ii. urratsa arbasoen aztarnak · 2019. 6. 6. · arbasoen aztarnak historiaurrea arbasoen aztarnak...
Post on 12-Oct-2020
12 Views
Preview:
TRANSCRIPT
Arbasoen aztarnakHISTORIAURREA
Arbasoen aztarnak proiektua Zubia Editoriala, S. L.ren eta Santillana Educación, S. Lren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.
Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:
TESTUA ETA EDIZIOAMaría Ángeles Fernández de BartoloméJosu Goikoetxea Gezuraga
IRUDIAKAna Oncina
PROIEKTUAREN ZUZENDARITZAAinhoa Basterretxea Llona Lourdes Etxebarria Orella
LEHEN HEZKUNTZAKO ZUZENDARITZA ETA EDIZIO KOORDINAZIOAJoseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero
II. URRATSA
Arbasoen aztarnak
Pentsatu une txiki batez. Nolakoa da zure etxea? Erosoa al da? Elikagaiak edo arropa behar duzunean, non erosten dituzu? Zer garraiobide erabiltzen dituzu batetik bestera joateko?...
Orain imajinatu nolakoa izango zen hori guztia duela urte asko jaio izan bazina, hau da, duela milaka eta milaka urte jaio izan bazina, edota duela milioika urte. Zure ustez, nola irauten zuen bizirik jendeak Historiaurrean, supermerkatu, denda, etxe, auto eta abiorik gabe?
Iraganari buruzko jakin-mina baduzu eta galdera horien guztien erantzuna jakin nahi baduzu, bihur zaitez arkeologo eta jardun haiek bezala, lehen gizakietatik geratzen diren aztarnetan arrastoak bilatzen.
Proiektuaren etapak
1
ABIAPUNTUA
Zer dakigu Historiaurreari
buruz?
14
Zer egingo dugu?
13
Zer jakin behar dugu?
15
Nola antolatuko gara?
16
Proiektu honetan, abentura handi bat bizitzeko aukera izango duzu, hiru etapa desberdinetan banatuta:
Abiapuntua bidaiaren hasiera da. Nora iritsiko zaren eta bidean zer beharko duzun jakiten lagunduko dizu.
2
Ikerketa-atazen bidez, detektibe bihurtuko zara, informazioa bilatzen, aukeratzen eta antolatzen jardungo baituzu.
3
Proiektuaren amaiera bidaiaren azken etapa da. Hor, ikasitakoa erabiliko duzu, amaierako erronka behar bezala gainditzeko.
1
Hasierako gertakaria: Bai objektu arraroak!
9
2
IKERKETA-ATAZAK
3
PROIEKTUAREN AMAIERA
Hain garrantzitsua al zen sua?
25
Zertarako balio zuten harriek?
21
Zer gordetzen zuten zeramikazko
ontzietan?
33
Zeren berri ematen digute hezurrek?
19
Zergatik asmatu zituzten lanabes berriak?
Nork erabiltzen zituzten ezpatak?
Gurpila, a zer asmakizun bikaina!
Zein artista handiak!
Orduan ere ba al zeuden arkitektoak?
29
Norberaren balorazioa
63
Zer ikasi dut?
61
47
53
Amaierako lana: Historiaurreko
bizimodua berregitea.
37
57
43
1
ABIAPUNTUA
9
Eskolatik gertuko obra batzuetan, langileek hondeamakinak gelditu behar izan dituzte, ustekabean oso objektu zaharrak aurkitu dituztelako lurpean. Itxuraz oso zaharrak dira, bai, baina benetan al dira hain zaharrak? Nork lurperatu zituen han? Zertarako balio zuten?
Arkeologia Museoak bere arkeologo onenetako bat bidali du, eta hark ezer ez ukitzeko eskatu die langileei. Argazki batzuk atera dizkie objektu horiei, eta aztertu ahal izateko, gertuko leku batean gorde ditu: gure ikasgelan!
Hauek dira aurkitutako objektuetako batzuk. Zer ote dira? Imajinatu zertarako balioko zuten.
BAI OBJEKTU ARRAROAK!
B
A
ED
G
H
F
C
10
Zerez eginak dira aurkitutako objektuak? Koloreztatu.
Arkeologoak kronologikoki ordenatu nahi ditu objektuak, zaharrenetik berrienera. Lagunduko al diozue?
Esperimentu erraz bat egitea proposatu dizue.
– Sartu botoia edalontzian eta estali lur-geruza lodi batez.
– Jarri klipa gainean, eta bota azukrea haren gainetik, ondo estalita geratu arte.
– Sartu babarrun alea eta estali lurrez.
Zer objektu dago besteak baino beherago?
Lurperatutako lehen gauza al da? Ala azkena?
Erreparatu orain indusketari buruzko marrazki honi. Ordenatu al ditzakezue objektuak zaharrenetik berrienera?
BEIRA
METALA
BUZTINA HEZURRA
HARRIA PLASTIKOA
Bi objektu lurzoruko estratu edo geruza berean badaude, horrek esan nahi du garai berekoak direla.
