kontu lepo: "boterea zirikatu"
Post on 12-Mar-2016
257 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
korsika
Ale honetan gure artean ezezagun zai-
gun herrialde bat ezagutzeko aukera
dugu, etengabeko gudan kontrolatzeko
zaila den erresistentzia batena.
Pasa da aurten ere Gazte Astea, gure astea. Hemen, labur-
pen zabal batez gain, bertan izandako hitzaldietako berri
duzue. Azaltzeko aukera izan ez zuenarentzako paregabea.
Kontulepo Azpeitiko gazte batzuen burugogorkeriaren ondorioa da. Azpeitiko gaztetxean
sorturiko ideia bati eutsiz, gai ezberdinez osatutako fanzine hau dugu emaitza. Izatez
zabala izanik, zuen aportazio, iradokizun edo kritikak bidali nahi izanez gero, gure helbi-
de elektronikoa erabili edo gaztetxera bertara azaldu dezakezue. Ikusi ahal izango
duzuen bezala, ez dago lizentziatura baten beharrik, ezta inolako ilustrazio edo espeziali-
zazio berezirik ere bertan parte hartu edo kolaborazioa eskeintzeko. Animatu proiektu
honetan parte hartzera, ateak zabalik dituzue.
Azpeitikogaztetxea@gmail.com Urola hiribidea 6, Azpeitiko Gaztetxea
Estatu mailan izan diren azken
mobilizazioen inguruko irakurketat-
xoa ezin zen falta, iraultza edo
porroterako bidea?.
ELK
AR
RIZ
KETA
15 M
1
GURE ETXIE
Hilabeteko etenaldia eta gero, gure
artean da berriro ere Kontulepo. Askok
jakin edo baloratu ez arren, fanzine
honek atzetik lan ikaragarria suposat-
zen digu eta gazte asteko ekimen guz-
tia zela eta, hilabetez alde batera uzte-
ko erabakia hartu genuen.
Gauzak honela, indar berrituz gatzai-
zue 12. ale hau gauzatzera, besteak
beste, hain garrantzitsutzat dugun
Gazte Astearen inguruko errepaso
sakon batekin.
Baina hasteko, Apirilaren lehen egune-
an izandakoari helduko diogu, izan ere
egun biribila izan genuen geurean.
Arratsaldean, Amaia Agirretxe eta Aitor
Zinkunegik lehen pertsonan Palestinan
bizitakoaren berri izateko aukera izan
genuen, herri zapaldu honek bizi duen
egoera gertuago sentituz. Hau hurren-
go egunean Zestoan izandako Euskal
Herria Palestina egunaren baitan kokat-
zen zen, eta benetan interesgarritzat jo
zuten bertan izandakoek.
Eguna biribiltzeko, Korrikaren aldeko
kontzertua izan genuen Mondokane tal-
dearen eskutik. Gure euskararen alde-
ko konpromisoan ezin hutsik egin eta
gure apurra emanaz, kilometro bat gure
esku hartzea erabaki genuen. Benetan
jendetsua izan zen Azpeitiko "euskala-
karien" martxa.
Aurtengoan inoiz baino lehenago, apiri-
laren 11ean hasi genuen aipatutako
Gazte Astea. Eguraldiaren laguntzarik
izan ez genuenez, bizikleta karabana
alde batera utzi eta txupinazoari eman
genion protagonismoa, honekin batera
Txupinazuoarekin eman zitzaion hasera!
aste osoan zintzilikaturik pasako zuen
pankarta bat jarri genuelarik. Gau parte-
an izugarrizko pintxo jana izan genuen,
eta bi kidek errezitatutako Joseba
Sarrionaindiaren poesiekin eman
genion amaiera lehenengo egunari.
Asteartean, asteari jarraipen ezin hobea
emanez, espetxean urte mordoxka pasa
duten bi preso ohirekin preso politiko
izateak kartzelan suposatzen duenaz
jabetzeko aukera paregabea izan
genuen, Euskal Preso Politikoen
Kolektiboaren sorrera, ibilbide eta ekint-
zen berri ikasteaz gain. Ikaragarria
hauek eginiko lan eta elkarlanak susta-
turiko lorpenak.
Aste erdian sartuz, gaztetxearen sorrera
eta eboluzioaren inguruko hausnarketa
bat burutu genuen, hau posible izateko
lan egin duten adin eta mota ezberdine-
tako pertsonak bilduz. Lehenengo gaz-
tetxea, Azpeitian Gazteok Zer, okupa-
zioak, mamuak, atxilotuak, ateen zaba-
lera..... Benetan aberasgarria gune
honen garai ezberdinak bizi izan dituen
pertsonen arteko jakint-
za eta bizipenen truka-
keta. Beti da interesga-
rria berriek lehengoa
ezagutu eta lehengoek
gaurkoen berri izatea.
Ostegunean egun
potoloa izan genuen.
Arratsaldean Gipuzkoa
Zero Zabor taldeko bi
kide izan genituen gure
artean, birziklatze pro-
zesuak, atez ateko bil-
ketaren ondorioak eta
birziklatu aurretik egin
beharreko lanaren inguruan aritu zirela-
rik. Garai honetan Gipuzkoan pil-pilean
dagoen gaia izanik, interesa piztu zuen
gazteon artean. Gau partera, pintxo jan
gozoaren ostean, bertso trama izan
genuen, oholtzara Jokin Uranga, Beñat
Lizaso, Ministro eta Xenpelar igo zirela-
rik. Giro ezin hobea jarri zuten gure
etxean, jende mordoxka baten begipe-
an.
Asteburu usainetan sartuta, jada urtero-
ko ekimen bilakatzen hasi den parrilada
eta parodia gauzatu ziren herriko enpa-
rantza nagusian. Parrillan erretako sai-
heskia dastatzera jende pila gerturatu
bazen, parodiaz gozatzeko plazako
arkupeak toperaino bete ziren.
Aurtengoan ere aktore dohain ikaraga-
rria erakutsi zuten antzerkiko kideek,
herriko hainbat "zerriren" gestioa han-
kaz gora jarri zutelarik.
Larunbatekoa izan ohi da egunik arra-
kastatsuena, edo parte hartze handie-
nekoa behintzat. Eguerdiko bazkariare-
kin eman genion hasera egunari, jende
2
Osteguneko bertso tramarko une bat
ugari gerturatu zelarik bertara. Behin
sabela bapo beteta, Skalndalue elek-
trotxarangaren laguntzaz kalerako bide-
ari ekin genion, izugarrizko martxa eta
giroan, plazara iritsi arte. Bertan, urte
osoan martxan dugun koadrilen arteko
lehiaren 4. proba izan genuen, herri kirol
arraroaz barre ugari egin ahal izan
genuelarik. Jende andana gerturatu zen
proba hau ikustera, gazte, ume zein
gurasoz plaza ertzak betez.
Behin jolasak amaituta, beti ere elektrot-
xarangaren hotsak hutsik egin gabe,
gaztetxera egin genuen buelta prestatu-
tako pintxo jana dastatu eta kontzertue-
tarako indarberritzera. Hasieran
Garraxika eta Orkresta Marxista taldeak
genituen gurean, baina azken honen
azken momentuko arazoak medio,
"Belar Txarra" talde gazte Azpeitiarra
izan genuen ikusgai gaua biribiltzeko.
Egun aparta atera zitzaigun aurtengoan
ere.
Asteari amaiera emateko, igande arrat-
saldean "Sagarren denbora" dokumen-
tala ikusi genuen gure etxean, ondoren-
go afari tertuliarekin, eta aste osoko
kideon hausnarketarekin itxi genuelarik
gure astea.
Aste luze zein aberasgarri honen ostean
hausnartze eta beharrezko ondorioak
ateratzeko denbora eskaini genion
asanbladari, berriro ere indarrean egu-
neroko martxari eutsi arte. Hemendik
udara artean izango ditugun egun
garrantzitsuak prestatzen ere denbora
hartzen ari izanak ematen dio erantzuna
azken hilabete honetako geldiuneari.
Kontu eta esplikazioak alde batera, hau-
teskunde aurreko asteetara egingo
dugu salto. EAJ Azpeitiko poltronatik
kentzeko aukera ikusirik, gazte indepen-
dentistek gazteen Bilduriko botoa esku-
ratzeko asmoz "festa" antolatu zuten
gurean. Bertan bertso pintxo jan dotore
dotore batekin eman zitzaion hasera
gauari, ondoren, giroa guztiz alaitzeko,
bertso parrandako finalistak izan ziren;
HATXE eta MAN taldeak hain zuzen.
Hauek herrian pil-pilean zebiltzan elka-
rrizketak irudikatuz hasi zuten saioa,
mota guztietako pertsona zein ideologi-
rekin jolastuz. Saioa aurrera zioan beza-
la, desmadre handitzen joan zen.
Eguna, ezin herrikoiago, bertako hain-
bat musiko eta talderen emanaldiarekin
amaitu zen. Lehendabizi teklatu batez
3
lagundurik Jose Luis Otamendiren poe-
sia errezitaldia izan genuen, eta ondo-
ren, Old Bridge, Garraxika eta Egurra ta
Kitto taldeek eskaini ziguten kontzertua.
Esan beharra dago, gaur, emaitzak
jakinda, posible izan litekeela bere era-
gina izatea, lehen aldiz ostikoz jo baitio
herriak ostikoz EAJri, gehiengoz gaine-
ra! Guri dagokigunez, azpimarratzekoa
Bilduren programan Gazte
Asanbladarekin foro bat osatzeko kon-
promisoa erakutsi izana, etxebizitza
arazoa (gure urteetako lanketa) edota
gazteonganako krisiaren eraginari buel-
ta eman ahal izateko ideiak sustatu
edota iritziak elkartrukatzeko. Ea urtee-
tako eskarienganako pausoak ematea
lortzen dugun.
