hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Post on 14-Oct-2014
199 Views
Preview:
TRANSCRIPT
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA
BERRIAK
Ainara Barainka ZenikazelaiaAtzerriko Hizkuntza
3. maila
AURKIBIDEA
SARRERA..........................................................................1
1
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
TEKNOLOGIA BERRIAK AIZARNAZALGO ESKOLAN....4
TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILPENA INGELESEKO
ARLOAN.............................................................................6
TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILPENA
IKASTEXEAN....................................................................11
PELUTXEEN PROIEKTUA………………………………….17
2
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
SARRERA
Ez dira urte asko pasatu ikastetxe ezberdinetan teknologia berriak
erabiltzen hasi zirenetik. Teknologia berriei buruz hitz egiten
dugunean, material ezberdin askori buruz hitzegiten ari gara,
adibidez:
Ordenadorea lan tresna bezala erabiliz:
o Word
o Excel
o Power Point
o Soinuak grabatzeko pogramak.
o Argazkiak moldatzeko programak.
o Bideoak moldatzeko programak.
o Internet eta honen barruan egin daitekeen erabilera
mugagabea.
o CD-Rom ezberdinak (ipuinak, hariketa programak…)
Kañoia
Scanerra
Argazki makina.
Bideo grabagailua.
Arbel digitala.
Musika sortzaileak.
Noski, kontutan hartu behar da ikastetxe bakoitzak ez dituela
hezkuntzan aplikaturiko teknologia hauek modu eta maila berean
erabiltzen. Hasteko, material guzti hau ikastetxeetan egon behar da
eta horretarako material hauek ekarriko dituen norbait behar da.
Eskola publikoen kasuan, eusko Jaurlaritzak banatzen ditu material
hauek gehinbat ikastetxe bakoitzeko ikasle kopurua kontutan hartuta.
3
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Eskola pribatuen kasuan, errekurtso ekonomikoak beharko dira
material guzti hau erosteko eta ondoren mantentzeko.
Material guztia ikastetxean egoteak ere ez du esan nahi modu egoki
batean erabiliko denik. Teknologia berriak ikastetxeetan intsertatzen
hasi zirenean, arazo larri bat sortu zen: irakasleak ez zeuden
prestatuta irakaskuntza era hori aurrera eramateko.
Arazo honi aurre egiteko asmotan, irakasleen formakuntza behar-
beharrezkoa zela ikusirik, horretarako lan taldeak sortu ziren. Kurtsillo
ezberdin asko eman ziren eta ematen dira gaur egun ere aipatutako
helburua lortzeko.
Aipatutako kurtsillo hauetaz aparte, inguru berean dauden ikastetxe
ezberdinetako irakasle interesatuak aldioro geratzen dira leku egoki
batetan hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriei buruzko ezagutza
maila handitzeko asmotan. Bilera horietan aholkulari baten parte
hartzen du. Aholkulari honek lagunduko die interesatutako irakasleei
beraien ikaskuntzako bidea zabaltzen. Hontaz aparte, talde bakoitzak
jorratzen duen programa edo lana, beste taldeei erakusten zaie
irakasle guztien artean bakoitzak bere esperientzia besteekin
konpartitzeko helburuarekin.
Gainera, inguuetako irakaslek batzen direneko bilereko hauek beste
zerbaitetarako ere balio dute: nahiko maiz egiten diren bilerak edo
kurtsoak direnez, inguruko eskoletako irakasleak elkar ezagutzen
dira. Honez gain, irakasle hoiek puntu interesgarri bat dute
komunean, hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak eta beraien
erabilpenaren alde daude eta normalean gogo haundiz hartze dute
parte teknologia berriei buruzko ekintzetan.
Elkar ezagutze horrek elkar laguntzea dakar berarekin. Ikastaro
horietara joaten diren irakasleak, teknologia berriak hezkuntzan
aplikatzen saiatzen dira eta edozein arazo badute, ikastaroan dabilen
4
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
inguruko ikastetxeko irakaslearekin komentatu dezake eta bien edo
gehiagoren artean arazoari soluzioa aurkitzen saiatu.
