sars-cov-2 koronabirusa · sars-cov-2 koronabirusaren zaintza protokoloa 2 2. lagin mota...
Post on 21-Jun-2020
65 Views
Preview:
TRANSCRIPT
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
0
24 de enero de 2020
SARS-COV-2 KORONABIRUSA
ZAINTZA EPIDEMIOLOGIKOAREN SARE NAZIONALEKO (ZESN)
PROTOKOLOEN EGOKITZAPENA
Protokolo hau etengabe berrikusten ari da, koronabirus berriak (SARS-CoV-2) eragindako
infekzioari buruzko informazio eguneratuaren eta eboluzioaren arabera.
2020ko ekainak 19
ZAIN
TZA
EP
IDEM
IOLO
GIK
OA
REN
PR
OTO
KO
LOA
K
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
1
ZAINTZA-ESTRATEGIA
Zaintzaren helburuak honako hauek dira:
1. SARS-CoV-2 bidezko infekzio aktiboaren kasuak garaiz detektatzea 2. Infekzio berriak saihesteko beharrezkoak diren kontrol-neurriak garaiz ezartzea. 3. Zaintza epidemiologikorako beharrezkoa den informazioa eskuragarri izatea, desagregazio-
eta xehetasun-maila egokiarekin.
Laborategiko proben emaitzek, batez ere baheketen testuinguruan, ebatzitako infekzio-kasuak antzeman ditzakete, baina horrelako kasuak bilatzea ez da estrategiaren helburua.
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
2
A. SARS-COV-2EK ERAGINDAKO INFEKZIOA DUTEN KASUEN DETEKZIOA, NOTIFIKAZIOA ETA MANEIUA
1. COVID-19 duten kasuen detekzioa
SARS-CoV-2 birusak eragindako infekzioaren susmagarri den kasu orori PCR bat1 (edo diagnostiko
molekularrerako egokitzat jotzen den beste teknika bat) egiteko lagina hartuko zaio lehen 24 orduetan.
Arnas-traktuko laginak gomendatzen dira PCR bidezko diagnostikoa zein antigeno bidezko test azkarra egiteko:
a. Goikoa, ahal bada exudatu nasofaringeoa eta orofaringeo, bestela, nasofaringeoa
EDO
b. Behekoa, ahal dela, bronkoalbeolo-garbiketa, karkaxa (ahal bada) eta/edo aspiratu endotrakeala, bereziki arnas gaixotasun larria duten pazienteetan.
Lagin klinikoak infekzioso gisa tratatu behar dira, eta B kategoriakotzat hartuko dira. Osasun-zentrotik edo
etxebizitza batetik laborategira garraiatu behar badira, enbalaje hirukoitzean garraiatuko dira, bertan
deskribatutako ohiko prozeduren bidez.
PCR negatiboa bada eta COVID-19 susmo kliniko handia badago, PCR errepikatuko da arnas traktuaren
lagin berri batekin. PCRak negatiboa izaten jarraitzen badu eta sintomak hasi zirenetik 7 egun baino
gehiago igaro badira, IgMren detekzio egin ahal izango da ELISA motako proba serologiko baten bidez edo
errendimendu handiko beste immunosaiakuntza tekniken bidez.
Gaur egungo ebidentziaren arabera OMEk egoera eta azterlan jakin batzuetarako eta ikerketa-
helburuetarako soilik gomendatzen du test azkarrak erabiltzea2. Antigenoak edo antigorputzak azkar
detektatzeko teknikak ez dira egokitzat jotzen infekzio akutua diagnostikatzeko. ELISA motako serologia
edo errendimendu handiko immunosaiakuntzako beste teknika batzuk ere ez dira gomendatzen
gaixotasunaren fase akutuan diagnostikoa egiteko.
2. Kasuen definizio eta sailkapena
Kasu susmagarria: Larritasun maila edozein dela, bat-bateko arnas infekzio akutuaren koadro klinikoa
duen edozein pertsona; hala nola, eztula, sukarra edo aire faltaren sentsazioa duena. Ezohiko beste
sintoma batzuk, odinofagia, anosmia, ageusia, giharretako minak, beherakoak, min torazikoa, edo
zefaleak, esaterako, irizpide klinikoaren arabera, SARS-CoV-2 infekzio-susmoaren sintomatzat har
daitezke.
1 Dokumentu osoan PCRa aipatzen denean, PCRa edo egoki iritzitako diagnostiko molekularreko beste teknika bat dela ulertuko da. 2 https://www.who.int/news-room/commentaries/detail/advice-on-the-use-of-point-of-care-immunodiagnostic-tests-for-covid-19
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
3
Kasu probablea: PCR negatiboa, edo zehaztugabea izanda, arnas infekzio akutu larria duten gaixoak eta
COVID-19rekin bateragarria den irizpide kliniko eta erradiologikoa dutenak.
Baieztatutako kasua:
Infekzio akutuarekin:
- Kasu susmagarriaren irizpidea betetzen duen pertsona eta PCR positiboa duena.
- Kasu susmagarriaren irizpidea betetzen duen pertsona eta PCR negatiboa duena baina IgM
positiboa (errendimendu handiko serologia bidez diagnostikatua eta ez test azkarren bidez).
- Sintomarik gabeko pertsona, PCR positiboa duena eta IgG negatiboa edo egin gabea.
Sendatutako infekziaorekin:
- Asintomatikoa den pertsona, IgG positiboarekin, PCRaren emaitza dena delakoa dela (PCR
positiboa, negatiboa edo egin gabea).
Baztertutako kasua: PCR negatiboa eta IgM negatiboa (proba hori egin bada) duten kasu susmagarriak,
susmo kliniko handirik ez badago.
1. eranskinean, COVID-19ko proba diagnostikoak maneiatzeko eta interpretatzeko algoritmoak eta
gomendioak aurkezten dira.
Populazio pediatrikoan kasu susmagarriak daudenean nola jokatu:
Eragin kliniko handiagoa edo kutsatzeko probabilitate handiagoa duten COVID-19 kasuak detektatzeko,
gaixotasunaren sintomak garetzen dituzten hauei egin beharko zaie testa:
Irizpide klinikoaren arabera, filiatu gabeko patologia akutu infekziosoaren diagnostiko
diferentzialaren prozesuan.
COVID-19 gaixotasuna modu larriagoan pairatzeko arrisku handiagoa duten pertsonekin bizi
diren haur guztiak.