Kontu instituzionalak alde batera utziz,
gazte olinpiadetako 5. proba ere jokatu
zen, xelebre baina barre batzuk botatze-
ko bikaina. Hockeyaren garaia iritzi zen,
baina ezberdintasun nabarmen batekin;
ohiko Sticken partez, erratzekin. Guztia
ongi joan zen, baina erratz guztiak txirbil
eginda amaitu zutela ere onartu egin
behar.
Txapa guzti hau botata, iritsi gara gaur-
ko egunetara. Ekaina ere potolo datorki-
gu, izan ere, lehen bi astetan jarraian
hilabeteotan jorratutako diagnosiari
amaiera ematera gatoz, Hezkuntza eta
Kultura izango ditugularik protagonista.
Ohi bezala, arlo hauei lotutako hainbat
talderi luzatu diegu gonbidapena bertan
parte hartu eta diagnosia zabaldu ahal
izateko. Badakizue, guztion hitza da
garrantzitsua, beraz, azaldu!
Lehen asteburuan Xanjuandegiko fes-
tak direla eta ez dugu ekimenik gurean,
baina hurrengo astean, hau da, 10ean,
Des-kontrolen kontzertua izango dugu
Gaztetxean. Oraingoan Berlingo talde
batek lagunduko diete gaua biribiltzen.
Esan bezala, potoloa dugu Ekaina eta
aurten ere, aurrekoan horrenbesteko
arrakasta izan zuen Garagardo festa
badator. Aurtengoan ere plater konbina-
tu zein bokatak prestatuko ditugu gara-
gardoari laguntza ezin hobea emateko.
Aurtengoan ere berotuko dugu plantxa!
Amaitzeko esan, gaztetxeko goiko gela-
ren berriketa amaitzen ari garela, behin
lur guztia aldatu eta zirkuitu elektrikoa
prestaturik, janztea besterik ez zaigu
falta. Bertan proiektore eta zine aretot-
xoaz gain, herriko lagun baten bidez CD
eta fanzinez beteriko "kultur" txoko bat
izatea aurreikusten dugu.
Besterik gabe, urteurrena ere gertu
dugu, beraz, badugu zer egina aurrera
begira! Azaldu la ostiye!!!
4
Ez da oso ezaguna 1966ko api-
rilaren 14an eta 15ean Azpeitian izan
ziren gertaerak. Txinparta Azkoitian piztu
zen, eta ondoren Azpeitian indartu zen
han gertatutakoren berri izan zutenean.
Krisi ekonomikoa larria zen, eta orduko
jauntxoentzako (orduan peluka deitzen
zioten) mesedegarri ziren legeak onartu
berri ziren aurreko urtean, herri xehea-
ren kalterako. Goseak zegoen jendea,
eta txispa iritsi zenean, herria hartu eta
neurri egokiak ezartzea lortu zuten.
Gipuzkoa eta Bizkaiko zenbait herritara
iritsi zen olatu hura. Donostialdeko mer-
katari eta aberatsak beldurturik, solda-
duak bidali zituzten guztia deuseztera.
Orduko egoera historikoa eza-
gutu beharra dago matxinadaren arra-
zoiak ulertzeko. Azpeitia XVI eta XVII.
mendeetan potentzial ekonomiko handia
zeukan herria zen (ongi baino hobeto
azaltzen du Ildefonso Gurrutxaga histo-
rialari azpeitiarraren “Aprendamos nues-
tra historia” liburuak). Baina horrek
behera egin zuen. Jauntxoak ezkontza
eta tratuen bidez herriko lur guztiak
bereganatzea lortu zuten denboraren
poderioz. Matxinadaren garaian, bost
baserritatik lau, herriko bederatzi jaunt-
xoren esku zeuden. Lur horiek lantzen
zituzten guztiak errentan bizi ziren.
Garai hartan, herriak eta pro-
bintziak erabakitzen zuen bertan ekoiz-
tutako lehengaiekin zer egin. Hau da,
herrian janari falta baldin bazen, inori ez
zioten kanpokoren bati saltzen uzten,
lehentasuna herriak eta herritarrek bai-
tzuten. 1765ean, ordea, hori aldatu egin
zen. Merkatu librearen ideia indartzen
ari zen garai hartan, eta beraz, hona ere
iritsi zen. Herrian janaririk ez egonda
ere, kanpoko edonori saltzeko aukera
ematen zuen lege berriak. Kaleko ikui-
luetan animaliak haztea ere debekatu
zuten urte hartan. Familia askok txerri
eta beste animalia batzuk hazten zituz-
ten beraien etxeetan.
Urte hartan, gainera, uzta oso
txarrak izan ziren inguruan. Horren era-
ginez asko garestitu zen aleen prezioa.
Peluka ezizena zeukatenek lehengaiak
bazeuzkaten beraien gordelekuetan,
baina, ez zuten saltzen, horrela prezioek
gora egiteko. Gainera, lege berriaren
ondorioz, kanpora saltzen zuten,
herritarrei eman beharrean.
Matxinadako txinparta
1966ko apirilaren 14a igandea
zen. Goizean pare bat kanpotar
agertu ziren Azkoitira gurdia hartu-
ta. Peluka bati aleak erosi eta buel-
tan zihoazen beraien herrira.
Zapatari batek ikusi eta gelditzeko
esan zien orduan. Beste zapatari
eta perratzaile batzuk bildu ziren
segituan. Builaka hasi ziren guz-
tiak, ez zeukatela hori eramaterik
esanez. Kanpai hotsekin herri guz-
azpeitiko matxinada
5
tia bildu zen bertan. Azkenean, garaga-
rra lehengo tokira bueltatzera behartu
zituzten, eta pelukak dirua itzuli behar
izan zien kanpotarrei, herritarren presio-
pean. Horri esker, garagar eta lehen-
gaien prezioak jaistea lortu zen
Azkoitian. Eguerdia iritsi zenean, egoe-
ra apur bat baretuta, bakoitza bere etxe-
ra joan zen bazkaltzera.
Azpeitian horren berri izanda,
bertako pelukek armak eman zizkieten
herriko baserritar batzuei jan edanare-
kin batera, herria babesteko aginduz.
Loiolan basilika eraikitzen ari ziren, eta
hura zaintzen zeuden zaindariei ere
herrira gerturatzeko eskatu zion alkate-
ak ingurua zaintzeko. Haiek, prezioak
jaistearekin ados zeudela erantzun zio-
ten, ordea, eta ez zutela horrelakorik
egingo.
Iluntze aldean, istilurik ez zela
piztu ikusitakoan, jauntxoek herria
“zaintzen zeuden baserritarrak etxera
bidaltzea nahi izan zuten. Baserritar
horiek ez zekiten zergatik zeuden arma
horiekin. Erantzuna jaso zutenean
sutan jarri ziren.
Kanpai hotsekin herri guztia
bildu zen (horietako asko armekin) eta
txitsulari bat aurrean zeukatela Loiola
aldera hartu zuten bertako langile guz-
tiak beraiekin bat egin zezaten. 19:00ak
inguruan iritsi ziren hara, eta guztiak
hartuta Azkoitia aldera jo zuten bertako-
ek ere bat egin zezaten. Baina,
Azkoitian egoera baretuta zegoen ordu-
rako. Erantzule nagusien etxeetara jo
zuten diarka eta meatxuak eginez. Ate
joka iibili ziren, eta horrela aritu ondo-
ren, buelta hartu eta Azpeitia aldera
hartu zuten.
Bi mila lagun inguru ziren
Azpeitira iritsi zirenak. Apaiz batzuk
guztiak baretzen saiatu baziren ere,
inork ez zion kasurik egin. Egoeraren
erantzule ziren jauntxoen etxeetan sartu
ziren harrika; balkoira igota edo ateak
hautsiz. Andoni Gorostizu zen egoera-
ren erantzule nagusiena, eta herritarrek
gorrotorik handiena zioten gizona ere
bazen. Etxe horietan aurkitu zituzten
pisu guztiak plazara jaitsi eta makilka
puskatu zituzten. Bi pisu zeuden: bata
baserritarrei aleak hartzeko, eta bestea,
txikiagoa, kalean aleak saltzekoa.
Jende gutxik egin zuen lo gau
hartan. Ardo asko eran zuten. Hurrengo
goizaldean, alkatea eta arduradun guz-
tiak hartuta, gariaren prezioa jaistera
behartu zituzten abuztua bitartean.
Horrez gain, herritarren onurarako neu-
rri aurrerakoiak hartu ziren. Ez dago
jakiterik zehazki zein izan ziren, garai
hartako txosten eta udaleko akta guz-
tiak desagertarazita baitaude.
(hurrengo hilean gehiago... )
6
1.- Noiz sortu zen Hortzaka taldea?
Hortzaka taldea orain hiru urte sortu
zen, baina izen hori orain bi urte hartu
genuen, hasieran Binaka bait giñen.
Geure lehen antzezlana aurkeztera
gindoazenean ordea komunean sartu
eta Binaca hortzetako pasta ikustean
pentsatu genuen ezin geniola propa-
ganda egin, eta orduan aldatu genuen
izena.
Hasieran emakumeen antzerki taile-
rrean ezagutu giñen, baina hortik apar-
te geu zerbait egiteko gogoz geunden,
eta parrandan berotu giñen batean
ondorengo dei batek erabaki zuen
dena. Ordundik Hortzaka bezela ant-
zerkia egiten dihardugu, elkarri koxk!
egin eta ezin izna dugu askatu non-
bait!!
2.- Zer da zuentzat antzerkia, bana-
ka nahiz taldean?
Batizpat esan nahi eta aldarrikatu nahi
dugunari gorputza emateko tresna bat
da. Baina horrez gain mundu bat,
droga bat, edota eskape bat. Pertsona
bezela ikasteko eta geure burua garat-
zeko balio izan digun zerbait.
Antzerkirako instrumentua, beharrez-
ko gauza eta erabiltzen ikasi behar
duzuna, zu zeu zara, zeure pertsona,
zeure gorputza, eta ondorioz egiten
duzunarekin batera eboluzionatzen
zoaz etengabean, eta zeure burua era-
biltzen ikasten duzu. Amaitzen ez den
ibilbide bat da, bere alderdi onak eta
txarrak dituena, eta bete-betean harra-
patu egin gaitu.
