mihuluze uribe kosta ikasketa materiala. 3. atala: kultur ondarea
Post on 28-Jun-2015
429 Views
Preview:
TRANSCRIPT
Mihiluze Uribe-KostaIkasketa materiala
3. atala: KULTUR ONDAREA
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
Garai bateko jostailuak eta gaur egunekoak nahiko ezberdinak dira. Lehen umeek, batzuetan besterik ez zutelako, edozer erabiltzen zuten jostailu legez: paluak, paperezko bolak, tela zatiak… Aitita-amamek diotenaren arabera, lehen asko olgatzen zen kalean, auzokoekin.
Tronpa punta lurrean duela ardatz baten inguruan jirabiraka dabilen jostailua da.
Olgeten artean ostutekoak eta elkar harrapatzekoak ditugu: erbiak eta kazeruak,
kuika eta herrenarena esaterako.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
Ahuntzerdara: Besteek ez ulertzeko erabiltzen zen hizkera korapilatua
Aste Santuan ateratzen ziren karrakak. Karraken zaratek demonioa hiltzen zuten.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
TabataraTxorro Morro Piko Tallo Ke
Takora Bi marra lurrean marraztuta, batean zutunik
jarri eta bestean ipinitako harri zatiak marratik ateratzeko zer edo zer jaurti.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
MarroraAlde banatara jende kopuru bera, aurpegiz
aurpegi. Beste aldera pasa behar da, aurreko lerrokoek harrapatu barik.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
ZOTZ-ERREMENTARIABazen Urduliz inguruan zotz-errementaria esaten zioten errementaria. Ba al dakizue nondik datorren goitizena? Bada, berak jarritako ferrak jausi egiten omen ziren, eta iltzeen ordez zotzak jartzen ez ote zituen susmoa zuen jendeak. Halaxe geratu zen ba, zotz-errementari goitizenaz!
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
JUAN ANTSONEKOAUrdulizko gizon indartsu indartsua zen Antsonekoa. Antza, kolpe batez edonor akabatzeko modukoa zen. Behin batean herrikoek postura egin eta borrokara behartuta, halaxe akabatu zuen bat. Beste batean soroan beharrean zebilela, autoan etorri zitzaizkion lagun bi itaunka:-Badakizu Antsonekoa hemendik bizi den?Berak etxea eskuaz altxatu eta astoa ere narras zegoela baserria seinalatuz esan zien:-Baserri hartan bizi da.Auto gidaria eta laguna zurtz eginda geratu ziren:- Hau halakoa bada, zelakoa ote da bestea!
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
URIBE KOSTAKO ARRANTZALEEN SINISKERAK
Itsasoan txistu eginez gero, haizea erakartzen da.
Kordelak beti eguzkiaren martxara batu behar dira.
Sasoian sasoiko arraina ez den beste zerbait harrapatuz gero, hurrengo egunean ez da arrainik hartzen, zorte txarrekoa ei da.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
Azaroaren 11 San Martin eguna da. Garia egun horretan erein behar da.
San Martin egunetik aurrera hasten dira txerri-hiltzeak inguruko baserrietan. Txerria hil ostean egiten den bazkari edo afariak,
Txarriboda du izena.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
Azaroaren 30a San Andres eguna da.Uribe Kostan San Andresen oroimenezko ermita bi daude, bata Sopelan eta bestea Barrikan. Barrikakoa inguruko gizonen artean egin zuten. Sanandresetan mezatara
joan eta erromeria egiten zen.
Sopelako San Andres ermita
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
Gabon-gauek afarian (abenduak 24) ogi salutadorea (ogi-kuskurra) gordetzen da
mantel azpian. Ogi salutadoreak indar berezia du: ekaitzetatik babesten gaitu,
txakur amorratuak sendatzen ditu…
Gabon sua pizteko enborra aurretiaz aukeratzen da eta ezaugarri bereziak ditu. Gau horretan zehar sua ez bada
amatatzen, urte osoko babesa familiarentzat heriotza
saihesteko.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
Basaratoste edo Basabatiste inauterien aurreko igandea da. Egun horretan
neska-mutilek ostera txikia egiten zuten inguruko basoetara eta han txitxi-
burruntzia jaten zuten.
Inauterietan mozorroa edo muserangea janzten da.
Martitzena eta domeka izaten dira inauterietako egun handiak eta
egun horietan tostadak jaten dira.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
Pazko eguna udaberriko ekinozioaren osteko lehen ilbetearen ondoko igandea da.
