munduko ispilu naturalik handiena

Post on 14-Jan-2017

519 Views

Category:

Documents

4 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

Munduko ispilu

naturalik handiena

•Boliviako goi-lautadan kokatua dagoen Uyuniko gatz-lautada, munduko gatzezko basamorturik handiena da eta ispilu natural erraldoi bat osatzen du. Urtaro hezean zehar, euriak ur kapa mehe bat uzten du gainazalean, eta honek, Lurrak ematen dizkigun ikuskizun natural zoragarrienetako bat eskaintzen digu.

•Basamortu honen azalera 12.000 kilometrotakoa da, Guadalajarako probintzia osoari dagokion azalera, hain zuzen ere. Eta 64.000 milioi gatz tona inguru biltzen ditu. Gainazal bustiari argiak ematen dionean, zeru gainean ibiltzen ari zarela dirudi.

•Denborarekin, inguru hau Boliviako helburu turistiko nagusienetakoa bilakatu da, Wikipediaren arabera, urtero 60.000 turista gerturatzen dira bertara. Paraje hau bisitatu duten askok diote, sarritan ezinezkoa egiten dela bereiztea lurra non bukatu eta zerua non hasten den.

Egundoko gatz-lautada hau, duela milioika urte sortu zen itsasoaren atzera-egitearen

ondorioz. Itsasoaren urruntzeak agerian utzi zituen orain Titikaka Lakua, Poopó Lakua,

eta Coipasa eta Uyuniko gatz-lautadak direnak.

• Basamortu honek argia islatzeko duen gaitasun handiagatik, sateliteek neurketa tresnak kalibratzeko erabiltzen dute. Gatzak argia espaziorantz islatzen du, eta atmosferaren baldintzek ozeanoan egiten direnak baino bost aldiz zehatzagoak diren neurketak egitea ahalbidetzen dute.

•Urtero, gatzagako langileek 25.000 tona gatz erauzten dituzte Uyuniko gatz-lautadatik. Ez da asko, kontuan hartzen badugu, adituen esanetan, gatz kapak 120 metroko lodiera duela.

•Gainera, basamortu hau litio erreserba handienetakoa da eta potasio, boro eta magnesio kantitate handiak biltzen ditu. 40 meatze-enpresa baino gehiagok ustiatzen dituzte egunero Uyuniko gatz-lautadak gordetzen dituen baliabideak.

top related