3.- Zuek sortzen al dituzue zuen
obrak?
Guk sorturiko lau poltsikoko antzerki
ditugu, hau da, lau iraupen laburreko
antzerki. “3. farola”, “Oroimenaldia”,
“Nor da Karmen?” eta “ Eguzkilore”;
azken hau labetik atera berria. Lanak
sortzerako garaian oso burukoak gara,
hau da, dena buruan sortzen zaigu eta
bertan garatzen dugu, bueltak eta buel-
tak emanez, arratsetako kafe tertulie-
tan. Ondoren buruko horri gorputza
ematen diogu paperean jarriz. Geure
obretan zehar izan dugun eboluzioa
igarri daiteke, bai gaietan nahiz forme-
tan ere. Beste antzezlan bat ere badu-
ANE ARENAS & ERIKA OLAIZOLa“GORA ANTZERKIA!”
Ane Arenas eta Erika Olaizola gazteek badute zaletasun komun bat, antzerkiahain zuzen; eta bide arrakastatsu bati ekina diote mundu horretan, orain urte bat-zuk elkartu zirenetik gaur arte. “Hortzaka” izeneko antzerki bikotea osatzen dute.
7
gu, “Eva eta Elena” izenekoa, Alaitz
Olaizolak idatzi ziguena guretzat.
4.- Ensaioetarako zein leku erabiltzen
duzue?
Orain arte Sindikatu Zaharren genuen
gela bat, baina arazo asko izaten geni-
tuen bertan elkartzeko, izan ere, beti
baimena eskatu behar genien munizipa-
lei, eta ez genuen askatasunik nahi
bezala irten edo sartu ibiltzeko bertatik,
eta horrek asko zailtzen zigun elkartu
eta ensaiatzea. 17 urte pasa eta gero
ordea eman diote Lakrikun-i lokal bat
ensaiatzeko, eta hori aprobetxatzen
dugu orain. Ez da gure lokal propioa,
baina ondo etortzen zaigu, lehengoaren
aldean.
5.- Zer duzue esateko “Asvinenea”
aipatzen badut?
Asvinena Adunako arte eszenikoen
laborategi bat da. Orain bost urtetatik
poltsikoko antzerkien lehiaketa antolat-
zen du. Esan dezakegu ere gure talde-
aren erditzea dela, gure juntatzeko arra-
zoia, nolabait, lehiaketa horretara aur-
keztekotan elkartu baikinen bikote
bezala lehen aldiz. Urtero hogei taldetik
gorak hartzen dute parte, eta aurreko
urtean “Eva eta Elena” lanarekin finalis-
ta izan ginen, eta aurten “Eguzkilore”
lanarekin semifinaletan gaude.
6.- Aurrera begira zer asmo ditu-
zue?
Pertsona bezela eta antzerki munduan
ikasten jarraitu nahi dugu, geure bide-
etan segi, inolako helburu edo meta
jakinik finkatu gabe. Orain antzerkia
ikusi eta berataz gozatu, sortu edobir-
sortu besterik ez dugu nahi.
7.- Nola ikusten duzue antzerkia
Azpeitian?
Orain arte, urte osoan ahaztuta egon
eta topaketetan soilik izaten zuen lekua
antzerkiak herri honetan, eta berau ere
lehen hilabete bat luzatzen zen, baina
azken urte honetan hiru astera laburtu
dute, diru falta dela eta. Gure iritziz diru
berdinarekin hilabetekoa ere egin zite-
keen, gehiago ere bai. Baina herri hone-
tan antzerki “elitista” baloratzen da,
dirua eskatzen duten Goenkaleko aur-
pegi ezagunek egina. Jendeak antzer-
kia ikustera joan eta barre egitea nahi
du. Molde jakin baten barruko lanak
saltzen dute, lan konbentzionalak, erre-
gistro jakin batekoak. Azkenaldian
ordea, San Agustin gune berrian ere
antzerkia ikusteko aukera izan dugu,
eta Gaztetxea ere antzerkia den guztie-
tan bete egiten da leporaino. Beraz ezin
esan zaletasun faltarik dagoenik
herrian.
8.- Zerbait gehitzeko...
Hemendik Ane Garcia agurtu nahiko
genuke, AUPA HI! Eta kontu lepo daz-
keu kontatzeko baño ez zaizkigu hemen
kabitzen denak... koxk Azpeitiri!
8
9
Zestoako eta Errezilgo preso
ohi bana etorri ziren Gazte Astean gaz-
tetxera Euskal Preso Politikoen
Kolektiboaren berri emateko eta, era
berean, preso egoteak suposatzen
duena erakusteko. 30 lagun bildu ginen
haiek esaten zutena arretaz entzuteko.
Kolektiboak garrantzi ikaraga-
rria izan du euskal preso politikoek, guz-
tiek batera, burruka egiterako orduan.
Kartzelatik ere borrokan jarraitzeko
intentzioarekin sortutako kolektiboa da.
Preso egonagatik ere, beraien ideiei
tinko eutsiz lanean aritzen dira bertako
kideak. Franko hildakoan amnistia
eman zitzaien preso politiko guztiei.
1977an irten zen azkenengoa, eta
1978rako espetxeratuak zeuden dago-
neko. Garai hartan hasi zen kolektiboa-
ren seena sortzen. 1982rako, 500 preso
zeuden.
Garaipenak lortu dituzte, beti
ere, etengabeko borroka egin ondoren.
Herrera de la Manchan preso gehienak
betera sartu zituzten. Bertan erregimen
militarra ezart-
zea nahi izan
zioten. Horri uko
egiteko urtebete
pasa itxialdian
egon ziren. Hau
da, beraien zie-
gan sartuta
igaro zituzten ia
400 egun, pro-
testa gisa.
Preso asko bis-
tako akatsak
izaten hasi
ziren, baina,
hala ere eutsi
egin zioten.
Edozein momentutan, preso gutziak
batera, ate joka hasten ziren zarata ate-
ratzeko. Funtzionarioak kartzelatik gertu
bizi zirenez, guztia entzun behar izaten
zuten. Psikologikoki porru eginda gelditi
ziren kartzelero asko eta asko.
Azkenean, beraien momnetuko xedea
lortu zuten. Erregimen militarra kentzea
alegia.
Herrerako erregimen militarra-
rekin ez zutela ezer lortu konturatuta,
PSOEko gobernuak Europan indar han-
dia zeukan eredua (Alemanian batez
ere) martxan jartzea erabaki zuen
1989an; sakabanaketa. Beraz,
Madrildik presoak mugitu eta
Mallorkako, Tenerifeko zein Iberiar
penintsulako beste hainbat kartzelatara
eraman zituzten. Horrela, indibidualki,
indarrak galduko al zituzten ikusteko.
Gogoratu behar da EAJ-PNV alderdiak
horretan laguntza eman ziola Felipe
Gonzalezen gobernuari.Euskal Herriko
jendeak hori onartzeko lan handia egin
zuen.
Gazte astean hitz egin genuenaEuskal Preso POLITIKOEN KOLEKTIBOA
10
Pereso gehienak ETAko kideak
ziren garai hartan. 90. hamarkadaren
erdialdetik aurrera, ordea, legea aldat-
zen hasi ziren, eta horrekin batera ilega-
lizazioak. SEGIko kideak, eragile politi-
koak etabar daude gaur egun espetxee-
tan. Egoera berri horren aurrean, kolek-
tiboaren profila aldatueta barne haus-
narketa batzuk egin zituzten.
Preso batzuk hamalau-hama-
sei urte bete zituztenean kalera aterat-
zen hasi ziren. Hori horrela ezin onartu-
ta, agintari espeiniarrak legeak aldatzen
hasi ziren eta 30 urte arteko kartzela
zigorrak ematen hasi ziren. Horren adi-
bide ditugu Gatza eta Elur txuri presoak.
Duela gutxi atera dira kalera 31 eta 30
urte espetxean eginda.
Kartzelan sartzerakoan
Preso egoteak zer suposatzen duen ere
azaldu zuten Gaztetxera etorri ziren
preso ohiek. “Familia eta lagunekin
hausten duzu, toki itxi batean zaude
zeure buruarekin aurkitzen zara, eta
gehienetan torturatu ondoren izaten da
hori”. Komisaldegiko bost eguneko ego-
naldian kartzelara sartzeko gogoz egi-
ten da bat: “amaitutakoan arnasa hart-
zen duzu”. Hala ere, kartzelakoa ez da
atsedenaldia, ezta gutxiagorik ere, kale-
ra atera arte tentsioa ez baita amaitzen.
“Han ere biluztera behartzen zaituzte,
arakatu, dutxara derrigorrean
sartu…”Astea bi gutun baino ezin dituz-
te bidali, eta gainera irakurri egiten
dituzte, beraz, badakite nola sentitzen
diren. Kanpoko eskutitz batean “euskal
presoak euskal herria” edo bestela ezer
agertzen baldin bada ez da sartzen. Sei
hilabetean hamar bisitari izaten ditutze
lagun eta familiakoekin mozteko.
Denbora guztian aztertu egiten
dituzte, eta gero konturatzen dira, “indo-
mableak” direla. Espetxean sartzen den
oro aldatzen saiatzen dira funtziona-
rioak. “Baina badakite ez garela aldatu-
ko, berazm neurri bereziak hartzen
dituzte gure kontra”.
Amaitzeko, datu batzuk:
1960tik hona, 50.000 atxilotu politiko
izan dira. Horietatik 7.000 espetxera-
tuak izan dira; 10.000 torturatuak; 2.500
erbesteratuak; eta estatuak hildakoak
465 izan dira. “Kostua handia da, baina,
merezi du irabazteak”.
