lehen sorospenak - ehu.eus · pdf file4-5 cm. jarraian 100/minutuko erritmoan . aireztapenak...
Post on 05-Feb-2018
243 Views
Preview:
TRANSCRIPT
Aurkibidea
¨ Sarrera ¤ Larrialdia eta lehen sorospenak ¤ BAS jarrera
¨ Bihotz-biriketako bizkortzea ¨ Bestelako larrialdiak
¤ Eztarriko trabamendua ¤ Traumatismoak (odoljarioak, erredurak…) ¤ Sindrome koronario akutua ¤ Larrialdi neurologikoak ¤ Arnasketa larrialdiak
¨ PRAKTIKA J
Larrialdia
BEREHALAKO ARRETA BEHAR DUEN EGOERA
¨ Lehen sorospenak:
¤ Laguntza goiztiarrena eman, biktimaren egoera orokorra edo bere lesioak larriagotu gabe
¤ Lekuan bertan
¤ Gaixoa egonkor mantendu laguntza trebatua heldu arte
B A S
BABESTU gertaeraren tokia, beste istripurik gerta ez dadin.
Helburua: biktima kopurua areagotzea (soroslea barne) edo daudenak larriagotzea saihestea.
B A S
Abisatu à
112ra deitu
¨ Toki eta helbide zehatza.
• Nork deitzen duen eta zenbakia.
• Gertatutakoaren deskribapena.
• Kaltetuen kopurua.
• Egiten dizkiguten galderei lasaitasunez erantzun.
• Ez eskegi hala adierazten diguten arte.
B A S ¨ Sorotsi: behar dutenei laguntza eman
osasun-langileak heldu arte.
Honi buruz ikastaroan zehar arituko gara, baina aurreko bi pausoak ez dira INOIZ ahaztu behar.
Has gaitezen kasu batekin…
¨ “En un lugar de la Mancha de cuyo nombre no puedo acordarme, caminaba por la calle una valiente estudiante de magisterio. Ante sus ojos, una de las viandantes sucumbe repentinamente y cae al suelo”.
¨ Zer egingo ote du gure ikasle ausartak?
Bihotz-biriketako berpiztea
Larrialdizko prozedura bat da, pertsona batek arnasteari eta bihotzak taupadak egiteari utzi dionean egiten dena, arrazoia edozein dela ere (deskarga elektriko bat, bihotzekoa, itolarria). Bere helburua oxigenazioa mantentzea da, sintoma klinikoak
lehengoratu ditzakeen laguntza medikoa heldu arte.
“BIZIRIK MANTENDU LAGUNTZA IRITSI ARTE”
Heriotza klinikoa eta biologikoa Heriotza klinikoa edo itxurazkoa bihotz-taupada eta arnasketa gelditzean datza, garun-zeluletan oraindik lesiorik gertatu gabe. Heriotza biologikoa edo erreala garun-neurona guztien heriotza da, normalean 6 minutu baino gehiagotan izan den oxigeno eta odol gabezia dela eta; konponezina da.
BBBaren hasiera eta amaiera HASIERA Normalki arnasten ez duen konorterik gabe dagoen edozein pertsona. Kasu hauetan izan ezik:
• Denbora gehiegi geldialdian (itoaldi edo hipotermia kasuetan salbu, batez ere umeengan).
• Gaixotasun sendaezin baten amaiera. • Gaixoak heriotza zantzu garbiak ditu.
AMAIERA
BBBa geldituko dugu kasu hauetan:
• Gaixoak berezko arnasketa berreskuratzea. • Arduratuko den osasun-langileak heltzea. • Mediku batek biktimaren heriotza egiaztatzea. • Soroslea erabat akitzea, bestelako alternatibarik gabe.
1) Konorte-maila baloratzea
Egiaztatu biktimarengan erantzunik dagoen:
• Ondo al dagoen galdetu
• “Kolpetxo” batzuk eman
• EZ astindu!!
