jon eta mari nafar lapurtarra[1]

Post on 07-Jul-2015

254 Views

Category:

Education

12 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

NAFAR-LAPURTERA

Mario García eta Jon Ramírez

Euskalkiaren eremua

Lapurdin eta Nafarroa beheran hitz egiten da, eta ere Goi Nafarroako Luzaide, Urdazubi eta Zugarramurdi herrietan.

BILAKAERABonapartek mesaten zuen, Lapurdiko eta Nafarroa Beherako hizkeren artean ez zegoela alde handirik, eta gaur egun ere hori horrela da. Horregatik, euskalki honetan berdintzeko joera aspaldikoa da.

Bi lurraldeetako hizkerak berdintzeko arrazoi nagusiak:

1. Lurralde horien ibilbide bateratua.2. Geografia ezaugarriak3. Elizak eragindako indar nabarmena.

Azken hamarkadetan euskerari eusten diotenen artean euskararen aldeko eragile indartsuak agertu dira. Horiek hizkera eredu berri bat zabaldu dute, euskara batua eta nafar-lapurtarra nahasten dituena.

Literatura

Lapurtarra literatura euskalkia da. Bi eredu bereiz daitezke euskalki horren tradizioan:

1. XVI.mendean Joanes Leizarragak erabilitakoa.

2. Lapurteea klasikoa deiturikoa, Axularrek erabiliko zuena.

Fonetika eta fonologiako ezaugarriak

BOKALAK

Bost bokal ditu nafar-lapurtarrak eta hiru irekidura maila: a bokal irekia, e eta o ertaina, eta u eta i itxiak.

●Bi bokal elkarren ondoan:

Elkartren segidan dauden bi bokal silaba bakarrean ahoskatzen direnean diptongoa gertatzen da. Kontrako fenomenoari, hau da, bi silabatan ebakitzeari, hiatoa deritzo.

Diptongoak: maite, sei, euskal…Hiatoak: bietan, zuen…

●Diptongoetako gertakariak1. Aldaketak:

-ai: ei

Bezain: bezein

-ei:oi

Zein: zoin

2. Laburtzeak:

-ai:i

Jainko jinko

-au:u

Nauzu:nuzu

-eu:u

-ai:e

●Hiatoetako gertakariak

1. Bi bokalen artean kontsonante bat sortzea:

Duen: duyen

2.Txandakatzeak:

-ea:ia

Bidea:bidia

-oa:ua

Usoarekin:usuarekin

-ua:ia

Famatuaren:famatiaren

●Bokal txandakatzeak

Bokala bakarrik dagoenean txandakatzeak gerta daitezke:

-o:u txandakatzea kontsonante sudurkari(n eta m) baten aurrean

Honek:hunek

-Asimilazioaren ondorioz

Dira:dire

-e:i txandakatzen da kontsonante sudurkari baten aurrean

Entzun:inzun

-e:i eta o:u txandakatzeak

Gero:gio

●Bokal galtzeak edo gehitzeak

-Bokal galtzeak hitzaren amaieran eta barruan gertatu izan dira.

Balioso:balios

-Gehitzeak ere gertatu izan dira:

Libera:libra

●Beste zenbait gertakari

-Frantzesez e mutuz eta kontsonantez amaitzen diren hitzei -a eransten diote Ipar Euskal Herrian

-erdal –on amaiera –oin egiteko joera dago euskara nafar-lapurtarrean.

Kontsonanteak

●Herskariak

-Bi sailen arteko txandakatzeak:

Elkarrekin:elgarrekin

-Hitzaren abrruko herskari ahostunak galtzea:

Diagu:diau

●Txistukariak

Nafar lapurtarrez txistukari afrikariak( ts, tx, tz) ez dira hitz hasieran agertzen. Haien ordez frikariak(s, x, z) agertzen dira.

Xori:txori

●Hasperena

Hurrengo egoeretan agertzen da:

-Hitz hasieretan

-Bokal artean

-Diptongo eta bokal artena

-kontsonante hasperendunak

●Patalizazioa edo bustidura

Bi motatakoa da palatazioa:

-Automatikoa:berez egiten dena

Isilik:ixilik

-Adierazgarria:hiztunak nahita egiten duena.

