kontu lepo
Post on 22-Feb-2016
262 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
ARDOA ETA IRAULTZAFrantziar estatuaren hegoaldean bada
ardo ekoizle talde bat, krisi ekonomikoa
dela eta borroka armatuaren bidea
aukeratu dutenak.
Izpurako itxialdian parte hartutako gazte batekin hitz egite-
ko aukera izan genuen atxilotu aurretik. Hona hemen justi-
ziaren balantzari “harri” batzuk.
Kontulepo Azpeitiko gazte batzuen burugogorkeriaren ondorioa da. Azpeitiko gaztetxean
sorturiko ideia bati eutsiz, gai ezberdinez osatutako fanzine hau dugu emaitza. Izatez
zabala izanik, zuen aportazio, iradokizun edo kritikak bidali nahi izanez gero, gure helbi-
de elektronikoa erabili edo gaztetxera bertara azaldu dezakezue. Ikusi ahal izango
duzuen bezala, ez dago lizentziatura baten beharrik, ezta inolako ilustrazio edo espeziali-
zazio berezirik ere bertan parte hartu edo kolaborazioa eskeintzeko. Animatu proiektu
honetan parte hartzera, ateak zabalik dituzue.
Azpeitikogaztetxea@gmail.com Urola hiribidea 6, Azpeitiko Gaztetxea
Baratzean ibiltzeko atxurraz gain,
erreminta ugari daude. Baratzeko
porruak atal zoragarrian ezaguta-
raziko dizkizuegu.
ELK
AR
RIZ
KETA
BARATZEKO PORRUAK
1
GURE ETXIE
Txotx feministara jende andana agertu zen
Azken hilabeteotan bezala, azken
honetan ere diagnosiekin gogor murgil-
durik gabiltza, izan ere, hauetako birek
izan dute lekua gurean. Lehenengoa
martxoaren 11ean izan genuen, siste-
ma patriarkatua hartuta gaitzat. Hainbat
arrazoirengatik herrian pil-pilean dugun
gaia izanik, esparru oso zabaletara iritsi
zen hausnarketa. Aurretik egiteko
dagoen lanaz jabetzeaz gain, konturatu
edo askotan alde batera uzteko joera
ditugun gai ezberdinak ere ukitu geni-
tuen, hauen garrantziaz jabetzeko
aukera izanaz. Beste behin, benetan
aberasgarria.
Martxoaren 8ko aste horri erantzunaz,
bilgune feministako kideek hainbat
ekintza antolatu zituzten, eta hauetariko
batzuk gure etxean, esaterako, diagno-
sia egin zen egun bertan bideo emanal-
dia burutu zen gau inguruan. Bertan
hausnarketara bultza batzuetan, orain-
dik arrotz zaizkigun ikuspuntuak beste-
etan, edo egunerokoak izan arren
oraindik harritzen gaituzten bideoak
ikusi ahal izan genituen.
Aste burua iritsita, txotx feminista bate-
kin eman zioten bilgunekoek amaiera
asteari. Bertan jende mordoa bildu zen,
Trikihotz taldearen erromeria erritmoaz
festa ezin hobea sortuz.
Azken urteetan data hauetan izan ohi
den gisan, gaztetxeak antolatutako fut-
bito txapelketa hasia da. Aurtengoan 12
talde izanik parte hartzaileak, ligaxka
jokatuko da, honela, guztiak guztien
aurka jokatuko dute. Azkenean, lehen
postuetan amaitzen duten lau taldeek
jokatuko dituzte semifinalak eta, hauen
irabazleek, finala. Betiko moduan hau
Apeitiko enparantza nagusian jokatuko
da, ondoren parte hartzaile guztiak gaz-
tetxean afalduko dugularik.
Pasaiako sarraskiaren 27.urteurrenare-
kin batera, basakeria hura argitzeko
eskatzen duen taldeak hitzaldia antolatu
zuen gaztetxean, bertan erasotik bizirik
ateratako Komando Autonomoetako
militante bakarra eta akusazio pertsona-
leko abokatua izan genituelarik. Gure
herriko istorio beltz honen hainbat puntu
eta bitxikeri ezagutzeko balio izango
zion agertutakoei..... gure iritziz, parte
hartzaile gutxitxo merezi duen arreta
kontuan hartuz.
Hileko azken asteburuan, gazte olinpia-
den beste txapelketa bat izan genuen,
honakoa ere gure etxean bertan. Mus
txapelketaren txanda izan zen, eta
jende mordoxka izan genuen oraingoan
ere. Egun bertan, goizean, auzo lana
jarri genuen gaztetxean sortzen diren
lan eta beharrei erantzuteko, beraz
egun mugitua izan genuen. Gaualdera
gaztetxean afaltzeko aukera izan
genuen, bertan prestatutako bokata eta
guzti. Lan ikaragarria eman arren, ber-
tan afaltzen gelditu nahi izan zuenarent-
zat zerbitzua eman nahi izan genion, eta
baita ongi bete ere aurreikuspenak.
Etorriko direnei errepaso bat egite alde-
ra, Apirilaren lehen egunean bertan
Amaia Agirretxek Palestinan izandako
esperientziaren berri emango digu, ger-
tutik bizi eta sentitutakoa ezagutzeko
aukera paregabea zapalketa urrunetik
jarraitzen dugunontzat. Egunari jarrai-
pen ezin hobea emango diogu,
Korrikaren harira Mondokane taldeak
gaztetxeko oholtza zapalduko baitu.
Ezin esan Apirilari harrera txarra egingo
diogunik behintzat.
Aurtengoan inoiz baino lehenago baina
indar berberaz dator Gazte Astea ere.
Apirilaren 11tik hasita aste osoan izan-
go ditugu ekintzak, ohiko formatua
mantenduko dugularik oraingoan ere;
hitzaldiak, antzerkia, bertsoak, parodia,
otordu tertuliak, kontzertuak eta ondo
pasatzeko aukera ikaragarriak. Egun
guztiak dira garrantzitsuak, beraz, ani-
matu eta parte hartu ekintza ezberdine-
tan!
Amaitzeko esan gazte olinpiaden lehia
ere gazte asteko asteburuan izango
dela, oraingoan herri kirol ezberdinak
izango direlarik joko puntuagarriak.
2
Astelehen karnabalean giro bikaina egon zen
Garmendipe futbol zelaiaren kalitatea
bikaina dela ez omen dago ukatzerik.
Inongo futbol zelairik ez omen dago hain
ederki zainduta eta kontserbatuta.
Horregatik esan litekeherriko berdegne
ezagun bat dela. Egia esan, hain ederki
zainduta eta gordeta dagoen zelai baka-
rra dela esan genezake,beraz, normala
ezagunena izatea.
Azken meneetan eta hamarrka-
detan nabarmen egin dub ehera
Azpeitiko zelaien kopuruak, batez ere
herritik getru zeudenenkopuruak. Hala
ere, ez dago denbora hai atzera egin
beharrik Azpeitian zelaiak gainbeheran
egin dutela konturatu ahal izateko.
Gazteak ere oroitzen gara umeak gine-
nean zelai askoz gehiago zeudela, gaur
egun baino. Guzti hori udalak azken
urteetan mantendu duen (eta mantent-
zeko asmoa duen) etxebizitza eta azpie-
gitura politika suntsitzaile eta mixerable-
aren ondorio baino ez da.
Hemen erakutsiko dizuegu
Gaztetxean hizketaldi batean gogoratu
genituen zelai guztien kopurua:
Zelai Luzie: Izena galdu ez duen arren,
metro karratu kopuru dexente kendu
diote Zelai Luziei azken urteetan.
Aparkalekuak jartzeko frantziskana alde-
tik estutua eman zioten zelaiari. Ibai
aldetik ere pasealekua zabaltzeko bela-
rraren muga barrura go pasa zuten,
zelaia zeharo estutuz. Lehen askoz
zabalagoa zen eta haurrak jolasean ibilt-
zeko leku paregabea. Egun, hain estutu-
ta dagoenez (eta egoten diren txakur
kaka piloen eraginez), ez da ia inor ibilt-
zen bertan jolasean, etzanda eguzkia
hartzen edo gauetan xirriak egiten.
