ostirala 2018ko irailaren 21a ix. urtea 367. zenbakia … · hartzea da, beraz, herri horietako...
Post on 11-Oct-2020
4 Views
Preview:
TRANSCRIPT
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
JOANES ETXEBARRIA
Ofizio anitzen arteko elkarlanean harrera egiten diete Bankan haur elbarrituei b20 urtez gorakoentzat,berriz, lekuak eskas dira helduen zentroetan bBihar besta bat antolatu dute 50 urteak ospatzeko b 4-5
Bankako
Ihintzak
50 urte
Ingurumena Masa turismoakhondarkinen zama azkarki
emendatzen du uda garaian
3Ipar Irati Irabiak, Iratiko ibarrekozazpi herri biltzen dituen biltzarrak
bertso bazkaria antolatu du
2Ostirala
2018ko irailaren 21aIX. urtea367. zenbakia
www.iparraldekohitza.eusieh@hitza.eus
LABORANTZA
HERRIKOIA
ZUEN ESKU
EHLG-ren lana beharrezkoa da.
ehlgbai.org
Egin zaitez sustengatzaile ORAIN !
Joanes Etxebarria Donibane Garazi
Ipar Irati deitzen duten ere-
muan zazpi herri elkar-
tzen ditu biltzar sortu be-
rriak: Behorlegi, Mendibe,
Lekunberri, Ahatsa, Ain-
tzila, Duzunaritze eta Donazaha-
rre. Biltzarrari Irabia izena eman
diote, Iratiko aintziratik harturik.
«Zazpiak bat», diote.
Biltzarrak Euskal Herriaren
historian izan duen garrantzia
oroitaraziz hasi du Gorka Torrek
Irabiaren aurkezpena: «Gure ohi-
ko antolaketa politikoa —P handi
batekin, erran nahi baita bizi pu-
blikoa— biltzarrean oinarritu da.
Euskaldunak biltzarrean biltzen
ginen, eta demokrazia zuzena
zen». Botere delegaziorik gabe
gaiak eztabaidatzea eta erabakiak
hartzea da, beraz, herri horietako
talde berrian duten intentzioa.
Estatuen sorrerarekin biltzarra
higatu, delegazioak plantan eza-
rri eta «boterea jende batzuen
esku» gelditu dela aztertu du so-
laskideak.
«Biltzarra sortzearen ideia he-
rritarren artean elkartzea da, eta
ukaitea eztabaida gune bat denei
irekia; ekintzak egiteko edozein
arlotan, erabakiak hartzen ditu-
gu». Nahiz eta gauza baterako
edo besterako delegazio bat izan
daitekeen, Gorka Torrek azpima-
rratu du «epe luzerako» ez dela
delegazio finkorik ematen: «Or-
duan norbanakoa gomitatua da
gogoetatzera, erabakiak hartzera
eta ardurak hartzera». Arlo psi-
kologikoan, osasunean, arazo
ekonomiko, politiko edo soziale-
an ardurak ez dira hartzen, haren
erranetan, eta horren ondorioz
«boterea duten horiek beren in-
teresen arabera» ari direla dio.
Ohiko elkarteen ibilmoldetik
ere arras bereizi du Torrek biltza-
rrarena: ardura delegazio gisa
ikusten du bulego baten funtzioa,
presidente, diruzain eta abarre-
kin. «Zaila da zinez parte hartzea,
ardurak hartzea, delegatzen baita
bi biltzarren arteko lana», dio.
Elkarteen ibilmoldearekin pa-
raleloa eginez, ekainean hasirik
eta gaur arte hilabetean behin Ira-
biak egin dituen biltzarrak elkar-
te baten «biltzar nagusiak» beza-
la lirateke: «Den-denak gomita-
tuak dira; denek hitz egin lezake-
te eta erabakiak hartu».
Euskarari lehentasunaEskualde euskalduna da zazpi he-
rriek osatzen dutena. Baina, leku
anitzetan bezala, «egitura sozio-
politikoetan, nahiz eta euskara
anitzek eta batzuetan denek ja-
kin, bigarren mailan gelditzen
da», Torrek dioenez. Desagertu
behar ez badu, argiki trenkatu
dute euskarak «lehen planoan»
izan behar duela. Edozein hiz-
kuntza onartzen dute, itzulpenak
eginez, baina euskara dute hiz-
kuntza nagusia.
Udaberriaz geroztik biltzar gu-
txi egin dituzte, laugarrena hila-
bete hondarrean eginen baitute.
Giro «goxoa» dutela ziurtatu du
kideak, eta belaunaldien nahas-
keta azpimarratu. Gai desberdi-
nak aipatzen hasiak dira, baita
saio batzuk finkatzen ere: euska-
raren alorrean igandean izanen
dute lehen saioa, bertso bazkari
batekin.
«Bertsolaritza herrikoia bul-
tzatu nahi dugu. Garai batean
praktika zabalagoa zuen bertso-
lariak, eta bertsoa denek egin ze-
zaketen, pixka bat denek palan
jostatzen dakigun bezala nola-
bait». «Goi mailako bertsolari-
tzaz gozatzea» ez dute baztertzen
Amets Arzallus eta Patxi Iriart
bertsolariekin eginen den bezala;
baina ondotik mahai inguruan
nahi duen oro aritzen ahalko da
kantuan: «Helburua bi maila ho-
riek uztartzea da».
Bestalde, ipuin eta kondaira za-
harren inguruko gaualdiak, es-
kualdeko antzerki zerbait mun-
tatzea, kantuaz gozatzea... ideiaz
gainezka abiatu dira. Euskarari
loturik beti, ekitaldi batzuekin
bat egitea aipatu dute: Euskaral-
dia, Euskararen Urtaroa, Euska-
raren Nazioarteko Eguna, mus
txapelketan parte hartzea edo
Gartxot filmaren inguruko
gaualdi bat ere pentsa-
tuak dituzte oraingoz.
