#hondartzan_09 - co-housing-a esperimentatzen (txostena)

Post on 03-Jul-2015

414 Views

Category:

Documents

5 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

CO-HOUSING

Zer da “cohousing”-a?

Elkarlaneko etxebizitza. Etxebizitzen %10a Danimarkan.

Etxe pribatuak + espazio eta erraztasun komunak + komunitatean bizitzeko konpromisoa hartu duten pertsona kontzienteak20-30 familia

Produkziorako tresneria, energiaren kudeaketa, nekazal-eremuak...Komunitatea bertan bizi direnek kudeatu eta diseinatzen dute, euren mekanismoak lantzen dituzte, autoerregulazioa, ko-finantziazioa, diseinua...

• Gai-zerrenda:

Saioan erabilitako materilak

Hausnarketa eta lana 8 arlo nagusietan oinarritzan da

KOKAPENALekuaren garrantzia. Landatarra ala hiritarra, iristen errazak direnak ala urrutikoak, bakoitzak nahi duen lekuan, baina leku jakin bat izatea beharrezkoa da, edo beharbada ez, auskalo! Beharbada ez da hain garrantzitsua,

norbaitek aukera bat baino gehiago izan lezake edo edozein helmuga onartu eta horretara moldatzeko prest egon.

KOMUNITATEA SORTZEAPertsonen arteko loturak. Networker-ik atseginena zein ermitau adeitsua batzeko aukera, biek ere euren burua legezkotzat har dezaten. Etengabeko jarduerak bilatzen dituztenak eta momentu batetik aurrera bakoitza bere etxera joateren

aldekoak. Protagonista direnak eta masaren partaide direnak. Bakarrik bizi direnak, edo bikotean, familian edo taldean bizi direnak.

AUTOERREGULAZIOAOrdenari buruzko kontuak,

harremanen, gauzen, zerbitzuen, mesedeen, merezimenduen,

irtenbideen edo arazoen antolakuntza. Arazo gutxirekin eta

umore onez inprobisatzetik, konpromisoak eta arriskuak

aurreikustera. Modu malguan, parte hartzailean eta dinamikoan

adostasunak bilatu eta komunitatea era egokian kudeatzeko

mekanismoak sortu.

BALIABIDEEN AUKERAKETA, BALIABIDEAK PARTEKATZEAZer gauza eduki eta nola disfrutatu. Liburutegi, haurtzaindegi, garbitegi, baratze, oilotegi, berokuntza, lantegi edo ibilgai lu partekatuak bilatzen dituztenak ala euren gauzak etxean izatea nahiago dutenak, noizean behin

bakarrik eskatuz edo utziz. Ukiezinak partekatzea nahiago dutenak ala ondasunak bildu eta zenbatzen dituztenak.

ENERGIAMundua mugitzen duena, baita “co-housing”-aren mundu txikia ere. Soberakinak saltzeko asmoz, beharrezkoa den baino energia gehiago sortzea E+ helburuarekin; zero energia, sorkuntza eta eskaera ondo neurtuz; botila, argia, gasa edo

eskura dagoena erabiltzen duena edo besterik gabe, “slow”, “low-tech” edo “low energy” moduan bizitzea nahiago duena.

IDEIAKProiektuaren idiosinkrasia, filosofia, politika, identitatea, helburua, oinarriak, definizioa eta esanahia. Asmatzea benetan atsegin dutenak edo ondo pasatzeko eta euren burua pixka bat konplikatzeko baino asmatzen ez dutenak. “Co-housing”-aren

militanteentzat edota pertsona jakintsuenak esaten duenarekin ados daudenentzat.

FINANTZIAZIOAEkonomia praktikoa. Taloitegiarekin ala diruarekin; lagunen aurrezkien bila edo balio handiko zerbait salduz; dena partekatuz edo bankuaren esku utziz; diru-elkarteekin edo bakoitzak gauzei ezartzen dien balioarekin; txitxarra eta inurria;

hasieratik argi egon behar den zerbait edo egin ahala moldatzen dena.