Zuhaixkak ere kendu zizkioten eta intimi-
tate asko galdu du horrekin.
Enparan atzea: Duela urte batzuk leku
ezkutua eta polita zen zelai luzea.
Denborarekin atze aldeko zuhaixkak
kendu zizkioten, eta orain dela gutxi,
inork ibiltzen ez duen bidegorri ezaguna
egiteko gelditzen ziren denak kendu
zituzten. Baina hori ere azaldu genuen
duela pare bat ale.
Enparan kaletik ibaira: Enparan kalean
duela hamabost bat urtera arte umeak
izan diren guztiek jolastu dute Urola
ibaiaren ertzean. Lehen aldapa bat
zegoen ibai ertzera jaisteko. Jolaserako
toki oso apropos zen, baina hura ere
kendu egin zuten eta orain ez dago ibai-
ra jaisterik enparan zubiaren azpira.
Beherago eskailera batzuk eraiki dituzte
non dira azpeitiko zelaiak?!
3
Garmendipe da Azpeitian ondoen zainduta dagoen zelai publikoa. Bakarra dela ere esan liteke
orain, baina ez da lehen zenaaren erdi-
ra ere iristen. Guztia urbanizatu beha-
rrak ibai ertzaren deuseztea ere ekarri
du.
Loiolabide: Arazo bat baino gehiago
eman dituzte inguru horietan egindako
azkenengo etxeek. Ilegalak zirela ez
zirela, norbanako batzuk salaketa jarri
dutela… Guzti hori egia izan ala ez izan,
kontua da etxez josi zutela inguru hori
ere. Etxetxo bat ere bazegoen inguru
horietan. Gizon bat aker handi batekin
ibiltzen zen. Baina, egun batean honde-
atzaile edo eskabadora bat agertu eta
bota egin zuen, ikasberrira zihoazen
ikasleek ikusi ahal izan zuten bezala.
Garmendiko txaletak: Egun txalet ele-
ganteak daude eginda Garmendi gaine-
an. Gazteak oraindik ere gogoratzen
gara guzti hori zelaia zenekoaz.
Jolaserako leku paregabea zen hura,
baina, etxebizitzak egin beharra omen,
eta hura ere joan zen nostalgiaren linbo-
ra.
Aurreneko txosnen tokia: Lehenengo
aldiz txosnak jarri ziren tokia etxez josi-
ta dago gaur egun. Errotaunditik hasi
eta Zerbezei berderainoko tokia hutsik
zegoen duela ia bi hamarkada. Ez zen
ongi zaindutako zelai berde ikusgarria,
baina norbaitek nahi izan ez zuelako
izan zen hori. Toki ederra zen, kaletik
gertu eta lau laua gauza asko egiteko
tokia baitzeuzkan. SaunJuan bezperan
sua ere egin izan zen bertan. Baina hori
ere ez daukagu dagoeneko.
Etxebeltz Izarra: Oraindik ez daude
amaituta bertako babes ofizialeko zein
prezio librekoak diren etxeak.
Berdegune handia zen hangoa. Sega
apustu bat ere jokatu zen herriko bi gaz-
teen artean. Orain ezinezkoa da han
sega apustu bat egitea inguru guztia txi-
kitu baidute. Lurra mugitzerakoan sortu
zuten tontor erraldoiak oraindik han
jarraitzen du, eta inork ez daki zer ger-
tatuko den horrekin.
Orain esklabak: PNV eta EA alderdiak,
Muno etxegile dirudunarekin
Esklabetako lurretan etxeak egitekotan
dira. Munoren lurrak dira horiek, eta
hasera bateko makroproiektua baino
txikiagoa den arren, etxebizitza mordoa
egiteko hitzarmena daukate. Babes ofi-
zialeko etxetxo batzuk eraikiko dituzte,
baina, hasera batean esaten zenarekin
alderatuta askoz gutxiago. Tratu berria-
rekin igo egin du prezio askeko etxebi-
zitzen kopurua. Bi alderdiak eta lurjabea
inetres ekonomiko ikaragarriko proiek-
tua martxan jartzen ai dira, beraz.
Azpeitiko Gazte Asanbladak
beti kritikatu izan du Azpeitiko etxebizit-
za politika. Herriko berdeguneak txikitu
eta azpiegitura pribatuak eraikitzen ari
dira azken hamarkadetan herrian, heri-
tarren kalte nabarmenenerako.
Esklabena onartezina da, 1.000 etxe
huts baino gehiago dituen herri batean
ete gehiago eraikitzeak ez baitu zentzu-
rik. Are gutxiago pairatzen ari garen
kapitalismoaren krisi honetan.
Diruzalekeria mixerablearen erruz
herria suntxitzen ari dira, eta hori ez
dugu inoiz onartuko!!!
4
Beñat Lizeaga 21 urteko gazte
zumaiarrak ihes eginda egon da urria-
ren 22an gazte independentisten
aurka burututako sarekadaz geroztik.
Bere lan militanteaz harro eta zilegita-
sun osoa duenaren usteaz, otsailaren
21ean itxialdia abiatu zuen sarekada
berean ihes egindako beste zazpi gaz-
terekin batera. Itxialdia bukatu ondo-
ren, otsailaren 28an, atxilotu egin
zuten, bere aurkako euro-agindua
baitzegoen. Epaileak onartu egin du
euro-agindua eta orain helegitea jarrita
erantzun berriaren zain daude.
Elkarrizketa hau itxialdia burutzen ari
zen bitartean egin zen.
Aupa Beñat!!! Zer dela eta izan zen
gazte independentisten aurkako
urriko sarekada?
Urrian eman zen sarekadak, 2009ko
azaroan Segi-ren aurkako sarekadan
ditu oinarriak. Torturapean jasotako
testigantzetan atera ziren hemen dau-
den eta atxilotuak izan ziren kide
gehienen izenak eta beraz helburu
berdinarekin egin da hau ere.
Independentzia eta sozialismoaren
aldeko mugimendu oro jokoz kanpo
uztea.
Gaur egun, nolakoa da zuen egoe-
ra?
Atxilotze eta bilatze agindua dago gure
aurka. Edozein momentutan izan gai-
tezke atxilotuak eta gehienez jota atxi-
lotu eta hiru hilabetera eramango gai-
tuzte Espainiara.
Zergatik erabaki duzue zuen egoera
publiko egin eta itxialdia abiaraztea?
Ez dugu ezkutatuak egoteko arrazoirik
eta horregatik erabaki dugu gure egoe-
ra publiko egitea. Honez gain, uste
dugu guri gertatu zaiguna, ez dela
Segiren aurkako eraso soil bat. Euskal
Herriaren (Hego eta Ipar Euskal Herria)
aurkako eraso bat, Euskal Herriko
mugimendu independentista eta sozia-
listaren aurkakoa baizik.
Arazo honetan esku-hartze zuzena
dute Espainiar zein Frantziar gober-
nuek. Beraiek baitira gazteria indepen-
dentista kriminalizatu, mehatxatu eta
torturatu dutenak eta ondorioz egoera
BEÑAT LIZEAGA
"Euro-agindu prozedurak gelditu eta herri harresi baten
lehen adreiluak ipini nahi ditugu"
5
honetara eraman gaituztenak. Hori dela
eta bi gobernu hauek eramaten ari diren
jarrera salatu, Euro-agindu prozedurak
gelditu eta herri harresi baten lehen
adreiluak ipini nahi ditugu.
Nolako babesa izan duzue?
400 lagun, familiar eta eragiletako
ordezkariak etorri dira egun hauetan.
Ordezkari horien artean ezker abertza-
leko, Pnv-ko, Solidarite sindikatu
Frantseseko kide eta laborarien ordez-
kariak izan ditugu. Honez gain, haueta-
ko askok, datozen asteetan beraien
etxeetan izango gaituzte, aurrera dara-
magun ekimena sostengu eta babesa
erakutsiz.
Azken 18 hilabeteetan hiru sarekada
izan dira gazteriaren aurka eta 60
atxiloketa baino gehiago. Nola gel-
diarazi daiteke estatuaren mozkorral-
di errepresiboa?
