makroekonomia: makromagnitudeak
Post on 05-Feb-2016
99 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
MAKROEKONOMIA: MAKROMAGNITUDEAK
10.1. MAKROEKONOMIA ETA HAREN TRESNAKA.- Makroekonomiaren oinarrizko helburuak
10.2. BARNE PRODUKTU GORDINAREN JATORRIA (BPG)A.- Ekonomia sinplifikatu baten BPGB.- Birritan zenbatzearen arazoa: balio erantsiaC.- Sektore publikoa eta kanpoko sektorea duen ekonomiaren fluxu
zirkularra10.3. BPG, GASTUEN, KOSTUEN ETA BALIO ERANTSIAREN BITARTEZ
A.- BPG, gastuen bitartez: eskari erantsia B.- BPG, kostuen edo diru sarreren bitartez C.- BPG, balio erantsiaren edo ekoizpenaren bidez D.- BPG erreala eta BPG nominala: prezio indizeak10.4. BPG-tik ERRENTA ERABILGARRI-ra A.- Barne Produktu eta Nazio Produktua B.- Nazio errenta C.- Norberaren errenta eta errenta erabilgarria10.5. ERRENTAREN ETA ABERASTASUNAREN BANAKETA A.- Errentaren banaketa funtzionala10.6. ERRENTAREN LURRALDE BANAKETA A.- Autonomia erkidegoen arteko errenta transferentziak
10.1. MAKROEKONOMIA ETA HAREN TRESNAK
Mikroekonomiak merkatu espezifikoen ekoizpena eta prezioak aztertzen ditu (autoak, petrolioa…)
Makroekonomian berriz ondasun eta merkatu guztiak bildu egiten dira, aldagai ekonomiko agregatuak aztertzen ditu (ekonomiaren ekoizpena: ekoizpen agregatua, prezio guztien bataz bestekoa: prezio maila…)* Ekonomia errealitatearen azterketa:
Eremu indibidualean (kontsumitzaileak eta enpresak) : mikroekonomia
Eremu globalean: makroekonomia
A.- MAKROEKONOMIAREN OINARRIZKO HELBURUAK BPGren hazkundea lortzea Langabezi maila baxua lortzea Inflazioa kontrolatzea Defizit publikoa murriztea Kanpo defizita kontrolatzea (ordainketa balantza orekatzea) Truke tasa egonkortzea
10.2. BARNE PRODUKTU GORDINAREN JATORRIA (BPG)
BPG-a: herrialde batek urte jakin batean ekoitzitako amaierako ondasun eta zerbitzuen guztirako diru balioa neurtzen du.
A.- EKONOMIA SINPLIFIKATU BATEN BPG BPGren ikuspegia azaltzeko sinplifikatuko dugu:
Sektore publikorik EZ Kanpo sektorerik EZ (beste herrialdeekin merkataritza harremanik
EZ) Enpresek ez dute inbertsiorik egiten, eta beste enpresei ekoizkinik
saldu ez)
Familiek eta enpresek elkartruke bikoitza dute; ekoizkina (errenta erreala) eta diru errenta elkartrukatzen dute: errentaren fluxu zirkularra.
Bi eratan neur daiteke BPG: 1. Amaierako ekoizkinen gastuen fluxu gisa2. Ekoizkina sortzen laguntzen duten faktoreen kostuen errenten fluxu gisa
B.- BIRRITAN ZENBATZEAREN ARAZOA: BALIO ERANTSIA*1. paragrafoa irakurri
Adb.: herrialde bateko kontsumoa kalkulatzean, kontsumitzaileek erositako ogia zenbatzeaz gain, ogia egiteko erabili den irina zenbatu egiten badugu, produktu bakarrean erabilitako irina bi aldiz zenbatuko genuke.
Amaierako ondasunak: azken erabiltzaileak urtean zehar erositakoak dira, tarteko faktore gisa erabiltzen ez direnak.