Haur instituzionalizatuak
Aldez aurreko gaixotasunak dituzten haurrak, COVID-19 gaixotasun larriagoa izateko aukera
handiagoa dutenak
Ospitaleratzea behar duten haurrak
COVID-19 kasu susmagarriarekin bizi diren haurrak.
Era berean, egungo euste-fasean, sintomak izan edo ez izan, COVID-19 gaixotasun-kasu baieztatu
batekin bizi diren haur guztiak testatu behar dira.
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
4
3. Kasuak jakinarazteko prozedura
Eremu familiarrean eta bizikideen artean detektatutako kasuetan, kasua aztertu eta kontaktuak arakatuko
ditu lehen mailako arretak, horretarako ezarritako baliabideak erabiliz. Ospitale- eta lan-eremuan
detektatutako kasuak berriz, Prebentzio-Medikuntzako eta Infekzio-Kontroleko Zerbitzuak eta Prebentzio
Zerbitzuek aztertuko dituzte, hurrenez hurren. Zaintza Epidemiologikoko Unitateek kontaktu
soziosanitarioen eta sozialen miaketa egingo dute, eta kasuen azterketak eta gainerako eremuetako
kontaktuen informazioa jasoko dituzte.
Osasun Publikoari egunero deklaratuko zaio kasu susmagarriei eta baieztatuei buruzko informazioa, bai
sistema publikoko eta pribatuko lehen mailako arretan eta ospitaleetan, baita prebentzio-zerbitzuetan
ere.
Baieztatutako kasuak nahitaez eta berehala jakinaraziko dira, eta osasun publikoko unitateek egunero
jakinaraziko dizkiote estatuari, 2. eranskineko inkestari jarraituz. Banakako informazioa, Osasun
Ministeriora bidaliko da, Epidemiologia Zentro Nazionalak kudeatzen duen SiViES zaintza-tresna erabilita.
12:00ak baino lehen, aurreko eguneko 24:00ak arte metatutako eta eguneratutako informazio guztia
sartuko da.
Osasun Publikoak kasu susmagarriak jakinaraziko dizkio CCAESari, 3. eranskinean adierazten den bezala.
Osasun Públikoak detektatzen diren agerraldiei buruzko informazioa CCAESera (alertasccaes@mscbs.es)
eta CNEra (vigilancia.cne@isciii.es) bidaliko du, 4.eranskineko taula beteta. Dokumentua agerraldia
detektatzen den unean bidaliko da, eta gutxienez astero eguneratuko da, jarraipena egiteko garrantzitsua
den informazioarekin. Ez da beharrezkoa etxean izandako agerraldiei buruzko informazioa bidaltzea, salbu
eta ezaugarri bereziak badituzte. Jakinarazpen honen ondorioetarako, agerralditzat hartuko da lotura
epidemiologikoa duten infekzio aktiboko 3 kasu baieztatu edo probableko edozein multzokatze.
4. Infekzioa aktiboa duten COVID-19 kasuen maneiatzea
Kasu susmagarri guztiak isolamenduan mantenduko dira PCRaren emaitzaren zain eta beraien bizikideei
koarentena aginduko zaie. PCR negatiboa izanez gero, eta susmo kliniko handirik ez badago, kasua
baztertutzat joko da eta isolamendua amaituko da.
Kasuen diagnostiko kliniko eta mikrobiologikoko probetarako kudeaketak dagokion ospitaleko
mikrobiologiako laborategiaren bidez zentralizatzea gomendatzen da.
a. Lehen mailako arretako eremuan
Lehen mailako arretako profesionalek, beste asistentzia-maila batzuetakoek bezala, PCR bat eskatzeko
gaitasuna izango dute COVID-19rekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsona guztiei.
Ospitaleratzea behar ez duten kasuei, eta lehen mailako arretan artatuak direnean, etxeko isolamendua
aginduko zaie. OMEren gomendioei jarraituz3, sukarra eta koadro klinikoa osatzen direnetik hiru egun
pasatu arte iraungo du isolamenduak, betiere sintomak hasten direnetik gutxienez 10 egun igaro badira.
3 https://www.who.int/publications/i/item/clinical-management-of-covid-19
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
5
Sintomarik gabeko kasuetan, lagina hartu den datatik 10 egun igaro arte mantenduko da isolamendua.
Jarraipena eta alta lehen mailako arretako medikuak gainbegiratuko ditu (ikusi 5. eta 6. eranskinak).
Biztanleria orokorrean, baieztatutako kasuetan ez da jarraipenean zehar kontroleko PCRrik egingo, ez eta
altarako ere.
Kasu arinen etxeko isolalmendua bermatu ezin denean, hoteletan edo horretarako prestatutako beste
instalazio batzuetan isolatuko dira, aukera hori badago.
b. Ospitale eremua
EAEko ospitale publiko zein pribatu guztiek kudeatu beharko dute SARS-CoV-2 koronabirusaren susmoa
duten pazienteen ospitaleratzea. Era berean, diagnostikoak egiteko gaitasuna dutenek beharrezko
berrespen-probak egingo dituzte, eta horiek ez dituzten ospitaleei lagunduko diete.
Ospitaleratu behar diren kasuak isolatu egingo dira ospitalean dauden bitartean, kontaktuari eta tanten
bidezko transmisio-arretari dagozkion neurriak jarraituz, eta zentro bakoitzaren protokoloen arabera
maneiatuko dira.
Ospitaleratzea behar izan duten kasuek ospitaleko alta jaso ahal izango dute, beraien egoera klinikoak
horretarako aukera ematen badu, nahiz eta PCRak positiboa izaten jarraitu. Hala ere, etxean isolatuta
egon beharko dute, eta egoera klinikoa monitorizatu beharko zaie, gutxienez 14 egunez ospitaleko alta
ematen denetik.14 egun horietatik aurrera, eta sukarra eta koadro klinikoa konpondu zirenetik hiru egun
igaro badira, isolamendua amaitu ahal izango da (ikus 5. eta 6. eranskinak). Nolanahi ere, ospitaleko alta
jaso zuenetik 14 eguneko isolamendua igaro aurretik PCR bat egiten bada eta emaitza negatiboa lortzen
bada, isolamendua amaitu daiteke.
