makina simpleak

Post on 25-May-2015

308 Views

Category:

Education

10 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

Makina Sinple Teknologikoak

TRANSCRIPT

MAKINA SINPLEAK ETA MAKINA SINPLEAK ETA OPERADOREAKOPERADOREAK

• Makina sinpleak: Lan bat egin ahal izateko operadore bakarra erabiltzen duten mekanismo edo makina guztiak dira.

• Operadore teknologikoa: Zeregin jakin bat bere kabuz egiten duen elementua da.

MAKINA SINPLEAK ETA MAKINA SINPLEAK ETA OPERADOREAOPERADOREA

• Harri Aroa

• Metalen Aroa

MAKINA SINPLE MOTAKMAKINA SINPLE MOTAK

• Plano inklinatua: Indar gutxiago erabiltzen da. Zenbat eta inklinazio txikiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da egin beharreko indarra.

• Ziria: Plano inklinatuaren oinarri bera du, eta indarra ikaragarri handitzea lortzen da.

• Palanka: Paleolito garaitik erabiltzen zuten. Barra zuzen bat da, eta hiru zati ditu:

1- Indarra egiten den puntua.

2- Elementu erresistentea.

3- Sostengu puntua.

HIRU MOTAKO PALANKAK

• 1- Lehen mailakoak: Sostengunea indarraren eta erresistentziaren artean dago. Indar hori haunditu edo ttikitu daiteke.

• 2- Bigarren mailakoak: Erresistentzia sostengunea eta indarraren artean dago. Indarra beti handitzen da.

• 3- Hirugarren mailakoa: Indarra sostengunea eta erresistentziaren artean dago. Indarra beti ttikitzen da.

• Torlojua: Bere gain egindako indarra biderkatuta transmititzea izan zen torlojuaren lehenengoetako erabilpena.

TORLOJUEN SAILKAPENA

• Triangelu itxurako haria

• Hari karratua

• Hari biribila

• Aurreratze eskuinerakoak

• Aurreratze ezkerrerakoak

• Bi hariko torlojuak:

• Hiru hari edo gehiagoko torlojuak:

• Azkoin torloju sistema:

• Gurpilak: Gauzak errazago garraiatzeko balio du.

HIGIDURA TANSMITITZEKO ETA ERALDATZEKO MEKANISMOA

BIRADERAK

Formula: F . L = R . l

BIRABARKIAK ETA BIELAK

ESZENTRIKOAK ETA ESPEKAK

• 1- ESZENTRIKOAK:

Eszentrikoak disko zirkularra da eta ardatzaren muturrari lotuta dago. Horrela, bi ardatzek (diskoarena eta eszentrikoa) ez dute bat egiten. Eszentrikotasuna (e) bi ardatzen arteko distantzia da.

• 2- ESPEKAK:

Espeka eszentriko mata bat da. Bien arteko aldea honetan datza: eszentrikoek disko zirkular bat izaten dute; espekek, aldiz, platerak, kanpaiak, etab. Horrez gain, gehienetan zirkularrak baino profil leunagoak dituzte.

POLEAK

• Polea, erdian zulo bat daukan gurpila da. Zulo horri esker, bere ardatzean bira egin dezake. Kanpoaldean erreten bat dauka soka, uhala, kate edo horietako batek polea arrastatzeko.

A) Polea finkoak: Polea finkoa lehenengo motako palankatzat har daiteke.

Formula: F=R

B) Polea mugigarrien kontzeptuak: Polea mugigarria esfortzua gutxitzeko helburua duen operadorea da.

C) Polipastoa: Aparailuak edo polipastoak soka, kate eta abarren gain egindako indarra handitzeko polea finkoa eta mugigarrien multzoak dira. Multzo horien helburua karga astunak ahalik eta errazen altxatzen da.

Formula: F= R:2 // L= 2h

GEHIAGO JAKITEKO

1.Elkarrekin jarritako polea mugigarrien multzoak:

F= R : (2.n)

L= 2.h.n

2. Elkarren segidako polea mugigarrien multzoa:

F= R : (2n

)

L= h . 2n

HIGIDURA TRANSMITITZEKO ETA ERALDATZEKO BESTE

SISTEMA BATZUK• Engranajeak: biraketa higidura ardatz

batetik beste batera transmititzen duten elementuak dira.

• Engranaje motak:

-Engranaje zuzenak

-Engranaje helikoidalak

-Engranaje konikoak

-Bukaerarik gabeko engranajeak

• Pinoi kremailera sistema: izenak berak dioenez, gurpil horzdun edo engranaje batek eta kremailera batek osatzen dute operadore hori.

• Torloju-azkoin sistema: torloju- azkoin operadorea ardatz hariztatu edo torloju batek eta azkoin batek osatzen dute.

HIGIDURA ZIRKULARRAREN

TRANSMISIOA.TRANSMISIO ERLAZIOAK.

MARRUSKADURA GURPILEN BIDEZKO TRANSMISIOAK

• Marruskadura bidezko transmisioa: bi azalera zilindriko kontaktuan jartzearen ondorioz bien artean erresistentzia edo marruskadura indar bat sortzen denean gertatzen da. Izan ere, erresistentzia edo marruskadura indar hori gurpil hartzailea arrastatzeko adinakoa izan daiteke.

• Transmisio erlazioa: d1/d2= n2/n1

UHALEN BIDEZKO HIGIDUREN TRANSMISIOA POLEEN ARTEAN

• Oreka ekuazioak poleen arteko transmisioetako sistemetan:

d1/d2 = n2/n1

n2 = d1/d2.n1

GEHIAGO JAKITEKO

• Higiduren aldikako transmisioa: higiduren transmisioa aldika egiteko, transmisio sinple batzuk elkartu behar dira. Horrela, oso leku txikian higiduren abiadura asko txikitzea lortzen da eta aldi berean transmititutako potentzia handitu egiten da.

• Oreka ekuazio orokorra: d1/d2= n2/n1

HIGIDUREN TRANSMISIOA ENGRANAJEEN BIDEZ

• Makinen esfortzuak handiagoak izaten hasi ziren heinean, ordura arteko diseinuak baztertu eta, horien ordez, irristatu gabe potentzia handiagoa transmititzeko gaitasuna zuten elementuak erabiltzen hasi ziren. Horrela, engranajeak sortu zituzten: hortz edo irtenguneak dituzten operadoreak, elkarrekin egokituz arrastatu edo biratuegiten direnak.

• Oreka ekuazioak engranajeen transmisio sistemetan:

Z1/Z2 = N2/N1

BITARTEKO ENGRANAJEAK EDO LOKAK (EROAK)

• Elkarrengandik urruti samar dauden bi ardatzen artean higidura transmititu nahi denean, kateak erabili ohi dira. Engranaje mota horiei bitarteko gurpilak edo engranaje lokak (eroak) izena jarri zaie eta transmisio uhal baten zeregin bera egiten dute.

ARDATZ EZ PARALELOEN ARTEKO HIGIDURA

ZIRKULARRAREN TRANSMISIOA

top related