Gaixoak erantzuten badu:
• Galdetu zer gertatu zaion. • Ahal izanez gero, dagoen posizioan utzi. • Odoljario eta shock zantzuak bilatu. • Lesioak aurkitzeko bigarren mailako esplorazioa egin,
zauritua ahalik eta gutxien mugituz, egon litezkeen lesio posibleak larriagotzea saihesteko.
• Aldizka, biktimaren konorte-egoera kontrolatzen jarraitu. • 112ra deitu beharrezkoa balitz. • Beharrezkoa ez den arriskua saihestu.
A – Airway (arnasbidea)
¨ Arnasbidea iragazkorra dela ziurtatu ¤ Arnasbidea zabaltzea Kopeta/kokots maniobra.
1) Esku bat kopetan 2) Beste esku bat kokotsean 3) Burua arinki atzerantz bota
4) Kokotsetik tira eginez ahoa zabaldu
B – Breathing (arnasketa)
¨ IES (GEHIENEZ: 10 segundo) ¤ IKUSI – Toraxeko arnas-mugimenduak. ¤ ENTZUN – Arnasketa. ¤ SENTITU – Hatsa masailean.
C – Circulation (Zirkulazioa)
¨ EZ da beharrezkoa pultsua hartzea
¨ à EZ badu arnasten = Ez dauka pultsurik (edo ez du berehalakoan izango)
¨ à Ohi bezala arnasten badu = ASP eta ZAINDU ZAINDU ETA GEHIAGO ZAINDU + 112
Gaixoak arnasten badu:
ASP: Albokako segurtasunezko posizioa
112ra deitu
Zaindu, anbulantzia heldu arte
Albokako segurtasunezko posizioa
¨ Gonbitoa irenstea saihesteko
¨ Konstanteak badituzten konorte gabeko gaixo guztiak (arnasketa pultsoa)
¨ Mantekin (edo arroparekin) estali hipotermia saihesteko
¨ ZAINDU
Gaixoak EZ badu arnasten:
112
OHARTARAZI 112 sorospen zerbitzuei
Bakarrik baldin bagaude biktima unetxo batez UTZI BEHAR DUGU sorospen zerbitzuak aktibatzeko
BIHOTZ-MASAJEA HASI + AIREZTAPENAK
Bihotz-masajea (x30 konpresio) Gaixoak EZ du erantzuten eta ez du normal arnasten 30 konpresio toraziko
Eskuak bularraren erdian jarri, bi areolen artean, bularrezurraren gainean.
Eskuen posizioa: bata bestearen gainean, goikoa behekoari tiraka.
Bihotz-masajea (x30 konpresio) Gaixoak EZ du erantzuten eta ez du normal arnasten 30 konpresio toraziko
Gorputzaren posizioa:
-Biktimaren albo batera, belauniko -Bizkarra zuzen
-Besoak zabalik, gorputzaren pisua sorbaldetan jarriz
Azalera gogor batean
4-5 cm. jarraian 100/minutuko erritmoan
Aireztapenak (x2)
30 konpresio torazikoen ondoren
Seg. 1eko 2 aireztapen (ahoz
ahokoa) suspertzailearen ohiko bolumenarekin eta
azkar konpresioetara itzuli
1) Kopeta/kokotsa egitea gogoratu (arnasbidea zabaldu) 2) Sudurra kopetako eskuarekin estali 3) Ezpainak ahoaren inguruan, zigilatuz 4) Ohiko abiadura eta bolumenarekin putz egin toraxa altxatu arte 5) 2 haize-emate EGIN 6) Azkar-azkar konpresioetara itzuli
Zenbait gogoeta • Ez eten berpiztea, biktimak normal arnasten duela
susmatzean izan ezik. • Suspertzaile bat baino gehiago badaude, 2 minuturo
ordezkatu behar dira nekea ekiditeko. • 2 minutu 5 ziklo dira, gutxi gorabehera. • Suspertzaile bat nahi ez badu edo ezin badu ahoz ahoko
arnasketa egin, konpresio torazikoak bakarrik eman behar dira. Baina egokiena bi teknikak bateratzea da.