Igandeko bertso baz-
kariaren ondotik, urrira-
ko Behorlegiko Intxaus-
peko baratzeen bisita an-
tolatu dute. Bi saioek lotura
badute, igandeko bazkaria tokiko
—edo hurbileko— jakiekin presta-
tuko baitute. Gerora proiektatzen
hasirik, uda honetako besten ai-
tzakian Irati inguruko beste he-
rriekin —Nafarroan, Zuberoan—
abiatu harremanak barnatu nahi
lituzkete.
Irabia biltzarraren «espazio politikoa» hainbat gaieztabaidatzeko eta deliberoak hartzeko baliatu nahi dute,euskarari lehentasuna emanez. Ekainean hasi ziren biltzen, eta iganderako lehen ekitaldia antolatu dute, Ahatsan.
Irati inguruko herrienbiltzarra sortu dute
Iganderako bertso bazkaria antolatu dute, eta urrirako, Behorlegiko Intxauspeko baratzeen bisita. IRABIA
Gai desberdinak aipatzenhasiak dira, baita saio batzukfinkatzen ere. Lehena,igandeko bertso bazkaria
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 21aGaiak
Iñaki Etxeleku Baiona
Bil Ta Garbi sindikatuaren balioz-tapenek diote udako bakantzatia-rrek Ipar Euskal Herriko biztanle-ria 30.500 jendez emendatzendutela urte osora ekarriz, arabe-ran. Bortxaz, hondakin kopuruaazkarki emendatzen du.Bereiziak ez diren zikinen hon-
darrak %30 emendatzen diraudan. Guneka, hala nola Hego La-purdin, %60ko emendatzea ikusidu 2017an Bil Ta Garbik. Urteanzehar, bana beste 8.000 tona hon-dakin kontatzen ditu hilabetekasindikatuak. Udan, 2.700 tonagehiago, guti gorabehera. Horieigehi bereizten direnak, zikinontzihorian botatzen diren brika, plas-tiko, metalki eta gainerakoak.Usaian, 10.500 tona dira hilabete-an; udan, berriz, 3.700 tonagehiago. %35eko emendatzea. Heldu da uztail eta agorrilean,
bi hilabetez, Ipar Euskal Herrikourteko hondakin zamaren laur-denaz goiti metatzen dela, beti BilTa Garbi sindikatuak eman da-tuen arabera. Xehekiago ageri da aldaketa zi-
kin biltzeko lantaldeetan, orozgain, turista gehien biltzen denitsas hegian. Mixel Ibarluzia, Bo-kaletik Bidarterainoko eremuazarduratzen da Euskal HiriguneElkargoko hondakin biltze zerbi-tzuan. Udako, langile eta kamioikopurua azkarki emendatzen du-tela esplikatu du: «Bi talde gehia-go izaten dira ekainaren 20tik le-kora, buruilaren 17ra arte. Eta,lurpean diren ontzien biltzeko gi-dari bat eta kamioi bat gehiagoateratzen dugu udako». Epe horretan, bi talde badituzte
espresuki eginak, erraterako, An-geluko Amodio Ganbera gune tu-ristiko nagusian ibiltzeko. Horrezgain, beste talde berezi bat:«Arratsaldetan, hartzen ditugubeste bi gazte, botatze basakdei-tzen direnen biltzeko. Itzulbirakaibiltzen dira; goizetan, Baiona egi-
ten dute; arratsaldetan, lehenbi-zian, Angelu —plaia zokoak—, etagero, joaten dira Biarritzerat. Za-kuak baldin badira ezker-eskuin,biltzen dituzte, eta batzuetanhaiekin ibiltzen da polizia bat isu-nak emateko». Aurten indartudute alor hori, bi langile ezarrizBaionako eta beste bi Biarritzeko.«Hola hasiz geroztik anitz garbituda, zernahi gauza atzematen bai-kenituen udan bide bazterre-tan». Talde indartzea beharrezkoa
da, bestela, udan ez bailiratekehelduko: «Ezagun da bai diferen-tzia, horregatik hobe da egun gu-ziz pasatzea. Bi egunez ez dituzuuzten ahal». Uztaileko zazpi gaz-te gehiago eta agorrilean bestezazpi gazte hartzen dituzte ka-mioien bilketarako.
Izartzeko, zama batzuk aipatuditu: «Hamabost talde baditugudenetarat asteartetan ibiltzen di-renak plastiko biltzen, eta banabertze, bakoitzak egiten dute bitona. Heldu da, etxez etxe ibilizkamioiekin, 25-30 tona arteanbiltzen dituztela astearte guziz.Itsas bazter horretan, lekuka, hirualdiz gehiago bada udan».Hiri batetik bestera, bakantza-
tiarren egonlekuen arabera ego-kitu behar dira. Bistakoa da Bi-
darteko kanpinetan, konparazio-ne: «Bidarten, kanpinekin, buf!Urritik lekora ez duzu fitsik iza-nen, eta bi astetarik pasatzengara. Kanpinak hetsiak izatendira negu betean. Gero, pazkotiklekora idekitzen hasten dira, etaegun guziz joan behar dugu ka-mioi batekin, bakarrik kanpinguzien husteko». Aire kutsadura aztertzean, au-
toak metatzen diren guneen iker-ketak erakutsi bezala, turismomasiboa duten leku berak diragehien hunkiak: «Ikusten duguBokale eta Biarritz ala Bidarterenartean, alimaleko diferentzia da!Bokalen, neguan eta udan, lanbera da kasik. Bidarten, neguan,hiru lagunekin egiten ahal da zi-kinen biltzea; udan, zazpi-zortzibehar dituzu eman». Elkargoko biltzaileez gain,
hondartzak dituzten hiriek erebilketa antolatzen dute berenaldetik. Angelun, eman dezagun,udatik kanpo sei langile ibiltzendira urte osoan, asteko sei egu-nez, hondartzetako zikinen bil-tzen. Udan, 50 sasoilari hartzendituzte egun guziz ari direnak.650.000 euro xahutzen dituztehorretarako. 2017. urtean, 800tona hondakin bildu zituztenhondartzetan. Biarritzek, Doni-bane Lohizunek, Hendaiak, bes-teak beste, beren taldeak badi-
tuzte, gisa berean, udako bilketahorren egiteko. Beste bilketa ohargarria, Kosta
Garbia itsasontziak egiten duenada. Iaz, Aturri eta Bidasoa artean,hamabost tona hondakin bilduzituen ur gainean zebiltzanak. Biherenak egur puskak ziren, besteherena plastikoak.
