ipuinak 07 1
Post on 10-Mar-2016
273 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
Euskara
BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA
Ipuin Bilduma 2007-08
DBH 1A
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
2
Ipuin Bilduma
DBH 1A
3
AURKIBIDEA:
Borja Aldea Peter eta aitona 5
Nekane Argüello Ariane eta printzea 9
Nora Bañales Mundu ezezaguna 13
Leire Calero Kanika zoragarriak 17
Kebir Colmenero Lauburuaren misterioa 21
Jon Diez Kuadrila baten proiektoa 33
Unai Duran Izotzezko kobazuloko muntsroa 37
Lander Eguskiza Apolo detektibea 43
Ander Etxeberria Ander eta bere arazoak 49
Unai Fraile Peterren bidaia 53
Garikoitz García Santurtziko arrantzaleak 57
Nerea García Iratiren sekretua 61
Garazi Martínez Supertxakurra 67
Josu Mielgo Pailazoaren abenturak 71
Arantza Ortega Leireren abenturak 75
Víctor Plá Kaio sopa 79
Natalia Relloso Super Jonathan 83
Ane Rico Lau lagunen altxorra 87
Iskander Rodríguez Txomin ikastolara doa 91
Nagore Salas Mutil aberatsa 95
Itxaso Sánchez Urdin 101
Nerea Tomás Etxe sorgindua 107
Estibaliz Varela Klaseko tranpola 111
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
4
Ipuin Bilduma
DBH 1A
5
Borja Aldea
Bazen behin Ingalaterrako herri txiki eta
beldurgarri batean Peter izeneko mutil bat. Peter
hamahiru urteko gazte bat zen bera betidanik txikitxoa
zen,baina horrek ez zuen ezer esan nahi. Peter oso
azkarra eta irudimen onekoa zen. Egun batean esan zion
bera amatxori bere aitonaren etxera joan nahi zuela.
Peterren aitonaren etxea oso leku beldurgarri
batean zegoen, leku horretara bakarrik Peterren aitonak
joaten zekien. Etxea mendi gailurrean zegoen; mendi
aurrean baso ilun bat zegoen eta baso hartan haizea beti
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
6
bortitz zebilen. Hurrengo egunean motxila sorbaldan
zeukalarik aitonaren etxerantz abiatu zen.
Peter basoaren kilometro batera zegoen herrixkara
heldu zen. Herrixka horretan agure nagusi batekin tipo
egin zuen.
Kaixo, agure ni... nire aitonaren bila nengoen -esan
zuen Peterrek beldurtuta.
Bai badakit. Ni naiz zure aitona.
Peter galdetu zion aitonari zer gertatu zitzaion oso
zahar ikusten zuelako. Aitona hori entzutean berehala
kontatu zion istorioa.
Kontatu ostean
aitonaren etxerantz
abiatu ziren biok.
Basora heltzean
Peter oso beldurtuta
zegoen, basoari
buruz entzun zituen
kondairengatik. Baso
barruan sartzean
haize bortitza hasi
zen eta animalien
zaratak entzuten
hasi ziren.
Bat-batean gizon bat korrika joan zen beraiengana;
gizon horrek esan zien Peter eta bere aitonari dragoi
Ipuin Bilduma
DBH 1A
7
maltzur batek Kamelot-eko zilar guztia lapurtu zuela.
Gizon horrek espata bana eman zien dragoiari aurre
egiteko eta zilarra berreskuratzeko.
Orduan Peter eta aitona plan bat prestatu zuten eta
plana honakoa zen: aitona harriak botako lituzke leku
zehatz batera; bitartean, Peter leku horretatik oihuka
hasiko litzateke eta dragoiak jarraitu beharko lioke
basoaren kanpo alderantz. Han gerlari asko egongo
lirateke zain. Tartean hiru pertsona zilarraren bila
joango lirateke.
Ordua heldu zen plana martxan jartzeko, aitona
harriak botatzen hasi zen eta Peter oihuka eta dragoia
bere atzetik joan zen; gerlari guztiak prest zeunden
erasorako.
Dragoia basotik atera zen eta gerlari guztiak
erasoka hasi zitzaizkion dragoiari; hau bitartean sua
botatzen hasi zen. Peterrek, bere aitonak eta hiru
gerlari gehiagok zilar guztia hartu zuten. Zilarra prest
zutelarik, basotik irten ziren; beste gerlariek dragoia ez
zutela hil ikustean, Peterrek zilar harri handi bat bota
zuen dragoiaren azpira. Dragoia zilarra ikustean
liluratuta geratu zen eta erasoari utzi zion; bitartean
gerlari batek espata iltzatu zion eta dragoi maltzurra hil
zen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
8
Azkenean Peter bere aitona amatxoaren etxera
joan ziren betirako eta Peterrek zin egin zuen ez zela
gehiagorik baso horretara joango.
Zilarra ez dugu ahaztu. Zati txiki bat eman zioten
Peterri bera ausardiagatik.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
9
Nekane Argüello
Bazen behin
Ariane deitutako
neska altua, argala,
ilehoria eta begi
urdinak zituen.
Ariane bere
gurasoekin bizi zen;
bere ama Susana eta
bere aita Juan
Carlosekin. Ariane eta
Susana oso antzekoak
ziren baina aita ez zen
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
10
ez ilehoria ezta ez zituen begi urdinak; berak begi
marroiak zituen eta ilea baita marroia zen.
Beraiek oso aberatsak ziren eta horregatik gaztelu
handi batean bizi ziren oso pozik. Gazteluaren lau punta
bakoitzak dorre bana zegoen eta hor Ariane eta bere
gurasoen logelak zeuden. Gaztelua ibai antzerako batek
inguratzen zuen eta hor krokodiloak zeuden.
Ariane egun batean basora joen zen buelta bat
bakarrik ematera baina bere gurasoek honela esaten
zioten.
Ezin zara zu bakarrik basora joan.
Baina Arianek egun horretan ez zien bere gurasoei
kasurik ere egin. Gaua heldu zen eta Ariane ez zen
etxera oraindik itzuli bera basoan galduta zegoen. Basoa
oso iluna eta beldurgarria zen eta Arianek beldurra zuen
baina lo gurea hasi zitzaion eta zuhaitz baten ondoan
etzan zen eta hor lo geratu zen.
Eguna heldu zenean Ariane esnatu zen gose samarra
zegoen eta basoan ez zegoen ezer jatekorik. Bat-batean
Ariane lurrera erori zen kolpez. Bere gurasoak oso
larrituta zeudenez, poliziari deitu zioten baina ez zuten
aurkitu.
Egun batean bere amak eta bere aitak gazteluan
kasting batzuk egin zituzten hogei printze polit eta
Ipuin Bilduma
DBH 1A
11
atsegin aukeratzeko. Printze horiek Arianeren bila joan
behar zuten basora eta aurkitzen zuena Arianerekin
ezkonduko zen.
Kasting horietatik ehun printze pasatu ziren
denetarik zeuen: altuak, baxuak, argalak, lodiak,
ilehoriak, beltzaranak, itsusiak, politak …
Amari hamar mutil gustatzen zizkion eta aitari
bederatzi. Mutil bat falta zen; bat-batean atetik
sartzen da mutil altua, argala, ilehoria eta begi
urdinduna; baita atsegina eta azkarra ere. Aita eta amari
mutil hori gustatu zitzaien.
Orain hogei mutil zeuden eta guztiak Arianeren bila
joan ziren neskaren argazki banarekin nor zen jakiteko.
Egun bat pasatu zen eta ez zituzten bere alabaren
inolako informaziorik. Gurasoak oso larrituta zeudenez,
beste plan bat pentsatzen hasi ziren bere alaba Ariane
aurkitzeko.
Printze politak Ariane basoan etzanda aurkitu zuen
eta esnatzeko musu bat eman zion. Hurrengo egunean
oso goiz Arianeren oihuak entzun ziren kanpotik printze
politarekin. Gurasoak oso azkar kalera atera ziren bere a
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
12
Ipuin Bilduma
DBH 1A
13
Nora Bañales
Bazen behin, Miren izeneko neskato txiki bat.
Mirenek hamar urte zeuzkan eta Lekeitioko kale handi
eta aberats batean bizi zen. Miren oso neska jatorra eta
azkarra zen. Bere lagunen laguna. Fisikoki ez zen
edertasun bat, ile luzea zeukan, beltz kolorekoa. Begi
marroiak eta handiak. Zoritxarrez, uda bukaeran
hortzetako aparatua jarri egin zioten. Gelakide askok
bere lepoaz barre egiten zuten, baina, Mirenek, bere
burua maitatzen zuenez, ez zien kasurik egiten.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
14
Gure protagonistak, lagun asko zituen baina haien
artean bat bakarrik zen bere lagunik hoberena eta hori
Leire zen, dudarik gabe.
Leire oso neska polita eta atsegina zen. Miren eta
berak ez ziren ezertan berdintzen, baina beti elkarrekin
zeuden. Oso lagun onak ziren.
Leire Mirenen auzokidea zen. Mirenek hamasei
zenbakidun portalean bizi zen eta Leirek hamazazpi
zenbakidunean. Haien kalea Aranda kalea deitzen zen.
Oso kale luzea eta aberatsa zen, haien etxeen aurreko
aldean Eroski supermerkatua zegoen. Egunero goxoki
batzuen bila joaten ziren biak batera eskutik helduta
zebrabidea gurutzatuz. Atzeko aldean berriz,
polikiroldegi bat zegoen, "Maximiun polikiroldegia",
deitzen zen. Gune hori ez zuten ezta zapaldu ere egiten.
Baina ezkerralderantz begiratzen zutenean, kalezulo
txiro eta zikin bat ikusten zuten. Han zaborrontzi
guztiak zeuden. Egunean behin kale horretatik pasatu
behar zuten zaborra botatzeko.
Egun batean, monopoly-an jolasten zeudelarik,
Mirenen aitak zaborra botatzeko eskatu zien. Haiek ez
zituzten inolako gogorik baina azkenean joan ziren.
Zaborra hartu eta Mirenen etxetik atera egin ziren.
Korrika egiten zuten ahalik eta lehenago bukatzeko
zeregin nazkagarri horrekin. Kale txiki horretan sartu
eta Leireri beldurra ematen hasi zitzaion. Zabortegi
berdea ireki eta...
Ipuin Bilduma
DBH 1A
15
Aaaaaaaa!!!...
Ezetz asmatu zer ikusi zuten zabortegi horretan.
Mirenek eta Leirek zaldi arraro bat ikusi zuten, hor
barruan. Adarbakar bat zirudien, baina ez zeuden oso
ziur. Beste gauza arraro bat entzun zuten. Zaldi horrek
hitz egiten zuen eta honako hau esan zien:
Miren zara ezta?- galdetu zion Mireni oso
kezkatuta.
Bai -erantzun zion Mirenek.
Etorri nirekin mesedez, nire munduak zure laguntza
behar du.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
16
Momentu horretan Leire zorabiatu eta lurrera jauzi
zen.
Mirenek beldurrik gabe zaborrontzira sartu zen
zaldiarekin. Zaldiak palanka bati eman eta plastikozko
kutxa handi hori mugitzen hasi zen. Bat-batean
zabortegia gelditu zen. Heldu ziren. Estalki zikina ireki
eta beltz koloreko zerua ikusi zuen. Oso arraroa iruditu
zitzaion, adarbakarra more kolorekoa zelako eta ez zuen
espero halako mundu beltzik. Galdera asko zituen baina
zaldiak gai orokorrera pasatu nahi zuen zuzenean.
Zerua urdin argi-argi kolorekoa jarri zen eta
animalia guztiak haien etxeetatik atera ziren. Dena
bukatu ondoren, zaborrontzi berdean sartu zen zaldi
morearekin. Bueltatzeko ordua iritsi zen eta. Palankari
eman eta bost minutu igaro ondoren, Lekeition zegoen
berriz ere.
Baina bigarren arazo bat sortu zitzaion. Non zegoen
Leire? Bueltak eta bueltak eman zituen bere lagun
maitea bilatzen. Gaueko hamarrak ziren eta Miren
etxera bueltatu zen. Baina bat-batean zer gertatu zen?
Bere aita ez zegoen etxean. Orduan Leireren etxera
joan eta atea ireki zuen. Bere arazoak bukatu egin ziren;
ez zekien nola baina hor zeuden biak. Leire ez zen
ezertaz gogoratzen eta Miren bere abentura berri hori
kontatzen hasi zen. Arazoa zen Leirek ez ziola Mireni
sinesten.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
17
Leire Calero
Gabon goiz batean, Bizkaiko
mendian, Anboton hain zuzen ere, han
zegoen baserri polit batean familia
bat amamarekin; Gabonak ospatzeko
elkartzen zen. Baserria zelaiez
inguratuta zegoen, hainbat zuhaitzen
erdian. Harrizkoa zen, egurrezko ate
eta leihoekin. Bi pisu zeuzkan, goikoa
ganbara handi eta zikina zen, trastuz
beteta, eta behean, pasabidearen
ezkerraldean, sukalde handi eta bero bat tximinia eta
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
18
mahai handi batekin zegoen. Mahai honen inguruan
familia osoa elkartzen zen. Eskuinaldean, berriz, hainbat
logela zeunden.
Amamak, gabon gauean desio bat bakoitzarentzat
ematen zuten kanika bereziak ganbaran gordeta zituen.
Sukaldean afaria prestatzen ari zen bitartean, bere
ilobak, Eder izeneko 10 urteko mutiko argal eta politak,
baina baita kakalarri eta bihurriak, amamaren kanikak
aurkitu zituen eta inori galdetu gabe haiekin jolasten
hasi zen, magikoak zirela jakin barik. Baina, bat batean,
logelan zegoen beste joko bat hartzerakoan, kanikak
hortik ahaztuta utzi zituen.
