la pasion secreta, amaia o.r

Post on 12-Jul-2015

698 Views

Category:

Education

3 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

Direkzioa: John Huston

Produkzioa: WolfgangReinhardt

Gidoia: WolfgangReinhardt & Jean Paul Sartre

Musika: Jerry Goldsmith

Argazkilaritza: Douglas Slocombe

Jatorria: Estatu batuak

Urtea: 1962

Generoa: bibliografikoa

Iraupena: 139 minutu

Sigmund Freud (Freiberg 1856ko maiatzaren 6a-London, 1939ko irailaren 23a) mediku eta neurologo austriarra izan zen.

Bere familia judua zen.

Vienako unibertsitatean ikasi zuen eta geroagoParisera joan zen, han Charcot medikuari esker hipnosiagatik interesa piztu bazitzaion.

Historiara pasatu da “Psikoanalisiaren aita" moduan, arlo honetan egindako lan itzela dela eta.

Inkontzientea ikertu zuen bereziki, ametsen munduaeta buru-gaixotasunek sexualitatearekin dituztenloturak.

Erlijioek patologia psikiatrikoarekin dauzkatenzerikusiak ere aztertu zituen.

La pasion secreta deituriko pelikula honek, freudenbizitzaren 5 urte erakusten digu.

5 urte hauetan Freudek histeria (garai hartan benetako gaixotasun bezala hartzen ez zen gaitza) hipnosiaren bitartez sendatzen hasi zen, eta bere ikerketa lanei esker terapia honen erabilerak, berak asmatutako Psikoanalisiaren eskola sortzea ekarri zuen. Pelikulak hau lortzeko izan zituen esperientziak eta oztopoak erakusten digu.

Psikoanalisia Sigmund Freudek sortutako psikologiaeskola izateaz gain, honek bere postulatuetanaurkeztutako terapien multzoa da.

Psikoterapia metodo izanik, psikoanalisiakpazientearen adimen-prozesuko osagaiinkontzienteen arteko harremanak bilatzen ditu.

Freuden ustetan, haurtzaroan erreprimiturikoesperientzia erreprimituak gainditzen ez badituguhaztean nahaste bezala azaltzen dira.

Arerio asko izan arren asko izan ziren Freudenterapiak frogatu zituztenak.

Inkontzientea: Psikoanalisian, psikearenalorra, kontzientziari ihes egiten diona eta pertsonenjokabidean eragina duena. Kontziente-arikontrajartzen zaio.

Histeria: Neurosi mota, emoziogorabeherak, sentimenduak ezkutatzea, arazofiskoak, eta sujestioaren mende erraz geratzeaezaugarritzat dituena.

Lapsus-linguae: Hitz egitean egitendituzun akatsak dira.

Lapsus-calami: Idaztean egiten egitendituzun akatsak dira.

Elektra-konplexua: Alaba batek bere aitazmaitemintzea, bere ama gorrotatuz. Haurtzroarenlehen 6 urteetan gertatzen da.

Edipo-konplexua: Seme batek bere amazmaitemintzea, aldi berean bere aita gorrotatuz. Haurtzaroaren lehen 6 urteetan gertatzen da.

Transferentzia: Haurtzaroan gustoko izan duzun gizonedo emakume eredua, heldutasunean sentitzen duzunsentimendu nahaketa. Adibidez, paziente batpsikoanalistan bere eredua erreflexatzen badu, pertsona hori gustoko izango du.

Kontra-transferentzia: Psikologoak bere pazienteberataz ez maitemintzeko egin behar duen lana.

Pelikula hau Psikoanalasiaren eskola ezagutzeko eta ikasteko, eta bere sortzaileak eskola eratzeko izan zituen esperientziak nola bideratu zituen ulertzeko oso metodo ona iruditu zait, izan ere, ludikoagoa denez gero errazagoa izan da ikasteko beste eskolak baino.

Baina pelikula gustukoa izateak ez du esan nahi Freuden teoriekin guztiz ados nagoenik, badaude beste eskola batzuk ere oso interesgarriak iruditzen zaizkidanak.

top related