lege eta araubide esparrua zer da gbla? · 2020. 5. 19. · unibertsitateko ikasleen estatutua...
Post on 19-Jan-2021
14 Views
Preview:
TRANSCRIPT
GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN FAKULTATEA
Orientabideak Gradu Bukaerako Lanetarako (GBL)
Lege eta araubide esparrua
Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko GBLak 1393/2007 eta 861/2010 Errege Dekretuek arautzen
dituzte lehenik. Gainera, Irakasletza Graduak, 3854/2007 eta 3857/2007 ECI aginduek arautzen
dituzte. NUPen indarrean den arautegia, agindu horien mendekoa, 2014ko "Ikasketen Amaierako
Lanen" arautegia da, Graduetarako eta Masterretarako xedatutakoa biltzen duena.
Fakultateko Batzordean onetsia izan den dokumentu honek xedapen hauek jarraitzen ditu, urteko
matrikulara eta administrazio prozesuetara moldatzen ditu, protokoloa deskribatzen du eta egutegia
finkatzen du.
Zer da GBLa?
Ikasleak ikasketak bukatzen dituenean egin behar duen lan bat da. Irakasgai moduan ere hartzen
da. Graduko txosten egiaztatuan ezartzen diren gaitasunak eta gainerako helburuak aplikatu eta
garatu behar ditu ikasleak. Txosten egiaztatua esteka hauetan dago eskura:
Grado en Maestro en Educación Infantil - Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua
Grado en Maestro en Educación Primaria - Lehen Hezkuntzako Irakasleen Gradua
Soziologia Aplikatuko Gradua-Gizarte Laneko Gradua
Zeinek egin dezake matrikula GBLean?
Urteko matrikula egiten duen edonork, ikasketak bukatzeko falta zaizkion irakasgai guztietan,
onartzen den gehieneko kreditu kopurua (84) gainditu gabe.
Nola esleitzen da GBLa?
1. Fakultateak GBLen gai eta ildoen eskaintza argitaratzen du, eta lan horien zuzendariak eta lan
arloak aipatzen ditu, lanak esleitzeko prozedura hasi baino 7 egun lehenago, gutxienez.
2. Zerrenda baten bidez egiten da eskaintza, eta zerrenda horretan titulazioen arabera identifikatzen
da, adiera bakarrarekin GBL bakoitza. Hala, eskaintza ikusirik, ikasleek GBLen lehentasun
zerrenda bat egin behar dute beren interesen arabera.
3. Fakultateak titulazioaren arabera dei egiten die ikasleei, lanak esleitu baino 7 egun lehenago,
gutxienez, eta ikasgela, eguna eta ordua aipatzen ditu, prozedura presentziala bada, edo, prozedura
informatikoa bada, lana egiteko modua eta epea. Deialdia Fakultateko edo web-orrialdeko iragarki-
oholean argitaratzea (http://www.unavarra.es/fac-humanasysociales/tablon-de-anuncios) GBLean
matrikulatutako ikasleei egiten zaien deialdiaren jakinarazpentzat joko da ondorio guztietarako.
4. Esleipena ekitaldi publikoan egiten bada, eta ikasle batek ezin badu jendaurreko ekitaldira joan,
aukeratzeko lana gradu bereko ikaskide baten esku uzteko aukera izango du. Horretarako
Fakultateak xedatzen duen GBLa aukeratzeko lana beste baten esku uzteko inprimakia bete,
inprimatu eta sinatu beharko du.
5. Esleipena, modu presentzialean nahiz prozedura informatiko baten bidez egiten bada,
irakaskuntza merezimenduen hurrenkeraren arabera egiten da, eta ikasleen Atalak egindako
zerrendaren arabera.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi III. eranskina.
Zein berezitasun dauzka GBL irakasgaiaren ebaluazioak?
Kasu bakarra da non, matrikula egin ondoren, ikasleek espresuki eskatu behar baitute beren lana
ebaluatua izan dadin.
GBLaren ebaluazioa inskripzioa eginez eskatzen da, dagozkion dokumentuak beteta.
Inskripzioa egitean behin betiko testua aurkeztu behar da, ebaluatua izango dena eta,
beharrezkoa bada, epaimahaiaren aurrean defendituko dena. Hortaz, inskripzioa egin ondoren,
ezin dira aldaketak egin lanean.
Noiz bukatzen da GBLaren prestaketa eta haren ebaluazioa?
Lanaren inskripzioa egin ondoren, organo ebaluatzailearen kalifikazioa aktan jartzen da, eta
dekanoak sinatzen du.
Noiz egin daiteke GBLaren inskripzioa?
Otsailean, udaberriko seihilekoko 12 kreditu gehienez ere falta dituztenen kasuan, eta
Zuzendaritzak inskripzioa egiteari oniritzia eman badio. Horrela GBLa udazkeneko seihilekoan
ebaluatu ahalko da.
Ekainean, udaberriko seihilekoko 12 kreditu baino gehiago egin behar dituztenen kasuan.
Nork egiten du GBLaren inskripzioa?
Ikasleak, lanaren Zuzendaritzak baimena eman ondoren. Hala ere, azken ebaluazioa ekainean bada,
Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28.
artikuluaren babesean, zilegi da eskatzea GBLaren defentsa egitea epaimahai baten aurrean,
Zuzendaritzak inskripzioa egiteari oniritzia eman ez badio ere.
Noiz egiten da GBLaren inskripzioa?
Irakaskuntza egoeraren arabera, inskripzioa egiten duenak otsailean edo ekainean egin dezake.
Testua lanaren Zuzendaritzari aurkeztu ondoren, hark aukera hauek dauzka:
a) Inskripzioa baimentzea aldaketarik egin gabe.
b) Inskripzioa baimentzea, adierazten dituen aldaketak egin ondoren.
c) Inskripzioa ez baimentzea.
GBLaren inskripzioak berekin dakar behin betiko testua idaztea, zuzenketak egiteko aukerarik gabe.
Zer eskatzen da GBLaren ebaluazioa gainditzeko?
Lerro edo gai zehatz bati buruzkoa izan arren, GBLa tituluarekin lotutako gaitasunen ebaluazioari
begira egotea eta hori egiaztatzeko bidea eman dezala.
Ikasleak egindako lan orduak isla ditzala, dauzkan kredituekin bat etorriz:
Gradua ECTS Ordu kp.
Grado en Maestro en Educación Infantil - Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua 12 300
Grado en Maestro en Educación Primaria - Lehen Hezkuntzako Irakasleen Gradua 12 300
Gradua Soziologia Aplikatuan 6 150
Gradua Gizarte Lanean 12 300
Ikasleak frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen
Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa" izenekoaren
C1 mailako hizkuntza gaitasuna (ikusi VI. eranskina).
Zein da GBLa zuzentzen duenaren lana?
Bere jardueraren lehen unetik zehaztea GBLa egiteko bete behar diren baldintzak.
Orientabidea ematea esleipena egiten denetik, inskripzioa baimendu arte, betiere aurreikusitako
denboran beharrezko helburuak lortu direla bermatu ahal bada.
Zuzendaritzaren esku-hartzea ziurtatzeko prestaketaren faseetan, harremanean egon behar da
ikaslearekin, eta hari lagundu eta animatu, beharrezkoa bada, baina lanaren egilea eta arduraduna,
hots, ikaslea bera, ordeztu gabe. Horretarako, ematen du beharrezkoak direla gutxienez lanaren hiru
une:
1. Lanaren mandatua
Gogorarazten eta xehatzen dira lanak bete behar dituen baldintzak eta eskakizunak, ikaslearen
betebeharrak, GBLa zuzentzen duenaren denbora, aurreikus daitekeen egutegia eta ebaluazio
sistema.
Oinarri teoriko-praktikoak eta kontsultako bibliografia zehazten dira.
Lanaren orientabidea adosten da, zehaztutako lerroarekin eta gaiarekin bat, kontuan hartuz
ikaslearen esperientzia praktikoak eta bere prestakuntzaren berezitasunak.
Elkarrekin ados jarrita, irakasleak eta ikasleak beren kabuz alda dezakete, partzialki edo osorik,
hasierako mandatua, esleitutako lerrotik eta gaitik zetorrena, bilera horretan edo hurrengoetan.
Zuzendaritzak ikasleari argitu behar dio GBL egiteak hartuko dion lan pertsonaleko ordu
kopurua, eta horretarako daukan denbora.
2. Kontrola eta doikuntza. Ikasleak bere jarduerari buruzko aurrerapen bat eman ahal izateko aski
denbora igaro ondoren egiten da. Hala, Zuzendaritzak ordura arte egindakoa balioetsi ahalko du:
egitura, idazkuntza, aurreikusten duen edukien aurkibidea...
3. Testuaren aurkezpena. Zuzendaritzak lanaren inskripziorako baimena emango du, egin
beharreko zuzenketak zein diren esango du, halakorik bada, edo ez du inskripziorako baimena
emango.
Nork eta nola ebaluatzen da?
Master Amaierako Lanak ez bezala, GBLak ez dira jendaurrean defenditu behar kasu guztietan.
