kutxabank aseguruen etxeko - centroimqzurriola.imq.es · espainiako legepean dago, eta ekonomia,...
Post on 02-Sep-2019
14 Views
Preview:
TRANSCRIPT
1
2
Kutxabank Aseguruen Etxeko Asegurua
Baldintza Orokorrak eta Bereziak
Etxeko ezbehar eta laguntzarako telefonoa
902 21 03 68
Aseguru-entitatea: Kutxabank Aseguradora S.A.U.
Helbidea: Plaza Euskadi, 5 - 28. solairua - 48009 Bilbo, IFK: A48505028. Kapital Soziala 2011-11-23an:
Harpidetua eta ordaindua: 9.015.601 € Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua, BI-315 liburukia, 56.
folioa, BI-1.594 orria.
AHG001-2017 eredua
3
Arrisku anitzeko etxe-asegurua
Estalduren eta aseguratutako zenbatekoen laburpena Edktz. Edki.
1. Sutea, leherketa, tximista erortzea eta hainbat kalte:
– Bigarren mailako ondorioak (kea, hautsa, etab.) % 100 % 100
– Agintarien neurrien gastuak % 100 % 100
– Suhiltzaileak % 100 % 100
– Hondakinak kentzea eta hondakinak lekuz aldatzea % 100 % 100
– Tximista erortzeagatiko kalteak % 100 % 100
– Sua itzaltzeko instalazio automatikoetatiko ezbeharrezko isurketa % 100 % 100
– Etxeko istripuak. Beroaren bat-bateko ekintza (erretzaileak eragindakoak eta gauza gutiziagarrietan eta larruetan gertatutakoak izan ezik), Frankizia 18,00 euro % 100 % 100 2. Urak sortutako kalteak. Ez dira sartzen egin beharreko konponketak ez egiteagatik,
edo hodien edo aparatuen egoera txar nabarmenagatik izandako kalteak.
– Uholdea % 100 % 100
– Hodi edo ur-deposituetatik isuritako ura (euri-uren kanpoko hodiak izan ezik) % 100 % 100
– Txorrotak ez ixteagatik izandako isurketak % 100 % 100
– Lokatzak kentzea eta lohiak ateratzea % 100 % 100
– Matxura topatzeko eta erasandako materialen ordezkoak jartzeko gastuak % 100 % 100
– Matxura konpontzeko gastuak % 100 % 100 3. Bermeen hedapena eta beste estaldura batzuk
– Euria, haizea, harria eta elurraren kalteak % 100 % 100
– Urtegiek gainezka egiteagatiko kalteak % 100 % 100
– Keak egindako kalteak % 100 % 100 – Aireontziak erortzea, espazio-ontziak eta soinu-uhinak % 100 % 100 – Motor-ibilgailuen talka edo kolpea % 100 % 100 – Bandalismo-ekintzak edo asmo txarrekoak % 100 % 100
4
– Aurreko ataletan deskribatutako kausengatiko lorategi- edo zuhaizti-hondamena (geh. 2.000,00 €) ---
Edktz. Edki.
– Gaintentsio edo zirkuitu laburrengatik aparatu elektrikoetan eta osagarrietan izandako kalteak % 5 % 5
– Dokumentuak berregiteko gastuak % 100 % 100 – Etxean bizi ezin delako beste etxebizitza bat alokatzea edo hotelaren errenta (geh. 12.000,00 € urtebete arte)
– Hotel-geletan aseguratutako arriskuengatik edukiari egindako kalteak --- % 15 (geh. 1.800,00 €)
4. Beira-plakak, kristalak, ispiluak, loza sanitarioa, marmola eta bitrozeramikazko plakak istripuz haustea % 100 % 100
(Ez dira sartzen instalazioko akatsengatik, gauzen gainean egindako lanengatik, berritze-lanengatik, lekualdaketengatik, eta abar
izandako kalteak)
5. Lapurreta, espoliazioa eta ebasketa (Edukia aseguratzen bada)
5.1. Aseguratuaren etxean
– Eduki-lapurreta eta -espoliazioa --- % 100
– Diru-lapurreta eta -espoliazioa (geh. 300,00 €)
– Edukitzaileari lapurreta eta espoliazioagatik egindako kalteak --- % 100
– Edukitzaileko elementuen lapurreta eta espoliazioa --- % 100
– Edukiaren ebasketa (dirua izan ezik) --- (geh. 3.000,00 €) 5.2. Bidaietan (hoteleko gelaren barnean edo aseguratuaren etxeaz bestelakoetan)
– Edukiko elementuen lapurreta eta espoliazioa --- % 15
(Kutxa gotorraren barruko Edukiko elementuen eta gauza gutiziagarrien muga) - (geh. 1,800,00 €) (Eskudiruaren muga) (geh. 150,00€) Ez dira sartzen kutxa gotorretik kanpoko gauza gutiziagarriak
5.3. Etxetik kanpoko atrakoa
– Edukiko elementuen atrakoa (geh. 1.200,00 €) – Diru-atrakoa (geh. 150,00€)
5.4. Finantza-erakundeek jaulkitako kreditu-txartelen maulazko erabilera
(lapurreta edo galeragatik) geh. 300,00 € 5.5. Aseguratutako etxeko giltzak lapurtu, espoliatu edo atrakatzeagatik sarrailak eta giltzak
5
ordeztea % 100
Edktz. Edki. 6. Erantzukizun Zibila jatorria aseguratutako edukitzailean edo edukian duten ezbeharretan bakarrik
– E. zibil pribatu eta familiarra – Familiaburuaren E. zibila – Etxe-langileen E. zibila – Ondasun higiezinen eta kontratuz kanpokoen E. zibila 150.000,00 € – Etxeko animalien E. zibila ezbehar bakoitzeko
7. Babes juridikoa 3.000,00 € ezbehar bakoitzeko 8. Istripu pertsonalak (Edukia aseguratzen bada) % 50(**)
(**) Ezbeharrak 1 pertsonari eragiten dionean % 50 bermatzen da, eta bi edo gehiagori eragiten badie % 100 9. Edukitzailearen zaharberritze estetikoa (geh. 1.800,00 €) 10. Etxeko laguntza BARNE 11. Hondamen-arriskuak BARNE
(Konpentsazio Partzuergoa). 300/2004 Errege Dekretuaren araberako frankiziak eta baldintzak
12. Berritako birjartze-balioa – Erregela proportzionala indargabetzea
6
OINARRIZKO KONTZEPTUAK
Kontratu honetan erabiliko diren terminoen azalpena:
Aseguru Hartzailea: aseguru-kontratu hau aseguru-entitatearekin izenpetzen duen eta kontratutik
ondorioztatzen diren betebeharrak (beren izaeragatik Aseguratuak bete behar dituenak salbu) bere gain
hartzen dituen pertsona fisikoa edo juridikoa da.
Aseguratua: aseguru honen objektu den interesaren titularra da, kontratu honetatik eratortzen diren
betebeharrak bere gain hartzen dituena, beren izaeragatik Aseguru Hartzaileak bete beharrekoak izan ezik.
Aseguru-entitatea: Kutxabank Aseguradora, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A.U., egoitza soziala Bilboko
Plaza Euskadi 5 - 28. solairuan - 48009 Bilbon duena eta IFK-zk.: A-48505028 duena. Berak hartzen du bere gain
kontratu bidez itundutako arriskua, eta berak bermatzen itundutakoaren arabera bidezkoak diren kalte-
ordainen ordainketa. Espainiako legepean dago, eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioko
Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Orokorrak kontrolatu eta gainbegiratuko du bere jarduera. Haren
Erregistro Administratiboan inskribatuta dago, C0721 kodearekin.
Aurrerantzean "Aseguratzailea" edo "Aseguru Entitatea", nahieran.
Onuraduna: kalte-ordaina jasotzeko eskubidearen titularra den pertsona fisiko edo juridikoa.
Kapital aseguratua: aseguratutako ondasunak estaltzeko Aseguratuak ezartzen duen zenbatekoa.
Zenbateko aseguratua: ezbeharra gertatuz gero Aseguratzaileak ordaindu beharreko kalte-ordainaren
gehieneko muga.
Prima: Aseguruaren prezioa. Prima-ordainagiri bakoitzak legez aplikatu beharreko errekarguak eta zergak ere
jasoko ditu.
Frankizia: ezbeharra gertatuz gero Aseguratuaren kargu geratzen den zenbatekoa.
Lehen arriskuko asegurua: Aseguru-entitateak bere gain hartuko du ezbeharren ordainketa zenbateko
aseguratuaren mugaraino eta zenbateko aseguratua ondasunen balioarekiko nahikoa izan ala ez.
Poliza: kontratu hau osatzen duten dokumentuen multzoa; hauek dira dokumentuak:
• Baldintza Orokorrak, objektua eta edukia arautzen dutenak.
• Oinarrizko Baldintza Bereziak, bermeak osatzen dituzten arriskuak eta prestazioak zehazteko.
7
• Baldintza Partikularrak, kontratuaren berezko espezifikazioak biltzen dituztenak.
• Hala badagokio, objektu gutiziagarrien deklarazioa jasotzen duen eskaera, Aseguru Hartzaileak edo
Aseguratuak zehaztua.
Aurrerantzean, Poliza, Kontratua, Asegurua edo Aseguru-kontratua, nahieran
8
BALDINTZA OROKORRAK
I ATARIKOA
1. ARTIKULUA - KONTRATUAREN ERREGULAZIOA
Kontratu hau lege-arau hauek arautzen dute: Aseguru Kontratuaren urriaren 8ko 50/1980 Legeak
(aurrerantzean 50/1980 Legea edo Aseguru Kontratuaren legea); Aseguru- eta berraseguru-entitateen
antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenaren uztailaren 14ko 20/2015 Legeak; Aseguru- eta berraseguru-
entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenaren azaroaren 20ko 26/2006 Errege Dekretuak;
Aseguru eta Berraseguru Pribatuen Bitartekaritzari buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legeak eta Aseguruaren
Baldintza Orokor hauetan, berme bakoitzaren Baldintza Berezietan eta Polizaren Baldintza Partikularretan
ezarritakoak.
II ASEGURUAREN OBJEKTUA
2. ARTIKULUA - ASEGURATZAILEAK EMATEN DUEN BERMEA
Aseguratzaileak bere gain hartzen du Polizaren Baldintza Partikularretan sartzen diren berme bakoitzari
dagokion prestazioa ordaintzeko betebeharra, baldintza horiek garatzen dituzten Baldintza Berezietan ezartzen
diren mugen arabera eta berme guztientzat berberak diren Baldintza Orokor hauekin bat.
3. ARTIKULUA - Aseguratutako ondasunen definizioa
Estaldurako kapital bat hitzartzen den guztietan, sail hauei dagozkien objektu eta ondasunak bermatuta
geratuko dira:
3.1. Edukitzailea; elementu hauez osatua:
a) Etxebizitza edo bulego izateko jasotako eraikina, ura, gasa, argindarra eta berotu eta hozteko sistemak
bezalako instalazio finkoak barne, eta baita berari erantsitako gainerako elementu finkoak ere (toldoak).
Sukaldeko altzariak elementu finkotzat hartuko dira, Aseguratua etxebizitzaren jabea denean.
b) Baldintza orokorretan nahiz partikularretan jaso daitezkeen mugei kalterik egin gabe, elementu erantsiak
edukitzailetzat hartuko dira (trastelekuak, garajeak, sotoak...) Familia bakarreko etxebizitzak, atxikiak
edo etxeak direnean, itxitura-hormak eta -hesiak, euste-hormak (etxearekiko independenteak edo ez),
9
igerilekuak, kirol-instalazioak, lanabesen etxolak eta bestelako eraikuntza lagungarriak ere edukitzailetzat
hartuko dira, ukuiluak edo nekazaritzako biltegiak ez badira.
c) Etxebizitzaren jabea den Aseguratuak bere kontura etxebizitza horretan egindako eraberritze-obrak edo
dekorazioak.
d) Jabetza horizontalaren kasuan, Aseguratuaren jabetza-koefizienteari dagokion zatia sartuko da.
e) Lorategi edo zuhaiztiren bat dagoenean, barnean hartuko dira bertako zuhaitzak, landareak eta
bestelako elementuak. Ondasun horien estaldura "bestelako prestazioak" kontzeptuan eskaintzen da,
espresuki hori garatzen duen prestazioaren mugarekin.
3.2. Edukia; Aseguratuaren, bere familiartekoen eta aseguratutako etxebizitzan bizi ohi diren gainerako
pertsonen jabetzako honako objektu hauez osatua:
a) Altzariak, etxeko hornidurak eta pertsonenak, larrukiak, etxetresna elektrikoak, eta irudi eta soinuko
aparatuak eta bestelako aparatu elektronikoak. Sukaldeko altzariak Edukitzat hartuko dira, Edukitzailea
aseguratuta ez dagoenean.
b) 2.000 €-ko lehen arriskuko mugarekin, bitxi eta objektu gutiziagarriak, hau da, metal preziatuzko (urrea,
zilarra...) bitxiak, erlojuak, bildumetako zigiluak edo txanponak, margolanak eta artelanak.
1.000 € baino gehiagoko balio unitarioa duten bitxiak eta objektu gutiziagarriak ez dira aseguratuta
egongo, polizan espresuki deklaratu ez badira eta dagokion kapital gehigarriaren gainprima ordaindu ez
bada.
Aurreko a) eta b) ataletan zehaztutako ondasunen estaldura ondasun horiek etxebizitza aseguratuan
dauden bitartean jasandako kalteei dagokie soilik, etxetik kanpoko estalduretan ezarritakoa salbu.
c) Etxebizitza aseguratuan egindako eraberritze-obrak edo dekorazioak, honako kasu hauetan:
– Etxebizitzaren jabea ez den Aseguratuak bere kontura egin dituenean.
– Edukiarentzako kapital bat bakarrik aseguratzen denean, edukitzailearen gaineko beste aseguru bat
dagoelako, eta aseguru horrek obra horiek estaltzen ez dituenean.