Egoera honen aurrean, herria baina
batez ere gazteriak lanean jarraitu
behar du. Estatuak jakin badaki herri
honen geroa gazteria dela, beraz, ozto-
poak oztopo Euskal gazteriak antolatu
eta borrokatzen jarraitu behar du. Gaur
ipinitako zutabeak eta bihar ipiniko ditu-
gunekin errepresio
olatu basati honi
aurre egingo dion
herri harresi bat
eraikiz.
Zumaiarra izanik,
nola ikuste duzu
Zumaiako gazte
mugimendua?
Zumaiako gazteriak
sekulako babesa
eman dit sarekada honen aurrean egin-
dako ekimen desberdinetan. Gazte
andana atera da kalera eta mugimen-
dua osatzen duten eragile ugari egonik
(asanblada, aldizkari, gaztetxe...) etorki-
zun oparoa ikusten diot.
Aurrera begira zer espero duzue?
Estatu frantsesak egoera baretu arte
itxarongo duela uste dut. Gure atxiloke-
tek ahalik eta oihartzun mediatiko gut-
xienarekin espainieratu gaitzaten.
Beraz, segur aski hilabete bat baino
gehiago egon gaitezke ipar euskal
herrian. Nahiz eta ezin dezakegun hori
baieztatu.
Animo, aupa hi besarkada bero bat!
Beste zerbait esan nahi baduzu...
Animo beroenak igorri nahi dizkiet inde-
pendentzia eta sozialismoaren aldeko
lanean diharduen gazte orori. Borrokak
eraman gaitu bidegurutze honetaraino,
eta borrokak eramango gaitu garaipe-
nera. JO TA KE independentzia eta
sozialismoa lortu arte!
Besarkada beroena Azpeitiko gazte
mugimenduari hemen itxialdian aurkit-
zen garen guztion partetik!
6
7
Seguru artikulu honen izenburua iraku-
rri eta, askok, “Ze ostia dek hau!” esan-
go duzuela. Ardoa eta borroka arma-
tua uztartzea, printzipioz, zaila dirudi, baina
talde armatu frantses hau adibide, ez da
inolaz ere ezinezkoa. Euren izena, Comité
Régional d'Action Viticole (CRAV edo CAV),
euskaraz, gutxi gora-behera, “mahats ekoiz-
leen ekintzarako komitea”. Eta bai, ardo
ekoizle talde armatu erradikal bat dira.
Mapari begira, administratiboki Frantzia
hegoaldean aurkitzen ditugu, bereziki
Languedoc Rousilloneko eskualdean. Hau
da, Occitaniako ekialdea eta Ipar
Katalunian, hain zuzen. Narbona,
Carcassone edo Montpellier dira, adibidez,
CRAVen akzioek kolpatzen dituzten hiri
nagusiak. Zonalde hau, produzitzen den
bolumenari begiratuz gero, munduko ardo
ekoizle eskual-
derik handiena da.
Baina, nondik nora da posible ardo ekoiz-
leen artean borroka armatua aukeratzen
duen talde bat sortzea? Arrazoia sinplea da:
euren bizimodua mehatxatuta ikusten
dutelako. CRAVen argudioen arabera, ardo-
aren prezioa baxuegi dago, ez die bizitzeko
ematen, ekoizle handien gehiegizko pro-
dukzioek eta kanpotik inportatzen den ardo
merkearen erruz bereziki: Espainia, Italia
eta Txile, esaterako. Prezioak behera… eta
kostuak gora. Beraz, ekuazioa ez da zailegia
ulertzeko. Ardozaleontzat, ez pentsa ekoizle
hauek egiten dutena “Grands Vins”-ak dire-
nik, baizik eta ardo normala, merkea,
“supermerkatukoa” (uler gaitezen). Hortik
kanpokoen konpetentziaren arazoa…
Hau da, argi hitz eginda, globalizazioa
heldu dela ardozaleen mundura, eta ekoizle
txikiek, tradizionalek, ezin dutela inolaz
ere gaur egungo merkatu globaliza-
tuan lehiatu. Ezta ere ardoaren
ARDOA ETA IRAULTZAComité Régional d’Action Viticole edo ardoa-ren krisiari emandako erreakzio erradikala
CRAVen komunikatu bat.
8
mundua maneiatzen duten enpresa erral-
doiei aurre egin. Borroka armatua zertara-
ko? Euren ahotsa entzun dadin, Frantziako
gobernuak esku hartu dezan arazoan, ardo
ekoizleei lagunduz. Ezazue uste, honek
baditu aurrekariak…
Baina beno, historiari erreparatuz gero,
talde honen erasoak 90. hamarkadaren
amaiera aldera hasi ziren. Hala ere, baditu
aurrekariak 70. hamarkadan. CRAVen era-
soak ardo ekoizleen interesen aurka doazen
edonoren aurkakoak dira: kanpoko ardoa
inportatzen duten enpresak eta espekulat-
zaileak bai, baina baita supermerkatu edo
ardoa mugitzen duten kamioien aurkakoak
ere. Eta nola ez ba, ardo kontuez ardurat-
zen diren Frantziar gobernuaren erakunde-
en bulegoak ere behin baina gehiagotan
kolpatu dituzte.
CRAVen lehen eraso serioa, aurrekariak
aparte utzita, 1998an aurkitzen dugu.
Narbonan, Frantziar gobernuaren Hazienda
bulegoetako bat birrinduta geratu zen
bonba eraso baten ondorioz. Hurrengo
urteetan eraso andanak jarraituko du,
baina helburu txikiagoak kolpatuz: mahas-
tiak, autobideetako radarrak, trenbideak,
ardoa zeramaten kamioien tirokatzeak,
supermerkatuak eta Languedoc-
Rousilloneko nekazaritza zuzendaritzaren
bulegoak. Eraso guztien ostean, inguruetan
“Gora CRAV” edo ardoarekin zerikusia zuen
pintada erreibindikatiboren bat geratzen
zen erasotzaileen sinadura gisa.
Mende berriko lehen hamarkadako
erdialdera, ordea, gauza baretuta zegoela
zirudien. Baina 2007ko ekainean, eskualde-
ko kazetariek CRAVen gonbitea jaso zuten
prentsaurreko batetara agertzeko.
Segurtasun neurri paregabeen artean,
CRAVeko kideek kazetariak landa eremura
eraman zituzten, non txanodun dozena bat
lagunek euren mezua helarazi zieten:
Frantziako presidente izendatu berri zen
Sarkozyk esku hartu behar zuen ardoaren
prezioaren gorakada gelditzeko. Bestela,
“odola isuria izango zen”.
Prentsaurreko hartan egon zen France 3
telebista kateko kazetari baten esanetan,
ardo ekoizle haiek ez ziren jende txarra…
baina, benetan, haserre zeuden.
Languedoc-Rousilloneko erregioan jende
ugari bizi da ardoaren mundutik, eta guz-
tiek pairatzen zuten egoera zail hura. Beraz,
CRAVen akzio erradikalek jende askoren
oniritzia zuten. Ardo ekoizle baten esane-
tan, egoera benetan larria zen: “Bere
buruaz beste egin dutenen kasuak ezagut-
zen ditut”. Eta, zioenez, mota honetako
talde bat ez da egoera normalean sortzen,
“entzuten ez digutenean baizik”. Hona
hemen CRAVen bizi arrazoia.
Hilabete batzuk pasata, taldea borroka
armatura itzuli zen. Berriro bonba erasoek
eta tirokatzeek eskualdea astindu zuten,
2009 urtean bereziki, oraingoan supermer-
katuak eta botilaratze plantak kolpatuz.
2009an konkretuki, CRAVeko komandoek
euren akziorik ezagunenak, mundu mailan
izena emango zietenak, burutu zituzten:
Piolenc herrian, ardo ekoizle handi baten ia
hiru milioi litro bota zituzten popatik hart-
zera, eta Garriguesen eginiko eraso baten
ondorioz, 1.200.000 botila hadina ardo
bota zuten hustubideetara. “Wine terro-
rits” (ardoaren terroristak) izenburu zuten
berriak munduko egunkari guztietan azaldu
ziren orduan.