Orduan, amama ganbarara erretilu baten bila joan
zenean, kanikak ez zeudela bere lekuan konturatu zen.
Oso kezkatuta zegoenez, alabari deitu zion:
Miren, mesedez, etorri hona!
Banoa ama. Zer gertatzen da?
Begiratu!! Kanikak desagertu egin dira. Zer egingo
dugu orain?
Lasai zaitez, Gauerako aurkituko ditugu.
Kanikak bilatzen zeudelarik, Mirenek aurkitu zituen
eta amamari erakutsi gabe, bere lekuan gorde zituen.
Gaua heltzean, denak mahai handi horren inguruan
eseri ziren. Afaldu ondoren, kanikei desioak eskatzeko
Ipuin Bilduma
DBH 1A
19
momentua heldu zenean, osaba Kepa hasi zen bere
desioarekin. Hau zoritxarra hau!
Hemen ez da ezer gertatzen. Nire desioa ez da
bete, eta gainera kanikek ez dute ezta distira
egiten ere ! – esan zuen osabak.
Arrazoia duzu, hauek ez dira benetako kanikak! –
erantzun zuen amamak.
Denak kezkatuta zeunden unean, mutikoak esan zuen:
Lehen, ganbaran zeunden kanika batzuekin jolasten
egon naiz. Ez ziren haiek izango, ezta ?
Eta non utzi dituzu ? –esan zuen osabak.
Azken aldiz amamaren logelan jolastu dudala uste
dut.
Ongi, beraz, hara joango gara.
Orduan, han bilatzen hasi ziren baina ez zituzten
aurkitu. Bat-batean, izebak ohearen behean
begiratzerakoan aurkitu egin zituen. Denok pozik saltoka
zeunden, baina halako batean …
Itxoin momentu batez, oraindik ez dakigu hauexek
diren ala ez -esan zuen osabak.
Egia da -baieztatu zuen izebak.
Goazen ba frogatzera.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
20
Eta halaxe egin zuten. Zorionez, bilatzen ari ziren
kanikak ziren. Azkenean, gabon gau zoragarriaz gozatu
egin ahal izan zuten denek batera beraien desioekin.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
21
Kebir Colmenero
Oso goiz ederra
irten zen 1987.eko
urtarrilaren 7an
Ezkaroz izeneko
herrixkan. Ez zen
biztanleria handiko
komunitatea, 300
pertsona biziko
ziren bertan.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
22
Udazkenean herrian zegoen taberna edota ostatua bete
egiten ziren arrazoi xume bategatik: perretxikoen
bilketa. Klima egokia zegoen zonalde horretan, uda
beroak eta negu hotzak.
Hor igarotzen zituen Hasierrek oporrak bere amona
Martinaren etxean. Martina oso emakume alaia zen,
askotan herriko txikienei istorioak kontatzen zizkien eta
famatua zen horregatik. Ez zen oso altua, begi urdinduna
eta gelditzen zitzaion ile gutxiek urdinxka kolorea
zeukaten baina bere aurpegiak alaitasuna eta poza
adierazten zuen.
Martinak eta Hasierrek oso harreman estua
mantentzen zuten eta horregatik, ahal zuenean bertara
zihoan. Gainera lagunak zituen Ezkarozen; beraien artean
Andoni ,a ze nolako trastoa! Beti leku batetik bestera
zebilen lotsagabekeriak prestatzen edota frontoian
pilotan jolasten.
Andonik arreba bat zeukan Idoia, bera baino 10
hilabete txikiagoa eta ura zen Hasierren arreta
erakartzen zuen emakume bakarra. Hasier mutiko polita
zen, bere ile marroi eta begi urdinekin. Ez zegoen oso
pozik bere altuerarekin, berak altuagoa izan nahi
baitzuen. Idoia neska eder eta pinpirina zen, bere ile
beltzak eta begi marroiek mutiko bat baino gehiagoren
bihotza bereganatu zuten. Idoiak gustukoa zuen Hasier
baina bera baino aktore hobeagoa zenez, ia ez zitzaion
nabaritzen.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
23
Azken finean hirurok oso une polit eta hunkigarriak
igaro zituzten batera.
Kuttuntto!! Jaitsi zaitez gosaltzera, goizeko
hamaika eta erdiak dira eta hamabietan plazan egon
behar duzu -esan zuen amona esnea berotzen
zuelarik.
Banoa amona, aurpegia garbitzen ari naiz
amaitzerakoan noa -erantzun zion urak begiak
garbitzen zizkion bitartean.
Eskailerak hirunaka jaitsi eta mahaira eseri zen
horman zegoen erlojuari begiratuz. Gosaldu ostean
txandala eta kamiseta jantzi eta plazara abiatu zen.
Bertan zain zituen Idoia eta Andoni eskupilotan aritzeko
irrikaz.
Bada garaia mutiko, hamabietan esaten badugu
hamabietan da ez ordu laurden beranduago!! -esan
zuen Andonik arrazoi osoz.
Lasai, nebatxo, behintzat iritsi egin da- esan zuen
Idoiak Hasier defendatuz.
Jarraian hiru lagunak frontoira abiatu ziren partidu
bat jokatzeko asmoz. Han hasi bezain laster, Idoiak
indar gehiegiz jo zuen pilota eta erreboteaz ibaira jaurti
zuen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
24
Kaka! Larregi indarrekin eman diot, akabo gure
partida! -esan zuen neskatoak hserre.
Ez zaitezte arduratu, agian pilotaren pisuaren
ondorioz hondoratu egin da bakarrik. Garai honetan
Salazar ibaiak oso ur gutxi dauka eta arazorik gabe
hartuko dugu -esan zuen Hasierrek jakin minez
betea.
Ongi oraintxe bertan hartuko dut!
Geldi hemen, ni joango naiz bere bila! -esanez
ibaiaren ertzera abiatu zen.
Mila esker Hasier zu bai lagun ona! -erantzun zion
Idoiak eskerrak emanez.
Hasier ibaiertzera heldu eta pilota ikusi zuen, ez
zegoen oso urrun, eskua ukondoraino sartuz lortuko zuen.
Bat-batean pilotaren alboan distira
egiten zuen zerbait ikusi zuen:
zilarrezko lauburu bat. Liluratuta
bezala nabaritu zen eta hartzen
saiatu zen. Ez zen iristen, agian
pittin bat luzatuz gero ...
PLASTA!!!
Ahhhhhhhhhhhh! -oihukatu
zuen Hasierrek uretara erortzen zen bitartean.
Bat-batean Hasier baso baten erdian jaiki zen,
lauburua lepoan zuelarik. Mutikoak bere ingurua mehatu
zuen. Ipuinetan deskribatzen ziren basoetakoa zirudien
Ipuin Bilduma
DBH 1A
25
bere zuhaitz handi eta sendoekin edota animalien zarata
atseginekin. Baina hori ez zen ipuin bat.
Baina non demontre nago? Ni pilota hartzera
nindoan, lauburua ikusi, hartzen saiatu eta ibaira
jauzi nintzen -esan zuen mutikoak urduritasunaz
betea.
Ez zekien nola iritsi zen bertara ezta non zegoen.
Hasieran ametsa zela pentsatu zuen; ez zen horrelakoa
izan.
Jijijiji..-entzun zen.
Nor dabil hor?Atera dadila oraintxe bertan! -esan
zuen
Hasierrek leku guztietara begiratzen zuelarik.
Ezertxo ere ez zuen ikusi, baina bat-batean gorantz
begiratzerakoan zuhaitzetatik zintzilik zeuden
pertsonatxoen modukoak ikusi zituen.
Nortzuk zarete?-galdetu zuen mutikoa.
Une horretan ezezagun haiek salto batez lurrera iritsi
ziren. Hasierrek ezin zuen sinetsi. Mikolosak ziren,
metro bateko ipotxen modukoak, ez ziren oso famatuak
beraien bihotz onagatik. Basoetan ibiltzen ziren
pertsonei harriak botatzen zizkieten bertatik
aldentzeko. Baina Euskal Mitologiako pertsonaiak ziren,
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
26
edo hala zioen bere amona Martinak kontatutako
kondairak. Metro bateko gizakitxoak ziren, ile luze eta
zuria zeukaten eta kontrolik gabeko bizarrak. Marradun
frakak eta txaleko marroiak zeramaten.
Nor demontre zarete zuek?Ipuinetako pertsonaiak?
-galdetu zien gure protagonistak ametsetan
zegoelarik pentsatzen.
Arrazoi osoa daukazu mutiko, eta zu, zer egiten
duzu gure lurraldeetan? -esan zuen nagusia
zirudienak.
Ez dakit ni Ezkarozekoa naiz eta bat-batean hemen
agertu naiz, espero dut zuek laguntzea -esan zien
laguntza eskatuz.
Ez zaitut sinesten, zu ehiztari bat zara eta gu
harrapatu nahi gaituzu edota hil! Beraz, mutilak,
akabo berarekin!!!! -agindu zien nagusiak bere
gizonei.
Hasierrek bere azkena zela pentsatu zuen baina justu
Mikolatsak bere gainean zituelarik ziztu bizian ihes egin
zuten.
Uff...Eskerrak, salbatuta nago -esan zuen bere
atzeari begiratuz
Atzean 2 metroko gizon indartsu bat ikusi zuen.
Bizarra belaunetaraino heltzen zitzaion eta aurpegia
bizarraz estalia zeukan. Basajauna zen.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
27
Ahhhhhhhhhhh!!!! -oihukatu zuen Hasierrek
Lasai, mutiko, ez dizut ezer egingo, gainera bizia
salbatu dizut -esan zion gizon horrek.
Hasierri ikara pasatu eta lasaitu zenean liluratua
gelditu zen.
Baina zu nor zara? Basajauna? -galdetu zion bere
pentsamenduak ziurtatzeko.
Halaxe da mutiko,eta zu nor zara? -galdetu zion
Nik Hasier dut izena eta ez dakit nola heldu naizen
hona, ezta non nagoen ere -esan zuen
Antzinako Euskal Herrian zaude, Hasier -erantzun
zion
Ezinezkoa da denboran zehar bidaiak egitea, hau
amets bat izan beharko litzateke baina ez dirudi.
Benetakoa da! Gainera nola itzuliko naiz nire
garaira? -esan zuen urduri.
Ez arduratu zure garaira itzultzeko modu bat dago:
hemendik 12 kilometrora dagoen mendiaren beste
aldera igarotzea eta bertan zure lepokoa eskuan
daukazularik honako itzak esan: direnik ez da sinistu behar, ez direla ez da esan behar -erantzun zion
Basajaunak.
Etorri ahal zara nirekin mendiraino Basajaun? -
galdetu zion.
Jakina, gustu handiarekin -esan eta egin.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
28
Biak batera bidaia egin zuten; bitartean Basajaunek
gaur egungo teknologia berriei buruz galdetu zion eta
nolako antolaketa zeukaten. Hasierrek galdera guztiak
erantzun zituen inolako arazorik gabe. Hiru orduz ibili
ostean mendiaren hasierara heldu ziren.
Hasier, hemen gure bideak banatzen dira -esan zuen
Basajaunak.
Zergatik ezin zara nirekin jarraitu mendi
gailurreraino? -galdetu zion.
Mendiaren eremu honetan oso aldapa luzeak eta
harriz beteta daude eta ni nire pisuarekin ezin
izango naiz zutik mantendu, espero dut egunen
batean zu berriro ikustea -esan zuen Basajauna.
Beno, mila esker zure laguntzagatik eta agur! -
agurtu zuen Hasierrek.
Agur mutiko! –erantzun zion egunen batean berriro
ikusteko asmoz.
Hasier mendian gora ibili zen, oso aldapa luzeak eta
arriskutsuak igaro zituen eta gaua heltzear zegoenean,
zuhaitz baten azpian etzanda jarri zen lo egiteko asmoz.
Gauerdia zen, Hasier lotan zegoen baina bat-batean
musika doinu batek esanarazi zuen. Soinuari jarraituz ia
mendiaren gailurreraino iritsi zen eta bertan ikusi zuena
liluratua utzi zuen: hamar emakume borobilean kokatuta
zeuden akelarre baten inguruan!!
Emakumeak edo sorginak ez ziren batere atseginak, ile
zikin eta zuria zeukaten. Beraien begiak perlak bezain
Ipuin Bilduma
DBH 1A
29
beltzak ziren eta batzuek hortz gutxi zeuzkaten.
Zaharrak ziren. Denak gona luzeak eta alkandorak
zeramatzaten. Beraien buru gainean kono formako
txapela zeramaten gehienak. Akerra altua eta beltza
zen, adar luze eta sendoak zituen bere giharrak bezala.
Gizonaren eta akerraren arteko nahasketa zen, atzazal
luzeak eta hortz mingarriak zituen edonor ikaratzeko
prest.
Denok edaten ari ziren,
sorgin batzuk mozkor zeuden,
akerra ez.
Amatxo maitea! -esan
zuen beldurrez
Bat-batean bere alboan
zegoen zuhaitzean zeuden
hontzak zarataka hasi ziren.
Zerbait gertatzen zaie
hontzei -esan zuen
sorgin batek.
Begira hor mutiko bat dago! -beste batek.