Azkeneko urteetan Azpeitiko
Gaztetxeak izan duen bilakaeraz hitz
egiteko, eta lehenago Azpeitian
Gazteok Zer!?ek egin zuen lanaz
gehiago jakitekohizketaldia izan ere
izan zen Gazte Astean. 35 lagun bildu
ziren, eta konfiantzan eta giro ederrean
gehienek hartu zuten hitza beraien
ikuspuntua eskaintzeko.
AGZ!?n ibili zirenak agertu
ziren, eta Gaztetxea lortzeko negozia-
ketetara iristeko, zenbat lan egin behar
izan zen azaldu zuten, eta gero nego-
ziaketetan ze buruhauste izan zituzten
udalekoekin ere erakutsi zuten.
1993an erdi kalean zegoen
gaztetxea ixteko agindu zuen orduko
alkateak, Jose Mari Bastidak. Urteetan
gaztetxearen falta antzemanda, 2000.
urteko uztailaren 15eanhura eraikin
zaharra okupatzea erabaki zuten herri-
ko gazte askok. Baina, berriro ere,
Bastidaren aginduz itxi egin zuten bi
egunera indar polizialak erabilita.
Hainbat ekimenen ondoren, mamuak
agertu ziren. Arduradun ziren alkate eta
zinegotziek mamuak jasan behar izan
zituzten, Gazte Lokala ematerik nahi ez
zutelako. Kalean txikiteoan zenbiltzala,
edo sozidadien afaltzen ari zirenean
Azpeitiko gaztetxien bilakaera
311
beraiengana joaten ziren gazteak
mamuz jantzita gazte lokala exigitzera.
Beraien amesgaizto bihurtu ziren.
Bideo batzuk badaude bere garaian
grabatuta, eta ederki erakusten dute
gazteek egin zuten lana.
Urteetako burrukaren ondoren
(2003ko txikiteo elegantea kasu), gaz-
tetxea lortzeko negoziaketak hasi ziren.
Hasiera batean, Soreasuko makro-
proiektua amaitzen zenean, bertako
lokal bat ematekotan gelditu zen uda-
letxea. Baina, bien bitartean
(Soreasuko eraikina amaitu bitartean,
pentsa, oraindik ez dute amaitu), behin
behineko lokal bat eman behar zieten
gazteei, ez baitzeuden hainbeste den-
bora zain egoteko prest. Lokal kaxkar
kaxkarra eskaini zizkieten: Olazko
Amaren plazako lokal txiki-txiki bat, lan-
detanko beste bat… Azkenean, egun-
goarekin ados agertu ziren bi aldeak
(ondo kostata). Behin hartutakoan,
inaugurazio egunerako lokala prestat-
zeari ekin zioten herriko gazte asko eta
askok.
Muralak borratu zituztenekoa
Beste gauza batzuen artean, muralak
egin ziren paretetan, lokala dekoratze-
ko. Inaugurazio eguna iritsi zenean,
ordea, udalak marrazki gehienak borra-
tu egin zituen. Gaztetxea kontrolatzeko
zeukaten gogoa erakutsi zuen ekintza
hark. AGZ?!ko batek esan ondo azaldu
zuen bezala:“udalak ez du inoiz
beraiek kontrolatu gabeko ezer egote-
rik nahi izan herria”.
Eragozpen horiei aurre egin-
da, antolatzen eta borrokatzen jarraitu
zuten gazteek. Batzarrak ehun lagune-
koak izaten ziren askotan, eta beraz,
taldeetan banatu ziren lanerako.
Komunikazioa, Gazte Problematika,
Aisialdia, eta Azpiegitura taldeak sortu
zituzten, eta horiez gain, Talde
Eragilea, talde guztietako kideak biltze-
ko toki bat bezala. Egun ere sistema
horretxi eusten dio gaztetxeak.
Gaztetxearen gaur egungo
egoeraz eta etorkizunekoaz ere hitz
eginzen arratsalde hartan. Adin tarte
handiko jendea dabil Gaztetxean gaur
egun, eta hori modu positiboan balora-
tu zen. Azken finean, Gaztetxea
Azpeitiko gazte guztien etxea da, eta
adin ezberdinekoak egotea ezinbeste-
koa baita. Lanean jarraitu behar duela
garbi gelditu bazen ere, orani arteko
espektatibak bete dituela ere ikusi zen.
Gazteenek Gazte Asanblada
eta Gaztetxea nola ikusten duten ere
aipatu zuten. Gustura daudela
Gaztetxean hastearekin uste dute, ber-
tan lanean jarraitzeko gogoa erakutsi
Hitzaldiko une bat.
12
zuten. Bertan sartzera zerk bultzatu
zituen ere azaldu zuten. “Kalean egiten
diren ekimenetan ikusten da ongi
pasatzen dutela”. Horrek areagotu egi-
ten du bertan parte hartzeko gogoa,
antza.
Giro ederrean, adin eznerdine-
Gipuzkoa Zero Zaborreko
kideak ere izan ziren Gazte Astean,
bere ekimenaren berri emateko. 30
lagun inguru bildu ziren haien ekimena-
ren nondik norakoak entzutera.
Azkenean, galderen erronda iritsi zene-
an ere jende askok hartu zuten parte.
Edozein duda galdetuta, guztiei erant-
zun baitzieten Usurbiletik etorritako
herritarrek.
Duela bi urte Usurbilen
praktikan jarri zen zaborren atez
ateko bilketaren berri eman zigu-
ten, besteak beste. Guztiak nola
funtzionatzen duen eta horri esker
ze datu lortu diren ere azaldu
zituzten. Merkeago, ekologikoago
eta birziklapen kalitate altuagoa
lortzen dira sistema hori erabilita.
Gaur egun, 400 kilo
zabor sortzen ditu pertsona
bakoitzak urtero. Sistema egoki
batekin, 20 kilora jaitsi liteke zifra hori.
Lurrak dauzkan lehengai guztiak agort-
zen ari dira, eta hori, egunen batean
amaitu egingo da. Mundua xahutzen
ari gara, etaaldaketa eman beharra
dago horretarako. Errasukailuarekin
lortzen den soluzio bakarra hondakinak
desagertaraztea da. Bistatik kentzen
dira. Zerbait merkea bezala saltzen
digten arren, sistema oso garestia da.
Produktu horiek guztiak erretakoan gel-
ditzen diren errautsak oso kutsakorrak
dira, eta horiek tratatzeko gai diren
enpresa oso gutxi daude. Gainera urru-
Gipuzkoa zero zabor
ti daude. Horiek garraiatzea eta tratat-
zea metodo oso garestia da.
Gaur egun, “soluzio” horren
alternatiba errealena atez ateko zabor
bilketa da. Modu horretan pilatzen den
zabor kopurua oso urria da, eta gaine-
ra ez du usainik botatzen.
Zabortegietan usain nazkagarria sort-
zen duten hondakinak, organikoak iza-
ten dira. Atez ate bildutakoan, guztiak
ongarri bilakatzen dira. Hau da, lurretik
jasotakoa, lurrera itzultzen da ongarri
moduan.
Hala ere, benetako soluzioa ez
da birziklapena. Birziklatu egin behar
den arren, aurretiko lana egin beharra
dago; hau da, berrerabilpena sustatu
behar da. Esnea hartzeko beti ontzi
bera erabiltzea, xaboiarentzako ere
bai... Munduko zenbait tokitan martxan
dago hori guztia. Zenbait produktuk
izaten dituzten alferrikako pakete egin-
go ez balira, birziklatu beharrik ere ez
lirateke izango.
tako gazteen arteko harreman bikaina
sortu zen, elkar ezagutzeko eta elka-
rren arteko iritziak partekatzeko giro
ederra sortu zen, eta hori, nola ezm
oso aberasgarria da, gazteentzat,
Gaztetxearentzat eta herriarentzat.
Pasa den maiatzaren 14an Bilbo Zaharreko “Saguzar” gaztetxearen aur-
kezpena burutu zuten bertako gazteek. Bilbik hiru urte zeramatzan gaztetxe gabe,
eta gazteek biltzeko, aisialdi propioa eraikitzeko nahiz gazte bezala antolatzeko
espazio fisiko baten beharra ikusten zutenez, auzoko lokal bat okupatzea erabaki
zuten. Okupazioa duela bi hilabete burutu zuten, eta denbora tarte honetan lokala
txukuntzen egon dira.
Egunean zehar Bilbiko kaleetan kalejira, gazte-bazkaria eta txarangaz gozazeko
aukera egon zen besteak beste.
Okupazio eguna Lezon
Bestalde, Lezoko gazteek okupazio egun ospatu zuten apirilaren 25ean. Eguna
hasteko, 50 gazte inguruk bazkaria burutu zuten. Ondoren, 100 gaztek herriko
marmoleria zaharra okupatu zuten. Azaldu zutenez, urteetan hutsik eta erabilerarik
eman gabe egon da eraikina. Jabeekin ika-mika txiki bat izan ostean, gazteek alde
egin zuten, negoziazio-prozesu bat hasteko asmoz. Bestalde, egun guztian zehar
presentzia poliziala nabarmena izan zela salatu ztuen gazteek.
Azkenik, Bilboko Irala auzoko gazteek prentsaurrekoa burutu zuten maiatzaren
16an Gaztetxe baten beharra azalduz. Orain 15 urte udalaren txakurrek desaloja-
tu eta eraitsi zuten gaztetxea zegoen lekuan, Udalari autogestioan oinarrituko den
konbenio bat sinatzeko prest daudela azaldu zioten.
Duela 15 urte Udalak gaztetxea eraistean, beste bat eraikiko zutela hitz eman zien
gazteei. Azkenean, auzo-lokalaren ondoko lokal batzuk utzi zituzten gazteen esku.
Orain, ordea, urteetan zehar Gazte Lokala izan dena ere desalojatu egin du
Udalak, konbenioa jada amaituta dagoela aitzakitzat erabiliz. Hau dela eta, Udalari
“konbenioa sinatzeko prest” daudela adierazi eta “auzoko talde eta eragile desber-
dinekin proposamen bat” kaleratuko dutela iragarri zuten gazteek.