Denbora honetan, Jerome Soulere 35
urteko ardo ekoizlea atxilotuko du Polizia
frantsesak, bonba bat presatzen hari zela
zauritu eta gero. Bere etxean egindako
erregistroan, poliziek lehergailu gehiago
aurkitu omen zizkioten. Soulerek 18 hilabe-
teko kartzela zigorra jaso zuen. CRAVek
beste erasoren bat edo beste egingo du
2010 urtean zehar, Narbonako nekazari
mutua bati eginiko erasoa kasu, baina bere
aktibitatea gutxinaka-gutxinaka itzaltzen
doala dirudi… Nahiz eta ardo ekoizleen ego-
39
era, seguruenik, hasieran zutena baino
larriagoa izan.
AURREKARIAK
Anakronismo historiko bat edo gauza arra-
ro bat izan daitekeela dirudi, baina
Languedoc-Rousilloneko ardozaleek badu-
te borrokarako joera. Lehen esan bezala,
CRAVek baditu aurrekari historiak. XX.
mende hasieran, 1907an hain zuzen, ardo-
gintza krisian zegoen une batetan filoxera
(mahastietako parasito bat, arkakusoaren
antzekoa) plaga batek Languedoc-
Rousilloneko mahastiak birrindu zituen.
Ekoizleak mobilizatu egin ziren, Frantziar
gobernuari laguntza dei bat luzatuz.
Mugimendu honek “ardo ekoizleen erre-
bolta” izena hartu zuen, eta
Clemenceauren gerra-aurreko Frantzia
hura kolokan jartzea lortu zuen.
Urte horretako ekainean,
Montpellierren, gutxienez milioi erdi lagun
bildu ziren, ordura arte Frantziako
Hirugarren Errepublika hark ikusi zuen
manifestazio jendetsuenean. Aurrekariak
ere nabarmenak ziren: 200.000 lagun
Perpignanen, beste hainbeste
Carcassonen, 300.000 bat Nimesen… Baina
denbora aurrera joan ahala,
Clemenceauren gobernuak ez du inongo
soluziorik eskaintzen. Eskualdeko klase
politikoak, ordurako, bat egin du ardogint-
zaren erreboltarekin, eta Montpellierreko
manifestaldiaren ostean 600 alkatek euren
dimisioa aurkeztuko dute.
Manifestaldietan istiluak agertzen hasiko
dira, eta ekainaren amaieran Frantziako
armadak ardo ekoizle ezagun bat atzeman-
go du Narbonan. Hau jakin bezain pronto,
manifestariek eta armadak talka egiten
dute, eta soldaduek bi lagun hilko dituzte.
Hurrengo egunak sekulako bataila ekarriko
du Narbonako kaleetara, eta beste bost
manifestari hilik suertatuko dira armada-
ren tiroen ondorioz. Soldaduek ordea nahi-
koa dute jada, eta hurrengo egunetan
mutinatzen eta manifestariekin bat egiten
hasiko dira. Clemenceauri ez zaio irtenbi-
derik geratzen: ardogileei lagundu beharra
dago. Errepresioaren ondorioz beste hain-
bat lagun atzemango ditu Frantziako poli-
ziak, baina ekoizleek garaipen bat lortu
dute, behintzat, euren egoera larria zertxo-
bait pairatzen lagunduko diena.
CRAVen eraso bat.
10
Eguzkia eta ilargia egunero txandakatzen diren bezala, gaztetxeen des-
alojo eta okupazioak ere bata bestearen atzetik ibiltzen direla dirudi. Katua eta
sagua bezala. Badakigu, ordea, Tom & Jerryren marrazkietan ikasia, katu aldre-
besaren eginahalak antzuak direla, eta azkenean, xagua irabazle irtetzen dela,
etxea eraitsi arren egun gutxira beste bat okupatuko dugula.
Otsailaren 26an, zipaioek Amurrioko gaztetxea bortizki desalojatu zuten.
“La Kuadra” gaztetxea, duela zazpi urte okupatu zuten gazte amurriotarrek, eta
azaldu zutenez, urteotan ez dute inolako arazorik izan Udalarekin. Desalojoa
baino astebete lehenago eta bertan burutzekoa zen “Defenestre fest” jaialdia
baino egun gutxi falta zirela, “segurtasun arrazoiengandik” gaztetxea desalojatu-
ko zuela zioen alkatearen gutun bat jaso zuten gaztetxekoek.
Gazteek, herriko eskantza kultural bakarra gaztetxeak eskaintzen zuela
argudiatuz, alkatearen mehatxuen aurrean gaztetxean itxialdia burutzea erabaki
zuten. Bost gazte gaztetxe barruan entzerratu ziren otsailaren 25eko goizeko
zortzietan, eta beste hainbat gaztek, berriz, gaztetxe atarian “sentada” bat burutu
11
Desalojoak, mehatxuak eta okupazioak
Intxaurrondoko gaztetxea
zuten arratsaldez. Iluntzerako, zipaioak agertu eta gazteei “alde egiteko” agindu
zieten. Gazteen ezezkoaren ostean, ostikoka eta porrazoka sakabanatu zituzten
eserialdia egiten ari ziren gazteak zipaioek. Urrengo egunean, manifestazioa
burutu zuten amurrioko gazteek.
Mehatxuak Intxaurrondon. Bestalde, Donostiako Intxaurrondo auzoko
Letaman gaztetxea desalojo arriskuan aurkitzen dela salatzeko manifestazioa
burutu zuten bertako gazteek martxoaren 18an. Azaldu zutenez, “lizentziarik ez
dutela aitzakiatzat hartuta”, Donostiako Udalak auzoko gazteek kdeatzen duten
gune libre bakarra itxi nahi du. Martxoaren 15ean, Udaltzaingoaren bi patruila
joan ziren gaztetxera berau itxi nahian, baina barruan zegoen jendeak aurre egin
eta bertatik ez zirela aterako esatean, udaltzainek amore eman ospa egin zuten.
Alde egin aurretik, ordea, urrengo egun batean errefortzuekin joan eta gaztetxea
ustu eta prezintatuko zutela mehatxatu zuten.
Azkenik, martxoaren 18an Galdakaoko Gazte
Asanbladak Maximo Moreno parkean dagoen
taberna zaharra okupatu zuen. Kalejira baten
laguntzaz, dozenaka gaztek sartu ziren urte-
ak hutsik zeramatzan lokalera. Ondorengo
egunetan, gaztetxea txukundu eta bizia
eman asmoz hainbat ekimen anto-
latu zituzten: auzolana, taile-
rrak, hitzaldiak, herri
bazkaria…
12
Amurrioko gaztetxea
sealand
Nork eman zion Koloni
Ameriken jabe egiteko baimena? Eta
ilargia estatu batuarrena al da ustez
iristen lehenak izateagatik? Estatu eta
nazioaren arteko eztabaida luzea da,
eta interpretazio desberdinek, milaka
gerra ez ezik, hainbat kasu bitxi ere utzi
dizkigute historian zehar. Historia xele-
bre horre parte da “Sealand” estatua.
1942an, II. Mundu Gerra bete
betean zela, Britaina Handiak HM Fort
Roughs eraiki zuen Maunsell itsas
gotorlekuen baitan. Gotorlekua, ur
internazionaletan kokatu zuten,
Britaina Handiak bere zituen uretatik
bost kilometrora.
II.Mundu Gerra amaitu bitartean, 300
soldadu bizi izan ziren bertan, baina
gerra amaitu eta urte gutxira, armadak
eraikina abandonatu zuen.
1967ko irailaren 2an, ordea,
Paddy Roy Bates irrati pirata bateko aur-
kezle britainiarrak gotorlekua okupatu
zuen. Bertatik, Britaina Handiko irradien
lizentziak ekidin, eta irrati emisora pro-
pioa arazorik gabe izan zezakeen.
Baina, irrati bat izatetik aratago, nazioar-
teko uretan zegoen plataforma izanik,
“Sealand” estatua aldarrikatu zuen irrati-
zaleak, subiranotasuna aldarrikatu eta
zuzenbide internazionalaren interpreta-
zio propio bat eginez.