Hauek dira zaharrenak:
Hauek dira berrienak:
Hauek beharko dituzue: ✔ Plastikozko edalontzi garden bat✔ Azukrea eta lurra edo harea✔ Botoi bat ✔ Klip bat ✔ Babarrun ale bat
11
Demagun kazetari batek elkarrizketa bat egin nahi diola arkeologoari, haren lana nolakoa den jakiteko. Antzeztu elkarrizketa hori.
Binaka jarri, eta zuetako bat elkarrizketatua izango da, eta bestea, elkarrizketatzailea.
Hona hemen elkarrizketatzaileak egingo dituen galderak. Ikertu erantzunak eta idatzi koadernoan, gidoi gisa erabiltzeko.
Arkeologoak aztarnategi batean ateratako argazki bat ekarri du. Zer alderdi iruditzen zaizkizue deigarriak?
GURE ONDORIOAK
✔ Zertan aritzen zara? Zer egiten duzu zure lanean?✔ Zer tresna erabiltzen dituzu normalean lanerako?✔ Arkeologia-indusketa batean lan egitean, zergatik jardun behar da beti kontu handiz?✔ Historiaurrea aipatzen duzunean, zer esan nahi duzu?✔ Esango al didazu garai hartan gertatu ziren hiru gauza garrantzitsu?
16
NOLA ANTOLATUKO GARA?
Ikerketa-atazak egiteko, lantaldeak antolatu behar dira.
Izen bat hautatu behar duzue zuen taldearentzat, eta kide bakoitzak zer eginkizun bete behar dituen erabaki.
Hona hemen ideia batzuk:
KOORDINATZAILEA Lana banatuko du.
GAINBEGIRALEADenbora kontrolatuko du.
IDAZKARIATaldearen erabakiak idatziz jasoko ditu.
BOZERAMAILEATaldearen lanak aurkeztuko ditu.
NIRE TALDEAREN IZENA:
TALDEKIDEA EGINKIZUNA
Proiektuan, eginkizunak txandakatu ahal izango dituzue.
Gainera, irakaslearekin adostu beharko duzue zenbat denbora izango duzuen zuen proiektua egiteko.
Zuen lan-egutegia planifikatu beharko duzu zure taldearekin.
LAN-EGUTEGIA
ASTEAKATAZAK
1. astea
2. astea
2
IKERKETA-ATAZAK
ZEREN BERRI EMATEN DIGUTE HEZURREK?
A
T A Z A
Arkeologoak dio gure arbasoen hezurrek «hitz egiten» dutela eta «gauza asko kontatzen dituztela, ondo entzuten badugu». Jakin nahi al duzu egia den?
Hasi baino lehen, azaldu zer den garezurra.
Zer datu jakin ditzakegu, garezur hau aztertuz gero? Osatu taula.
INFORMAZIOA JAKIN AL DEZAKEGU?
ZERGATIK USTE DUZU HORI?
Haurra edo heldua zen.
Gizona edo emakumea zen.
Pertsona altua edo baxua zen.
Hortzak osasuntsu edo hondatuta
zituen.
Ile horia, gorria edo beltza zuen.
Haragijalea edo belarjalea zen.
Buruan kolpe handiren bat hartu
al zuen.
19
Historiaurrean bizi ziren pertsonen altuera zenbatekoa zen jakin nahi izanez gero, hezur hauetatik zeinek emango liguke informazio hori?
Arkeologoa Historiaurreko gizaki baten masailezurra eta hortzak aztertzen ari da. Zer jakin ahal izango du hori eginez? Koloreztatu.
Pertsona horren dieta.
Gizona ala emakumea zen.
Izan zituen gaixotasun
batzuk.
Gutxi gorabeherako
adina.
Azaldu zergatik diren hezurrak informazio-iturri garrantzitsua Historiaurreari buruz jakiteko.
Lagundu arkeologoari materialen zorroko Giza eskeletoa orriko hezurrak behar bezala muntatzen. Agian, indusketa batean aurkituko zituzten!
NIRE LANARI BURUZKO GOGOETAINOIZ EZ BATZUETAN BETI
Hezurretatik zer informazio lor daitekeen ulertu dut.
Ohartu naiz zenbateko garrantzia duen arkeologiak Historiaurrea aztertzeko.
Taldeko jardueretan interes handiz parte hartu dut.
Ataza honetan, hau izan da interesgarriena:
Saihets-hezurrek
IzterrezurrakOinak
Zein ideia ona! Arkeologoak komiki hau marraztu du, gizakiek Paleolitoan harriak zertarako erabiltzen zituzten azaltzeko. Deskribatuko al duzu zertan ari diren?
ZERTARAKO BALIO ZUTEN HARRIEK?
A
T A Z A
Talde bat ehizara atera da…
Denen artean, duela gutxi urrutian ikusi duten bisonte-talde bat setiatzea lortu dute.
Bisonte bat ehizatu dute! Orain, aprobetxa dezaketen guztia hartuko dute.
21
Zer lan egiten zuten tresna bakoitzarekin? Erreparatu berriz komikiari.
Zerez egin zituzten ikastetxetik gertuko indusketan aurkitutako tresna hauek?