13
bilbik gaztetxe berria du
korsika
15
Jakobinisten amesgaiztoa
Korsika Mediterraneo itsasoaren
erdi-erdian kokatzen den uhartetxo bat da.
Ezerezaren erdian, baina aldi berean guz-
tiaren erdian. Historian zehar, hainbat eta
hainbat estaturen esku egon izan da uhar-
tea: estrategikoki, jabetza garrantzitsua
zen guztientzat, baina praktikan lurralde
hura kontrolpean mantentzea garestia,
zaila eta neketsua egiten zen.
XVIII. mendean, esku askotatik
pasa ondoren (Aragoiko Koroa barne),
Genoako Errepublikak Frantziari saltzen
dio, uhartea kontrolpean edukitzeko saia-
kerez nekatuta. Lehen korsikar abertzaleta-
sunaren aztarnak aldi honetan hautema-
ten hasten dira, denboraldi labur batzue-
tan burujabe izatea lortuz, baina Frantziak
(eta euren eredu jakobinistak) ez die inda-
rrik hartzen utziko.
Uhartea, geografikoki zein kultu-
ralki, eta mende askotan zehar politikoki
ere, beti egon izan da Italiatik gertuago
Frantziatik baino. Korsikarrek hizkuntza
propioa dute, korsikera, italiarraren
Toskanako dialektoen oso antzekoa, baina
literatura propioa duena. 260.000 biztanle
besterik ez ditu uharteak (Arabak baina
zertxobait gehixeago), baina ikusiko dugun
bezala, gerra asko emateko gai dira.
Korsikar abertzaletasun moder-
noaren jaiotza XX. mendean kokatzen da.
Ehun-urtekoaren lehen zatian, bi mundu
gerren testuinguruan, korsikarrek lehenen-
go Frantziari zin egingo diote leialtasuna,
baina ondoren Italiarekiko gertutasuna
nahiago izango dute. Gerraostea, ordea,
gogorra da Korsikan: ekonomia egoera
negargarrian dago eta demografikoki uhar-
tea gainbeheran doa. Egoera honetan,
Korsika ahaztuta sentitzen da, guztiek alde
batera usten dutela dirudi. Honela, abert-
zaletasuna pizten da Korsika hil ez dadin.
50. eta 60. hamarkadetan, Aljeriako gataz-
ken ondorioz, “pieds-noirs”ak (aljeriar
kolonian bizi ziren hiritar frantziarrak)
uhartera iristen hasiko dira, lurralde eta
haziendak bereganatuz.Uharteko biztanle-
en egoerak okerrera egingo du, eta talde
abertzaleak zerbait egin beharrean aurkit-
zen dira.
Haustura puntua 1975 abuztua-
ren 21ean aurkitzen da. Korsikaren egoera
larria salatzeko, Action Regionaliste Corse
(ARC) taldeko hogei militante armatuk
“pieds-noirs” familia horietako hazienda
bat hartuko dute. Frantziar Errepublikak,
ordea, 2.000 jendarme inguru bidaliko
ditu, ibilgailu blindatu eta helikopteroz
horniturik, hazienda hura erasotzera.
Borrokaldian bi frantziar polizia hilik suer-
tatuko dira, baina ARC militante guztiak
atxilotuak izango dira.
Hurrengo asteetan, Frantziar
16
Errepublikak talde abertzalea debekatuko
du, eta istiluak piztuko dira Bastiako kalee-
tan. Borroketan, ARCko kide bat hilko du
poliziak, eta beste hainbat zauritu.
Biolentziak uhartea hartu du, eta handik
hilabete gutxira Fronte de Liberazione
Naziunale Corsu (FLNC), 1976ko maiatze-
an: euren aurkezpen egunean, 21 bat
bonba leherraraziko dituzte Frantziar
administrazioaren eraikinetan.
FLNCk eraso erritmo bortitza
mantenduko du bere lehen urtean, beti ere
helburu materialak erasoz, baina gero eta
sofistikazio mailetara helduz. Marxismoa
aldarrikatzen dute euren ideologiatzat,
nahiz eta dirudienez buruzagietako bat
baina gehiago eskuin ideietatik gertuago
egon. Aipatzekoa baita ere, 70. hamarka-
daren amaiera honetan ultraeskuindar tal-
deak bonba erasoak gauzatzen hasiko dira,
Euskal Herrian gertatzen zen antzera.
80. hamarkadan FLNCk bere
benetako indarra erakutsiko du, sekulako
erasoak gauzatuz Korsikan zein Frantziar
lurraldean. Kalean ere urte gogorrak dira,
manifestaldi eta istilu ugari daude eta, pre-
soen abertzaleen estatus politikoaren alde-
ko mugimendu indartsua eratuz. 1988an,
gatazkak nekatuta, Frantziar Errepublikako
gobernuak negoziatzea adostuko du
FLNCerekin. Eta hona hemen lehen arazoa:
haustura. Militante guztiek ez dute ongi
ikusiko negoziaketa, eta sekulako indarra
zuen taldea gainbeheran sartuko da.
Hemendik aurrera, 90. hamarkada barne-
gerra aldi garai triste bat da, haustura
garaia. Barne-gatazkakan 20 bat militante
hilik suertatuko dira.
Frantziari ongi baina hobeto
datorkio barne-gatazka: kortsikar mugi-
mendua ahultzen doa egunetik egunera,
FLNC lauzpabost taldetan hautsi da, eta ez
du esfortzu handiegirik egiten hilketa
andana geratzeko. Hala ere, nahiz eta
Frantziaren interesen aurkako erasoak gero
eta murritzagoak izan, bere baitan jarrait-
zen dute. 1998 da aipatzeko moduko urtea:
urte honetan Claude Erignacen Korsikako
prefektua (Frantziar autoritatearen ordez-
karirik altuena uhartea) hilko baita atenta-
tu batetan.
Hemendik aurrera, mugimendua
gainbeheran sartu dela dirudi. Barne-ara-
zoek asko ahuldu dute taldea, eta Frantziar
errepresioak ere zeresana izan du. Gainera,
Korsikan biolentzia erabiltzen duen hiruga-
rren hanka bat badagoela ere ezin da ahaz-
tu: mafia. Azken hilabetean, adibidez, bi
erailketen atzean daudela dirudi, eta
hauen interesek asko kakaztu dute uharte-
ko gatazka armatu politikoa.
Baina, bestalde, arlo politikoa
indartuz doala dirudi. Korsikan, administra-
tiboki Frantziar erregio bat da, eskumen
zertxobait gehiagorekin. 2003 urtean erre-
ferendum bat egin zen uhartearen autono-
mia areagotzeko, baina ezezkoak irten
zuen. Aldiz, azken hauteskundeetan
(2010), abertzaleek botoen 35% lortu
zituzten, ezkerrarekin berdinduz uharteko
lehen indar politiko bezala. Bada esperant-
zarik oraindio abertzaleentzat.
spañistan
Aleix Salo komikigileak Espaniako krisi ekonomikoa irudimena erabiliz eta modu
sinple eta arin batean azaltzen duen liburu bat argitaratu du. Honekin batera, libu-
ruaren laburpen bat den bideo bat eskegi du sarean. Umorea eta ironia erabiliz,
neoliberalismoari eta kapitalsimo basatiari kritika zorrotza egin eta etxebizitzaren
arazoa nahiz gaur egungo krisi ekonomikoaren oinarriak erakusten ditu bideoak.
Egia da, bestalde, kritikak Espainako eskuinari bakarrik egiten dizkiola, eta
PSOEren murrizpen sozialei buruz ez duela hitz erdirik ere egiten. Hala ere, bide-
oa oso gomendagarria da, minutu gutxitan krisi ekonomiko kapitalistaren jatorriak
ulertzeko balio baitu.
Jarri youtube-n “spañistan”
HERRIXE UDALETXEA
.
Intsumisioaz, apartheid-ari aurre egin diote azken urteetan Ondarroako herritarrek.
Ezker abertzaleak gehiengo osoz irabazi arren, ilegalizazioaren ondorioz PNVk
hartu zuen alkatetza. Baina Ondarroako PNVko inork ez zuen alkate jarri nahi, eta
azkeneak Bizkaiko PNVk kudeatutako gestora batek eraman du azken urteotan
Udala. Apartheid-a salatzeko, hamaika ekimen egin dituzte ondarrutarrek, tartean
zergak ordaintzeari uko egitea. Hauteskunde aurretik, lid-dup jendetsu hau graba-
tu zuten “Herrixe Udaletxea!” lemapean; ziurrenik inoiz Euskal Herrian egin den lid-
dup jendetsuena.
http://tu.tv/videos/herrixe-udaletxea-lipdubondarru
17
euskalherrian.info
Euskal herriko gertakariek interneten jasotzen dutena ikusteko web orri bikaina da
euskalherrian.info. Bertan, arloka edota herrialdeka, beste web orriek eskegitako
albisteen estekak biltzen ditu. Horrela, minutu gutxitan gazte mugimenduaren
inguruan sarean idatzi dena, amalurrari buruzko gaiak, feminismoari lotutakoak,
euskaren ingurukoak... ikus dezakezu. Era berean, herrialde bakoitzeko albisteen
lotura zuzenak eskeintzen ditu orrialdeak.
www.euskalherrian.info
18
Uda beroko fruitua dun eguzki mingarri hau, eta tarteka,
sortzen denetik heriotzerarte, argiztatzean itsutzen duen hiriaren
produktu. Publizítate soila besterik ez, hiritarren gaindi distiran.
Jainko berria mundu beti berriago batean. Baina beti gero, pixkanaka
urtzen eta horizonte lotsatietan etzaten dun, eta udak udazkena musu-
katzen din.
Orduan erlojuek, hiriko biztanle robotiko bailiran,
dantza ero batean galdu eta emeki egiten dinate gero,
jauzi itsasoetara. Suizidio musikal batean.
Galtzen ditun olatu eta apar natazkoetan.
(Malekoitik ikusten ditinat nik, hire zain naizenetan).
