historia eta arte ibilbideak xix. mendeko zabalgunea · xix. mendean gasteizen bizi ziren gizarte...
Post on 03-Sep-2019
13 Views
Preview:
TRANSCRIPT
Udaleko Hezkuntza Zerbitzua Servicio Municipal de Educación
HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK
XIX. mendeko zabalgunea
IRAKASLEAREN KOADERNOA
XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 2
AURKIBIDEA
1. Aurkezpena .................................................................................. 3
2. Antolakuntzako alderdiak ............................................................. 5
3. Helburuak ..................................................................................... 6
4. Edukiak ......................................................................................... 7
5. Metodologia .................................................................................. 8
6. Ibilbidea egin aurreko jarduerak ................................................... 8
7. Ibilbidea ........................................................................................ 9
8. Ibilbidea egin ondorengo jarduerak ............................................ 11
9. Balioztatzea ............................................................................. 12
XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 3
1. AURKEZPENA
GASTEIZ, HEZIKETARAKO ESPAZIO GISA izeneko heziketa programa
Udalak taxutu du, asmo hau izanik: hiria ezagutzaren OBJEKTU gisa,
ikasketarako TOKI gisa eta hezkuntzako AGENTE gisa baliatzea.
Hiri batek, hezitzailea izateko, zeregin tradizionalak ez ezik, nahita eta arduratsu
bere gain hartu behar ditu beste zeregin hauek ere: «bere herritar guztiak heztea,
sustatzea eta garatzea, haur eta gazteengandik hasita» (Bartzelonako Deklarazioa,
Hiri Hezitzaileen I. Biltzarra, 1990).
Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak, programa honen bitartez, hiriaren eta
eskolaren arteko elkarrekintzako dinamika sortu nahi du. Hartara,
Gasteizko herritarrei (eskola umeengandik hasita) aukera eta bultzada
emango die, hiria ezagut eta bizi dezaten.
Programaren giltzarrietako bat dira HISTORIA ETA ARTE IBILBIDEAK.
Ibilbidea, izatez, hiria ezagutzeko jarduera bat da, eta helburu hauek ditu:
- Gasteizko toki eta eraikin adierazgarrietan barrena ibilbide didaktikoak
eginez, bertatik bertara ezagutzea garai historiko jakin baten ezaugarriak
eta garai hark gaur egungo hirian duen eragina.
- Hiriaren ezagutza praktikoa sustatzea. Hartara, hiriak eskaintzen dizkigun
baliabide eta zerbitzuak ezagutu eta erabiltzeko behar den informazioa
ematen zaie ikasleei.
- Ikasleen artean, ingurunea oro har —eta historia eta arte ondarea,
bereziki— balioetsi eta errespetatzeko ohiturak eta jarrerak sustatzea.
Programa honetako baliabide didaktiko bat Irakaslearen koadernoa da.
Ibilbidean parte hartuko duten irakasleek, koaderno honetantxe aurkituko dute
ikasgelan jarduera prestatu eta osatzeko behar duten informazioa. Hala, ikasleek
modu aktiboan parte hartzea eta jarduerari etekin handiagoa ateratzea errazten da.
XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 4
Hurrengo taulan, programaren ezaugarri nagusiak ageri dira.
Ibilbidea Hartzaileak Baliabide didaktikoak Iraupena
Talde
txikiagoetan
banatzea*
Lehen Hezkuntzako 5.a
eta 6.a
DBHko 1. zikloa
2 ordu
21 edo 21
ikasle baino
gehiago baldin
badira Erdi Aroko
Gasteiz Helduen Hezkuntza
Iraunkorra eta helduen
taldeak
Unitate didaktikoa,
DVDa, irakaslearen
koadernoa, ikaslearen
koadernoa.
Monitore-gidaria.
DBHko 2. zikloa
21 edo 21
ikasle baino
gehiago baldin
badira Gasteiz
neoklasikoa Helduen Hezkuntza
Iraunkorra eta helduen
taldeak
Unitate didaktikoa,
DVDa, irakaslearen
koadernoa, ikaslearen
koadernoa.
Monitore-gidaria.
2 ordu
DBHko 2. zikloa 2 ordu
21 edo 21
ikasle baino
gehiago baldin
badira XIX. mendeko
zabalgunea Helduen Hezkuntza
Iraunkorra eta helduen
taldeak
Unitate didaktikoa,
DVDa, irakaslearen
koadernoa, ikaslearen
koadernoa.