ARKITEKTURA-ERAIKINAEraikitako espazioen zein espazio naturalen diseinua eta edertasuna. Leku bizigarriekin identifikatzea, estilo jakin batekin bat egitea. Edukia edukitzailearen gainetik jartzen dutenak. Dena diseinatu nahi dutenak eta funtzionatzen duen bitartean

formari batere garrantzirik ematen ez diotenak. Arkitektura jakin bat maite dutenak eta etxea soinean daramatenak.

Pertsonak proiektuan identifikatutako 8 arloekiko interesa edo ardura erakutziko dute espazioan kokatzen diren lekuaren arabera.

Komunitate proiektu baterako garrantsitzua d azaintzea, nork bere burua, pertsonen arteko erlazioa eta taldeko

energia

Nondik hasiko gara Cohousing komunitate bat martxan jartzen?

Mapa 1

Mapa2

Mapa3

Mapa4

Mapa5

Mapa6

“Co-housing”-a martxan jartzeko proposamena: Visión

Gutxi gorabehera 30 pertsonek hartu dute parte topaketan eta “cohousing” ereduak martxan jartzeko prest agertu dira: 10 bat pertsonek hiri-lurzorua birgaitzen duen eredua aukeratu dute eta Etxekoop da ekimenari eman dioten izena.

8 pertsonek landa-lurzoruko eredu ekologikoa aukeratu dute. Beste 6 pertsonek aldez aurretik elkarrizketak izan dituzte.

Parte-hartzaile guztiak daude prest elkarrekin lan egiteko eta batzar orokorrarentzat interesgarri izan daitezkeen ideiak edo proposamenak ekartzeko. Batzordeka lan egitea adostu da, bakoitzak bere zereginak izango ditu, autokudeatuak izango dira eta etengabe egongo dira elkarrekin harremanetan.

Hondartzan ekimenak bere burua eskaini du „couhousing“-aren hastapenetan laguntzeko, berezko antolakuntza-tresnak eskuratu bitartean. Hurrengo astearteetan tresna hauek zeintzuk izango diren definituko da.

Laster dokumentazioa bidaliko dugu bileretan parte hartu ez zenutenok emaitzak argi eta zehatz ikus ditzazuen.

“Cohousing”-a martxan jartzeko proposamenak: Kontaktu-guneak 1.: Koordinazioa eta idazkaritza: Borja Izaola, bizaola.cds@dr.com, 622087807.

2.: Ideiak, aukerak, erronkak, erantzukizunak, gertaera garrantzitsuak eta bestelako akordioak bistaratzea:

3.: Kontuak, datuak, kalkuluak eta kudeaketa: 4.: Lursailak bilatzea (alkateen hitzarmena sinatu duten herriak eta gehiago):

Paula Alfieri, paula@enlalona.es, 6601398715.: Komunitatea sortzea, pertsonen gaitasunak identifikatzea, topaketa nagusia

antolatzea, elkarrizketak elikatzea: 6.: Dokumentazioa, interesa dutenekin komunikatzea, intranet-aren kudeaketa

(foroa, bloga, wikia...) eta adituekin bat egiteko kontaktua: Oscar Perez, utopia@euskaltel.net, 679101839

Gehiago jakiteko:

• http://www.cohousing.org/http://www.ic.org/http://www.youtube.com/user/peakmomenthttp://www.carbonfreegroup.com/downloads/sustainable-communities-darlington-2009/P3-CoHousing.pdfhttp://housekideak.wordpress.com/unos-links-sobre-cohousing/http://www.pensamientocritico.org/antelo0710.htmhttp://www.elblogsalmon.com/conceptos-de-economia/que-es-el-cohousinghttps://n-1.cc/pg/groups/769665/cooperativas-integrales/http://www.euskadinnova.net/es/innovacion-social/noticias/casa-menos-vivienda-como-proceso-abierto/8469.aspxhttp://conjuntoresidencialsostenible.blogspot.com.es/http://www.sostrecivic.org/

AURRERA!!! ELKARLANEKO ETXEBIZITZAK

Hondartzan cuenta con la ayuda y la colaboración de:

• Centro de Innovación Social de Bilbao, EUTOKIA.

• El i-Talde de Emprendizaje Social de InnoBasque.

• Y el programa Fábricas de Creación de Dpto de Cultura de Gobierno Vasco.

Este informe está creado bajo una licencia Creative Commons 3.0

top related