4. ARTIKULUA - BERME GUZTIETATIK KANPO GERATZEN DIREN ARRISKU ETA KALTEAK
10
Aseguru honen estalduretatik kanpo uzten dira honako kalte hauek:
4.1. Aseguru Hartzaileak edo Aseguratuak fede gaiztoz eragindako kalteak.
4.2. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak estaliko ditu aurreikusita dauden gertakari edo fenomenoek
eragindako kalteak; edo erakunde horrek onartzen ez duenean, ezbeharra gertatu den datan bere
Erregelamenduan edo indarrean dauden xedapenetan ezarritako arauren bat betetzen ez delako; eta
Estatuko Gobernuak "katastrofe edo hondamen nazional" gisa kalifikatzen dituenak.
Egindako kalteen eta Partzuergoak ordaindutako zenbatekoen arteko aldea ere ez du hartuko bere gain
Aseguratzaileak, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak aplikatutako frankiziak, detrakzioak edo
erregela proportzionalak nahiz bestelako mugapenengatik sortua denean.
4.3. Erreakzio edo erradiazio nuklearrek, kutsadura erradioaktiboak edo transmutazio nuklearrak egindako
kalteak, edozein dela ere horien kausa.
4.4. Gatazka armatuek eragindako kalteak; horrelako gatazkatzat hartuko dira gerrak, aurrez gerra-
deklarazio ofizialik egon ez bada ere, eta edonolako agintaritzaren aginduz ondasunak konfiskatzea,
errekisatzea edo suntsitzea.
4.5. Gaizki funtzionatzeagatik, akatsagatik edo matxuragatik ezbeharra sorrarazi duten objektuetan izandako
kalteak, "urak sortutako kalteak" bermean aurreikusitakoa izan ezik.
4.6. Gauza aseguratuaren berezko akatsak edo kontserbazio-egoera txarrak eragindako kalteak.
Halaber, estalduretatik kanpo geratzen dira honako ondasun hauek:
4.7. Dirua, espresuki hartzen duten arriskuetarako izan ezik, eta efektu tinbredunak edo balioa adieraz
dezakeen edozein dokumentu eta apaingarri edo bitxietan muntatuta ez dauden harribitxi finak.
4.8. Saltzeko erakusgaietako edo katalogoetako edo erabilera profesionaleko objektuak eta salgaiak.
4.9. Ibilgailu motordunak eta itsasontziak, euren motorrak eta osagarriak barne, baita haiek erabiltzeko balio
duten gehigarriak ere.
4.10. Eraikuntza- eta konponketa-lanen ondorioz gertatuko kalteak, baita edukitzailea hobetzeko lanen
ondoriozkoak ere.
11
5. ARTIKULUA.- HONDAMEN ARRISKUAK
Aparteko izaera duten kausengatik gertatutako ezbeharrak Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak ordainduko
ditu (Baldintza Orokor hauetako 24., 25. eta 26. artikuluak).
III KONTRATUAREN EFEKTUA, IRAUPENA ETA ALDAKETAK
6. ARTIKULUA.- ASEGURUA FORMALIZATZEA
Aseguru Hartzaileak edo Aseguratuak aseguru-kontratuaren eskaeran/galde-sortan emandako datuak dira
kontratu honen oinarria.
Polizan akatsen bat ikusten bada, Aseguru Hartzaileak edo Aseguratuak hilabeteko epea dute (Aseguru
Hartzaileari edo Aseguratuari poliza entregatzen zaionetik) Aseguratzaileari dagoen desadostasuna konpontzea
eskatzeko. Epe hori amaitu eta erreklamaziorik egin ez bada, Polizan xedatutakoari jarraituko zaio (50/1980
Legearen 8. artikulua).
7. ARTIKULUA.- ASEGURUAREN EFEKTUA
7.1. Alderdiek poliza harpidetzean adierazitako baimenaren bidez gauzatzen da kontratua; eta aseguru-
hartzaileak poliza sinatzean eta dagokion prima ordaintzean hasiko da aseguruaren efektua. Kontrako
hitzarmenik ezean, lehen prima hori aseguru-hartzailearen erruz ordaindu ez bada, aseguratzailea libre
geratuko da bere betebeharretatik.
Aipatutako edozein eskakizun betetzeko orduan atzerapena izaten bada, Aseguratzailearen betebeharrak
bete diren hurrengo eguneko 00:00etan hasiko dira.
7.2. Ondorengo primak hitzartutako moduan eta baldintzetan ordainduko dira. Ordaintzen ez bada,
kontratuaren estaldura etenda geratuko da ordainagiriaren epemugatik hilabete igarotzen denean
(graziazko epea) eta kontratua azkenduta geratuko da, Aseguratzaileak haren ordainketa erreklamatzen ez
badu, hurrengo sei hilabeteetan (50/1980 Legearen 15. artikulua).
7.3. Kontratua ez bada suntsitu edo azkendu aurreko paragrafoen arabera, estaldura berriz ere indarra izatera
itzuliko da Aseguru Hartzaileak prima ordaintzen duen eguneko hogeita laugarren ordutik hasita.
7.4. Ordainagiriak bankuan helbideratzen badira, prima ordaindutzat emango da, graziazko epean kobratzen
ahalegindu eta kontuan behar adina diru ez egoteagatik edo beste edozein zirkunstantziarengatik kobratzea
12
ezinezkoa den kasuan izan ezik. Kasu horretan Aseguratzaileak prima ordaindu gabe geratu dela jakinaraziko
dio Aseguru Hartzaileari, zazpi egun naturaleko gehieneko epean zuzendu dezan.
8. ARTIKULUA.- ASEGURUAREN IRAUPENA
8.1. Aseguruaren iraupena.
Asegurua urtebeterako kontratatzen da. Urtebete hori igarotakoan, Poliza urtebetez luzatutzat joko da eta
horrela gainerakoak.
Alderdiek kontratua luzatzeari uko egin diezaiokete, idatziz adierazten badiote beste alderdiari indarrean
dagoen aseguru-aldia amaitu baino hilabete lehenago, gutxienez, luzapenaren aurka Aseguru Hartzailea
badago eta bi hilabetekoa luzapenaren aurka Aseguratzailea badago (50/1980 Legearen 22. artikulua).
9. ARTIKULUA.- ASEGURUAREN ALDAKETAK
Kontratuak irauten duen bitartean aseguratutako arriskua aldatzen duten zirkunstantziak sor daitezke
(aseguratutako ondasunen transmisioa, hipotekak, bahia, Aseguru Hartzailearen edo Aseguratuaren
konkurtsoa deklaratua, likidazio-fasea irekitzen bada, edo Aseguru Hartzailea edo Aseguratua hiltzen bada eta,
oro har, arriskua areagotzea edo txikitzea eragiten duen edozein kausa). Kasu horietan, Aseguru Hartzaileak
edo Aseguratuak ahalik eta epe laburrenean jakinarazi beharko dizkiote zirkunstantzia horiek Aseguratzaileari
(50/1980 Legearen 11., 13., 34., 35., 37. eta 40. artikuluak).
9.1. Aldaketa ondasun aseguratuen transmisioa bada, Aseguratzaileak Poliza hutsaldu ahal izango du.
Kontratua desegin izana jakinarazi beharko du hilabeteko epean eta arriskuari aurre egin ez dion aldiari
dagokion prima itzuli beharko du (50/1980 Legearen 34., 35. eta 36. artikuluak).
Objektu aseguratuaren hartzaileak ere kontratua hutsaldu dezake haren berri izan eta hamabost eguneko
epean Aseguratzaileari idatziz jakinarazten badio. Kasu horretan, desegitea gertatzen den unean hasita
dagoen denboraldiari dagokion primarako eskubidea lortuko du Aseguratzaileak (50/1980 legearen 36.
artikulua).
Gauza bera gertatuko da Aseguru Hartzailearen edo Aseguratuaren konkurtsoa deklaratzen den kasuetan
likidazio-fasea irekitzen denean (50/1980 Legearen 37. artikulua).
13
9.2. Zirkunstantzia horiek aseguru-kontratuko eskaeran/galdetegian deklaratutako arriskua areagotzen
dutenean, Aseguratzaileak baldintzak aldatzea edo kontratua hutsaltzea proposa dezake. Arriskua
areagotzea garaiz ez jakinarazteak kalte-ordaina murriztea eragin dezake (50/1980 Legearen 12.
artikulua).
9.3. Arriskua txikitzen bada, Aseguratzaileak dagokion proportzioan murriztu beharko du hurrengo primaren
zenbatekoa. Hori egin ezean, Aseguru Hartzaileak kontratua suntsitzea eta dagokion primaren zatia itzultzea
aukeratu ahal izango du (50/1980 Legearen 13. artikulua).
IV EZBEHARRAK
10. ARTIKULUA.- BETEBEHAR OROKORRAK
Ezbeharra gertatzen bada, Aseguru Hartzailearen edo Aseguratuaren eginbeharra izango da:
10.1. Aseguratzaileari jakinaraztea berak jakin eta zazpi eguneko epean. Hori egin ezean, Aseguratzaileak
deklaratu ez izanak eragindako kalte-galerak erreklamatu ahal izango ditu, baldin eta ezbeharraren berri
beste bide batetik izan duela frogatzen ez bada (50/1980 Legearen 16. artikulua).
10.2. Aseguratzaileari ezbeharraren zirkunstantzia eta ondorio guztiei buruzko era guztietako informazioa
ematea eta haren ondorioak arintzeko bere eskura dituen baliabide guztiak erabiltzea (50/1980 Legearen
16. eta 17. artikuluak).
10.3. Ezbeharraren hondakinak eta aztarnak kalteen tasazioa amaitu arte gordetzea, baldin eta ezintasun
material justifikaturik ez baldin badago. Betebehar horrek ezin du, inola ere, kalte-ordainik eragin.
10.4. Lapurreta edo espoliazioa gertatzen bada, Aseguru Hartzaileak edo Aseguratuak gertaera salatu beharko
dute agintaritzaren aurrean eta Aseguratzailearen izenaren, lapurtutako objektuen eta horien balioaren
berri eman beharko dute.
10.5. Erantzukizun Zibilaren estaldurak babestutako hirugarrenen erreklamazioak izaten badira, Aseguru
Hartzaileak edo Aseguratuak ahalik eta epe laburrenean jakinarazi behar diote Aseguratzaileari beraiei
edo kalteen eragileari zuzendutako jakinarazpen judizial, estrajudizial edo administratibo oro.
14
11. ARTIKULUA.- DOKUMENTAZIOA ETA IZAPIDETZEA
11.1. Ezbeharra jakinarazi eta ondorengo bost egunen barruan, Aseguratuak edo Aseguru Hartzaileak
ezbeharra gertatutako unean zeuden objektuen zerrenda egin beharko dute, idatziz, salbatutako
objektuen aipamen berezia eta kalteen estimazioa eginez (50/1980 Legearen 38. artikulua).
11.2. Aseguratuari dagokio objektu horiek aurrez bazirela frogatzea. Hala ere, Polizaren edukia Aseguratuaren
aldeko presuntzioa izango da froga eraginkorragorik aurkeztu ezin denean.
V KALTEAK ZEHAZTEA
12. ARTIKULUA.- KALTEAK TASATZEA
Kalteen tasazioa honako arau hauen arabera egingo da:
12.1. Arropak beren balio errealarengatik tasatuko dira, hau da, ezbeharra gertatu aurreko unean zuten
balioagatik, erabiltzeagatik, zahartzeagatik... dagokien balio-galera deduzituz.
12.2. Bitxiak eta objektu gutiziagarriak ezbeharra gertatu aurreko uneko salmenta-balioagatik balioetsiko dira.
“Salmenta-balio”tzat hartzen da aseguratuak haiengatik lor zezakeen prezioa, antzinatasuna, faktura,
erabilera, estetika... kontuan hartuz. Salbuespen gisa, hitzartutako balioaren ordaina emango da ondasun
hori polizaren baldintza partikularretan espresuki deklaratu bada.
12.3. Edukitzailearen eta lehen aipatu ez diren gainerako objektuen tasazioa ezbeharraren unean zuten
birjartze-balioaren arabera egingo da, antzinatasunagatiko dedukziorik gabe. Modalitate hori ez da
aplikatuko ia ordeztezinak diren material edo objektuetan; kasu horretan, balioa kalkulatuko da antzeko
ezaugarriak dituzten beste batzuk kontuan hartuz baina hobekuntzak deduzituz halakorik egonez gero.
12.4. Bilduma bateko objektuak, ezbeharrak bilduma osoa ukitu ez badu, kaltetutako objektuen balioa kontuan
hartuta eta kalte horiek bildumarako izango luketen balio-galtzea alde batera utzita tasatuko dira.
12.5. Gozamena kentzea eragiten duten ezbeharren kasuan, etxebizitza konpontzeko epeak jartzea eta hotelak
edo behin-behineko etxebizitzak izendatzea kalteen tasazioan esku hartu duten alderdien esku egongo da.
15
Ondasun guztiak edo batzuk lekualdatu behar diren kasuetan, lekualdatzeak eta itzulera horiek eragiten duten
gastua ere tasatuko da.
VI KALTE-ORDAINA
13. ARTIKULUA.- ZEHAZTEA
13.1. Alderdiek adostuta zehaztuko da kalte-ordaina. Kasu horretan, Aseguratzaileak hitzartutako zenbatekoa
ordaindu beharko du edo objektu aseguratua ordezteko behar diren eragiketak egin beharko ditu
Aseguratuak baimena ematen badu eta objektuaren izaerak aukera ematen badu.
Ezbehar-jakinarazpenaren ondorengo berrogei egunetan adostasunik lortzen ez bada, alderdi bakoitzak
peritu bat izendatu ahal izango du, baterako irizpena eman dezaten.
Perituak ere ados jartzen ez badira, alderdiek, elkarren arteko adostasunez, hirugarren peritu bat izendatu
beharko dute. Hori egin ezean, epaile eskudunak izendatuko du (50/1980 Legearen 38. artikulua).
13.2. Babes Juridikoko bermerako xedatutakoaren eragozpenik gabe, alderdi bakoitzak bere perituaren
zerbitzu-sariak ordainduko ditu. Hirugarren perituaren gastuak eta tasazioak eragiten dituen gainerako
gastuak Aseguratuak eta Aseguratzaileak ordainduko dituzte erdibana. Hala ere, alderdietako batek
beharrezkoa egin badu peritazioa, kaltearen balorazio guztiz desproportzionatua egiteagatik, bera izango
da gastu horien erantzule bakarra (50/1980 Legearen 39. artikulua).