Monitore-gidaria.
Artxiboak
ezagutzea
DBH, DBHO, Helduen
Hezkuntza Iraunkorra
eta helduen taldeak
DVDa, irakaslearen
koadernoa, ikaslearen
koadernoa.
Monitore-gidaria.
2 ordu eta
30 minutu
15 edo 15
ikasle baino
gehiago baldin
badira
Idazketa eta
idatzitakoa
DBH, DBHO eta
helduen taldeak
PPT, ikaslearen
koadernoa.
Monitore-gidaria
3 ordu
15 edo 15
ikasle baino
gehiago baldin
badira
San Pedro eliza
DBHO, Helduen
Hezkuntza Iraunkorra
eta helduen taldeak
Irakaslearen koadernoa,
ikaslearen koadernoa.
Monitore-gidaria
(aukerakoa).
Ordu bete
eta 30
minutu
Lehen Hezkuntzako 5.a
eta 6.a
26 edo 26
ikasle baino
gehiago baldin
badira Udaletxea
Helduen Hezkuntza
Iraunkorra eta helduen
taldeak
Unitate didaktikoa,
irakaslearen koadernoa,
ikaslearen koadernoa.
Monitore-gidaria.
Ordu bete
eta 30
minutu
XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 5
Lehen Hezkuntzako 6.a
eta DBHko 1. zikloa
26 edo 26
ikasle baino
gehiago baldin
badira Bisita Santa
Maria
katedralera Helduen Hezkuntza
Iraunkorra eta helduen
taldeak
DVDa, ikaslearen
koadernoa.
Monitore-gidaria.
Ordu bete
Lantegiak
Santa Maria
katedralean
DLHko 1. mailatik
5.mailara
Maila bakoitzean
Power Point bat.
Monitore-gidaria
Bi ordu
Santa Maria
katedrala:
Argiaren
elizpea
DBHko 2. zikloa,
DBHO eta helduen
taldeak
Monitore-gidaria Ordu bete
Gasteizko
ahozko
memoria 1940-
1965
DLHko 4. maila
Power Point, argazkiak.
Monitore-gidaria eta
Mejora Fundazioako
boluntarioak
Ordu bete
Foru plazatik
ARTIUMera
DLHko 4. 5. eta 6.
maila Monitore-gidaria Bi ordu
Chillida gure
hirian DBHO Monitore-gidaria Bi ordu
* Helduen Hezkuntza Iraunkorrako taldeak eta helduen taldeak ez dira talde
txikiagoetan banatuko, Artxiboak ibilbidean izan ezik.
2. ANTOLAKUNTZAKO ALDERDIAK
Jarraian, irakasleek ibilbidea prestatzean kontuan izan beharreko zenbait alderdi
aipatuko ditugu:
Irakasleen parte hartzea
Parte hartzen duen irakaslearen zeregina da, ibilbide osoan, ikasleek
jokabide egokia eta arreta izan dezaten zaintzea. Era berean, irakasleak oso
parte hartze garrantzitsua izango du jardueran. Beharrezkoa deritzon aldiro, esku
hartuko du, monitorearen azalpenak osatzeko, edo azalpen horiek taldearen
ezaugarriei egokitzeko.
Ikastaldea talde txikiagoetan banatzen bada, komeni da ibilbidea egitera bigarren
irakasle arduradun bat ere etortzea.
Ikasleentzako oharra
XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 6
Ezinbestekoa da ikasleak jabetzea ibilbidea ikaskuntzako jarduera dela, ez
dela txangoa.
Orobat, ikasleen koadernoan proposatzen diren jardueretako batzuk egin ahal
izateko, beharrezkoa izango da ikasle bakoitzak arkatza eta ezabagoma
ekartzea.
Jarduerara etortzea
Ibilbidea egiteko, ezinbestekoa da ibilbideari dagokion DVDa ikastetxean
ikusita izatea.
Jarduerara etortzerik ez baldin baduzue, Udaleko Hezkuntza Zerbitzuari
garaiz jakinarazi behar zaio, jarduera eguna baino hiru egun lehenago
gutxienez. Jarduerara arrazoibide egokirik gabe ez etortzeak, jarduera beste egun
batean egiteko aukera kenduko du. Gainera, hurrengo ikasturteetan jardueratik
kanpo uztea eragin dezake.