Memoriak ez din irauten ez, begiak kliskatzea baizik,
izateen barren zulatuetan. Gorputz abailduetan.
Eta ustekabean haizeak harrotu hitunan gero,
beti gero, kaleetako zaborrontzien ilajeak nahasteko sortuak eta,
beti gero, kostalde urrunen bateko brisa lokartzen amaitzen diten.
Ez ditun ohartzen erloju naufragoez, eta oharkabean orduan haiek ere,
kulunkatzen ditun, sehaska batean baleude lez.
19
Eta beti gero, hi. Hi falta haunat udazkenak negua musukatzean.
Itsasoetako olatu eta aparrak nata izatetik gangrena zuria izatera
pasatzen ditun, edo gaseosa agian publizitate latetako kresalaz jantzita,
nahiz arropen detergentea, sustantzia psikoaktiboen marea, mantu zuriak.
Zakur zurien ilajea. Ejerzito xuxurlari bat arrastan,
memoria ezabatzen zidaten.
.
Malekoian esertzen naun baina gorputza abaildurik eta,
ezin begiekin ordua antzemanik nabilen,
non sartu ditun bada hiritar robotiko eta erloju suizidak?
Eta zertan habil hi? Arrastaka baldarrean ihes egiten didan. Biraka,
zirkulu efimeroak marrazten ditun hondarretan, heure burmuinen
izardiarekin. Desafio efimero bat haiz perfekzio-kresalaren aurrean.
Erloju haiek euren buruaz beste egin zinaten, baina astiro, goxo.
Eta ustekabean haizeak harrotu hitunan gero, beti gero.
Hurrupatzen dinate orain nozbait hire poza izan zen hura.
Amaitu egingo dun hau ere laster. Laster,
neguak musu eman nahiko zidan eta, hi,
non sartzen haiz, zein lur posesibotan, sustraitzen haiz lore?
20
Hasi berria da 1873. urtea. Urtarrilean
gaude, San Sebastian egunez, eta
Donostiako harresian irudi urduri bat
dabil hemendik hara. Antigua aldetik zaldi
bat agertu bezain pronto, harresiko
eskailerak binaka eta hirunaka
jaitsi ditu pertsonaia misteriot-
suak, eta gaur egungo
Donostiako Boulevard erdian
kokatuko zen Puerta de
Tierrara jaitsi da. Zalduna
gero eta gertuago dago.
-Egun on, koronel jauna.
Goiz xamar zabiltza.
-San Estebanekoen berri-
rik? – dio gure irudi miste-
riotsuak, koronela antza.
-Zalduna handik datorrela
uste dut.
Koronela ohartu da zaldiak atea
gurutzatu berri duela, eta harantz doa.
-Zer dakarkiguk? Ze berri?
-Karlistek posizioa mantentzen dute.
-Babu horiek… - Koronela sutan dago.
-Gainera, zera… Santa Kruz apaiz ero hori
dute buru. Donostiako liberalok gerturatzeko
barrabilik ez dugula diote.
Koronelantzako gehiegi da. Haserre bizian,
oihuka eta biraoka hasi da gizonak antolatzen.
Hirurehun bat soldaduz osaturiko zutabe bat
biltzea lortu ostean, beraien buru jarri da.
Danbor eta txirula hotsen doinupean, zutabe
liberala Donostiako Puerta de Tierratik irteten
da.
Sarrera literario honen ostean, agian galde-
tu diozue zeuen buruari nor den delako koro-
nel hau, eta non dagoen San Esteban delako
toki hori. Ba, esan bezala, 1873ko San
Sebastian egunean gaude, eta ofizial liberala
Osta koronela dugu, bere zutabearekin
Usurbilgo San Esteban komenturantz
doana. Bertan dago Santa Kruz ehun-
ka gizonekin zain, Donostiako
liberalei iseka eginez… Eta diru-
dienez probokazioek euren
helburua lortu berri du.
Isekaz aparte, Osta koro-
nelak badu motibazio
gehiagorik Santa Kruzen
aurka joateko. Bost egun
lehenago Agirre Gipuzkoako
diputatuak 10.000 pezetako
dirusaria agindu du Santa
Kruz harrapatzen duenarent-
zat. Eta hemen doa Osta korone-
la Santa Kruzengana, motibazioak
motibazio, apaiz gerlariaren amua
barruraino irentsirik.
Izan ere, San Estebango komentuan sekula-
ko karlista andana bildu du Santa Kruzek.
Gaizki armatuta, baina guztira 600 bat gizon
izango ditu bere agindupean. Ostaren zutabea
bikoizten dute… Baina honek, bere haserreak
itsuturik, komentua zuzenki erasotzea agint-
zen du. “Gizonak bezala, ohorearekin”, dio
koronelak.
Ohorearekin edo ohorerik gabe, gauza da
liberalak, babeslekurik gabe eta aldapa gora
San Estebango eliza erasoz, ehizaki errazak
direla Santa Kruzen gizonentzat. Sekulako
sarraskia egiten dute. Liberalek ez dute auke-
rarik. Bataila ostean, Osta koronela bera gudu-
zelaian hilda agertuko da. Karlistek kolpe ede-
rra sartu berri dute.
SANTA KRUZ APAIZEN PASAIZUEKSeigarren atala
21
Egun gutxi batzuk geroago, zita berria
Iturriotzen, Aiatik gertu. Oraingoan Santa Kruz
eta bere mutilak ihesi datoz, eta herrixkak
badu goarnizio karlista txiki bat. Denak bildu-
rik, jazarleei aurre egitea erabakitzen dute.
Hauek Gonzalez jeneralak zuzentzen ditu, eta
inolaz ere ez dute espero ihesi doan Santa
Kruzek erantzunik… Beraz, Iturriotzera inongo
ardurarik gabe inguratzen dira.
Karlistek gerturatzen usten diete. Ezkutuan
mantentzen dira, ustekabea emateko zain.
Liberalek oinez jarraitzen dute, eta Santa Kruzi
nahiko gertu daudela iruditzen zaionean…
Danba! Sekulako deskarga, sekulako tiro anda-
na, liberalen lerroak guztiz hautsi eta ihesean
jartzen dituena… Gonzalez jenerala agertzen
den arte. Oihuka, ausart, gizonak bildu eta
berriro botatzen ditu
Iturriotzen aurka.
Emaitza: sekulako
sarraskia, eta ez dago
garailerik. Bakoitza bere
aldetik erretiratzen
da, euren
h i l -
dako
e t a
zaur i -
tu dosia
jaso ostean.
Moralki, ordea,
beste puntu bat
apaiz gerlariarentzat.
Gauza da, batailak
gora batailak behera,
Santa Kruzen prestigioa
gorantz doala. Azken ata-
lean Lizarraga
j e n e r a l a
Azpeitian utzi genuen, eta esan bezala
Gipuzkoako agintari militar karlista gorenena
da. Bi bataila konkretu hauen inguruan,
Lizarragak Santa Kruz eta bere mutilek bere
agindupean borrokatu dutela esango du.
Aginduak berak ematen dituela erakustea
nahi du, baina aurkakoa besterik ez du lort-
zen: Santa Kruzen ekintzak legitimatzea.
Eta hemen hasten dira Lizarraga eta Santa
Kruzen arteko hika-mikak. Lizarragak zuzent-
zen du armada karlista Gipuzkoan, Santa
Kruzek gerrillariak. Nork agintzen dio nori?
Apaizak argi du gauza bat: bera ez dago inoren
agindupean; Lizarragarentzat, borrokalariak
karlistak badira, gerrillariak bere gizonak dira.
Hurrengo atalean… Karlisten arteko gatazka
zirraragarri honen inguruan datu gehiago.
22
Baserritarrak, etxeko langileak, garbitzaileak, kanporatuak, pentsionistak,
langabetuak, zaintzaileak, putak, e.a. gara emakume langileak. Gazteak, helduak,
euskaldunak, etorkinak gara Euskal Herrian bizi garen emakume langileak. Adin
eta kolore ezberdinetako emakumeak gara, bai; gutako bakoitzak modu berezituan
pairatzen ditugu krisi ekonomiko sozial honen alde ilunenak. Emakumeon etenga-
beko prekarizazioa da; krisi ekonomiko hutsaletik harago doan sistemaren krisi sis-
tematikoaren ezaugarri nagusietako bat. Baina prekarietatea izanik gure ezauga-
rri, gure egoera eraldatzeko apustuak batzen gaitu guztioi. Feministak, prekarieta-
teari planto eta bizitza duinera salto egingo baitugu.
Ez gaudelako prest.
Gure bizitza osoan zehar etxeko eta zaintza lanaren inolako errekonozi-
mendurik ez jasotzeko. Behin eta berriro entzun behar izan dugu emakumeok
“inaktiboak” ginela, nahiz eta egun guztia lan batean edo bestean pasa. Bestalde,
lan merkatuan jarduten dugun emakume langileon jarduera gehienetan ezkutukoa
da: bai sozialki eta baita administrazioaren aurrean ere. Zaintza lanen karga guz-
tia jasotzen dugunak emakumeak gara eta bateragarritasun politiken fraudea jasan
eta pentsio duin bat izateko inolako aukerarik izango ez dugunak ere; ez baikara
kotizazio urteetara helduko. Zeinek kotizatu ditu 38 urte?
Emakume langileon errealitatea benetan da larria eta horren adibide lehen
esanak, baina, prekarietatea eta eskubideen ukazioak ezaugarritzen gaituen
arren, ekonomiaren subjektu moduan aintzat hartuak izateko lanean dihardugu.
Gure borroka ez baitago krisian! Eta horregatik maiatzaren 1 honetan ere, Euskal
Herriko emakumeok kalera aterako gara bizitza duina izatea ahalbidetu-
ko gaituzten eskubideak defendatzeko!!
Aurtengo hauteskundeak astindu dituen mugimendua sortu zen Madrilgo
Sol plazan maiatzaren 15ean. Bertan bildutakoak S. Hesselen “Indignaos” testua
oinarri filosofiko bezala hartu eta egungo sistema kapitalistarekiko haserrea era-
kutsi nahi izan zuten modu baketsu batean.