Beste aldera ere bai, baten planteatutako arazoari beste batek
soluzioa bilatzen badio, arazo hori ebazteko modua irakasle guztiekin
konpartitu dezake. Horrela, beste irakasleei berdina gertatuko
balitzaie, arazoa soluzionatzeak eskatzen duen denbora (askotan oso
luzea eta nekagarria izan daiteke) galtzea ekidituko luke
planteamendu egoki honek.
5
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
TEKNOLOGIA BERRIAK AIZARNAZABALGO
ESKOLAN
Aizarnazabalgo Basakaitz ikastetxea da nik praktikak egiteko
aukeratu nuen eskola. Eskola hau, herri txiki batetan kokatuta dago,
gutxi gora behera 600 biztanleko populazioa duen herri bat.
Nik ingeleseko irakaslearekin egin nituen praktikak eta nire
praktiketako memorian aipatu dudan bezala, oso esperientzia ona eta
aberasgarria izan da niretzat. Alde batetik, majisteritzako eskolan
irakasten diren teoriak aplikatzeko baio izan dit eta beste alde
batetik, gaur egungo irakaskuntza sistema errealean parte hartzeko
aukera paregabea aprobetxatu dut.
Zorionez, ni gidatzen ibili den Aizarnazabalgo irakaslea bere lanean
oso murgilduta dagoen irakasle bat da. Bere lana gogo biziz aurrera
eramaten du eta Teknologia Berriak erabiltzea asko gustatzen zaio.
Bera da hain zuzen ere, gorago aipatutako IKT ikastaro horietara
ikastetxe honetatik joaten den irakasle bakarra.
Aizarnazabalgo eskola eskola txikia denez, nire praktiketako
irakasleak, nahiz eta ingeleseko irakaslea izan, ingelesaz aparte
erdera eta informatika ere irakasten zituen.
Informatikako arloan, zer esanik ez teknologia berriak erabiltzen
zituela, baina erderan eta ingelean ere, ahal zuenean behintzat
teknologia berrietako material didaktiko ugari erabiltzen ditu.
Erderako klaseetan, gehienbat gelako ordenagailua erabiltzen du.
Bertan, erdera ikasteko programa berezi bat erabiltzen da gehienbat.
Hontaz aparte, erderako klaseetan ordenagailu gelara ere joaten dira
aurretik eskuz egindako lanak garbira pasatzen (ordenagailura
6
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
pasatzen) batik bat. Ondorengo argazkian lan hau egiten ikus
dezakegu ikasle bat:
7
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILPENA INGELESEKO
ARLOAN
Aizarnazabalgo herri ikastetxean ingeleseko arloan erabiltzen diren
teknologia berrien HELBURU gisa ondorengo hauek aipatu ditzakegu:
o Ingeleseko metodologian teknologia berrien erabilpena sustatu.
o Heziketa programa interaktiboak gelan erabiltzen diren ohiko
ikasmaterialen osagarri bezala erabiltzea.
o Gelan egiten diren lanak multimediak eskeintzen dituen
aukerekin osatzea.
o Ingelesaren irakaskuntzan baliabide motibarri eta erakargarriak
erabiltzea.
Horretarako ondorengo ERREKURTSOAK erabiltzen dira:
o Gelan multimedia ekipo bat eskolako sarean sartuta
interneterako konexioarekin.
o Informatika gela.
o Erabilera orokorreko programa informatikoak:
- Dokumentoak sortzeko: Word
- Ipuinak edo dokumentuak sortzeko irudi, testu edo/eta
sonuekin( ikasleen grabaketak): Power Point
- Ahozko grabaketak: Audacity
- Interneten: informazioa eta irudiak bilatzeko (bilatzaileak,
webguneak).
