hezkuntza proiektua
Post on 11-Mar-2016
251 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
HEZKUNTZA PROPOSAMENA
TEKNOLOGIA BERRIAK ERABILITA
IRATXE ARANA AZKONA
16054886-N
HAUR HEZKUNTZA 3. MAILA
HEZKUNTZA PROPOSAMENA TEKNOLOGIA
BERRIAK ERABILITA
Mendibile eskola publikoan, Leioan, Haur Hezkuntzako talde bi
aukeratu ditut lan hau adierazteko (5 urteko bi gela) eta bi talde hauekin
MITOLOGIARI BURRUZKO PROIEKTU bat egin genuen gaur egungo
teknologia berrien laguntzaz. Proiektuari izenburu bat eman ondoren:
Badakizu nortzuk diren Olentzeroren lagunak? Gure artean planifikazio
saioetan forma eman genion zuzendaritzan aurkeztu genuen Ikastetxeak
jarraitzen dituen arauekin.
- Proiektuaren izenburua: BADAKIZU NORTZUK DIREN OLENTZEROREN
LAGUNAK?
PROIEKTURAREN HELBURUA: Norberak ikasi eta irakatsi Olentzeroren etxean
topatuko ditugun lagunak zeintzuk dire:.
- Informazioa etxetik biltzea eskatu haurrei eta klasean kolektibetan komentatu
- Liburutegira joan haurrekin
- Informazio guztia kudeatu
- Ikasitakoa Din A3-an, paperean jarri, txosten bat osatuz
- Interneten erabilera:
• Informazioa lortzeko
• Pertsonai ezberdinen irudiak ikusteko
• Abestiak , istorioak, ipuinak eta asmakizunak ikasteko
- Ipuinen irakurketen bitartez gaia landu
- Bideoak ikusi
- Jolas kooperatiboak (goian azaldu ditudanak: Azti ikaslea, iratxo dantzariak,
maitagarriak eta estatuak)
- Margotegian irudiak pertsonai mitologikoenak eta Idaz-Irak txokoan hauen izenak
landu
- Matematika txokoan denbora pasak landu (Sortzen Ikas Batua elkartetik hartuak)
- 4 urteko geletako haurrei EUSKAL MITOLOGIARI BURUZ AURKEZPENA.
Horretarako ENTSAIOAK izan dituzte 5 urteko umeek.
- Aurkezpena POWER POINT formatuaren bidez izan zen eta banaka edo binaka
pertsonai desberdinak azalduz eta Olentzeroren Etxea komentatuz hara joango
zirelako bai 4 eta 5 urteko umeak.
- Proiektuari hasiera eman baino lehen, lehen hezkuntzako pabeioira joan ginen
“Olentzeroren lagunen antzerki bat ikustera” eta hor Abenduan IZENADUBA-n,
hau da, Olentzeroren etxean ikusiko ditugun pertsonaien aurkezpena ikustera.
Bideo bat egin genuen irakasleok, hona hemen bideoa:
- http://mendibile.blogspot.com.es/2011/10/olentzeroren-lagunak.html
- Bideoa egin eta gero, egun batzuk geroago , bi geletako ordenagailuetan bideoak
ikusteko aukera izan genituen eta horrela han ikusitakoa birpasatu, eta hau da
Teknologia Berrien aurrerakuntza!!
- Lehenengo eta behin bi geletako kolektibetan komentatu genuen etxetik EUSKAL
MITOLOGIARI buruzko liburuak, ipuinak, abestiak, asmakizunak, informazioa
azken finean ekartzeko klasera.