Horregatik, lanaren Zuzendaritzak egingo du lehenbiziko ebaluazioa, eta haren inskripziorako
baimena emango edo ukatuko du.
GBLa epaimahairen aurrean defenditu behar dute tituluaren egiaztatzeko oroitidazkian hala jartzen
duen Graduetako ikasleek.
Egiaztatzeko oroitidazkian epaimahairen aurrean ez dela defenditu behar jartzen duen graduetan,
ikasle bakoitzak aukeran du epaimahaia eskatzea arrazoi hauetako batengatik:
Bikain edo ohorezko matrikula (OM) kalifikazioa edukitzeko aukera izateko. Azken kasu
horretan, OMrako proposamen kopurua inskribatutako GBL kopuruari egokitu behar zaio.
Zuzendaritzaren kalifikazioarekin ados ez egoteagatik.
Halaber, Gradu guztietan, azken ebaluazioa ekainean egin nahi duten ikasleek, ez badute
Zuzendaritzaren O.E. jaso GBLaren inskripzioa egiteko, ikasleek aukera dute lana balioetsiko dien
epaimahai bata eskatzeko.
Zein kalifikazio jartzen da azken aktan?
Azken aktan jartzen den kalifikazioa baldintzatuta dago Fakultateko Batzordeak hartzen duen
erabakiarekin, zeina hauetako bat izango baita:
1. GBLaren inskripzioa , Zuzendaritzak O.E., epaimahaiaren jarduerarik gabe: aktan jartzen den
nota Zuzendaritzak ematen duen notaren eta 8,5 notaren arteko txikiena izango da.
2. GBLaren inskripzioa, Zuzendaritzak O.E., epaimahaiaren jarduerarekin:
Non: T1, T2 eta T3 epaimahaiko kideek emandako notak baitira, eta D Zuzendaritzak emandakoa.
Hortaz, kasu honetan aktan jarriko den kalifikazioa GBLaren Zuzendaritzak emandakoa baino
handiagoa, haren berdina edo txikiagoa izango da.
3. (Defentsa ekainean egiteko soilik ) GBLaren inskripzioa egiteko Zuzendaritzaren O.E. jaso ez
duen ikaslea, eta epaimahaiaren aurrean defentsa egiteko eskaera egiten duena:
Non: T1, T2 eta T3 epaimahaiko kideek emandako notak baitira. GBLaren Zuzendaritza ez dago
epaimahaian.
4. (Defentsa ekainean egiteko soilik ) GBLaren inskripzioa egiteko Zuzendaritzaren O.E. jaso ez
duen ikaslea: ebaluazioa ekainean egingo zaio.
5. (Defentsa ekainean egiteko soilik ) GBLaren inskripzioa egiteko Zuzendaritzaren O.E. jaso ez
duen ikaslea, eta epaimahaiaren aurrean defentsa egiteko eskaera egiten ez duena: kalifikazio
kualitatiboaren aktan "Ez Aurkeztua" jarriko da.
Ebaluazioari buruzko informazio gehigarria edukitzeko, kontsultatu "VIII. eranskina" (33-34 or.).
Kronograma
1. GBLaren esleipena
Data* Gaia Eragilea
1.
urratza Gaiak eta irakasleak eskatzea
NORK: Fakultatea
NORI: Sailak
2.
urratza Gaiak eta irakasleak ematea Sailak
3.
urratza Lerroak eta gaiak informatikoki hautatzea Ikaslea
4.
urratza Lanak ikasleei esleitzea
- Ikastegien eta sailen
Zerbitzua
- Fakultatea
5.
urratza
Esleipen informatikoaren argitalpena,
beharbada ikasle guztiei ez dagokiena Fakultatea
6.
urratza
Fakultatean aurkeztea eskaera arrazoituak
esleipen informatikoa berrikusteko Ikaslea
7.
urratza
Esleipen informatikoaren argitalpen BERRIKUSIA.
beharbada ez dagokie ikasle guztiei. Fakultatea
8.
urratza
Ikasleen esleipen presentziala:
- Prozedura informatikoan parte hartu duela eta esleipenik gabe gelditu dela.
- Prozedura informatikoan parte hartu duela, onartua izan den eskaera bat
aurkeztu duela eta esleipenik gabe gelditu dela.
- Ez duela parte hartu prozedura informatikoan.
Non: Fakultateko Batzar Gela
Eguna: 2014/10/22
Noiz:
- Educación Infantil / Haur Hezkunza: 16:00-16:45
- Educación Primaria / Lehen Hezkuntza: 16:45-17:30
- Soziologia Aplikatua 16:00-17:00 Soziologia Saila
- Gizarte Lana: 16:00-17:00 Gizarte Laneko Saila
- Ikaslea
- Fakultatea
- Sailak*
9.
urratza
Fakultatean aurkeztea
esleipenaren berrikuspena egiteko eskaera arrazoituak Ikaslea
10.
urratza Eskaeren ebazpena eta esleipenen azken doiketa Graduen arabera.
- Ikasleak
- Fakultatea
- Sailak*
* Egunak ikasturte bakoitzean zehaztuko dira
* *Eskaintza gehigarria behar izatearen kasuan.
2. GBLaren ebaluazioa otsailean
Data* Gaia Eragilea
1.
urratza
- Inskripzioa, GBLaren Zuzendaritzak O.E. (I. eranskina, IALen
arautegia)
- Argitaratzeko baimena (II. eranskina, IALen arautegia)
- GBL ematea NireIkasgelategiaren bidez.
- NORK: Otsailean ebaluatua izan
daitekeen eta hala nahi duen
ikaslea.
- NORI: Saila.
2.
urratza
- Kalifikazioa ematea - NORK: GBLaren Zuzendaritza
- NORI: Saila
- Aukerakoa: epaimahairen aurrean defentsa egiteko eskaera. - NORK: Ikaslea
- NORI: Saila
3.
urratza
- Informatikaren bidez igortzea ikasleen zerrenda, GBLen tituluak,
irakasleak eta kalifikazioak eta, halakorik bada, epaimahairen aurrean
defentsa egiteko eskaera.
- Barne-postaren bidez igortzea:
a) I. eranskina (inskripzioa) eta II. eranskina (argitaratzeko baimena).
b) ikasleen banakako kalifikazioen aktak eta, halakorik bada,
epaimahairen aurrean defentsa egiteko eskaera.
- NORK: Saila
- NORI: Fakultatea
4.
urratza GBLa epaimahaietan antolatzea Fakultatea
1.
urratza Irakasleak esleitzea epaimahaietara Sailak
5.
urratza Epaimahaiak izendatzea. Fakultatea
6.
urratza GBL epaimahairen aurrean defenditzea, beharrezkoa bada.
- Defentsa egiteko eskaera onartu
zaion ikaslea.
- Epaimahaietako irakasleak.
- Fakultatea: kalifikazioen aktak
jasotzea.
3. GBLaren ebaluazioa ekainean
Data* Gaia Eragilea
1. urratza
- Inskripzioa, GBLaren Zuzendaritzak O.E. (I. eranskina, IALen
arautegia)
- Aukerakoa: - Inskripzioa, GBLaren Zuzendaritzak O.E. gabe
(Fakultatearen arautegiaren eranskina)
- Argitaratzeko baimena (II. eranskina, IALen arautegia)
- GBL ematea NireIkasgelategiaren bidez.
- NORK: Ikaslea.
- NORI: Saila.
2. urratza
- Kalifikazioa ematea - NORK: GBLaren Zuzendaritza
- NORI: Saila
- Aukerakoa: epaimahairen aurrean defentsa egiteko eskaera. - NORK: Ikaslea
- NORI: Saila
3. urratza
- Informatikaren bidez igortzea ikasleen zerrenda, GBLen tituluak,
irakasleak eta kalifikazioak eta, halakorik bada, epaimahairen
aurrean defentsa egiteko eskaera.
- Barne-postaren bidez igortzea:
a) I. eranskina (inskripzioa) eta II. eranskina (argitaratzeko
baimena).
b) ikasleen banakako kalifikazioen aktak eta, halakorik bada,
epaimahairen aurrean defentsa egiteko eskaera.
- NORK: Saila
- NORI: Fakultatea
4. urratza GBLa epaimahaietara banatzea Fakultatea
5. urratza Irakasleak esleitzea epaimahaietara Sailak
6. urratza Epaimahaiak izendatzea. Fakultatea
7. urratza GBL epaimahairen aurrean defenditzea, beharrezkoa bada.
- Defentsa egiteko eskaera onartu
zaion ikaslea.
- Epaimahaietako irakasleak.
- Fakultatea: kalifikazioen aktak
jasotzea.
* Egunak ikasturte bakoitzean zehaztuko dira
ERANSKINAK
I. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketen Amaierako Lanei Buruzko Arautegia (Unibertsitatearen web-orrialdean eskuragarria).
II. Esleipena
II. eranskina-A. GBLa Fakultatean esleitzeko prozedura.
II. eranskina-B: GBLa aukeratzeko lana ikaskide batengan delegatzea
III. Esparruak
IV. eranskina-A. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GBLa egiteko
erreferentzia esparruak.
