gipuzkoako hitza - berria · 2018. 11. 23. · gunon artean, behintzat, euska-raz egitea izango da...
Post on 03-Mar-2021
2 Views
Preview:
TRANSCRIPT
GIPUZKOAKOHITZA
HITZA
Martxan da 11 egunez euskararen erabileran eta hizkuntza ohituren aldaketan eragin nahi duenekinaldi soziala bEuskaraldian parte hartzeko arrazoiak azaldu dituzte hainbat pertsona ezagunek b 2-4
Euskara ari du
Gure Esku Dago Igandekoemaitzei balioa emanda,
hurrengo faseari begira jarri dira
8Elkarrizketa Leire ArandiaOrdiziako D’elikatuz interpretazio
zentroko arduradunarekin hizketan
6Ostirala
2018ko azaroaren 23aIX. urtea376. zenbakia
www.gipuzkoa.hitza.eusgipuzkoa@hitza.eus
Eider Goenaga Lizaso
Hasi da Euska-raldia, eta hu-rrengo 11 egu-netan, Euska-raren Nazioar-teko Egunera
bitartean, hain zuzen, euskararenaldeko ariketa praktikoa gauza-tuko dute milaka herritarrek.Ahobizi izango dira batzuk: txapajanztearekin batera, lehen hitzabeti euskaraz egiteko konpromi-
soa hartu dute, eta euskaraz uler-tzen dutenekin euskaraz egite-koa. Beste asko belarriprest izan-go dira: txaparen bidez euskaraulertzen dutela adierazi eta eure-kin euskaraz hitz egiteko eska-tzen dute.
Jarraian agertzen diren hamabilagunek Euskaraldian parte har-tuko dute, eta parte hartzekoarrazoiak azaldu dituzte. Aben-duaren 4tik aurrera ariketa honekizan beharko lituzkeen ondorioezere hitz egin dute.
NEKANE BALLUERKA
EHUko errektorea
«Espero dut gizarteajabetuko dela euskaraerabiltzeak daukangarrantziaz»
1 Bai, Euskaraldian parte hartu-ko dut. Ahobizi izango naiz, eus-karaz bizitzea nire berezko izaeradelako eta euskal gizartean eus-kararekiko atxikimendua eta era-bilera ugaritu daitezenlagundu nahi nukeelako.
2 Euskaraz moldatzen ote den ezdakidan pertsona batengana hur-biltzean, gazteleraz hitz egin or-dez, euskaraz hitz egingo diot.Hori da egingo dudan aldaketanagusia.
3 Jende askok parte hartzenbadu, espero dut gizartea jabetu-ko dela euskara erabiltzeak dau-kan garrantziaz. Dena den, kan-paina bakartu bat ez da nahikoaohitura aldaketak gerta daitezen;
horregatik, lanean jarraitu behar-ko dugu erakunde bakoitzean, etaelkarlanean euskararen erabileraezagutzaren parekoa izan dadin.
XABIER USABIAGA
ETBko aurkezlea
«Beste batzuen akuiluizaten saiatuko naiz»
1 Bai, parte hartuko dut. Herrian[Asteasu] halako dinamika batsortu da, eta bertan ari naiz ni la-nean. Ahobizi izango naiz.
2 Nik ez daukat inolako ahalegi-nik egin beharrik; egunean 24 or-duz eta urtean 365 egunez %99euskaraz bizi naiz ni. Agian, lane-an gertatzen zait baten batek eus-karaz ez jakitea eta haiengana jo-tzen dudanean gazteleraz egitea.Baina, 11 egun hauetan, eta batezere haiek akuilatze aldera, agianohikoa baino hitz gehiago egingodizkiet euskaraz. Agian, hori danik egingo dudan pausotxoa: bes-te batzuen akuilu izaten saiatukonaiz. Nik urte osoan daukat osopresente euskararen kontua.
3 Jendeak egin den ahalegina-ren pareko erantzuna ematea es-pero dut. Ez dakitenen artean lo-tsak eta konplexuak kentzeko ba-lio izatea espero dut; baina, batezere, eragina euskal hiztunen arte-an izatea nahi dut, eta guk ere ohi-turak aldatzea. Izan ere, askotanguk ere izaten ditugu konplexubatzuk; zenbait eremu ez haineuskaldunetan lehenbiziko hitzaerderetan egiteko ohitura badu-gu, eta hori guztia aldatzea abia-puntu ona izan daiteke euskarakbeharrezkoa duen bultzadarako.
IRENE LARRAZA
Etxepare institutuko zuzendaria
«Oso errotuak ditugunohitura batzuk aldatzenlaguntzea espero dut»
1 Noski! Ahobizi izango naiz.
2 Parean dagoenak euskaraz ezdakiela uste dudanean ere euska-ra erabiliko dut, eta, besteak ezbadaki edo gutxi badaki, euskara-ra hurbiltzeko bidea egiten lagun-duko diot, ahal dudan erarik jato-rrenean.
Duela urtebete iragarri zuten, eta iritsi da eguna: gaurhasiko da Euskaraldia. Telebista, kirol eta kultur mundukopertsona ezagunek ere parte hartuko dute ariketa sozialhorretan, eta horretarako arrazoiak eman dituzte.