Ospitale batean agerraldi bat dagoela ulertuko da ospitale barruko transmisioa egon daitekeela
baieztatzen denean (erlazionatutako bi kasu edo paziente negatibo batek ospitalean positibizatzen
duenean).
c. Adinekoentzako egoitzak eta beste zentro soziosanitario batzuk
Adinekoentzako zentroetako edo beste zentro soziosanitarioetako egoilarrek ospitaleratzerik behar ez
dutenean, isolamendua bizi diren zentroan bertan egingo dute. Sukarra eta koadro klinikoa konpondu eta
hiru egun igaro arte mantenduko da isolamendua, sintomak hasi eta gutxienez 14 egunera. Zentroan
jarraipena egin duen medikuak gainbegiratuko ditu jarraipena eta alta. Ezin bada bermatu kasu arinen
benetako isolamendua, hoteletan edo erabilera horretarako gaitutako beste instalazio batzuetan isolatuko
dira, aukera hori badago.
Adinekoentzako egoitza batean edo bestelako zentro soziosanitario batean COVID-19 kasu baieztatu bat
gertatzen bada, erakundean agerraldia dagoela ulertuko da. Kontaktu estuen zainketa egingo da eta
koarentena aginduko zaie. Gainera, PCR bat egingo zaie kontaktu estu guztiei.
d. Espetxeak eta itxiak diren beste erakunde batzuk.
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
6
Espetxeetan edo itxiak diren beste erakunde batzuetan dauden eta ospitaleratzeko irizpideak betetzen ez
duten eta beren zentroetan maneiatzen diren kasu baieztatuetan, isolamendua adieraziko da dauden
zentroetan. Sukarra eta koadro klinikoa konpondu eta hiru egun igaro arte mantenduko da isolamendua,
sintomak hasi eta gutxienez 10 egunera. Zentroan jarraipena egin duen medikuak gainbegiratuko ditu
jarraipena eta alta.
e. Lan-eremua
Osasun langileak eta soziosanitarioak ospitaleratzea behar ez duten kasu baieztatu edo probableak
direnean, biztanleria orokorraren antzera maneiatuko dira, isolamenduari dagokionez. Lanera itzultzeko
PCR bat egin beharko dute. Gainera, isolamendua amaitu baino 3 egun lehenago, gutxienez, sintomak
konpontzeaz gain 10 egun pasatu beharko dira sintomen hasieratik. PCRak positiboa izaten jarraitzen
badu, langilea ezin izango da bere lanpostura itzuli, eta beste hitzordu bat emango zaio PCRa
errepikatzeko.
Ospitaleratzea behar izan duten langile sanitarioek eta soziosanitarioek ospitaleko alta jaso ahal izango
dute, baldin eta beren egoera klinikoak horretarako aukera ematen badu, nahiz eta beren PCR positiboa
izaten jarraitu. Hala ere, etxeko isolamendua mantendu beharko dute, eta beren egoera klinikoa
monitorizatu beharko da, gutxienez 14 egunez, ospitaleko alta eman denetik. Lanpostura itzultzeko, PCR
bat egin beharko da, sintomak gutxienez 3 egun lehenago ebazteaz gain, eta sintomak hasi eta 14 egunera
gutxienez. Negatiboa bada, profesionala lanera itzuliko da. PCRak positiboa izaten jarraitzen badu, langilea
ezingo da bere lanpostura itzuli, eta beste hitzordu bat emango zaio PCRa errepikatzeko.
Bestelako langileren baten kasu bat baieztatzen bada, biztanleria orokorraren antzera maneiatuko da,
isolamenduari eta lanera bueltatzeari dagokionez.
B. KONTAKTUAK AZTERTZEA ETA MANEIATZEA
A. Kontaktuaren definizioa:
Kontaktu estuen azterketaren eta jarraipenaren helburua sintomak hasten dituzten kontaktu estuetan
diagnostiko goiztiarra egitea eta aldi asintomatiko edo sintomatologia arina edukitzean transmisioa
saihestea da.
Kontaktu estua honela definitzen da*:
- Sintomak zituen bitartean kasu bat zaindu duen edozein kontaktu: babes-neurri egokiak erabili ez
zituzten osasun-langileak, familia-kideak edo antzeko kontaktu fisikoa duten pertsonak.
- Sintomak zituen kasu batekin leku berean 2 metro baino gutxiagoko distantziara 15 minutuz gutxienez egondako pertsona (adibidez: edozein bizikide edo senitarteko).
- Hegaldi batean zehar, trenean edo ibilbide luzeko lurreko beste garraiobideren batean (bidaiariak identifikatu ahal badira) sintomak zituen kasu baten bi eserlekuko erradioan dauden bidaiariak, eta harekin kontaktua izan duen tripulazioa edo haren baliokidea den pertsonala (7. eranskina).
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
7
Kasuaren sintomak hasi baino 2 egun lehenagotik kasua isolatzen den arteko denbora tartea hartuko da
kontuan. PCR bidez baieztatutako sintomarik gabeko kasuetan, kontaktuak lagina hartu den data baino 2
egun lehenagotik bilatuko dira.
B. Kontaktuak maneiatzea:
Edozein kasu susmagarriren aurrean, bizikideak identifikatzea eta koarentena gomendatzen da. Gainerako
kontaktu estuen (bizikideak ez direnen) identifikazioa eta kontrola atzeratu ahal izango da infekzio aktiboa
duen baieztatutako kasuaren irizpideak bete arte4. Laborategiko probek kasu susmagarria baztertzen
badute, bertan behera utziko dira kontaktuetan hasitako zaintza- eta kontrol-ekintzak.
Baieztatutako kasu baten kontaktu estuaren definizioa betetzen duen sintomarik gabeko edozein
pertsonari jakinarazi beharko zaio, eta zaintza hasiko da. Oinarrizko datu epidemiologikoak jasoko dira, bai
eta kontaktu gisa sailkatutako pertsona guztien identifikazio- eta kontaktu-datuak ere. Kontaktu guztiei
beharrezko informazioa emango zaie COVID-19ri, alarma-sintomei eta jarraipenean jarraitu beharreko
prozedurei buruz.
Baieztatutako kasu baten kontaktu estu guztiei etxean koarentena egiteko aginduko zaie: kasuarekin azken
kontaktua izan dutenetik 14 egunez. Kasuaren bizikideak badira, koarentena14 egunetan zehar egin
beharko da, kasua etxean isolatzen denetik edota prebentzio neurriak hartzen direnetik (5. eranskina).