IV. eranskina-B. Soziologia Aplikatuko Graduko GBLa egiteko erreferentzia esparruak.
IV. eranskina-C. Gizarte Laneko Graduko GBLa egiteko erreferentzia esparruak.
IV. Lerroak
III. eranskina-A1. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GBLa
egiteko lerroak.
III. eranskina-A2. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GBLa
egiteko lerroak.
III. eranskina-B. Soziologia Aplikatuko Graduko GBLa egiteko lerroak.
III. eranskina-C. Gizarte Laneko Graduko GBLa egiteko lerroak.
V. Orientazioa, egitura eta alderdi teknikoak
VI. Hizkuntza gaitasuna
VI. eranskina-A. Zeharkako gaitasunak.
VI. eranskina-B1. Hizkuntza-gaitasuna aztertzeko berrespena.
VI. eranskina-B2. Hizkuntz gaitasuna aztertzeko agiria.
VII. Ebaluazioa
VII. eranskina-A. Ebaluazioaren berrespena: azterlan ENPIRIKOA
VII. eranskina-A. Ebaluazioaren berrespena: azterlan TEORIKOA
VIII. Fakultatearen web-orrialdetik prozeduraren aldi bakoitzean behera kargatzeko dauden
inprimakiak
II-A. eranskina. Esleipena
1. Fakultateak GBLen gai eta ildoen eskaintza argitaratzen du, eta lan horien zuzendariak eta lan arloak aipatzen ditu, lanak esleitzeko prozedura hasi baino 7 egun lehenago, gutxienez. Halaber, prozedura hori azaltzen du.
2. Zerrenda baten bidez egiten da eskaintza, eta zerrenda horretan titulazioen arabera identifikatzen da, adiera bakarrarekin GBL bakoitza. Hala, eskaintza ikusirik, ikasleek GBLen lehentasun zerrenda bat egin behar dute beren interesen arabera.
3. Fakultateak titulazioaren arabera dei egiten die ikasleei, lanak esleitu baino 7 egun lehenago, gutxienez, eta ikasgela, eguna eta ordua aipatzen ditu, prozedura presentziala bada, edo, prozedura informatikoa bada, lana egiteko modua eta epea. Deialdia Fakultateko edo web-
orrialdeko iragarki-oholean argitaratzea (http://www.unavarra.es/fac-humanasysociales/tablon-de-anuncios) GBLean matrikulatutako ikasleei egiten zaien deialdiaren jakinarazpentzat joko da ondorio guztietarako.
4. Esleipena ekitaldi publikoan egiten bada, eta ikasle batek ezin badu jendaurreko ekitaldira joan, aukeratzeko lana gradu bereko ikaskide baten esku uzteko aukera izango du. Horretarako GBLaren aukeraketa eskuordetzeko inprimakia bete, inprimatu eta sinatu beharko du. Inprimakia prozedura honi erantsi zaio.
5. Esleipena, modu presentzialean nahiz prozedura informatiko baten bidez egiten bada, irakaskuntza merezimenduen hurrenkeraren arabera egiten da, eta ikasleen Atalak egindako zerrendaren arabera. Beraz:
Esleipena modu presentzialean egiten bada, txandaka, ikasle bakoitzak GBL bat aukeratuko du bere ikaskideek oraindik aukeratu ez dituztenen artetik.
Esleipena prozedura informatiko baten bidez egiten bada, ikasleei eskatuko zaie beraiek egindako zerrenda 2. puntuan sartzeko, ikasleen merezimendu-ordena eta interes partikularrak kontuan izango dituen esleipen automatiko bat egiteko.
6. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ebaluazio-prozesuen araudia onesten duen Erabakiak ( A.61/2011. 2011ko abenduaren 15eko Gobernu Kontseilua) bere 6. artikuluan (Kalifikazioak) dioenaren arabera egingo da 5. puntuan aipatutako merezimendu hurrenkera, non honela jartzen baitu:
"1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 2003ko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuak arautuko ditu kalifikazioak, hark ezartzen baitu kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema.
2. Erabilitako ebaluazio sistema zein ere den, eta aurreko puntuan adierazitakorekin bat, ebaluaziora aurkezten diren ikasleentzat, irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da, hamarren bakar batekin:
a) 0-4.9: Ez Gainditua (EG)
b) 5.0 -6.9 Gainditua (G)
c) 7.0 -8.9 Oso Ongi (OO)
d) 9.0-10: Bikain (BK)
e) 9,0-10: Ohorezko Matrikula (OM)"
Egin kontu:
1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kredituen Aitorpenari eta Transferentziari buruzko Arautegiaren arabera (Errektoreak 2008ko urriaren 29an emandako 1854/2008 Ebazpena), kredituak, unitate ebaluatu eta egiaztagarri gisa, "ikaslearen espediente berrian ezarriko dira idatziz, jatorrizko espedienteari hitzez hitz jarraituz eta han ageri diren tipologia, kreditu kopuru eta kalifikazioarekin" (4. artikulua). Aitortutako irakasgaien kalifikazioak ikaslearen ikasketa-espedientearen baremaziokoak dira, hurrengo 2. puntuan aipatutakoak izan ezik.
2. Lanbide heziketaren araberako aitorpena ez dela barematuko.
Goi Mailako Hezkuntzaren arloko ikasketen aitorpenari buruzko 2011ko azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuaren arabera:
"Aitorpen osoa edo partziala eman beharko zaio gainditutako antzeko prestakuntza praktikoari, eta bereziki hauei: a) Kanpoko curriculum praktikak unibertsitateko ikasketetan" (137578 or.)
Halaber, honela dio 2010eko azaroaren 11ko 1644/2010 Ebazpenak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emanak. Haren bidez “Unibertsitate Publikoko kredituen balioa aitortu eta horiek transferitzeari buruzko araudia” izenekoaren aldaketa argitaratzea agintzen da. Aldaketa hori Gobernu Kontseiluak onetsi zuen 2010eko azaroan hartu zuen erabaki baten bidez.
"Unibertsitatekoak ez diren beste goi mailako ikasketa ofizialengatik, unibertsitate ikasketa ez ofizialengatik edo unibertsitate publikoko esperientzia profesionalagatik edo lan esperientziagatik kredituak aitortzen direnean, ez dira horien kalifikazioak sartuko, beraz horiek ez dira zenbatuko espedientea barematzeari dagokionez" (16060 or.).
Horretarako kalifikazio hauek bereizi behar dira espediente batean: “5,0 GAINDITUA” (unibertsitate batean eginak) edo “5,0 GAI” (aurreko paragrafoko kreditu-aitorpena).
II. B Eranskina: GBLa modu presentzialean aukeratzeko lana ikaskide baten esku
uzteko inprimakia
.........................................................................jaunak/andreak 12345678-A N.A.N.a duenak
(Izena eta bi DEITURA)
_____________________________________________ Graduko ikasleak,
honako ikasle honen ESKU UTZI du:
................................................................................jauna/andrea 12345678-B N.A.N.a duenak
(Izena eta bi DEITURA)
GBLa aukeratzeko lana.
Iruñean, 20__(e)ko _____________aren __(e)(a)n
Stua. _________________________________
(Izena eta bi DEITURA)
III. Eranskina. Esparruak
III-A eranskina. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GBLa
egiteko erreferentzia esparruak.
GBLen azalean aipatzen diren esparru edo arloak honako hauek dira:
1. Pedagogía / Pedagogia
2. Psicología / Psikologia
3. Sociología / Soziologia
4. Lengua castellana / Gaztelania
5. Lengua vasca / Euskara
6. English / Inglés / Ingelesa
7. Français / Francés / Frantsesa
8. Matemáticas / Matematika
9. Geografía e Historia / Geografia eta Historia
10. Ciencias experimentales / Zientzia esperimentalak
11. Música / Musika
12. Educación plástica / Hezkuntza plastikoa
13. Educación física / Gorputz Hezkuntza
14. Informática educativa / Hezkuntza informatikoa
Testuan erabiltzen den hizkuntza bereki edo atzerritarreko terminoa erabiliko da.
III-B eranskina. Soziologia Aplikatuko Graduko GBLa egiteko erreferentzia esparruak.
GBLen azalean aipatzen diren esparru edo arloak honako hauek dira:
1. Teoria soziologikoa
2. Gizarte ikerketarako metodo eta teknikak
3. Gizarte egitura eta erakundeak
4. Politika publikoak
5. Soziologia espezializatuak
6. Gizarte aldaketa, ideologiak eta mugimenduak
Testuan erabiltzen den hizkuntza bereki edo atzerritarreko terminoa erabiliko da.
III-C eranskina. Gizarte Laneko Graduko GBLa egiteko erreferentzia esparruak.