Canopian beroUdako zikinen zamaren errezibi-tzeko, Baiona Canopiako bereizteeta tratatzeko zentroan langilegehiago hartzen dituzte. Bereiz-ketaren egiteko, hiru lanpostugehiago gauaz: «Bi gau uztailekolehen hamabostaldian; hiru gauuztailaren 14tik irailaren 15era,eta bi gau irailaren 17ko astean»zehaztu du Nicolas Seguin Bil TaGarbiko komunikazio arduradu-nak. Bereizten ahal ez dituztenhondarrak berriz bideratzekozerbitzuan, berriz, lan egunakzazpitarat luzatzen dituzte. Gauzabera Urruñako Bittolako lekual-daketa kaian eta Senpere Zalua-gako zikin lurperatzeko ere-muan. Usaian, astean sei egunezari dira.Aurtengo uda ez dute beti aisita
izan Canopian, iduriz. Hitz neur-tuz aitortu du komunikazio ardu-radunak: «Errezibitzeko baldin-tzak tinki izan dira agorrila buka-erako zenbait goizetan ikusiz
zenbat bazen, baina hondakinguziak hartuak izan dira». Ibar-luziaren biltzaile taldeko langile-ek beste gisan bizi izan dute:«Aurten izan dute problema.Maiz, arrastatua izan da. Hustekoproblemak izan dira; ez zituztenirensten ekartzen genituen gu-ziak. Gidariak erotzen ziren, ba-tzuetan hiru oren laurden, edoberdin, oren bat goaitatu beharbaitzuten hustu aitzin». Langile batzuk joan dira ere
uda betean tratatze zentrotik. Ko-munikazio arduradunak dio, ha-atik, ez duela deus ikustekorik lanzama edo baldintzekin: «Egituraguztietan ikusten diren mugi-menduak dira, karrera bilakaerabatean norberaren hautuei lo-tuak direnak».Hondakin emendatze inpor-
tanteak erran nahi du birzikla-ezintzat dauzkaten hondarrak —errefus deitzen dituztenak—emendatzen direla araberan.Errefus lodiak eta errefus ttipiakezberdintzen dituzte. Errefus lo-diak —nagusiki ezin birziklatuzkoplastikoak— erretzerat doaz; partebat, Begles hiriko (Gironda) Astriagunerat, beste parte bat, BenesseMarenneko (Landak) Sitcomerraustegira, eta azkena, zemen-tu industriara Saica egituraren bi-dez. Errefus ttipia, hura, lurpera-tzen dute Senpereko Zaluagan.
Milaka tonazikin gehiagoudan, kostanAutoen kutsaduraren gisan, udakoturismoak hondakinen emendatze handiadakar Ipar Euskal Herrian b Biltzeko etatratatzeko lantaldeetan ere eragina badu
Baionako Canopiako zentroan hiru langile gehiago hartu behar dituzte gauaz aritzeko, udan. BOB EDME
Etxez etxe, 25-30 tonabiltzen dituzte astearteguziz. Itsas bazterrean,lekuka, hiru aldizgehiago bada udan»Mixel IbarluziaElkargoko zikin biltze zerbitzukoa
«Errezibitzekobaldintzak tinki izan diraagorrila bukaerakozenbait goizetan ikusizzenbat bazen»Nicolas SeguinBil Ta Garbiko komunikazio arduraduna
‘‘
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 21a Gaiak
d
Turismoaren eragina ingurumenean
Hondarkinak
4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko irailaren 21aAstekoa
Joanes Etxebarria Banka
Bankan haur el-
barrituen zen-
troak, Ihintza
edo La Rosee
zentroak, bo-
rrokatu behar
izan du 50. urtebetetzea ospatze-
ra heltzeko. Bizirauteko borrokak
etengabe egokitzera behartu du
eta hala segitzen dutela diote ar-
duradun eta langileek, geroari so.
Mende erdi baino historia luze-
agoa du zentroak: XIX. mende
hondarrean serorek emazte gaz-
teen zentro bat sortu zuten ber-
tan, besteak beste meatzarien ala-
bei harrera eginez. 1894ean, mea-
tegiak itxirik, behartsuen zentro
bilakatu zen, 1924 urtean tuber-
kulosiaz eri zirenak artatzen hasi
ziren arte. Gero serorak bi zaldiko
auto batean kurritu omen ziren,
han horka, zentroa zein beharrei
egokitzen ahal zitzaion jakin
nahian. 1968. urtean, tuberkulo-
sia desagerturik, Ihintza zentroa
—frantses izenean ezagunagoa: La
Rosee— fisikoki eta mentalki elba-
rrituak ziren haurren aterpe bila-
katu zen.
Serorak haurren zaintzara mu-
gatzen baziren, 50 urte berantago
talde profesional zabal batek die
harrera egiten: mediku eta erizai-
nak, psikologoa, hezitzaile bere-
zituak, kine, ortofonista eta abar
luze batek. 30 haur errezibitzen
dituzte eta zentroaren profesio-
naltasuna ezagutua da. Departa-
menduko gisa bereko beste zen-
troak ez bezala, urte osoan irekia
da. «Familia batzuek hatsaldi ba-
ten beharra badute, eta inportan-
tea da horri erantzutea. Ez baita
aisa egunero haur elbarritu bat
ukatea etxean». Christian Barne-
txe zerbitzuetako zuzendariak
azaltzen du zentro horretan urte
osoan egoten diren haurrez gain,
familiek bakantzetan, asteburue-
tan, astean zehar... egoki zaien
bezala baliatzen ahal dutela Ihin-
tzaren zerbitzua. Beste zentroak
ixten direlarik, oporretan adibi-
dez, Bankara eramaten ahal di-
tuzte.