Beraz, gauza bera birritan zenbatu ez dadin, ekoizpen fase bakoitzaren balio erantsia kalkulatzen da.
Balio erantsia: enpresa baten salmenten balioa ken kanpoko hornitzaileei enpresaren ekoizkinak egiteko erositako lehengaien eta tarteko ondasunen kostua da.
C.- SEKTORE PUBLIKOA ETA KANPOKO SEKTOREA DUEN EKONOMIAREN FLUXU ZIRKULARRA
10.3. BPG, GASTUEN, KOSTUEN ETA BALIO ERANTSIEN BITARTEZ
A.- BPG, GASTUEN BITARTEZ: ESKARI ERANTSIA 10.1. taula (ezkerreko zutabea): BPGren osagai nagusiak:
Kontsumoa (K) Inbertsioa (I) Gastu publikoa (G) Esportazio garbiak (EGa)
BPG: kontsumitzaileek, enpresek, sekotore publikoak eta kanpoko sektoreak ondasun eta zerbitzuetan egindako gastu guztien batura da. Merkatu prezioko BPGa da:
Gogora ezazu:
= K + I + G + EGampBPG
mpBPG
Kontsumo pribatua (K): Def. : kontsumitzaileek ondasunak eta zerbitzuak erostan egiten
dutena da. Horrela, etxeko ekonomien beharrizanak asetzeko egiten den gastu multzoa da.
Adb.: arroza erostea etxean paella egiteko (jatetxe bateko sukaldariak erositakoa EZ)
Inbertsioa (I): Berehalako kontsumorako ez diren ondasunak hartzen ditu.
Enpresek kapital ondasunetan (ondorengo faseetan input gisa erabiltzeko) egiten duten gastua da.
Eraikin, ekipo eta izakinen stock edo funtsak handitzean datza
gaurko kontsumoari uko egin, etorkizunean gehiago kontsumitzeko esperantzaz.
Gogora ezazu:IGa = IG – DInbertsio gordina = inbertsio garbia - amortizazioa
Gastu publikoa (G): Def.: sektore publikoak ondasun eta zerbitzuetan eginiko gastua
da. Sektore publikoak inbertsio ondasunak eta kontsumorako
ondasunak erosten ditu. Beraz, BPGn duen ekaarpena zenbatzeko, erosketa horiek inbertsio eta kontsumo fluxura gehitu behar dira.
Abd.: langileen soldatak; sektore pribatuari erositako ondasunak (errepideak); zerbitzu gastuak (aholkularitza)…
Esportazio garbiak (EGa = E – In) Esportazioak: herrialdetik kanpo saltzen diren ondasun eta
zerbitzuak (E) Inportazioak: herrialdetik kanpo erosten diren ondasun eta
zerbitzuak (In) Esportazio garbiak (EGa): ondasun eta zerbitzuen esportazio
eta inportzaioen arteko aldea kalkulatuz
ESKARI ERANTSIA: eragile ekonomikoen guztizko batura da
EGaGIKBPGmp
B.- BPG, KOSTUEN EDO DIRU SARREREN BITARTEZ* BPG: kostuen, errenten edo diru sarreren bitartez
Etxeko ekonomiek ekoizpen prozesura ekarritako baliabide edo ekoizpen faktoreen truke jaso dituzten diru sarrerak edo errentak batzen kalkulatzen da (faktoreen kostuko BPG)
Etxeko ekonomien errentak: 1. Soldatapeko ordainak2. Ustiapeneko soberakin garbia: alokairuak, interesak, mozkinak
= Soldatapekoen ordainketa + Ustiapeneko soberakin garbia
fkBPG
fkBPG
Merkatu prezioko BPGren eta kostuko BPGren arteko erlazioa
= + Zeharkako zergak - DirulaguntzakmpBPG fkBPG
C.- BPG, BALIO ERANTSIAREN EDO EKOIZPENAREN BIDEZ
Balio erantsia: ondasun baten salmenta prezioa (zeharkako zergen aurretik) ken kanpoko hornitzaileei erositako bitarteko ekoizkinen kostua da.