GBLen azalean aipatzen diren esparru edo arloak honako hauek dira:
1. Soziosanitarioa.
2. Psikosozioedukatiboa.
3. Soziokulturala.
4. Belaunaldi artekoa.
5. Autonomia pertsonala eta mendekotasuna.
6. Praktika deontologikoak.
7. Genero berdintasuna.
8. Gizarte politikak.
9. Kudeaketa eta antolaketa.
10. Gizarte justizia.
11. Gizarte-inklusioa
Testuan erabiltzen den hizkuntza bereki edo atzerritarreko terminoa erabiliko da.
IV. Eranskina. Lerroak
IV-A1 eranskina. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GBLa
egiteko lerroak.
GBLak testuinguru baten barruan emango dira, irakaskuntza antolatzen den jakintza-arloen arabera,
eta tutoreek proposatzen dituzten lerroetan, ondoko hauen artean:
1. Hezkuntza-gai batean sakontzen duen azterketa bat prestatzea: berrazterketa bibliografikoa
eta iturrien berrazterketa.
2. Eskolatik kanpoko jardueren antolaketari, behar pedagogiko eta psikologikoei,
errendimendu akademikoari, irakaskuntza-gaurkotzeari, ikasteko motibazioari eta abarrei dagokien
diagnostiko bat, beharren analisi bat edo zerbitzuen ebaluazio bat egitea.
3. Hezkuntza-prozesuetan parte hartzen duten profesional guztien artean izan daitezkeen
harremanen analisia: irakasleak, maila jakin bateko koordinatzaileak, laguntza-irakasleak,
logopedak, orientatzaileak, eta abar. Hobetzeko proposamenak eta esperientziak.
4. Zientzia-eremu jakin batekin zerikusia duten hezkuntza-materialak aztertu, prestatu edo
egokitzea.
5. Irakaskuntzaren plangintzarako, informazioa eta dokumentazioa erregistratzeko, eta
gaitasunak ebaluatzeko eta neurtzeko tresnak garatzea.
6. Informazio-bilketa, datuen analisia eta emaitzen gaineko eztabaida biltzen dituen esku-
hartze didaktiko baten diseinua eta exekuzioa.
7. Gaurkotasunezko aldaera, egoera edo arazo bat hobetzeko hezkuntza-jarduera baten
proposamenaren edo proiektuaren diseinua: diziplina guztietan sormena bultzatzea, irakurmena
lantzea, gaitasun zehatz batzuk garatzea, eta abar.
8. Hezkuntza proposamen baten edo ikastetxe batean eman daitekeen zerbitzu baten diseinua.
9. Egin den aipamenarekin lotutako hezkuntza-proiektu bat edo esku-hartze proposamen bat
proposatzea eta exekutatzea.
10. Hezkuntza prozesu, esperientzia eta proiektuak, zerbitzu eta politikak edo soslai
profesionalak (tutorea, irakasle berezitua, zuzendaria, irakaskuntza-taldeak eta koordinatzaileak,
etab.) ebaluatzea.
Lerro hauek GBLetako zuzendariek proposatuko dituzten GAIETAN zehaztuko dira.
IV-A2 eranskina. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GBLa
egiteko lerroak
GBLak testuinguru baten barruan emango dira, irakaskuntza antolatzen den jakintza-arloen arabera,
eta tutoreek proposatzen dituzten lerroetan, ondoko hauen artean:
1. Hezkuntza-gai batean sakontzen duen azterketa bat prestatzea: berrazterketa bibliografikoa
eta iturrien berrazterketa.
2. Eskolatik kanpoko jardueren antolaketari, behar pedagogiko eta psikologikoei,
errendimendu akademikoari, irakaskuntza-gaurkotzeari, ikasteko motibazioari eta abarrei dagokien
diagnostiko bat, beharren analisi bat edo zerbitzuen ebaluazio bat egitea.
3. Hezkuntza-prozesuetan parte hartzen duten profesional guztien artean izan daitezkeen
harremanen analisia: irakasleak, maila jakin bateko koordinatzaileak, laguntza-irakasleak,
logopedak, orientatzaileak, eta abar. Hobetzeko proposamenak eta esperientziak.
4. Zientzia-eremu jakin batekin zerikusia duten hezkuntza-materialak aztertu, prestatu edo
egokitzea.
5. Irakaskuntzaren plangintzarako, informazioa eta dokumentazioa erregistratzeko, eta
gaitasunak ebaluatzeko eta neurtzeko tresnak garatzea.
6. Informazio-bilketa, datuen analisia eta emaitzen gaineko eztabaida biltzen dituen esku-
hartze didaktiko baten diseinua eta exekuzioa.
7. Gaurkotasunezko aldaera, egoera edo arazo bat hobetzeko hezkuntza-jarduera baten
proposamenaren edo proiektuaren diseinua: diziplina guztietan sormena bultzatzea, irakurmena
lantzea, gaitasun zehatz batzuk garatzea, eta abar.
8. Hezkuntza proposamen baten edo ikastetxe batean eman daitekeen zerbitzu baten diseinua.
9. Egin den aipamenarekin lotutako hezkuntza-proiektu bat edo esku-hartze proposamen bat
proposatzea eta exekutatzea.
10. Hezkuntza prozesu, esperientzia eta proiektuak, zerbitzu eta politikak edo soslai
profesionalak (tutorea, irakasle berezitua, zuzendaria, irakaskuntza-taldeak eta koordinatzaileak,
etab.) ebaluatzea.
Lerro hauek GBLetako zuzendariek proposatuko dituzten GAIETAN zehaztuko dira.
IV-B eranskina. Soziologia Aplikatuko Graduko GBLa egiteko lerroak.
GBLak testuinguru baten barruan emango dira, irakaskuntza antolatzen den jakintza-arloen arabera,
eta tutoreek proposatzen dituzten lerroetan, ondoko hauen artean:
1. Teoria soziologikoa.
2. Gizarte ikerketarako metodo eta teknikak.
3. Gizarte egitura eta erakundeak.
4. Gizarte aldaketa, ideologiak eta mugimenduak.
5. Politika publikoak.
6. Soziologia espezializatuak.
Lerro hauek GBLetako zuzendariek proposatuko dituzten GAIETAN zehaztuko dira.
IV-C eranskina. Gizarte Laneko Graduko GBLa egiteko lerroak.
GBLak testuinguru baten barruan emango dira, graduetako jakintza-arlo berekien arabera, eta
tutoreek proposatzen dituzten LERROETAN, ondoko hauen artean:
1. Egindako praktiken analisia eta haien mugak eta ahalmenak identifikatzea.
2. GLko praktika egokiak diseinatzen eta sustatzen laguntzea, hartutako esperientzian oinarrituz.
3. Erabilitako esku-hartze metodoei buruzko hausnarketa eta proposamen metodologiko
berritzaileak.
4. Sortzen ari diren esparru profesionalak identifikatzea.
5. Lanbidean aplikatutako ikerketa eremuak identifikatzea, graduondoko ikasketetan jarraitzeko.
Lerro hauek GBLetako zuzendariek proposatuko dituzten GAIETAN zehaztuko dira.
V. eranskina. Orientazioa, egitura eta alderdi teknikoak
1. Orientazioa
Bere izaerak zehazten du GBLaren orientazioa. GBLak mota hauetakoak izan daitezke:
Ikerketa enpirikoak (behaketak, lan etnografikoak, esperimentalak, kuasi-esperimentalak edo
kasuen azterketak), eta horietan metodo kualitatiboak edo kuantitatiboak erabili ahalko dira.
Azterketa teorikoak (pedagokikoak, psikologikoak, soziologikoak, Gizarte Laneko esparrukoak,
historikoak edo epistemologikoak).
Edonola ere, GBLak gaurko inguruari buruzkoak izango dira:
Hezkuntzakoa, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetan.
Soziologikoa, Soziologia Aplikatuko Graduan.
Gizarte langileen esku-hartzekoa, Gizarte Laneko Graduan.
Era berean, GBLak tituluen esparru berekietako batean kokatuko dira (III. eranskina).
2. Egitura
Orientazioaren arabera, GBLak ondoren aipatzen diren alderdiak kontuak hartuko dituen egitura bat
edukiko du:
Azterketa enpirikoak. Azal-orria. Laburpena eta gako-hitzak. Aurkibidea. Aurrekariak,
helburuak eta gaiak. 1 Esparru teorikoa: oinarriak eta ondorioak. Materiala eta metodoak.
Emaitzak eta eztabaida. Ondorioak. Erreferentziak. Eranskinak.
Azterketa teorikoak. Azal-orria. Laburpena eta gako-hitzak. Aurkibidea. Garapena: aurrekariak,
helburuak, esparru teorikoa, praktikarekin duen lotura2. Egilearen planteamendu arrazoitua.
Ondorioak. Erreferentziak. Eranskinak.
Hala ere, Azterlana Gradu Bukaerako Lanetarako (GBL)" irakasgaien Giden ebaluazio-sistemara
egokitzeko, lan guztiek eduki behar dute alde teoriko bat eta alde praktiko bat. Hemen ulertzen da
gidetan azaltzen diren ehunekoak orientaziokoak direla eta GBLaren zuzendariak eta ebaluatu behar
duen epaimahaiak balioetsi behar dituela. Nolanahi ere, lanetan alderdi teorikoak eta praktikoak
tarteka daitezen zaindu behar da.