Herriarekin lotura
Ez da, nehola ere ez, zentro itxi
bat. Elbarrituentzat egokituak di-
ren kirol andana bat praktikatzen
dituzte: eskia San Martiko Ha-
rrian, itsas bela Soustonsen... Bes-
talde, Baionako bestetara doaz.
«Batzuentzat denetatik urrun
gaude, baina energia anitz ezar-
tzen dugu besteengana joaten»,
zehazten du Barnetxek. Herriko
eta inguruko eskolekin besta des-
berdinak, ihauterietan, ferian,
mendi lasterketan ere parte dute.
Euskal Trailean ohitura bilakatu
da lasterkariek haur bat erama-
tea, lau pertsonaren artean era-
manik.
Herritarren parte hartzea han-
dia izan da zentroaren garapene-
an ere. Haien emaitzekin berritu
zen eraikin bat —besteak Estatua-
ren diruztatzeekin—, baita mate-
riala erosi ere —balneoterapia gela
adibidez—. «Gaur egun ere Ihin-
tza herrian errotua da, besteak
beste 43 lanpostu osoren heina
enplegatzen baita hemen. Ibarre-
ko lehen enplegatzailea da»,
Chaterine Oteiza elkarteko presi-
dentaren erranetan. Gogoan du
nola, behar izan delarik bereziki,
baina epe luzean ere «ibarreko
hautetsiak zinez engaiatuak»
izan diren. Horren erakusle Mixel
Ozafrain, Bankako auzapeza,
Ihintza elkarteko administrazio
kontseiluko kide ere izatea.
Larunbatean izanen dira men-
de erdiko ibilbidea markatzeko
ospakizunak; astelehenean jada-
nik 200 pertsonak izena eman zu-
ten bazkariarentzat. Baina Sonia
Etxegarai zuzendariaren ustez,
argumentu ekonomikoa ez da
ibarreko jendeen atxikimendua
esplikatzen duen bakarra: «Be-
harrei lekuan lekuko ihardestea
ere beharrezkoa da; zergatik dena
behar litzateke Baionan izan?».
Bankako Ihintza zentroan 30 haur elbarrituren lekuabadute. Bihar mende erdiko historia ospatuko dute,herrian, egun osoko bestarekin. Borrokatu behar izandute zentroa irekirik atxikitzeko eta modernizatzeko.Gaur egun, erronka bilakatu da 20 urteak betetzendituztenean leku bat atzematea helduen zentroetan.
Haur elbarrituenzerbitzura
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 21a
Astekoa
30 haurren lekua bada Bankan,
28 barnetegian eta besteak eguna
bertan pasa eta etxeratzeko. Le-
kuko haurrak beti izan baitira eta
bi dira orain. Harrera desberdi-
nak printzipio berarekin egiten
dira: haur bakoitzari egokitua
zaion programa plantan ezartzen
dute familiarekin adosturik, hel-
buruak finkatzeko. «Autonomia,
sozializazioa, komunikazioa ho-
betzea izan daitezke helburuak
adibidez», Valerie Guison hezi-
tzaile berezituaren erranetan.
Xede horiek plantan ezartzeko
eta egunerokoan ere, familiekin
lotura egiten dutela gehitzen du.
«Bakoitzaren beharrak eta errit-
moak kontuan hartzen ditugu»,
zehazten du Marie Jegouic hezi-
tzaileak bere eguneroko lana des-
kribatzean.
Xede pertsonalizatuak, defini-
zioz, desberdinak dira haur bate-
tik bestera. Baina aldaketa nabar-
menak ikusi dituzte Bankako lan-
gileek azken hamarkadetan. Bar-
netxeren erranetan, bereziki az-
ken hamabost urteetan: «Orain
haurren %90 erregularki etxera-
tzen dira. Gauza anitzen ondorio
da. Duela 30 edo 40 urte diskur-
tsoa bestelakoa zen: familiei erra-
ten zitzaien beren haurren bizi es-
perantza laburra zela, erraten zi-
tzaien ez atxikimendu sobera
ukaiten saiatzeko. Hemendik
haur bat 20 urterekin joan zenean
bere amak erran zidan ez zela ho-
rretara prestatua, ez baitzekien
hain luzaz biziko zela».
«Lehen baziren anitzez pertso-
na gehiago elbarritasun anitza zu-
tenak, besteak beste fisikoki ani-
tzez ezinduagoak», dio Guisonek.
Gaur egun, berriz, konportamen-
du arazo gehiago ikusten dituzte.
«Lan egiteko maneran aldaketak
ekartzen ditu», Jegouicek dionaz,
horretarako dituzten formakun-
tzen aipamena eginez. Ihintzako-
ek harro diote beti egokitzen jakin
dutela, eta elkarteko presidente-
ak ziurtatzen du beti geroari so
daudela: «Hemendik hogei urte-
tara zer eginen dugun galdetzen
diogu gure buruari, zer haur pato-
logia mota ukanen dugun, beha-
rrei nola egokitu ikusten dugu».
Horretarako ahalak behar dire-
nez, Estatuko osasun zerbitzuek
bultzada ematen ote dutenez gal-
deturik, Sonia Etxegaraik tes-
tuingurua oroitarazten du lehe-
nik: «Sektore mediko-soziala
mutazioan da denetan bezala, fu-
sioak egiten dira, mutualizazio-
ak...». Elkarrizketatu guztiek
diotenaz, eraikin berriak bai, ma-
terial doi bat ere badute, baina
egunerokoan gauza anitz beren
oldez egin behar dituzte. «Gure
zentroa txiki-txikia da», gehitzen
du Etxegaraik, xede berriak el-
karte handientzat izan ohi direla
azalduz.