LOTU IDEIAK Zer lanabes erabiltzen ditugu gaur egun, aurreko jardueran aipatutako lanak egiteko? Material bera erabiliz egiten al ditugu lanabes horiek?
Ikertu zer beste materialez egingo zenituzkeen tresnak, Paleolitoan biziz gero. Pentsatu, adibidez, zerez egingo zenukeen arrantzarako arpoi bat edo larruak josteko orratz bat.
Arkeologoak dio Paleolitoan ehiza behar-beharrezko jarduera zela, baina arriskutsua. Ados al zaudete berarekin? Zergatik?
AURPEGIBIKOA
GEZI-PUNTA
ERREKARRI LANDUA AURPEGIBIKOA KARRAKAILUA
22
3
PROIEKTUAREN AMAIERA
60
Orain, erabaki nola antolatuko zareten, berregitea ondo atera dadin.
Egin deialdi zabala, Historiaurrera bidaiatzera jende asko etor dadin. Formula hauek erabil ditzakezue zuen berregitea ezagutarazteko.
Iragarri gertakaria eskolako web-orrian.
Diseinatu kartel originalak eta banatu ikastetxean. Ez ahaztu berregitea zer lekutan, zer egunetan eta zer ordutan egingo den jartzeaz.
Egin familientzako gonbidapenak. Papera, kartoi mehea, EVA goma eta abar erabil ditzakezue gonbidapenak egiteko, edo formatu digitalean prestatu eta posta elektroniko bidez bidali.
Ziur gaude zuen ikus-entzuleek asko ikasiko dutela Historiaurreari buruz. Eta hori egiaztatzeko, zergatik ez duzue lehiaketa bat antolatzen? Asma ezazue Historiaurreari buruzko joko bat, berregitea ikustera etortzen diren pertsonak horretan aritzeko.
TALDEAREN EGINKIZUNAK
NIRE EGINKIZUNAK
Halaber, liburuxka bat egin dezakezue, bisitariek egin beharreko ibilbidea eta beste zenbait informazio jasotzeko.
Paleolitoa Neolitoa
Ibilbidea
61
ZER IKASI DUT?
Idatzi zer ikasi duzun etapa bakoitzeko bizimoduari buruz.
Paleolitoa
Neolitoa
Metal Aroa
62
Kokatu Historiaurrean egindako objektu hauek denboraren lerroan dagokien lekuan.
Erreparatu margolanari eta erantzun.
Zer adierazten du?
Azaldu al ditzakezu margolanaren ezaugarriak?
866378_finales_p62_LT_prehistoria
Duela 5 milioiurte inguru
Duela 10.000urte inguru
Duela 7.000urte inguru
Duela 5.500urte inguru
Paleolitoa Neolitoa Metal Aroa
1
2
4
3
5
63
NORBERAREN BALORAZIOA
Aztertu zuk egindako lana eta osatu galdetegi hau.NIRE LANA
Zer iruditu zaizu proiektua?
Zer zailtasun izan dituzu? Nola gainditu dituzu?
Zer beste gauza egingo zenituen gustura?
Zertarako erabil dezakezu proiektu honetan ikasi duzuna?
Zer gustatu zaizu gehien? Zer gutxien? Azaldu zure erantzunak.
Lagundu al diozu zure taldeari modu egokian? Zer ekarpen egin duzu amaierako lanerako?
64
Zer-nolako balorazioa egiten duzu zure taldeak egindako lanari buruz? Pentsatu eta markatu kasu bakoitzean zure ustez egokiena den aukera.
NIRE TALDEAREN LANA
TALDEAREN ANTOLAKETA
Laguntza behar izan dugu lana banatzeko.
HALA MODUZKOA
Zailtasun batzuk izan ditugu lana gure artean
banatzeko.
ONA
Lana egoki banatu dugu gure artean.
BIKAINA
TALDEKOEN ARTEKO LANKIDETZA
Ikaskide batzuek ez dute ia lanik egin.
HALA MODUZKOA
Batzuk gehiago ibili dira lankidetzan beste
batzuk baino.
ONA
Denok maila berean aritu gara lankidetzan.
BIKAINA
DENBORAREN APROBETXAMENDUA
Ia ataza guztietan, denbora falta izan
zaigu garaiz amaitzeko.
HALA MODUZKOA
Ataza batzuetan, denbora falta izan
zaigu garaiz amaitzeko.
ONA
Atazak aurreikusitako denboran amaitu
ditugu.
BIKAINA
IKASKIDEENGANAKO ERRESPETUA
Hitz egitean, askotan kendu diogu hitza
elkarri.
HALA MODUZKOA
Batzuetan, ez ditugu besteen iritziak entzun.
ONA
Denon iritziak hartu ditugu aintzat.
BIKAINA
IKASKIDEEN ARTEKO LAGUNTZA
Bakoitzak besteak kontuan hartu gabe
egin du lan.
HALA MODUZKOA
Ikaskide batzuek behar zutenei lagundu diete.
ONA
Denok lagundu diogu elkarri ataza guztietan.
BIKAINA
LORPEN-MAILAK
top related