3. GBLaren txostenaren alderdi teknikoak
3.1. Azala
Honako hauek emango ditu: egilea, titulua, gradua, unibertsitatea.
GBL guztiak Unibertsitatearen biltegian gorde behar direnez gero, eta gehienak jendaurrekoak
izango direnez gero, komeni da azal uniformeak erabiltzea titulazio guztietarako; Fakultatearen
webgunean daude eskuragarri (http://www.unavarra.es/fac-humanasysociales) “testu” formatuan
erabiliak izateko.
3.2. Titulua
1 Erreferentzia graduaren arabera, nabarmendu beharko dira irakaskuntza-ondorioak, ondorio soziologikoak edo
Gizarte Lanaren esparrukoak. 2 Erreferentzia graduaren arabera, nabarmendu beharko da zer lotura duen irakaskuntza-praktikarekin azterketa
soziologikoak edo Gizarte Lanaren esparruko esku-hartzeak.
Ez du edukiko 10 edo 12 baino hitz gehiago.
Begi-bistakoak diren terminoak erabiltzea saihestuko da. Adibidez, ez litzateke egokia jartzea
"...-ri buruzko Gradu Bukaerako Lana"
Azterketa enpirikoetan, aztertzen diren aldagarriak eta erreferentziazko populazioa bildu behar
ditu. Esaterako, "Ansietate mailak Lehen Hezkuntzako matematika-jardueran dauzkan
ondorioak".
3.3. Laburpena eta gako-hitzak
Luzera: 100-150 hitz.
Hizkuntza. Kontuan hartu behar da GBL gehienetarako sarbide irekia baimentzen dela. Beraz,
zabalkundea errazteko, laburpena, nahitaez, gaztelaniaz eta ingelesez egin beharko da. Aukeran,
euskaraz eta atzerriko beste hizkuntza batean. Laburpenak honako hurrenkera honetan azalduko
dira:
a) Gaztelaniaz edo ingelesez idatzitako GBLak.
1. Gaztelaniaz (nahitaez).
2. Ingelesez (nahitaez).
3. Euskaraz (aukeran).
4. Frantsesez (aukeran).
b) Euskaraz idatzitako GBLak.
1. Euskaraz (nahitaez).
2. Ingelesez (nahitaez).
3. Gaztelaniaz (nahitaez).
4. Frantsesez (aukeran).
c) Frantsesez idatzitako GBLak.
1. Gaztelaniaz (nahitaez).
2. Frantsesez (nahitaez).
3. Ingelesez (nahitaez).
4. Euskaraz (aukeran).
Hizkuntza bakoitzaren laburpena eta gero, bost gako-hitz jarriko dira.
3.4. GBLaren edukia
Hizkuntza. Hizkuntza bereki batean (gaztelaniaz edo euskaraz) edo atzerriko hizkuntza
batean (ingelesa, frantsesa edo Europako Unibertsitate Eremuko beste edozein hizkuntza ofizial).
Defentsarako hizkuntza aukeratzeko baldintza izango da epaimahaikideek hizkuntza horretan gai
izatea.
Lana idazteko erabilitako hizkuntzan ez den beste batean ipintzen diren aipuak, laneko hizkuntzara
itzuliak emango dira orriaren oin-oharretan.
Letra mota. Lana modu elektronikoan zabalduko denez gero, sans-serif tipografia erabiliko
da: esaterako, arial, calibri, helvetia edo verdana. Tamaina 12koa, lerroartea 1,5ekoa, 6 puntuko
hutsunea paragrafoen aurretik eta atzetik, koskarik gabe, justifikatua bi aldeetatik.
Luzera: 12.000 eta 25.000 hitz artean edo 80000 eta 150000 karaktere artean3.
3.5. Txostenaren estiloa
Txostena prestatzean, APA (American Psychological Association) psikologo estatubatuarren
elkartearen arauei jarraituko zaizkie, gizarte zientzietan modu orokorrean erabiltzen baitira.
Interneten tutoretza-orri asko dago, arau hauek nola aplikatu behar diren jakiteko. Horren
erakusgarri, hona hemen bi esteka:
6. edizioaren laburpena (2010):
http://www.suagm.edu/umet/biblioteca/pdf/GuiaRevMarzo2012APA6taEd.pdf
Adibideak sailkatuta:
http://tutorial.sibuc.uc.cl/citar/frame_6.html
Non aurkitzen baitira "dokumentu inprimatu, ikusentzunezko eta elektronikoen erreferentzia
bibliografikoak eta aipuak prestatzeko adibideak, esaterako liburu, aldizkariko artikulu, tesi, film,
audio-liburu, datu-base eta web-orrialdeenak, besteak beste".
Hala ere, lanaren zuzendariak egoki ikusten badu, beste arau bat erabiltzea iradokiko du. Edonola
ere, irizpide uniformea izan behar da dokumentu osoan eta, oso bereziki, aipuak egiteko eta
"Erreferentziak" aurkezteko moduan, testuan espresuki aipatu direnak bilduko baitira bertan.
3.4.6. Irakasle Graduetarako txantiloiak
Dokumentu honetako “3.1.1. Araubidea” atalean ezarri bezala, Haur Hezkuntzako eta Lehen
Hezkuntzako Irakasle Graduetan, GBLa egiteko, beharrezkoa da kontuan hartzea, hurrenez hurren,
ECI/3854/2007 eta ECI/3857/2007 Aginduak, bi tituluek jarduera profesionala burutzeko gaitzen
baitute.
Hala, GBLak kontuan hartu behar ditu oinarrizko modulua, didaktika eta diziplinan, eta practicuma.
Horregatik ematen dira txantiloi ereduak ikasleak orientatzeko GBLa egiterakoan (V-A eta V-B
eranskinak).
GBLa garatzeari buruzko eta, bereziki, txantiloi ereduen erabilerari buruzko GBLderak ikaslearen
eskumena dira, zeinak aukera edukiko baitu zuzendariari orientabidea eskatzeko.
3 Soziologia Aplikatuko Graduan 12000 hitzetik beherako GBLak aurkeztu ahalko dira, ikasketa-plan horretan 6
ECTSko luzera baitu.
VI. eranskina Hizkuntza gaitasuna
VI. -A. Zeharkako gaitasunak.
Lau Graduetako ikasleek ondoko gaitasun hauek eskuratu behar dituzte
Competencias transversales
CT1 - Demostrar una competencia
lingüística en inglés, francés, alemán o
italiano equivalente a un nivel B1 del
“Marco común europeo de referencia
para las lenguas: aprendizaje, enseñanza,
evaluación” del Consejo de Europa.
CT2 - Demostrar una competencia
lingüística en castellano y, en su caso, en
euskera equivalentes a un nivel C1 del
“Marco común europeo de referencia
para las lenguas: aprendizaje, enseñanza,
evaluación” del Consejo de Europa.
Zeharkako gaitasunak
1. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea
ingelesez, frantsesez, alemanez edo italieraz,
Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen
Erreferentziako Europako Esparru Komuna:
ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren
araberako B1 mailaren parekoa.
2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea
gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz,
Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen
Erreferentziako Europako Esparru Komuna:
ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren
araberako C1 mailaren parekoa.
1. Hizkuntza-gaitasuna gaztelaniaz eta, beharrezkoa bada, euskaraz
Ikasleek Graduaren bukaeran gaztelaniaz C1 maila dutela egiaztatu behar dute eta, Irakasletzako
euskarazko lerroko ikasleek, hizkuntza bereki horretan ere bai4.
Gabeziak dituzten ikasleen kasuan, adierazi beharko da eta, haiek zuzendu arte, ezin izango da
titulua erdietsi.
Kasu horietan zehaztu behar dira zuzendu beharrekoak, ageriko gabezien identifikazioan
oinarrituko direnak ezinbestez. Hala, hizkuntza maila eskasa atzematen duen irakasleak agiri honi
atxikitzen zaizkion hizkuntza-gaitasunaren berrespena edo berrespenak (VI-A eta VI-B eranskinak)
osatu beharko ditu, ikasleak eduki dezan gida bat GBLa hobetzeko eta egiteko, inskripzioa egiteko
eta geroagoko deialdietan defenditzeko. Kasu horretan, GBLaren zuzendariak ez dio baimena
emango ikasleari lana defenditzeko.
Horregatik, hau ezartzen da:
1. GBLaren zuzendariak erabakiko du C1 mailan idatzita dagoen, hartan garatzen diren edukiak
balioetsi baino lehen eta, hortaz, defentsarako baimena eman baino lehen.
2. Ikasle guztiek gaztelaniaz C1 maila egiaztatu behar dutenez gero, GBLa euskaraz edo atzerriko
hizkuntza batean egiten dutenek, txostenaren % 20 inguru gaztelaniaz idatzi behar dute.