Egun horretarako da mokotsa, barruan intxaurrak, arrautza edo txorizoa daukan
ogi-opila.
Asentsio eguna aldakorra da. Pazko egunetik berrogei egunera izaten zen.
Urdulizen jai izaten zen egun hori. Oso ezagunak dira inguruan Asentsio
eguneko idi-probak.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
Asentsio egunetik hiru estera Gorpuzti eguna ospatzen da. Gaur egun, Algortako Portu Zaharrean ospatzen dute
Gorpuzti eguna. Prozesioa egiten zen egun horretan eta
neska gazteek lore-orriak jaurtitzen zituzten prozesioa
pasatu aurretik.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
San Juan edo Doniane ekainaren 24an izaten da.San Juan egunean sua pizten da, parte txarrekoak uxatzeko.
San Juan bezperan lizar, lore, berakatz-buruak, arto landareak… batu eta sortatxu bat prestatzen zen- Atean eskegitzen zen, harik eta sikatu arte. Ostean erre egin behar izaten
zen. Oraindik ere bizirik dago ohitura hori baserri askotan.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
San Pedro ekainaren 29a izaten da. Sopelan ospatzen dira sanpedroak.
Uztailaren 16an Karmengo Amaren eguna da. Armintzako eta Plentziako jaiak
ospatzen dira. Arrantzaleen jagolea da Karmengo Ama birjina, eta egun horretan ez
da itsasontzirik ateratzen.
Santa Mariñe eguna uztailaren 20an ospatzen da, Sopela eta Urduliz banatzen
dituen izen bereko haitzetako ermitan.
Santa Mariñe ermitako Santa Libradari haurdunaldi eta erditze ona eskatzen
zaio.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
Uztailaren 25a Santiago eguna da. Paella lehiaketa egiten da Getxon.
Egun Itsasargia taldeak antolatzen badu ere, ekimena 1956an sortu zuten Irurena Elkarteko bazkideek. Orduan ere txistulariek abiarazten zuten jaia. 1956ko lehen paella txapelketan 20
paella lehiatu ziren. Gaur egun ehunka aurkezten dira.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
Santo Domingo (abuztuak 6) Berangon ospatzen da.
Erromeria egoten zen, eta idi-probak Torrekolandan.
San Lorenzo eguna (abuztuak 10) Getxoko Portu Zaharrean ospatzen da. Plaza egun garrantzitsua
izaten da.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 3. Atala: KULTUR ONDAREA
Plentziako jai nagusiak sanantolinak dira. San Antolin irailaren 2an izaten da. Bezperan plaza egin izan da beti. Antolintxu eta Madalentxu baserritarrei herritarrek egindako harrerarekin hasten dira Plentziako jaiak.
Urdulizen ospatzen da Andra Mari (irailak 8). Urdulizko
andramarietan barkileroak, karameleroak…. Etortzen ziren.
Erantzuna emanda
Froga: ERANTZUNA EMANDAGaldera bakoitzaren erantzun egokia aukeratu beharko duzue guk emango dizkizugun sei erantzunen artean.
-Takora-Mamorra-Tronpa-Kuika
-Ahuntzerdara
-Karraka
Punta lurrean duela ardatz baten inguruan jirabiraka dabilen jostailua.
Elkar harrapatzeko jolasa Besteek ez ulertzeko erabiltzen zen
hizkera korapilatua Bi marra lurrean marraztuta, batean
zutunik jarri eta bestean ipinitako harri zatiak marratik ateratzeko zer edo zer jaurtitzen den olgeta
Aste Santuan ateratzen zen jostailua Alde banatara jende kopuru bera, aurpegiz
aurpegi. Beste aldera pasa behar da, aurreko lerrokoek harrapatu barik.
ErantzunakPunta lurrean duela ardatz baten inguruan
jirabiraka dabilen jostailua: TronpaElkar harrapatzeko jolasa: KuikaBesteek ez ulertzeko erabiltzen zen hizkera
korapilatua: AhuntzerdaraBi marra lurrean marraztuta, batean zutunik
jarri eta bestean ipinitako harri zatiak marratik ateratzeko zer edo zer jaurtitzen den olgeta: Takora
Aste Santuan ateratzen zen jostailua: KarrakaAlde banatara jende kopuru bera, aurpegiz
aurpegi. Beste aldera pasa behar da, aurreko lerrokoek harrapatu barik: Mamorra
top related