14. ARTIKULUA.- ZEHAZTEKO ERREGELA
Kalteak Polizan finkatutako zenbatekoraino ordainduko dira, erregela proportzionala aplikatu gabe.
15. ARTIKULUA.- KALTE-ORDAINAREN ORDAINKETA
15.1. Aseguratzailea behartuta dago kalteak zehazteko egin beharreko ikerketak eta peritazioak bukatzen
direnean kalte-ordaina ordaintzera.
Edozein kasutan, Aseguratzaileak ezagutzen diren zirkunstantzien arabera zor dezakeen gutxieneko
zenbatekoa ordaindu beharko du ezbehar-jakinarazpena hartu eta berrogei egun igaro baino lehen
(50/1980 Legearen 18. artikulua).
15.2. Ezbeharra gertatu eta hiru hilabetera Aseguratzaileak kaltea konpondu edo dirutan dagokion zenbatekoa
ordaindu ez badu edo ezbehar-jakinarazpena hartu zuenetik berrogei egunera zor zezakeen gutxieneko
16
zenbatekoa ordaindu ez badu, justifikatu gabeko edo berari leporatu dakiokeen arrazoiagatik, kalte-
ordaina 50/1980 Legearen 20. artikuluak xedatutakoaren araberakoa izango da.
16. ARTIKULUA.- ERRESKATEAK
16.1. Ezbehar baten ondoren erreskateak, berreskurapenak edo ordainak lortzen direnean, Aseguru Hartzailea
edo Aseguratua behartuta daude Aseguratzaileari jakinaraztera berrogeita zortzi ordu igaro baino lehen.
Ezbeharra gertatu eta berrogei egun igaro baino lehen jakingo balitz, Aseguratuak berreskuratutako
objektua itzultzea onartu beharko du.
16.2. Berrogei egun igaro eta gero jakingo balitz, Aseguratuak bi aukera ditu: jasotako kalte-ordainarekin geratu
objektuaren jabetza Aseguratzaileari dagokiola onartuta, edo objektua berreskuratu.
17. ARTIKULUA.- SUBROGAZIOA
Behin prestazioa betetakoan, ezbeharra dela-eta erantzuleen aurrean Aseguratuari dagozkion eskubide eta
akzioak egikaritu ahal izango ditu Aseguratzaileak.
Aseguratzaileak ezingo ditu egikaritu subrogatutako eskubideak Aseguratuaren kaltetan. Bere egitez edo ez-
egitez Aseguratzaileari subrogazio-eskubidean egin diezazkiokeen kalteen erantzulea izango da Aseguratua
(50/1980 Legearen 43. artikulua).
VII XEDAPEN OROKORRAK
18. ARTIKULUA.- JAKINARAZPENAK
18.1. Aseguratzaileari Polizan adierazita duen helbidean egingo zaizkio jakinarazpenak.
18.2. Aseguru Hartzaileari, Aseguratuari edo Onuradunari egin beharreko jakinarazpenak Polizan adierazitako
helbidean egingo dira, baldin eta beste bat adierazi ez badute.
19. ARTIKULUA.- POLIZA HUTSALTZEA
Kontratua honako kasu hauetan hutsaldu ahal izango da:
– Aseguratzaileak, arriskua areagotu dela jakiten duenean.
17
Hutsaltze hori idatziz jakinaraziko da arriskua areagotu dela jakiten denetik, kalte-ordainerako eskubiderik ez
badago ezbeharra jakinarazten den datatik edo likidazioa egiten denetik hogeita hamar egun igaro baino lehen.
Edozein kasutan, jakinarazpena, gutxienez, kontratua hutsaldu baino hamabost egun lehenago egin beharko
da.
20. ARTIKULUA. JURISDIKZIOA
Honako aseguru-kontratu hau Espainiako jurisdikzioaren mende geratuko da eta Aseguratuaren helbideari
dagokiona izango da haren ondoriozko akzioez arduratuko den epaile eskuduna. Horretarako, Aseguratuak
helbide bat izendatuko du Espainian, berea atzerrikoa bada. Horretarako, aseguratuaren bizilekua atzerrian
balego, Espainiako Estatuan egoitza bat seinalatuko du.
21. ARTIKULUA.- ERREKLAMAZIO-INSTANTZIAK
Erreklamazioak egiteko barne-prozedurak:
Edozein bezerok aurkeztu ahal izango ditu bere kexa eta erreklamazioak, bere interesen eta legez aitorturiko
eskubideen inguruan, Aseguratzailearen Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan idazkia aurkeztuta.
Erreklamazioak egiteko kanpo-prozedurak:
Edozein bezerok aurkeztu ahal izango dizkio erreklamazioak Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Aseguru eta
Pentsio Funtsen Zuzendaritza Orokorraren Erreklamazio Zerbitzuari (Paseo de la Castellana, 44, 28046 Madrid);
horretarako, egiaztatu beharko du erreklamazio horiek aldez aurretik idatzi bidez aurkeztu dituela
Aseguratzailearen Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan eta aurkeztu ondoren bi hilabete pasatu direla ebazpenik
izan gabe, edo ez direla onartu edo eskaerari uko egin zaiola.
Bezeroen eta Aseguratzailearen artean sor daitezkeen gatazkak epaile eta epaitegi eskudunek ebatziko dituzte.
22. ARTIKULUA.- PRESKRIPZIOA
Kontratu honen ondoriozko akzioek bi urte igarotakoan preskribatuko dute kalteen aseguruaren barruan
sartutako estalduretarako eta bost urte igarotakoan pertsonen aseguruan sartutako estalduretarako.
18
VIII KAPITALEN ERREBALORIZAZIOA
23. ARTIKULUA.- KAPITAL ASEGURATUEN ERREBALORIZAZIOA
23.1. Kontrako hitzarmenik ezean, kapital aseguratuak eta dagozkien primak urtero aldatuko dira, Poliza
bakoitzaren muga-egunean, aurreko urte natural osoan Kontsumoko Prezioen Indizeak izandako
gorabeheren arabera, eta doikuntza bera aplikatuko zaie apirilaren 1etik eta hurrengo urteko martxoaren
31ra bitartean mugaeguneratzen diren Poliza guztiei. Doikuntza horiek aurreko kapitalak eta primak
oinarritzat hartuta aplikatuko dira.
23.2. Kapitalen errebalorizazio hori ezingo zaio aplikatu Erantzukizun Zibileko bermeari, ez Babes Juridikoko
bermeari. Ezta kalte-ordainaren mugapena espresuki finkatuta dutenei eta frankiziei ere.
I IX HONDAMEN ARRISKUAK
24. ARTIKULUA.- ARAUDIA
Urriaren 29ko 7/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi eta Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren Lege
Estatutuaren testu bateginean ezarritakoaren arabera, enpresa-erakunde publiko horren aldeko errekargua
nahitaez gaineratu behar duen aseguru-kontratu baten hartzaileak edozein aseguru-entitaterekin hitzartu ahal
izango du hondamen-arriskuen estaldura, baldin eta aseguru-entitate horrek indarrean dagoen legeriak
ezartzen dituen baldintzak betetzen baditu.
Espainian gertatu diren eta bertako arriskuetan eragina duten eta kasuan ezohiko gertakariek –eta pertsonei
eragindako kalteen kasuan, atzerrian gertatutakoek ere bai, aseguratuak Espainian baldin badauka ohiko
bizilekua– sortutako ezbeharren ondoriozko kalte-ordainak Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak ordainduko
ditu, baldin eta aseguru-hartzaileak Partzuergoaren aldeko errekarguak ordainduta badauzka eta honako
egoera hauetakoren batean badago:
a) Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak estaltzen duen hondamen-arriskua aseguru-entitatearekin
kontratatutako aseguru-polizaren babespean ez egotea.
b) Aipatutako aseguru-polizak babestua egonik ere, aseguru-entitateak ezin ditu betebeharrak bete
judizialki konkurtsoan dagoela deklaratu delako, edo kontu hartutako likidazioko prozedura batean
dagoelako, edo prozedura hori Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak bere gain hartuko duelako.
19
Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak bere jarduna egokituko du, Lege Estatutuan, Aseguru
Kontratuaren Legean, Hondamen-arriskuen erregelamenduan –otsailaren 20ko 300/2004 Errege
Dekretuak onartutakoan– eta xedapen osagarrietan zehaztutakora moldatzeko.
25. ARTIKULUA - LEGEZKO ARAUEN LABURPENA
25.1. Estaltzen diren ezohiko gertaerak
a) Naturako ondorengo fenomenoak: lurrikarak eta itsasikarak, ezohiko uholdeak (itsas enbatak barne),
sumendien erupzioak, ezohiko ekaitz ziklonikoa (barnean hartuz 120 km/h-tik gorako ezohiko haize-
boladak eta tornadoak) eta gorputz sideralak eta aerolitoak erortzea.
b) Terrorismo, errebolta, sedizio, matxinada eta jende-iskanbilek bortxaz eragindakoak.
c) Indar Armatuek edo Segurtasuneko Indar eta Gorputzek bake-garaian burututako gertaera edo
ekintzak.
Fenomeno atmosferikoak eta sismikoak, sumendien erupzioenak eta gorputz sideralak erortzea
Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren instantziaz ziurtatuko dira, Estatuko Meteorologia Agentziak
(AEMET), Geografia Institutu Nazionalak eta gai horretan eskudunak diren gainerako erakunde publikoek
egindako txostenen bidez. Izaera politikoa edo soziala duten gertaeren kasuan, edo Indar Armatuek edo
Segurtasuneko Indar eta Gorputzek bake-garaian burututako gertaera edo ekintzen kasuan, Aseguruen
Konpentsazio Partzuergoak gertakariei buruzko informazioa bildu ahal izango du jurisdikzio- eta
administrazio-organo eskudunetatik.
25.2. Kanpoan utzitako arriskuak.
a) Aseguru Kontratuaren Legearen arabera kalte-ordainik eragiten ez dutenak.
b) Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren aldeko errekargua nahitaezkoa ez duen aseguru-kontratu
baten bidez aseguratuta dauden ondasunetan sortutakoak.
20
c) Aseguratutako gauzaren berezko akats edo hutsaren edo mantentze-falta nabarmenaren
ondoriozkoak.
d) Gatazka armatuek eragindakoak, aurrez gerra-deklarazio ofizialik egon ez bada ere.
e) Energia nuklearretik eratorriak, kalte nuklearren edo material erradioaktiboak eragindakoen
erantzukizun zibilari buruzko maiatzaren 27ko 12/2011 Legeak ezarritakoari kalterik egin gabe. Hori
horrela izanik ere, barnean sartuko dira aseguratutako instalazio nuklear batean sortutako
zuzeneko kalte guztiak, baldin eta instalazioari berari eragiten dion ezohiko gertakari baten ondorio
badira.
f) Denboraren iragateak berak sorturikoak, eta, etengabe guztiz edo partzialki urpean dauden
ondasunen kasuan, olatuen edo ohiko ur-lasterren eraginez sorturikoak.
g) Aurreko ataleko 1.a) artikuluan adierazitakoez bestelako natura-fenomenoek sorturikoak, eta,
bereziki, maila freatikoaren igoerak, malda-higidurek, lurren lerradura edo asentamenduak, haitz-
erorketek eta antzeko fenomenoek sorturikoak; salbuespena izango dira nabarmenki euri-uren
eraginez gertaturikoak, baldin eta ur horiek inguruan ezohiko uholde-egoera sortu badute eta
uholde horren garaian gertatu badira.
h) Biltzeko eskubidea arautzen duen uztailaren 15eko 9/1983 Lege Organikoan xedatutakoari jarraituz
egin diren bilera eta manifestazioetako jarduera jendetsuen ondoriozkoak, eta legezko grebetako
jardueren ondoriozkoak, jarduera horiek aurreko 1.b) atalean adierazitakoaren arabera ezohiko
gertakaritzat hartzen direnean izan ezik.
i) Aseguratuak fede gaiztoz eragindakoak.
j) Ondasunei kalteak eragiten dizkieten edo diru-galerak eragiten dituzten fenomeno naturalek
eragindako ezbeharren ondoriozkoak, poliza jaulkitako data edo, geroagokoa bada, efektu-data,
ezbeharra gertatutako data baino zazpi egun lehenagokoa ez denean, baldin eta interes
aseguragarririk ez egoteagatik asegurua lehenago kontratatzeko ezintasuna frogatzen ez bada.
Gabealdi hori ez da aplikatuko poliza entitate berean edo beste batean etenik gabe ordeztu edo
21
aldatzen bada, handitzen den edo estaldura berria duen zatian izan ezik. Polizan aurreikusitako
errebalorizazio automatikoaren ondoriozko kapital aseguratuen zatirako ere ez da aplikatuko.
k) Lehen prima ordaindu aurretik gertatutako ezbeharren ondoriozkoak, edo, Aseguru Kontratuaren
Legean ezarritakoaren arabera, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren estaldura etenda
dagoenean edo asegurua amaituta dagoenean primak ordaindu ez direlako.
l) Zeharkako kalteak edo zuzeneko nahiz zeharkako kalteetatik eratorritakoak, Hondamen Arriskuen
Aseguruaren araudian ordaintzeko modukoak zehaztutako mozkin-galerak izan ezik. Bereziki, ez
dira estaldura honetan sartzen energia elektriko, gas erregai, fuel-olio, gasolio edo bestelako
fluidoen kanpo-horniduran etenak edo aldaketak gertatzeagatik sorturiko kalteak edo galerak, ez
eta aurreko paragrafoan zehaztutakoaz bestelako edozein zeharkako kalte edo galera, hondamen-
arriskuen estalduran sartuta dagoen kausa batek sorturikoak izanik ere.
m) Beren tamaina eta larritasunagatik Estatuko Gobernuak "katastrofe edo hondamen nazional" gisa
kalifikatzen dituenak.
