nasrudin osoa
Post on 09-Mar-2016
246 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
Gaur eguzkia dago. Nasrudin gustura
dago tapiz gainean eserita. Hor dago,
palmondoaren itzalean, gamelu esnea
hartzen.
Aita agertu da:
� Nasrudin, zoaz bizkor astoaren bila, azokara goaz
eta.
� Bai, aita, oraintxe bertan.
Nasrudin gamelu esnea amaitu ondoren korrika doa
aitaren esana betetzera.
Nasrudinek aitari laguntzen dio datilez betetako saski handi bat
astoaren gainean jartzen.
Aita, asto gainean eseri da eta Nasrudin atzetik doa buztanari
helduta.
Nasrudin oinutsik doa babutxak ez zikintzeko.
Bidean, bisir batekin egin dute topo. Bisirrak horrela esan zien
lagunei:
� Baina, ikusten duzue? Aita oso eroso asto gainean eta ume
koitadua oinez nekatuta!
Orduan Nasrudinek lotsatuta esan zion aitari:
� Aita, nekatuta nago eta etxera joan nahi dut, horrela
inork ez digu burla egingo.
� Ondo da, seme. Egin egokien deritzozuna.
Aste bete pasa ondoren, Nasrudin dabil ile-apaintzaile
lanetan. Aita dator:
� Lan handia egin duzu,seme. Oso abila zara. Orain
zoaz astoaren bila, azokara joateko.
Nasrudin astoarekin dator.
� Aita, orkatilla bihurritu zait!
� Noiz, baina?
� Orain, patiotik hona nentorrela.
Nasrudin lurrera begira dago, aitak bere aurpegi gorria ez
ikusteko.
Aitari barregura etorri
zaio.
� Beno, seme, orkatilla
txarto baduzu, hobe
da zu asto gainean
joatea.
Nasrudin oso pozik
esertzen da astoaren
bizkarrean.
� “Orain inor ez da
gutaz burlatuko”
Bidean emakume zahar batzuekin
topo egiten dute.
� Ez sinestekoa! Umea eroso-eroso
asto gainean, eta aita gaixoa
oinez!
Aitak es die kasurik egiten, baina Nasrudin
minduta dago.
� Aita, etxera joan behar dut. Uste dut
ardien hesia irekita utzi dudala.
Aitak maitasunez begiratzen dio:
� Ondo da, seme. Egin egokien deritzozuna.
Handik egun batzuetara, Nasrudin
patioan dago oiloak harrapatzeko
nahian. Azkenean guztiak
harrapatu ditu eta kaiola batean
sartu ditu.
� Orain, oiloak azokara
eramango ditut aitarekin.
� Aita, hemen dituzu oiloak.
� Oso ondo, seme. Zoaz
astoaren bila azokara
joateko.
� Bai, aita. Baina oso nekagarria
da bidea. Hobe da biok asto
gainean joatea.
Hor doa astoa azokara, oiloak, oilarra, mutikoa eta aita
bizkarrean emanda.
Plazan, gizon zahar batzuk, astoa hain
kargaturik ikusita, horrela esan zuten:
� Hori da basakeria! Asto gaixoa,
horrela tratatzea ere...!
Aitak ez die kasurik egin, baina
Nasrudin oso nahigabetuta dago.
� Aita, inurriak ditut bizkarrean,
etxera joan behar dut.
� Arraroa da, baina egin egokien
deritzozuna, seme.
Hurrengo astean fruta saltzera joan
behar dute.
Nasrudinek ideia bat du azokara joateko
arazorik gabe.
� Aita, astoa nekatuta dago. Hobe da
guk pisu gehiena eramatea eta astoak
bakarrik poltsa txiki bat.
Aitak irribarrez erantzuten dio semeari:
� Hala nahi baduzu...
Bidean haur batzuk daude eta haien
ondoan pasatzean barrez hasten dira:
� Horiek bai leloak. Zakuak asto
gainean eman beharrean, haiek
eramaten dituzte!
Nasrudin etsita dago eta etxera doa
korrika.
Egun batzuk ondoren berriro doaz
azokara.
� Aita, badakit zer egin inor gutaz ez
burlatzeko: Guk eramango dugu
astoa bizkar gainean.
Aita barrezka hasten da.
� Burua galdu duzu, seme!
� Ez, nik bakarrik jendeari kasu egin nahi diot.
� Baina beti ezin diozu kasua egin jendeari. Askotan
jendeak burlatzeko gogoa besterik ez du.
� Eta zer egin behar dut?
� Zuk erabaki behar duzu: Esaten dizutena zentzuduna
bada; orduan kasu egin, baina zentzugabea bada;
kasurik ez.
� Ulertu dut, aita. Ez dut
besteen iritzien beldur
izan behar.
� Zoriontsu egiten nau,
hain seme jakintsua
izateak. Harro nago
zutaz, Nasrudin.
top related