1968an ustez itsas gotorlekutik
Armada Britainiarraren aurka tiro egitea-
gatik Paddy Roy Batesen semeak
Britaina Handian epaiketa izan bazuen
ere, epaileak ezin zuela Michael
Batesen aurkako epairik hartu adierazi
zuen, gertaera Britainiar uretatik kanpo
gertatu baitzen.
1978an, Bates “leen ministroa”
Sealandetik kanpo zegoen bitartean,
Alexander Achenbach-ek estatu golpea
eman zuen, Michael semea atxilo har-
tuz. Bates aitak, ordea, helicóptero
baten bidez gotorlekua berriro hartzea
13
II. Mundu gerran txikitu bakarrik ez, eraiki ere egin zen. Nok
pentsa ordea ur internazionaletan kokatutako gotorleku bat
estatu bilakatu litekeenik? Hona hemen albora utzitako “lur
zati” txiki bat okupatzeko ideiatik sortutako ondorioak .
lortu zuen, semea askatu eta estatu gol-
pea eman zutenak giltzaperatuz.
Giltzaperatuak holandar eta
alemanak ziren, eta estatu hauetako
diplomaziak Sealand-eko gobernurekin
negoziatu behar izan zuen bere herrita-
rren estradizioa. Alemaniara itzultzean,
Achenbach-ek “deserriko gobernua”
eratu zuen.
Sealand-eko herritarrek, beren
jatorrizko herrietako pasaporteak era-
biltzen dituzte bidaiatzeko, nazioarteak
ezbaitio inoiz Estatu aitortzarik eman.
Darren Blackburn korrialari
kanadarra “Sealand”eko kirolari eta
beraz nazioren ordezkari izateko prest
agertu zen 2003an. “Sealand”eko atle-
tismo taldeko kide bakarra zen, eta
Estatu honen ordezkaritzapean, hainbat
maratoitan parte hartu zuen. Gainera,
futbol talde bat eta minigolf-eko beste
bat ere izan zituen “Sealandek”.
Gaur egun, Sealand estatua
salgai aurkitzen da, 2006an izandako
sute batek kalte latzak eragin baitziz-
kion. Diagonal aldizkariak zioenez, The
Piraty Bay anti-copuright talde suedia-
rrak erosi nahi omen du 550 metro
karratuko estatu hau, horrela, Europar
Batasuneko legeak ekiditea lortuko bai-
luke.
14
“Retorna” mugimendua
Zaborraren problematikaren arira, “retorna” izeneko mugimendu bat sortu da.
Berau “Zero zabor” filosofia – ren barruan kokatu dezakegu, izan ere produktu des-
berdinek erabili ohi dituzten enbalaje eta poltsak gutxitu, berrerabili eta berziklatze-
aren alde egiten baitu. Bideotxo bat prestatuta dute gaur egungo egoera azaldu eta
zaborra gutxitze prozesuan mugimendu honen alde egiten den. Beste herrialde
batzuetan iada ezarrita dauden sistemak alderatzen ditu, Espainiako estatuan gaur
egun dagoen sistemarekin.
http://www.retorna.org/
NontzeBerri eta The Balde
Ez dira ez atari berriak, baina ondo dago bisita egiteko gomendioa luzatzea eza-
gutzen ez dituenari. NontzeBerri webgune “kultureta” da. Egia esan denetarik
topatu dezakegu bertan, musika, bertsoak, artea, literatura, eszena desberdinak …
Txapelketa desberdinak ere egin ohi dituzte. Benetan web orri interesgarria da.
Bestalde “The Balde” dugu. Hau izatez hilero ateratzen den aldizkari bat da, baina
bere ataria du interneten. Bertan, aldizkarietan agertzen diren artikulu desberdinak
daude ikusgai baina aldizkariak ere deskargatzea posible da. Aldizkari modernilloa
da, gauza xelebre eta interesgarriak aurki ditzazkegu bertan. Edukiz denetarik
dauka, bainu jantzi pertsonalizatuak egiten dituen etxeen estekatatik hasi, The
Damned talde punkarrari buruzko artikulu batekin jarraitu eta Afganistanen skate
–an nola ibiltzen diren azaltzen duen idatzi batekin bukatuta. Guztia diseinu pope-
rillo batean oinarrituta, benetan dotorea.
http://www.nontzeberri.com/
http://www.thebalde.net/
15
16
Gau ilunean
seguru sentitzeko,
itzalak atzean uzteko
esku bat altxatzen da,
lasai, geldo
etengailuaren bila
eta xalo, errugabe
piztu du bonbilla.
66 urte joan dira jada
berriro gertatzea, inozoena
guztientzat ezinezko.
Egun hartan argiak
baina zientziaren alde ilunenak
itzali zituen lurrak.
Hura, ordea, ezberdina zen
ikaragarriegia
mundu garaikidean gertatzeko
Eta seguru sentitzeko,
xalo, errugabe
etengailua berriro ukituz,
amatatuko du bonbilla.
17
Albiste harrigarriak esnatuko du
gaur ez bada hurrengo goizean.
Dirudienez, bai
berriz gerta daiteke
behin eroriaz ez baita ikasten
dirua tartean denean,
nahiz eta gorpu mendien usaina
zabaldu musu parean
Azkar garbitzen ditu eskuak
urde diruzaleak
dotoreziaz gordez itxurak,
hilobi bihurtuz lurrak
Dirua nagusi baitu
zientziaren alde makurrak
Dirua nagusi baitu
argiaren alde ilunak
18
Aurreko 1872ko abenduaren lehen
eguna da eta Bidasoa ertzeko
Biriatouko hilerrian gaude. Hilabete
batzuk pasa dira jada Santa Kruz Gaintzako
kobazuloan utzi genuenetik, eta bere mutilak
Urbiako artzain txaboletan utzi genituenetik.
Orain, Iparraldeko herrixka honetan, gizonak
bildu berri dira, eta apaizaren agindupean,
Bidasoa gurutzatzera doaz. Helburua:
Aritxulegi, karlista sutsu talde honek mitiko
bilakatuko duen mendia, euren ezkutaleku eta
arma biltegi izango baita.
Karlistek ahaztu dute jada Orokietako
porrota. Egia esan, batailaren hurrengo egu-
nean bertan, txapelgorri guztiek argi zuten
berriro itzuliko zirela. Bazekien Euskal Herri
osoak ere, eta noski, Santa Kruz bera ere
horretan zebilen. Baina Manuelek ez ditu hie-
rarkiak gehiegi atsegin.Gerra bere aldetik egi-
ten du, bere “gustura”. Orokieta ostean, erre-
sistentzia karlista hiru hilabetez luzatuko dute
apaizak eta bere mutilek, inongo laguntzarik
gabe. Indibidualista hutsa. Beraz, ez espero
apaizak eta bere mutilek altxamendu karlista
berriarekin bat egingo dutenik. Oraingoan
aurretik doaz.
Karlista talde bildu berriaren lehen erasoa
tren bat izango da. Liberalen autoritate baten
bila zenbiltzan, baina hau ez zen trenean
ageri. Helburu faltan, makinista izutuak aurre-
ra jarraitzeko baimena izan zuen. Santa Kruzek
Portu-Berrin izan zuen aro berriko lehen bio-
lentzia “dosisa”. Bertako alkatea liberal sutsua
omen zen... eta apaizaren gizonek, makilka,
sekulako jipoia eman zioten. Zer uste zuen ba
alproja honek!
Ordurako, berrogeita hamar bat gizon
zituen apaizak bere agindupean: abeltzainak,
txistulariak, pilotariak, kontrabandistak, dant-
zariak… Frantsesek esaten duten bezala, “la
crème dela crème”. Erreklutamenduaren berri
Oiartzungo Zabalo baserrian eman zen elka-
rrizketa honek ematen digu. Gau erdian, base-
rriko nagusia ohetik altxatu da zarata batzuk
entzun dituelakoan. Atean, hiru itzal ilun ditu
zain.
- Aizak, non zegok hire semea?
- Ohean lo.
- Ba altxa dadila.
- Nora eraman nahi duzue ba?
- Gurekin soldadu.
- Beno… Zer egingo diogu ba!