Esposizioaren ondorengo 14 egunetan kontaktuak sintomak garatzen baditu, kasu susmagarritzat hartuko
da. Etxe barruko gainerako familiarekiko berehalako autoisolamendua egin beharko du, eta berehala jarri
beharko da harremanetan jarraipena egiteko ezarri den arduradunekin.
Koarentena amaitzean kontaktuak sintomarik gabe jarraitzen badu, bere ohiko errutinara itzuli ahal izango
da.
PCR bat egingo zaie kontaktu estu guztiei berehala. Kontaktuek sintomak badituzte lagina hartzean, eta
PCR negatiboa bada, 48 ordu geroago errepikatuko da. Kontaktuak sintomak garatzen baditu koarentenan,
PCR adieraziko da sintomak hasi eta 24 ordura. Kontaktuak sintomarik ez badu eta lehenengo PCRa
negatiboa bada, koarentenaren iraupena murriztu ahal izateko, PCR bat egin ahal izango da kasuarekin
azken kontaktua izan eta 10 egunera, eta koarentena eten ahal izango da emaitza negatiboa bada.
Kontaktuei egindako edozein PCRk positibo emango balu, kontaktua baieztatutako kasutzat hartuko da,
eta berehala autoisolatu beharko da, bizilekuan edo osasun-agintariek ezarritako tokian. Horrez gain, bere
kontaktu estuak identifikatu beharko dira.
COVID-19 gaixotasuna igaro duen kontaktu estu batek bizitza normala egin ahal izango du
gaixotasunarekin bateragarriak diren sintomak ez dituen bitartean.
Kasuen eta kontaktuen jarraipena 6. eranskinean jasotakoaren arabera egingo da. Kasuen eta kontaktuen
isolamendua 5. eranskineko eskemaren arabera egingo da.
4 Sendatutako infekzioa duten kasu baeztatuetan ez da kontaktuen identifikaziorik egin behar.
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
8
Osasun langileen jarraipena eta kudeaketa Lan-Osasuneko prozedura espezifikoen bidez egingo da.
Prozedura horiek Osasun Ministerioak ezarri ditu, SARS-CoV-2rekiko esposizioaren aurrean Laneko
Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak jarduteko prozeduran
C. INFEKZIOA PREBENITZEKO ETA KONTROLATZEKO NEURRIAK
Koronabirusak nagusiki 5 mikra baino gehiagoko arnas tantengatik eta infektatutako pertsonen
jariakinekin izandako kontaktu zuzenagatik transmititzen dira. Prozedura terapeutikoetan sortutako
aerosolen bidez ere transmititu litezke.
SARS-CoV-2 eragindako kasu baieztatu, probable eta posibleak maneiatzeko neurri estandarrak, ukipen-
neurriak eta tanta bidezko transmisio-neurriak dira. Aire-transmisioko arreta-neurriak aplikatuko dira,
betiere aerosolak sortzen dituzten teknikak egiten badira.
Lan-ingurunean, prebentzio-neurriak maiatzaren 12ko 664/1997 Errege Dekretuaren barruan sartzen dira.
Dekretu hori lanean agente biologikoekiko esposizioarekin lotutako arriskuen aurka langileak babesteari
buruzkoa da, eta kaltea, halakorik gertatuz gero, kontingentzia profesionaltzat har daiteke legez.
Une honetan gomendatzen diren neurriak, gaixotasunari eta haren epidemiologiari buruzko informazio
gehiagoren arabera berrikusiko direnak, honako hauek dira:
a) Edozein zerbitzutako osasun-langileek azkar ezarri behar dute arnas infekzio akutua duen paziente batek SARS-CoV-2-ren proba diagnostikoa egiteko irizpideak betetzen dituen. Arnas infekzio akutua duten pazienteak beste paziente batzuengandik banandu beharko dira, maskara kirurgiko bat jarriko zaie eta artatuak izan daitezen prestatutako eremu batera eramango dira berehala. Isolamendu-eremura doazen langileek maskara kirurgikoa eramango dute.
b) SARS-CoV-2 bidezko infekziorako kasuak artatzen dituzten osasun-langileek edo isolamendu-gelara sartzen diren pertsonek (adibidez, senideak, garbiketako langileak …) norbera babesteko ekipamendu bat eraman behar dute, tanten bidez eta kontaktuaren bidez transmititutako mikroorganismoek eragindako infekzioa prebenitzeko. Ekipamendu horretan sartuko dira: mantala, maskara (kirurgikoa edo FP2, baldin badago, eta betiere lehentasuna duten egoeretan stock nahikoa egongo dela ziurtatzen bada), eskularruak eta estalki integraleko begi-babesa (ikusi 8. eranskina).
c) Aerosolak sortzen dituzten prozedurak soilik egin behar dira kasuaren maneiu klinikorako ezinbestekotzat jotzen badira. Prozedura horien artean daude trakea-intubazioa, bronkio-albeolar garbiketa, eskuzko aireztapena etab. Geletan ahalik eta pertsona gutxien egon beharko dira, eta guztiek eraman beharko dituzte (ikusi 8. eranskina):
- FFP2 maskara autofiltratzailea, edo, erabilgarri badago, FFP3. - Estalki osoko edo aurpegi-babes osoko begi-babes doitua. - Eskularruak - Manga luzeko mantala (mantala iragazgaitza ez bada eta odol-zipriztinak edo gorputzeko beste jariakin batzuk gertatzea aurreikusten bada, gehitu plastikozko mantal bat).
Ahal bada, prozedura horiek presio negatiboko geletan egitea baloratuko da.