25.3. Frankizia
Honako hau izango da aseguratuaren kargurako frankizia:
a) Zuzeneko kalteak gauzetan izaten diren kasuan, ezbeharrak sortu dituen ordaintzeko kalteen ehuneko
zazpi izango da aseguratuaren kargurako frankizia. Dena den, ez zaie frankiziagatiko kenketarik egingo
etxebizitzei, etxebizitzen jabe-erkidegoei eta automobilen aseguru-polizak aseguratutako ibilgailuei.
b) Mozkin-galeren kasuan, polizan mozkin-galeren ohiko ezbeharren ondoriozko kalteetarako
zehaztutako denbora eta zenbateko berekoa izango da aseguratuaren kargurako frankizia. Mozkin-
galerako ohiko ezbeharrak estaltzeko hainbat frankizia badaude, estaldura nagusirako aurreikusiak
aplikatuko dira.
c) Poliza batean kalte eta mozkin-galeretarako frankizia konbinatua ezartzen denean, Aseguruen
Konpentsazio Partzuergoak kalte materialak likidatuko ditu aurreko a) atalean aurreikusitakoa
22
aplikatzearen ondorioz dagokion frankizia kenduta eta izandako mozkin-galera estaldura nagusirako
polizan ezarritako frankiziaren murrizketarekin, kalte materialen likidazioan aplikatutako frankizia
kenduta.
25.4. Estalduraren hedadura
1. Aseguru-polizetan hondamen-arriskuen estaldurarako zehazten diren pertsona zein ondasun eta
zenbateko aseguratu berberak estaliko ditu hondamen-arriskuen estaldurak.
2. Aurrekoa alde batera utzita:
a) Motor-ibilgailuen berezko kalteak estaltzen dituzten polizetan, interes aseguragarri osoa
bermatuko du Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren hondamen-arriskuen estaldurak, poliza
arruntak partzialki baino bermatzen ez duen arren.
b) Ibilgailuek lehorreko ibilgailuetarako erantzukizun zibileko poliza besterik ez dutenean,
Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren hondamen-arriskuen estaldurak ezbeharra gertatu
aurreko uneko egoeran ibilgailuak zuen balioa bermatuko du, merkatuan oro har onartutako
erosketa-prezioen arabera.
26. ARTIKULUA. -Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak ordaindu beharreko ezbeharraren kasuan jokatzeko
prozedura.
1. Estalduraz Aseguruen Konpentsazio Partzuergoari dagozkion kalte-ordainen eskaera Partzuergo horri
zuzendutako komunikazio bidez egingo da. Komunikazio hori aseguru-hartzaileak, aseguratuak edo
polizaren onuradunak egingo du, edo aurrekoen kontura eta izenean jarduten duenak, edo aseguru-
entitateak edo asegurua kudeatzeko esku hartu duen aseguru-bitartekariak.
2. Honela egin ahal izango da kalteen komunikazioa eta honela eskuratu ahal izango da prozedurari eta
ezbeharren izapidetze-egoerari buruzko edozein informazio:
- Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren Telefono bidezko Arreta Zentrora deituz (952 367 042 edo
902 222 665)
23
- Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren webgunearen bidez (www.consorseguros.es)
3. Kalteen balorazioa:
Aseguruen legeriaren eta aseguru-polizaren arabera kalte-ordaina dagokien kalteen balorazioa
Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak egingo du, eta Partzuergoa ez da lotetsita egongo arrisku
arruntak estaltzen dituen aseguru-entitateak egindako balorazioekin, halakorik egonez gero.
4. Kalte-ordaina ematea:
Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak banku-transferentzia bidez emango dio kalte-ordaina
aseguruaren onuradunari.
X ONURADUNAREN KLAUSULA
27. ARTIKULUA.- HIPOTEKA-MAILEGUAK
Poliza honek bermatzen duen edukitzailearen gainean Onuraduntzat joko den erakunde baten (Polizan
zehazten dena) aldeko hipoteka-mailegua dagoenean, espresuki hitzartuko dira honako hauek:
1. Edukitzaileari eragiten dioten ezbeharren kasuan, aseguratzaileak ez dio ezer ordainduko aseguratuari
aipatutako erakundearen baimenik gabe eta erakundea subrogatuta geratuko da aseguratuaren
eskubideetan ezbeharraren datan amortizatu gabeko maileguaren zenbatekoan beste edozein onuradunen
aurretik.
2. Halaber, Aseguratzailea behartuta dago aipatutako hipoteka-erakundeari aurrez jakinaraztera poliza ez dela
berrituko, Polizan aldaketaren bat egingo duela edo primaren muga-eguna iristean ez dela ordainduko, bere
indarraldia inola ere etengo ez bada ere. Hipoteka-erakundeak, egoki irizten badio, ordaindu gabeko prima-
ordainagiria ordaindu ahal izango du Aseguru Hartzailearen kontura.
24
BALDINTZA BEREZIAK SUTEEN ETA HAINBAT KALTEREN OINARRIZKO BERMEA
1. ARTIKULUA.- ETXEAN ESTALITAKO ARRISKUAK
Berme hau kontratatuta, aseguratutako ondasunek honako kausa hauen ondorioz izaten duten suntsipen edo
narriaduragatik dagokion kalte-ordainaren kargu egingo da Aseguratzailea:
1.1. Sutea eta leherketa etxebizitza aseguratuan edo haren inguruan gertatzen badira. Ez dira sutearen
ondoriozkoak berotasunaren eragin hutsez, berokuntza- edo argiteria-aparatuekin edo sutondoekin
zuzeneko edo zeharkako ukipenak edo objektuak sutara erorita sortutako kalteak, baldin eta gertaera
horiek benetako sutearen ondorioz jazotzen ez badira.
Zenbateko aseguratua: kaltetutako ondasun aseguratuen % 100 arte.
1.2. Tximista erortzea ondasun aseguratuen gainean edo etxebizitzaren kanpoaldean.
Zenbateko aseguratua: kaltetutako ondasun aseguratuen % 100 arte.
1.3. Bigarren mailako efektuak, sute baten, leherketa baten edo tximista baten ondorioz gertatutakoak;
esaterako, kearen eragina, lurrunarena edo ikatzaren hautsarena.
Zenbateko aseguratua: kaltetutako ondasun aseguratuen % 100 arte.
1.4. Etxebizitzatik kanpoko motor-ibilgailuen talka edo kolpea.
Arrisku horrek ez ditu estaltzen aseguratuaren edo bere mendeko pertsonen agindupean edo kontrolpean
dauden objektuek sortutako kalteak.
1.5. Aireontziak erortzea, espazio-ontziak eta soinu-uhinak, aireontziak erortzeagatik eta bertatik botatako
objektuek –eta aireontziek soinu-langa gainditzean sortutako soinu-detonazioek– ondasun aseguratuei
eragindako kalteak estaltzen ditu.
Zenbateko aseguratua: eragindako partida aseguratuetan aseguratutako kapitalaren % 100 arte.
25
1.6. Kalte elektrikoak: Aseguratutako aparatu elektriko edo elektronikoek nahiz instalazio elektrikoek
jasandako zuzeneko kalte materialak, tximista erortzeagatik sortutako gaintentsioen ondorioz edo enpresa
argindar-hornitzaileak eragindako korrontearen hornidura orokorraren aldaketaren ondorioz.
Berme-muga ezbehar bakoitzeko:
Edukiaren kapitalaren % 5, 1.250 euroko mugarekin.
Edukitzailearen kapitalaren % 5, 1.250 euroko mugarekin instalazio elektrikoei eragindako kalteetarako.
Berme honetatik kanpo geratzen dira:
a) Aparatu elektriko edo elektronikoen berezko arrazoiengatik edo zirkuitulaburrengatik sortutako kalteak, matxura mekanikotik eratorriak barne, kasu horietan guztietan sutea egonda ere.
b) 60 euro baino gutxiagoko berritako balioa duten instalazio elektrikoei eta aparatu elektriko eta/edo elektronikoei eragindako kalteak.
c) Instalazioa tentsio baxuko Araudi elektroteknikoaren arauen mende ez dagoenean gertatutako kalteak.
1.7. Etxeko istripuak, beroaren bat-bateko eraginez edo berokuntza-aparatuekin, argiteriarekin edo goritutako
substantziaren batekin zuzeneko edo zeharkako kontaktuaren bitartez eragindakoak, baita suterik sortzen
ez bada ere.
Arrisku horrek ez ditu estaltzen "erretzaileen istripuek" egindako kalteak. Ezta "gutiziagarri" gisa
definitutako objektuei eta larrugintzakoei egindakoak ere.
Zenbateko aseguratua: kaltetutako ondasun aseguratuen % 100 arte. 18,00 euroko frankizia ezarri da
Aseguru Hartzailearen kontura.
1.8. Kea, sutondoetan edo berokuntza- edo erreketa-sistemetan sortzen diren bat-bateko eta ezohiko ihesek
eragindakoa, baldin eta haiek aseguratutako instalazioen zati badira eta hoditeria egokien bitartez
tximiniekin konektatuta badaude.
Halaber, aseguratutakoak ez diren lokal edo instalazioetan sortutako keak eragindako kalteak sartzen dira.
Arrisku honek ez ditu estaltzen etengabeko ekintzak eragindako kalteak.
Zenbateko aseguratua: kaltetutako ondasun aseguratuen % 100 arte.
1.9. Bandalismozko edo asmo txarreko ekintzak, hirugarren pertsonek banaka edo taldean egindakoak.
26
Uztailaren 15eko 9/1983 Lege Organikoan xedatutakoa betez egindako bilera eta manifestazioetako ekintza
jendetsuek edo grebek, edo legezko grebetan eragindako kalte materialak sartzen dira, baldin eta gertaera
horiek terrorismo, matxinada edo jende-iskanbila izaera ez badute edo hala bihurtzen ez badira.
Arrisku horrek ez ditu estaltzen kartelak itsastean, grafitiak egitean, pintadak egitean edo antzekoetan
egindako kalteak, ezta etxebizitzaren maizterrak edo erabiltzaileak egindakoak ere, etxebizitza alokatzen
denean edo erabiltzen uzten denean.
Zenbateko aseguratua: kaltetutako ondasun aseguratuen % 100 arte.
1.10. Ura sartzea, hau da, kanpoko edo terrazetako lurzoruan ura pilatzearen edo desplazatzearen ondorioz
sortutako kalteak.
Arrisku horren estaldura honako arrazoi hauengatik gertatzen diren uholdeetara mugatzen da:
- Irteera naturalik gabeko aintzirek edo gizakiak eraikitako gainazaleko ubideek istripuz gainezka egitea
edo desbideratzea.
- Euri-ura, baldin eta bere izaera kontuan hartuta, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak estaltzea
aurreikusten ez bada (Baldintza Orokorretako 4. eta 5. artikuluak).
- Estolderiaren, kolektoreen edo gizakiak eraikitako lur azpiko beste ubide batzuen haustura edo matxura.
Arrisku honek ez ditu estaltzen:
– Horma edo sabaietako itoginek eta iragazketek eragindako kalteak eta haien konponketa.
Hala ere, istripuz edo ezusteko gertaeren ondoriozko itoginek eta iragazketek eragindako kalteak sartu
egiten dira, baldin eta instalazioen berezko akatsak edo kontserbazio-egoera txarrak eragindakoak ez
badira.
– Ateak, leihoak edo beste irekidura batzuk itxi gabe utzi direnean edo gaizki itxi direnean izandako
kalteak.
Zenbateko aseguratua: kaltetutako ondasun aseguratuen % 100 arte.
1.11. Fenomeno atmosferikoak, hau da, euriak, kazkabarrak, elurrak edo haizearen indarrak zuzenean
eragindako kalteak.
27
Arrisku honek ez ditu estaltzen:
– Euri-ura biltzea xede duten kanpoko hodiek gainezka egiteagatik izaten diren kalteak, baldin eta
haien hustubidea aseguratutako etxebizitzako beste hodi edo biltegi batzuekin bat eginda ez badago.
– Horma edo sabaietako itoginek eta iragazketek eragindako kalteak eta haien konponketa, eta baita
ateak, leihoak edo beste irekidura batzuk itxi gabe utzi direnean edo gaizki itxi direnean
izandakoak ere.
Hala ere, istripuz edo ezusteko gertakarien ondoriozko itoginek eta iragazketek eragindako kalteak
sartu egiten dira, baldin eta instalazioen berezko akatsak edo kontserbazio-egoera txarrak
eragindakoak ez badira.
– Izozteek, hotzak, olatuek edo mareek eragindako kalteak, baita fenomeno horiek haizeak
sortutakoak badira ere.
– Eraikuntza-lanak edo edukitzailea konpontzeko lanak egiteko etxea babesik gabe geratzen denean
eragindako kalteak.
– Aire zabalean dauden ondasun higigarriei eragindako kalteak, baita material malguen bitartez edo
eraikin irekien barruan babestuta daudenean ere.
– Aseguratutako ondasunen pixkanakako narriaduragatik edo etengabeko hezetasunagatik
eragindako kalteak.
Zenbateko aseguratua: kaltetutako ondasun aseguratuen % 100 arte.
1.12. Suteak itzaltzeko instalazio automatikoen istripuzko isurketa, matxura baten ondoriozkoa.
Arrisku honek ez ditu estaltzen:
– Suteak itzaltzeko sisteman eragindako kalteak. Baita sistema diseinatu zen xedeetarako ez
erabiltzearen ondorioz gertatutakoak ere.
– Lur azpiko hoditeriek, arriskuaren barrunbetik kanpo dauden instalazioek edo xede horretarako
pilatutako urak eragindako kalteak.
28
1.13. Ur-isurketak, eraikineko hodietatik edo mugakideetatik eta horiei konektatutako biltegi edo
aparatuetatik datozenak, eta txorrotak ez ixteagatik edo hirugarrenen zuhurtziagabekeriagatik edo
gaizkinahiagatik gertatutakoak.
Arrisku honek ez ditu estaltzen:
– Euri-ura biltzea xede duten kanpoko hodien isurketek sortutako kalteak, baldin eta horien
hustubidea aseguratutako establezimenduko beste hodi edo biltegi batzuekin bat eginda ez badago.
– Luzaroko hezetasunak edo kondentsazioak eragindako kalteak.
– Instalazioak kontserbazio-egoera normalean egoteko edo hodi eta aparatuen higadura nabari eta
ezaguna zuzentzeko ezinbestekoak diren konponketak ez egiteagatik sortutako kalteak.