4 Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduek jarduera profesionala burutzeko gaitzen dute, eta Hezkuntza
Ministerioaren ECI/3854/2007 eta ECI/3857/2007 aginduek arautzen dituzte, hurrenez hurren, eta horietan honako hau biltzen da:
"Graduaren bukaeran, ikasleek gaztelaniaz C1 maila eduki beharko lukete eta, bidezkoa denean, erkidegoko beste hizkuntza ofizialean; gainera, atzerriko hizkuntza batean B1 mailan mintzatzeko gaitasuna eduki beharko lukete, EKHE Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komunarekin bat etorriz".
Iradokitzen da hizkuntza honetan ere idazten diren atalak 5 honako hauek izan daitezen:
Aurrekariak, helburuak eta gaiak.
Ondorioak
Gainera, esan bezala, laburpena ere gaztelaniaz idatzi behar da nahitaez.
3. Epaimahaiak, jarduten duen kasuetan, zehaztuko du testua C1 mailan idatzita dagoen edo ez.
Balioespen negatiboa egingo bada, arrazoitu egin behar da eta, nolanahi ere, ikasleak ezin du
jaso "Ez gainditua (4,0)” baino nota handiagoa, edozein dela ere zuzendariak esleitu dion nota.
4. Epaimahaiak, jarduten duen kasuetan, zehaztuko du aurkezpena C1 mailan egin den edo ez.
Balioespen negatiboa egingo bada, arrazoitu egin behar da eta, nolanahi ere, ikasleak ezin du
jaso "Ez gainditua (4,0)” baino nota handiagoa, edozein dela ere zuzendariak esleitu dion nota.
5. 3. eta 4. ataletan ezartzen den epaimahaiaren aurkako balioespenaren arrazoia oinarrituko dela
idatzizko eta ahozko hizkuntza gaitasunean Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru
Komunaren arabera: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa, eta kasu horretan nahitaezkoa dela
hurrengo atalean ematen den hizkuntza-gaitasunaren berrespena.
2. Hizkuntza-gaitasuna atzerriko hizkuntzan
Unibertsitateak zehaztu du ikasleek daukaten modua eskatzen den hizkuntza maila ziurtatzeko.
Informazio guztia eskuragarri dago Unibertsitatearen "Hizkuntza gaikuntza" izeneko estekaren
bidez:
http://www.unavarra.es/estudios/informacion-academica/capacitacion-linguistica
5 Ikasleak erabaki dezake gaztelania hutsean idaztea dagozkion atalak. Hau da, ikasleak erabakiko du 4.1. atalean
aipatzen den % 20 hori elebiduna (gaztelania/euskaraz edo gaztelania/atzerriko hizkuntzan) edo gaztelania hutsean emango duen.
VI-B1. Hizkuntza-gaitasuna aztertzeko berrespena.
I. MAILAREN AZALPEN OROKORRA
1. Globala
Gaitasuna dauka maila altua daukaten testu luzeak eta mota askotakoak ulertzeko, bai eta haietan
zentzu inplizituak atzemateko ere.
Erraz eta berezkotasunez mintzatzen daki, adierazpen egokia aurkitzeko ahalegin handiegirik egin
gabe.
Hizkuntzaren erabilera malgua eta eraginkorra egin dezake helburu sozial, akademiko eta
profesionaletarako.
Testu argiak, ongi egituratuak eta xehetasunak dituztenak egin ditzake nolabaiteko konplexutasuna
duten gaiei buruz, testuaren antolaketa, egituraketa eta kohesio mekanismoen erabilera egokia
erakutsiz.
2. Espezifikoa
2.1. Idatzizko ulermena
Testu luzeak eta konplexuak ulertzen ditu, literarioak edo gertaeretan oinarrituak, eta estilo
desberdinak bereizten ditu. Ulertzen ditu artikulu espezializatuak eta jarraibide tekniko luzeak,
bere espezializazioarekin lotura ez eduki arren.
2.2. Idatzizko adierazpena
Testu argi eta ongi egituratuetan adierazteko gaitasuna dauka, ikuspuntuak erakutsiz, nolabaiteko
luzerarekin. Gai konplexuei buruz idazteko gaitasuna dauka gutunetan, idazlanetan edo txostenetan,
eta azpimarratzen daki bere ustez garrantzitsua dena. Idazkiak zuzenduta dauden irakurleentzat
estilo egokia hautatzen du.
2.3. Ahozko adierazpena
Deskribapen argi eta xeheak egiten ditu barnean beste gai batzuk dauzkaten gai konplexuei buruz,
eta ideia zehatzak garatzen ditu ondorio egoki batekin bukatuz.
2.4. Entzumenezko ulermena
Hitzaldi luzeak ulertzen ditu baita argi egituraturik ez daudenean eta erlazioak inplizitu daudenean
eta esplizituki adierazten ez direnean ere. Ahalegin handiegirik gabe ulertzen ditu telebistako
programak eta filmak.
2.5. Ahozko interakzioa
Erraz eta berezkotasunez mintzatzen da eta ez du ahalegin handiegirik egin behar adierazpen egokia
aurkitzeko. Malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzen du hizkuntza helburu sozial eta
profesionaletarako. Ideiak eta iritziak zehaztasunez ematen ditu eta bere parte-hartzeak beste
mintzakide batzuenekin trebeziaz lotzen ditu.
II. HIZKUNTZA-GAITASUNA AZTERTZEKO AGIRIA
Gaitasuna Adierazleak EZ
(0)
Ia inoiz
ere ez
(1)
Ia
beti
(2)
BAI
(3)
Osotara
(O) Gai
Idatziaren
ulermena
(Gai baldin eta O≥7)
Aipamenak eta aipuak lanaren edukira egokitzen dira
Aipamenak eta aipuak testura egokitzen dira, eta lokailu
egokien bidez sartzen dira
Lanean erabilitako jatorrizko testuen interpretazio okerrik ez
dago
Lana bat dator erabilitako iturriekin
Adierazpen
idatzia
(Gai baldin eta O≥11)
Ez dago ortografia akatsik, edo, nolanahi ere, oso gutxi daude
Ez dago gramatika akatsik, edo, nolanahi ere, oso gutxi daude
Behar bezala erabili ditu puntuazio markak
Txostenak egitura argi eta koherentea dauka
Kohesio maila handia
Hizkuntza-erregistro akademiko bat erabili du idazketan
Ahozko
adierazpena
(Gai baldin eta O≥16)
Hizkuntza-erregistro akademiko bat erabili du ahozko
azalpenean
Arrazoibide kohesionatu eta koherentea
Beharrezkoa bada, ikasleak erregistroa aldatzen du egiazko
egoerak deskribatzean eskola testuinguruan
Deskribapen argiak, eta, dagokionean, xehetasunez beteak
egiten ditu.
Ez dago esamolde anbiguo edo polisemikorik
Ez dago ohituraz errepikatzen den ahots edo esaldirik (hitz
betegarriak)
Gaiarekin lotutako ideia zehatzak garatzen ditu, eta kasu
partikularrak lanaren helburu orokorrarekin lotzen ditu
Hiztegi aberats, askotariko eta bereki bat erabiltzen du, eta
lanaren oinarrian dauden teorietako termino teknikoak agertzen
dira.
Ondorioa azaldutakotik ateratzen da
Ahozkoaren
ulermena
(Gai baldin eta O≥5)
Ikasleak ulertzen ditu egiten zaizkion GBLderak, erantzun
egokirik ez badauka ere.
Ikasleak koherentziaz erantzuten die egiten zaizkion GBLderei.
Ikaslea erantzuteko gai da azaldutako lanari buruz erregistro
akademikoa erabiliz egiten zaizkion GBLderei
Ahozko
elkarrekintza
(Gai baldin eta O≥7)
Ikasleak elkarrekikotasunez esku hartzen du saio presentzialen
zuzendariarekin
GBLderen txandan, ikasleak elkarrekikotasunez esku hartzen
du epaimahaikideekin
Ikasleak malgutasunez erabiltzen du hizkuntza, eta erdietsi nahi
duen Graduaren eskakizunetara egokitzen du
Ikasleak zehatz adierazten du bere ikuspegia eta trebetasunez
lotzen ditu bere esku-hartzeak epaimahaikideen esku-
hartzeekin.
Kalifikazio OSOA: ___GAI (ikasleak gai baldin badauka 5 ataletan) / ___ EZ GAI
VI-B2. Hizkuntz gaitasuna aztertzeko agiria
I. MAILAREN DESKRIPZIO OROKORRA
1. Orokorra
Gai da era askotako testu luzeak irakurtzeko eta nolabaiteko eskakizun-mailari erantzuteko, eta gai
da, orobat, testu horietan esanahi inplizituei antzemateko.
Badaki jariotasunez eta bat-batean gauzak adierazten, esapide egokia aurkitzeko ahalegin handia
egiten ari denik sumatzen ez zaiola.
Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake, helburu sozial, akademiko eta
profesionalekin.
Testu argiak, ongi egituratuak eta xeheak ekoizteko gai da, baita gai konplexuei buruzkoak ere,
testuaren antolaketa-, artikulazio- eta koherentzia-mekanismoak zuzen erabiliz.