Akaba dezagun, bestela herrian erre egingo
gaituzte sorginak izateagatik! -oihukatu zuen
besteak.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
30
Hasier korrika hasi zen mendiaren gailurrerantz inoiz
baino bizkorrago bere atzean sorginak eta Akerra
zituelarik. Gailurrera heldu ondoren aldapa erraldoi bat
jaitsi zuen abiadura handiz baina bat-batean harri
batekin oztopo egin zuen eta lurrera jausi zen ezkerreko
orkatilan zauri bat eginez.
Sorginek eta Akerrak Hasier harrapatu zuten.
Hauxe da zure azkena mutiko!! -esan zion Akerrak
bere adarrez iltzatzeko asmoarekin.
Orduan Hasier bere lepoan zeraman lauburua bere
esku artean hartu eta esan zuen:
Direnik ez da sinistu behar, ez direla ez da esan
behar! -esan zuen.
Hori esanez Hasier bertatik desagertu eta
Ezkarozeko ibaiaren gainean zegoen zubian agertu zen.
Bere inguruan Idoia,Andoni eta Martina zeuden.
Eskerrak ondo zaudela Hasier. 10 minutu igaro
dituzu ur azpian, ez dakit nola iraun duzun -esan
zion Idoiak 2 malko begietatik irteten zitzaizkiola.
Kutuntto ondo al zaude? -galdetu zion Martinak
E adiskide arduratuta gintuzun! -onartu zuen
Andonik.
Lasai, ondo nago ez da hainbesterako.. -esan zien
Hasierrek.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
31
Hasier, ni zera…, zerbait esan nahi nizun...maite
zaitut -eta hori esanez musu bat eman zion Hasierri
ezpainetan.
Jarraian korrika joan zen bere nebarekin.
-UAU!!!!!!!-ohiukatu zuen Hasierrek poza bere
gorputzaz jabetzen zelarik.
Amonarekin joan zen etxerantz eta bidean 2 gauza
garrantzitsu ikusi zituen:bere lepoan lauburua zegoen
eta ezkerreko hankan zauri bat zeukan.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
32
Ipuin Bilduma
DBH 1A
33
Jon Díez
Bazen behin, kuadrila bat: Markos, Peru, Gorka,
Arkaitz eta Joseba.
Markos pertsona oso
langilea zen eta nota
onak ateratzen
zituen. Peruri
aldrebes gertatzen
zitzaion, nota
txarrak ateratzen zituen
baina asko ahalegintzen zenez, bostak ipintzen
zizkioten. Gorka pertsona jatorra eta trebea zen
kiroletan. Arkaitzi ere kirolak gustatzen zitzaizkion,
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
34
Bizkaiko onena zen ohe elastikoetan. Azkenik, Josebari
informatika asko gustatzen zitzaion.
Klasean irakasleak taldeko proiektu bat egitea
agintzen du. Orduan kuadrilakoek elkarrekin egitea
pentsatzen dute. Lanean jartzen direnean ez dira ados
jartzen nolako proiektua egingo duten. Batek
informatikari buruz egin nahi du, besteak kirolari buruz
eta besteei ez zaie inporta zeri buruz egitea. Horregatik
beraien artean liskarrak hasten dira:
Kirolari buruzko ideia, zurea baino hobeagoa da -
esan zuen Arkaitzek.
Hori ez da egia! Ideia oso arrunta da -esan zuen
Markosek.
Ez da hainbesterako, bi ideiak oso onak dira.
Ez, ideia hoberena, ordenagailu berri bat egitea da.
Zergatik ez dugu puntu batera heltzen eta gauza
bat egiten dugu –bukatu zuen Arkaitzek.
Kotxe bat egingo dugu -denek batera.
Lasaitasunez hitz egin ondoren kotxeaz pentsatzen
dute. Kotxea egiten hasi aurretik, planoak eta
marrazkiak egiten dituzte.
Geroago piezak erosten dituzte kotxea egiten
hasteko. Hasteko, forma orokorra egiten dute eta
gurpilak jartzen dizkiote. Amaitzeko, bolantea eta
pedalak jartzen dizkiote eta gorriz margotu egiten dute,
kuadrila oso pozik ipini zen egindako lanarekin baina
Ipuin Bilduma
DBH 1A
35
kotxea pizten dutenean motorra ez dabil. Denek triste
jartzen dira uste dutelako ezin izango dutela konpondu.
Lasaitzen direnean motorra begiratu eta konpondu
egiten dute. Bigarren aldiz probatzen dutenean, ondo
dabilela ikusten dute eta denak pozik jartzen dira.
Proiektua irakasleari erakusten diotenean oso urduri ipini
ziren baina hamar bat ateratzen dute. Kuadrilakoek
ondorengoa esan zuten:
Lagunok badaukat ideia bat hamar hori ospatzeko
-esan zuen Josebak.
Ba, esan Joseba.
Bizkaiko jatetxerik hobenera joatea.
Eta nondik aterako dugu dirua? –galdetu zion
zuen Peruk.
Oso erraza, begira! Egin dugun kotxearekin,
entzun dut erakustaldi batera eraman ahal
dugula, eta gure kotxea oso polita bada 1.000€
ematen digute.
Egia al da hori edo gezurretan zaude? -esan zuen
Markosek.
Egia hutsa.
Ez dugu gehiago hitz egingo, non dago
erakustaldi hori? –galdetu zuen Arkaitzek.
Kuadrila guztia bueltatu zen erakustaldi horretatik
oso pozik: hamar bat ateraz gain, 1.000€ irabazi
zutelako. Geroago, Euskal Herriko jatetxe garestien eta
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
36
hoberenera joaten dira. Jatetxean bazeuden pertsona
oso dotoreak eta dirudunak. Kuadrila hasi zen jaten…
Jan eta gero etxera joan ziren bakarrik eta pozik.
Egia esanda eduki zuten bere bizitzako egunik hoberena.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
37
Unai Durán
Udako oporrak ziren eta Bizkaiko kostaldean dagoen
herri txiki baten zeuden Aitor, Txentxu eta Miren
belarrean etzanda arratsaldeko azken eguzki izpiak
aprobetxatzen. Aitor mutiko altua zen, ile eta begi
ilunduna eta bihotz onekoa. Txentxu baxua zen, ile
marroia eta begi urdinak zituen eta izaera ezkorra zuen.
Miren, berriz, ez zen altua ez baxua, ile horia eta begi
berdeak zituen eta oso azkarra zen, bere lagunak
laguntzeko beti prest zegoena. Hirurak 12-13 urte
zituzten. Belarrean etzanda zeudelarik, Mireni bururatu
zitzaion:
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
38
Zergatik ez goaz bihar goizean hondartzara?
Ideia ona da, bero honekin ondo etorriko zaigu
bainu bat eta -erantzun zion Aitorrek.
Ba, ziur jendez gainezka egongo dela -zirikatu
zuen Txentxuk- baina bere bi lagunek ez zioten
kasurik egin.
Hurrengo
egunean herriko
plazan elkartu
motxila eta guzti
eta hondartzara
abiatu ziren.
Minutu batzuk
zeramatzaten
ibiltzen, baina bat-
batean lurra
beraien oinen
azpian apurtu eta
metro batzuk jauzi
ziren lurraren
kontra jo arte eta
konortea galdu
zuten.
Non gaude? -galdetu
zuen Aitorrek esnatzerakoan.
Ez dakit, zuloren batean seguru asko -erantzun
zuen Mirenek bere alboetara begiratzen.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
39
Baina berehala konturatu ziren non zeuden.
Kobazulo ikaragarri bat zen. Haiek zeuden tokia kupula
erraldoi bat zen, eta norabide guztietara tunel mordoa
zabaltzen ziren. Baina bere tamaina ez zen
ikaragarriena, baizik eta nahiz eta Bizkaiko kostaldean
egon non klima epela zen, koba hori guztiz izoztuta
zegoela zen. Sabaia estalaktitaz josita zegoen eta koba
osoan distira zuriak eta urdinak zeuden.
Baina nola da posible hain kobazulo handi bat
hemen izoztuta egotea? -galdetu zuen
Txentxuk guztiz harrituta.
Ez dakit, baina hoberena hemendik ateratzea
da -erantzun zion Mirenek harrituta ere.
Bila dezagun irteera bat.
Baina orduan burrunba izugarria entzun zuten eta
sabaiko izotza erortzen hasi zen eta hormetako eta
lurreko izotza apurtzen.
Eta zer gertatzen da orain? -galdetu zuen
Txentxuk beldurrez.
Kobazuloko izotza urtzen ari da! -oihukatu zuen
Aitorrek- azkar, atera gaitezen hemendik!
Korrika egiten hasi ziren irteera bat bilatzen, baina
ez zegoen bat ere ez. Orduan, paretan zulo bat ikusi
zuten eta birritan pentsatu gabe zulo horretatik salto
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
40
egin eta itsasora jausi ziren. Kostalderaino igeri egin eta
etxera abiatu ziren.
Bi aste igaro ziren bere abenturatxoa gertatu
zenetik eta ez zioten inori ezer kontatu. Baina orduan
kobazulo horren aurkikuntza publikoa egitea erabaki
zuten; hala ere, lehenago kobazuloa berriz ikustera joan
ziren. Oraingo honetan sokak, linternak eta arnesak
eraman zituzten. Tresna hauen laguntzaz kobazulora
berriz jaistea lortu zuten, baina desilusio bat hartu
zuten; izotz guztia desegin zenez kobazulo guztia urez
beteta zegoen. Igeri egin zuten irlatxo bateraino, baina
bertara heldu aurretik uretan burbuilak ateratzen hasi
ziren beraien aurrean.
Zer da hori? -esan zuen Aitorrek.
Baina inork ezer erantzun baino lehenago aho handi
bat atera eta hirurak irentsi zituen. Esnatu zirenean
irentsi zituen munstroaren sabelean zeuden.
Nola aterako gara hemendik? -galdetu zuen
Aitorrek.
Ezin dugu, hemen hilko gara eta ez du inork
jakingo -erantzun zuen Txentxuk.
Ez izan hain ezkorra Txentxu! -Miren haserre-
Hemendik aterako gara eta bizirik!
Baina nola? Munstro hau erraldoia da! -esan
zuen Aitorrek, etsita.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
41
Itxaron momentu batez, munstroa? Nik uste
dut bale bat dela -esan zuen Mirenek,
pentsakor.
Eta balea bada, nola sartu da koban? -galdetu
zion Txentxuk harrokeriaz.
Urez beteta dagoelako eta itsasoarekin
komunikatuta dago. Nonbaitetik sartuko zen -
erantzun zion Aitorrek.
Bai, horrek zentzua du. Eta bale bat bada,
arnasteko erabiltzen duen zulotik atera
gaitezke, pelikuletan bezala -esan zuen
Mirenek oso pozik.
Zeren zain gaude? Goazen zulo horretara! -
oihukatu zuen Aitorrek.
Orduan hirurak abiatu ziren balearen goialdera eta
han ikusi zuten zuloa. Minutu batzuk itxaron zituzten
balea urez beteta egon arte eta orduan ziuuuf! Ziztu
bizian atera ziren eta itsasoan bukatu zuten berriz ere.
Etxera blai-blai eginda iritsi ziren, baina oraingo honetan
guztiei kontatzeko asmoz.
Hurrengo egunean bere abentura eta kobazuloaren
aurkikuntza publikoa egin zuten eta egunkarian agertu
zen, egun batzuk geroago telebistan, gero interneten,
jarraian aldizkarietan … eta ospetsu eta dirudun bizi izan
ziren handik aurrera.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
42
Ipuin Bilduma
DBH 1A
43
Lander Eguzkiza
Bazen behin
detektibe bat. Kasu
guztiak zorteaz asmatzen
zituena.
Egun batean deitu
zioten gizon batzuek ea
kasu arraro bat asmatu
ahal zuen; ospe handia
zuelako deitu zioten.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
44
Detektibea Apolo deitzen zen ez zen oso altua baina
ezta oso baxua ere, ile beltza eta motza zuen eta
zamarra berde bat praka gorriekin eramaten zuen.
Apolo laguntzaile bat zuen Miles deitzen zena.
Hurrengo egunean eszenatokira joan ziren proben
bila. Etxera heltzean, etxezaina ikusi zuten.
Kaixo, guk detektibeak gara -esan zuen Apolok.
Jarraitu niri -esan zuen etxezainak.
Ongi da, nora garamatzazu? -
galdetu zuen Milesek.
Lehenengo nire jabearekin
hitz egitera eta gero
berarekin eszenatokira.
Orduan Apolok eta Milesek
etxezainari jarraitu zioten.
Kaixo gu detektibeak gara
eta kasu hau argitzera gatoz
-esan zion Milesek jabeari.
Kaixo, nik Ganon dut izena
eta honen guztiaren jabea naiz.
Momentu hartan garbitzailea atera zen oihuak
botaz eta guztiak ikaratzen, Ganon izan ezik. Ganonek
galdetu zion ea zer gertatu zen eta berak erantzun zuen:
Ipuin Bilduma
DBH 1A
45
Pertsona bat zegoen logelan, pertsonak bi
hortz luze eta zorrotz zituen eta ile beltza.
Goazen logelara askar!!! -esan zuen Apolok
oihukatzen eta korrika joan zen.
Segundo batzuk geroago: BUM!!!!!!!!!! bat entzun zen
eta Apolo itzuli zen galdezka ea non zegoen logela eta
aurpegia kolpeagatik gorrituta zeukan.
Guztiek Ganoni jarraitu zioten logelaraino. Han
Apolo hasi zen pistak bilatzen gizon misteriotsua ez
zegoelako. Apolok ez zuen ezer aurkitu baina zapaten
soka ez zuenez lotu lurrera jauzi zen eta, txiripaz, kapa
beltz eta handi bat ikusi zuen.