BBBa HELDUENGAN
Gertaeren lekua babestea
Konortea baloratzea Hitz egin eta estimulatu
Erantzuten du Ez du erantzuten
KONORTERIK GABE Bigarren mailako balorazioa
Oihukatu laguntza eskatuz
A – Arnasbidea zabaldu
B – Arnasketa egiaztatu Arnasten du Ez du arnasten
ASP 112ra deitu
(aurretik inork ez badu deitu)
ETENGABEKO ZAINKETA 112ra deitu
(aurretik inork ez badu deitu)
BBB 30-2
Norbait badator, dei dezala 112r
BBBa umeengan (helduekiko desberdintasunak) ¨ 5 erreskate aireztapen
egiten dira
¨ 15-2 egiten da, 30-2 ordez ¨ Larrialdietara deitu aurretik ¨ minutu bateko BBBa egin
Minutu batez BBBa egin ondoren à deitu 112ra
BBB teknika umeengan
¨ Konpresioak: Neurriaren arabera ¤ Ume handiak = helduak ¤ Ume txikiak= esku bat ¤ Bularreko haurrak = 2 hatz edo “besarkada”
¨ Aireztapenak ¤ Ume nagusia à ahoz ahokoa ¤ Bularreko haurra (umetxoa):
n Ahoz ahokoa/sudurra n Kopeta kokotsa: posizio neutroan à EZ bota burua atzeraka
Gorputz arrotzek eragindako arnasbidearen buxadura
Arnas traktuan airea igarotzea ekiditen duen gorputz arrotz bat dago.
Erabatekoa: aire igarotzea erabat ekiditen denean.
• Eskuak lepora, kolore moretua, EZ DU EZTULKA EGITEN, EZ DU ARNASA HARTZEN, EZ DU HITZ EGITEN
Osatugabea edo partziala : airea oraindik igarotzen denean, nahiz eta kantitate askoz txikiagoan.
• EZTULKA EGIN, zaratatsua
GARRANTZITSUA!!!: BIKTIMAK INDARTSU EZTUL EGIN BADEZAKE EDO HITZ EGIN, EZ DA OZTOPATU BEHAR
BIKTIMAREKIN GERATU ETA BERE EGOERA KONTROLATU, ETA BUXADURAK JARRAITZEN BADU LAGUNTZA MEDIKOA BILATU
ERABATEKO buxaduraren zantzuak
-Asfixiaren zeinu unibertsala.
-Entzuteko moduan hitz egin edo negar egiteko ezintasuna. -Eztul ahula eta alferrikakoa.
-Soinu zoliak edo inolako soinurik ez arnasa hartzerakoan. -Arnasteko zailtasun gorakorra
-Zianosia
OVACE - Helduak
BUXADURAREN
ZORROZTASUNA
BALORATU
LARRIA (ERABATEKOA) PARTZIALA
Eztul ez eraginkorra
Eztul eraginkorra
BERE KORDEAN EZTUL EGITEKO ESAN
KORDE GABE 5 kolpe bizkarrean
Bularrezurren arteko kolpeak
Biktimaren bizkarraren alde batera jarriko gara, eta toraxa esku batekin hartuz eta makurtuta mantenduz, 5 zaplada kementsu edo kolpeak emango dizkiogu omoplatoen artean.
5 kolperen ondoren arazoa konpontzea lortu ez badugu konpresio abdominalak edo Heimlich maniobra hasi.
Heimlichen maniobra
Arnasbidean erabateko buxadura dagoenean egiten den teknika.
Helburua diafragma bortizki uzkurtzea lortzea da, horrela biriken bat-bateko konpresioa lortzeko eta airea abiadura handian irteteko, horrek sartutako objektuarekin jo eta kanporantz atera dezan.