Egun gutxiren buruan mugimendu hau zabalduz joan zen estatu espainiarrean
zehar eta Euskal Herriko hainbat hiriburutara ere iritsi ziren honen aldarrikapenak.
Hala, Bilbo, Donosti, Baiona edo Iruñean hainbat izan dira demokrazia erreal bat
eskatzen duten ekimenak.
Gure aburuz, Euskal Herriak aspaldi hasi zuen demokrazia erreal baten aldeko
borroka. Beraz, esan behar dugu testuinguru berezi batean heltzen dela M-15 dei-
turiko mugimendua Euskal Herrira.
feministok, prekarietateari planto;
bizitza duinere salto!
Benetako demokrazia Euskal Herrian
23
Joan den maiatzaren 28an 11. elkartasun eguna ospatu zen Azpeitian.Urtero bezala giro aparta izan zen goiz goizetik hasita. Egitarau oparoari joaldunekeman zioten hasiera herriko kaleak zeharkatuz. Eguerdian, ia 300 korrikalari zeu-den irteeran 6km-tako ibilbideari aurre egiteko eta ikuskizun polita eskeini zuten.Ez zen gutxiagorako, hamaiketako bikaina eta opari apartak bait zituzten zain hel-mugan. Bazkal aurreko txikiteoa bertsolari eta trikitilariek alaitu zuten berdura pla-zan bazkaltzeko eseri arte. 650 lagunek bazkaldu zuten herritar talde batek pres-tatu eta zerbitzatutako janari goxoa eta herri kirol erronka ikusgarria ikusteko ateraziren guztiak 5etarako. Ordurako, umeen gunea puzgarri, pailazo eta umez jositazegoen jolasteko eta ondo pasatzeko. Egunaren zergatia ahaztu gabe, herria gel-ditu egin zen, tabernak itxi egin ziren eta arratsaldeko 18:30etan hasiera eman zit-zaion manifestazio erraldoiari. Ez zen aspaldi horrelako manifestazio jendetsurikegin Azpeitian. Argi gelditu zen euskal preso eta iheslariak beraien eskubideenjabe izateko garaia dela behingoz eta herriak horren alde egiten duela. Horrezgain, bizi dugun egoera politiko berri honetan, euskal preso eta iheslariek edozeinprozesutan parte hartu behar dutela nabarmendu zen. Egitarauari amaiera emate-ko, elektrotxaranga ibili zen kalean zehar jende ugari atzetik zuela eta gaueankontzertu bikainak izan ziren plazan.
Egun ederra ezta? Ba hau guztia ahalbidetzeko herritar askoren beharraizan da. Aspaldi hasitako lanak elkartasun fruitu ederra eman zuen. Euskal preso-en senide, lagun eta urrun dauden espetxeetaraino iritsi zen elkartasun olatua.etaespetxe politika anker hau jasaten duten herritarrei izugarrizko indarra eman zit-zaien berriro ere aurrera egiteko.
Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eskerrak eman nahi dizkielaguntza eman duten dendari, tabernari eta egun hau aurrera eramateko laneanaritu diren ehundaka herritarrei. Zuek gabe ez litzateke posible izango.
Elkartasun izugarria eskeini arren, ezin dugu ahaztu euskal preso etaiheslariek jasaten duten egoera benetan larria dela eta borrokan segi behar deladagozkien eskubideen jabe izan daitezen.
Urruntasuna hautsiz, etenik gabeko elkartasuna
Sistema kapitalista eta patriarkarraren kontra M-15 mugimendua urrats bat gehia-
go da. Sistemen kontrako borroka ordea ezin da plaza baten okupaziora mugatu.
Guk eraldaketaren aldeko borroka eguneroko jardun gisa ulertzen dugu, norbana-
kotik hasten dena eta kolektibo gisa garatzen dena. Gu geu gara demokrazia erre-
ala, sistema horien kontra egunero borrokatzen dihardugun gazteok.
Horrez gain, denboran kostantzia izatea beharrezkoa den moduan, eraldaketarako
mugimenduak ezinbesteko ditu helburu politikoak. Guk eraldaketa independentzia
eta sozialismoaren bidetik norabidetzen dihardugu egunero. Badakigu, eraldaketa-
rako bide horretan anitzak direla topatzen diren proiektu politikoak eta begi onez
ikusten ditugu proiektu ezberdinen arteko baterajotzeak puntu komunetan.
Gazte borrokaz, iraultza! (testu osoa, topatu.info-n)
24
iraultzara edo
porroterako bidea?
25
Gezurra badirudi ere, estatuan hasi dira haserretuak mugitzen.... "Bazen
garaia!" Esango duzue gehientxuenok, eta etzaizue arrazoirik falta.
Internet bidez sortutako mugimendu batetik hasita, milaka pertsonak hiriburu
ezberdinetako plaza nagusiak "okupatu" dituzte, Madrid eta Bartzelonakoak izan dute-
larik oihartzunik handiena. Benetan ikusgarriak dira handik iristen zaizkigun irudiak.
Urruti gelditu arren, iritsi zaigu handik hainbat informazio. Asanblada ezberdi-
nen bitartez antolatu eta erabakitzen dira erabaki guztiak, komisio ezberdinak osatu
dituztelir (propagandarena, pentsamenduena, antolamenduarena.....). Izan ere autes-
kunde egunerarte zena printzipioz, mugarik gabe luzatzen hasia da. Madril bezalako
hiriburuetan, plazako ekimenetara mugatzeaz gain, auzo ezberdinetan batzarrak anto-
latzen hari dira, arrakasta handiz gainera entzun ahal izan dugunez.
Mundu guztiko hainbat komunikabidetan Espainiako iraultza gisa saldu arren,
onartu beharra dago dena ez dela ordea arrosa kolorekoa, eta beste ikuspegi batetik
ere hausnartu beharrekoa dela mugimendu guzti hau. Ondo antolatu arren, mota guz-
tietako pertsonak osatzen dute talde inprobisatu hau, eta aurrera begira eman beharre-
ko pausoak ez daude oso garbi. Batzuen uste apalean, haseran lortu zen indar hori
benetan ekintza eraginkorrak egiteko aprobetxatu behar zen, eta ez plazan malabar eta
tinbal hotsean pankartak komunikabideei erakustera mugatu.
Egun banketxe zein enpresari handien kontrako kontzintziaren hedapena
aprobetxatuz, krisiaren erantzuleen aurkakako ideien onarpen zabalaz jabetuz, hauen
aurkako ekintzak guztiz legitimatuak izango lirateke gizartearen gehiengoan. Politikariei
benetako aldaketak burutzera bultzatzeko moduko jendetza bildu da egunotan, eta
plaza batean indarrak galtzen ikusten dute batzuek. Beste batzuen iritziz aldaketa baten
hasera da, asanbladetan dago etorkizuneko giltza eta herriaren ahotsak emango ditu
fruituak etorkizunean.
15 M
26
Ez da erraza horrenbeste jende borroka berdin batean murgiltzea, plaza bate-
tik instituzietatik erantzunak lortzea, are zailago gaur arte erakutsi nahi izan den "jipis-
mo" horren baitan aldaketa eraginkorrak lortzea.
Egon dira lehen desalojo, porrazo, pelotazo eta atxilotuak. Bartzelonan esate-
rako, futbol partida bateko ospakizunerako garbitzeko argudiopean, ehundaka lagun
jipoitu zituzten, irudietan ikusi ahal izan dugun eran, zahar, gazte zein elbarritu. Behin
baino gehiagotan erakutsi izan dute Mossoek anfetaminaren ondorioak, eta oraingoan
mundu guztia zeharkatuko dute irudiak. Spain is different.
Onartu beharra dago Europako hiriburuetan izan duela erantzuna, Italia edota
Berlineko militante ugariren elkartasun mezu zein ekintzen gain, leku askotan eredua-
rekin jarraitzen ari baitira. Esateko, horrenbeste denboran herri ekimen eta kaleko erant-
zunaren eredu izan dugun Atenasen 100.000 mila pertsonatik gora elkartu ziren berta-
ko plaza nagusian hemengo mugimenduari jarraipena ematen, ekintza europa osora
zabaltzeko asmoz.
Etorkizunak erakutsiko digu zer egiteko gai den 15M-tik ateratako mugimendu
hau, nunbaitetik lehertuko den gizartea, demokrazia faltsuari hiru partxe jarriaz konfor-
matzen diren, edota iraultzaile berriak armairutik ateratzeko balio duen. Jendea hase-
rretuta egotea pauso garrantzitsua da, baina orain haserre hori erakusten hasi da. Eaba
ilusio horretatik zer ateratzen den. Sorte ona opatzea besterik ez zaigu gelditzen, ikusi-
takotik ikasirik sortea baino gehiago beharko dutela pentsatu arren.
Agur t´erdi, herrikideok!
Espainiar nahiz frantziar estatuko espetxeetan giltzapean gauzkaten
azpeitiarrok lerro hauen bidez gure esker ona erakutsi nahi dizuegu Elkartasun
Eguna gainean dugun honetan.
Sakabanaketak herritik urrundu gaitu, urruntasuna kilometroetan neurtuko
bagenu. Haatik, egunez egun jasotzen dugun elkartasunak laburra egiten du zuen
eta gure arteko tartea.
Gure ziegetara iristen den gutun bakoitzak denbora tarte bat lapurtzen dio
espetxealdiari. Bisita bakoitzak familia bateko kide sentiarazten gaitu, koadrila
bateko partaide, lagunen lagun. Telefono dei bakoitzak esaten digu hariaren beste
aldean beti dagoela norbait gurekin hitz egiteko gogoz, gure galderei erantzuteko
prest. Herriko aldizkari eta argazkiek horraino garamatzate, une batez ziegako
leiho txikitik ihes egin eta herriko kale eta mendietan libre garela sentitzeraino.