Apolok hitz egin baino lehen, Ganonek esan zuen:
Apolo zu itsua zara?
Ez soilik tontoa -esan zuen Milesek.
Orduan nola lortu dut hainbeste kasu argitzea?
-esan suen Apolok zapatak lotzen zituen
bitartean.
ISILDU!!!!!!!- oihukatu zuen etxezainak.
Ondo eginda Lukas -esan zuen Ganonek.
Apolok gose zenez etxezainari galdetu zion ea
zerbait zegoen jateko, etxezainak esan zion baietz eta
joan zen janariaren bila.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
46
Bitartean Milesek galdetu zion Ganoni zertara
etorri ziren.
Garbitzailea esan duenagatik.
Zu ere ikusi duzu pertsona bat?
Bai, nik atzo ikusi nuen goizeko zazpietan gutxi
gora behera, baina ez da hori bakarrik nire
laguntzaileari haginka egin zion garbitzaileak
esan dituen hortzekin.
Laguntzailea ikusi al dugu? -galdetu zion
Milesek.
Ez, medikuarenera eraman dute eta gero
poliziak ikertu behar du.
Ganonek hori esan eta gero polizia etxera sartu zen.
Proben bila zetozela esan zien. Gero etxezainak etorri
banana batekin eta ez zuela ezer gehiago aurkitu esanez,
Apolori eman zion.
Apolo entzun duzu dena?
Bai, ganorabakoa da, bakarrik bananak
geratzea.
Zertaz hitz egiten duzu? -galdetu zion Milesek
Apolori.
Etxezainak esandakoaz eta zuk?
Ganonek esandakoari ez egin kasu handirik,
gose handia dut eta.
Baina oso garrantzitsua izan da!!!
Ipuin Bilduma
DBH 1A
47
Nik kontatuko diot, zuk jarraitu pistak bilatzen
-esan zion Ganonek Milesi.
Ondo da baina esaten dizut ziur ez duela
ulertuko lehenengoan.
Ganon hasi zen esandako guztia Apolori esaten;
bitartean Miles hasi zen probak bilatzen etxe osotik.
Bukatzean Apolok Milesi deitu zion eta pistak bilatzen
hasi ziren. Apolok banana bukatu zuen eta azala lurrera
bota zuen, gero jarraitu zuen pistak bilatzen.
Ordu batzuk geroago bananaren azala bota zuen
gelara joan zen pistak berriro bilatzera, ez zuelako ezer
aurkitu. Minutu batzuk geroago bananaren azalarekin
lurrera jauzi zen, jauztean botoi ezkutu bat ukitu zuen.
Botoia sakatzean isilpeko gela bat ireki zen.
Guztiak gelara sartu ziren. Han pertsona bat
aurkitu zuten laborategi batean. Ikustean pertsona
korrika joan zen baina oso arin Milesek rezeptor bat
bota zion pertsonari. Rezeptoreaz jakin ahal zuten non
zegoen, baina horretarako telebista bat behar zuten eta
Ganoni eskatu zioten, transzeptorea hartu eta instalatu
zuten telebistaren ondoan eta gero konektatu zuten.
Transzeptoreari ezker jakin zuten non zegoen
gizona eta gaztelu batean bizi zela ikusi zuten.
Garbitzaileak ikustean gaztelu hori ezagutu zuen eta
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
48
esan zien non zegoen. Guztiak joan ziren gaztelura etxe-
zaindaria eta garbitzailea izan ezik.
Gaztelura heltzean guztiak zuten beldur apur bat
baina jakinmina handiagoa zen eta sartu ziren. Barruan
pertsona ikusi zuten eta bira ematean guztiek ezagutu
zuten eta guztiak batera ezan zuten beldurtuta:
DRAKULA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! eta ezagutzean korrika joan ziren
baina atea itxita zegoen.
Drakula hurbiltzen zegoenean ileorde bat lurrera
jausi zitzaion eta drakula burusoil geratu zen guztiak
izutuz baina bera ez zen konturatu eta murtxikatu nahi
izan zuenean bere hortz-haginak lurrera jausi ziren eta
gero bere ileordeaz lurrera jausi zen eta denak barrezka
hasi ziren eta Apolo aprobetxatu zuen Drakula
harrapatzeko. Gero guztiak geratu ziren barrezka
Apolorengatik eta bere zorteagatik eta jakin zuten kasu
guztiak zortez asmatzen zituela.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
49
Ander Etxebarria
Bazen behin mutiko bat beti etxean zegoena, eta
lagunik ez zuena. Mutil hau Ander deitzen zen.
Klasean ez zen inorekin egoten eta gainera bere klaseko
fanfarroiak beti egoten ziren bere lepoaz barrezka eta
bihurrikeriak egiten.
Egun batean Jon deitzen zen bere klaseko mutil bat
hurbildu zitzaion ikastolaren atzealdeko parke batean.
Ander eserleku batean zegoen, eta Anderrek ikusi
zuenean Jon hurbiltzen zela oso kezkaturik eserita
gelditu zen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
50
Jon ailegatu zenean esan zion:
Zu, Ander, eman poltsikoan daukazun diru
guztia.
Anderrek erantzun zion:
Ez dizut ezer emango.
Jon hori entzutean, haserre galanta hartu zuen eta
horregatik Jonek Anderri jo egin zion.
Ordu batzuk pasa ondoren, Ander etxera ailegatu zen
eta bere ama Maite, oso kezkaturik, Ander begia
ubelduta eta odolez beterik ikusi zuenean joan zen
esatera zer gertatu zitzaion eta Anderrek esan zion:
Jausi naiz zuhaitz batetik eta min handia hartu
dut.
Anderrek bere amari gezurra esan zion baina bere
amak egun gutxi barru enteratu zen zer gertatu zitzaion
benetan. Ander ikastolatik bueltan etxera ailegatu eta
bere amak hau esan zion:
Ander oso haserre nago zurekin gezurra esan
didazulako.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
51
Ander haserre handia hartu zuen eta ohera joan
zen.
Hurrengo egunean
Anderrek ideia bat eduki
zuen eta ideia hori zen
gimnasio batean apuntatzea
boxeoa praktikatzeko.
Ikastolatik atera eta gero,
gimnasiora abiatu zen eta
bere lehen eguna zenez,
entrenatzailea jipoi ona eman
zion entrenamenduarekin.
Ander oso argala zen eta ez
zuen indar askorik.
Hiru aste pasatu eta gero
Ander asko aldatu zen.
Indar handia zeukan eta hasi
zen boxeo partidak egiten.
Bere entrenatzaileak apuntatu zuen txapelketa
batera eta Ander finalera ailegatu zen.
Finalean bere klaseko Jonekin jolastu behar zuen eta
Ander asko entrenatu zen Jon txikitzeko.
Aste bat pasa ondoren finala ailegatu zen eta finala
ikusteko jende pila etorri zen.
Jende guztia animatzen zion Joni; Anderri soilik
animatzen zioten entrenatzaileak eta bere amak.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
52
Anderrek esan zion bere amari irabazten bazuen, bere
aitari dedikatuko ziola garaipena.
Anderren aita hil zen duela 4 urte baina Ander hori
guztia kenduta zuen burutik.
Finala hasi eta Jon hasi zen Anderri kolpatzen.
Gutxi falta zen konbatea bukatzeko eta Anderrek
ukabilkada izugarria eman zion Joni eta K.O utzi zuen
lurrean.
Ander oso pozik zegoen, txapelketa irabazi zuen
eta. Bere ama eta entrenatzailea berarengana joan eta
besarkada bat eman zioten. Azkenean Ander lagun asko
egin zituen eta oso ondo moldatu zen berriro Jonekin.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
53
Unai Fraile
Peter bederatzi urteko estralurtar bat zen. Marte
planetan bizi zen bere gurasoekin. Berari Lurra planeta
aztertzea izugarri
gustatzen zitzaion.
Gainera Lurra
planetako jendearekiko
antza handia zeukan. Ia
ezinezkoa zen bera eta
Lurreko pertsona bat
desberdintzea.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
54
Egun batean Peter lagunekin atera zen eta
itzultzean bere gurasoek alboko ilargi batera erosketak
egitera joatea agindu zioten. Peter hori entzun eta gero,
espaziuntzia hartu zuen. Bat-batean ilargiko bidean
meteorito baten aurka jo egin zuen eta meteoritoak
Peter Lurreraino ekarri zuen. Kolpearen ondorioz
konortea galdu egin zuen.
Ordu batzuk geroago Peter esnatu zen. Orduan
altxatu eta kartel bat ikusi zuen; kartel horretan
Santurtzi esaten zuen eta haren atzean herri handi bat
ikusten zen. Peterrek, hori ikustean herri hori Santurtzi
zela pentsatu zuen. Herrirantz zihoan bideari jarraituz
ikastola bat aurkitu zuen. Ikastolaren horma batean
Bihotz Gaztea ikastola jartzen zuen. Peterrek hori
ikastolaren izena zela pentsatu zuen. Ikastolak bi patio
zituen. Bat beheko aldean zegoen eta bestea teilatuan.
Azkeneko patio honetan ume batzuk jolasten
zenbiltzaten. Peter ikastolan sartu zen eta hori ikustean
han ikasi nahi zuela erabaki zuen. Hori erabaki ondoren
ikastolako zuzendariarengana joan zen. Zuzendariari han
ikasi ahal zuen galdetu zion eta zuzendariak baietz
erantzun zuen. Hurrengo egunean dagoeneko ikasten
zebilen eta ikastolan lagun asko eta handiak egin zituen.
Peter oso pozik zegoen hemen bere planetan baino
hobeto zegoelako.
Hilabete asko pasatu ziren eta Peter lagunekin
jarraitu zuen. Baina egun batean Peterren gurasoak
Ipuin Bilduma
DBH 1A
55
Lurra planetan agertu ziren. Zirudienez gurasoak Peter
planeta askotan bilatu zuten baina ahalegin guztietan
kale egiten zuten une horretara heldu arte. Peter haien
gurasoak ikustean poza eta tristura sentitzen zuen. Poza
sentitzen zuen bere gurasoak berriro ikusi zituelako eta
tristura segur aski handik joan beharko zuelako.
Gurasoak Peterren tristura ikustean zer gertatzen
zitzaion galdetu zioten eta Peterrek Lurra planetan
gelditu egin nahi zuela erantzun zien. Gurasoak hori
ezinezkoa zela esan zioten eta handik joatea erabaki
zuten. Ikastolako lagunek horretaz jabetzean guztiok
agurra ematera joan ziren. Gurasoak hori ez zuten
espero eta Peter hainbat lagun zituela ikusita iritziz
aldatu zuten. Peterrekin tratu bat egin zuten Peter
Lurra planetan geldituko zen baina asteburuetan
gurasoak bisitatzera joango zen.
Azkenean Peter ikasketak amaitu eta Bihotz
Gazteako irakaslea izan zen eta astebururo bere
jatorrizko planetara itzultzen zen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
56
Ipuin Bilduma
DBH 1A
57
Garikoitz García
Baziren behin Santurtzi izeneko herri txiki batean,
bost lagun arrantzale, itsasontziz joaten zirenak
Zierbenako hondartza txiki batera arrantza egitera.
Hondartza horretan ezin da sartu oinez, bakarrik
sar daiteke itsasontziz. Bertan ezin zara bainatu. Oso
hondartza polita da. Mendi askoren artean dago eta
zenbaitetan bero egiten du eta beste batzuetan hotz
egiten du. Leku horretan soilik arrantza egin ahal duzu.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
58
Duela gutxi hasi ziren hondartza horretara joaten,
baina egunez arrain gutxi zeuden.
Orduan esan zuen batek:
Diru asko ari gara galtzen, ez dago arrainik,
zergatik ez gara joaten beste leku batera?
Ez, oraindik ez gara errendituko, jarraituko
dugu aste batez eta ez badu funtzionatzen
beste konponbide bat bilatuko dugu -erantzun
zion kapitainak.
Astea pasa ondoren berriro bueltatu ziren
hondartza horretara eta ikusi zuten nola ateratzen zen
beste itsasontzi bat gauez hortik ibili zena. Orduan esan
zuen kapitaina :
Ipuin Bilduma
DBH 1A
59
Bueltatuko gara etxera, lo egingo dugu eta
gauez etorriko gara beraiek baino lehenago.
Orduan etxera bueltatu ziren; oheratu ziren guztiak
eta gaueko hamarretan geratu ziren portuan dena
prestatzeko eta hamaiketan ateratzeko.
Gaueko hamarrak heldu ziren, portuan ez zegoen inor,
bakarrik SANTA MARTA 2ko tripulanteak. Kapitainak
esan zuen:
Hamaika bost gutxiagotan ez dagoena
itsasontzian ez doa arrantza egitera eta gaur
ez du kobratuko.
Horrela guztiok egongo ziren ordu horretan
itsasontzian. Gaueko hamaikak bost gutxi heldu ziren,
denak itsasontzian zeuden eta Zierbenerantz abiatu
ziren bostak txalupan.
Zierbenara heltzean beste itsasontzi batekin
topatu ziren eta beste itsasontzikoek esan zieten:
Hondartza hau gurea da, alde hemendik!
Gu, zuek bezala egon ahal gara hondartza
honetan! Gu joaten bagara, zuek ere joango
zarete -erantzun zion SANTA MARTA 2ko
kapitainak.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
60
Orduan lehiaketa bat egin zuten, arrain gehiago
harrapatzen zituena hondartza horretan arrantza egin
ahal izateko.
Orduan SANTA MARTA 2ko tripulanteek 2.455
arrain harrapatu zituzten eta besteek 2.454arrain
harrapatu zituzten.
