ugal aparatua

Post on 13-Jan-2016

260 Views

Category:

Documents

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

UGAL APARATUA. ANE IRADI. ESPERMATOGENESIA. Espermatogenesia testiku-luetan gertatzen den proze-sua da eta pubertaroan hasten da. Prozesu honetan zelula germinatibo primor-dialak espermatogonietan sortzen dira eta ondoren espermatozoide primario-etan banatzen dira. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

UGAL APARATUAUGAL APARATUA

ANE IRADI

Espermatogenesia testiku-luetan gertatzen den proze-sua da eta pubertaroan hasten da. Prozesu honetan zelula germinatibo primor-dialak espermatogonietan sortzen dira eta ondoren espermatozoide primario-etan banatzen dira.

ESPERMATOGENESIA

Zelulen ADN-a bikoiztu egiten da, eta lehen banaketa meiotikoa hasten da. Lehen zatiketa meiotikoa 16 egun inguruan gertatzen da. Bigarren zatiketa meiotikoa gertatu ondoren, zelularen kromosomen kopurua erdiraino jeisten da.

Epididimoan gertatzen da. Bertan, espermatidek hainbat eraldaketa jasotzen dituzte espermatozoideak sortu arte. Prozesu honek 61 eguneko luzapena du eta urrats hauek ditu:

a)      akrosomaren eraketa. azalera nuklearraren erdia estaltzen du.

b)      nukleoaren kondensazioa.

c)      burua, lepoa eta buztanaren eraketa.

d)    zitoplasma gehienaren desagerpena.

Espermatozoide helduak hodi seminiferora heltzen dira. Epididimiak espermatozoideak erakartzen dituzte, bertan mugikortasun handia eskuratzen dutelarik. Eiakulazioan 350.000.000 espermatozoide inguru askatzen dira eta bakar batek ernalduko du obozitoa.

ESPERMIOGENESIA

Erekzioaren ondorioz zakila egoera biguinetik erekzio egoerara pasatzen da, hau da, egoera gogorrera. Zakilak erekzio egoera lortzeko, gorputz leizetsua odolez betetzen du. Hau eszitazio sexualaren ondorioz gertatzen da gehienetan

EREKZIOA

Eiakulazioa gizonezkoak orgasmoa lortzen duenean gertatzen da. Hau koitoen, masturbazioen nahiz felazioen ondorioz gertatzen da.

EIAKULAZIOA

Fetu emeetan obogoniak sortzen hasten dira baina prozesua gelditu egiten da lehen zatiketa meiotikoa gartatu baina lehen. Eta hau berriro ere martxan lehen hilekoarekin jartzen da. Hala ere prozesua ez da guztiz amaitzen fekundazioa gertatzen ez bada.

Obogenesia gametoen sortze eta ezberdintze prozesua da. Meiosian oinarritzen da, zeinaren bidez, lau zelula (obulu bat) ezberdin sortzen diren ADN birkonbinatuarekin. Zelula germinatiboak obulutegiko folikuluetan kokatzen dira eta eraldaketa bat jasaten dute eta hazi egiten dira obozito primarioak sortuz. Ondoren lenengo zatiketa meiotikoa gertatzen da eta obozito primarioak eta gorputz polarra sortzen da. Azkenik, ernalketa gertatzen bada bigarren zatiketa meiotikoa gertatuko da eta obulu heldua eta gorputz polarrak eratuko dira.

OBOGENESIA

Bi etapa ditu:

1.- Folikuluaren epea edo epe estrogenikoa (14 egun). Menstruazioaren hasieran, FSHaren ekoizpenak hainbat folikulu primordialen (5-etik 12-ra) hazkundea eragiten du, normalean bakar batek heldutasuna lortzen duelarik. Garai honetan, obarioak estrogenoak ekoizten ditu FSHaren eraginez. Epe hau obozitoaren askapenarekin (eklosioa) bukatzen da.

2.- Epe luteoa (14 egun). Epe honetan, hormona luteinizatzailearen (LH) eraginez, gorputz horia edo luteoa izeneko egitura eratzen da.

Folikuluaren eklosioa gertatzen denean, obozitoa askatu egiten da eta uterorantz abiatzen da Falopio-ren tronpan zehar. Obulazioaren aurreko 24 orduetan edo obulaziotik 24 ordutara espermatozoideak egotekotan ernalketa eman daiteke. Espermatozoidea eta obozitoaren arteko lotura, gehienetan tronparen heren distalean ematen da.

ZIKLO OBARIKOA

1.- Hilerokoa edo menstruazioa. Zikloaren lehenengo egunean, endometrioaren geruza funtzionala desegiten da 3-5 egun bitarteko hemorragia eraginez.

2.- Proliferazio-epea. Hileroko eta obulazioaren arteko epea da. Estrogenoek endometrioaren geruza funtzionalaren proliferazioa eragiten dute, ernalketa egotekotan, arraultzaren ezarpena posible izan dadin.

3.- Jariapen-epea. Progesteronaren eraginez, endometrioaren geruza funtzionala gehiago lodituz doa. Guruinen garapen nabaria ere ematen da. Baskularizazioa (odol hodien garapena) ere asko areagotzen da.

Ernalketarik egotekoan jariapen epea luzatu egiten da; horrela, endometrioa arraulzaren babesaz eta elikapenaz arduratzen da ezarpenaren ondorengo egunetan.

4.- Epe iskemikoa. Ernalketarik ez badago, gorputz horiaren degenerazioaz progesteronaren ekoizpena eten egiten da, endometrioko arteriak apurtu dira. Ondorioz, endometrioaren geruza funtzionala mehetu, zuritu eta askatu egiten da ziklo berria hasita.

ENDOMETRIOAREN ZIKLOA

ERNALKETAGarapen enbrionarioa ernalketarekin hasten da, hau da, espermatoziodearen eta obozitoaren arteko loturaz. Oraindik gameto emearen bigarren banaketa meiotikoa ez da bukatu, horretarako ernalketa behar baita. Bi gametoen arteko elkarketa falopioren tronparen heren distalean gertatzen da normalean, lotura horren emaitza izanik. Ernalketa hiru fasetan ematen da: 1.- akrosomako entzimak obuluaren mintz zelularra zulatzen du espermatozoidea barrura sartzeko.2.- espermatozoide batek obuluaren mintza zeharkatzean, honen mintza blokeatu egiten da espermatozoide gehiago ez sartzeko.3.- Espermatozoidearen burua eta buztana obozitoan barneratzen dira espermatozoidearen mintz plasmatikoa kanpoan geratuz.

Espermatozoidea barruan dagoela bigarren banaketa meiotikoa gertatzen da gorputz polar sekundarioa sortuz. Ondoren mitosiak hasten dira.

Inplantazioa ahurdunaldi baten lehenengo egunetan gertatzen da. Bertan, enbrioia umetokiko paretera itsasten da. Momentu hontatik aurrera, enbrioia blastozitoan bihurtzen da. Honi esker, fetuak oxigenoa eta nutrienteak lortzen ditu amarengandik.

INPLANTAZIOA

GARAPEN ENBRIONARIOA

GLOSARIOA

1. Espermatogonia: zelula diploide arra. Zeinaren zatiketaren bidez espermatozitoak sortzen diren

2. Epididimoa: testikulu barruan dagoen egitura

3. Akrosoma: kapsula itsurako egitura da. Espermatozopdearen goiko zatian kokatzen da.

4. Baskularizazioa: odol hodien garapena

top related