Helduentzat leku eskasezAlta, bada gabezia bat identifika-
tua, aspaldi honetan, betetzen
ahalko luketena finantzaketa es-
kasagatik ez balitz. Bankako zen-
troan, zoinahi haur zentrotan be-
zala funtsean, 20 urtez peko per-
tsonak egoten dira. Adin horreta-
tik aitzina, helduentzat berezi-
tuak diren guneetara bideratzen
dituzte. Hala izan behar luke be-
deren, azken urte luzeetan le-
kuak eskas baitira. «Baditugu ha-
mar bat 20 urtez gorakoak hel-
duen zentroetan lekuak hustea
zain daudenak», onartzen du zu-
zendariak.
2006. urtean, alta, helduen
zentro berri bat irekitzekotan
izan ziren Bankan berean, Chate-
rine Oteizak oroitzen duenaz:
«Estatuko egiturekin xede bat
plantan ezarri genuen. Xedea egi-
na zen, Estatuak onartu zuen,
baina azken momentuan finan-
tzaketa kendu ziguten. Alta, bai-
men guztiak baziren, baina diru-
rik ez».
Arazoak berdin segitzen badu
ere, xede berriak plantatzeko ma-
nera arras aldatu da Etxegarairen
erranetan: «Orain dena aldatu
da. Lehen xedeak guk muntatzen
genituen gora eramateko, orain
gainetik behera jiten dira. Eskain-
tza publikoak badira, baina guk
ezin dugu hurbiletik ere horiei
erantzun». Erronka beste teilatu
batera joan da, dirudienez.Bankako zentroan
elkarlanean ari dira medikuak,
erizainak eta hezitzaileak,
besteak beste. J.E.
Ihintza herrian errotuada, besteak beste 43lanpostu osoren heinaenplegatzen baitahemen»Catherine OteizaIhintza elkarteko presidentea
«Batzuentzat denetatikurrun gaude, bainaenergia anitz ezartzendugu besteenganajoaten»Christian BarnetxeZerbitzuen zuzendaria
«Baditugu hamar bat 20 urtez gorakoakhelduen zentroetanlekuak hustea zain daudenak»Sonia EtxegaraiIhintza zentroko zuzendaria
‘‘
RJENOFA BERHOKOIRIGOIN
Euskaraldiko arduraduna
Hats hartzeetatikarnasguneetara
Euskarak arnasguneakezinbesteko ditu bizi-rauteko eta biziberri-tzeko. Hots, euskaratik
eta euskaraz diharduten inguru-ne batzuk (naturalak edota anto-laturikoak). Bestela neke izanenzaio. Bizitzea neke baita hatsahartzeko zailtasunekin. Berrikiarte bizia bera zuen arnasgune,euskara zelako herritarrek natu-ralki erabiltzen zuten hizkuntza,etxean zein plazan. Baina urteakjin urteak joan, abiadura handianaldatu zaio panorama: 2016ko in-kesta soziolinguistikari segi, 16urtez goragokoen artean, IparEuskal Herriko biztanleriaren%18,3k du erabiltzen, eta haue-tan, %8,1k frantsesa bezainbat alagehiago (Euskal Herri mailan%25,7k). Zergatik? 1: Gutiengoanizanki aukera gutti dugulako,(Ipar EHko populazioaren %20,5gara); 2: diglosia egoera bateangarelako, hizkuntza azkar bat(frantsesa, ofiziala, prestigio han-dikoa eta arnasgune andana due-na) eta beste bat (euskara, gu-txiengoan, aitortzarik gabekoa.
Euskaraldiak hirugarren espa-rru horri begiratu nahi dio: hiztu-nari, hiztunaren barnekoari, ze-hazkiago, bakoitzak dituen hiz-kuntza ohiturei. Ohitura: ohartugabe egiten dena. Bi hizkuntza el-karbizitzan ditugula, batean bateta bestean bestea erabiltzendugu, artetan biak elkar nahasiz.Naturalki euskarazko harremanadugun solaskidearekin euskarazari gara, beti eta beti, salbuezpe-nez frantsesez aritu behar girene-an trukaketa zinez arraroa etanekea bihurtzeraino. Hori da hiz-kuntza ohitura. Baina ohiturekegiten dute ere euskara erabiltze-ko momentu batzuk huts egitenditugula. Nork ez du ezagutzenetxean tira-ahala euskaraz aridena eta etxetik atera ordukofrantsesari lotzen den bat? Norkez du ezagutzen biek euskara ja-kinda ere frantsesez dabilen bi-koterik? Nori ez zaio gertatu den-da batera sartu, frantsesez galde-tu eta bukaeran ohartzeaparekoak euskara zekiela? Noriez zaio gertatu Gau Eskolan burubelarri euskara ikasten dabilenari
(eta ikasia duenari!) frantsesezegitea? Nor ez da kausitu herrikogazte euskaldunen artean etaohartu frantsesez ari direla ?Nork ez du ezagutzen euskaraikasi baina euskaraz adieraztekourratsa nekeegia zaionik? Horiekere dira hizkuntza ohiturak.Usaia horietaz du ohartarazi nahiEuskaraldiak: kontzientzia har-turik, ohitura zaharrak deseraikieta euskararen alde doazen berribatzuk eraikitzeko. Hastapen ba-tean, aldaketa horiek hautuzko-ak izanen dira, artetan gogor izandaitezkeenak, baina denborare-kin eta errepikatzearen bortxaz,ohitura berri bilakatuko direnak.Euskal hiztunon aktibatze hauezinbestekoa dugu. Hiztun gisa,aktibaturik, badugu indarra etaboterea errealitatea aldatzeko!Hori erranda ere, plaza euskal-duntzeko instituzioek duten be-tebeharra ez dut baztertzen. Ins-tituzioek ere behar dituzte alda-ketak gauzatu eta heldu denurtean eskatuko zaizkie entitate-ei pauso berriak: bidea erraztubehar zaiolako hiztunari.
