ibilaldiaren balorazioa irakasleak.docx - larramendi … word - ibilaldiaren balorazioa...
Post on 24-Apr-2018
223 Views
Preview:
TRANSCRIPT
Mungian, 2017ko maiatzaren 29an
Ikastolako kide agurgarriak:
Atzokoa egun handia izan da Larramendi Ikastolarentzat Ibilaldia 2017k sekulako arrakasta izan baitu zentzu guztietan. Euskal Herriko toki guztietatik milaka lagun bertaratu dira Mungiara egun osoan zehar Bizkaiko Ikastolen jaian parte hartzera. Bestalde, ehundaka boluntarioen lanari esker antolaketari dagokionez dena primeran joan da eta ez da inolako arazo larririk gertatu.
Egunari goizean goiz eman genion hasiera erakundeetako ordezkariei egindako harrerarekin. Ongi etorriko hitzetan Irantzu Goitia, Kontseilu Errektorearen lehendakariak, Ikastolako sortzaileeen baloreak azpimarratu zituen.
“Aurten ikastolaren 50. urteurrena ospatzen dugu. Gure gurasoak aitzindariak eta berritzaileak izan ziren ikastola eraiki zutenean. Hau da beraiek guri utzitako ondarea, ikastola, Bai. Baina ez hori bakarrik. Ikastolan barneratuta ditugun baloreak ere jaso ditugu eurengandik. Euskara, euskaltzaletasuna, ausardia, kemena, ardura, oztopoei gainditzeko ahalmena, kooperatibismoa, auzolana eta familiek erabakiak hartzeko dugun eskubidea. Fundatzaileen filosofia ulertzen dugu eta filosofia hori gurea egiten dugu.Jasotako ondare hori zaindu nahi dugu. Eta balore horiek, berberak, dira ikastolako oraina eta etorkizuna bermatuko dutenak. Balore hoiekin, seguru , asmatuko dugu aurrera egiten”.
Amane Ibañez kazetari eta ikasle-‐ohiak Ander Elordui ikaslearekin batera aurkeztutako hasierako ekitaldian parte hartu zuten Ager Izagirre, Mungiako alkateak; Adolfo Arejita Euskaltzainak; Josune Bañales, Ibilaldia Elkarteko lehendakariak; Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak; Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak eta, azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia Unai Rementeriak. Danok bat etorri ziren “Egunero Alkarregaz” leloaren egokitasunarekin, euskarak egunero behar baitu euskaldunak hizketan.
Bereziki Unai Rementeriak goraipatu zuen ibilaldiaren mezua Larramendi Ikastolak tartean dituen proiektuekin aurrera egiteko, hala berrikuntza pedagokioan nola plan estrategikoan.
Lehenego ekitaldiaren bukaeran, Larramendi Ikastolan 1967 urtean izandako lehen ikasleak omentzeko horietako 8 ikasleek moztu zuten zinta.
5,7 kilometroko ibilbidea bidegorritik eta inguru ederrean egin ondoren bigarren ekitaldi bat prestatua zegoen Santurtziko Bihotz Inguru ikastolari lekukoa pasatzeko. Izan ere Santurtziko Ikastolak 40. Ibilaldia antolatuko du 2018an. Bertan Larramendi Ikastolak prestatutako bideo bat aurkeztu zen non aditzera ematen dugun Ibilaldiaren laguntza berrikuntza prozesuetarako erabiliko dugula.
Gozamenerako tarte ugari eta ezberdinak eskaini zituen Ibilladiak. Lau gune ezberdin, eta, batean zein bestean, euskal dantzak, erromeria doinuak, bertsolariak, pailazoak, puzgarriak, tailerrak, jolasak, auto elektrikoak... Kontzertuak ere ez ziren falta izan, Ibilaldiaren kanta egin duen Mungia bertako Itziarren Semeak taldearena barne.
Gure azken hitzak espreski zuzendu nahi ditugu hau guztia posible egin dutenen ehundaka boluntarioei, tartean gurasoak, irakasleak, ikasle eta ikasle ohiak, Mungiako lagunak, eta abar. Uste dugu Larramendi Ikastolaren eta Mungiaren irudia indartu dugula Ibilaldiaren antolakuntzarekin. Beraz, gure eskerrik beroenak hori guztia posible egin duzutenoi. Miren Ibarluzearen hitzek guk baino hobeto azaltzen dute gure sentimendu horiek.
Larramendi Ikastolako Kontseilu Errektorea
Ibilaldiari buruzko informazioa eskuratzeko: Ikastolako bideoa : http://bit.ly/2rc5Mla Twitter kanala: https://twitter.com/LarramendiIkast Facebook Kanala: https://www.facebook.com/LarramendiIkastola/ EITB: http://bit.ly/2reK1DB Hamaika Telebistako Erreportaia: http://bit.ly/2qudia6 Naiz http://bit.ly/2rwwkRk Deia: http://bit.ly/2qudLck Correo. Ibilaldia en imagenes http://bit.ly/2qrA9XT eta http://bit.ly/2s69s87 Berria: http://bit.ly/2s6bR2Y
top related