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
9
d) Eskuen higiene zorrotza bete behar da pazientearekin kontaktua izan eta NBEa kendu aurretik eta
ondoren.
e) Pazientea garraiatu behar denean, bereziki prestatutako anbulantzia batean egingo da (infekziosoen anbulantzia), gidariaren kabina pazientearen garraio-eremutik fisikoki bereizita dagoela. Bizi-euskarri aurreratua duen anbulantzia bat behar izanez gero, bizi-euskarri aurreratuko (BEA) langileak bertan igoko dira. Garraioan parte hartzen duten langileei aldez aurretik jakinarazi beharko zaie, eta norbera babesteko ekipamendu egokia erabili beharko dute (b eta c puntuak). Garraioa amaitu ondoren, ibilgailua desinfektatu eta sortutako hondakinak kudeatuko dira (g eta h puntuak). Ez da kapsularik erabili behar pazientea lekualdatzeko.
f) Lagin klinikoak biltzen dituzten osasun-langileek norbera babesteko ekipamendu egokia eraman behar dute: odola ateratzeko eta aerosolak sortzen ez dituzten laginak hartzeko, b ataleko gomendioak jarraitu behar dituzte; eta aerosolak sortzen dituzten laginetarako, c atalekoak. Laborategian errutinazko analitikak egiteko laginak (hemograma edo biokimika, adibidez) ohiko moduan maneiatuko dira, infekzioa kontrolatzeko neurri estandarrak aplikatuz.
g) Antzeko hedatzeko arriskua eta transmisio-mekanismoa duten mikroorganismoentzat erabili ohi diren protokoloei jarraitu behar zaie deskontaminaziorako, mantenimendurako eta hondakinak ezabatzeko. Hondakinak II. taldeko hondakintzat hartzen dira.
h) Pazientea edota haren jariakinak kontaktuan egon diren gainazalak garbitu eta desinfektatu behar dira. Garbiketa eta desinfekzioa osasun-zentroko garbiketa- eta desinfekzio-politikaren barruko desinfektatzaile batekin egingo dira. Birus horiek inaktibatu egiten dira egunerokotasunean erabilitako desinfektatzaileekin kontaktuan 5 minutuz egon ondoren, hala nola lixibarekin edo sodio hipokloritoko soluzio batekin, kloro aktiboaren 1000 ppm dituena (duela gutxi prestatutako 40-50 gr/litroko kontzentrazioa duen lixibaren 1:50 diluzioa). Garbiketako langileek norbera babesteko ekipamendu egokia erabiliko dute (b atala) eta aerosolak sortzea saihestuko dute (ez astindu arropa etab.). Aerosolak sortzeko arriskua dagoen guztietan, c ataleko gomendioei jarraituko zaie.
i) Paziente batek birusa iraitzi dezake gorozkietan eta/edo gernuan, arnas laginetan emaitza positiborik izan gabe. Ez da ezinbestekoa lagin horiek negatibizatzea isolamendua amaitutzat emateko Hala ere, kontuan hartu beharreko zerbait da isolamenduaren ostean dagozkion gomendioak ezartzeko orduan eta higiene neurriak jarraitzeko, etxebizitzan kontaktuak ekiditeko.
D. BAHEKETA-AZTERKETA
Baheketa-azterketak sintomarik gabeko pertsonei egiten zaie. Ez da gomendatzen baheketa horiek PCR
edo teknika serologikoen bidez egitea, sintomarik gabeko eta arrisku txikiko pertsonen emaitzak
interpretatzeko zailtasunengatik eta horiek erabiltzean izandako inplikazioengatik. Jarraian azalduko diren
egoera jakin batzuetan bakarrik har daiteke kontuan, betiere osasun publikoko agintarien
gomendioarekin.
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
10
1. Proba serologikoekin egindako baheketa:
Osasun-agintariek hala erabakitzen badute, test serologikoen bidezko baheketa-azterlanak egin ahal
izango dira populazio jakin batzuetan, hala nola populazio kalteberetan edo esposizio handiagokoetan,
hala nola osasun-langileak eta langile soziosanitarioak, edo adinekoen egoitzetan edo beste zentro
soziosanitario batzuetan bizi direnak.
Honako taula honetan adierazten dira proba horien emaitzen interpretazioa eta jarraitu beharreko
jarduerak:
Kasu asintomatikoak maneiatzea proba serologikoetan oinarrituta
1 Diagnostiko-proba IgMrekin bakarrik bada eta positiboa bada, sentikortasun eta espezifikotasun desberdinekin erabilitako
testen heterogeneotasuna dela eta, PCR emaitza batekin interpretatu beharko da.
* Ikusi algoritmoa hurrengo atalean.
2- PCR probarekin egindako baheketa
Gaur egun, ez da gomendatzen sintomarik ez duten pertsonei PCRa egitea, osasun-sistemaren barruan
planteatutako baheketa-estrategia jakin batzuetatik kanpo (kasuak goiz detektatzeko kontaktuen artean,
agerraldien testuinguruan kalteberak diren populazioetan edo asistentzia-jarduera batzuk egin aurretik).
Ez da gomendatzen sintomarik ez duten pertsonei PCR bat berriz egitea, baldin eta proba positibo bat
izan bazuten eta proba hori negatibizatu bazen. Izan ere, gaur egun ez dago ebidentziarik berriro PCR
positiboa duten pazienteen transmititzeko gaitasunari dagokionez.
Pertsona asintomatikoen PCRaren emaitzen interpretazioa honako algoritmo honetan jasotzen da.
Antigorputzen
emaitzak PCRa egin Interpretazioa Jarraibideak
Ig totalak positiboak Bai
+
Interpretazioa
algoritmoaren
arabera*
Algoritmoaren arabera jardun*
-
Sendatutako infekzioa
duen baeztatutako
kasua
Isolamendurik ez
Kontaktuen identifikaziorik ez
IgM positiboa1
IgG negatiboa Bai
+ Caso confirmado con
infección activa
Isolamendua 10 egunez
Kontaktuak bilatu, lagina hartu baino 2
egun lehenagotik
-
Falso positivo de Ig M
edo sendatutako
infekzioa
Isolamendurik ez
Kontaktuen identifikaziorik ez
IgM positiboa
IgG positiboa Ez
Sendatutako infekzioa
duen baeztatutako
kasua
Isolamendurik ez
Kontaktuen identifikaziorik ez IgM negatiboa
IgG positiboa
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
11
* Kasu asintomatikoak dira sintoma bateragarririk izan ez dutenak edo, aurkeztu arren, sintomarik
gabeko 14 egun baino gehiago daramatenak.
** Errendimendu handiko serologia: ELISA, CLIA, ECLIA edo antzeko teknikak. Interpretazio serologiko
horretarako, ez da kontuan hartuko IgM eta IgA-ren emaitza.
Algoritmoaren interpretazioa beste informazio mikrobiologiko batekin (PCRa positiboa den zikloko
atalasea -Ct-) eta kliniko gehigarri batekin osa daiteke. Nolanahi ere, interpretazioa indibidualizatu
behar da, eta egiten ari diren azterlanen emaitzen arabera alda daiteke.