Gurekiko elkartasunez egiten den ekimen bakoitzak arnasberritu egiten gaitu,
manifestaldi bat, pankarta bat, baraualdi bat, mozio bat, txosna bat, maindire, kont-
zertu bat, mus txapelketa bat, bertso saio bat, afari bat edo Elkartasun egun bat.
Finean, Elkartasunak pertsona egiten gaitu ukazioaren zurrunbiloan.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kide izanik, Espainiako eta Frantziako gober-
nuen espetxe politikaren ankerkeriak gertutik ezagutzeko zoritxarra izan dugu.
Sakabanaketa, bakartzea, jipoiak, biziarteko espetxe zigorra, ikasteko eskubidea-
ren urratzea, euskaraz bizitzeko eskubidearen ukazioa, osasun asistentzia kaxka-
rra edo komunikazio duin baterako zailtasunak. Espetxezainen probokazioak,
biluzteak, miaketak edo trabak. Hau da egunerokoan Kolektiboari ezarri zaion zigor
gehitua eta honekin bizitzera behartuak gaude nahitaez. Alabaina, eskubide oro
ukatuak izanda, etengabeko umiliazio eta zigorren gainetik, hemen gaude, duinta-
sunaren jabe, askatasunarekin amesten.
Hormatzar hauen barrutik eta kanpotik egiten dugun ahaleginaren eta
lanaren emaitza izango da egoera honekin amaitzea. Sinetsiak gaude euskal preso
politikoen eskubideen alde Euskal Herrian osatzen ari den mobilizazio erraldoiak
izango dituela etekinak. Sinetsiak gaude inoiz etxera itzuliko garela, Azpeitira, zuen
artera.
Azpeitian egiten duzuen lan izugarria eskertzea da gaurkoan gure xedea.
Ehunaka herritarren parte hartzearekin josi da elkartasun sarea Azpeitian, bakoit-
zak bere denbora libretik eta borondatetik zerbait eskainiz. Urte osoko lanaren era-
kusle argiena da ziurrenik Elkartasun Eguna. Belaunaldi, eremu eta kolore ezber-
dinetako herritarren izerdiarekin egun osoko egitarau oparoa osatu duzue aurten-
goan ere, adin guztietara egokitua, herritar guztiei irekia. Bejondaizuela!
Luzatu gabe, herritar guztiak gonbidatu nahi zaituztegu maiatzaren 28an burutuko
diren ekimenetan parte hartu eta elkartasun egunaz gozatzera. Gure gogoak hor
egongo dira, hutsik egin gabe.
Muxuak eta besarkadak guztiontzat.
Xabier Etxeberria, Gotzon Aranburu, Iker Iparragirre, Josu Urbieta, Juan
Carlos Arruti, Joseba Segurola eta Javi Agirre, preso politiko azpeitiarrak.
azpeitiarrentzako, Herriko Presoen eskutitza
27
Kazetari berezia da Joe Sacco estatu-
batuarra, gerra-kronika liburuak komiki bidez
kontatzen baititu. Bere liburuak ikerkuntza lan
sakomen emaitzak dira. Era berean,bere bizi-
pen eta kontakizunak azaltzeko, ehundaka
argazki marrazki bihurtu eta gatazkaren erdian
dauden biztanleen eguneroko bizitzan murgilt-
zeko gaitasuna du.
“Cronicas a pie de Gaza” komikian
1956an Gazako Khan Younis hirian israelda-
rrek egindako sarraskia ikertzera joaten da
Sacco bera. Ikertzen ari den bitartean, ordea,
50 urte ta gero egoera ez dela horrenbeste
aldatu ikusten du kazetariak. Palestinarren
etxebizitzen eraisteak, tiroketak, hiletak, kon-
trol amaigabeak… 1956 eta gaur egungo bizi-
pen artean saltona dabil historioa, eta ederki
islatzen du hamarkadak zapalduta daramatzan
herri baten izaera eta egunerokoa.
Cronicas a pie de Gaza – Joe Sacco
28
Segoviako ihesa 1981ean Imanol Uribek
egindako euskal filma da. Bertan, iparraldean
dagoen errefuxiatu batek kazetari bati ihesaldiaren
nondik norakoak kontatzen dizkio.
Ihesa Franko hil ondorengo ihesaldirik
garrantzitsuena izan zen. Bertan, 29 preso politi-
kok, ia dena ETAkoak, Segoviako kartzelatik ihes
egitea lortu zuten. Hala ere, buruhauste eta arazo-
ak bata bestearen atzetik izan zituzten: Mikel
Lejarza “El lobo” infiltratuaren txibatazoa, Guadia
Zibilarekin enfrentamenduak, euskal presoekin
batera ihes egin zuen Oriol Solé Sugranyes
MILeko militantearen erailketa… Euskal zinemaren
klasiko, oso gomendagarria.
Segobiako ihesa - imanol uri be
29
Zelaia edo Soroa
Hilabete honetan zelaia edo soroaren inguruko berezitasun batzuk ikusiko ditugu.
Bi eratako soroak ditugu, batetik etxe ondoko soroak eta bestetik mendi-
ko soroak. Garai batean, bi soro mota hauetan urtean moztu aldi bat egiten zen.
Denborak aurrera egin ahala, etxe ondoko belardiak hobeto zaintzen hasi ziren,
honela urtean moztu aldi bat egin beharrean, hiru bat moztu aldi egiteko aukera
zuten, beraz negurako belar gehiago izango zuten.
Belardia zaintzeko urtean behin belar txarrak eta harriak kentzen, udabe-
rrian ximaurra zabaltzen eta bestelako ongarriak erabiltzen hasi ziren. Besteak
beste, garai batean arrantzaleak antxoatara joaten zirenean, Berdel ugari arrant-
zatzen zuten, baina Berdela jateko ohiturarik ez zegoenez, Berdelarekin irina egin
eta soroetan, nahiz, baratzetan zabaltzeko erabiltzen zuten (oso ongarri ona
omen da). Itsasoko algak ere erabiltzen zituzten ongarri gisa.
Belarra ondo luzatzen denean eta lehortzen hasten denean moztu behar
da. Behin moztuta dagoela, zabaldu eta lehortzen utzi behar da, egun pare bat
utzi, buelta eman eta ondoren beste egun pare bat utzi. Behin belarra ondo lehor-
tuta dagoenean jaso egiten da. Garai batean belarra jasotzeko mandoak eta
karroak erabiltzen ziren, gaur egun berriz traktoreak. Belarra pilatzeko ere modu
ezberdinak daude, zaharrena belar metak egitea da. Belar metak egiteko lurrean
makila sendo bat sartu eta bere inguruan belarra botatzen da, tarteka ondo zapal-
duz.
Tontorrean lokatza jartzen da, euria egiten duenean ura belar sortaren erdira
sartu eta belarra usteldu ez dadin. Metak egiteaz gain, belar zuloetan edo
baserriko ganbaretan ere jasotzen da belarra. Belar zuloak lau paretako eraikinak
dira, goikaldean belarra botatzeko zulo bat izaten dute eta behekaldean belarra
ateratzeko beste bat. Dena den, gaur egun gehien erabiltzen den teknika, makina
bidez belar bolak egitean datza. Makina bereziekin belarra jaso, borobil forma
eman eta plastikoz inguratzen da.
-Ba al dakizu Praxku hil dela?
-Eta zer zuen ba?
-Kiosko bat
Urteetan ikusi gabeko bi lagun elkartzen
dira:
- Kaixo, ba al dakizu aita izan nintzela?
- A bai? Baita neu ere. Nola du izena?
-Vip express
-aaa...oso izen polita.
-Zureak?
-Maria
-Kar,kar,kar!Galletak bezala!!
Amatxo diru geyo
behar det juergarako
Erantzun punttue ta bialdu:
azpeitikogaztetxea@gmail.com
bota bertsueTXISTIEK
30
Esaera zahar batzuk:
-Aditu nahi ez duenak, ez du esan
behar
-Agindua zorra, esan ohi da
-Alferrak, beti lanez beterik
-Amari egindako zorrak ez dira inoiz
ordaintzen
-Arranoak lumak behar, txepetxak ere
bai
-Aseak gosea ezin ikus
LERDOGLIFIKUE
Lerdoglifikue: PeNeV
ErantzuneK
Hil batzuek 30 egun dituzte, beste bat-
zuek 31 baina zenbatek dituzte 28 egun?
ASMAKIZUNE
Asmakizune: Guztiek
Ostiak banatzen abila izana, ostiako ederra hartu duena
31
lore sortie...
ta ximaurre
2010eko udan Labi eta Xaporra zarauztar gazteek urtebeteko kartzela zigorra eta
6 urtez zerbitzu publikoetan lan egiteko inhabilitazioa jaso zuten, Gudari Egun bate-
ko manifestazioan “Gora ETA” ohiukatzea egotzita. Bi zarauztarrak espetxeratzeko
proba bakarra, pertsona anonimo baten testigantza da. Apirilaren 27an Audientzia
Nazionalera aurkezteko agindua bazuten ere, bi gazteek Santa Barbara menditik
zintzilikatu eta salaketa lau haizetara zabaltzea erabaki zuten. Gora zuek!
Ale honetako ximaurra Dominique Strauss Khan FMIko presindente ohiarentzat doa.
Izan ere, FMI (Nazioarteko Diru Funtsa) garapen bidean dauden nahiz ekonomia
kinka larrian duten herrialdeak zerbitzu sozialak murriztera, zorretan itotzera, mer-
katu “askean” murgiltzera edota langileen eskubideak ezabatzera derrigortzen
dituen erakunde neoliberala da, munduko desberdintasun sozialen eta kapitala gutxi
batzuen eskuetan egotearen erantzule, eta berau lortzeko tresna nagusietako bat.
Gainera, bertako kideek eskubide sozialak ez ezik pertsonen eskubide indibidualak
ere urratzen dituzte, Strauss Khanen bortxaketa saiakera kasu. Obamak ez al
zituen terroristak akabatu eta itsasora jaurtitzen? Has daitezela honekin.
32
top related