ikus entzunezko mintzairak
Post on 25-Jun-2015
1.313 Views
Preview:
TRANSCRIPT
IKUS-ENTZUNEZKO MINTZAIRA
Ordenagailu bidezko komunikazioa Publizitate-iragarki aldatuta
Garai modernoak filmaren fotograma, 1936
Spiderman II filmaren fotograma, 2004
“Ez dut kopiatzen besteen estiloa.
Besteek, baina, nirea kopiatzen dute”
Shrek 3Danimazioko filmaren fotograma
Argi eta irudien proiekzioa eraikin batean
Fraktala
Zer desberdintasunsusmatzen dituzuzinemako, bideoko eta ordenagailuko irudien eta eraikinaren gainean proiektatutako argien eta irudien kalitatearen artean?
Marrazki biziduneko irudian, bolumena eta kolorea duenbukaerako akabera ikus dezakegu. Aipaal dezakezu perfekzio horretara iristeko aurretik nahitaez egin behar den urratsen bat?
Ba al dakizu irudihauek sortzen dituzten komunikabideetatik zeinetan esku hardezakeen erabiltzaileak edoikusleak irudien edukian?
IKUS- ENTZUNEZKO MINTZAIRAKomunikazio-sistema bat da, eta ikusizko elementu figuratiboak, eskematikoak edo abstraktuak eta soinu-elementuak-musika, zaratak eta isiluneak ditu.Ikus-entzunezko mezuen esanahia soinuaren eta irudiaren arteko elkarrekintzak sortzen du.
ZINEMA-HIZKUNTZA
Zinema artea eta komunikabidea daMugitzen den istorio bat kontatzen du, toki eta denbora jakin batean, soinu zehatz bat erabiliz.Komunikabide masiboa ere badaEragin handia dauka pertsonen gustuan, sentikortasunean eta errealitatea ulertzeko moduan. Irudien mugimendua. Segundo bakoitzeko 24 fotograma proiektatuta lortzen da
FOTOGRAMAZinemako pelikula negatiboaren gainean inpresionatzen den argazki bakoitza da
ENKOADRAKETAZinema-kameraren objektiboak harrapatzen duen espazioaPLANOAToki eta ikus-angelu jakin batetatik egindako enkoadraketa
PLANOEN SAILKAPENA
PLANO OROKORRA Agertoki naturalaren edo dekoratuaren zati handi bat hartzen du.Eszena bat hasteko edo ekintza bat kokatzeko erabilia.Bakardadea, askatasuna….adierazten du
PLANO ERTAINAErtain laburra: Bularretik gora hartzen du pertsonaiaPlano amerikarra: Belaunetatik gora Ertain zabala: Belaunetatik baino beheragotik hartuaBalio adierazgarri eta dramatikoa, narratiboa ere bai
LEHEN PLANOABurua eta sorbaldak harrapatzen dituPertsonaiaren espresioa eta barruko sentimenduak erakusteko
Plano orokorra Lehen planoaPlano ertaina
KAMERAREN MUGIMENDUAK ETA ANGELUAZIOAK
KAMERAREN MUGIMENDUAK
ERABILERANarrazioa azkartzeko, pertsonaiekin batera mugitzeko, efektu subjektiboak sortzeko
HIRU MUGIMENDU NAGUSI
PANORAMIKAKKamera tripodearen gainean. Kamera bertikalean, horizontalean edo zeharka biratuz
TRANSLAZIO-HIGIDURA EDO TRAVELLING-AKamera errailak edo gidariak dituen plataforma baten gainean mugituz.Aurrera-travelling sakona: Kamera atzetik aurrera mugitua (dramatismo handiagoa)Atzera-travelling sakona : aurrekoaren kontrakoa(hunkiberatasuna edo lasaitasuna)Albo-travelling-a kamera pertsonaiarekin batera mugituz.
ZOOMAObjektiboaren mugimendua da, ez kamerarena.Urruntasun- edo gertutasun efektuak sortzeko, benetako espazioa deformatuz.
Mugimenduaren simulazioa, ordenagailu bidez
KAMERAREN ANGELUAZIOAK
Filmatutako eszena hartzeko erabilitako ikuspuntuak.Lasaitasun-, estutasun-, nagusitasun- sentsazioak lortzeko erabiliak.
ANGELU MOTAK
ANGELU NORMALA Lurraren paralelo jartzen da kamera, pertsonaien parean. PIKATUANEszenaren goian jartzen da, okertuta.KONTRAPIKATUAAurrekoaren alderantzizko angelua.