Azkenik Santurtziarrak geratu ziren hondartza
horrekin eta beti gauez joaten ziren arrantza egitera.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
61
Nerea García
Irati oso neskato jatorra da. Alaia eta oso
eskuzabala; horregatik, ditu hainbeste
lagun edo
adiskide. Neskatoa
sentikorra, baikorra eta
abar da. Bederatzi
urteko neskato normala da,
argala, ez oso altua, ile
beltzekoa… Baina horretaz
aparte badu bere gauza neskato
honek; irakurtzea asko
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
62
gustatzen zaionez, oso argia da eta inork ez dakizkien
gauzak dakizki…
Egun batean etxera heltzerakoan bere logelara joan
zen eta liburu potolo-potolo eta zahar bat hartu zuen
ohe-azpitik. Eta honela esan zuen:
Mesedez erakutsi iezadazu hartu behar dudan
bidea, agente jauna.
Bai, bai, ondo entzun duzue!. Gure neskatoa, espioia
da! Eta bere agenteari espioien kitt-a eskatu eta
Egiptora joan zen misio bat betetzera bere agenteak
eskatu zion bezala. Baina ez da hain erraza izango zeren
Shark Doktorea bazegoen jada bere maltzurkeriak
egiteko prest. Shark beti dago gauzak pil-pilean jartzeko
prest. Oso gizaki gaiztoa da eta ez da erraz
errenditzen…
Irati hegazkina hartu eta lasterrera ailegatu zen.
Eta bere misioa zein zen galdetu zion bere agenteari:
Jada hemen nago, eta orain, galdera bakarra,
zer egin behar dut?
Kobazulo zahar bat aurkitu egin behar duzu.
Horretarako hiru piramide famatuengana joan
eta gero deitu iezadazu -erantzun zuen.
Ondo da, ikusi arte, agente jauna.
Irati, esan bezala, martxan jarri zen bere motxila
pisutsuarekin batera. Baina bera ez zuen kontuan hartu,
Ipuin Bilduma
DBH 1A
63
Shark doktorea hortik hurbil egongo zela eta sorpresa
bat eman zuen:
Berriro elkartu egiten gara, polit hori -esan
zuen doktoreak.
Utz iezadazu bakean ziztrin halakoa! -izan zen
bere erantzuna.
Badakit denbora asko daramazula oinez eta
hori aprobetxatu egin behar da ezta? -
xuxurlatu zuen Shark doktorea.
Ez, mesedez, ez -erantzun zuen Iratik.
Bai!! IZPI UTRAPOTENTEAK!!!!
Eta orduan Iratik protektorea erabilita soilik
bultzakada ederra eman zion eta mesedea egin zion
zeren hiru piramideen alboan bukatu zen. Eta esan
bezala bere agenteari deitu zion eta uste dut gauza
inportantea ezan beharko ziola.
Kaixo esan didazun bezala, deitu egin dizut.
Bai eta berri txar bat dut zuretzat…-dio
agenteak aurpegi txarrarekin.
Zer ba? -erantzun zuen urduri.
Beno, ba, bilatzen gauden altxorra piramide
barruan dagoela -esan zuen.
Zer? Baina ezin naiz horra barrura sartu.
Debekatuta dago!
Badakit baina irteeraren bat bilatu beharko
duzu.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
64
Beno, ongi da, baina material gehiago beharko
dut -dio neskatoak.
Ongi da. Zer behar duzu? -galdetu zion.
Soka bat eta beste linterna bat.
Ongi da, oraintxe goaz -erantzun zuen.
Eta agindu bezala hortxe zeuden, eskatutako
materiala emateko.
Ezkerrik asko -dio Iratik.
Ez dago zergatik, eta zorte on! Beno joan
beharra dut agur.
Agur!
Gaua heltzear zegoen. Zaintzaileak lokartu egin
zirenean, Irati goiko partetik sartzea erabaki zuen. Eta
soilik minutu pare baten ostean bazegoen jada
piramidearen barruan, eta horrexegatik lanean hasi zen.
Berak uste zuena baina errazagoa izan zen barrura
sartzea, eta zerbait arraroa gertatzen ari zela susmatu
zuen. Eta egia zen; bidean tranpa pila batekin aurkitu zen
eta batean hil edo biziko une bat izan zuen, bera trankil-
trankil zegoelako eta bat-batean lurra erortzen hasi zen
eta ia-ia jauzi egin zen heldu zion zuen makila hantze
egon ez balitz. Baina makila hori, ez zen edonolako makila
zeren hori beherantz sakatzean ate bat ireki zen, eta
hara nor zegoen, gure Shark doktorea altxorra hartzeko
prest.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
65
Ez hartu!!! -oihukatu zuen Irati bat-batean,
bera bazekielako zerbait gertatuko zela.
Baina berandu zen; altxorra bere eskuetan zegoen
jada. Eta pentsatu baino lehen Iratik bere detektibeen
defentsa hartu eta ez zitzaion harri bat ere ez gainean
erori, eta ez Shark doktoreari bezala. Doktorea
ondoezik zegoen eta orduan Irati handik ateratzen
lagundu zion. Ateratzea oso erraza zen. Eta jada kanpoan
zeudela, Iratik agenteari deitu zion eta dena kontatu
zion.
Jada eguna zen eta Iratiren ekipo guztia etorri eta
prentsari deitu zioten altxorraren berria emateko.
Azkenean dena ondo atera zen, Shark doktorea izan
ezik, orain ospitalean dago ingresatuta. Baina ez kezkatu
zeren Irati eta bere agentea ostiralero bisitatzera
joaten baitira. Eta logikoa denez Iratiren klasekideak
konturatu egin ziren Iratik zeukan sekretuari buruz eta
hilabete oso batean hoberena zela pentsatzen egon
ziren baina gero dena lehenengo tokira heldu zen.
Baina Irati beti bezala egiten zuen. Misioak egiteari
ez zion utzi asko gustatzen zaiolako eta hori egitea bere
gustuko delako.
Eta horrela geratu da istorio hau lehen hasi den
moduan guztiok normal-normal, beti bezala. Baina hau
gertatu ondoren Iratik bere misioak egiten jarraitu
zuen. Eta Shark doktorea ospitaletik ateratzean
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
66
zientzialari egin zen, eta urte batzuk pasatu ondoren
Irati agente sekretu izendatu zuten Europako
enpresarik garrantzitsuenean.
Horrela bukatu zen, guztiak pozik.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
67
Garazi Martínez
Bazen behin mendi magalean zegoen herritxo txiki
bateko etxetxo batean Tara izeneko txakur-eme bat.
Tara ez zen oso handia, baina benetan polita zen. Zuria
zen eta bi lohiduera zeuzkan: bata belarrian eta bestea
bizkarrean. Tara haurdun zegoen eta laster kumeak
izango zituen.
Egun batean, eguzkia azaldu bezain pronto, lau
kumeak han zeuden, eta denak ziren amaren antzekoak.
Egunak igarotzen joan ziren eta aldi berean kumeak
hazten. Egun horietako batean txakur-kumeetako batek,
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
68
Chispi zuen izena, hegaka hasi eta bere anai-arrebek
esaten diote:
Alajaina Chispi, hegaka zaude, a ze ondo!
Chispi jaitsi ona oraintxe bertan! Ez zaitut
berriro hegaka ikusi nahi, entzun! -esan zion
amak haserre.
Urteak igaro ziren eta txakur-kumeak hazi eta
bakarrik bizi ziren. Chispi superheroi bihurtu zen eta
SUPERTXAKUR deitzea erabaki zuen.
Hauetako egun batean Chispi lasai-lasai zegoen lotan eta
bat-batean...
Supertxakur! Supertxakur! Lagundu mesedez!
Orduan
Supertxakur kalera irten
eta bere aspaldiko etsaia
MR. ICE ikusi zuen,
berriro ere hirira izoztu
nahian, baina gure
superheroiak ezin zuen
hori jasan; beraz,
zerbait pentsatu zuen.
Orduantxe ispilu bat ikusi zuen. Ispilua eguzkia zegoen
alderantz begira jarri zuen eta Mr. Ice urtu zuen.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
69
Supertxakur etxera itzuli, zerbait jan eta lotara
bueltatu zen.
Konturatu gabe egun osoa eman zuen lotan, oso
nekatuta baitzegoen. Lo gehiago egin nahiko luke, baina
bere super-alarmak zerbait gertatzen zela esan zion, eta
berehala esnatu zen.
Arriskua mendi magaleko basoko lekurik sakonenean
zegoen. Bertan kobazulo bat zegoen eta bertara sartu
zen. Koba oso iluna zen eta bere oinetan lainoa zegoen.
Alboetan hormak zeuden eta saguzarrak entzuten ziren.
Bat-batean oihu bat entzun zen urrunean. Supertxakur
korrika joan zen oihua zetorren tokirantz, eta bertan
ikusi zituen bere jabea eta beraren beste etsaietako
bat: TXOKOEMMA.
Supertxakurrek hau ikustean korrika batean joan
zen TxokoEmma hozkatzera baina honek neska txokolate
bihurtuko zuela esan zion.
Orduan txakurtxoa damutu egin zen, beraz
TxokoEmma entzun zuen. Honek mundua txokolate
bihurtuko zuela eta inork ezin zuela gelditu esan zion.
Bat-batean Supertxakurri ideia bat bururatu zitzaion:
TxokoEmmaren hanka hozkatuko zuen, bera ikusi gabe,
eta orduan jango zuen. Horrela apurtu eta berarekin
akabatuko zuen. Eta horrela egin eta gertatu zen, une
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
70
batean guztia zegoen txokolatez beterik.
Azkenean lortu egin zuen bere jabea erreskatatzea, eta
gainera txokolate piloa jan zuen.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
71
Josu Mielgo
Bazen behin zirko
batean pailazo txiki bat
ezertan ona ez zena. Bere
ekitaldia egiten zuenean
jendeak ez zuen barrerik
egiten eta gainera pailazo
zen!!
Jauzten zen,
probatzen zuen dena baina
ezer ez! jendeak ez
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
72
barrerik ez ezer. Orduan egun batean gauza bat probatu
nahi zuen baina probatzeko dirua behar omen zuen.
Zirkoan bere emanaldiak zirelako onak ez zioten dirurik
ematen. Arrazoi horregatik beste lan bat bilatu zuen.
Kaletik zihoala kartel bat ikusiz irakurri zuen
(Telepizza). Hori irakurri bezain laster pailazoak hartu
zuen lana eta lan egiten hasi zen.
Berak egin behar zuen lana berarentzat ez zen
erraza, oso zaila baizik. Ez bazituen txarto osagaiak,
salsak kanpora botatzen zituen eta ingurua zikin jartzen
zuen; hau da, hondamendi galanta. Lan horretan oso
txarra zenez, bota zuten kalera.
Bota eta gero ez zekien zer egin... Baina berriro
kaletik zihoala kartel HANDI bat ikusi eta irakurri zuen:
Burger King.
Burger Kingean oso ondo lan egiten zuenez, hortxe
geratu zen hilabete pare bat. Hilabeteak pasa, dirua
eskuetan esan zion nahikoa zeukala eta joaten zela
Burger Kingetik.
Dendan sartu eta esan zuen.
Zera… Kaixo -esan zuen pailazoak
Kaixo, zer behar duzu ba? –dendariak
Ba zure dendako bromarik onena,
Hementxe daukat, sakatu botoi hau eta begira
-esan zuen dendariak.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
73
Woooooooooooow! Hori behar dut nik -esan
zuen pailazoak.
Tori! 25 euro mesedez -esan zuen dendariak.
Pailazoa zirkora joan zen korrika. Bere emanaldiko
ordua zen eta erositako bromaren ordua ailegatu zen...
Botoia sakatu eta... Ez zen ezer
aldatu, ez barrerik ez ezer.
Ergeltzat geratu ondoren joan zen. Etxerako bidean
lagun min batekin aurkitu zen.
Kaixo! Nola doa lana zirkoan?
Kaixo Patxi! Ez oso ondo egia...-esan zuen
pailazoak.
Zer ba?
Jendeak ez du barre egiten nirekin.
Egin behar duzuna hauxe da: naturala izatea.
Probatuko dut. Eskerrik asko eta agur Patxi!.
Agur lagun! -esan zion Patxik
Pailazoak zirkoan naturala izan zen, naturala
izatean jauzi zen bere ekitaldian; jende guztia barrezka
hasi zen. Orduan pailazoak hori ikustean, jauzten eta
jauzten hasi zen bukatu arte.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
74
Ipuin Bilduma
DBH 1A
75
Arantza Ortega
Bazen behin Leire izeneko neska bat; asko
gustatzen zitzaion herriko mendira joatea.
Asteburu batean mendira joan zen. Mendi hura oso
berde zegoen; ezkerrean etxe handiak zeuden eta
eskuinean lorez jositako zelai bat zegoen.
Leire lagun batzuekin mendira joan zen; eskuineko bidea
hartu zuen: loreen zelaia. Leirek esan zien lagunei:
Zergatik ez dugu zelai honetatik jarraitzen ea
non bukatzen den zelai hau!
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
76
Bai, egia da horrela jakin al dugu zer dagoen
zelaiaren atzean -esan zuen lagun batek.
Zelaitik jarraitu zuten eta aurkitu zituzten bi bide:
bata ezkerrera eta bestea eskuinera, lau lagun joaten
ziren; horietako bi alde batetik joan ziren eta besteak
beste aldetik joan ziren.
Leirek eta bere lagunak etxe
bat aurkitu zuten aurrean eta oso
egarri zirenez, etxean sartu ziren.
