goizean gertatu bezala, bigarren fasera pasatako ... · goizean gertatu bezala, bigarren fasera...
Post on 11-Jun-2020
9 Views
Preview:
TRANSCRIPT
MADDI ANE TXOPERENAK JANTZI DU XAPELA 2011ko EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKOAN
Maddi Ane Txoperena hendaiarra da Euskal Herriko eskolarteko bertsulari xapelketaren
xapeldun berria. 18 urte bitartekoen eremuan lehiatu zen Altsasun iragan
larunbatean, ekainak 18 zituela, eta XILABAtik aurkeztu hiru ordezkarietarik bik eraman
zituzten lehen bi postuak, Maddi Sarasua bigarren izan baitzen.
Altsasun (Nafarroa) jokatu zen 2011ko eskolarteko xapelketaren finala. Goizean, Harresi
aretoan lehiatu ziren bertsulari gazteenak, 14 urte bitartekoak, Peru Abarrategi (Aramaio),
Maddalen Arrausi (Gasteiz), Txaber Altube (Abadiño), Arrate Gaztelu (Larrabetzu), Paul
Iruretagoiena (Ataun), Aizpea Garmendia (Lazkao), Aitor Servier (Azkaine), Nahia Sasco
(Lekuine), Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolose), Ellande Dunate (Aiherra), Johaiñe Sarraillet
(Lakarri), Ibai Thornary (Zalgize), Maddalen Lopez (Lesaka) eta Beatriz Martitorena
(Doneztebe). XILABAko ordezkari anitz izan zen gaztetxoen eremuan baina ez zuten
Garaikurrik ekarri etxera nahiz eta maila polita erakutsi zuten. Abadiñoko Txaber Altube atera
zen xapeldun.
Arratsaldean aldiz, helduen finala jokatu zen areto berean, paretak pankartaz beteak, ikusle
anitz, eta taula gainean 11 bertsulari:
Amaia Lasaga (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), Nerea
Ibarzabal (Markina), Imanol Uria (Algorta), Maialen Akizu (Urretxu), Eñaut Martikorena
(Hernani), Maddi Ane Txoperena (Hendaia), Maddi Sarasua (Itsasu), Mikel Cherbero
(Irulegi), Josu Sanjurjo (Lesaka) eta Irati Majuelo (Iruñea).
Bertsulariek honoko lanak egin behar izan zituzten final horretan: binaka ofizioka, bina
bertso zortziko nagusian eta binaka ofizioka, hiruna bertso zortziko ttipian. Horiek lehenengo
faseko lanak.
Fase horretan puntuaziorik altuena lortu zuten sei bertsulariak pasa ziren bigarren fasera. Eta
hemen kartzelako lana bete behar izan zuten: puntuari erantzun, eta gaia emanda bina bertsu
5 puntuko neurria gehienekoz harturik.
Goizean gertatu bezala, bigarren fasera pasatako bertsolariek maisutasuna eta
nagusitasuna erakutsi zuten lehen fasean. Urduritasuna ez zen hain nabaria izan eta
saioa goizekoa baina arinagoa izan zen.
Azken epaiaren arabera Maddi Ane Txoperena izan zen txapeldun eta Maddi Sarasua
txapeldunorde. Bi lapurtarrek lan ederra osatu zuten arratsalde guzian zehar, bai
ofiziotan eta baita kartzelako lanean ere. Maddi
Sarasua ederki moldatu zen ofiziotan, bertso ederrak eta beteak osatuz.
Bi lapurtarrak parekatuta ibili ostean Txoperenarentzat izan zen xapela.
Eskerrak emanez agurtu zuten bertsulari guztiek arratsaldea eta agurra eman zioten
txapelketari hurrengo urtera arte.
Maddi Ane Txoperena 2011ko XILABA eta EUSKAL HERRIKO xapelduna 18 urte artekoetan
top related