Printze ausarta filmaren fotograma,1954.Plano pikatua
Tacones lejanos,1991Plano kontrapikatua
Matrix, 1999Plano normala
GIDOI- TEKNIKOANarrazioaren zati guztiak biltzen ditu: Planoak, eszenak eta sekuentziak, baita sekuentzien elkarrizketak ere.Eszena: denbora eta toki berean gertatzen diren ekintza guztiak, hainbat planoz osatuak.Sekuentziak Hainbat eszenaz eratutako narrazio osoak
NARRAZIO-EGITURAIstorioaren garapenaren funtsezko zatiak :
HASTAPENAPertsonaiak, tokiak eta argumentua aurkezteko sekuentziakKORAPILOAHastapeneko gaiak eta gatazkak zehaztuta uzteko sekuentziakBUKAERAIstorioa ixten du. Pertsonaiek dagoeneko egin ditu
.
FILMAREN NARRAZIO-EGITURA
Story board edo bineta-formako marrazkien multzoa.Filmaren planoak edo sekuentziak azaltzen dituzte.
IKUSMENEZKO HIZKERA: PRENTSA ETA PUBLIZITATEA
FUNTSEZKO GAKOAK
MAKETAZIO egokia (tokiak antolatzeko modua)TESTU GRAFIKO ETA ARGAZKI egokiak.
Helburua:Mezua interferentziarik gabe ailegatzea hartzailearengana, ahalik eta adierazgarriena eta erakargarriena izan dadila, eta sortzean zuen helburua bete dezala.
PRENTSAKO irudien xedeak helburuen arabera:
INFORMATZAILEA. Gaurkotasun-gertaerak erakusteko modu argi eta adierazgarrian. Ia ez du testurik behar.DOKUMENTALA. Argazki-irudiak edo marrazkiak. Ikerketekin, ohiturekin eta gizakien une pozgarri edo dramatikoekin lotutako gertaerak edo ekintzak deskribatzekoSINBOLIKOA. Emozioak edo gertaera dramatiko edo atseginen oroitzapenak erakartzekoARGIGARRIA. Irudiak testuarekin batera agertzen dira (erreportajeak)UMOREZKOA. Txistea, karikaturak edo jarrera barregarrian harrapatutako pertsonai publikoen argazkiak
•Zenbait programa informatiko erabil daiteke argazkien akats teknikoak konpontzeko edo zenbait efektu lortzeko: Illustrator,Photoshop, Corel Photopaint, QuarkXPress…)
Zergatik uste duzu aldatu dela argazkiaren atzealdea?Zein baliabide erabili da aldaketa egiteko?
Zein da aurreko argazkien xedea?
PUBLIZITATEA
Publikoa produktu, zerbitzu edo ideia jakin batera erakartzeko egiten den komunikazio oro da,azkenean publikoak eros dezan edo onar dezan lortzeko
Iragarkiak irauten duen denboran egindako ekintzak:HASIERALehenengo segundoak dira. Ikuslearen atentzioa erakartzeko eta produktua aurkezteko markoa edo testuingurua kokatzen du.GARAPENAEzaugarriak aurkezteko. Abantailak, nobedadea, kalitatea…Hau da ikusleak zergatik sinetsi behar duen produktuan edo ideia horretan.AMAIERAMarketing-ean “salmenta itxi” esaten zaiona. Ideia nagusiak errepikatzen dira
Iragarki gehienen azkeneko irudian produktuaren izena, marka korporatiboa eta slogana azaltzen dira
PUBLIZITATE INPRIMATUA
Ondorengo elementuen diseinua eta kokapena ditu bereizgarri:TITULARRA. Esaldi bat da. Normalean goiko zatian kokaturik ikuslearen arreta erakartzeko eta produktua edo gaia identifikatzeko.ILUSTRAZIOA. Irudi bat da. Argazkiak, marrazkiak edo grafikoak. Arreta erakartzeko eta ideia nagusia adierazteko erabiltzen da.TESTUAK EDO COPY. Titularrak iragartzen duena azaltzen du hizkuntza idatzian.SINADURA-ELEMENTUAK Produktuaren izena (logotipoa), eslogana eta harremanetarako helbidea edo modua arruntenak dira. Mezua osatzen eta ixten du.
Seinalatu iragarki inprimatu honetan elementu hauek: titularra, ilustrazioa, testua, logotipoa eta slogana
TELEBISTAKO HIZKERA
•Komunikabide masiboa•Gizakiek, elementu teknikoek, literatura- eta espazio- elementuek osatzen dute•Enpresa ere bada: bezeroen fideltasuna lortzea eta eustea du helburu•Ikusleak aztertzeko eta eusteko estrategiak ezartzen dituzte programatzaileek.
TELEBISTAKO HIZKERAREN ELEMENTUAK
TELEBISTA-ESTUDIOA : Telebista-kateen ekoizpenaren ekintzak antolatzeko espazioaTELEBISTA-EKOIZPENA: Errealizadorearen eta ekoizlearen eskuetan, programa egiteko jarraitu beharreko prozesuez arduratzen da.