Asintomatikoak* PCR+-rekin
Ez bada serologiarik egiten
Serologia egiten bada**
Ig G negatiboa Ig G positiboa
Infekzio aktiboa (Transmisio-aldiaren barruan)
Sendatutako infekzioa (Transmisio-alditik kanpo)
Isolamendua: 10 egunetan zehar Kontaktuak bilatzea: lagina hartu baino 2 egun lehenagotik
Isolamendua: Ez da beharrezkoa Kontaktuak bilatzea: Ez da beharrezkoa
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
12
1. ERANSKINA: DIAGNOSTIKO MOLEKULARREKO (PCR) ETA SEROLOGIKOKO (ELISA/CLIA IGA, IGM, IGG) PROBAK MANEIATZEA ETA INTERPRETATZEA.
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
13
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
14
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
15
2. ERANSKINA: ESTATU MAILAN BAIEZTATUTAKO COVID-19 KASUAK JAKINARAZTEKO INKESTA
1. Kasua identifikatzeko datuak: CIC: ________________ Sexua: Gizona Emakumea Jaiotze data: __ __ / __ __ / __ __ __ __ Adina: ____ (jaiotze datarik ez balego) Bizilekua Erkidegoa: __________ Probintzia: _________ Posta.kodea:______ Udalerria:_______
2. Datu klinikoak Kontsulta data5: (uu/hh/ee) _ _ / _ _ / _ _ _ _ Sintomak BAI EZ
Baiezkoa bada, sintomen hasiera data (uu/hh/ee) _ _ / _ _ / _ _ _ _
3. Osasun langilea6, hauetakoren batan lan egiten duena (erantzun bakarra)
Osasun zentroa Zentro soziosanitarioa Beste zentro batzuk Ez da osasun langilea
4. Aurreko 14 egunetan, ustezko esposizio eremua7 (erantzun bakarra) Osasun zentroa Zentro soziosanitario Etxebizitza Lan-eremua Eskola Bestelakoak Ezezaguna
5. Beste herrialde batetik inportatutako kasua BAI EZ
6. Aurreko 14 egunetan ezagutzen den baieztatutako kasu batekin kontaktua izatea. BAI EZ
7. Diagnostikoaren data8 _ _ / _ _ / _ _ _
8. Positibo eman duten diagnostikorako probak PCR/Teknika molekularra ELISA9 Antigorputzen test azkarra Antigenoaren detekzioa
9. Kasuaren isolamendua eta kontaktuen identifikazioa
5 Kontsultaren data osasun-sistemarekin izandako harreman-datari dagokio. Pazientea larrialdietara joaten bada, larrialdietan sartzen den eguna izango da. Baheketen osteko positiboen kasuan, ez da datarik jarri behar 6 Osasun-arloko langileek osasun-arloko profesionalak, osasun-teknikariak eta pertsonak zaintzeko laguntzaileak hartzen dituzte barnean. 7 Kasua baloratzen duen pertsonaren iritziz infekzioa transmititu den eremua 8 Diagnostikoaren data probaren emaitzaren datari dagokio. Data bat baino gehiago izanez gero, kasua baieztatutzat jotzen duen lehen emaitza-data adierazi. 9 ELISAedo errendimendu handiko immunosaiakuntzako beste teknika batzuk
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
16
Kasua isolatu den data _ _ / _ _ / _ _ _ _ Identifikatutako kontatu estuen kopurua, sintomak hasi baino bi egun lehenagotik kasua isolatzen den arte: _________
10. Eboluzio klinikoa Ospitaleratzea Bai Ez Ospitaleratze-data _ _ / _ _ / _ _ _ _ Alta-data_ _ / _ _ / _ ZIUn sartzea Bai Ez ZIUn ospitaleratze data_ _ / _ _ / _ _ _ _ Alta-data_ _ / _
11. Jarraipenaren amaierako emaitza
Heriotza
Jarraipenaren amaieran alta Data (heriotza edo alta) _ _ / _ _ / _ _ _ _
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
17
3. ERANSKINA: MODU AGREGATUAN JAKINARAZI BEHARREKO INFORMAZIO EPIDEMIOLOGIKOA - COVID-19 kasu susmagarrien kopurua, lehen mailako arretan. Informazio hori egunero jakinaraziko
zaio, modu agregatuan, CCAESari. 12: 00ak baino lehen jakinaraziko dira aurreko eguneko kasu berriak (aurreko eguneko 00: 00etatik 24: 00etara erregistratzen direnak izango dira). Kasu bateragarriei buruzko beste informazio-iturri batzuetatik (aplikazioak, telefono-lineak, etab.) informazio erantsia izanez gero, informazio hori ere jakinaraziko da, ahal bada aurrekoetatik bereizita.
- Ospitaleetan artatu diren COVID-19 kasu susmagarrien kopurua (baheketa dela eta PCRa egiten zaien pertsonak ez dira gehitu behar). Informazio hori egunero jakinaraziko zaio, modu agregatuan, CCAESari. 12: 00ak baino lehen jakinaraziko dira aurreko eguneko kasu berriak (aurreko eguneko 00: 00etatik 24: 00ak arte erregistratzen direnak).
- Lehen mailako arretan PCR bat egin zaien COVID-19 kasu susmagarrien ehunekoa. Informazio hori modu agregatuan jakinaraziko zaio, astero, CCAESi. Asteazkenetan jakinaraziko da, 12: 00ak baino lehen, aurreko asteko datuekin, astelehenetik igandera.
- Ospitaleko arretan PCR bat egin den COVID-19 kasu susmagarrien ehunekoa (baheketa-proben ondoriozko PCRak ez dira kontuan izango). Informazio hori modu agregatuan jakinaraziko zaio, astero, CCAESi. Asteazkenetan jakinaraziko da, 12: 00ak baino lehen, aurreko asteko datuekin, astelehenetik igandera.
- Kasu gisa baieztatzen diren kontaktu estuen kopurua. Informazio hori astero jakinaraziko zaio CCAESari, modu agregatuan, kontaktuen jarraipena egiteko ezartzen diren sistemetatik abiatuta (Aste horretan baieztatzen diren kontaktuak/aste horretan jarraipenean dauden kontaktuak x 100). Asteazkenetan jakinaraziko da, 12: 00ak baino lehen, aurreko asteko datuekin, astelehenetik igandera.