Aldaketa horiek bideratzekobidea errextuko digu Euskaral-diak, azaroaren 23tik abendua-ren 3ra, 11 egunez herritar sarezabal bat osatuko dugulako. Ko-lektiboak norbanakoa lagundu-ko du 11 egun horietan. ZenbatAhobizi ala Belarriprest izanengara? Zenbat herritarretan piztu-ko da 11 egunez lehen hitza betieuskaraz egiteko eta parekoakulertuz gero euskaraz jarraikitze-ko gogoa (Ahobizi) ala euskarakonprenitzen duelako hari eus-karaz egiteko gomita luzatzekogogoa (Belarriprest)? Neke da au-rreikustea. Jada gogotsu garenokbi hilabete ditugu gure inguruko-en motibatzeko, ariketan partehartzeko gomita luzatzeko etadenok ditugun hizkuntza ohitu-rei buruz ohartarazteko. Bistan
da, bi hilabete hauetan euskal-gintza sozialak zein instituziona-lak segituko du mezua plazara-tzen, baina ez da nahikoa izanen:oinarritik, pertsonatik, tokian-tokitik eraikiz du funtzionatukoEuskaraldiak. Astelehen astirianentzun genituen Ipar Euskal He-rriko hamaikakoaren parte dire-nen hitzak. Euskaraldia izan dai-tekeenaren aitzin-jasta ukan ge-nuen: 11 errealitate,euskararekiko 11 harreman, ha-maika bizipen eta Euskaraldianparte hartzeko 11 arrazoi. Gutien-goan izanik ere bagarelako etadenek dugulako euskararen aldezertxobait gehiago ekartzekoahala: gure barnari begiratuz,gure hizkuntza ohiturei eta ho-riek aldatuz. Euskaraz emandakotrukaketa bakoitza delako euska-rarentzako arnas hartze bat. Ar-nas gunerik ez denean, arnashartze bakoitza delako ezinbeste-ko; eta arnas guneak ukanda ere,arnas hartzeak ezinbesteko ditu-gulako euskararen biziraupen etabiziberritzerako. Horra hor go-mita: eman ezazu zure izenaAhobizi ala Belarriprest gisawww.euskaraldia.eusgunean!11 egunez iraunen duen arnasgu-ne zabal eta ederra izan daiteke.Zabal, eder eta eraginkorra: on-doko egunetan iraunen duten al-daketak ekarriko dituelako.
Hiztun gisa,aktibaturik, baduguindarra eta boterea
errealitateaaldatzeko!
Irudia b Baiona
Zikin biltzaileen greba agerikoa izan daIragan ostiralean hasi zuten greba Hirigune Elkargoko zikin biltzaileek, CGT sindikatuak deiturik. CFDT eta LAB
sindikatuek ez zuten grebara deitu lan baldintza eta sariei buruzko solasekin segituz. Egunez egun, bilduak ez
ziren zikinontziak metatu dira Baiona, Angelu, Biarritz eta Bokaleko eremuan, baita Hego Lapurdikoan ere.
Euskal elkargoak erabaki zuen bilketa egiteko enpresa pribatu bati dei egitea asteartetik lekora. 250 biltzaileta-
rik 83 sartu ziren greban lehen egunean. HITZA
Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400
karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak
mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria
adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
ieh@hitza.eus.
%
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 21aIritzia
«Nolaz [gure hizkuntzaeskubideen inguruan] ez daonartzen, sinpleki, norbaitekartzea 1.500 euroren trukebat-bateko itzulpena izateko?»If MatxikoteUztaritze Bai taldetik kanporatu hautetsia
2.250BI ASTEZ MINTZALASAIN PARTE HARTU DUTEN JENDEAK
Irailaren 1ean hasi eta 30a arte irauten duen Mintzalasaiko tailer eta age-
rraldietan, 2.250 lagunek parte hartu dute lehen bi asteetan Baiona, An-
gelu eta Biarritzen. «Marka guziak gainditu ditugu!», diote antolatzaileek,
«geroz eta parte hartzaile gehiagok ematen du izena aitzinetik». Hortik,
ondorioa jalgi dute: «Tailer, ikusgarri, bisita, mintzaldi, proiekzio, inizia-
zio… BAB-en ere euskaraz bizitzeko gogoa handia da».
Beste guzien artean, hitzordu baten berri zabaldu dute, bestalde: iraila-
ren 26a, heldu den asteazkena, Europako hizkuntzen eguna da. «Horren
karietara, Biarrizko gaztetxeak ikusgarri bat antolatu du familia guziaren-
tzat, berbereen kulturaren inguruan».
Kasik egunero eta hilabete osoan apailatu euskarazko aktibitateez gain,
besta nagusia irailaren 30ean izanen dela oroitarazi dute: Biarrizko Ma-
rion aintziraren inguruan iraganen da, egun osoan.
MUSIKA
AZKAINEOxigenoa euskarari
6.000 metroan ereegitasmoari
sustenguz, Xeiki eta Diabolo Kiwi.
bGaur, 20:30etik goiti, gaztetxean.
BAIONAZortzi.
bGaur, 20:15ean, Luna Negran.
BAIONAMaialen Errotabehere.
bBihar, 21:00etan, Gambetta
plazabaratzean.
BIARRITZLumi.
bBihar, 18:00etan, Atabalen.
BIDARTEBiga Ranx, Ze Esatek!
eta Elisa Do Brasil.
bGaur, 22:00etan, plazan.
DONIBANE LOHIZUNEAguxtin
Alkhat, Willis Drummond, Obic,
Lie Detectors, Polygorn eta 2zio.
bGaur, 22:00etan, plazan.