Etxe barruan neska atsegin bat
zegoen eta gonbidatu zien
askaltzera. Askaldu ondoren joan
ziren loredun zelaira besteak
itxarotera.
Batek galdetu zion besteari:
Zenbat irauten duten, ez?
Bai, eta joango bagara
beraien bila?
Joan ziren beste bidetik
hauen bila. Bat-batean ez zekiten
non zeuden. Ehiztari bat aurkitu zuten bide horretatik.
Orduan Leirek galdetu zion:
Ba al dakizun non gauden?
Bai.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
77
Lagundu ahal diguzu hemendik ateratzen -esan
zion Leirek.
Segi nazazue! -esan zuen ehiztariak.
Leire eta laguna ehiztariaren atzetik joan ziren.
Azkenean beste lagunekin aurkitu ziren loreen zelaian
eta beste egun batean errepikatuko zutela esan zuten
denek.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
78
Ipuin Bilduma
DBH 1A
79
Víctor Plá
Bazen behin, Afrikako familia txiro bat. Familia hiru
pertsonaia nagusi osatzen zuten: Ama, Aita Benjamin
izenekoa eta beraiek edukitako ume bat, Txomin
izenekoa. Benjamin, arrantzale munduan sartu nahi zuen,
baina sartzeko beste tripulazioarekin, seiehun euro
ordaindu behar ziren sarrera moduan. Orduan, ideia hori
alde batera utzi zuen. Nekazaritza lanari ere ematen
zioten, baina Benjaminek konturatu zen, familia osoa,
nekazal munduari esker bizitzea oso zaila zela.
Erresumaren erregearen bizkartzaina izatea ere
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
80
bururatu zitzaion, baina horrekin konturatu zen, eguneko
24 ordu lan egin behar zuela eta, Txomini etxerako lanak
egitea laguntzeko astirik ez zuela.
Orduan erabaki zuen, jo eta ke ibiltzea, arrantzale
postua ordaindu ahal izateko. Familia sei hilabetez lan
eta lan ibili zen, baina uztaren bilketa heldu zenean,
zaparrada itzela jauzi zen. Familia guztia, etxeko
sukaldera abiatu ziren, gertatutakoaz hitz egitera.
Txomin ez zegoen prest berriz hain lan gogorra egiteko,
Ama ezta ere, baina Benjaminek etziko zuela esan zion
familiari.
Benjamin, hala eta guztiz ere, lehen egunetik hasi
zen lanean. Landareak hiru hilabete pasa ondoren, bere
fruituak eman zituzten, berriro ere uzta iritsi zen.
Familia oso pozik zegoen, batez ere Benjamin merezi
zuen eta, bere esfortzuarengatik!!
Benjamin uzta saltzera joan zen porturaino, Kololi
izenekoa. Oso pozik zegoen, 4000€ lortu zituelako. Diru
mordo horrekin arrantzale postua ordaindu ahal zuen.
Beste 3.400€ horiek aurreztuko zituen bere
familiarekin. Benjamin segida batean, arrantzaleko
matrikula erostera joan zen. Baina a ze nolako sorpresa
eraman zuen, Txominen matrikula dohain emango ziotela
jakin eta gero, Benjamin etxera heldu zen bi
matrikulekin.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
81
Gau hartan Txomin ezin izan zuen loak hartu, hura
zerbait txarra gertatuko zela susmatzen zuen. Hurrengo
egunean, Txomin begi bat erdi estalita zuela jaiki zen,
soinu batzuk entzuten zituen gurasoen logelatik.
Txomin begiratzera joan zen, ama eta aita negarrez
ikusi zituen. Honen arrazoia, ama oso triste zegoela,
bakarrik geldituko zelarik ikustean.
Goiza ailegatu zen, aita ateratzeko prest zegoen,
baina Txomin erdi lotan zebilenez berandu iritsi ziren.
Baina tripulazioa hantxe bertan itxaroten zegoen. Biok
amari agur esan zioten keinu bat eginez, portutik atera
eta beraien abentura hasi zen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
82
Gau hartan marea oso bizia zegoen, eta itsasontzia
hondorapen izugarria izan zuen. Bakarrik azkarrenak
salbatu ziren. Bat-batean, konturatu ziren irla batean
zeundela, oso arriskutsua zen, kanibalak baitzeunden.
Benjamin konturatu zen zer edo zer faltan botatzen
zuela eta hori bere umetxoa zen, beharbada
itsasontziarekin hondoratu zen. Sekulako negarrak bota
ondoren, Benjamin lasaitu zen eta afaltzeko beren
lagunak prestatutako “Kaio Sopa” jan zuen.
Hurrengo goiza heldu zen, eta
salbamendu itsasontzia iritzi zen.
Benjamin “Kololi“ portura heldu zen
eta emazteari ez zekien nola esan
berri txar hura. Emaztea konturatu
zen Txomin falta zela. Biok oso triste, erabaki zuten
jatetxe batera joatea. Menuan “Kaio Sopa” zegoen eta
Benjamin berriz jan zuen. Baina azkeneko sopa ez zuen
lehenengo sopa bezalako zaporea …. Orduan, konturatu
zen bere umea jan zuela!!!
Benjaminek, bere emazteari kontatu zion, jendeak
irlan zer egin zuen bizirik ateratzeko.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
83
Natalia Relloso
Bazen behin 30. urteko mutil bat; Jonathan zeukan
izena; oso polita zen, altua, argala, eta begi urdinekin.
Bera kobazulo batean bizi zen; inoiz ez zuen nahi
kobazulo horretatik atera, kaxa baten modukoa zelako.
Soilik zeukan zulo txiki bat eta hortik ezin zen irten,
baina bera botereak zeuzkan baina bakarrik erabili ahal
zituen eguzkiaren argiarekin.
Eguraldi txar, euritsua eta aire oso gogorreko egun
batean gutun bat heldu zitzaion; bera lotan zegoen.
Gutuna zulo txiki hartatik sartu zen eta bere buru
gainean geratu zen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
84
Hurrengo goizean altxatu zenean, korrika batean
gutuna hartu eta irakurtzen hasi zen. Gutun horretan
ipintzen zuen bera printzesa bat zela eta oso polita zela,
ile horiarekin, argala, altua eta begi urdinekin.
Berarengana joaten bazen erreskatatzera berarekin
ezkonduko zela ipintzen zuen.
Jonathanek, bere botere
magikoekin, kobazuloa ireki
zuen eta bere zaldi zuria
hartu eta joan zen printzesa
erreskatatzera. Dorre altu
batera heldu zenean bera
beldurtuta samar zegoen,
dorre hori oso altua eta
itsusia zelako; itxura txarra
zeukan, printzesa leihotik
agertu zen eta Jonathani esan
zion igotzeko, beldur zelako;
beraz, printzesak bere ile
luzea leihotik bota zuen, pixka
bat bakarrik falta zen lurrera
heltzeko baina ez zen
garrantzitsua, Jonathan bere
zaldi gainera igo zen.
Heltzerakoan Jonathanek
uste zuen bere arreba zela eta
horrela zen beraiek biak anai-
Ipuin Bilduma
DBH 1A
85
arrebak ziren.
Dena hori albo batera utzi zuten eta Jonathanek bere
arreba hartu zuen eta Jonathanen kobazulora joan ziren.
Kobazuloan zeudelarik, Jonathan harriturik geratu zen
bere arreba zelako, biak ile horiak, biak altuak eta begi
urdinekoak. Jonathanek hainbat galdera egin zion:
lehenengo nola deitzen zen, urte asko pasa zirelako,
berak Marybel zeukan izena, ea nola eduki ahal zuen ilea
hain luzea galdetu zion, bera esan zion urte asko ile
moztu gabe zeukala.
Printzesak ere botereak zeuzkan. Horiek erabiliz,
kobazulo horretatik irten eta beste tokian agertu ziren.
Ez zeuden ipuin batean; benetako kale batean zeuden;
han zeuden eta aurrean zeukaten telebistako programa
bat. `'TU SI QUE VALES´.
Beraiek ez zekiten zer zen eta sartu egin ziren eta
orduan jende askoren aurrean agertu ziren. Ez zeukaten
arropa askorik, eta beldurra, lotsa eta gauza asko
zituzten beraien gorputzetan. Aurrera begiratu
zutenean 4 aulki ikusi zituzten; aurrerago 4 pertsona,
haiek Angel, Noemi, eta Los Morankos ziren.
Noemik galdetu zien Jonathan eta Marybeli ea zer
egingo ote zuten eta beraiek ez zekiten zer esan.
Halako batean, esan zion Jonathanek Noemiri, ipuin
batetik zetozela. Noemi eta publiko guztia barreka hasi
ziren, baina Los Morankos-ek esan zieten nolakoa zen
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
86
programa hura. Orduan Jonathanek deskantsu bat
eskatu zuen eta bere aitonak erakutsitako abesti bat
Marybeli irakatsi zion. Marybelek ondo zekienean,
platora sartu ziren. Angel galdetu zion Jonathani nola
deitzen ziren bera eta bere laguna. Jonathanek esan zien
Jonathan eta Marybel zirela. Los Morankos-ek galdetu
zieten ea zer egingo ote zuten eta Jonathanek esan zuen
abestia eta Noemik esan zuen nahi zutenean hasteko '
NO TE METAS PA LOS ONDOS QUE TU NO SABES
NADAR VETE CON EL YAYO VETE CON LA MAMA
JONATHAN!!!!!!!!!!!!!!!!
Abesti hori oso ezaguna zen eta gustatu zitzaien,
publikoari eta epaileei. Hauek esan zieten baietz
pasatzen zirela beste aldi batera. Bere denbora pasa
zen, dirua eman zieten TU SI QUE VALESekoek.
150.000€ bueltatu ziren ipuinera eta oso ondo bizi ziren
beraien kobazuloan.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
87
Ane Rico
Udako egun eguzkitsu batean, Maialen eta bere
lagunak parkean zeuden jolasten. Bat-batean Maialenek
dorretxea zabalik dagoela ikusten du eta sartzea
erabakitzen dute. Maialenen lagun batek, David
izenekoak, lurzoruko egur zahar bat mugitzean, kaxa
bitxi gorri bat aurkitzen du, eta pozik esaten du:
Begira neskak! Altxor bat aurkitu dut.
Haien lagunek altxorra ireki zuten.
Mapa bat dirudi! -dio Paulak harriduraz.
Bai! Altxorra da! -egiaztatzen du Alaitzek.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
88
Maialenek mapa
hartzen du eta bere
lagunei azaltzen die:
Mapa hau
1830
urtekoa dela
jartzen du.
Gurekin
eramango
dugu!
Momentu
horretan zarata
batzuk entzuten dute
eta asko ikaratzen
dira. Bat-batean ate baten atzean beltzez jantzitako
gizon bat ateratzen da eta lagun guztiek oihu egiten
dute. Orduan dorretxeko zaintzaileak esaten die:
Zer egiten duzue hemen? Hau oso arriskutsua
da. Atera hemendik!
Lau lagunek pozik eta urduri konturatzen dira
maparen altxorra Serantes mendian aurkitzen dela eta
bere aurkikuntzan joatea erabakitzen dute.
Hurrengo goizean parkean gelditzen dira 9:00-etan
mendira igotzeko, eta 10:00-etan lehenengo gazteluan
Ipuin Bilduma
DBH 1A
89
zeuden. Maialenek mapa zabaltzen du begirada bat
emateko, eta bere lagunei esaten die:
Orain, gazteluaren pasabidetik joan behar
dugu.
Halako batean, linternak hartu eta pasabidetik
jaisten hasi ziren. Pasabidetik ateratzean iturburu bat
ikusten dute, mapa ateratzen dute eta 5 pausu
ekialderantz eman behar dituztela ikusten dute eta
zuhaitzera heltzean harriaren azpialdean begiratu behar
dutela jartzen du.
Lau lagunek batera harria mugitzen hasten dira eta
Paulak dio:
Hau tontakeria! Hemen ez dago ezer.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
90
Baina Alaitzek erantzuten dio:
Berdin da, hau abentura interesgarria da.
Bat-batean Maialenek zerbait gogorra aurkitzen du
eta tiraka hasten da. Orduan tiraka eta tiraka zebilela
bat-batean ezpata handia aurkitzen dute.
Ezpata oso pisutsua izan arren, herrira jaistea
erabakitzen dute. Behin herrian haien aurkikuntza
erakustean herriko museoan altxorra oso garrantzitsua
dela esaten diete San Jorgeren ezpata delako.
Denek oso pozik zeuden; lau lagunak opari asko jaso
zituzten, festa handia egin zuten eta gainera, apirilaren
23an Santurtzin San Jorgeko jaiak ospatzen dira.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
91
Iskander Rodríguez
Txomin 9 urteko mutiko bat da. Nahiko altua,
ile beltza eta argal samarra. Oso jatorra bere lagunekin
eta beti laguntzeko prest. Klasean nota onak ateratzen
ditu.
Txominen urtebetetzerako 19 egun geratzen dira
eta bere gurasoak esaten diote ondo portatzen bada
eta nota onak ateratzen jarraitzen badu, mugikor bat
erosiko diotela eta Txominek zin egin zien bere
gurasoei ondo portatuko zela.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
92
Oso hurbil bizi zirenez, Txomin beti bere lagun
batekin bueltatzen zen etxera ikastola bukatu ondoren.
Luzea, zabala eta itsasoa ikusten zen kale
batetik pasatu ziren egun batean klasetik bueltatzen
zirenean. Txomin bere lagunari esan zion aurrera
joateko, gero harrapatuko zuela, bere laguna joan zen
eta farola bat ikusi zuen.