- Zaintza epidemiologikoko zerbitzuetako profesionalen kopurua (osasun publikoko teknikariak, epidemiologoak, osasun publikoko erizainak, beste langile tekniko batzuk) COVID-19ren erantzunari dagokionez, detektatutako eguneko kasuen kopuruari eta erreferentziazko biztanleriari dagokienez. Hasierako langileak eta sartutako errefortzuko langile berriak adieraziko dira. Informazio hori astean behin jakinaraziko zaio CCAESari. Asteazkenetan jakinaraziko da, 12: 00ak baino lehen, aurreko asteko datuekin, astelehenetik igandera.
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
18
4. ERANSKINA: AGERRALDIAK JAKINARAZTEKO TAULA
Agerraldiaren identifikazio zenbakia
Maila
Jakinarazpenaren data maila zentralean
Agerraldia dagoen lurralde historikoa
Agerraldia dagoen udalerria
Lehenengo kasuaren sintomen hasiera data
Kasu kopurua
Ospitaleratutako kasu kopurua
Hildako kasu kopurua
Jarraipena egiten ari zaien kontaktu kopurua
Agerraldiaren eramua (agerraldia gertatu den
establezimendu edo erakundearen izena jarriko da)
Lehenengo kasua inportatua (Bai/Ez)
Kasua inportatua izan den lurraldea
Oharrak: Eragia izan dezaketen faktoreei buruzko
informazioa (urruntze fisikorik ez, NBE-rik ez erabiltzea, NBE-tan intzidentziak egotea, bidaia, etab.) eta garrantzitsutzat jotzen den beste edozein informazio.
Agerraldiaren lekua: agerraldiaren autonomia, probintzia eta udalerria. Tenporalitatea: EAEko zerbitzu zentralei agerraldia deklaratzeko data. Lehenengo kasuaren sintomen hasiera-data
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
19
5: ERANSKINA. COVID-19ren KASUEN ETA KONTAKTUEN JARRAIPEN ETA ISOLAMENDURAKO DENBORAK
1. Sintomak dituen persona etxeko isolamenduan egongo da:
Ospitaleratua izan ez bada: Gutxienez 7 egun sintomak hasi direnetik (sukarra eta koadro klinikoa osatzen direnetik hiru egun pasatu behar dira).
Ospitaleratu behar izan bada: Ospitaleko alta hartu eta 14 egunera (sukarra eta koadro klinikoa osatzen direnetik hiru egun pasatu behar dira). Azken PCR negatiboa izanez gero, eta arnasketa-sintomarik ez badu, sendatuta dagoela ulertuko da, eta alta eman ahal izango zaio, etxeko isolamendua agindu gabe.
2. Kontaktu asintomatikoak 14 egunez egongo dira koarentenan, gaixoarekiko babestu gabeko esposizioaren azken egunetik aurrera (etxean kasu berriak diagostikatuz gero, eta arrisku-kontakturik egon bada, kontaktuen isolamendu denbora berriz hasi beharko da). Kontaktuak sintomarik ez balu eta lehenengoPCR negatiboa balitz, koarentenaren iraupena murriztu ahal izateko, PCR bat egin daiteke kasuarekin azken kontaktua izan eta 10 egunera, eta koarentena eten ahal izango da emaitza negatiboa izanez gero.
EGUNA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30
A ETXEBIZITZA
1.PERTSONA X 10 egun SH A
2.PERTSONA X 10 egun SH A
3.PERTSONA X Kontaktua. 14 egunez babestu gabeko azken esposiziotik A
4 PERTSONA X 1 1 1 A
EGUNA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30
B ETXEBIZITZA
1.PERTSONA X X 14 egun, ospitaleko Alta-egunaren ondoren A
2.PERTSONA X X 14 egun, ospitaleko Alta-egunaren ondoren A
3.PERTSONA X Kontaktua. 14 egunez babestu gabeko azken esposiziotik A
4 PERTSONA X X 14 egun, ospitaleko Alta-egunaren ondoren A
EGUNA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30
C ETXEBIZITZA
1.PERTSONA X X 14 egun, ospitaleko Alta-egunaren ondoren A
2.PERTSONA X 10 egun sintomen hasieratik A
3.PERTSONA X Kontaktua. 14 egunez babestu gabeko azken esposiziotik A
4 PERTSONA X 10 egun SH A
X: OSPITALERATUTAKO COVID-19 kasua. OSPITALEKO ALTA eguna X: OSPITALERATU GABEKO COVID-19 kasua. SINTOMEN HASIERA DATA; X BABESTU GABEKO AZKEN ESPOSIZIO
Jarraipen-aldia, kasuen isolamendua eta kontaktuen koarentena; A: ALTAREN eguna. Isolamendu eta koarentenaren amaiera
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
20
6.ERANSKINA. KASUEN ETA KONTAKTUEN JARRAIPENA KONFINAMENDUA AMAITU ARTE ETA
ONDOREN
1. Lehen mailako arreta
Lehen mailako arretako profesionalek beren kupoko COVID-19 kasu probableen eta baieztatuen
jarraipena egingo dute, bai COVID zentroetakoak badira, bai ospitalean alta eman bazaie. Jarraipenean,
Klinikaren eboluzioaz gain, hauek ere aintzat hartuko dituzte:
Etxeko isolamenduari buruzko indikazio eta gomendioa, pertsonak hori egiteko baliabiderik duen
egiaztatuta (etxebizitzaren ezaugarriak eta/edo laguntza-pertsonak, behar izanez gero).
Beharrezkoa bada, etxean isolatzeko baldintzak betetzen ez dituzten kasu arinetarako bere ESIan
ezarritako laguntza-baliabideetara bideratuko da pazientea.
Pazienteari galdetuko zaio ea laguntzarik behar duen erosketak egiteko, maskotak zaintzeko edo
isolamendua betetzea zaildu dezakeen beste edozein gauza egiteko, eta, hala badagokio, bere
auzoan edo udalerrian ezarritako laguntza-baliabideetara bideratuko zaio.
Beharrezko material guztia entregatu dela egiaztatzea: maskarak, isolamendua eta garbiketa nola
egin behar den adierazten duten liburuxkak.
Kasuaren bizikideei koarentena agintzea. Arrisku-kontaktutik 14 egun iraungo du, hau da, babesik
gabeko azken esposiziotik. Bizkideak bere kupokoak ez badira eta laneko baja behar badute,
eskatzeko esango zaie.