Eta horrelako burokrazia prozesu astun
baten ostean, Santa Kruzek beste mutiko bat
zuen bere esanetara. Gizon hauek bazekiten,
gutxi gorabehera, zergatik zenbiltzan mendian
barrena, alde batetik bestera. Nora eta nondik
zihoazen, ordea, ideiarik ere ez. Eta nor zen
etsaia? Ba, oraingoz, Arana kapitaina eta bere
mikeletak, nortzuk muga eta Donostia aldea
defendatzen zuten. Ekialderuntz joz gero,
Urdanpilletarekin egiten zuten tupust apaiza-
ren gizonak, Azpeiti eta Azkoitiko mikeleteen
buru.
Santa Kruzek Elduayen erasotzen bazuen,
mikeleteak heltzerako berriro mendian zen,
behi batzuk, dirua eta ardoa lapurtu ostean.
Sekulako izena hartu zuen apaizak, ehunka
gizonen buru izatera heltzeraino.
Baina, halabeharrez, itzul gaitezen politika-
ra. Esan bezala Santa Kruzen altxamendua kar-
listena baino hamabost egun lehenago heldu
zen… Eta abenduaren 14an, On Karlos errege-
gaiak altxamendu karlista ofiziala agindu
SANTA KRUZ APAIZEN PASAIZUEKLaugarren atala
19
zuen. Hemen agertzen da, benetan, Santa
Kruzen historian antagonista izango den tipoa:
Lizarraga jenerala, karlistek Gipuzkoako buru-
zagi militar izendatuko dutena. Agintari zibila
Dorronsoro izango da, eta noski, gure Santa
Kruzek ezin ba inorekin ongi eraman. Arazoa?
Santa Kruz euren agindupean jarri nahi izatea.
“Popatik hartzera, nik gerra neure erara egi-
ten diat!”, zihoen apaizak.
Apaizaren programa politikoa oso sinplea
zen, eta oihuka, mendian zehar zebiltzala,
azaltzen zien bere gizonei: “Gora On
Karlos! Gora erlijioa! Gora Lege Zaharra!”.
Edozeinek ulertzeko modukoa, ezta? Jada
ikusi duzuenez, euren gizonekin oso erla-
zioa estua zuen… baina apaiza izaten
jarraitzen zuen, eta kontu batzue-
tan nahiko “talibana” zen orain-
dio (oraindio? Hala izan zen, eta
hala izango zen beti!).
Adibidez, erromerietako dant-
zetan, bere mutikoetako bat
neskaren bati eskua gerritik
pasatzen ikusiz gero, Santa
Kruzek bere makila pasiatzera ate-
ratzen zuen. Fandangoa dantzatzea
nahi zutela? Ongi, baina mutilen
artean bakarrik. Eta mozkorrak,
tripa-festak, festak eta abar, tamai-
nan. Bestela, apaizaren makilare-
kin hartu-emana tokatzen zen.
Baina beno, denak ere kultura
kristau nahiko ortodoxoan
zeuden heziak, eta kexa han-
diegirik gabe onartzen
zituzten Santa Kruzen
arauak.
Hainbeste esplikazio-
ren ondoren, gerra
pasarteren bat ere
sartu egin behar,
ez? Ba, behin bate-
an (ipuin hasiera honek sinesgarritasuna kent-
zen dio asuntoari, baina beno), Santa Kruz ia
harrapatu omen zuten liberalek. Apaiza eta
bere gizonak, oraingoan asko zirelarik, gaztelu
zahar batean setiatu zituzten. Eta Manuel,
gibel handi, gotorlekuko pareta gainean
pasiatzen hasi omen zen, karlista eta liberalen
tiro artean. Zabalori, Oiartzunen erreklutatu
zuten gazteari, ia bihotzekoa eman zion:
- Aizak, Manuel, jaitsi hadi hortik eta
jarri hadi pareta atzean, zauritu
egingo haute eta!
- Hi, Zabalo, hik uste duk
niri alproja hauen tiroak bost axola
zidatek!
Ordurako, Gipuzkoa eta
Euskal Herri osoak eza-
gutzen zuen apaiz ger-
laria, makilarekin
bakarrik borrokatzen
zuten tipo hura.
Ordurako, lurraldeko
ia herri guztiak kolpatu
zituen, Donostiako auzo-
ak barne. Eraso andana
baten ostean, taldeak
Aritxulegin usten zituen
armak eta muga gurut-
zatzen zuten, deskantsat-
zera. Eta orain arte egin
zian dugun bezala,
Iparralden utziko dugu apaiz
gerlaria, hurrengoa arte. Ah!
Noski, hainbeste eraso eta
hainbeste barrabaskeria,
liberalek sekulako buru-
haustea zuten Santa Kruz
eta bere gizonekin. Baina
esan bezala, apaizaren etsai
nagusia Lizarraga jeneral kar-
lista da, eta hau Azpeitira
iritsi berri da…
20
Notizia beldurgarria entzun genuen duela aste batzuk gure
herrian. Amaia Azkue Aldabaldetre ku hilik agertu zen Ibaieder urtegian.
Notizia honen inguruan nahasmen handia sortu da ertzaintzak emandako
hipotesiak eta gero. Hala ere, emakumeon kontra ematen diren eraso guztietan
sexismoa inplizituki bada ere beti agertzen da. Hortaz, Amaia emakume izateak
bere erailketan eragina izan duela iruditzen zaigu. Herrizaingo Saila kontuan hart-
zen ari den hipotesiaz gain, hildakoa eta hiltzailearen arteko menpeko harremana
ezin da aipatu gabe utzi. Emakumeon aurkako indarkeria ez da beti agerikoa iza-
ten. Egiturazkoa den indarkeria da, jendarteak antolatzeko duen eredutik hasi eta
gure bizitzako esparru guztietan ematen dena. Patriarkatuak sexuen artean ezart-
zen dituen botere harremanek ahalbideratzen dute indarkeria sexista eta batzue-
tan zuzenean ematen da eta besteetan aldiz zeharka.
Minduta eta haserretuta gaude, emakumeon kontrako indarkeriak ez due-
lako etenik. Horren adibide dira baita ere, duela aste batzuk lan istripuz hil zen
Santurtziko etxeko langilea edota azkenaldian jaso ditugun tortura sexisten sala-
ketak, baita 2009tik desagertuta dagoen Noraren kasua ere. Indarkeria mota hau
gure jendartean gertatzen den giza eskubideen urraketa larrienetarikoa eta heda-
tuenetarikoa da. Emakumeon aurkako indarkeria patriarkatuaren oinarrian dago,
eta honek, gizartean emakumeok jasaten dugun mendekotasuna betikotzeko kon-
trol mekanismo gisa erabiltzen du biolentzia.
Ez dugu nahi, aipatutako kasu guzti hauek egun batzuen buruan ahaztuak
izaterik. Emakumeon indarkeriaren aurrean erantzukizuna guztiona da. Jendarte
eredu berri bat beharrezkoa dugu.
Emakumeok beldurtzen eta erasotzen gaituenaren aurrean, autodefentsa
feminista eta gure arteko elkartasuna lantzen jarraituko dugu. Kasu guzti hauek
guztioi gertatzen zaizkigula sentitzen dugulako, oihu egin nahi dugu
2011ko Martxoaren 15ean, Paueko auzitegiak, Segiko hiru kide espainia-
ren esku uztea erabaki zuen, azken asteetan famatu bilakatu den euroaginduaren
bidez. Era berean, beste hiru militanteren euroagindu eskaerak aztertu zituen,
baita, joan den astean Bidaxunen atxilotu zuten Jon Goioren kontrakoa ere.
Hamarnaka militantek sustengu elkarretaratzea antolatua zuten auzitegi
aitzinean. Horri begira, segurtasun indarren dispositibo azkar bat antolatua zuten :
Jendarmeak, Paueko Polizia Nazionala eta Baionako CRS konpainia. Epaiketa
bukatzean, poliziak, epaituak ziren lau militanteak kanpora atera zituen, anartean,
kanpokoak herraz baztertu zituztelarik, zenbait karga eta matraka kolperekin.