Txomin gelditu zen eta
farola horrekin hizketan hasi zen,
farola magikoa zenez hitz egiten
zuen.
Beranduago Txomin etxera heldu
zen eta hurrengo
egunean ikastolara joan zenean
bere lagunak
galdetu zion:
Zergatik gelditu zinen
atzo kale
horretan?
Eta Txominek erantzun zion
ezin ziola kontatu, sekretu bat
zela. Egun guztietan jarraitu zuen
Txominek
Ipuin Bilduma
DBH 1A
93
farolarekin hitz egiten, baina egun batean handik
pasatzen zenean ez zuen farola aurkitu eta oso
triste jarri zen.
Egunak pasa ondoren Txomin klasean txarto
portatzen hasi zen eta nota txarrak ateratzen. 5 egun
geratzen ziren Txominen urtebetetzea heltzeko eta
gurasoek esan zioten, mugikorra nahi bazuen klasean
ondo portatu eta nota onak atera behar zituela.
Hurrengo egunean Txomin beste kale batetatik
bueltatu zen eta han topatu zuen. Farola tokiz aldatu
ziotela ikusi zuen. Berriro nota onak ateratzen hasi zen
eta ondo portatzen, azkenean bere urtebetetze eguna
heldu zen eta bera mugikorra lortu zuen.
Hortik aurrera nota onak ateratzen jarraitu zuen
eta bere lagunen guraso guztiei esan zien mugikor bat
erosteko bere semeei eta horrela egin zuten ume
guztiek mugikor bat zuten eta Txominen mugikorra oso
polita zen.
Egun guztietan Txomin kalera lagunekin
irteten zenean mugikorra eramaten zuen eta aa ze
nolako inbidia zuten Txominen lagunek, bere mugikorra
lagunen taldeko mugikorrik politena zen.
Egun batean Txomin gaueko bederatzietan etxera
bultatzean mugikorra eskuan zeukalarik, gizon altu eta
indartsu batek mugikorra lapurtu zion eta etxe batera
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
94
sartu zen gizona. Txomin etxera ailegatzean bere amari
gertatukoa azaldu zion, poliziari deitu eta gizon hori
bilatzen hasi ziren. Gizona aurkitu zuten eta Txominen
mugikorraz gain beste gauza asko ere zituen : dirua,
erlojuak, ordenagailu portatilak ... eta gauza horiek
guztiak lapurtuta zeuden.
Urte batzuen
buruan, Txomin
futbolean jolasten
hasi zen eta bere
herriko taldean
jolasten zuen
atezainez. Urteak
pasa eta profesional
bihurtu eta orain Athleticen jolasten du.
Noizbait San Mamesera joaten ba zarete Txomin!
oihukatu eta begiratzen duena izango da.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
95
Nagore Salas
Gaueko hamarrak ziren, eta Danel bere logela
ilunean zegoen. Esku artean gogoko zuen panpina zuen.
Panpinak Beilly zuen izena, eta… urrezko panpina zen.
Danel mutiko oso aberatsa zen, eskola garestietara
joaten zen eta bere gurasoak oso-oso harro zeuden
beraien ume maitearekin. Danel beti oso maitatuta
sentitu zen gurasoengandik, eta berak asko maite zituen
gurasoak, baina, hamabi urte bete zituenetik gauzak asko
aldatu ziren bere izateko moduan. Askoz gehiago maite
zituen lagunak gurasoak baino, beti haserre eta bakarrik
zegoen etxean, eta nesketan interesa jartzen hasia zen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
96
Gurasoek ez zuten denbora berarekin hitz egiteko, beti
lanean zeudelako edo laneko jendearekin elkartuta. Danel
oso triste zegoen beti, animatzen zion bakarra bere
panpina zen; beti berarekin eramaten zuen.
Egun batean, Danel bere logelan zegoen
panpinarekin eta telefonoak jo egin zuen. Inor etxean ez
zegoenez, berak hartu behar izan zuen telefonoa. Gizon
baten ahotsak hitz egin zion telefonoan:
Orain logelara joango zara, eta zure Beilly
panpina ez da egongo! -esan zion gizonaren
ahotsak.
Danel telefonoa
utzi eta logelara
korrika joan zen.
Panpina ez zegoela
ikusi zuenean, negarrez
hasi zen. Oso triste,
eta aldi berean
beldurtuta sentitu zen.
Bere logela hutsik eta
ilun ikusi zuen Beilly
gabe. Gaueko bederatzi
eta erdiak ziren;
gurasoak heldu ziren, eta haiekin afaldu ondoren, ohera
joan zen negarrez eta Beilly bere buruan edukiz. Lagun
bat deitu zuen gertatu zen guztia kontatzeko eta
lagunak hau esan zion:
Ipuin Bilduma
DBH 1A
97
Zu aberatsa zara; beraz, horrelako beste
hamar panpin erosi ahal dituzu.
Beilly bezalako panpinarik ez dago, bera
bakarra da! -erantzun zion Danel lagunari
tristuraz beteriko ahotsa jartzen.
Hurrengo eguna heldu zen, eta Danelek ez zuen bat
ere ondo lo egin. Beilly faltan botatzen zuen. Gosaria
hartu zuen, aulki bat hartu eta telefonoaren aurrean
eseri zen, Beilly non zegoen esango zion deiaren zain.
Bat-batean ama albotik pasatu zen eta galdatu egin zion:
Maitea, zer egiten duzu hemen eserita?
Zuri bost axola! -erantzun zion aurpegira
begiratu gabe.
Ordu bat igaro zen eta inork ez duen deitu. Bat-
batean telefonoak jotzen hasi zen. Danel korrika altxatu
eta telefonoan galdatu zuen:
Bai?Nor da?
Barkatu, Danelen andereñoa naiz, gaur Danel
klasera ez dela etorri jakiteko deitzen dizuet.
Badakit! - erantzun zuen Danelek haserre.
Hamabost minutu igaro ziren, eta telefonoa berriro
jo zuen.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
98
Bai? Nor da?
Zure panpina berreskuratu nahi duzu?
Bai! Noski! Non dago?
Panpina nahi baduzu, zure gurasoei 500€ kendu
behar dizkiezu, poltsa batean sartu eta
hurrengo eguneko hamaiketan poltsa hori
parkean utzi.
Piiii…
Telefonoan ez zuen inork ezer esaten... oso arraroa
zen guztia! Danel pentsatzen hasi zen, baina ez zekien
zer egin. Dirua lapurtzen bazien arazoetan sartuko zen,
eta gurasoekin ez zuen denbora asko pasatzen baina
azken-finean bere gurasoak ziren. Beste aldetik dirua
lapurtzen bazien, Beilly berreskuratuko zuen eta agian
ez ziren ohartuko.
Ez zekien zer egin eta bakarrik egun bat gelditzen
zitzaion dena egiteko. Gaueko hamaikak heldu ziren, eta
gurasoak atetik sartu ziren. Danelek bazekien haiek beti
diru zorroan 500€ baino gehiago zutela, aberatsak
zirelako. Dirua lapurtzea pentsatu zuen eta gurasoek
diru-zorroa sukaldean utzi zutenean, dirua kontuz hartu
egin zuen. Ez zegoen oso zuhur ondo egingo zuela, baina
Beilly berreskuratu nahi zuen.
Gaua urduri pasatu zuen, baina ordua heldu zenean
parkera abiatu zen diruarekin. Bidean zihoala buelta
ematekotan egon zen hainbat alditan, baina aurrera
jarraitu zuen. Parkera heldu zen eta poltsa uzteko zorian
Ipuin Bilduma
DBH 1A
99
zegoenean, mugikorra jotzen hasi zen. Mezu bat zen; hau
jartzen zuen: “ez du merezi gurasoak engainatzea
panpina baten truke, maite zaituztelako”
Pentsatzen geratu zen, ea norena izan ahal zen
pentsatzen. Minutu bat igaro zen eta ez zuen ezer egin,
baina bat-batean poltsa hartu zuen eta korrika etxera
joan zen. Etxera heldu eta gurasoak besarkatu zituen
eta dena kontatu egin zien. Logelara joan zen, triste
zegoen Beilly galdu zuelako, baina beste alde batetik oso
pozik ondo egin zuela zekielako, eta mezua zioena egia
zen: GURASOAK BETI ZURE ONDOAN EGONGO DIRA
BEHAR DUZUNERAKO, ETA HORREGATIK EZ DA
ALDATU BEHAR HAIEN KONFIANTZA EZERGATIK!
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
100
Ipuin Bilduma
DBH 1A
101
Itxaso Sánchez
Hau Urdin laku eta
mendiak dira. Hemen
iratxoak bizi dira, bizileku
hau oso baketsua da. Mendi
altuak daude, zuhaitza,
belarra, loreak, laku handi
bat, ur-jausi bat
(marrazkian ez da ikusten)...
Mendiak beti elurrez estalita daude han goian hotza
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
102
egiten duelako. Zuhaitzen hostoak eta belardiak kolore
berde batez estalita daude. Loreak kolore askotakoak
dira, ia gehienak kolore biziz. Lakuak eta ur-jausiak
zeruko kolore urdina dute. Horrelakoa dira
iratxoak bizi diren tokietan:
Urdin bezalakoak. Iratxoak
Urdin mendietan bizi dira
normalean, han bizitza
oso baketsua da, ez
daude borrokarik, ez
irainik... , iratxoak
eskolara joatea
gustatzen zaio baina ez
zaio gustatzen irakasleak
bronka botatzea, zeren eta
beraiek oso sentikorrak dira
eta azkar mindu daitezke.
Iratxoak bezala beste izaki zirraragarri batzuk
daude: sorginak daude. Sorginak marrazkikoa bezalakoak
dira.
Baina sorginak momentuz utziko ditugu eta
iratxoengana berriro itzuliko gara. Iratxoen artean beti
printze bat egoten da baina beraiek norbait hautatu
behar dute eta legeak esaten duen bezala, DBH 1eko ume
bat hautatu behar da. Urdinen bakarrik eskola bat dago,
baina eskola horretan 150 gela daude klase emateko.
Horietako 1. mailakoak dira. Bosgarren klasean neskato
bat dago Argi izenekoa. Bere bi lagunak Iluntasun eta
Ipuin Bilduma
DBH 1A
103
Estali zuten izena hiru horiek. Lagun talde misteriotsua
osatzen zuten beste iratxo batzuekin; horietariko
batzuk Saioa, Leonar, Maite...
Beraiek jakin zutenean oso urduri jarri ziren, zeren
eta Laino sorgina zen iratxoen printzea aukeratzen
zuena, baina bera hiru aste lehenago desagertu zen.
Laino sorginaren argazki bat hor goian dago. Baina pixka
zorte ona eduki zuten, zeren eta lapurraren mezu bat
aurkitu zuten Lainoren etxean. Hortxe esaten zuen
Urdin lakuan zegoela ur-jausiaren ondoan. Orduantxe
bururatu zitzaien Laino sorgina berriro hona ekartzea
eta salbu ipintzea.
Beraiek oso harrituta zeuden oso arriskutsua zelako
iratxoentzat Urdin menditik ateratzea eta gainera,
beraiek pentsatzen zuten urrutiago egongo zela. Argik
bere aitonari esan zion, bera bere kutxatxo txiki batetik
mapa bat atera zuen. Mapa hori Urdin mendi eta lakuak
agertzen ziren, oso ondo irudikatzen zen ur-jauziaren
lekua. Bere aitonak esan zion ur-jauziaren atzean mundu
berri eta koloretsu bat zegoela. Bera joan baino
lehenago aitortu zion munduarena kobazulo handi bat
zela. Orduan berari bururatu zitzaion Laino hor egon ahal
zela, ur-jauziaren atzean. Orduantxe korrika etxetik
atera zen beste Lagun misteriotsuei esatera.
Arratsaldeko bostetan atera ziren Laino sorginaren
bila. Lagun guztiak zeuden. Argi zeukan maparekin Urdin
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
104
mendietatik arazorik gabe atera ziren. Ordu bat geroago
belardi batean deskantsatzera gelditu ziren. Orduantxe
uretatik izaki arraro bat atera zen. Izaki horrek gorputz
guztia urdin kolorekoa zeukan, belarri handi batzuk
zituen, buruaren gainean antenatxo baten moduko gauza
arraro bat zeukan, txikia zen …
Izaki hori ipotxa zen, baina ez ipotx arrunta,
uretako ipotxak ziren. Ipotx horrek esan zien egun
batzuk lehenago sorgin batzuk pasatzen ikusi zituela eta
ur-jauzirantz abiatzen zirela ikusi zuela iruditzen
zitzaiola. Beraiek esan zioten kobazuloarena zekitela;
orduan uretako ipotxa harrituta gelditu zen ipotxek eta
sorginek soilik zekitelako kobazulo horren ezaguera.
Orduan ipotxak nola zekiten informazio hori galdetu
zien. Argi berehala esan zion bere aitonak esan ziola.
Orduan ipotxak aurpegi hobeagoa jarri zuen. Ipotxak
esan zien non zegoen kobazuloa eta iratxoak lagundu
zituen kobazulora joaten. Kobazuloaren ahora iritsi
zirenean, beldur pixka bat eman zitzaien hor barrura
sartzea.