EZ ERAGINKORRA emakume haurdunengan eta pertsona gizenengan.
OVACE – Umeak
EZTARRI-TRABATZE LARRIA
EZTUL EZ ERAGINKORRA
KORDERIK GABE KORDEAREKIN
Arnasbidea ireki 5 kolpe bizkarrean
BBBa hasi 5 Heimlich
konpresio
(bularreko torazikoak)
EZTUL ERAGINKORRA
EZTUL EGITEKO ESAN Jarraitu buxadura
Askatu arte edo eztula Ez eraginkorra izan arte
EZTUL ERAGINKORRA
EZTUL EGITEKO ESKATU Jarraitu buxadura libratu arte edo eztula alferrikakoa izan arte
GELDITZEN BADIRA BBB PROTOKOLOA HASI
Helduak: ABC à
112 à
30-2
Umeak: ABC à
5 aireztapen à
Minutu 1 15-2 à
112 à
BBB gehiago
Kontusioak
¨ 1. Gradua. ¤ Mina ¤ Aldearen hantura arina
¨ 2. Gradua ¤ Hodi nagusien lesioa (hematoma) ¤ Erliebeduna
¨ 3. Gradua ¤ Min handia ¤ Kaltetutako gorputz-adarraren hantura eta gogortzea ¤ Inpotentzia funtzional nabaria
Kontusioen tratamendua
• Hotz lokala aplikatzea.
• Gorputz-adarren kasuan areagotu.
• 3 gradukoak inmobilizatu, hotz lokala jarri gabe
• Osasun-zentro batera eraman, beharrezkoa bada
Erredurak ¨ Egoera honetan lehentasunezko xedea gaixoaren eta agente
kausalaren arteko kontaktu denbora gutxiagotzea da.
¨ Erretako aldearen edozein hozte metodo oso erabilgarria izan daiteke, orokorrean, aldea ur txorro batekin hoztea oso eraginkorra da (produktu kimikoek eragindako erreduren kasuan izan ezik)
¨ Agente askok eragin dezakete (sugarrak, olioa, ura irakiten...) baina hasierako maneiua antzekoa da.
Sailkapena
¨ LEHEN GRADUA ¤ Eritema, mina, hantura.
¨ BIGARREN GRADUA ¤ Babak. Mina.
¨ HIRUGARREN GRADUA ¤ Ehuna desegitea. ¤ MINIK EZ.
Erreduren tratamendu orokorra
• Agente kausala itzali edo moztu ondoren kontuz hurbildu (autobabesa) • Sugarrak itzali itolarri mekanismoaren bidez (mantak)
• Egoera orokorra baloratu eta bizi-konstanteak mantentzea ziurtatu (ABC)
• 15-20 minutuz erredura hoztu ur hotzeko txorro indargabe batekin • Molestatzen duen arropa, eraztun, eskumuturrekoak… kendu
• Ez kendu azalari itsatsitako arropa, salbu kaustikoz edo irakiten dauden
likidoz blaituta badago • Aldea konpresa hezeekin estali • Ez ziztatu babak • Zauritua mantarekin bildu • Bigarren mailako balorazioa
Erredura arinen tratamendua
• Tratamendu orokorraren oinarrizko arauak aplikatu. • Aldea hoztu, presioa egin edo igurtzi gabe .
• Pomadak ematea ekidin sendagileek miatu behar
badute.
• Eguzkiarekiko esposizioak eragindako lehen graduko erreduretan, hidratatu. Min lokala arindu daiteke krema hidratatzailea aplikatuz.
• Ez apurtu babak. Lehertu egin badira, zauri baten
antzera tratatu.
Erredura larrien tratamendua
• Erreduren tratamendu orokorrean deskribatutakoa aplikatu.
• Aldea hoztu ur askorekin.
• Eskuetako hatzak eta oinetako behatzak kaltetzen dituztenetan, gaza bustiak jarri hatzen artean eta esku edo oinak altxatuta mantendu.