Garraioa
Parte hartzaileak ibilbidera ekarri eta ibilbidetik bueltan eramateko ardura,
ikastetxe bakoitzarena da. Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak, garraiobidea
erabiltzen duten ikastetxei diru laguntza emango die indarrean dagoen deialdiaren
arabera.
3. HELBURUAK
Ikus dezagun, segidan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko
ikasleentzat prestatutako XIX. mendeko zabalgunea ibilbidearekin zer helburu
lortu nahi diren:
���� XIX. mendean Gasteizen egindako zabalkundearen jatorria deskribatzea.
Eman zioten kokagunearen zergatikoa eta hirigintzako trazatuaren
ezaugarri berezien arrazoiak azalduko ditugu.
���� XIX. mendeko Zabalgunearen inguru fisikoa eta historikoa zein den
zehaztea. Inguru natural edo fisikoaren ezaugarriekin erlazionatuko
ditugu historian zehar hor bizi izan diren gizabanakoen bizimoduak.
���� Zabalgunearen garaiko historiak, hirigintzak, arteak eta gizarteak
Gasteizen dituzten ezaugarri nagusiak ezagutzea, bai eta gaur egun arte
izan duten bilakaera ere.
���� Zabalguneko kale nagusien izena ezagutzea, eta hiriko mapan non dauden
jakitea.
XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 7
���� Hiriko alderdi horretako eraikinak aurkeztea: burges etxeak, jauregiak,
plazak, tren geltokia, eraikin enblematikoak.
���� Eraikinetan erabilitako eraikuntza-materialak bereiztea.
���� XIX. mendean Gasteizen bizi ziren gizarte taldeen eta gaurko biztanleen
arteko konparazioa egitea.
���� Auzuneak hiriaren barruan dituen ezaugarri bereziak azaltzea.
���� XIX. mendeko Zabalguneak duen historia eta arte ondareari buruzko
balioespena eta errespetua eragitea.
4. EDUKIAK
Ibilbide honen edukiek, alderdi hauek dituzte ardatz:
• XIX. mendean hiriak zuen hirigintza-trazatuaren jatorria: eraginak.
• Hiri garapenak gaur egun arte izan duen bilakaera.
• XIX. mendeko historiak, hirigintzak, arteak, ekonomiak eta
gizarteak Gasteizen dituzten ezaugarri nagusietara hurbiltzea.
• Zabalguneko eraikin adierazgarriak: jatorria eta oraingo erabilera.
• Zabalgunea, hiriko auzune gisa.
Udaleko Hezkuntza Sailak, 1993an, XIX. mendeko Zabalunea (kontuan izan
Euskaltzaindiak zabalgune forma onartu aurretikoa dela) unitate didaktikoa
argitaratu zuen. Ikastetxeei bidalitako unitate horretan aurkituko dute irakasleek
ibilbide honetako edukiak garatzeko beharko duten informazioa.
Lehenengo kapituluan, XIX. mendeko esparru historikoa, gizartea eta ekonomia
esplikatzen dira.
Bigarren kapitulua, Gasteizen egindako zabalgunearen kasu zehatzari buruzkoa
da.
Hirugarren kapituluan deskribatzen dira Zabalgunearen kokagunea, gaur egun
dituen eginkizunak, eta alde horretako biztanleriaren egitura.
Zabalguneko eraikin historiko garrantzitsuenen ezaugarriak laugarren kapituluan
azaltzen dira.
5. METODOLOGIA
XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 8
Jarduerak hainbat zati berezi ditu:
1. Ibilbidea egin aurreko jarduerak. Ikasgelan egingo dira, irakasleek
dinamizatuta.
2. Ibilbidea, Zabalgunean zehar, monitore-gidariak dinamizatuta.
3. Ibilbidea egin ondorengo jarduerak. Ikasgelan egingo dira, irakasleek
dinamizatuta.
Ibilbidean zehar egingo diren ekintza eta jardueren bidez, ikasleen
pentsamendu sortzailea eta kritikoa sustatuko da. Orobat, gogoeta, analisia
eta ordezko aukeren bilaketa eragingo die.
Ibilbidean, parte hartzaileen arteko harreman prozesu egokia bultzatuko da.
Hartara, indartu egingo dira taldearen kohesioa, ikasleen parte hartze aktiboa,
errespetua eta talde lana.