2. Berezia
2.1. Idatzizko ulermena
Gai da gertakarietan oinarritutako testuak edo literatura-testu luze eta konplexuak ulertzeko eta
estiloak bereizteko. Gai da artikulu espezializatuak eta argibide tekniko luzeak irakurtzeko, bere
eremukoak ez badira ere.
2.2. Idatzizko adierazpena
Gai da testu argi eta ongi egituratuak osatzeko, bere ikuspuntua luze-zabal adieraziz. Badaki gai
konplexuak adierazten gutun, idazlan edo txostenetan, garrantzizkoen iruditzen zaizkion puntuak
azpimarratuz. Gai da hartzaileari egokitutako estiloa erabiltzeko.
2.3. Ahozko adierazpena
Gai da deskribapen argiak eta xeheak egiteko gai konplexuei buruz, horiekin lotutako gaiak
integratuz, zenbait puntu garatuz eta solasaldia egoki amaituz.
2.4. Ahozko ulermena
Gai da solasaldi luze bat ulertzeko, oso garbi egituratuta ez badago ere edo erlazioak oso esplizituak
izan ez arren. Telebista-programak eta filmak neke handirik gabe ulertzen ditu.
2.5. Ahozko elkarreragina
Gai da naturaltasunez eta jarioz hitz egiteko, esapideen bila nabarmen luzatu gabe. Badaki
hizkuntza gizarte- edo lanbide-erlazioetan malgu eta eraginkor erabiltzen. Badaki bere ideia eta
iritziak zehatz adierazten eta bere adierazpenak beste solaskideenekin trebeziaz lotzen.
II. HIZKUNTZA GAITASUNA AZTERTZEKO AGIRIA
Gaitasuna Adierazleak Ez
(0)
Ia inoiz
ere ez (1)
Ia beti
(2)
Bai
(3)
Osotara
(O) Gai
Idatzizko ulermena
(Gai baldin eta O≥7)
Erreferentziak eta aipuak lanaren edukiari egokitzen zaizkio
Erreferentziak eta aipuak testuari egokitzen zaizkio, horiek
aurkeztuz lokailu egokien bitartez
Lanean erabilitako jatorrizko testuen irakurketa okerrik ez dago
Lana eta erabilitako iturriak bat datoz
Idatzizko adierazpena
(Gai baldin eta O ≥11)
Akats ortografikorik ez dago edo, egotekotan, ez da ohikoa.
Akats gramatikalik ez dago edo, egotekotan, ez da ohikoa.
Puntuazio-markak era egokian erabiltzen ditu.
Oroitidazkiaren egitura argia eta koherentea.
Kohesio maila altua.
Hizkuntzaren erregistro akademikoa erabili du idatzizko lanean.
Ahozko adierazpena
(Gai baldin eta O ≥16)
Hizkuntzaren erregistro akademikoa erabili du ahozko
azalpenean
Mintzaldi kohesionatua eta koherentea.
Beharrezko bada, ikasleak erregistroa aldatzen du egoera
errealak deskribatzean eskolako testuinguruan.
Deskripzio argiak eta, behar denean, zehatzak egiten ditu.
Esamolde anbiguoen edo polisemikoen gabezia.
Ohiturak eraginda askotan errepikatzen diren hitz-betegarrien
gabezia (makulu-hitzak)
Gaiarekin erlazionatuta dauden ideia zehatzak garatzen ditu,
kasu partikularrak lanaren helburu orokorrarekin lotuz.
Hiztegi aberatsa, anitza eta egokia erabiltzen du, lana oinarritzen
duten teorien hitz teknikoak salbuetsi gabe.
Ondorioa azaldutakotik ondorioztatzen da.
Ahozko ulermena
(Gai baldin eta O ≥5)
Ikasleak egiten zaizkion GBLderak ulertzen ditu, nahiz eta
zenbaitetan erantzun egokirik ez izan.
Ikasleak koherentziaz erantzuten die egiten zaizkion GBLderei.
Ikaslea gai da era egokian erantzuteko azaldu duen lanarekin
erlazionatutako GBLderei, erregistro akademikoan egindakoak
beraiek.
Ahozko elkarreragina
(Gai baldin eta O ≥7)
Presentziazko saioetan ikasleak parte hartzen du
zuzendariarekin elkarri eraginez.
GBLderen unean, ikasleak parte hartzen du epaimahaiko
kideekin elkarri eraginez.
Ikasleak hizkuntza malgutasunez darabil, aukeratu duen
Graduaren eskakizunei egokituz.
Ikasleak bere ikuspuntua zehaztasunez azaldu eta trebetasunez
erlazionatzen ditu bere hitzak epaimahaiko kideen parte
hartzeekin.
OROTARIKO kalifikazioa: ___GAI (baldin eta ikaslea gai bada 5 alorretan) / ___ EZ GAI
VII-A Eranskina. Hizkuntza gaitasuna: IKERKETA ENPIRIKOAK
1. Ebaluazio agiria
(0) Ez nago
batere ados
(1) Ez nago
ados
(2)
Ados
nago
(3) Erabat
ados nago
1. Egindako lanak baditu elementu jatorrizkoak, eta ikusten da idazketa ere
jatorrizkoa dela; besteren dokumentuak eranskinetara pasatu dira
(programazioak, lege xedapenak, testu liburuak, euskarri digitaleko testuak,
grafikoak eta taulak, argazkiak, elkarrizketen transkripzioak edo eztabaida
taldeenak eta abar).6
2. Garduaren bereko gaitasunetan prestatzeak justifikatzen ditu lanaren
interesa, xedea eta helburuak.
3. Aintzat hartzen den arazoa ongi mugatuta dago, eta GBLderak eta
helburuak zehatzak dira
4. Esparru teorikoa esanguratsua eta egokia da, eta ulertzeko moduan
aurkeztuta dago
5. Metodoa argia da, eta egokia ikerketa garatzeko
6. Emaitzak argi erakusten dira eta beren norainokoa eztabaidatzen da
7. Lanaren xedea eta helburuen eta ekartzen diren agirien artean egokitasuna
dago
8. Ondorioak zehatzak dira, planteatutako GBLderei erantzuten diete; irekita
geratzen diren auziak aipatzen dira, halakorik dagoenean
9. Erreferentzia bibliografikoak gaurkotuta daude, gaiari buruzko ikerketa
garrantzizkoen araberakoak dira, eta lehentasuna ematen zaie egokitasuna,
luzera baino.
10. Epaimahaiak egin dituen GBLderen erantzunak koherenteak eta zuzenak
dira, lanaren balizko akatsak ere aitortuz, hala dagokionean.
Puntuak GUZTIRA: _____
6 Plagioa atzemanez gero, lana ez gainditua dago besterik gabe.
2. Ikaslearen kalifikazio kuantitatiboa eta kualitatiboa
Kalifikazio
kualitatiboa
Kalifikazio
kuantitatiboa Puntuazioa
Ez gainditua
0 0-2
1 3-5
2 6-8
3 9-11
4 12-15
Gainditua 5 16-18
6 19-21
Oso ongi 7 22-24
8 25-26
Bikain 9 27-28
10 29-30
Proposatuko duzu ikasleari "ohorezko matrikula" ematea? ___Bai; ___Ez
Bai erantzun baduzu, aipatu, modu arrazoizkoan, berrespen honetan 10 itemetako zein diren
bereziki azpimarragarriak:
3. Ikaslearentzako iradokizunak ("Ez gainditua" atera dutenentzat)
Hemen sartzen diren iruzkinek balio behar dute, batez ere eskas antzean balioetsi diren alderdiak
hobetzeko, identifikatu diren ahulguneak azalduz eta gomendioak emanez, ahal den neurrian, testua
hobetzeko edo, hala badagokio, orientazio edo izaera aldaketa bat (enpirikoa edo teorikoa) iradokiz.
VII-A Eranskina. Hizkuntza gaitasuna: IKERKETA TEORIKOAK
1. Ebaluazio agiria
(0) Ez nago
batere ados
(1) Ez
nago ados
(2) Ados
nago
(3) Erabat
ados nago
1. Egindako lanak baditu elementu jatorrizkoak, eta ikusten da
idazketa ere jatorrizkoa dela; besteren dokumentuak eranskinetara
pasatu dira (programazioak, lege xedapenak, testu liburuak, euskarri
digitaleko testuak, grafikoak eta taulak, argazkiak, elkarrizketen
transkripzioak edo eztabaida taldeenak eta abar)7
2. Garduaren bereko gaitasunetan prestatzeak justifikatzen ditu lanaren
interesa, xedea eta helburuak.
3. Lanaren esparru teorikoa, baita Graduaren aplikazio eremurako
inplikazioak ere, argi eta ulertzeko moduan azaltzen daira.
4. Lanaren garrantzia, eremu bereko beste hainbat lan teorikoen
aldean, justifikatzen da.
5. Lanean ganoraz adierazten da egilearen jarrera, bere iritzi
pertsonalei edo sinesmenei buruz ezer esan gabe.
6. Lanaren xedea eta helburuen eta bere egitura eta edukien artean
egokitasuna dago.