NCBAfk BEBEBEBEBPG ...
D.- BPG ERREALA ETA BPG NOMINALA: PREZIO INDIZEAK
BPG: urtebetean ekoitzitako ondasun eta zerbitzuen guztizko balioa kopurua X prezioa
Prezioa: prezio korrontea (kopuru nominala) edo prezio konstantea (kopuru erreala)
Prezioen indizea: “deflaktatzeko” erabiltzen da (makromagnitudeen balio korronteen prezio aldaketen eragina ezabatzeko)
BPG nominala (By) urte jakin batean ekoitzitako ondasun eta zerbitzuen guztizko diru balioa da, urte bakoitzeko merkatu prezioetan. Prezioen gorabeherak ezabatzeko, BPG erreala (y) kalkulatzen da:
yB
B
adeflaktoreBPGren
alanoBPGerrealaBPG y 100100
min
10.4. BPGTIK ERRENTA ERABILGARRIRA
A.- BARNE PRODUKTUA ETA NAZIO PRODUKTUA Barne produktua: herrialde batean ekoitzitakoaren guztizkoa
da. Nazio produktua: herrialde barruan edo herrialdetik kanpo
dauden nazio faktoreek ekoitzitakoaren balioa da. Nazio Produktu Gordina (NPG): herrialde horretako faktorek
erabiliz (barruan edo kanpoan dauden kontuan hartu gabe) epe jakin batean ekoizten diren amaierako ondasun eta zerbitzuen guztizko diru balioa da.
* adibideak Nazio Produktu Gordina eta Nazio Produktu Netoa
NPN: nazio bateko faktoreek ekoitzitakoaren guztizkoa da, inbertsio garbia barne, faktore horiek herrialde barruan jardun zein hortik kanpo izan jardun.
NPG = BPG + HAE -BAE
NPN = NPG - D
B.- NAZIO ERRENTA Nazio errenta (NE): aldi jakin batean nazioko ekoizpen
faktoreek (lurra, lana eta kapitala) jasotako ordainketa guztien batura da (soldatak, interesak, mozkinak..)
DNPGNPNNEN fkfk
DBAEHAEBPGNEN fk
C.- NORBERAREN ERRENTA ETA ERRENTA ERABILGARRIA Norberaren errenta (NE): pertsonek lortzen duten nazio
errentaren zatia da. Nazio errenta netotik (NEN) enpresek banatzen ez dituzten mozkinak( ), mozkinen gaineko zergak ( ) eta enpresak Gizarte Segurantzari ordaindutako kotizazioak ( ) kendu; eta pertsonek estatutik jasotako transferentziak ( ) gehitu behar dira.
Norberaren errenta erabilgarria (NEE): norberak daukan errentatik gasturako edo aurrezkirako erabilgarri dagoena. Norberaren errentari ordaindu beharreko zerga zuzenak kenduta lortzen da.
bgM mTgsK
fgsmbg TKTMNENNE
fT
zTNENEE
10.5. ERRENTAREN ETA ABERASTASUNAREN BANAKETA
Aberastasuna: etxeko ekonomien jabetzako aktibo fisikoen eta finantza aktiboen multzoa da. Errenta: herrialde bateko aldi bateko ekoizpen baliabideak erabiltzearen emaitza da. Errenta banaketa, ekoizpen faktoreek era askean lortutako
errenten emaitza ez ezik, banaketa politiken (zergak eta diru-laguntzak) araberakoa ere izango da.
A.- ERRENTAREN BANAKETA FUNTZIONALA Errenta ekoizpen faktoreen (lurra, lana, kapitala) artean
banatzea da.
B.- ERRENTAREN LURRALDE BANAKETA Errenta herrialde bateko eskualdeen artean nola banatzen den
adierazten du.
top related