Monitore-gidaria saiatuko da ibilbidearen edukiak egokitzen, parte
hartzaileen ezagutzen maila berean izan daitezen. Era berean, talde bakoitzaren
ezaugarrietara egokituko du ibilbidea. Behar izanez gero, esku hartzeko
estrategiak aldatuko ditu.
Ibilbideak ikaskuntza praktiko eta orokorra dakar, hiriaren bizitza bera ere
halakoxea baita. Jardueran sartuta daude alderdi kognitibo, estetiko eta etikoak
(ikasleek ezagutzak, trebetasunak, ohiturak eta balioak bereganatzea). Hartara,
herritar bizitzan parte hartze kritiko eta eraikitzailea izatea bultzatzen da. Asmoa
da parte hartzaileek har dezatela euren ingurunearekiko, ondarearekiko eta
kontserbazioarekiko ardura.
6. IBILBIDEA EGIN AURREKO JARDUERAK
Ezinbestekoa izango da, ibilbidean parte hartzeko, aldez aurretik DVD hau
ikusia izatea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleentzat
prestatutako XIX. mendeko Zabalgunea ibilbidearen DVDa, alegia. DVD hori
ikastetxeari bidali zion Udaleko Hezkuntza Sailak. Gomendatzen dugu ibilbidea
egin baino ez askoz lehenago ikus dezatela DVDa. Horrela, errazago ulertuko
dituzte ibilbidean garatuko diren edukiak, eta hobeto aprobetxatuko dute
jarduera.
DVDa ikusteaz gainera, gomendatzen dugu irakasleak ikasgelan esplika ditzala
ibilbidean garatuko den gaiaren edukirik garrantzitsuenak.
Jarraian, irakasleei ibilbidea prestatzeko lanetarako baliagarri izango zaizkion
hainbat ariketa zehaztuko dugu.
XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 9
LEHENENGO ARIKETA
XIX. mendean, Europako hiriak hazi egin ziren, demografiako,
ekonomiako, gizarteko eta politikako hainbat arrazoi zirela kausa.
1.1. Bilatu eta idatzi garai hartako zer aldaketa izan ziren garai hartan,
arlo guztietan, Europako hiriak haztea eragingo zutenak.
BIGARREN ARIKETA
XIX. mendeko gizartea hainbat estamentutan edo gizarte taldetan
banatuta zegoen.
2.1. Talde lana egitea eta talde handian esplikatzea: lan talde
bakoitzak estamentuetako baten ezaugarriak eta zereginak
aztertuko ditu, eta ikasgelan esplikatuko.
2.2. Aztertuko dute zer hierarkia zegoen XIX. mendean, non kokatzen
zen estamentu bakoitza hiriko planoaren barruan, eta zer-nolakoa
zen Zabalguneko etxeek zuten segregazio bertikala.
HIRUGARREN ARIKETA
Trenbidea izan zen eragin handieneko garraiobidea, XIX. mendeko hiri
hazkundea bultzatu zuen ekonomia garapenaren barruan.
3.1. Azal ezazu zein izan zen komunikabide berriak sortzeak Europan
izan zuen ondorena. Adierazi zein izan ziren komunikabide
haietatik garrantzitsuenak.
LAUGARREN ARIKETA
XIX. mendean eginiko zabalguneei antzeko eraginak antzematen zaizkie
arkitekturako tipologietan eta erabilitako erakuntza-materialetan. Egun,
elementu haiek berriagoekin nahasita ageri zaizkigu.
4.1. Bila eta idatz itzazu XIX. mendeko zabalguneetan aurkituko
ditugun ezaugarri eta material nagusiak.
7. IBILBIDEA
•••• Montehermoso kulturunea
XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 10
Monitore-gidariak Montehermoso kulturuneko sarrera nagusian egingo
dio harrera ikasle taldeari.
Taldea 21 edo 21 ikasle baino gehiagokoa baldin bada, bi azpitaldetan
banatuko da, bakoitza monitore batekin, eta bi azpitaldeok ez dute bat
egingo ibilbideko ezein tokitan.
Lehendabizi, monitore-gidariak ibilbidea aurkeztuko die ikasleei.
Metodologia esplikatuko die, eta ikasleen jakintza maila zein den
ezagutzen saiatuko da, ibilbidearen edukiak maila horretara egokitzearren.