- Polizak ordaintzekoak diren kalteak sortzen ez dituzten ihesak edo matxurak aurkitzeko eta
konpontzeko gastuak.
Zenbateko aseguratua: kaltetutako ondasun aseguratuen % 100 arte.
Aurreko arrisku guztietan honako hauek sartuko dira kalte-ordainean:
– Ezbeharrak zuzenean eragindako kalte materialak, Baldintza Orokorretako 3. artikuluan xedatutako
estalduren arabera eta Baldintza Partikularretan kasu bakoitzean jasota dauden mugapenen arabera
finkatutakoak.
– Agintaritzak edo Aseguratuak ezbeharra saihesteko, mugatzeko edo azkentzeko hartutako neurriek
eragindako kalteak.
– Aseguratuak ezbeharretik salbatzeko asmoz agindutako garraioaren edo hark hartutako beste
edozein neurriren ondorioz aseguratutako objektuek izaten dituzten kalteak.
– Desagertutako objektuen balioa, betiere Aseguratuak frogatzen badu lehendik bazeudela eta
Aseguratzaileak frogatzen ez badu lapurtutakoak edo ostutakoak direla.
1.14. Kristalak, beirak eta ispiluak istripuz haustea, bai edukitzailean finko jarritakoak —aseguratuta badago—
eta baita edukiaren edo bere elementuren baten osagai direnak ere —edukia aseguratzen bada—.
29
Loza sanitarioa ere estalduran sartzen da. Loza sanitariotzat jotzen dira sukalde, bainugela eta
garbitokietako bainuontzi, konketa, harraska, marmol eta antzeko elementu finkoak eta bitrozeramikazko
plakak.
Arrisku horiek ez dituzte estaltzen:
– Instalazio- edo kolokazio-akatsen ondoriozko kalteak, aseguratutako objektuetan edo horien
markoetan egindako lanen ondoriozkoak, eta muntatzean edo desmuntatzean egindakoak.
– Lekualdaketan edo lekualdaketa prestatzean eta etxebizitzan egindako berrikuntza-, konpontze-
eta apaintze-lanetan gertatutako istripuak.
– Edozein motatako lanparak, kristal optikoak, irudi- eta/edo soinu-aparatuetako kristalak eta
objektu apaingarriak.
– Marradurak edo gainazala pixka bat narriatzea eragiten duten beste kausa batzuk.
Zenbateko aseguratua: kaltetutako ondasun aseguratuen % 100 arte.
2. ARTIKULUA. - BESTE PRESTAZIO BATZUK
Kalteengatik dagokion kalte-ordainaz gain eta ezbeharra berme honek estaltzen badu betiere, Aseguratzaileak
honako prestazio hauen kargu ere egin behar du:
2.1. Aseguratuak honako arrazoi hauengatik egin beharreko gastuak:
– Agintaritzak edo Aseguratuak ezbeharraren ondorioak mugatzeko hartutako neurriak.
– Suhiltzaile Zerbitzuak esku hartzea.
– Kaltetutako lokaletako hondakinak kentzea, obra-hondakinak hurbileneko zabortegira eramatea barne.
– Uholdearen ondoriozko lokatza kentzea eta lohiak ateratzea.
– Aseguratutako objektuak altzari-gordeleku batean edo behin-behineko etxebizitza batean edukitzea eta
horietara garraiatzea, kalteak konpontzeko beharrezkoa denean.
– Balore-tituluak eta horien jabetza egiaztatzen duten poliza edo dokumentuak berregitea edo horien
bikoiztuak egitea, balioa galtzeraino hondatzen direnean.
30
2.2. Polizak babestutako ezbehar baten ondorioz sortutako kalteak konpontzeko obrengatik etxebizitzaren
bizitzeko ezintasunaren ondorioz sortutako kalteen ordaina; kalte-ordain hori ezbeharra izandako
etxebizitzaren antzeko ezaugarriak dituen beste bat alokatzeari dagokion errentaren zenbatekoaren
baliokidea izango da.
Edukia aseguruan sartzen bada, altzariak eta etxeko hornidura behin-behineko etxebizitzara eramateak
sortzen dituen gastuak ere sartuko dira, eta ondoren altzariak eta etxeko hornidura behin-behineko
etxebizitzatik aseguratutako etxebizitzara eramateko gastuak ere bai.
Zenbateko aseguratua lehen arriskuan 12.000,00 eurorainokoa izango da ezbehar bakoitzeko bizitzeko
ezintasunak irauten duen bitartean, baina urtebetez gehienez.
2.3. Ur-isurketen estaldurak babestutako ezbeharra eragin duen matxura aurkitzeko lanak eta lan horietan
kaltetuta geratzen diren materialen ordez antzeko kalitatezko beste batzuk jartzea.
2.4. Ur-isurketen estaldurak babestutako ezbeharra eragin duen matxuraren konponketa.
Prestazio horietarako zenbateko aseguratua: aseguratutako ondasunen % 100 arte.
2.5. Sutea eta Hainbat Kalte bermeak babestutako ezbeharrak kaltetutako edukitzaileko elementuen estetika
zaharberritzea, kaltetutako zatiaren konponketak haien hasierako estetika hondatzen duenean.
Ezbeharrak zuzenean kaltetutako elementuak eta kalte estetikoak konpontzeko egin beharrekoak sartuko
dira zaharberritzean, elementu horiek dauden gelara mugatuz.
Lehengo material berdinekin ordeztea ezinezkoa bada, jatorrizkoen antzeko ezaugarriak eta kalitateak
dituzten materialak erabiliz egingo da zaharberritzea.
Prestazioaren mugapenak:
– Estaldura honek edukitzaile-partidarako aseguratutako kapitala dagoenean soilik izango ditu
ondorioak.
31
– Prestazio honek aipatzen dituen edukitzaileko elementuak etxebizitzaren barrukoak dira, zoru,
horma edo sabaietan finko daudenak.
– “Kristalak, beirak eta ispiluak istripuz haustea” bermeak babestutako ezein ezbeharri ez zaio
aplikatuko zaharberritze estetikoaren estaldura.
– Zaharberritzea gehienez bi urteko epean gauzatzera baldintzatuta dago estaldura, eta
Aseguratzaileak zaharberritzea egiaztatzeko aukera du.
– Zenbateko aseguratua: 1.800,00 euroraino lehen arriskuan. Prestazioa ez da metagarria izango
zaharberritzea gauzatu aurretik izaten diren ezbeharren kasuan.
2.6. Lorategia edo zuhaiztia hondatzea, Baldintza Berezi hauetako 1. artikuluan definitutako edozein arriskuren
ondorioz, lehen arriskuan aseguratuta geratzen da zenbateko aseguratuarekin.
Zenbateko aseguratua: 2.000,00 euroraino lehen arriskuan.
3. ARTIKULUA.- ETXETIK KANPO ESTALITAKO ARRISKUAK
Etxetik kanpo, edukian sartzen diren objektuak bermatuta daude Baldintza Berezi hauetako 1. artikuluan
definitutako arriskuen aurka, honako egoera hauetan, Aseguratuak edo aseguratutako etxebizitzan bizi ohi
diren gainerako pertsonek egindako bidaietan, betiere kalteak:
– Hotelen barruan, antzeko establezimenduetan edo beste norbaitenak diren etxebizitzetan gertatzen
badira egonaldian zehar.
– Aseguratuak lekuz aldatzeko erabiltzen duen garraiobidearen barruan gertatzen badira.
Hedadura horrek ez ditu estaltzen aseguratutako ondasunek izaten dituzten kalteak Aseguratuak
bigarren etxebizitza gisa erabiltzen dituenetan daudenean.
Zenbateko aseguratua: edukirako estalitako zenbatekoaren % 15 arte lehen arriskuan, 1.800,00 euroko
gehieneko mugarekin.
32
BALDINTZA BEREZIAK
LAPURRETA, ESPOLIAZIO ETA EBASKETAREN OINARRIZKO BERMEA
1. ARTIKULUA.- ETXEAN ESTALITAKO ARRISKUAK
Berme hau kontratatuta, Aseguratzaileak honako arrisku hauek hartzen ditu bere gain:
1.1. Edukiaren lapurreta. Lapurretatzat jotzen da aseguratutako etxebizitzan aseguratutako ondasunak (arrisku
honetarako edukiko elementuak soilik) ostea eta/edo narriatzea, betiere egilea edo egileak honako modu
hauetako baten bitartez sartu badira etxebizitzan:
– eskalatuta;
– horma, sabaia edo zorua apurtuta edo atea edo leihoa hautsita;
– giltza faltsuak, gakordeak edo normalean ateak irekitzeko erabili ohi ez diren beste tresna batzuk
erabilita;
– isilka eta Aseguratuak jakin gabe sartuta, eta etxebizitza itxita egonik egin bada delitua.
Arriskuan honako hauek sartzen dira, behean adierazitako mugekin:
– Dirua lapurtzea.
– Lapurretaren edo lapurreta-ahaleginaren ondorioz edukitzailean kalteak eragitea.
Arrisku honek ez du estaltzen objektu gutiziagarrien lapurreta etxebizitzan inor bizi ez bada berrogeita
bost egunetik gora jarraian. Mugapena ez da aplikatuko objektuak kutxa gotorrean badaude, kutxa hori
zoruan edo horman sartuta badago edo 150 kg baino gehiago pisatzen badu.
Arrisku honen ondorioetarako, aseguratutako etxebizitzan inor ez dela bizi ulertuko da bertan gaua
pasatzen ez bada.
Zenbateko aseguratuak:
– Edukia eta edukitzailean eragindako kalteak edukirako aseguratutako kapitalaren % 100 arte daude
bermatuta, Baldintza Orokorretako 3. artikuluan xedatutako mugen barruan eta Baldintza
Partikularretan kasu bakoitzean jasotzen diren mugapenekin.
33
– Trasteleku, garaje, elementu erantsi, etxola edo bestelako eraikin lagungarrietatik ostutako edukia
bermatuta geratuko da 2.000 euroraino lehen arriskuan.
– Dirua bermatuta geratuko da, 300,00 euroraino lehen arriskuan.
1.2. Edukiaren espoliazioa. Espoliaziotzat jotzen da aseguratutako ondasunak (arrisku honetarako edukiko
elementuak soilik) ostu eta/edo narriatzea, pertsonengan indarra edo indarkeria erabilita.
Arriskuan honako hauek sartzen dira, behean adierazitako mugekin:
– Diruaren espoliazioa.
– Espoliazioaren edo espoliazio-ahaleginaren ondorioz edukitzailean eragindako kalteak.
Zenbateko aseguratuak:
– Edukia eta etxebizitza izateko eraikinaren edukitzaileari egindako kalteak bermatuta geratuko dira,
Baldintza Orokorretako 3. artikuluan xedatutako mugen barruan eta Baldintza Partikularretan jasotzen
diren mugapenekin.
– Trasteleku, garaje, elementu erantsi, etxola edo bestelako eraikin lagungarrietatik ostutako edukia
bermatuta geratuko da 2.000 euroraino lehen arriskuan.
– Dirua bermatuta geratuko da, 300,00 euroraino lehen arriskuan.
1.3. Edukiaren ebasketa. Ebasketatzat jotzen da aseguratutako ondasunak (arrisku honetarako edukiko
elementuak soilik) ostea, pertsonengan indarra edo indarkeria eta larderia erabili gabe.
Zerbitzarien ekintzaz edo zerbitzarien konplizitatearekin gauzatuko edukiaren ebasketa bermatuta egongo
da, betiere haiek Aseguratuaren zerbitzura gutxienez sei hilabetez egon badira eta ebasketaren ondorioz
egozten badituzte.
Ebasketa ez da sartuko etxebizitza alokairuan ematen bada edo errentan hartu duenak beste bati
alokatzen badio. Etxebizitzan jarraian berrogeita hamar egun baino gehiagotan inor bizi ez bada ere ez da
estaliko. Ez da estaliko eskudiruaren ebasketa ere.
34
Zenbateko aseguratua:
- Etxebizitza izateko eraikinaren edukiarentzat, lehen arriskuan 3.000,00 eurorainoko zenbateko
aseguratuarekin ezbeharreko, baldin eta edukia ez bada trasteleku, garaje, elementu erantsi, etxola
edo bestelako eraikin lagungarrietatik ostu –halakoetan 2.000 euroraino bermatuta geratuko da
lehen arriskuan–.
1.4. Edukitzaileari itsatsitako elementuen lapurreta. Lapurretatzat jotzen da edukitzaileko elementu finkoak
ostea, horretarako gauzetan indarra erabiliz.
Arrisku honek ez du estaltzen aseguratutako ondasunen lapurreta etxebizitzan inor bizi ez bada
berrogeita bost egunetik gora jarraian.
Zenbateko aseguratua: edukitzailearen gainean aseguratutako kapitalaren % 100 arte.
1.5. Kreditu-txartelak. Estalita dago edozein finantza-erakundek jaulkitako kreditu-txartelen maulazko
erabilera.
Aseguratzaileak 300,00 euroraino ordainduko ditu lehen arriskuan, ezbehar bakoitzeko eta txartel
guztietarako, txartelak lapurtu edo istripuz galdu ondoren edozein hirugarren pertsonak txartel horiek
erabiltzearen ondorioz Aseguratuak izaten dituen galera ekonomikoak.
1.6. Aseguratutako etxebizitzako sarrailak eta giltzak ordeztea. Lapurreta, espoliazio edo atrakoaren ondorioz
Aseguratuari edo bere familiako edozein kideri giltzak osten dizkiotenean antzeko ezaugarriak dituzten
beste batzuk jarriko dira.
Zenbateko aseguratua: edukirako aseguratutako kapitalaren % 100 arte.
2. ARTIKULUA.- BESTE PRESTAZIO BATZUK
Aurreko arriskuengatik dagokion kalte-ordainaz gain eta ezbeharra berme honek estaltzen badu,
Aseguratzaileak honako prestazio hauen kargu ere egin behar du:
2.1. Balore-tituluak eta horien jabetza egiaztatzeko poliza edo dokumentuak BERREGITEKO EDO BIKOIZTUAK
EGITEKO behar diren gastuak, lapurtu egin direnean edo balioa galtzeraino hondatu direnean.