• 112RA DEITU
• Erredura zabala bada, mantekin estali hipotermia ekiditeko.
Zauriak ¨ Zauria azalaren edo mukosen osotasuna galtzerakoan
gertatzen da; ez da traumatismoa bezain larria, eta ehunaren egituraren eta zauriaren barrualdearen (ordurarte antzua) eta kanpoaldearen arteko komunikazioaren etenaldia eragiten du.
¨ Zaurien ondorioak:
• Infekzio arriskua
• Odoljarioak
• Ehunen edo alboko organoen lesioa
SAILKAPENA Intzisoak
Kontusoak Ziztatzaileak Zintzilikarioa duten zauriak Urratuak Substantzia-galera
Nola aritu
• Gaixoaren hasierako ebaluazioa (bizi-konstanteak) ABC
• Zauriaren balorazioa - Zauri sinpleak edo azalekoak - Zauri larriak edo sakonak
KONTUZ: zauri ziztatzaileak dirudiena baino larriagoak izan daitezke.
Zauri arinak • Asepsia mantendu: Eskuen garbiketa, ur eta xaboiarekin, eskularruak eta
material esterila.
• Zauria garbitu ur-zurrustarekin. • Barrutik kanpora garbitu (ezabatu traba egiten duena) gaza esterilekin
(kotoirik ez). • Antiseptiko koloregabea (povidona iodatua edo clorhexidina): Alkoholik
ez zaurian. (El H2O2ak garbitzeko balio du, ez desinfektatzeko). • Apositu esteril batekin estali eta esparatrapuarekin. Egunean behin
aldatu
• Eguneroko garbiketa.
• •
Prebentzio antitetanikoaà
C.Tetani
Kontuz zauri zorrotzekin!!!! ¨ (zalantzarik edukiz gero
Zauri larriak
ZALANTZARIK EDUKIZ GERO: Zauria larritzat jo
• Lehen mailako ebaluazioa
• Odoljarioa uzkurtu à ZAURIA BUXATU.
• Ez atera iltzatutako gorputz arrotzik eta ez miatu zauriaren barruan.
• Apositu esterilarekin okluitu (gasa) eta bendekin finkatu.
• Sorospen katea aktibatu (112!!) eta konstanteak zaindu.
• Ez kendu hesgailuak, aldean inurridura edo sorgortasuna ez badago.
ANPUTAZIOAK • Zauri larri bat bezala tratatu (Hasierako ebaluazioa, odoljarioaren
kontrola). Anputatutako aldea zaindu ( berrezarpena):
¤ Serum fisiologikoarekin garbitu
¤ Apositu esterilarekin estali
¤ Plastikozko poltsa baten barruan sartu izotzean sartu aurretik
Odoljarioak Odol-hodietatik odola irtetea, bat-batean edo nahita egindako hausturagatik eta oparoa edo ez oso oparoa.
Odoljario baten larritasuna honen araberakoa da nagusiki: Odola galtzeko abiadura, galdutako odol kopurua eta, baita, kaltetutako pertsonaren egoera fisiko eta adina.
MOTAK ¨ Hodiaren arabera:
¤ Zain-hodiak ¤ Arteria-hodiak ¤ Hodi kapilarrak
¨ Tokiaren arabera ¤ Barnekoak (Ezin dira ikusi) ¤ Kanpokoak (Ikus daitezke) ¤ Azaleratutako odoljarioak: zulo naturalak
Shocka ¨ Ehun-hipoperfusioaren agerpen klinikoa.
Hauek dira bere ezaugarriak: ¤ Takikardia ¤ Izerdia ¤ Zurbiltasuna ¤ Konorte maila murriztea ¤ Takipnea ¤ Tentsio arteriala jaistea
Kanpoko odoljarioak
Odoljarioaren jatorria aurkitu
ZAURIAN PRESIO ZUZENA APLIKATU
• Ahal bada, erabili eskularruak. • Apositu esteril ahalik eta garbiena jarri odoletan dagoen tokiaren gainean. • Ez kendu lehen apositua odolez blai eginda badago, jarri beste bat gainean.