8
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
o CD-Romak, clic aplikazioak: hizkuntza- gaitasunak eta
hizkuntza- edukiak modu ludiko batean lantzeko. Gehien
erabiltzen diren CD-Romak:
- HH (lau bost urte): Tilly´s WordFun1/2
- LH lehen zikloan: Wordbird eta Hello kids
- LH bigarren zikloan: English with Toby 1
English with Toby 2
Space Search
- LH hirugarren zikloan: English with Toby 2
English with Toby 3
CD-Rom interaktibo hauen bidez ipuinak entzun, irakurri eta idazteko
jarduerak burutzen dira. Abestiak entzun, abestu, grabatu , hiztegi,
ortografia, ahoskera, esaldiak zuzendu, esaldiak osatu... Hau da,
9
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
hizkuntza irakaskuntzan egiten dugun lana sendotzeko aukera
ematen dute teknologia berriek.
o Inebi proiektuko hainbat unitate garatzeko erabiltzen diren CD-
Romak ondorengo hauek dira:
- The body: Become a Human Body Explorer
- Water: Become a World Explorer.
- Famous Buildings: irakasleak sortutako “ Famous
Buildings” clic-ekin egindako ariketa sorta.
- Ancient Civilitations: Egyptians
Become a History Explorer
Helburuak zeintzuk diren kontutan hartuta eta helburu hoiek lortzeko
dauden errekurtsoak aipatuta, gehienbat ondorengo AKTIBITATEAK
burutzen dira:
10
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
o Gelan testuak sortu eta idatzi , ahozko grabaketak,
informazioa bilatu interneten
o Informatika gelan:
- Testu prozesadorea: - testuak
- Multimedia formatuko testuak: irudiak txertatu
ipuinak : irudiak txertatu
ahozko grabaketak txertatu
- CD-Romak erabili.
- Internet: informazioa, argazkiak,irudiak bilatu
- ………
Berriz ere helburuak zeintzuk diren kontutan hartuta, helburu hoiek
lortzeko dauden errekurtsoak aipatuta eta goian aipatutako
aktibitateak aurrera eramateko gelako ANTOLAKETA normalean
ondorengoa izaten da:
ANTOLAKETA: banaka- bikoteka.
ARIKETA HAUEK GESTIONATU AHAL IZATEKO INSTRUKZIO EREDU
BATZUK:
Turn the computer on/off.
Open the file/save it/Close the file.
click on/ double clic.
Insert the CD.
Turn on the monitor/turn off the monitor.
Open the program/Close the program.
Turn on the speakers/ Turn off the speakers.
Put the headphones on.
Enter password.
Go to this webside.
Clic on the link.
11
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILPENA IKASTETXEAN
Orain arte azaldutakoaren arabera, argi dago ikastetxe honetako arlo
batzuetan behintzat teknologia berriak erabiltzen direla. Gainontzeko
ikasgaietako irakasleek esandakoaren arabera, beraiek ere erabiltzen
dituzte teknologia berriak, baina bakoitzak bere mailan. Aparatuei
edo programa berriei buruzko zalantzak argitzeko, normalean beste
irakasleek nire praktiketako irakaslearengana jotzen dute eta honek
zalantzak argitzen laguntzen die.
Baina irakasgaietatik kanpo, bada ikastetxe honetan Hezkuntzan
aplikaturiko Teknologia Berriekin zerikusi zuzena duen proiektu bat:
TXIKIPRESS.
Txikipress eskola txikiek aldiro ateratzen duten aldizkari bat da.
Honekin batera, eskola txikiek, beraien arteko erlazioa sendotzen
dute eta ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko ekintzak ere
burutzen dituzte.
Ondorengo hauek dira Txikipress proiektuak parte hartzen duten
eskola txikiak:
12
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Aginaga
Aizarna
Andatza (Aia)
Angiozar
Arroa
Basakaitz (Aizarnazal)
San Martin (Errezil)
Igeldo
Lardizabal (Aia)
Oikia
Txirrita (Ereñozu)
Zubieta
Txikipress-en parte hartzen dutenen ezaugarriak ere aipatuko ditugu:
Eskolak
1-7 unitate bitarteko eskolak.
13
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Oso sakabanatuak.
Ez daude PREMIAn.
Irakaslegoa
Aniztasun handia
Iraunkortasun eza.