•••• San Bizente eliza
Toki estrategiko horretatik, Gasteiz eratzean izan diren aldiak eta
aldaketak ikusiko ditugu: Erdi Aroko hirigunea, alde neoklasikoa eta
XIX. mendeko zabalgunea. Hartara, ibilbidea nondik egingo dugun
kokatuko dute.
•••• Eduardo Dato kalea
Espainia plazaren hegoaldeko sarreraren ondoan, hirian egindako
zabalgunearen plana deskribatuko dugu. Dituen ezaugarri berezien
zergatikoa azalduko diegu. Era berean, Arrieta etxeak ezagutzeko aukera
izango dugu.
•••• Arka plaza
Hor, inguruak dituen ezaugarriei behatuko diegu; bai eta hiriaren barruan
merkataritzako, finantzetako, administrazioko, kulturako eta aisialdiko
erdigune gisa egiten dituen eginkizunei ere.
•••• Emakunde etxea
Eraikin horren ezaugarri bereziak eta historian zehar izan dituen bi
eginkizun nagusiak azalduko ditugu.
•••• Fournier etxea
Heraclio Fournierrek etxe horretan batu nahi izan zituen bi eginkizunak
aztertuko ditugu. Izan ere, hantxe jarri zituen bai bizitokia, bai familiaren
lantegia.
•••• Tren geltokia
XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 11
Tren geltokia izan zen, hain zuzen, zabalgunea hiriaren hegoalderantz
egiteko proposamena bultzatu zuten arrazoi nagusietariko bat.
Geltokiaren eraikuntza tipologiari behatuko diogu; arkitektura
erregionalistaren eragina nabari zaio.
•••• Amarika plaza
Plaza hori dagoen tokian, antzina, Fernando Amarika pintorearen
familiaren lorategia zegoen. Zabalgunean egin ziren elkartzeko eta
atseden hartzeko gune berrietako bat da.
•••• Pando-Arguelles etxea
Eraikinaren ezaugarri bereziak aztertuko ditugu, Zabalgunean kokatu
ziren izen handiko familien bizileku berrien erakusgarri den aldetik.
•••• Zulueta jauregia
Garai hartako jauregien tipologia deskribatuko dugu. Barrualdea
bisitatuko dugu, orain duen eginkizun berriarekin batera egin zaizkion
aldaketei antzemateko.
•••• Florida parkea
Burgesiaren aisiarako eta elkartzeko toki gisa sortua, hiriko parkerik
enblematiko eta erakargarriena da, gaur egun. Hiriko gainerako parkeen
aldean dituen berezitasunak azalduko ditugu.
•••• Eusko Legebiltzarraren egoitza
Antzina Santa Klara komentua zegoen tokian eraikia, hainbat eginkizun
izan du, harik eta, zaharberritu ondoren, Eusko Legebiltzarraren egoitza
bihurtu arte. Une horretan, zabalgunearen garaian egindako
desamortizazioa eta ekarri zituen ondorioak aipatuko ditugu.
8. IBILBIDEA EGIN ONDORENGO JARDUERAK
Ibilbidearen hasieran, parte hartzaileei koaderno didaktikoa banatu diegu: hortxe
dituzte ibilbideari buruzko informazioa eta egin beharreko ariketetarako
proposamena. Ariketa horiek ibilbidean bertan egin daitezke; edo, bestela, gero,
ikasgelan.
XIX. mendeko zabalgunea-Irakaslearen koadernoa 12
Ikus ezazue ikasleen koadernoko 15. puntua (ariketak); ariketa horiek ikasgelan
egitea gomendatzen dugu.
9. BALIOZTATZEA
Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak hainbat tresna prestatu du, Historia eta Arte
Ibilbideen Programa balioztatzeko. Horietako bat da irakasleek balioztatzeko
fitxa. Programa balioztatze aldera, garrantzi handikotzat jotzen dugu parte hartu
duen taldearen arduradunak jarduera analizatzea.
Horretarako, ibilbidearen hasieran, monitoreak balioztatze fitxa bat emango dio
irakasleari. Irakasleak ibilbidearen bukaeran beteko du fitxa hori.
Irakasleei mesedez eskatzen diegu fitxa horretan adieraz ditzatela, eskatutako
datuez gainera, gertaturiko edozein gorabehera, euren oharrak, eta programa
hobetzen lagunduko duten iradokizunak.
top related