7. Ekarpen praktikoek egindako lanaren norainokoa ulertzea errazten
dute
8. Ondorioak zehatzak dira, planteatutako helburuei erantzuten diete;
irekita geratzen diren auziak aipatzen dira, halakorik dagoenean
9. Erreferentzia bibliografikoak gaurkotuta daude, gaiari buruzko
ikerketa garrantzizkoen araberakoak dira, eta lehentasuna ematen zaie
egokitasuna, luzera baino.
10. Epaimahaiak egin dituen GBLderen erantzunak koherenteak eta
zuzenak dira, lanaren balizko akatsak ere aitortuz, hala dagokionean.
Puntuak GUZTIRA: _____
7 Plagioa atzemanez gero, lana ez gainditua dago besterik gabe.
2. Ikaslearen kalifikazio kuantitatiboa eta kualitatiboa
Kalifikazio kualitatiboa Kalifikazio kuantitatiboa Puntuazioa
Ez gainditua
0 0-2
1 3-5
2 6-8
3 9-11
4 12-15
Gainditua 5 16-18
6 19-21
Oso ongi 7 22-24
8 25-26
Bikain 9 27-28
10 29-30
Proposatuko duzu ikasleari "ohorezko matrikula" ematea? ___Bai; ___Ez
Bai erantzun baduzu, aipatu, modu arrazoizkoan, berrespen honetan 10 itemetako zein diren
bereziki azpimarragarriak:
3. Ikaslearentzako iradokizunak ("Ez gainditua" atera dutenentzat)
Hemen sartzen diren iruzkinek balio behar dute, batez ere eskas antzean balioetsi diren alderdiak
hobetzeko, identifikatu diren ahulguneak azalduz eta gomendioak emanez, ahal den neurrian, testua
hobetzeko edo, hala badagokio, orientazio edo izaera aldaketa bat (enpirikoa edo teorikoa) iradokiz.
VIII. eranskina. Ebaluazioa
1. Zuzendaritzaren O.E. jasota inskribatutako GBLa, epaimahaiari jarduteko eskatzen ez
zaionean
5 edo 5 baino handiagoa den kalifikazio kuantitatiboa da O.E. banakako kalifikazioan, eta
Zuzendaritzak dagokion sailean uzte du.
Zuzendaritzak emandako notaren eta 8,5 notaren artean txikiena dena izango da azken aktan
agertuko den kalifikazioa.
2. Zuzendaritzaren O.E. jasota inskribatutako GBLa, epaimahaiari jarduteko eskatzen
zaionean
5 edo 5 baino handiagoa den kalifikazio kuantitatiboa da O.E. banakako kalifikazioan, eta
Zuzendaritzak dagokion sailean uzte du.
Zilegi dute epaimahaiari jarduteko eskatzea Zuzendaritzaren O.E. jaso duten ikasleek, baldin
eta:
Ez badaude ados emandako kalifikazioarekin.
"Bikain" edo "Ohorezko matrikula" kalifikazioa erdietsi nahi badute.
Defentsa egin baino lehen jakingo du Epaimahaiak, zein den GBLaren Zuzendaritzak emandako
kalifikazioa.
Defentesa jendaurrekoa izango da.
Epaimahaiak ateak itxita egingo du deliberazioa, eta, entzunaldia emango dio, beharrezkotzat
jotzen badu, GBLaren Zuzendaritzari. Nolanahi ere GBLaren Zuzendaritza ez da epaimahaikoa
izango.
Epaimahaiak honako hau jarriko du aktan:
Non: T1, T2 eta T3 epaimahaiko kideek emandako notak dira, eta D Zuzendaritzak emandakoa.
Hortaz, kasu honetan aktan jarriko den kalifikazioa, GBLaren Zuzendaritzak emandakoa baino
handiagoa, haren berdina edo txikiagoa izan ahalko da.
3. (Defentsa ekainean egiteko soilik) GBLaren inskripzioa egiteko Zuzendaritzaren O.E. jaso
ez duen ikaslea, eta epaimahaiaren aurrean defentsa egiteko eskaera egiten duena
"GBLaren inskripzioa egiteko zuzendariaren oniritzirik ez duen ikasleak, Unibertsitateko
ikaslearen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 Errege Dekretuaren
28. artikuluaren babesean, ikasleak aukera dauka eskaera egiteko lana ebaluatuko duen
epaimahai baten aurrean defentsa egiteko. Epaimahai horrek idatzizko lana eta ahozko defentsa
ebaluatuko ditu".
Ikasleak defentsa egiteko eskaera aurkeztuko du Fakultateak horretarako prestatutako
dokumentuaren bidez.
Epaimahaiak defentsa egin baino lehen jakingo du ikasleak ez duela GBLaren Zuzendaritzaren
O.E. jaso inskripzioa egiteko.
Defentsa jendaurrekoa izango da.
Epaimahaiak ateak itxita egingo du kalifikazioari buruzko deliberazioa, eta, entzunaldia emango
dio, beharrezkotzat jotzen badu, GBLaren Zuzendaritzari. Nolanahi ere, GBLaren Zuzendaritza
ez da epaimahaikoa izango.
Epaimahaiak honako hau jarriko du aktan:
Non: T1, T2 eta T3 epaimahaiko kideek emandako notak dira.
4. (Defentsa ekainean egiteko soilik) GBLaren inskripzioa egiteko Zuzendaritzaren O.E. jaso
ez duen ikaslea
Ekainean egingo da GBLaren ebaluazioa.
Ikasleak ez du inolako tramiterik egin behar, ez Fakultatean, ez Sailean; lana egiten jarraituko
du Zuzendaritzarekin elkarlanean.
5. (Defentsa ekainean egiteko soilik) GBLaren inskripzioa egiteko Zuzendaritzaren O.E. jaso
ez duen ikaslea, eta epaimahaiaren aurrean defentsa egiteko eskaera egin ez duena
Kasu honetan, "Ez aurkeztua" kalifikazio kuantitatiboa jarriko da aktan.
Ikasleak ez du ezein tramiterik egin behar, ez Fakultatean, ez Sailean.
Hurrengo ikasturtean GBL berarekin jarraitu nahi duen ikasleak ez du ezein tramite gehigarririk
egin behar, baldin eta Zuzendaritzak ez badio bere zuzendaritzari uko egiten. Unibertsitatearen
IALaren Arautegiaren arabera "IALaren eta zuzendariaren esleipenak lau seihileko
akademikotako [2 ikasturte] balioa edukiko du gehienez ere. Epe hori iraungitzen denean,
proposamen berri bat egin beharko da, edo luzapena eskatu, arrazoiaz emanez, zuzendariaren
oniritziarekin".
Ikasleak GBL berarekin jarraitu nahi badu hurrengo ikasturtean, dekanoari zuzendutako
Fakultateko eskaera-orri baten bidez nahitaez eskatu behar du berriro parte hartu nahi duela
hurrengo ikasturtean GBLa hautatzeko prozesuan. Fakultateak eskatu duten ikasle guztiei
baimenduko die hurrengo ikasturtean GBLa hautatzeko prozesuan parte hartzea, aukera
berdintasunean gainerako ikasleekin. Hau da, beren espedientearen batez besteko notaren
arabera.
Ekainean8 GBL baten Zuzendaritzak uko egiten badio tutoretzari eta uko hori oinarriduna dela
erabakitzen bada, hurrengo ikasturtean GBLa hautatzeko prozesuan parte harte hartu behar
dutela jakinaraziko zaie ikasleei. Parte-hartze hori aukera berdintasunean egingo da gainerako
ikasleekin, hau da, beren espedientearen batez besteko notaren arabera.
8 Urteko beste garai batean gertatzen bada ukoa, Unibertsitatearen IALaren arautegiaren 5. artikuluak ezarritakoari
jarraituko zaio.
IX. eranskina Fakultatearen web-orrialdetik prozeduraren aldi bakoitzean
jaisteko dauden dokumentuak eta inprimakiak
GBLa modu presentzialean aukeratzeko lana ikaskide baten esku uztea
GBLaren azalak
HAUR HEZKUNTZA
HAUR HEZKUNTZAKO 3. IKASMAILA
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZAKO 2. IKASMAILA
SOZIOLOGIA APLIKATUA
GIZARTE LANA
GBLaren ereduak:
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
Soziologia Aplikatua
Gizarte Lana
Inskripzio-inprimakia.
(Defentsa ekainean egiteko soilik) Epaimahai batek jarduteko eskaera, inskripzioa egiteko
zuzendariaren oniritzia jaso ez duen GBL baten defentsa egiteko ekainean.
Sarrera irekia baimentzeko inprimakia.
(Aukerakoa) Epaimahai batek jarduteko eskaera, GBLa defendatzeko bikain edo ohorezko
matrikula lortzeko aukera izateko, edo, hala badagokio, GBLaren Zuzendaritzak emandako
notarekin ados ez egoteko. Nolanahi ere, GBLak Zuzendaritzaren oniritzia jaso behar du
inskripzioa egiteko.
Zuzendariak emandako kalifikazio akta.
top related