untxitxo txuria

Post on 10-Apr-2015

257 Views

Category:

Documents

3 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

UNTXITXO TXURIA

Bazen behin untxitxo txuri bat.Halako batean baratzera joan zen aza

bila saldatxo bat egiteko asmoz.

Untxitxoa etxera itzuli zenean, itxia aurkitu zuen etxea, eta atea jo zuen.

- Nor da? – galdetu zuen barrutik ahots zakar batek.

- Ni naiz, untxitxo txuria, aza bila irten naiz eta salda egitera nator

Ba ni akerra naiz, aker adar okerra, eta alde egiten ez baduzu, ikusiko duzu istilu ederra!

Untxitxoak hanka egin zuen, eta nekatu zuen hanka eta nekatu zuen izterra!

Bidez bide, idi batekin egin zuen topo eta laguntza eskatu zion.

- Ni untxitxo txuria naiz, aza bila irten dena. Itzuli naiz etxera salda egiteko asmotan, baina hauxe ederra! Akerra bizi da orain han, aker adar okerra. Etorriko zinateke nirekin?

- Ni ez, ni ez noa, beldurra diot akerrari- esan zuen idiak alde egiten zuela.

Untxitxoak bidez bide

jarraitu zuen eta zakur

bat ikusi zuen.

- Ni untxitxo txuria naiz, aza bila irten dena. Itzuli naiz etxera salda egiteko asmotan, baina hauxe bai ederra! Akerra bizi da orain han, aker oker alperra. Etorriko zinateke nirekin?

- Ni ez, ni ez noa, beldurra diot akerrari- esan zuen zakurrak alde egiten zuela.

Untxitxoak bidez bide jarraitu zuen eta oilar bat ikusi zuen.

- Ni untxitxo txuria naiz, aza bila irten dena. Itzuli naiz etxera salda egiteko asmotan, baina hauxe bai ederra! Akerra bizi da orain han, aker oker alperra. Etorriko zinateke nirekin?

- Ni ez, ni ez noa, beldurra diot akerrari- esan zuen oilarrak alde egiten zuela

Untxitxoak bidez bide jarraitu zuen, gero eta tristeagoa, etxean ezingo zuela sartu etsita. Baina inurri batek ikusi eta galde egin zion:

- Zer duzu hain triste, untxitxo txuri horrek?

- Irten naiz aza bila baratzera. Itzuli naiz salda egitekotan, eta orduantxe gertatu zait ederra! Nire etxean akerra bizi da orain, adar okerreko akerra!

- Goazen biok – esan zion inurriak-. Ni ez naiz inongo akerraren beldur. Biak itzuli ziren untxitxoaren etxera, eta atean jo zuten.

- Hemen ez da inor sartuko! – esan zuen ahots zakarrak barrutik. Ni nauzue aker adar okerra, ni baino beldurgarriagorik munduan ba ote da?

Eta inurriak orduan:- Ba ni nauzu inurri bihurria. Atea

irekitzen ez baduzu, ezagutuko duzu istilu gorria!

Aker adar okerra algaraka hasi zen.

Orduan inurri bihurria sarrailaren zulotxotik sartu zen, iritsi zen akerraganaino eta zazta! Eztenka egin zion txilborrean.

Akerrak ziztu batean alde egin zuen esanez:- Akerraren adar okerrak baino okerragoa da inurriaren ziria!

Inurri bihurriak atea zabaldu zion untxitxo txuriari; salda egin zuten, jan zuten eta niri ez zidaten eman eskatu ez nuelako.

Eta hala bazan edo ez bazan inurria galdu zen baratzeko azan.

top related