Ikaslegoa
Lehen Hezkuntzako ikasleak
Kanpoko laguntza
IKT aholkularia
Eskola Txikien aholkularia
Sei dira Txikipress proiektuak bere baitan dituen helburu nagusienak:
Eskolen arteko komunikazioa bultzatu ( irakasleak, ikasleak) eta
elkar ezagutza hobetu.
Ordenadoreen aurreko jarrera aktiboa bultzatu.
IKTak gure jarduera pedagogikoan txertatu era koherente
batez.
Ikasleek egiten dituzten lanei beste funtzionaltasun bat
gehiago ematea.
Interneten ezagutza handitu, erabiltzaile, ekoizle moduan.
Eskola bakoitzak bere webgunea izan dezan lehenengo
urratsak eman.
PROIEKTUAREN FASEAK
Prestakuntza teknikoa. (Prestakuntza proiektua)
Aldizkariaren ekoizpena. (Hezkuntza berriztatzeko proiektua)
14
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
1. FASEA. HASIERAKO PRESTAKUNTZA
1. Hiruhilekoa. 18 ordu.
HELBURUAK:
Gelan ordenadoreekin lan egiteko oinarrizko trebetasunak
lortzea.
Web orriaren oinarrizko nozioak ezagutzea.
EDUKINAK:
Irudiak: scanerra, kamara digitala, irudien atributuak
manipulatzea, irudiak antolatzea eta egokitzea
Photoshop, IrfanView programak ezagutzea
Front Page ezagutu eta sakondu
Multimedia programak: soinuak eta bideoak txertatu
(audiograbber...)
2. FASEA. ALDIZKARIAREN EKOIZPENA
JARDUERAK NORK
Interneten dauden zenbait
aldizkari ezagutu eta aztertu.
Ikasle-irakasleak
Testu eta irudiaren moldaketa
egiten ikasi.
Ikasle-irakasleak
Interneten informazioa bilatu,
aukeratu,erabili
Ikasle-irakasleak
Aldizkaria definitu, edukiak,
diseinua, izena,...
Ikasle-irakasleak
Aldizkarirako materiala sortu hiru Ikasle-irakasleak
15
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
hizkuntzetan.
Aldizkaria koordinatu Irakasleak
Eskola txikien Web orria sortu:
Aldizkaria.(2 ale)
Irakasleak-IKT
aholkularia
ALDIZKARIAREN ATAL EZBERDINAK:
Herri eta eskolaren aurkezpena
Herriko azterketa
Ipuinak
Errezetak
Elkarrizketak
Koplak, bertsoak, olerkiak…
Irteerak (gida)
Erreportajeak (natura, ikerketak...)
Kronikak
Komikiak
Gutunak
Iritziak
Denbora pasak, txisteak
Liburuen gomendioak
Irakasleen lanak.
...
Txikipress Proiektuaren EBALUAKETA:
Aizarnazabalgo eskolan dagoen inpresioa oso ona da, bai ikasleen
aldetik eta bai irakasleen aldetik. Ikasleei ilusioa egin die beraien
lanak interneten ikusi ahal izatea. Gainera, proiektu hau bidea izan da
ikasle eta irakasleak IKT mundura gehiago hurbiltzeko.
16
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Gainera, aurretik esan dudan bezela, proiektuak berebiziko garrantzia
izan du ikastetxeen arteko harremanak, elkarlana, lanen trukaketa
etab...sendotzen jarraitzeko.
17
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
PELUTXEEN PROIEKTUA
Proiektu hau ikastetxeek beraien artean harremanak mantentzeko
gauzatu da. Honekin batera, teknologia berrien erabilera du helburu.
Ikus dezagun adibide bat Aizarna eta Oikiakoen artean nola jartzen
diren harremanetan:
18
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
19
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
20
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
21
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
22
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Goian aipatu dugun bezala, Pelutxeen proiektuaren eskusarekin,
lagun berriak egiteko aukera ematen zaie ikasleei, gainera e-mailez
harreman hori mantentzen dute eta oso esperientzia positibo gisa
gordetzen da.
23
top related