olinpiar jokuak mikel eta eukene 36d

Post on 24-Jul-2015

697 Views

Category:

Documents

6 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

Olinpiar Jokoak edo Joko Olinpikoak kirol askotako eta nazioarteko ekitaldi handia da, lau urtean behin antolatzen dituztenak bai uda partean bai eta neguan ere. Udako eta Neguko Olinpiar Jokoen artean bi urteko tartea dago.

Jatorrizkoak, Olinpian (Grezia) burutu zituzten hamabi mendetan zehar, Olinpiar Jokoen idatzizko historia K. a. 776an hasten da, baina, benetan, askoz lehenago sortu ziren.

Jatorria

• Panheleniar Jokoak Antzinako Grezian ospatzen ziren, lau kirol jaialdi ezberdinen taldeari ematen zitzaion izena da. Lau kirol jaialdi hauek, honakoak ziren: Olinpiar Jokoak, Pitiar Jokoak, Nemear Jokoak eta Istmoar Jokoak Joko guzti horiek lau urtetik behin ospatzen ziren jainko edo jainkosa baten omenez. Olinpiar jokoak ziren garrantzitsu eta ospetsuenak, Olinpiako tontorraren Elisetik gertu, Zeus jainkoaren omenez.

•Jokoak, Olinpiada bezala ezagutzen den lau urteko epe bakoitzean ospatzen ziren. Antzinako Grezian, olinpiada, denbora neurri bat zen. Epe honetan, ospatzen ziren lehenak, Olinpiar Jokoak ziren, lehen urtean ospatzen zirenak, bigarren urtean zehar, hilabete ezberdinetan, Nemear Jokoak eta Istmoar Jokoak ospatzen ziren, hirugarren urtean, Pitiar Jokoak, eta, laugarren urtean, berriz ospatzen ziren Istmoar eta Nemear Jokoak. Ondoren, zikloa errepikatu egiten zen, berriz Olinpiar Jokoekin hasiz. Honela, jokoak, atletak, guztietan parte hartzeko moduan antolatuta zeuden.

• Parte-hartzaileak greziar kolonia guztietatik etor zitezkeen, baita Anatolia eta Espainiako greziar kolonietatik ere. Baina parte-hartzaileek oso aberatsak izan behar zuten, entrenamendua, garraioa, ostatua eta ordaindu beharreko beste kontu batzuk ordaintzeko. Gainera, emakumeek eta greziarrak ez zirenek, (azken kasu honetan, Neron erromatar enperadorea bezalako salbuespenekin), debekatuta zuten parte hartzea.

• Joko bakoitzeko kirol nagusiak gurdi lasterketak, borroka olinpikoa, boxeoa, pankrationa, stadiona beste oinezko lasterketa batzuekin batera eta pentatloia ziren (hau da, borroka,luzera jauzia, xabalina jaurtiketa eta disko jaurtiketa probez osatua).

• Gurdi lasterketetan izan ezik, gainontzeko probetan parte-hartzaileak biluzik zihoazen.

• Irabazleei, olibondoaren hostoez egindako koroa bat besterik ez zitzaien ematen, baina beren izenak poeten idatzietan agertzen ziren.

• 1894an Baron de Coubertin frantziarrak berpiztu zituen jokoak eta Nazioarteko Olinpiar Batzordea (NOB) sortu zuen. Lehendabiziko udako Olinpiar Jokoak 1896an ospatu ziren Atenasen. Neguko Olinpiar Jokoak 1924. urtetik ospatzen dira, lehenak Chamonixen izanik. .

Joku Olinpiko Modernoak

• 1992. urtera arte udako eta neguko Olinpiar Jokoak urte berean egiten ziren, baina NOBk bi urte aurreratzea eta udakoengandik bereiztea adostu zuen. Hala, 1994an neguko Olinpiar Jokoak Lillehammerren egin zituzten.

• Gaur egun arte bi gerrek gelditu dituzte Olinpiar Joko Garaikideak. Aurrena Lehen Munduko Gerra izan zen, 1916ko Berlingo Olinpiar Jokoak bertan behera uztearazi zuena. Beste guda Bigarren Munduko Gerra izan zen. Gerrate honek 1940ko Tokiokoak eta 1944ko Londreskoak bertan behera uztera behartu zuen.

ITURRIAK

• Wikipedia :• http://eu.wikipedia.org/wiki/Olinpiar_Jokoak• http://eu.wikipedia.org/wiki/Panheleniar_Jokoak• http://www.anakel.com/liburua/ikusi/gizartezientziak/1eso/7/articulo/3

• Argazkiak:• Google

Mikel Barrueta (36D)

Eukene Franco (36D)

EGILEAK

top related