Hainbat pertsona zaurituak izan ziren eta Segiko bi kide atxilotu zituzten modu
arras bortitzean. Azken aste hauetan, errepresio gordina bizitzen ari gira. Lehen
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI AURRE HARTU!
izpurako itxialdia
21
Gaur egun zenbaezinak dira euskal preso politikoek jasan behar izatendituzten zigorrak; horietako bat biziarteko zigorra da, baina, horrekin batera badirabestelako neurriak euskal preso politikoekin amaitzea bilatzen dutenak. Hor dugugaixotasun larriak dituzten presoen egoera, tartean eskizofrenia edo minbiziabezalako eritasun larriak dituzten lagunak giltzapean mantentzen baitituzte orain-dik orain. Hor dugu sakabanaketa politika, istripuak eragiten jarraitzen duena,hamasei senideren bizitza aurretik eraman duena. Hor dugu bakartze eta isola-mendu politika, presoa bakartzea eta inkomunikatzea bilatzen duena. Muturrekoneurriak dira, erabaki politikoz ezarriak, Euskal Preso Politikoen Kolektiboarentzatbereziki sortuak, eta Kolektibo honetako kideei aplikatuak.
Sakabanaketarekin amaitzea, kondena bete duten presoak kaleratzea,eritasun larriak dituzten presoen kaleratzea eta senideen aurkako jazarpenarekinamaitzea oinarrizkoa, premiazkoa eta urgentea dela esan nahi dugu. Behin urratshau emanda preso eta iheslari guztien etxeratzea izan behar du ondorio konpon-bide prozesuak. Amnistia prozesu demokratikoaren emaitza izango da. Eta gukAmnistiaz ulertzen dugu presoak eta iheslariak etxean direla, hauek egon izanarenarrazoiak gaindituta direla.
Baina zoritxarrez bi Gobernuak dira une honetan espetxeetako giltzakdituztenak. Guri dagokigu beraz Gobernuak espetxeetako ateak irekitzera bultzat-zea. Urtarrilaren 8an burutu genuen mobilizazio erraldoia dugu hurbileko errefe-rentzia, eta hortik abiatuta herri eta auzo guztietan euskal preso politikoen eskubi-deen aldeko mobilizazioa eta presioa areagotzeko deia egiten dugu. Bide horre-tan, konpromiso kolektibo berriak antolatzen joango gara datozen hilabeteotan, etaherritar guztiei dei egin nahi diegu mobilizazio erraldoi honetan parte izan daitezen.
Urruntasuna hautsiz, etenik gabeko elkartasuna
informazioen arabera, atxiloaldian egon diren bi gazteak polizia «bortizki erasotze-
az » akusatuak dira.
Martxoaren erdi aldean, beste gazte bat ere hiru egunez atxilotua atxiki
zuten zerbitzu antiterroristek burutako ikerketa baten baitan, ondoren, kargurik
gabe aske utziz. Orotara, martxoan, polizia frantsesak hamar militantetik gora atxi-
lotu ditu, usu biziki manera bortitza erabiliz. Azkena Irati Tobar izan da; Izpurako
itxialdian parte hartu eta atxilo hartzeko falta zen azkena.
Jendarmeria, Polizia Nazionala edota CRSek euskal gazteriaren kontra
darabilten bortizkeriak ez gaitu batere harritzen. Azken hamarkadetan, frantziar eta
espainiar segurtasun indarren jomugan izan da beti. Azken asteetako gertakariek
beste behin ere argi uzten digute Paris eta Madrid eskuz-esku Euskal Herrian ire-
kitzen ari den fase politiko berriaz beldur direla eta ez dutela mespretxuan eta erre-
presioan oinarritzen den haien estrategia zentimetro bakar batez ere mugitu nahi.
22
LAU EGUNETIK BEHIN TORTURATU BAT
EUSKAL HERRIANBeatriz Etxeberria euskal militanteak Guardia Zibilaren
eskuetan jasandako torturen testigantzak.
Komisarioak berriz biluzten nau. Manta bat botatKomisarioak berriz biluzten nau. Manta bat botat--
zen dute lurrera. Komisarioak oihu egitendu etazen dute lurrera. Komisarioak oihu egitendu eta
bortxatuko nautela esaten dit, berriz ere.bortxatuko nautela esaten dit, berriz ere.
"El Comisario" izena zuen Guardia Zibil bat nire"El Comisario" izena zuen Guardia Zibil bat nire
bila dator eta beste kotxera aldatzen gara.bila dator eta beste kotxera aldatzen gara.
Oraingoa ez da patrol bat, kotxe normal bat daOraingoa ez da patrol bat, kotxe normal bat da
duen espazioa eta sartzean duen altueragatikduen espazioa eta sartzean duen altueragatik
konturatzen naiz. Jada, beste kotxean, komisakonturatzen naiz. Jada, beste kotxean, komisa--
rioa belarrira garrasika hasten zait eta mehatxurioa belarrira garrasika hasten zait eta mehatxu--
ka hasten da: "Soy militar y estoy entrenado paraka hasten da: "Soy militar y estoy entrenado para
matar". Esaten dit bi aukera ditudala: hasieratikmatar". Esaten dit bi aukera ditudala: hasieratik
hitz egiten hastea, ala ez. Poltsa bat ateratzenhitz egiten hastea, ala ez. Poltsa bat ateratzen
dutela nabaritzen dut eta eskuen gainean jartzendutela nabaritzen dut eta eskuen gainean jartzen
didate. Madrilera bidaian kolpeak eta kokoteakdidate. Madrilera bidaian kolpeak eta kokoteak
ematen dizkidate buruan eta etengabeko mehatematen dizkidate buruan eta etengabeko mehat--
xuak entzuten ditut. Kotxea geldituko dutela etaxuak entzuten ditut. Kotxea geldituko dutela eta
"te voy a poner en pelotas, te tiro a la nieve y te"te voy a poner en pelotas, te tiro a la nieve y te
voy a abrir en canal"voy a abrir en canal"
23
24
Bularretakoarekin bakarrik nago eta ez didate uztenBularretakoarekin bakarrik nago eta ez didate uzten
arroparik janzten miaketa osoan zehar. Saloian bortarroparik janzten miaketa osoan zehar. Saloian bort--
xaz menderatzen naute eta sofan nagoela eskuburxaz menderatzen naute eta sofan nagoela eskubur--
dinak jartzen saiatzen dira. Haserretu egin ziren,dinak jartzen saiatzen dira. Haserretu egin ziren,
txiki neuzkalako. Eta esaten didate eserita jarraitzentxiki neuzkalako. Eta esaten didate eserita jarraitzen
dudan bitartean "ya verás que 5 días vas a pasar"dudan bitartean "ya verás que 5 días vas a pasar"
"Gela gogorrera" eramaten naute. Han gainont"Gela gogorrera" eramaten naute. Han gainont--
zeko atxilotuen oihuak entzun ahal nituen. Aulkizeko atxilotuen oihuak entzun ahal nituen. Aulki
batean esertzen naute eta eskuak bustitzenbatean esertzen naute eta eskuak bustitzen
dizkidate, elektrodoak diruditen soinu batzukdizkidate, elektrodoak diruditen soinu batzuk
entzuten ditudan bitartean. Esan behar dut, zieentzuten ditudan bitartean. Esan behar dut, zie--
gan nengoenean ere entzuten nituela zaratagan nengoenean ere entzuten nituela zarata
hauek. Hitz egin behar dudala esaten didate etahauek. Hitz egin behar dudala esaten didate eta
arropa kentzen hasten zaizkit erabat biluzik utziarropa kentzen hasten zaizkit erabat biluzik utzi
arte. Horrela nagoela ur hotza botatzen didatearte. Horrela nagoela ur hotza botatzen didate
gainetik. Poltsa jartzen didate 3 aldiz jarraian.gainetik. Poltsa jartzen didate 3 aldiz jarraian.