KONPRESIO-HESGAILUA APLIKATU EZ Gelditu da
odoljarioa? PRESIO ZUZENA APLIKATU ZAURIAREN GAINEAN
BAI
BILATU LAGUNTZA MEDIKOA SHOCKA AGERTZEA SAIHESTU
ZAURIA ZAINDU
Presio zuzena zauri gainean • Egin presioa odoletan dagoen toki gainean, ahalik eta garbien dagoen apositu bat erabiliz (gaza esterilak), 10 minutuz gutxienez.
• Zauritua etzan konorte-‐galtzeak eragindako lesioak ekiditeko .
• Beharrezko bada jarri beste apositu bat aurrekoa kendu gabe.
• 10 minutuak igarota presioa arindu, baina ez kendu SEKULA aurreko apositua.
• Zaurian presio zuzena eginez odoletan jarraitzen badu, jarraitu
Barneko odoljarioak ¨ Organismoaren barnean egoten diren odoljarioak dira, kanpoaldera odolik isuri gabe, hortaz, ez dira ikusten. Honela sortu ohi dira:
¤ Traumatismoak edo kolpe gogorrak.
¤ Suzko-‐armen jaurtigaiek edo arma zuriek eragindako zauriak.
¤ Bat-‐bateko odoljarioak. Odol-‐hodiak hondatu edo dilatatzeagatik apurtzea.
¤ Hausturak.
Barneko odoljarioen tratamendua
¨ Zauritua lasaitu ahal den neurrian
¨ Lesioak tratatu, ahal bada.
¨ Estutzen duen guztia lasaitu
¨ Estali
¨ Ez eman ez jatekorik ez edatekorik.
¨ Antishock jarrera, lesioek uzten badute (Etzanda)
¨ Bizi-‐zantzuak kontrolatu aldizka
Sorospen-‐katea aktibatu premiaz eramateko
Kanpoko odoljarioak
¨ Otorragia
¤ Belarritik odola irtetea. Arina bada, garbitu. Larria bada, ez buxatu, odoletan dagoen belarriaren alderantz etzan, 112ra deitu.
¨ Epistaxia ¤ Sudurretik odola irtetea.
Epistaxia
Odoljarioaren jatorria aurkitu
Eseri biktima pixka bat makurtuta aurrerantza, odola eztarrira sartu ez dakion
Sudur-zuloak bi hatzekin estutu bost minutuz
Odoljarioa gelditu da? SI
EZ
Berriz ere estutu sudur-zuloak bost
minutuz
Odoljarioa gelditu da? BAI
EZ
Aurreko buxadura bat egin
Odoljarioa gelditu da?
EZ SI
Joan zaitez osasun-zentro batera BUKAERA
Hausturak
¨ Motak: Itxiak vs. Irekiak
¨ Zantzuak: Hantura, mina, forma-anormaltasuna, inpotentzia funtzionala, hematoma…
¨ Tratamendua: Ez ukitu!!! Ez mugitu (ez mugitu zeuk eta ez utzi gaixoari mugitzen).
¨ Odoljarioa ugaria bada à
LEHENTASUNA: Odoljarioa uzkurtzea.
¨ 112ra DEITU edo larrialdietara eraman (larritasunaren arabera).
“Bihotzeko krisia” ß ¨ Bihotzeko krisia deitu ohi zaio bularreko anginari
eta miokardioko bihotzekoari.
¨ Arteria koronario baten buxadura da, eta bihotzerako odol-fluxua mugatzen du. ¤ Buxadura partziala: Bularreko angina, arindu egiten
da ¤ Erabateko buxadura: Miokardioaren infartua, lesio
konponezina sortzen du bihotzean
¨ Bihotzeko arazoren bat izan duten gaixo askok erreskate medikazioa daukate badaezpada,
Zantzuak eta sintomak ¨ Bular erdian lepora,
sorbaldetara, besoetara, bizkarrera eta masailezurrera hedatu daitekean mina.