Zenbateko aseguratua: edukirako aseguratutako kapitalaren % 100 arte.
35
2.2. Lapurreta- edo espoliazio-ezbeharrak kaltetutako edukitzaileko elementuen estetika zaharberritzea,
kaltetutako zatiaren konponketak haien hasierako estetika hondatzen duenean.
Ezbeharrak zuzenean kaltetutako elementuak eta kalte estetikoak konpontzeko egin beharrekoak sartuko
dira zaharberritzean, elementu horiek dauden gelara mugatuz.
Lehengo material berdinekin ordeztea ezinezkoa bada, jatorrizkoen antzeko ezaugarriak eta kalitateak
dituzten materialak erabiliz egingo da zaharberritzea.
Prestazioaren mugapenak:
– Estaldura honek edukitzaile-partidarako aseguratutako kapitala dagoenean soilik izango ditu
ondorioak.
– Prestazio honek aipatzen dituen edukitzaileko elementuak etxebizitzaren barrukoak soilik dira, zoru,
horma edo sabaietan finko daudenak.
– Zaharberritzea gehienez bi urteko epean gauzatzera baldintzatuta dago estaldura, eta Aseguratzaileak
zaharberritzea egiaztatzeko aukera du.
Zenbateko aseguratua: 1.800,00 euroraino lehen arriskuan. Prestazioa ez da metagarria izango
zaharberritzea gauzatu aurretik izaten diren ezbeharren kasuan.
3. ARTIKULUA.- ETXETIK KANPO ESTALITAKO ARRISKUAK
Etxetik kanpo, edukian sartzen diren objektuak bermatuta daude aurreko 1. artikuluan definitutako Lapurreta
eta Espoliazio arriskuen aurka, honako egoera hauetan:
3.1. Aseguratuak edo aseguratutako etxebizitzan bizi ohi diren gainerako pertsonek egindako bidaietan, betiere
lapurreta edo espoliazioa:
– Hotelen barruan, antzeko establezimenduetan edo beste norbaitenak diren etxebizitzetan gertatzen
badira egonaldian zehar.
– Aseguratuak lekuz aldatzeko erabiltzen duen garraiobidearen barruan gertatzen badira. Aseguratutako
objektuak fakturazio-erregimenean daudenean galtze soila ere estalita egongo da.
36
Hedadura honek ez ditu estaltzen:
– Aseguratutako ondasunen lapurreta edo espoliazioa, Aseguratuak normalean bigarren etxebizitza gisa
erabiltzen dituenetan daudenean.
– Objektu gutiziagarrien lapurreta-arriskua, objektu horiek hoteletan edo antzeko establezimenduetan –
baina ez kutxa gotorrean gordeta– daudenean.
– Lapurreta-arriskua, objektu horiek ibilgailuen, karabanen eta/edo atoien barruan daudenean.
Mugapen hori ez da aplikatuko objektuak fakturatuta daudenean edo aipatutako garraiobideak
fakturazio-erregimenean eta objektuak horien barruan daudenean.
Zenbateko aseguratua: edukirako estalitako zenbatekoaren % 15 arte lehen arriskuan, 1.800,00 euroko
gehieneko mugarekin. Eskudirua estalita dago 150,00 euroko gehieneko mugarekin.
3.2. Etxetik kanpoko atrakoa. Aurrekoak bezalakoa ez den edozein egoeratan, Aseguratuak edo aseguratutako
etxebizitzan bizi ohi diren gainerako pertsonek izan dezaketen espoliazioa (lapurreta) estaltzen du
aseguruak.
Zenbateko aseguratua: 1.200,00 euroraino lehen arriskuan, dirutarako 150,00 euroko gehieneko
mugarekin.
37
BALDINTZA BEREZIAK
ERANTZUKIZUN ZIBILEKO OINARRIZKO BERMEA
1. ARTIKULUA.- DEFINIZIO PARTIKULARRAK
Berme honen ondorioetarako, honela ulertzen dira kontzeptu hauek:
1.1. Kalte materiala: gauzak edo animaliak suntsitzea edota narriatzea.
1.2. Gorputzeko kaltea: heriotza, lesioa edo pertsonen osotasun fisikoaren edozein murrizketa.
1.3. Hirugarrenak: pertsona guztiak, salbuespen hauekin:
– Poliza honek estaltzen duen erantzukizun zibila dutenak, etxeko langileen aurreko erantzukizun
zibilerako xedatutakoa izan ezik.
– Aurreko puntuan adierazitako ezkontidea –baita egitatezkoa ere– eta hirugarren maila arterainoko odol
bidezko edo ezkontza bidezko ahaideak, baldin eta aseguratutako etxebizitzan sortutako kalteen
ondoriozko kalte materialak ez badira eta kalte horien estaldura Sutea eta Hainbat Kalte bermeak
babestuta ez badago.
2. ARTIKULUA. - DENBORA- ETA LURRALDE-ESPARRUA
Berme honek kontratuaren indarraldian izandako kalteetan du efektua eta mundu osorako balio du. Hala ere,
Aseguratuak atzerrian badu bere helbide finkoa, aseguruak Espainiako legeriaren arabera eta Espainian
izandako kalteengatik formulatutako erreklamazioak soilik estaliko ditu, eta Espainian ordainduko dira
bidezkoak diren kalte-ordainak.
3. ARTIKULUA.- ESTALITAKO ARRISKUAK
Berme hau kontratatuta, Aseguratzaileak bere gain hartzen du legez eska daitezkeen kalte-ordainen
ordainketa, hirugarrenei nahi gabe eragindako kalte materialengatik edo gorputzeko kalteengatik, 150.000,00
euroko mugarekin ezbehar bakoitzeko eta honako erantzukizun hauek betez:
38
3.1. Familiaren Erantzukizun Zibil Pribatua, Aseguratuaren eta harekin batera aseguratutako etxebizitzan bizi
diren gainerako pertsonen bizitza pribatuaren garapenaren ondorioz, eta Kode Zibilaren 1902. artikuluan
definitutako kontratuz kanpoko erantzukizun zibila betez.
3.2. Familiaburuaren Erantzukizun Zibila, aseguratutako etxebizitzan bizi diren Aseguratuaren seme-alaba
adingabeen edo etxebizitza berean bizi diren eta bere babespean dauden beste adingabe edo pertsona
batzuen ekintzen ondorioz, Kode Zibilaren 1903. eta 1910. artikuluetan xedatutakoa betez.
3.3. Etxeko Langileen Erantzukizun Zibila, etxeko langileek euren eginkizunetan egiten dituzten ekintzen
ondorioz, Kode Zibilaren 1903. artikuluan xedatutakoa betez.
3.4. Higiezinen Erantzukizun Zibila, aseguratutako etxebizitzaren jabe gisa eta Kode Zibilaren 1907. eta 1908.
artikuluetan xedatutakoa betez.
Aseguratuari jabekide gisa dagokiokeen erantzukizuna ere sartzen da, erantzukizun hori aseguratutako
establezimendua dagoen eraikineko elementu erkideek sortutako kalteen ondoriozkoa denean.
3.5. Aseguratuak jabetzan edo bere zaintzapean dituen etxeko animalien (txakur, katu edo antzekoen) jabe
gisa duen Erantzukizun Zibila, Kode Zibilaren 1905. artikuluan xedatutakoa betez, aseguratuarekin batera
bizi badira aseguratutako etxebizitzan eta ez badute nahitaezko aseguru baten xede izan behar.
Etxeko animaliatzat jotzen dira lagun egiteko animalia gisa izendatu izan direnak, alde batera utziz
etxekotutako animalia basatiak, zaldiak eta tiro-animaliak eta berez abeltzaintzako ustiapen batekoak
liratekeen beste edozein animalia.
3.6. Etxeko langileen aurreko Erantzukizun Zibila, etxeko langileek edo Aseguratuak aseguratutako
etxebizitzan lan bat egiteko kontratatutako gainerako pertsonek izan ditzaketen gorputzeko kalteen
ondorioz.
3.7. Maizterrak jabearen aurrean duen Erantzukizun Zibila, Aseguratuaren jarduera pribatuaren garapenaren
ondorioz, Kode Zibilaren 1902. artikuluan xedatutako kontratuz kanpoko erantzukizun zibila betez.
Halaber, ezbeharra izaten denean, Aseguratzaileak honako prestazio hauek hartuko ditu bere gain:
3.8. Sortzen diren erreklamazio zibiletan Aseguratzailearen abokatu eta prokuradoreen defentsa juridikoa.
39
3.9. Defentsak prozedura zibilean sortzen dituen gastu judizial eta judizioz kanpokoak, dagozkion isun eta
zehapenak alde batera utzita.
3.10. Berme honek estaltzen duen erantzukizun zibilaren ondoriozko betebehar ekonomikoei erantzuteko
auzitegiek eskatutako fidantza judizialak.
Zenbateko aseguratua: 150.000,00 euroraino ezbehar bakoitzeko. Kausa beraren ondoriozko kalte guztiek
ezbehar bakarra eratuko dute, baita aldi berean adierazten ez badira edo hainbat pertsona edo ondasuni
eragiten badie ere.
4. ARTIKULUA.- ESKLUSIOAK
Berme honek ez du estaliko honako hauen ondoriozko zuzeneko Erantzukizun Zibila edo Erantzukizun Zibil
subsidiarioa:
– Fede gaiztoz egindako ekintzen ondoriozkoa.
– Kontratuzko betebeharrak ez betetzearen ondoriozkoa.
– Lan-istripuen edo Laneko Gaixotasunen edo Gizarte Segurantzaren Nahitaezko Aseguruari dagozkion
betebeharrak ez betetzearen ondoriozkoa.
– Edozein lanbide-jarduera edo industria-jarduera egitearen eta edozein motatako elkarte edo talderen
ordezkari gisa parte hartzearen ondoriozkoa.
– Aseguratuak edo aseguratutako etxebizitzan bizi ohi diren gainerako pertsonek dituzten hirugarrenen
jabetzako gauzei kalteak eragitearen ondoriozkoa.
– Aireontziak, itsasontziak edo lehorreko ibilgailu motordunak erabiltzearen ondoriozkoa,
Aseguratuaren seme-alaba adingabeek edo bere babespean dauden beste adingabe batzuek ibilgailu
horiek bere baimenik gabe eta Aseguratuaren jabetzakoak izan gabe edo hark gordeta dituela
erabiltzen dituztenean izan ezik.
– Ehiza edo tiroko edozein kirol egiten denean eta/edo ibilgailu motorduna erabiltzen denean sortutako
kalteen ondoriozkoa. Estalita daude legezko suzko armen ezusteko tiroz eragindako kalteak. Estalita
daude motorrik gabeko ibilgailuek eragindako kalteak ere, baldin eta kirol-lehiaketetan parte hartzen
ari ez bada.
40
– Etxeko langileen edo Aseguratuarentzat edozein lan mota egiten duten gainerako pertsonen
ondasunei eragindako kalte materialen ondoriozkoa.
– Aseguratuaren jabetzako animaliek eragindako kalteen ondoriozkoa, baldin eta merkataritza-,
nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiapen batekoak badira, eta aurreko 3. artikuluko 5. atalean
adierazitakoak ez diren bestelako animaliek eragindako kalteen ondoriozkoa ere bai.
– Profesional tituludunak ez diren edo beren jarduerari dagokion Lizentzia Fiskala ez duten hirugarren
pertsonek etxebizitzan egindako obren ondoriozko kalteena, eta eraisketa-, hondeaketa- edo
eraikuntza-lanek eragindako kalteen ondoriozkoa.
– Bere ezaugarriak eta gorabeherak kontuan hartuta saihestu edo murriztu zitekeen edozein ekintza
iraunkorren ondorioz eragindako kalteen ondoriozkoa.
5. ARTIKULUA.- BESTE XEDAPEN BATZUK
5.1. Aseguratuak ezingo du erantzukizuna aitortzeko ekintzarik egin Aseguratzailearen baimenik gabe. Eta
ezingo du Aseguratzailearen baimenik gabe berme honek estalitako ezbeharrei buruzko erreklamaziorik
negoziatu, onartu edo baztertu.
5.2. Auzitegien ebazpena Aseguratuaren interesen kontrakoa bada, Aseguratzaileak erakunde nagusi
eskudunaren aurrean helegitea aurkeztea komeni den edo ez erabakiko du. Aseguratzaileak helegitea
bidegabetzat jotzen badu, interesatuari jakinaraziko dio. Interesatuak askatasuna izango du helegitea bere
kabuz jartzeko, eta Aseguratzaileak sortutako gastu guztiak itzuli beharko dizkio, helegiteak aldeko
ebazpena izaten badu.
5.3. Aseguratuaren eta Aseguratzailearen artean interes-gatazkarik sortuz gero, Aseguratzaileak ezbehar
horretan Aseguratuaren defentsaren kontrako interesak defendatu behar dituelako, horrela jakinaraziko dio
Aseguratuari, baina defentsarako –presazkoak direlako– burutu beharreko eginbideak burutzeko
eragozpenik gabe. Kasu horretan, Aseguratuak Aseguratzailearen zuzendaritza juridikoarekin jarraitzea edo
bere defentsa beste pertsona baten eskuetan uztea aukera dezake. Bigarren kasuan, Aseguratuak
zuzendaritza juridikoaren gastuak ordaindu beharko ditu Polizan hitzartutako mugaraino.
41
BALDINTZA BEREZIAK
BABES JURIDIKOKO OINARRIZKO BERMEA
1. ARTIKULUA.- ASEGURATUAREN, ASEGURUAREN OBJEKTUAREN ETA ASEGURATUTAKO PRESTAZIOEN
DEFINIZIOA
1.1. Aseguratuaren definizioa
Aseguratutako etxebizitzan bizi ohi diren pertsonak dira Aseguratuak, etxeko langileak izan ezik.
1.2. Ezbehar edo gertaeraren definizioa
Aseguru honen ondorioetarako, Aseguratuaren interesei kalte egiten dion edo bere egoera juridikoa
aldatzen duen ezusteko egitate edo gertaera oro da ezbeharra edo gertaera.
Arau-hauste penaletan, egitate zigorgarria gauzatu den unean edo gauzatu dela adierazten denean emango
da aseguratutzat ezbehar edo gertaera.