- KOLEKTIBETAN eskatutako informazioa ekartzen zutenean haurrek etxetik,
landu egiten genuen klasean, gelako alfonbran eserita, eta DIN A3 bat jarriz
arbelean pertsonai mitologikoen ezaugarriak jartzen genituen bertan gero ikasteko
eta aurkezpenaren egunean (4 urtekoei aurkeztu egin behar zietelako 5 urtekoek
jakin zuten dena) hobeto jakiteko. HeA
- Argazki honetan , irakaslea
ikus dezakegu pertsonai
mitologiko ezberdinen
ezaugarriak botatzen direnean
arbelean itsatsia dauden bi
folioetan ezaugarriak
apuntatzen genituelarik:
ARBELA ERE ERABILI OHI GENUEN PERTSONAI MITOLOGIKOEN
EZAUGARRIAK APUNTATZEKO:
Azkenean
gauza pilo ikasi genituen eta 5 urteko bi geletako arbeletan itsatsi genituen denak,
denon artean aurkitutako informazioa izan zelako:
- Irakasleon artean ere informazio bilaketa egin genuen. Nik adibidez txosten hau
egin nuen klasera eramateko:
Euskal jainkoen familia
Mundakako printzesa
Sugaar
Mari Amalur
Jaun Zuria
Mikelats Atarabi
Eguzki Amandre Ilargi Amandre
Amilamia Urtzi Basajaun
Basandere
Lamia
IZAKI MITOLOGIKOEN ZERRENDA: http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_mitologia http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_izaki_mitologikoen_zerrenda
http://www.amaroa.com/euskal-herriko-pertsonaia-mitologikoak OLERKIAK: EUSKAL MITOLOGIA: http://www.ikas.org/argitalpenak/olerkiak/mitologia.php http://www.amaroa.com/lotura-interesgarriak ASMAKIZUNAK EUSKAL MITOLOGIA: http://issuu.com/alijostes/docs/asmakizunak1
- TEKNOLOGIA BERRIAK erabilita WEB-ORRI horietan sartu ginen informazioa
bilatzeko eta baita umeek beraien etxeetan bilatu zituzten web orrietan ere eta
ORDENAGAILUAREN LAGUNTZAZ haurrek hitzez hitz tekleatu zituzten esaldi
guzti-guztiak pixkanaka saio ezberdinetan. POWER POINT-A erabili genuen lana
egiteko gero 4 urteko klasekoei aurkezpena egiteko (Eranskinean Power Pointa
dago) Google-en bidez pertsonai mitologikoen ARGAZKIAK atera genituen eta
DIAPOSITIBETAN erantsi genituen. Hau dena haur bakoitzari azalduz eta taldeak
sortuz (binaka askotan aurkezpenaren lotsa hobeto eramateko eta ordenagailuan
informazioa sartzerako orduan laguntza izateko, askotan lan hau saila izaten zen 5
urterekin oraindik irakurtzen ez zekitelako eta nahiz eta guk arbelan ezaugarriak
jarri ez dakite hizkiak kopiatzen eta ahotzaren bidez pixkanaka esan behar genien
andereñoa biak eta nik)
- Nik aurkitutako Euskal Mitologiari buruzko asmakizunak oso ondo egon ziren,
sistema informatikoz eginda zeudelako eta gelan bertan egun batean ordenagailuan
jarri genituelako birpasaketa moduan. Egoera hauetan ikus daiteke nola Teknologia
Berriek asko eta asko laguntzen gaituzten klaseen eguneroko ihardueretan.
- Informazio guztia bildu genuenean kolektibak erabiltzen genituen informazio hori
denon aurrean ikasteko: ipuinak irakurri, asmakizunak, olerkiak, abestiak…eta
Idazketa Irakurketa txokoetan Euskal Mitologiari buruzko datuak eta mezuak
idazteko eta Margotegian Pertsonai Mitologikoak irudikatzeko, Jolas txokoan
pertsonai mitologikoei buruz dauden jokoetan aritzeko…
- Pixkanaka pixkanaka proiektu hau bideratzeko planifikatu genituen ekintza den
denak ikusiko ditugu baina esan beharra dago, UNITATE DIDAKTIKOAK
LAGUNGARRIAK DIRELA materia ezberdinak ikasterako orduan baina
PROIEKTUEN BIDEZ LAN EGITEAK MALGUTASUN GEHIAGO uzten
digula irakaslegoari lana burutzerako orduan eta haurrentzat ere motibagarriagoa
da, eskatzen zaielako beraien partaidetza proiekturako informazioa bilatzeko
etxean komentatzeko beraien familiarekin, eta lehenengo eta behin ZER DAKIGU
GAI HORRI BURUZ? Galdetzen dugunez eta eurek dakiten informazioa
apuntatzen dugunez gero amaieran gauza bera egiten denez: ZER IKASI DUGU
GAI HONI BURUZ? (Kasu honetan: ZEINTZUK DIRA OLENTZEROREN
LAGUNAK ETA ZE EZAUGARRIAK DITUZTE?)
- Teknika honen bidez errazagoa da ez bakarrik ikaste prozesua baizik eta jakitea zer
ikasi duten eta zer ez duten ikasi eta TEKNOLOGIA BERRIEN laguntzaz nola
ordenagailua eta diapositibak asko gustatzen zaien erosoagoa egin zitzaien
informazio guztiaren bilketa eta aurkezpena. Egia da aurkezterako orduan lotsa
gutxiago pasatzen dela nonoren atzean diapositibak baldin badaude ez bait
diogulako gure arreta guztia pertsona bakar bateri zuzentzen.