Bat-batean itzal bat ikusi zuten kobazuloaren
barruan. Itzal txikia eta kurbatua zen eta bere atzean
argi zuri bat. Orduantxe lagun misteriotsuak sartu ziren
kobazuloan bi bider pentsatu gabe, eta korrika hasi ziren
beraren atzean. Izaki hori konturatu zenean, ziztu bizian
korrika hasi zen mutiko talde horrek ez harrapatzeko.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
105
Bost minuturen ondoren, izaki arraro hori harrapatu
zuten eta konturatu ziren Argiren aitona zela eta
Lainorekin zegoela. Denak harrituta gelditzen dira eta
Lainok esan zuen proba bat zela printzea bihurtzeko.
Mendietara itzuli zirenean Lainok lagun misteriotsuen
lagunak iratxoen printze bihurtu zituen.
Hortik aurrera Argi eta bere lagunak pozik bizi
ziren bizitza osorako.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
106
Ipuin Bilduma
DBH 1A
107
Nerea Tomás
Bazen behin neskato bat, Andrea deitua. Andrea
neska oso alaia, polita eta lagunen laguna zen, bizitzan ez
zeukan problemarik.
Baina egun batean ikastolatik bueltatu zen eta esan
zion bere amak :
Andrea zure aita eta biok ez gara inoiz etxe
berean biziko, dibortziatuko gara.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
108
Egun batzuetara Andrea eta bere ama beste etxe
batera joan ziren bizitzera. Andrea oso haserre zegoen
baina ez zegoen besterik.
Etxe berrira heldu zirenean Andrea esan zuen:
Etxe honek sorginduta dirudi.
Bi egun geroago Andreak mezu bat aurkitu zuen:
SOS
Ipuin Bilduma
DBH 1A
109
Andrea harrituta geratu zen eta mezua logelan
utzita, bere amari esatera joan zen. Amak ez zion
jaramonik egin; ez zion inork sinesten.
Egun batean etxezaina kontatu zion Andreari hor
bizi izan zela familia zoro bat eta andrea beldurrez
josita bere logelara joan zen. Minutu batzuk geroago
Andrea bere gelatik atera eta etxezaina lurrean erdi
hilda ikusi zuen. Etxezaina esan zion:
Alde etxe honetatik, sorginduta dago eta.
Andreak telefonoa hartu zuen poliziari deitzeko
baina telefonoak ez zeukan linearik; orduan, Andreak
beldurrez hilda galdetu zion etxezainari ea altxatu ahal
zen etxetik irteteko. Etxezaina Andrearen laguntzarekin
etxetik irtetea lortu zuen .
Etxezaina esan zion Andreari mamuak joateko modu
bakarra zela etxea erretzea; orduan, Andrea garajera
joan zen eta gasolinazko bidoi batzuk eta pospolo batzuk
atera zituen eta etxea erre zen. Hiritik sua ikusten zen
eta Andrearen amak ikusi zuen bere etxea zela orduan
poliziari deitu eta etxera joan ziren eta suhiltzaileek sua
itzali zuten eta Andrea eta bere ama beste herri batera
joan ziren bizitzera.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
110
Ipuin Bilduma
DBH 1A
111
Estibaliz Varela
I. KAPITULUA
- Ama, berandu helduko naiz! -esan zion Anek bere
amari.
Ane ilehoria zen, altua eta oso esku zabala. Begi
handiak eta berdeak zituen. Izaera oso bizia zeukan,
baina kontrolatzen hasia zen.
Etxetik atera zen Itsasoren etxe aldera. Heltzean
Itsaso bazegoen bere zain.
- Ikusi duzu zer ordu den?
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
112
- Nire ama izan da, gauzak antolatzen … Baietz, Ane,
baietz …
Itxaso beltzarana zen eta begi handiak eta ilunak
zituen. Oso neska alaia zen, Ane bezalakoa baina izaera
serioagoarekin.
Klasera heldu orduko
lagun guztiak aurkitu
zituzten beraien zain.
- Epa Kepa! Egunon,
Xabi. Zelan oporrak?
- Ondo.
Klase normal bat zen.
Bere mahaiekin,
harbelarekin … beno klase
bat duen guztiarekin.
Baina zerbait sumatzen zuen Anek klase horretan.
Misterio usaina zuen eta Aneri misterioa gustatzen
zitzaion. Klaseak hasi orduko non eseriko ziren erabaki
behar zuten. Denak eseri ziren Ane izan ezik. Klaseko
leku urrunenean esertzea tokatu zitzaion.
Mahaia iluna zen eta misterio usaina zuen. Aneri
misterioak argitzea gustatzen zitzaion eta pozten zen
urte hori misterio batekin hastea.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
113
Klaseak hasi ziren eta soinu arraro batzuk sumatzen
ziren Aneren mahaiaren behealdean. Andereñoa hitz
egiten hasia zen eta Anek ezer ulertu ezin zuenez,
andereñoarengana joan zen zer esan zuen galdetzera,
baina ez zion entzun. Gauza arraroa gertatzen ari zen
baina ez zekien zer.
Jolastordua heldu eta Ane Itsasorengana joan zen
ea zein lan zegoen etxerako.
- Begira Ane ni ezin naiz zure atzetik joan beti zer
dagoen eta zer ez dagoen esanez. Ezer entzun nahi ez
baduzu, zure ardura da ez nirea .
- Baina utzi azaltzen…
- Ez, Ane, nire azken hitza da.
Berriro heldu ziren klase orduak eta Ane bere
eserleku arraroan eseri zen ea oraingoan zerbait
ulertzen zuen.
Andereñoak ekin orduko soinu arraroak hasi ziren
eta berriro lehenengoan gertatutako berdina gertatu
zen. Baina hor ez zen geldituko, argituko zuen.
-Barkatu andereño baina nire eserlekuan zerbait
arraro gertatzen da zu hitz egiten hasi orduko.
-Eta zer da?
- Soinu arraroak gertatzen dira, eta sinesten ez
badidazu, konproba ezazu zure kabuz.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
114
Andereñoak Aneren eserlekura joan zen baina ez
zen ezer berezirik gertatu. Txantxatzat hartu zuen
baina Aneri aurretik esan zion hurrengoan bere saria
izango zuela.
II. KAPITULUA
Klaseak bukatu eta gero etxera joan zen eta amari
arratsalde onak eman ostean, aire arraro bat usaindu
zuen misterio estilokoa. Ama ez zegoen etxean baina, nor
zegoen ba? Gurasoen logelara joan zen eta atea ireki
orduko lasaitu egin zen. Aita han barruan zegoen ingelesa
ikasten.
Askaltzen ari zela klasean gertatutakoa
hausnartzen hasi zen.
“Nik bakarrik entzuten ditut soinu arraroak, nire
lagun onenak ez dit kasurik egiten. Eta orain zer egiten
dut nik ba?”
Denbora pasatzen hasia zen eta soluzioak
pentsatzen hasi zen. Pentsatzen eta pentsatzen zegoela
lo geratu zen. Amets arraroak zituen soinu horiekin.
Lagunak desagertu, ezer ulertu gabe,…
Esnatu zenerako gaua pasatu zen eta korrika eginez
Itsasorengana joan zen. Harengana heldu orduko Itsaso
ez zuen aurkitu eta arraro samarra iruditu zitzaion, beti
itxaroten zion ikastolara biak elkarrekin joateko.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
115
Klasera heldu zen eta denek Aneri begiratzen
zioten erruduna bailitzan. Baina berak ez zekien zergatik
zen eta egun osoan ez zuen jakin.
Klasera sartu eta eserlekuan eseri orduko, soinu
arrarorik ez zuen gehiago entzun baina bai dardarka
batzuk nabaritu zituen eta aulkia mugitzen hasi zen eta
ezin zuen idatzi.
-Barkatu andereño baina eskuan zerbait daukat eta
ezin dut idatzi.
-Ba zoaz komunera eta bota ur pixka bat.
Komunera zihoan bidetik argiak kiskaltzen hasi ziren
amatatu arte. Dena ilun-ilun geratu zen eta ez zuen ezer
ikusten. Klaseko andereñoak ez ziren atera ea zer
gertatu zen ikustera. Oso arraroa zen hori; arraroegia
agian.
Bidetik zihoala zerbaitekin topo egin zuen. Zerbait
biguna, lizunez eginikoa.
-AHHH!!!
-Baina zer gertatzen zaizu neskatila? -esan zion
Gubi jaunak.
- Barkatu Gubi jauna baina zerbait biguna eta lizuna
zenarekin topo egin dut.
- Ba ni hemendik paseatzen nenbilela ez dut ezer
ikusi.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
116
Jolastordua heldu eta Itsasoren bila hasi zen;
berarekin hitz egin nahi zuen. Aurkitu zuenean bere
etsaiarekin hitz egiten zebilen lagun moduan bezala.
-Barka Itsaso baina hori ez zen zure etsaia?
-Bai bazen baina ezin dut lagun berriak egin, ala?
-Ez horixe!, ez ba! Baina ni beste gauza bategatik
nentorren. Zergatik ez didazu gaur goizean itxaron
ikastolara etortzeko?
-Ba Maialenekin etorri naizelako.
-…
Han zerbait arraroa gertatzen zen eta
estalgabetuko zuen.
III. KAPITULUA
Lehenengo hiruhilabetekoa horrela pasatu zen eta
Ane gaixoak oso txarto pasatzen zuen. Ezin zuen gehiago
jasan eta amari kontatzea erabaki zuen.
-Ama!
-Zer nahi duzu oraingoan?
- Ba gauza oso garrantzitsua kontatu behar dizut.
-Ze tripa apurtu zaizu oraingoan?
-Nire klasean inork ez dit laguntzen, Itsasok ez dit
kasurik egiten eta orain zu nitaz paso egiten.
KOKOTERAINO NAGO!!!
-Niri ez hitz egin horrela, e?
Ipuin Bilduma
DBH 1A
117
Ane gaixoak bere logelan sartu eta ea zer egin zuen
txarto pentsatzen hasi zen. “Agian zorrotzegia izan naiz
nire klaseko guztiekin. Eta horregatik klaseko mahai
madarikatu horrek ez dit baketan uzten, klasekoekin
ondo jokatu arte”
Baina Anek oker zegoen soluzio horrekin ez
baitzuen funtzionatu. Egunak eman zituen ikaskideekin
ondo jokatzen baina ez zegoen modua; denak beren
gauzekin eta Aneri bizkarra ematen egun osoan.
Azkenean soluzio bakarra zen ikastolako liburutegira
joan eta ikastolaren istorioa jakitea ea mahai horren
kontra zerbait aurkitu ahal zuen.
“Hemendik egon behar du… Bai hemen dago. Ea
zerbait dagoen DBH 1A mailako mahai horretaz”
Bilatzen eta bilatzen hasi zen eta azkenean
berarekin topo egin zuen eta irakurtzen hasi zen.“…mahai
horrek hainbat istorio ditu baina bat bakarra da
egiazkoa. Peter Fernandezek mahai batean hitz arraro
batzuk bota eta beltz-beltz geratu zen magia batez
babestuta. Magia hori kentzeko modu bakarra beheko
tranpoletik joatea da eta izaki beltzaganaino heltzea da.
Ba horrela egin zuen. Jolastordu batetan klasera jaitsi
zen eta liburuak esan bezala egin zuen. Han pasabide
mehe bat zegoen eta oso urrun zegoen zulo batera
zeraman. Ane beldurtuta zegoen, hezur guztiak dardarka
zituen eta ezin zion klik-klik-klik soinuari egiteari utzi.
Bihotz Gaztea Ikastola
2007-08
118
Pasabidetik joan zen eta itogin guztiak bere buruaren
gainean jausten ziren arropa guztiak bustitz.
IV. KAPITULUA
Kobazulo handi eta sakon batera heldu zen. Dena
oso zikin eta liskartsu zegoen. Norbait han barrualdean
zegoela Anek sentitzen zuen. Bere nerbio sistemak
lehertuko zen misterio hori azaltzen ez bazuen eta bere
lagunak berriro bereganatzen. Bat-batean oihu bat
entzun zen. Aneren ahotik irten egin zena izan zen.
Liburuak kontatzen zuen moduan han munstro bat
zebilen bere arnasketa segitua entzuten zelako.
“Hemen ez dago munstro bakar bat baizik eta bat
baino gehiago” -pentsatu zuen Ane bere golkorako.
Bat-batean nola altxatzen zen entzun eta Anek alde
batera egin zuen. Argi izpi batek bere aurpegia islatu
zuen eta ez zuen eser ikusi baizik eta… ITSASOREN
aurpegia!!! Ane harrituta zegoen, nola zen posible Itsaso
izatea gauza guzti horiek egin dituen pertsona bakarra?
“Ezinezkoa da, Ane klasean zegoen soinu horiek
zeudenean, baina Maria ez zen egon hiruhilabeteko
osoan; beraz, adarra jo didate. Oraintxe bertan aterako
naiz eta esango diot niri ziri horiek ez mesedez”
Ane atera egin zen.
Ipuin Bilduma
DBH 1A
119
-Zer Itsaso nirekin
jolasten, ala?
- Nola jakin duzu?
-Zure aurpegia ikusi
dut. Baina non daude
ikaskide guztiak?
-Zatoz nirekin eta
ikusiko duzu.
Pasa bidetik kanpora
joan ziren eta bat-batean
klaseko lagun guztiak ikusi
zituen.
-SORPRESA!!!
Horixe! Misterio guztiarekin bere urtebetetzeaz
ahaztu zen. Baina han zeuden bere lagun, andereño eta
gurasoak festa alaitzeko.
Bere urtebetetze festa prestatzen ari ziren eta
bera jakin gabe. Zelako tontolapiko izan zen munstro eta
izaki misteriotsuetan pentsatzen. Eskerrak festarekin
dena ahaztu zuela eta oso ondo pasatu zuten. Ze zorte
zuen lagun horiek izatean!
top related