ez zitzaion ezer bururatzen.
Joan basora eta adarrak moztu.Amen Jesus! esanak eginda.Teila berriez teilatua konpondu.Amen esaterako eginda.
Xixilio urduritzen hasi zen."Geldi, arren!" oihukatu zuen.Eta geroztik lau galtxagorriekgauzak aldrebes egin zituzten.
MARI PERTXENTA
Sorginzuloanhamar sorgin bizi ziren,ziu-fiukahegan etortzen ziren,haurrak beldurtzera,alarmak jotzera,teilatu gainean dantzan ibiltzera.
MaripertxentakSorginzulo utzi etahegazkineanhandik ihes egin zuen.Eta abentura askoren ondorenkanpandorre gainean geratu zen.
Dionixiobihotz oneko itsua zen.Alaitasunez pianoa jotzen zuen.Oso lagun onakbiak egin ziren,eta kanta polit batasmatu zuten."Gaueko iluneanzuhaitzen arteanilargia ageri dabiribil batean.La-lara-la-liro,larala-laliro,larala-larala-lala,lara-liro".
XANGObarrua 14/6/02 15:21 Página 28
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia, 2002-06-07
URTXINTXA proiektuaElkarlanean-Ikastolen Elkartea
Zuzendaritza nagusiaIñaki Lekuona
(Ikasmaterialgintza arduraduna).
Zuzendaritza teknikoaJosune Gereka, Ander Iturburu.
Urtxintxa proiektuaren arduradunaItziar Elorza.
Edukiaren diseinuaItziar Elorza, Maite Saenz
(Urtxintxa proiektuaren koordinatzailea).
Edukiaren garapenaJosi Oiarbide, Maite Saenz.
Diseinu informatikoaAnder Iturburu, Oihan Odriozola.
Programazio informatikoaXabier Etxabe, Ander Iturburu, Ibon López, Oihan Odriozola.
Diseinu grafikoaDani Fano, Petro Vera.
MarrazkiakDani Fano, Maite Gaztelumendi, Mikel Leoz, Jesus Lucas, Elena Odriozola, Manuel Ortega, Almudena de la Torre.
AnimazioakDani Fano, Oihan Odriozola, Yon Zubizarreta.
Laguntza teknikoaIkastolen Elkarteko Hezkuntza Informatika taldea.
IpuinakMitxel Murua, Joxan Ormazabal, Maite Saenz.
AudioakIrusoin S.A.
(Ane Aseginolaza, Mikel Mendizabal, Iñigo Puignau)
Musika eta abestiakXirula Mirula taldea.
XANGOazala 14/6/02 16:37 Página 2
top related