- Bestalde, PRIOEKTUEN BITARTEZ LAN EGITEN DUGUNEAN kontutan
izaten dugu txoko ezberdinetan egingo diren aktibitateak zerikusia izan behar
dutela proiektuaren gaiarekin berarekin. Baina beste saio batzuk era normalean
diraute:
PROIEKTUAREKIN ZERIKUSIA ZUTEN JOLASETARA ERE JOLASTU
DUGU:
OLERKIAK ere ikasi genituen Mitologiaren gaia ikasten genuela:
- Astiaren jolasean adibidez olerki bat abesten genuen “Xirristi mirristi
gerrena plat, olio sopa kikili salda urrup, edan edo
klik….ikimilikiliklik!!” (Aztiak esaten zuen baritarekin batera)
- Hodei guztien gainetik eta sasi guztien azpitik
- Baga biga, higa laga…”
- “Sua sisu sisutan, basoko sasien besoetan”
- Hitz jokoa: Turroia morroia. Sabelak korrok, marroia turroia
mingainari koxk
- Olentzeroren ikatza
Gaua bezain beltza
Handik piztuko da sua
Eguzkiaren jaiotza
Tripontzio ikazkin
Olentzero dator
Zaku handiarekin
Niretzat jostailuekin
Eta zuretzat ikatzarekin
IGARKIZUNAK:
Zu barruan bazaude
Hura zain dago kanpoan
Zirrituetatik sartu nahi du.
Besarkatzen bazaitu
Dardarka utziko zaitu (hotza)
Pobre eta narratsa izanik
Baditu milaka opari
Berak kantari ez daki
Eta kantatzen diot , horra, nik (Olentzero)
Ez ero
Eta ez bero
Aurten zure etxera etorriko da….OLENTZERO!!
IPUINETAN: euskal mitologiari buruzko hainbat liburu ekarri
zituztenak etxetik haurrak eta “Olentzeroren Oparia”, “Martin txiki eta
basajaunak” , “Mari Zikin” “Argitxoren ipuina” (bertan Mari agertzen
delako), “Bi anaiak eta sorginak” ipuina irakurri genien. Ipuin bat
kontatzerako orduan, korroan eseri egiten ziren eta abesti bat abesten
zuten:
“Ipuinaren ordua da, ipuinaren ordua da, ipuinaren ordua da oraintxe
hasiko naiz” (Begiak zabal zabalik, belarriak erne eta ipurdian
pegamentoa bota ondo esertzeko!!)
Gero aipatzekoa da ere, egun batean Txomin Arestiko
LIBURUTEGIRA joan ginela 5 urteko bi geletako haurrekin. Bertan
lan egiten zuen irakasleak, liburutegikoak, prestatu zigun apal bat non
Euskal Mitologiari buruzko liburu pilo zeuden jarrita eta hara joan eta
helduak bezala liburuak ikusten geratu ziren denboratxo batez.
Hirurak batera joan ginen liburutegira:Ezkerretara Mila, Ainhoa erdikoa eta ni eskumatara nagoena. Liburutegian izandako bideoa ere Mendibileko Blogean ikus daiteke, “Photopeach sistemarekin igo genuen”: http://mendibile.blogspot.com.es/2011/11/liburutegian.html
Oso esperientzia ona izan zen beraientzat lehen hezkuntzako
ikastetxea bisitatu zutelako eta liburutegian egoteko aukera izan zutelako
helduek bezala. konturatu ginen euren motibazioa proiektuarekiko igo zela
pilo!!
Eta motibazioa gehiago igotzeko, Izenadubara joan ginen txangoan,
Olentzeroren etxera, eta han proiekturako ikasi behar izan zituzten pertsonaiak
ikusi ahal izan zituzten
- IZENADUBARA IRTEERA, OLENTZEROREN ETXERA :
Abenduak 12an
Olentzeroren Etxera
Irteera egin genuen 4 eta
5 urteko haurrekin. Urte
bakoitzeko 2 gela joan
ziren, beraz 4 gela guztira
eta pilo bat ume.
Hara heldu eta Izenadubako begiraleak aurkeztu ziren, beraiek
taldeetan banatu zituzten
haurrak, 4 urtekoak 5 urtekoekin
nahastu zituzten eta Ainhoa eta
biok 20 bat umeekin ibilaldia
hasi ginen. Lehenengo eta behin
gela batean sartzen dituzte
denak, azaltzen diete nola
banatuta dauden eta ibilaldia
gela batetik bestera izango den
gehi ibilalditxo berezi bat
kanpoaldean baita, jolastokia daukatela kanpoan ere eta pertsonai mitologiko ugari
ikusiko dutela han, Olentzeroren lagunak direnak.
Gela nagusi horretan egon eta gero, beste bideo gela batera
pasatu ziren zinema
antzeko zeozer zen
, eta bertan filme
bat jarri zieten non
pertsonaia Maritxu
Teilatuko
marigorringoa zen
eta mugitu egiten
zen alde batetik
bestera hegan eta
haurren aulkiak ere
mugitu egiten ziren
baita. Oso ondo pasatu zuten bertan! E
Ez da berez teknologia berria baina bai pantaila handi batean
zineman baleude bezala azaltzen zuen dena marigorringo batek
eta aulkiak berarekin mugitu egiten ziren, eta teknologia honen
laguntzaz euren motibazioa eta interesa arindu egiten da eta
ikaste prozesua errazagoa da.