Ez-kontratuzko erruduntasunagatiko erreklamazioetan kaltea egiten den une berean gertatuko da
ezbeharra edo gertaera.
Kontratu-arazoei buruzko auzietan Aseguratuak, aurkakoak edo hirugarrenak kontratuaren arau-haustea
hasi zuten edo hasi zutela adierazten den unean gertatutzat emango da gertaera.
1.3. Aseguruaren objektua
Kontratu honen bitartez, Aseguratzaileak Aseguratuaren interesen babesa bermatzen du Baldintza Berezi
hauetan definitutako arriskuekiko eta arrisku horietako bakoitzean xedatzen den norainokoaren eta
edukiaren arabera.
1.4. Prestazio aseguratuak
Aseguratzaileak Aseguratuari aholkularitza-zerbitzuak emango dizkio bermatutako arriskuetarako eta bere
gain hartuko du Baldintza Berezi hauetan estalitako prozedura judizialetan bere interesak defendatzeko egin
beharreko gastuen ordainketa, 3.000,00 eurorainoko mugarekin ezbehar bakoitzeko.
42
Bereziki, honako hauek dira bermatutako gastuak:
a) Abokatuek eta Prokuradoreek Aseguratua defendatzearen ondoriozko zerbitzu-sariak eta gastuak
poliza honek estalitako prozeduretan eta haiek esku hartzea nahitaezkoa denetan.
b) Zehapen pertsonala izan gabe, Poliza honek estalitako edozein prozeduraren ondorioz sortzen diren
gastu judizialak.
Auzitarako behar diren ahalordeak egilesteko gastuak espresuki sartzen dira.
c) Aseguratzaileak izendatu edo baimendutako perituen esku-hartzearen ondoriozko zerbitzu-sariak eta
gastuak.
d) Auzi penalean bere behin-behineko askatasuna edo zigor-arloko diruzko erantzukizunak bermatzeko
Aseguratuari eskatzen zaizkion fidantzak eratzea, Erantzukizun Zibileko bermerako xedatutako
mugapen berarekin.
e) Baldintza Berezi hauetan espresuki sartuta dagoen beste edozein prestazio edo zerbitzuren
ordainketa, bertan adierazitako edukiaren arabera.
Ez dira espresuki sartzen honako ordainketa hauek:
a) Aseguratuak aurre egin beharreko kalte-ordainak, isunak edo zehapenak.
b) Zergak edo Erakunde Ofizialen aurrean dokumentu publiko edo pribatuak ematearen ondoriozko
izaera fiskaleko beste ordainketa batzuk.
c) Metatze edo errekonbentzio judizial baten ondoriozko gastuak, bermatutako estalduretan sartuta
ez dauden gaiei buruzkoak direnean.
2. ARTIKULUA.- GABEALDIA
Asegurua indarrean egon arren ezbeharra gertatuz gero aseguruak estaltzen ez duen aldiari esaten zaio
gabealdia.
Aseguratuak amaitutako kontratuei eragiten dien bermeei dagokienez, gabealdia hiru hilabetekoa izango da
asegurua indarrean sartu zenetik kontatzen hasita.
Ezbeharra ez da estalita geratuko baldin eta gabealdian auzia sortu duen kontratua hutsaldu bada edo hura
hutsaltzea, deuseztatzea edo aldatzea eskatu bada.
43
3. ARTIKULUA.- EZBEHARRETARAKO PROZEDURA
Babes Juridikoko Aseguruaren ezbeharren kudeaketa polizaren Baldintza Partikularretan adierazitako
Entitatearen esku uzten du Aseguratzaileak.
Ezbeharra gertatuz gero, jarraitu beharreko prozedura honako hau izango da:
3.1. Abokatua eta Prokuradorea izendatzea
Behin Aseguratzaileak ezbeharra onartu eta erreklamazio judiziala bidezkotzat deklaratzen duenean,
Aseguratuak bere interesak defendatzeko egokitzat jotzen dituen abokatua eta/edo prokuradorea izendatu
ahal izango ditu. Aukeratutakoa bermatutako prestazioaren oinarrizko prozedura gauzatu behar den barruti
judizialean bizi ez bada, Aseguratuak ordaindu beharko ditu aukeratutako profesionalak bere fakturan
sartzen dituen desplazamenduengatiko gastuak eta zerbitzu-sariak.
Aipaturiko izendatzeari ekin aurretik eta, edozein kasutan, edozein prozedura judizial oro hasi aurretik,
Aseguratuak idatziz jakinaraziko dio Aseguratzaileari aukeratutako abokatuaren eta/edo prokuradorearen
izena.
Aseguratuak aukeratu eta Aseguratzaileak onartutako profesionalek erabateko askatasuna izango dute
auzitan dagoen gaiaren zuzendaritza teknikoan, Aseguratzailearen agindupean egon gabe. Hala ere,
aipatutako profesionalek auzi-kontuetan izaten dituzten jarduketen eboluzioaren berri eman beharko diote
Aseguratzaileari.
3.2. Zerbitzu-sarien ordainketa
Aseguratzaileak bere gain hartuko ditu aurreko idatzi-zatian aipatutako abokatuaren edo prokuradorearen
zerbitzu-sariak baina, gehienez, dagokion Elkargo Profesionalaren arau orientatzaileek finkatutako
gutxieneko tarifak eta indarrean dauden legezko tarifak hurrenez hurren. Alderik balego, Aseguratuaren
kontura izango da.
Aseguratuari dagokio Aseguratzaileari xehatutako agiriak ematea eta egin beharreko egiaztapenak egitea.
3.3. Aseguratzaileak izendatutako abokatu eta/edo prokuradoreen esku-hartzea
44
Aseguratuak lehen adierazitako izendapen-aukera erabiltzen ez badu, bere defentsa pertsonala
Aseguratzaileak izendatutako profesionalek zuzenduko dute eta Aseguratzailearen kontura izango dira
zerbitzu-sari eta aduana-zerga guztiak.
3.4. Abokatuaren edo prokuradorearen urgentziazko esku-hartzea
Abokatu batek edo prokuradore batek urgentziaz esku hartu behar badute Aseguratzaileari ezbeharraren
berri eman baino lehen, Aseguratzaileak ordaindu beharko ditu jarduketa horien ondoriozko zerbitzu-sariak
Polizaren mugen barruan.
3.5. Prozedurak eta errekurtsoak hastea
Arrakasta lortzeko zentzuzko aukerarik ez dagoela uste duelako, Aseguratzaileak auziari ekitea edo
errekurtsoa izapidetzea egoki ez dela erabakitzen badu, Aseguratuari jakinarazi beharko dio, eta
Aseguratuak askatasuna izango du bere kabuz jartzeko.
Aseguratuak eskubidea izango du Aseguratzailearekin edo arbitrajearekin adostu gabeko auzietan eta
izapidetutako errekurtsoetan sortutako gastuak berreskuratzeko, baldin eta bere kontura emaitza
onuragarriagoa lortzen badu. Gastuak berreskuratzeko orduan, profesionalen zerbitzu-sariak barne,
dagozkien Elkargo Profesionalen arau orientatzaileetan finkatutako gutxieneko tarifak edo legezko aduana-
zergak izango dira gehieneko zenbatekoa.
Aseguratuaren eta Aseguratzailearen artean kontratuaren interpretazioari buruz sor litezkeen
desadostasunak arbitrajepean jar daitezke.
Arbitroen izendapena ezingo da egin harik eta arazo eztabaidatua sortu arte.
3.6. Transakzioak
Aseguratuak edo ordezkatzen duen abokatuak ezingo dute gaia onartu Aseguratzailearen baimenik gabe,
Aseguratzaileak ordaindu beharreko kalte-ordainen aurrerakinak egin dituen kasuetan.
Bestela, aurreratutako diru kopuruak erreklamatzeko eskubidea du Aseguratzaileak.
3.7. Interes-gatazka
45
Alderdien arteko interes-gatazka izaten bada, Aseguratzaileak Aseguratuari jakinarazi behar dio bere
interesak defendatzeko egoki irizten dion abokatua edo prokuradorea izendatzeari buruzko erabakia har
dezan, artikulu honetan aitortutako askatasuna kontuan hartuta.
BALDINTZA BEREZI HAUEK ESTALITAKO ARRISKUAK
4. ARTIKULUA.- ETXEBIZITZAREN INGURUKO ARRISKUAK
4.1. Kalteen erreklamazioa
Aseguratuak, aseguratutako etxebizitzak edo bere jabegoko ondasun higigarriek bere bizitza pribatuan edo
familiakoan izandako gorputzeko kalteen adiskidetasunezko erreklamazioa eta erreklamazio judiziala
bermatzen ditu Aseguratzaileak, betiere kontratu-jatorria ez badute eta hirugarrenek eragiten badituzte
zuhurtziagabekeriaz edo doloz.
Bermearen norainokoa Espainia eta Andorrara mugatuta dago.
4.2. Defentsa penala
Aseguratzaileak Aseguratuaren defentsa penala bermatzen du Erantzukizun Zibileko bermeak estaltzen
dituen prozeduretan, eta finkatzen den norainokoarekin eta edukiarekin bat etorriz betiere.
4.3. Etxebizitzaren eskubideak
Aseguratzaileak Aseguratuaren interesen defentsa bermatzen du Poliza honetako Baldintza Partikularretan
izendatutako etxebizitzaren inguruan planteatzen diren gatazketan.
Maizter gisa, honako hauekiko:
Alokairu-kontratuaren ondoriozko gatazkak. Berme horretatik espresuki kanpo geratzen dira ez
ordaintzearen ondoriozko utzarazpen-epaiketak eta 1985eko apirilaren 30eko ELD indarrean sartu baino
lehen amaitutako alokairu-kontratuen ondoriozko gatazkak (urte bereko maiatzaren 9ko BOE).
Jabe edo gozamendun gisa:
– Bere auzokoekin zortasunengatik (bide-zorra, argi-bistak, distantzia, mugak, mehelinak, landaketak eta
antzeko kontuengatik) planteatzen diren gatazketan.
46
– Bere interesen defentsa eta erreklamazioa Jabeen Erkidegoaren aurrean eta, bereziki, Jabetza
Horizontalaren erregimenetik sortzen diren gatazketan.
Maizter, jabe edo gozamendun gisa:
– Inguruko auzokoei ke- edo gas-isurketen inguruko legezko arauak ez betetzeagatiko erreklamazioetan.
– Etxebizitzako instalazioak konpontzeko edo mantentzeko zerbitzuen kontratuak ez betetzeagatiko
erreklamazioetan, haien ordainketa oso-osorik dagokionean eta Aseguratuak ordaindu duenean.
4.4. Kontratuak
a) Zerbitzuak emateko edo obrak egikaritzeko kontratuak
Zerbitzuak emateko eta obrak egikaritzeko kontratuak betetzen ez direnean, Aseguratzaileak
adiskidetasunezko erreklamazioa eta erreklamazio judiziala bermatzen dizkio Aseguratuari, betiere
etxebizitzan ematen badira eta Aseguratuari, etxebizitzari edo etxebizitzan dauden eta Aseguratuaren
jabetzakoak diren ondasunei eragiten badiete.
Berme horiek aplikatu ahal izateko, nahitaezkoa da zerbitzuak kasu bakoitzean legez eskatzen den titulua
duten profesionalek ematea edo, bestela, jarduerarako behar den lizentzia fiskala izatea.
Berme honek ez ditu estaltzen hornidura-kontratuak (urarena, gasarena, elektrizitatearena, etab.).
b) Ondasun higigarrien gaineko kontratuak
Berme horretan sartzen da hirugarrenek Aseguratuaren jabetzakoak diren eta aseguratutako etxebizitzan
dauden ondasun higigarrien gaineko kontratuak ez betetzeagatiko adiskidetasunezko erreklamazioa eta
erreklamazio judiziala Aseguratuaren izenean egitea.
Honako hauek soilik dira ondasun higigarriak: etxeko hornidura eta pertsonena, altzariak, artelanak,
etxetresna elektrikoak, eta irudi- nahiz soinu-aparatuak eta aparatu elektronikoak.
c) Etxebizitzaren inguruko beste aseguru-kontratu batzuk
Aseguratuak kontratatu eta indarrean dauden aseguru-polizetan edo Aseguratua aseguratutako
etxebizitzarekiko onuraduna denetan, beste aseguru-entitate batzuek egindako ez-betetzeen inguruko
interesen adiskidetasunezko erreklamazioa eta erreklamazio judiziala bermatzen dizkio Aseguratzaileak
Aseguratuari.
47
d) Etxe-zerbitzuaren lan-kontratuak
Aseguratzaileak bere interesen defentsa bermatzen dio Aseguratuari bere etxe-zerbitzuaren erreklamazioen
aurrean, betiere etxe-zerbitzua Gizarte Segurantzako erregimenean alta emanda baldin badago.
5. ARTIKULUA.- KALTEEN ERREKLAMAZIO-BERMEAREN ZERBITZU OSAGARRIAK
5.1. Peritazio-gastuak
Aseguratzaileak aholkularitza- eta peritazio-zerbitzuak eskaintzen ditu Aseguratuaren jabetzako etxebizitzan
edo ondasun higigarrietan izandako kalteen kalte-ordaina lortzen laguntzeko.
5.2. Judizioz kanpoko kalte-ordainen aurrerapena
Behin Aseguratzaileak hirugarren erantzulearen aseguru-entitatearen adostasuna lortzen duenean kalte-
ordaina ordaintzeko eta Aseguratuak onartzen duenean, Aseguratzaileak kalte-ordainaren zenbatekoa
aurreratuko dio Aseguratuari.
5.3. Kalte-ordain judizialen aurrerapena
Aseguratuak berak aseguratutako etxebizitzak eta Aseguratuaren jabetzakoak diren eta etxebizitzan dauden
ondasun higigarriek izandako ez-kontratuzko kalteen inguruan Espainiako auzitegi batek emandako epai
irmo eta betearazlean finkatutako kalte-ordaina aurreratuko dio Aseguratzaileak Aseguratuari.
Bermea aplikatu ahal izateko ezinbestekoa da epaiak aseguru-entitate bat zuzeneko erantzule zibiltzat
jotzea hirugarren kondenatuaren ordez, eta entitatea esku-hartze edo likidazioko prozedura baten mende
ez egotea.