2. Lan-eremua
Prebentzio-zerbitzu propioak edo kanpokoak aztertuko dituzte lan-eremuan sortutako
kontaktuak, (kasuak sintomak zituen bitartean, 2 metro baino gutxiagora eta gutxienez 15
minutuz egondakoak). Zerbitzu horiek etxeko koarentena aginduko dute eta beraien jarraipena
egingo dute, sintomak garatzen dituzten aztertzeko.
Osasun langileen jarraipena eta kudeaketa Lan-Osasuneko prozedura espezifikoen bidez egingo
da. Prozedura horiek Osasun Ministerioak ezarri ditu, SARS-CoV-2rekiko esposizioaren aurrean
Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak jarduteko prozeduran.
3. Ospitaleak
Pertsona bat ospitaleratzen denean, Prebentzio Medikuntzako edo Infekzioaren Kontroleko
Zerbitzuak adieraziko du kasuaren kontaktu estuen koarentena, eta euren lehen mailako arretako
medikuarengana bidaliko ditu.
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
21
4. Epidemiologia Unitatea:
Zaintza Epidemiologikoko Unitatea arduratuko da etxetik kanpoko harreman estuen kontaktuei
indikazioak eta gomendioak emateaz (bilera informalak, gimnasioa, ospakizunak, hizkuntza-
eskolak). Gainera, zentro soziosanitarioetaz arduratuko da.
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
22
7. ERANSKINA. HEGAZKINEAN KONTAKTU ESTUA IZAN DUTEN BIDAIARIAK IDENTIFIKATZEKO
DISTRIBUZIOA
Kontaktuak aztertzeko, kontuan izan behar da 5x5 tokiko eremua, irudietan ikusten den moduan. Toki 1 da:
eserleku bat edo pasabidea. Eskema hori bera beste abioi batzuei ere aplika dakieke, baldin eta eserlekuak modu
desberdinean banatuta badituzte.
Kontaktuak aztertzeko, kontuan izan behar da 5x5 tokiko eremua, irudietan ikusten den moduan. Toki 1 da:
eserleku bat edo pasabidea. Eskema hori bera beste abioi batzuei ere aplika dakieke, baldin eta eserlekuak modu
desberdinean banatuta badituzte.
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
23
8. ERANSKINA: NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK (NBE) JARTZEA ETA KENTZEA
I. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK- NBE
Ikertzen ari diren pazienteak, kasu baieztatuak edo probableak atenditzen dituztenek, banakako
babes-ekipo hauek erabiliko dituzte:
Mantala
Arnasketa-babeslea: maskara, zeregin guztietarako.
Arnasketa-babeslea aerosolak sor ditzaketen zereginetarako (intubazioa, aspirazioa):
FFP2 maskara edo FFP3,eskuragarri badago.
Babes-eskularruak.
Begi babeslea/ muntaketa integraleko betaurrekoak, aplikazio sinboloa: 3 (tantak edo
likidoen zipriztinak – muntaia)
II. NBE-ak JARTZEKO SEKUENTZIA
Gelan sartu aurretik, NBEaren elementu guztiak jarri behar dira
Babes-elementuak ordena honetan jarriko dira:
1. Eskuen higienea.
2. Mantala jantzi.
3. Dagokion maskara jarri:
Maskara itxita, egokitu sudur-klipa (1)
Maskara zabaldu, aurrealdea estutu eta ertzak batu (2)
Jarri kokotsa maskararen behealdean. Beheko bandatik tira egin, buruaren gainetik pasa eta
jarri belarrien azpian. Goiko banda buruaren gainetik pasa eta belarrien gainetik jarri (3).
Sudur-klipa bi eskuekin sudurrera doitu, bandak doitu eta maskara doitu (4)
Box/gelako eremu kutsatuan sartu aurretik, egiaztatu maskara ondo doituta dagoela (5)
4. Begiak babesteko betaurrekoak jarri eta eusteko banda doitu.
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
24
5. Azkenik, jarri eskularruak, mantalaren eskumuturra eta mangaren zati bat estaltzen dutela
ziurtatuz.
III. NBEak KENTZEKO SEKUENTZIA
NBEak gela/box barruan kenduko dira. Kontuan izan behar da NBEko elementuak hondakin
biologikotzat hartzen direla; beraz, gela/box barruan dagoen poltsan botako dira beti. Poltsa horiek
ez dira gehiegi beteko.
Babes-elementuak honako hurrenkera honetan kenduko dira:
1. Bi eskularruak kendu.
- Kendu eskularruetako bat
ertzetik tirata.
- Eskularrurik gabeko hatzamar bat sartu beste
eskularruaren eskumuturretik eta kanpora tiratu.
2. Eskularruak hondakinen poltsan bota.
3. Eskuen higienea egin
4. Babes-mantala kendu, aerosolak sortzea saihestuz eta bere gainean tolestuz, hura kentzean
barruko zatia kanporantz gera dadin. Hondakinen poltsan bota.
5. Eskuen higienea egin.
6. Begiak babesteko betaurrekoak kendu, zintari buruaren atzetik tira eginez. Betaurrekoak material
edo eskuoihal desinfektatzaileekin garbitu, fabrikatzailearen jarraibidearen arabera, barrualdetik
kanpoaldera.
SARS-CoV-2 koronabirusaren zaintza protokoloa
25
7. Eskuen higienea egin.
8. Gelatik irten.
9. Betaurrekoak kanpoan utzi, gainerako ekipoekin batera, berriro erabiltzeko.
10. Maskara kendu, banda elastikoetatik eutsita, aurrealdea ukitu gabe.
11. Eskuen higienea egin (gel hidroalkoholiko batekin).
SEGURTASUNEKO BETAURREKOEN GARBIKETA ETA MANTENTZEA
Lanaldia amaitu ondoren, betaurreko babesleak ur epelarekin eta pH neutroko xaboiarekin garbitu
behar dira euren osotasunean.
Ondoren, kontu handiz lehortu ehun leun, garbi eta xurgatzailearekin, edo airean lehortzen utzi.
Paperarik ez erabili.
Desinfekzioa burutzeko, produktu desinfektatzailea duen gainazaletarako eskuoihal lehor bat edo
ekuoihal desinfektatzaileak erabili. Ez da bestelako disolbatzailerik erabili behar.
Leku aireztatu eta freskoan gorde, hezetasuna, zikinkeria eta hautsa saihestuz. Biltegiratzeko eta garraiatzeko. plastikozko zorro edo poltsa bat erabiltzea gomendatzen da.
top related