1-Preprodukzioa : gidoia, talde teknikoaren eta artistikoaren kontratazioa eta grafismoa-Muntaia eszenikoa: dekoratuak, argiztapena soinua eta grabazioko beste edozein elementu antolatzeko2- Ekoizpenaren atalak :-elementu teknikoak doitu-aktoreak, gonbidatuak eta entseguak antolatu- programa grabatu.3- Postprodukzioa: batasuna ematen dio programari, hartualdi onenak editatuz. Azkenik, grabazioaren hainbat kopia egiten dira programa igortzeko eta artxibatzeko.GIDOIA: ikus-entzunezko narrazioan gertatzen diren gauzak guztien testua.Gidoi motak: albisteenak, erreportajeenak, elkarrizketak, fikziozko serieenak, lehiaketenak eta ikus
ERREALIZAZIOAZinemako zuzendaritzaren parekoa da.Errealizadore baten egitekoak:•Mota bateko eta besteko planoak konbinatzea, narrazioa behar bezala ulertzeko.•Kamerak non jarri erabakitzea.•Ikus-entzunezko erritmo eraginkorra sortzea.
TELEBISTA GENEROAK
Telebista-formatua edo generoa ikus-entzunezko lanaren eta sorkuntzaren alorra da. Haren hizkera berariazko ezaugarriak eta espezializazio-maila ditu.
FORMATU MOTAK
Entrenimendu-formatuaLehiaketak, reality show-ak, magazinak eta gala-ikuskizunak.Emozioa, humorea, sentimendua eta ustekabea erabiltzen dituzte ikuslea erakartzeko.Fikzio-formatuaSerieak, miniserieak, TV movie-ak eta telefilmak, telenobelak eta zinema.Telefilmen eta zinemako filmen arteko aldeak:•Plano orokor gutxi eta lehenengo plano asko.•Sekuentziak publizitate-etenaldiak sartzeko egituratuak•Filmazio-epeak laburragoak•Aurrekontua txikiagoa•Eguneroko errealitatearekin lotutako gaiak, pertsonaia gutxi, dekoratu gutxi,erraz ulertzeko gaiak.DokumentalaGertaera baten errealitatea deskribatzen du.Askotan kontalari batek aurkezten du.Dokumentalen zenbait helburu: irakastea, informazioa ematea, deskribatzea edo salatzea.
IRUDIAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK
Aurrerapen teknologikoei esker, oraingo artistek adierazteko eta komunikatzeko modu berriak dituzte, irudien bidez. ARTE- DIGITALA:Irudiak erakusteko, grafikoki adierazteko eta interpretatzeko modu berri hauei esaten zaioINFOGRAFIA:Bitarteko informatikoak erabiltzen ditu irudiak sortzeko edo manipulatzeko.Hainbat sorkuntza-formatu:Bitarteko inprimatuak: aldizkariak,liburuak, kartelak…web-orrietako diseinua, animazioa, multimedia-artea eta aurkezpenak, arkitektura proiektuak, industria-diseinua eta diseinu grafikoa
Infografia-irudia.Saskibaloi-jokaldi baten ibilbidea erakusten du
Errenderizazio-teknika bidez sortutako irudia errealitatearen itxura emateko.
Irudi digitalak sortzeko zenbait teknika:ERROTOSKOPIA animazio digitala egiteko modu bat. Benetako aktoreak filmatzen dira, eta, ondoren, marrazki bizidunetako pertsonaia bihurtzen dira.ERRENDERIZAZIOAOrdenagailuak egiten duen kalkulu-prozesua da, argia, testura, kolorea….finkatu ondoren, hiru dimentsioko irudia lortzeko.Forma errealistetatik edo abstraktuetatik giroak sortzea du helburu.
ERROTOSKOPIA ETA ERRENDERIZAZIOA
ARTE ELKARRERAGILEA EDO ZIBERARTEA
ARTE ELKARRERAGILEA• Ikusleak proposamen artistikoan simulatutako errealitatea maneiatzeko aukera dauka.•Artistek hainbat motatako programak prestatzen dituzte elkarreragina eskaintzeko.•Erabiltzailea ordenagailuen ingurunearekin konektatzeko zenbait elementu erabiltzen ditu: kamerak, teklatuak, errealitate birtualeko kaskoak, eskularru digitalak
Errealitate birtualeko betaurrekoak eta eskularruak
Objektu elkarreragileen instalazioak•Ikusleek parte hartu ahal dute jarduera artistikoan•Mundu fisikoa eta birtuala lotzen dituzten egoerak sortzen dituzte, Ukimena eta mugimendua erabiltzen ditu.
Hiroshi Ishii.Instalazio elkarreragilea
BIDEOARTEA•Bideo digital edo elektromagnetikoan egindako sorkuntza.• Helburu artistikoa soilik du. Metaforak eta estetika bereziak proposatzen ditu.•Gaiak eta gidoiak ez dute filmek izaten duten narrazio-egitura bera.
Sydneyko Bienala,2006Bideo -instalazioa
top related