MAULE-LEXTARREXiberoots.
bBihar, 21:00etan, plazan.
BERTSOAK
AHATSA-ALTZIETA-BAZKAZANE
Bertso bazkaria Amets Arzallus eta
Patxi Iriartekin, Irabiak antolaturik.
b Igandean, 12:00etan, herriko gela
berrian.
DONAPALEUHernandorena ber-
tso sariketaren bigarren kanpora-
keta. Bertsolariak: Sarai Robles,
Jon Gurrutxaga, Irati Alcantarilla,
Ane Zuazubiskar, Jokin Bergara,
Txaber Altube.
bGaur, 21:00etan, Aldaka
gaztetxean.
ANTZERKIA
MAULE-LEXTARRE Jour de Fete
konpainiaren Bideaantzezlana.
bBihar, 19:00etan, baratze
pedagogikoan.
DANTZA
HENDAIAProyecto Larruaren
Akullueta La Macanaren Ven.
bBihar, 17:30ean, Gaztelu zahar
pilotalekuan.
BESTELAKOAK
ANGELUPatxika eta Gexanen
ipuin kontaketa (2- 8 urte).
bBihar, 11:00etan, mediatekan.
AZKAINEEuskaraldirako izenen
emateko: afixa erraldoien pinta-
keta.
bGaur, 18:00etan, aterpean.
BAIONABaratzezaintza tailerra
euskaraz.
Asteburuko.
Gaur
20:00: Zurriolako ButakaZinemal-
ditik
Bihar
18:00: Zuzenean Zure Esku: Gara-
ziko gaztetxea
20:00: Zurriolako Butaka
Ostirala
19:05. Aitzur eta Jorra.
Larunbata
19:00. Eskubaloia zuzenean Irisa-
rritik.
Igandea
09:30. Gure Bazterrak.
15:00. Errugbia Mauletik.
IRISARRIEuskaraldia: aperitifa eta
kanpaina prestaketa.
bBihar, 10:30ean, Gure Doia
ostatuan.
ITSASUEuskaraldia: motorrik
gabeko ibilgailuen itzulia eta
aperitifa.
bBihar, 18:00etan, plazatik.
ORTZAIZEEuskaraldia: Ahize
mendian ibilaldia, argazkia eta
pik-nika.
bBihar, 10:00etan, plazatik.
ZIBURUEuskaraldia:
Hamaiketakoa merkatuan.
b Igandean, 11:00etan, herriko
plazan.
bBihar, 16:00etan, Lafitte baratze
saltegian.
BAIONAEscape Game jokoa
euskaraz.
bBihar, 18:00etan, Too Late gelan.
BAIONAHemengo eta hango
ipuin eta musikak, euskaraz.
bHeldu den ostegunean, 19:00etan,
Pannecau karrikako After 8 gelan.
BARDOZEEuskaraldia: pik-nik
partekatua.
bBihar, 19:00etan, Ur Dorrean.
BIARRITZSofrologia musikala
euskaraz.
bBihar, 10:30ean, plaza berrin.
BIARRITZEuskaraldia: pik-nik
partekatua, aperitifa eta argazki
hartze erraldoia.
bGaur, 18:30ean, hondartza
nagusian.
BIARRITZ Imanol Eppherre, Eider
Ballina eta Anne Baskarak mapu-
txeen hizkuntza borrokaz egin Mai
da Bai (Eta ezetzik ez dago) filma.
bHeldu den asteazkenean,
10:00etan, Le Royal zinema gelan.
BIDARRAIEuskaraldia: pik-nik
partekatua, aperitifa eta argazkia.
bBihar, 18:30ean, Arrume gelan.
DONAPALEU Euskaraldia: poteo
alaitua Musutruk, Amikuzeko gai-
teroak, Eskukulako bertsolariekin.
bGaur, 19:00etan, herriko etxetik.
DONIBANE LOHIZUNEEuskaral-
dia: poteo alaitua eta argazkia.
bBihar, 11:00etan, Luis XIV. plazatik.
HENDAIAEuskaraldia: Diana, Hai-
maikakoaren aurkezpena eta ape-
ritifa.
bBihar, 09:00etan, karriketan.
HENDAIALurraldea eta Herria
bere liburua aurkeztuko du Eneko
Bidegainek.
b Irailaren 27an, 18:30ean, Baleak
elkartearen egoitzan
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 21a Agenda
Irudiab Donibane Lohizune
Akotzeko gaztetxeak 27 urte beteko ditu biharDonibane Lohizune eta Ziburuko gaztetxeak (DZG) kontzertu andana antolatu du biharko, bere hogeita zazpigarren urtebetzearen markatzeko.
Ondoko talde hauek joko dute: Willis Drummond —argazkian—, Aguxtin Alkhat, Lie Detectors, Polygorn, Obic, 2zio eta DJ Freelance. Akotzeko
gaztetxean egun osoko egitaraua antolatu dute urteurrenerako, eta jatekoa eta edatekoa izanen da bertan. Ospakizunak, arratsaldeko hiruetan
abiatuko dira, gaztetxean berean. Sartzea 10 euroan izanen da. JON IRAUNDEGI
Iñaki Etxeleku Baiona
Himalaia aldera joanen diren ha-
mabi gazte euskaldunetarik iza-
nen dira Eneka Sarria (Senpere,
2001) eta Gexan Garate (Sara,
2001) Etxepare lizeoko ikasleak.
Bata, L terminalean, bestea, Z-n.
Oxigenoa euskarari 6.000 metro-
an eredeitu da espedizioa, eta adin
bereko xerpa gazteen ezagutza
eginen dute bidaiariek. Evereste-
ko itzuliaren parte batean ibiltze-
koak dira.
Nondik abiatu zen abentura?