Beltza:beltxa

●Dardarkariak

Bi dira dardarkariak. R eta rr. Gertakariak:

-r:d txandakatzea

-bokal artean galtzea

-Hitz amaierako dardarkaria

-r dardarkariaren ebakera frantsesaren r ubulare moduan egiten dute askok.

MORFOLOGIA

DEKLINABIDEA

● Ergatibo pluralari dagokion -ek atzizkiak hitz-buakerako e batekin topo egiten duenean bikotea soildu eta e bakarra agertzen da askotan: Gazteek.

● Datibo pluralaren atzizkiak -er edo -eri izan daitezke heier, soldadoer, batzuer

● ablatibo pluralak marka zaharra erakusten du: -etarik lagunetarik, latzetarik

● Halaber, -tarik atzizkia izan dezakete erakusleek: hortarik, hetarik.● Nora kasuan -rat da erlazio-atzizkia: gerlarat, tokirat, galtzerat, hunat● Bizidunekiko deklinabidean -gan artizkiaren ondoan baitan ere

azaltzen da: gugana edo gure baitara, zuganik edo zure baitarik● Hala ere, bizidunei dagokien atzizkiaren ordez, bizigabeei dagokiena

erabiltzen da batzuetan: Hetarik anitzak elgarretarat biltzen ziren.

izenordainak:

● forma indartu bereziak ditu: nihaur, neror, hihaur; heror,beraur, guhaur, geror, zuhaur, zerori, zuihauk, zerok, nihaurrek, nerorrek, hihaurrek, herorrek, beraurrek, guhaurek, gerorrek, zuhaurek, zerorrek, zuihauek

● aipagarriak dira nihor (inor) izenordea eta izenorde gisako bertze.

Atzizkiak ● Galdetzailerik ez duten galderazko perpausek -a har

dezakete: Nik dakita zure lagunen berri? Zertako, zergatik galdetzaileen erantzunerako -kotzko ren ordez: Elgarrekin bizitzekotz

Aditza

● Aspektu burutu gabearen marka -ten denean, -iten aldaera agertzen da, bukaeran -n duten aditzoinetan: iragaiten, erraiten, egoiten, edireiten

● Etorkizuneko aspektu-marka -(r)en ere izan daiteke: izanen, ikusiren, eginen, arnegaturen, jakinen

● iro erroa erabiltzen dute aditzetan.

Sintaxia● Hainbat zenbatzaile zehaztugabe izenaren ezkerrean nahiz

eskuinean joan daitezke: asko, hainitz (anitz), franko/frango, deus, zenbait/zonbait, sobera...

● Galderazko perpausetan, eta BAI/EZ erako galderetan, intonazio bereziaz gain, aditz jokatuari -a gehitzen zaio. Nafarroa Beherean gertatzen da, batez ere, honela: nahi duia? (nahi (al) du?) etorri dea? (etorri (al) da?)

● Aditz laguntzailea nagusiaren aurrera pasatzeko ohitura ere bada. Balio enfatikoa edo, emateko erabiltzen da: jaun horrek du ikusi, nik nuen segurtatu behar

● Zehargalderak osatzerakoan, -enen(t)z erlazio-atzizkia sarritan erabiltzen da: beha ea nehor ageri dene(t)z. Ez dakit eia jinen dene(t)z

● Aditza era jokatugabean markatuz egiten dira batzuetan erlatibozko esaldiak: Atzo egin (egindako) bileran.

● Perpaus kausalak osatzeko, hainbat egitura propio:-ze(r)en (eta)... bait-/-(e)n: Ez da jinen zeren eritu baita)- lako(tz): Europako lurralde urrietarik bat delakotz. Ezen hitza sarritan kausal esplikatzaile gisa erabiltzen da: Lasterregi ene ustez, ezen holako lanari zoazkon gogoeten erabiltzeko astirik ere ez dute izan

● Moduzkoetan -ki atzizkia erabiltzen da: Aita emazte begi-zuri batekin ibilki ikusiz...

● Baldintzazko perpausetan, ba partikula erabili ordez baldin ba- erabiltzen dute.

Nafar-Lapurtar testua Julia Arregi(Abaurregaina (Nafarroa), 1940)

http://www.ahotsak.com/abaurregaina/pasarteak/aba-001-001/

top related