Aseguratuak konpromisoa hartuko du, zor-aitorpenaren bitartez, Aseguratzaileari jasotako aurrerapena
itzultzeko epaia irmo egiten denetik urtebete igaro baino lehen edo epaitegiak kalte-ordaina ordaintzen
dionean, baldin eta lehen aipatutako epea baino lehen gertatzen bada.
Bermeak efektua izango du baldin eta kalte-ordaina 300,00 eurotik gorakoa bada, eta Aseguratzaileak
aurreratuko duen gehieneko zenbatekoa 3.000,00 eurokoa izango da.
48
6. ARTIKULUA.- ESKLUSIO ESPEZIFIKOAK
Baldintza Berezi horiek ez dute bermatzen Aseguratuaren interesen defentsa honako kasu hauetan:
6.1. Aseguratzailearen aurkako erreklamazioak.
6.2. Baldintza Berezi horiek estaltzen ez dituzten arriskuen inguruan planteatzen diren auziak.
6.3. Aseguratuaren lanbide- edo industria-jardueraren ondoriozko gatazkak edo bere bizitza partikularrekoa
ez den beste edozein jardueraren ondoriozkoak.
6.4. Aseguratu izaera duten pertsonen arteko gatazkak edo horien eta Aseguru Hartzailearen artekoak.
6.5. Aseguratuaren jabetzako ondasun higiezinetan jatorria duten edo horien proiektuarekin,
eraikuntzarekin edo eraisketarekin zerikusia duten auziak, eta haiei atxikitako meategiek, harrobiek eta
industria-instalazioek eragindako kalteak erreklamatzen dituztenak.
6.6. Aseguratua jabe, gidari edo bidaide duten ibilgailu motordun, aireontzi edo itsasontziekin zerikusia
duten gatazkak, edo Aseguratua parte duten kontratuak.
6.7. Jabetza industrial edo intelektualeko arazoei buruzko auziak, eta Aseguratuaren aldeko eskubide-
lagapenari buruzko kontratuen ondoriozkoak diren eta urbanismoarekin, partzelak biltzearekin eta
desjabetzearekin zerikusia duten prozedura judizialak.
6.8. 60,00 eurotik gorako zenbatekoa ez duten erreklamazioak.
6.9. Honako kontratu hau hutsaltzen edo ezeztatzen denetik bi urte igaro ondoren kontratuaren indarraldian
deklaratzen diren kasuak.
6.10. Aseguru Hartzaileak edo Aseguratuak, epai irmoaren arabera, berariaz egindako gertaerak.
49
BALDINTZA BEREZIAK
GORPUTZ-ISTRIPUEN OINARRIZKO BERMEA
1. ARTIKULUA.- ASEGURUAREN OBJEKTUA.
Berme hau edukia estaltzen denean soilik izango da aplikagarria.
Aseguratuari, haren senideei, etxeko langileei edo harekin bizi diren pertsonei eragindako Heriotzagatiko edo
Ezintasun Iraunkor Erabatekoagatiko kalte-ordaina, betiere berehalako ondorioa bada edo bi urte igaro baino
lehenago gertatzen bada, etxebizitzaren barruan gertatutako istripu baten ondorioz edo hura kokatutako
eraikineko zerbitzuak erabiltzearen ondorioz.
Heriotza-kasuan, onuradunak izango dira, hurrenkera honetan: legez bananduta ez dagoen ezkontidea;
halakorik ez balego, ondorengo ahaideak; halakorik ez balego, aurreko ahaideak; eta aurreko guztiak ez
baleude, legezko jaraunsleak.
Estalduraren muga ezbehar bakoitzeko edukiarentzat aseguratutako kapitalaren % 50ekoa da, istripu
beraren ondorioz hainbat hildako edo ezindu dauden kasuan izan ezik: halakoetan, muga Edukiarentzat
Aseguratutako Kapitalaren % 100era igotzen da, eta kalte-ordaina zati berdinetan banatuko da onuradunen
artean.
Kalte-ordaina inoiz ezingo da izan 30.000,00 euro baino gehiagokoa.
2. ARTIKULUA.- ESKLUSIOAK
Berme honetatik kanpo geratzen dira Heriotza edo Ezintasun Iraunkor Erabatekoa lan guztietarako, honako
hauetatik eratorritakoa:
a) Erronka, borroka edo liskarren ondoriozko istripuak, defentsa legitimoko kasu frogatuetan izan ezik.
b) Droga toxikoen edo sorgorgarrien eraginpean edo mozkortuta daudenean pertsona aseguratuek
izandako istripuak.
c) Aseguratuen zuhurtziagabekeriazko ekintzen ondorioz sortutako istripuak, edo delituzko ekintzetatik
eratorritakoak.
50
d) Pertsona aseguratuek 65 urte baino gehiago dituztenean gertatutakoak. 14 urtetik beherakoei
dagokienez, Istripuagatiko heriotza bakarrik uzten da kanpoan.
e) Aseguratuaren edo Aseguru Hartzailearen dolo edo fede gaiztoz sortutakoak.
f) Gerra, inbasio, indar edo kolpe militar, errebolta, sedizio edo terrorismoaren ondorioz sortutakoak.
g) Izaera politikoko edo sozialeko ekintzengatik, matxinadengatik eta jende-iskanbilengatik
sortutakoak.
h) Materiaren egitura atomikoa aldatzearen, erreakzio edo erradiazio nuklearraren edo kutsadura
erradioaktiboaren ondorioz sortutakoak.
i) Sumendien erupzioek, uholdeek, urakanek, euri-jasek, lurrikarek, haitz-erorketek, izozteek eta, oro
har, beste edozein fenomeno atmosferiko, sismiko edo meteorologikok sortutakoak.
Aurreko esklusio guztiak ulertu behar dira, hala badagokio, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren
estaldurari kalterik egin gabe, Baldintza Orokorretako 24. eta 25. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
BALDINTZA BEREZIAK
ETXEKO LAGUNTZAREN BERMEA
Berme hau XXXXXXXXXX Etxeko Aseguruaren polizaren osagarria da eta Poliza horretako Baldintza Orokor eta
Partikularretako xedapen guztiak aplika daitezke, baldin eta Poliza honetan xedatutakoaren aurkakoak ez
badira.
Berme honetan honako hau da ASEGURATUA:
Polizako titularraz gain, bere ezkontidea, lehen mailako ahaideak eta ondorengoak eta berarekin eta bere
mende bizi ohi diren gainerako senitartekoak.
ESTALITAKO BERMEAK
1.- ZERBITZUAK
Aseguratuak behar duen guztietan, aseguru-entitateak profesional kalifikatua bidaliko du honako hauen artean
dauden zerbitzuei aurre egiteko:
51
1.1. Iturgintza 1.12. Pertsianak
1.2. Argiketariak 1.13. Eskaiolistak
1.3. Beiragileak 1.14. Moketa-jartzaileak
1.4. Arotzeria 1.15. Parket-jartzaileak
1.5. Sarrailagintza 1.16. Arotzeria metalikoa
1.6. Etxetresna elektrikoak 1.17 Tapizatzaileak
1.7. Telebistak / Bideoak 1.18. Bernizatzaileak
1.8. Antena-teknikariak 1.19. Kristal-garbitzaileak
1.9. Atezain automatikoak 1.20. Kontratistak
1.10. Igeltserotza 1.21. Garbiketa orokorrak
1.11. Pintura
Edozein kasutan, aseguru-entitateak bere gain hartuko du profesionalak aseguratutako etxebizitzara egiten
duen desplazamendua. Prestazioak bete ahal izateko sortzen den beste edozein gastu Aseguratuaren kontura
izango da, Polizak estalitako ezbehar baten ondoriozko zerbitzuen kasuan izan ezik.
2.- ANBULANTZIAK
Aseguraturen batek Polizak babestutako etxebizitzan izandako istripu edo gaixotasun baten ondorioz
anbulantzian egiten den lekualdaketa doan izango da.
Kasu honetan, aseguru-entitatea arduratuko da urgentziarik handienaz Aseguratuaren etxera anbulantzia
bidaltzeaz, 50 km-ko erradioan dagoen ospitalerik hurbilenera edo egokienera lekualdaketa egiteko.
Baldin eta Aseguratuak Gizarte Segurantzaren bitartez edo beste erakunde publiko, pribatu edo aurreikuspen
kolektiboko erregimen baten bitartez eskubiderik ez badu soilik izango dira lekualdaketa-gastuak aseguru-
entitatearen kontura.
3.- URGENTZIAZKO SARRAILAGINTZA
Istripuzko edozein gertaeraren ondorioz, esaterako, giltzak galdu edo lapurtzearen ondorioz edo lapurreta-
ahaleginean sarraila hondatzearen edo irekitzea galarazten duen beste edozein kausaren ondorioz Aseguratua
aseguratutako etxebizitzan sartu ezin den kasuetan, aseguru-entitateak ahalik eta lasterren bidaliko du
sarrailagilea etxebizitza itxi eta irekitzeko behar den urgentziazko konponketa egiteko. Aseguru-entitatearen
kontura izango dira sarrailagilearen desplazamenduko gastuak eta atea irekitzeko eskulanarenak, baina ez
sarraila, giltzak eta ixteko beste elementu batzuk birjartzeko edo konpontzeko gastuak.
52
4.- LARRIALDIKO ELEKTRIZITATEA
Ohiko etxebizitzako instalazio partikularretan izandako matxuraren ondorioz energia elektrikorik gabe geratzen
bada etxebizitza osoa edo bere zatiren bat, aseguru-entitateak langile bat bidaliko du argindarraren hornidura
berrezartzeko behar den urgentziazko konponketa egiteko, baldin eta instalazioaren egoerak horretarako
aukera ematen badu. Urgentziazko konponketa horren desplazamenduaren eta eskulanaren kostuak doakoak
izango dira Aseguratuarentzat (3 orduko mugarekin). Erabilitako materialen kostua soilik ordaindu beharko du
Aseguratuak.
Berme honetatik kanpo geratzen dira:
- Zenbait mekanismok (esaterako, entxufeek, eroaleek, etengailuek, etab.) izaten dituzten
matxurak konpontzea.
- Argiztapen-elementuek (esaterako, lanparek, bonbillek, fluoreszenteek, etab.) izaten dituzten
matxurak konpontzea.
- Berokuntza-aparatuek, etxetresna elektrikoek eta, oro har, energia elektrikoarekin funtzionatzen
duen edozein aparatuk izandako matxurak konpontzea.
- Aseguratutako etxebizitzan Polizaren oinarrizko bermeek estalitako ezbeharra gertatzen den
kasuan.
5.- SEGURTASUNEKO PERTSONALA
Polizaren oinarrizko bermeek estalitako ezbeharra gertatzearen ondorioz aseguratutako etxebizitzan sartzea
oso erraza denean, ezbeharra berme honetako "zerbitzuak" epigrafean deskribatutakoen arteko profesional
batek konpondu ezin duenean eta zaintza- eta/edo jagoletza-zerbitzuak erabiltzea beharrezkoa denean,
aseguru-entitateak segurtasuneko langile kalifikatuak bidaliko ditu, gehienez 48 ordurako, kaltetutako
etxebizitzara iristen direnetik kontatzen hasita. Zerbitzua istripuzko gertaera konpontzen denean emango da
amaitutzat.
6.- TELEBISTA ETA BIDEOA BIRJARTZEA
Lapurretaren ondorioz edo Polizaren oinarrizko bermeek estalitako beste ezbehar baten ondorioz Aseguratua
bere telebista eta/edo bideo-aparatua erabili ezinda geratzen bada, aseguru-entitateak kaltetutakoaren
53
antzeko ezaugarriak dituen beste aparatu bat jarriko du Aseguratuaren eskura, doan eta 15 eguneko
mugarekin.
7.- HOTELA, JATETXEA, IKUZTEGIA
7.1. Hotela
Polizaren oinarrizko bermeek estalitako ezbehar baten ondorioz aseguratutako etxebizitzan bizitzea ezinezkoa
denean, aseguru-entitateak ordainduko ditu hoteleko egonaldiari dagozkion gastu justifikatuak, 180,00 euroko
gehieneko mugarekin.
7.2. Jatetxea
Polizaren oinarrizko bermeek estalitako ezbehar baten ondorioz aseguratutako etxebizitzako sukaldea
erabiltzea ezinezkoa denean, aseguru-entitateak ordainduko ditu jatetxeko gastu justifikatuak, 120,00 euroko
gehieneko mugarekin.
7.3. Ikuztegia
Polizaren bermeek estalitako ezbehar baten ondorioz aseguratutako etxebizitzako arropa-garbigailua erabiltzea
ezinezkoa denean, aseguru-entitateak ordainduko ditu ikuztegiko gastu justifikatuak, 120,00 euroko gehieneko
mugarekin.
Zerbitzuak emateko eskaera
Zerbitzu guztiak LAGUNTZAKO telefono espezifikoan eskatu behar dira, eguneko 24 orduetan, igande eta
jaiegunak barne. Deitzen denean, Aseguratuaren izena, telefono-zenbakia eta behar den laguntza mota
adieraziko dira.
Urgentziarik gabeko kasuetarako, zerbitzuaren eskaera lanegunetan 9:00etatik 18:00etara bitartean egitea
iradokitzen da.
1.1. - 1.9., 2., 3., 4. eta 5. bermeei dagozkien urgentziazko zerbitzuak ahalik eta lasterren emango dira.
Gainerako zerbitzuak eskaera egiten denetik 24 lanordu igaro baino lehen emango dira, ezinbesteko kasuetan
izan ezik.
54
ZERBITZUEN BERMEA
Aseguru-entitateak hiru hilabetez bermatzen ditu Baldintza Berezi hauen babespean egindako lanak.
Eskatu ez zaizkigun zerbitzuek edo aseguru-entitatearekin adostuta antolatu ez direnek ez dute ematen a
posteriori konpentsazioko itzulketa edo ordainketarako eskubiderik.
ESKATUTAKO ESKU-HARTZEEN ORDAINKETA
Aseguratuak eskatutako esku-hartzeari dagozkion fakturak ordaindu beharko ditu, Polizak estalitako
ezbeharraren ondoriozko zerbitzuetan izan ezik.
top related