GEXAN GARATE: Hastapenean,ideia Felipe Uriarte euskal goi-mendizaleak ukan zuen. Espe-rientzia badu mendian, Nepalen,eta ideia hori etorri zitzaion. Ho-riek badute elkarte bat jadanik,Mendiak eta Herriak deitzendena, eta gazteentzat egiten zutenjadanik Oxigenoa euskararidei-tu egitasmoa. Erabaki du EuskalHerri osora hedatzea. Nepalerajoatekoa, Oxigenoa euskarari6.000 metroan eredeitzen da. Han zer eginen duzue?
ENEKA SARRIA:Lau haran ezber-dinetan ibiliko gara. Bi 6.000 me-troko eginen ditugu, eta hiru5.000 metroko. Gure adinekoxerpa gazte batzuekin topatukogara. Haiek ere hizkuntza gutitubat dute, haien hizkuntzako hitzbatzuk ikasiko ditugu, eta haiekere euskarazkoak. Azkenean,helburua dugu Euskara-Xerpahiztegi baten egitea. Mendiko gazteak ezagutuko di-
tuzue.
E.S.: Mendian bizi dira. Herriak3.000 metrotan dira. G.G.: Behartuak dira ibiltzeratleku batetik bestera joateko. Xerpen mintzaira ikasi duzue
doi bat?
E.S.: Zerrenda bat ukan dugu,egun on eta nola erraten direnikasteko harat joan baino lehen,baina, gehienbat han eginen da. G.G.:: Ingelesera erabiliko duguere elkar ulertzeko.
Nola hautatuak izan zarete?
E.S.:Felipe Uriarte etorri zen lize-ora, hamar bat ginen motibatuak,eta, pittaka-pittaka, denek aban-donatu dute, baxoa dugulakourte bukaeran, edo diru zama so-bera inportanta zelako. Ez da izankanporaketarik. Dirua biltzea zuen gain da?
G.G.:Burasoekin. Beharrik hor di-rela. 6.000 euro atzeman beharditugu bakoitzarentzat. Guztira,18.000 euro. Hegazkina, janariaeta xerpen bidaia ere pagatzen di-tugu. E.S.: Enpresengana joan gara la-guntza galdetzeko. Zozketak ere
egin ditugu, eta tixertak saldu. Finantzaketa kolektibo bat emandugu Interneten, https://www.
ulule.com/himalaia-oxigeoa/
helbidean. G.G.:Galdetu ditugu 5.000 euro;1.200 eurotan gara, eta gelditukoda urriaren 1ean. E.S.: Orokorki, 10.000 eurotarahelduak gara. Enpresek nola segitu dute?
G.G.:Gehienetan handiek ez duteematen. Egiazki, ttipiek lagundugaituzte gehien. Biak, baxo urtean izaki, ez du-
zue, beraz, urte hondarreko az-
terketaren beldurrik?
G.G.: Ez du nornahik, hola, nahiduelarik egiten ahal halako bi-daia. Aski ohiz kanpokoa da.Gauzak ekarriko dizkigu ere guri. E.S.:Beldur pixka bat, bai, nik L-nfilosofia anitz baitut, eta badakithuts eginen dudala eta nire gainizanen dela dena berriz harrapa-tzea. Baina, bo... Lizeoko talde pedagogikoak
nola hartu du?
E.S.:Uriartek proiektua muntatuzuelarik, nahi zuen alde pedago-gikoa landu. Hegoaldean, ikasto-
letan, sartu dute programan Ne-palgo biologia eta guzti, eta nahizuen hemen egitea ere, baina ez;hemen ez dute segitu nahi izan. Mendi hain goretan ez zarete
usatuak; zer egiten du?
E.S.: Egia da hain gora behar delaaklimatazio bat. Lasai joanen garausatzeko eta sei milakoak egin etagero, pausatuko gara behereanegun batez. Prestakuntza berezirik egin du-
zue?
G.G.:Hastapenean, guzien arteanegiten genuen bilkura bat hilabe-tero probintzia batean. Bilkura,ikusteko nola ginen, eta gero
mendi ibilaldi bat denenartean. Eskalada egindugu ere behin, mate-riala ikusteko eta beste. E.S.:Uztail hastapeneanPirinioetara joan gara
aste batez. 3.000koak egin ditugukranpoi eta pioletekin trebatze-ko. Luzeran ibiltzen usatzeko ere. Eta, trenpuan zarete?
E.S.:Bai. G.G.:Unagarria zen baina plazeregiten du.Zer aro aurkituko duzue?
G.G.: Urteko aro onena da han.Hemengo udan euri anitz badute,baina orain sasoin ona da. Tenpe-ratura goxoak. Handik itzuli eta, zein da asmoa?
E.S.: Eginen ditugu film proiek-zioak. Normalki, erakunde bate-kin ikusi dugunez, kolegioetanpasaraziko dugu. Sosa eman du-ten enpresen eskertzeko proiek-zio bat eginen dugu zinema gelabatean. Helburua da agerianematea, han, 6.000 metrotaneuskaraz mintzatzen ahal bada,zendako Euskal Herrian ez litza-tekeen egiten ahal. Zer goaitatzen duzue bidaiatik?
G.G.:Nepalgo kultura ezagutukodugu, nola bizi diren. Beste herribatera joatea ere. Ibilaldi luze bategitea. E.S.:Kultura eta hizkuntza ezagu-tzea.
«Halako bidaia bat aski ohizkanpokoa da»
Eneka Sarria eta Gexan Garateb Ikasleak
Euskal Herriko 12 gazte abiatuko dira Nepaleraurriaren 10tik azaroaren 8ra; horietan, hirulapurtar. Bost eta sei mila metroko mendietanibiliko dira, laguntzaile eta kamerariarekin.Xerpa gazteekin hizkuntza trukea eginen dute.
I.E.
«Helburua da agerian emateahan 6.000 metrotan euskarazmintzatzen ahal bada zendakoEuskal Herrian ez»
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2018ko irailaren 21a b0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: ieh@hitza.info
top related