Bainera egitearekin mehatxatzen naute. BiluzikBainera egitearekin mehatxatzen naute. Biluzik
nagoela aulki baten gainean jartzen naute launagoela aulki baten gainean jartzen naute lau
hankatan eta baselina ematen didate ipurtzulohankatan eta baselina ematen didate ipurtzulo
eta aluan eta objektu bat sartzen didate. Biluziketa aluan eta objektu bat sartzen didate. Biluzik
jarraitzen dut eta manta batean biltzen nautejarraitzen dut eta manta batean biltzen naute
eta kolpatzen naute. Oratzen naute, bultzatzeneta kolpatzen naute. Oratzen naute, bultzatzen
naute eta lurretik altxatzen naute.naute eta lurretik altxatzen naute.
Fernando Meirellesek zuzendutako
film hau izen bereko eleberri batean
oinarrituta dago, eta hau, aldi berean,
gertakari erreal batetik abiatzen da.
Tessa kazetari britainiar bat da eta
Justin Quayle diplomatikoarekin bate-
ra Keniara joaten da. Bertan, farma-
zeutika multinazional batzuk senda-
gaiak gaixoekin probatzen dituztela
ohartzen da, merkeagoa delako.
Zenbait lagunekin horren atzean zer edo zein dagoen ikertzen hasten da baina hil
egiten dute.
Hilketa ezkutatzeko Tessaren lagunari botatzen diote errua baina Justin Tessak
eman zituen pauso guztiak jarraitzen hasten da eta emazteak zer ezkutatu zion
aztertzen egia topatu nahian bere bizia arriskuan jarriz. Oso film interesgarria da,
guztientzat gomendagarria.
The Constant Gardener (2005)
25
Calvaire Fabrice du Weltz zine zuendari belgikarrak
zuzendu zuen beldurrezko filme bat dugu.
Mark Stevens dantzari eta kantari bat da, erretira-
tuen egoitzetako emanaldietatik bizi dena. Egun batean
ordea, bere lana bukaturik, beste herri bateko bidean
dela lainopeko baso batzuetan galtzen da, eta bere
fugoneta izorratzen zaio. Honela, Boris-ekin egingo du
topo, bere txakur galduaren bila dabilen gizonarekin.
Borisek Bartel alargunaren hostalera gidatuko du, eta
han hasten da benetan istorioa. Bartelek Marc bere
emazte hila bezala ikusten du, eta ez dio alde egiten utzi
nahi. Honela herri horretako emakumerik gabeko giro
arraro horretan preso aurkitzen da protagonista, objetu
sexual bihurturik zibilizatu gabeko leku hartan.
Calvaire
Gehitxo mozkortu ziñen
esgintze iñ tzenun
mila ta bost komeri
pasatu zenitun
hurrengo egunien
zeunden anbulatoyun
barre egin genizun
gu gana etortzeakun.
Jon De Marcos
HIL HONTAN JASO DITUGUN BERTSO ONENAK
26
Gehitxo moxkortu zinen
esgintze in tzendun
horregatikan bajan
hiru lau bat egun
halare hurrengoan baietz
berdin jardun
hankak lurrean jartzen
ikasi zak/n lagun
Iñigo
27
Atxur haundia
Baratzeko lurra mugitzeko era-
biltzen da, bereziki, lurra gogo-
rra dagoenean. Luzea, estua
eta astuna da. Estua eta astuna
denez, lurrean errazago sartzen
da. Eta luzea denez, sakonera
handiagoa hartzen du.
Ondorioz, lurra harrotzea erra-
zago da.
Erdiko atxurra
Atxur haundia baino motzagoa,
zabalagoa eta arinagoa da.
Atxur haundia pasatu ondoren
erabiltzen da. Arina denez,
ximaurra eta lurra nahasteko,
nahiz, baratzeko belar txarrak
kentzeko erabiltzen da.
Sardea
Ximaurra zein belarra jasotzeko
erabiltzen da. Altzairuzko puntak
ditu eta hiru, lau edo bost punta-
takoak izan daitezke. Normalean
hirukoa ximaurretarako erabilt-
zen da eta lau edo bostekoa
belarretarako.
Ikuilatxurra
Izenak berak dioen bezala, ikui-
luko atxurra da. Haziendak ikui-
luan utzitako gorotz zapaldua
mugitzeko erabiltzen da.
Normalean lau puntakoa izan
ohi da.
BASERRIKO LANABESAK:
Hilabete honetan, baserrian erabiltzen diren lanabes batzuk ezagutuko ditugu. Batzuk
ezagunak egingo zaizkigu, beste batzuk ordea, ezezagunak.
28
Igitaia
Normalean baratzeko barazkiak
eta antzekoak jasotzeko eta
mozteko erabiltzen da. Besteak
beste, garia, artoa, erremolatxa,
arbia…horregatik, lanabes hau
oso zorrotza egotea komeni da.
Esku bakar batez erabiltzen
denez, makila motz motza du.
Aihotza
Igitaiaren oso antzeko lanabesa
da, baina handiago izan ohi da.
Sasiak, otaloreak, zuhaixkak eta
antzekoak mozteko erabiltzen
da, baita, zuhaitzen adarrak
kimatzeko ere. Ondorioz, igitaia
baino makila luzeagoa du.
Eskuarea
Larreko belarra moztu ondoren,
lehortzen uzten da, tartean bela-
rrari buelta emanez. Eskuarea
belarrari buelta emateko eta
belarra jasotzeko erabiltzen da.
Nahiko zabala da eta sardea ez
bezala egurrezkoa da.
Arraitza eta segapotoa
Arraitza sega zorrozteko erabiltzen da.
Eta segapotoa Arraitza gordetzeko era-
biltzen da. Segapotoa garai batean behi
edo zezenen adarrekin egiten zen. Gaur
egun, egurrezkoak, nahiz, plastikozkoak
izan daitezke, baina, garrantzitsua da
barruan ura izatea. Izan ere sega hobeto
zorrozten da Arraitza umelarekin.
Bale eme batek bale ar bati
- Joe, hainbeste pertsona ta talde gu ez
estingitzeko burrukan ta hi buruko minez
haola esaten.
Bi gazte lehen aldiz oheratzea dijuzte ta
bat oso urduri ikustien bestiek esateio:
-Zu lasai jarri ta esan zer gustatze zaizun.
-Nei...... albondigak......
Botaizu bertso bat
zure buruari...
Erantzun punttue ta bialdu:
azpeitikogaztetxea@gmail.com
bota bertsueTXISTIEK
30
Esaera zahar batzuk:
-Dirua: morroi ona nagusi txarra
-Etxeko kea nahiago auzoko sua
baino
-Jan da lo beti potolo
- Ardi galdua atzeman daiteke, aldi
galdua berriz ez
- Balizko errotak, irinik ez
- Txapel batekin bi buru ezin estali
LERDOGLIFIKUE
Lerdoglifikue: Marilyn Manson
ErantzuneK
Artz batek 10 kilometro egin ditu hegoal-
dera, gero beste 10 ekialdera eta azkenik
10 iparraldera. Hasi zen toki berdinera
iritsi da. Ze koloretakoa da artz hori?
ASMAKIZUNE
Asmakizune: Zuria
31
32
lore sortie...
ta ximaurre
Gañdakaoko gazte bat gose greba egiten ari da gaztetxearen beharra aldarrikatze-
ko. Martxoaren 16an okupatu zuten azken urteetan hutsik egon den udalaren erai-
kin bat Galdakaoko Gazte Asanbladako kide batzuek. Asteburuan eman zuten eza-
gutzera, eta larunbatetik igandera bitarteko goizaldean bota zituzten eraikinetik.
Orduz geroztik, alkatearekin hitz egiten saiatu dira. "Ez du gurekin egon nahi, uda-
letxera atzeko atetik sartu eta irteten da”.
Hil honetako kaka demokraziaren izenean gerrak antolatzen dituzten “lehen mun-
duko” putasemeentzat doa. Interes ekonomikoen baitan pertsonak hiltzeko esku-
bideaz, herritarren salbatzaile gisa salduz beren burua. Gadafi guztien lagun
zena negozioetarako (petrolioa erosi edo armak salduz), diktadore hiltzaile izate-
ra pasa dute goizetik gauera, Ruandako, Marokoko edo Gineakoekin eskutik
jarraitzen duten bitartean. Edo Israel, Kolonbia, Chile.... amaigabeak estatu buru
hiltzaile lagunak, guztia nahi den bezala den bitartean.
top related