¨ Arnasa hartzeko zailtasuna, itomen sentsazioa.
¨ Azal hotza, zurbila, izerditsua. ¨ Zianosia: azal eta mukosen
kolore urdina
¨ Irregulartasunak pultsuan
¨ Azkenean, konorterik eza, bihotz- eta arnas gelditzea
Zer egin ¨ Jarduera fisikoa gelditu eta atsedenaldi egoeran gera dadila. ¨ Lasaitzen saiatu. ¨ Erdieserita mantendu, horrela arnasketa errazten baita.
¨ Lepoa edo abdomena estutzen dion edozein jantzi lasaitu. ¨ Biktimari bere botikak hartzen lagundu, bere medikuak aurretik
botikarik agindu badio.
¨ Larrialdi sistema aktibatu bihotzeko krisiaren edozein zantzutan.
Min torazikoarekiko jarrera.
2 minutu irauten duen bularreko mina
Bihotzeko krisiaren zantzu eta sintomak antzeman
Biktimari mugitzea galarazi eserita edo etzanda egon dadila Ba al dakizu
EZ
bihotz-gaixotasunik duen edo botikak hartzen dituen? BAI
Bilatu zainketa Berak edo bere
medikoa: senitartekoek
Istripu garunbaskularra/ Iktusa
¨ Tronbo edo enbolo batek garuneko arteria bat buxatzea.
¨ Burmuinaren alde batean odol-fluxua falta da
¨ Ez bada fluxua goiz lehengoratzen ondorio iraunkorrak sortuko dira
Askotariko sintomak egon daitezke: ¨ AURPEGIAREN ASIMETRIA: Aurpegi erdia eroria dago, lerdea
dario. ¨ GORPUTZ-ADAR BATEN AHULTASUNA: Beso bat altxatu ahal
ez izatea, ibiltzerakoan estropezu egitea, indarra galtzea esku edo hatzetan.
¨ SENTSIBILITATEAREN ASALDURA: gorputz erdia lokartuta, inurridurak.
¨ HIZKUNTZAREN ASALDURAK ¤ Afasia: hizketa ulergaitza/ez hitz egitea ¤ Disartria: ahoskatzeko zailtasuna
¨ Ikusmena erabat edo pixka bat galtzea ¨ Bertigoa, ezegonkortasuna, koordinaziorik gabeko mugimendua
Istripu garunbaskularraren diagnostikoa
Cincinnatiko irizpideak
Ø Aurpegiko simetria (esan gaixoari irribarre egiteko edo hortzak erakusteko)
§ Normala: aurpegiaren aldeak simetrikoki mugitzen dira.
§ Anormala: aurpegiaren alde bat ez da bestea bezain ondo mugitzen
Ø Besoa jaitsi (esan gaixoari begiak ixteko eta mantendu bi besoak aurrera luzatuta 10 segundoz)
§ Normal: bi besoak berdin mugitzen dira edo ez dira batere mugitzen.
§ Anormal: beso bat ez da mugitzen edo erori egiten da. Ø Hizkera
§ Normala: gaixoak hitz egokiak erabiltzen ditu farfuilatu gabe
§ Anormala: gaixoak totelka hitz egiten du, hitz desegokiak erabiltzen ditu edo ezin du hitz egin.
Istripu garunbaskularraren kasuan nola jokatu:
DEITU 112RA BEREHALA
Konortearen balorazioa à
ABC à
BBB… arnasten ez duen eta konorterik gabe dagoen edozein pertsonarekin bezala
Intoxikazioak
¨ Motak: ¤ Halabeharrezkoak (5 urte arteko haurrak) ¤ Halabeharrezkoak ez direnak (nerabeak)
¨ Toxiko ohikoenak ¤ Botikak Paracetamola, polimedikamentosak ¤ Etxeko produktuak Lixiba, xaboiak
Intoxikazioak
Arrastoak
¨ Umea botika kutxen alboan, produktu toxikoen
poteen alboan… aurkitzea. Arretaz begiratu!