Filme horretatik atera eta AKERBELTZ ikustera joan ziren,
pertsonai mitologiko
pilo ikusi zituzten
egun hartan!!
Akerbeltzeri ipurdian
musu bat eman behar
zioten!! Gainera
pertsonai mitologiko
bakoitzarekin jolas
bat prestatuta zegoen
Izenaduban eta hori asko
gustatu zitzaien!
JENTILAK ere ikusi zituzten,
eta hauen jolasa koltxoneta
batean saltoka aritzea izan zen
aldamen batetik beste
aldamenera!
Geroago MARIREN
kobazulora sartu ziren ere. Eta
bertara sartzeko pasadizo ilun
batetik sartu behar zirenez,
gutxi batzuk beldurra zeukaten
eta beraiekin sartu behar izan
ginen Ainhoa eta biok (nik beti
erreportaria naiz, argazkigilea,
nire memoriarako argazkiak
atera nahi nituelako, eta
gutxitan ateratzen naiz)
MARI kobazuloaren barruan zegoen eta
kondairak zioen modua, ezin zitzaion sorbalda
eman bestela harri bihurtzen ziren haurrak. Eta
hauek koitaduak ez zuten sorbaldarik ematen
badaezpada ere…
Gehien gustatzen zitzaien pertsonai
mitologikoa, TARTALO zen mutikoentzat eta
neskentzat lehen esandako MARI edo LAMIAK ere. Tartaloren jolasa, bere
barnean zeukan txirristan barneratzea zen eta handik jaistea.
Jolastu eta gero, barneratu ginen berrio Olentzeroren etxera eta han bertan
OLENTZEROK
BERAK baino
proiekzio baten
bitartez istoriotxo bat
kontatu zigun eta
aukera izan zuten
haurrak eraman
zutenen eskutitzak
han sutan zegoen
lapikoan uzteko. Proiekzioaren teknologia berria erabiltzea oso ona da ere
zeren olentzeroa bera beraiei zuzentzen zitzaien hitz egiten eta
errealitatean bertan baleude bezala zirudien berarekin zuzen zuzenean ia
ia hitz egiten.
Geroago, GALTZAGORRIAK ikusi genituen jolas digital eta taktil batean.
Han haurrak saltoka zabiltzaten galtzagorriak hartu behar zituzten atzamarrak
bere gainean jarriz, eta jolas kooperatibo moduan, denak batera Galtzagorriak
hartzera!!Honelako teknikak hain dinamikoak direnak oso ondo daude
klaseko dinamika teorikoekin nahasten baldin badira, oso motibagarriak
izateaz gain asko ikasten dute landu beharreko mamia baita.
Mari Domingik ere istoriotxo bat kontatu zien Proiekzio baten bitartez!
Eta gerotxoago Olentzeroren Etxetik irten eta ibilalditxo bati hasiera
eman genion: Han Pertsonai Mitologiko ugari ikusi genituen!! Hara non ikusi
genuen Sugaar:
Lamiak ere ikusi genituen!! Bi zeuden bata bestearen ondoan errekan!!
Eta azkenik, MARITXU TEILATUKO !! Teilatuaren gainean zegoen, nola
ez! Eta begiraleak azaldu zien haurrei haginak lokan dituztenerako hobe dela
berari deitu eta jauzitako hagina beste hagin berri bategatik ordezkatzen
duela!!
H
a
i
n
Ç
Ondo pasatu zuten han non AURKEZPENETARA jolasten zuten batzuk,
gelan baleude bezala, 4 urtekoei aurkezpena egiten!!
PRIMERAN PASATU ZUTEN HAURRAK IZENADUBAN!!! ETA
PROEIEKTUAN IKASI ZITUZTEN PERTSONAI MITOLOGIKO
UGARI IKUSTEKO AUKERA IZAN ZUTEN HAN!! BATZUK EZ
DITUZTE INOIZ AHAZTUKO!! ZE ONDO IKSTEN DEN
METODOLOGIA HONEKIN!! BAI PROIEKTUEN BIDEZ BAITA
TEKNOLOGIA BERRIAK ERABITZEAN ERE!!
Egindako proiektu osoa CALAMEO-n igo genuen irakasleok, eta bertan ikusi ahal dira
haurren argazkiak 4 urtekoei egindako aurkezpenetan eta baita nire argazkiren bat ere
haiekin murgilduta: http://mendibile.blogspot.com.es/2011/12/euskal-mitologia.html
top related