¨ Sintomak: ¤ Sabel-mina
¤ Goragalea, gonbitoak
¤ Beherakoa
¤ Sukarra, izerdia
¤ Konorterik eza…
Intoxikazioak
Lehen Sorospenak
¨ BAS, ABC. Atera pilula ahotik oraindik irentsi ez badu
¨ Identifikatu toxikoa eta irentsitako kantitatea
¨ Deitu Toxikologia Zentrora 91 562 04 20 edo 112ra
¨ Jarraitu argibideak
EZ PROBOKATU GONBITOA!!
Konbultsioak Konbultsioak organismoaren muskulu eskeletikoen uzkurdura bortitz eta oharkabekoak dira, nerbio guneen narritadurak sortutako garun-deskargen sekundarioak.
Konbultsioa ez da gaixotasun bat, beste prozesu baten seinalea da: • • • • •
Sukar altua Intoxikazioak Nerbio-sistema zentraleko infekzioak (Meningitisa, tetanoak, sifilisa…) Abstinentzia sindromea (alkohola eta lasaigarriak) • Epilepsia
Nola jokatu
• 112 ASISTENTZIA SANITARIOA AKTIBATU
• Ez eutsi biktimari
• EZ sartu gauzarik ahoan: konbultsio batean zauriak eragin daitezke ahoan baina arinak dira, eta ahoan zerbait sartuz asfixia arriskua dago.
• Utzi biktima lurrean etzanda.
• Babestu bere burua lesionatu ez dezan: Jarri objektu bigun bat buruaren
azpian. Lesioak eragin diezazkioketen objektuak baztertu. Arropa lasaitu. Konbultsio osteko aldian:
• Biktima PLS jarreran ipini.
• Arnastea galarazi diezaiokeen gonbitoari adi egon.
• Erorketak eragindako lesio posibleak miatu.
• Azterketa medikoa sistematikoki gomendatzen da.
Asma krisia Sintomak
• Eztula eta espektorazio zurixka
(flemak) • Sudurreko jariatze urtsua (mukiak) • Disnea (“itolarria”, “nekea”, “aire
falta”) • Antsietatea eta hitz egiteko
zailtasuna • Sibilantziak (“txistuak”) • Takipnea eta takikardia • Gehiegizko izerdia
Nola jokatu • Lasaitu ezazu. • Eseriarazi eta • Aireztapen egokia
• Botikak, erabiltzen baditu
bakarrik, ez eman inoiz agindu ez zaion botikarik.
Sinkopea ¨ Zorabio ere deitzen zaio.
¨ Konortea modu labur, azaleko eta igarokor batean galtzea da.
¨ Normalean garunera heltzen den odol-fluxuaren bat-bateko murrizketaren ondorio izaten da.
¨ Konortea galdu aurretiko seinaleekin batera gertatu ohi da, adibidez, zorabio sentsazioa eta hanken ahultasuna.
¨ Sintomak:
¤ Zorabio sentsazioa.
¤ Hanken ahulezia
¤ Belarrian txistuak nabaritzeko sentsazioa, ikusmena hodeitzea.
¤ Zorabioa.
¤ Aurpegiko azala zurbila, hotza eta izerditsua.
¤ Lesio gehiago eduki ditzake erorketaren ondorioz.
Nola jokatu
• Jarri biktima lurrean etzanda eta, ahal bada, giro freskoa duen edo aireztatuta dagoen leku batean ahoz gora
• Lepoa edo gerria estutzen dion edozein arropa lasaitu
• Bere inguruan jendea pilatzea ekidin
• Hankak altxatu (antishock jarrera)
top related