11 egunenondorenari begira
Gaur hasi eta abenduaren 3ra bitartean, txapa jantzita ibiliko dira milaka ahobizi eta belarriprest. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
1 Euskaraldian parte hartuko
duzu? Eta belarriprest
ala ahobizi izango zara?
Zergatik?
2Hamaika egun hauetan,
zertan egingo duzu
aldaketa?
3 Euskararen erabileran
zein aurrerapauso ematea
espero duzu ariketa honekin?
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23aAstekoa
d
EuskaraldiaInkesta
3 Espero dut oso errotuak ditu-
gun ohitura batzuk aldatzen la-
guntzea ahobizi zein belarriprest
izaera dugunon aldetik. Baita
euskara erabiltzearen garrantziaz
gehiago jabetzea ere.
JON MAYA SEIN
Kukai dantza konpainiako zuzendaria
«Erabilera ohiturakbenetan kezkagarrisentitzen ditut»
1 Bai, parte hartuko dut, ahobizi
gisa. Euskararen erabilera ohitu-
rak benetan kezkagarriak senti-
tzen ditut, eta mugarri bat ezar-
tzeko helburua duen egitasmo
oro babesteko jarreraz ekiten diot
Euskaraldiari; Euskaraldiaren iz-
piritua urte osora zabaltzeko hel-
buruarekin.
2 Egoera orokorraren eta ohitu-
ren inertziaren kontzientzia han-
diagoa izango dut, agian. Nire
ohiko jardunean ez dut aldaketa-
rik izango, jarrera horiek barne-
ratuta sentitzen ditut.
3 Euskaradun izan eta euskara
hiztun ez diren horien guztiengan
aldaketa bat eragitea gustatuko
litzaidake, baina egunez eguneko
lan baten emaitza izan behar du
horrek. Euskaradunak ez direnen
aldetik, gustatuko litzaidake zer-
baiten falta duten sentipena na-
baritzea, eta hortik aurrera eus-
kararekiko konplizitate bat era-
kustea.
JASONE OSORO
Idazlea
«Oso ariketa ona izango da ohitura falta dutenentzat»
1 Bai, parte hartuko dut. Ahobi-
zi izango naiz, eta, egia esan, ez
nuen birritan pentsatu; neure bu-
rua berba emateko aurrea har-
tzen ikusten nuen egitasmo ho-
netan.
2 Ni euskaraz bizi naiz, eta ho-
rrek esan nahi du beti edo ia beti
euskaraz esaten dudala lehen hi-
tza. Halere, Euskaraldiari esker,
ziur naiz ahobizi eta belarriprest
direnen artean sorpresa bat baino
gehiago hartu eta euskaraz aritze-
ko orain arteko taldea handituko
dudala.
3 Oso ariketa ona izango da ohi-
tura falta dutenentzat edo euska-
raz aritzeko segurtasun falta du-
tenentzat. Euskaraldiak arrakas-
ta izango du, ez irauten duen
egunetan milaka pertsonak parte
hartzen badute, baizik eta horie-
tako askok eta askok amaitzen
denean ere ahobizi eta belarri-
prest izaten jarraitzen badute.
MARKEL IRIZAR
Trek taldeko txirrindularia
«Gaztelerarako joerak,arduratu baino gehiago,min ematen dit»
1 Bai, ahobizi izango naiz. Ni
oñatiarra naiz, baina Arrasaten
bizi naiz, eta gaztelerarako joera
handia dago Arrasaten. Gaztele-
rarako joera horrek, arduratu
baino gehiago, min ematen dit.
Gure gurasoek lan handia egin
zuten, eta asko sufritu zuten fran-
kismo garaian euskarari eusteko,
eta gu apur bat lasaitu egin garela
dirudi. Agian ez gara gai izan eus-
karari eusteak duen garrantzia
transmititzeko. Gure aletxoa jar-
tzeko modu bat izango da Euska-
raldia.
2 Nik ezer gutxi aldatu beharko
dut nire jardunean. Egia da ba-
daukadala jende bat inguruan,
euskaraz ozta-ozta egiten duena,
eta erdarara jotzen duena, baina
esango nuke nik euskaraz egiten
dudala euskaraz dakiten denekin
edo %99rekin. Beraz, ez dut uste
asko aldatuko direnik nire ohitu-
rak.
3 Nik uste dut, zoritxarrez, kon-
tzientzia falta dela. Anje Duhal-
dek badu euskarari buruzko kan-
ta bat «maita nazazu gutxiago,
eta goza nazazu gehiago», eta ni
ados nago horrekin. Jende asko
dago euskalduna dela esan eta
ikurrina eta lauburua daramatza-
na, eta gero jo eta su gazteleraz
aritzen dena. Beraz, apur bat hori
da egin behar duguna: gutxiago
esan, euskarari buruz gutxiago
hitz egin, eta gehiago hitz egin
euskaraz. Eta espero dut Euska-
raldiak balio izatea norabide ho-
rretan pausoak emateko. Nik jen-
dea iratzartzeko dei baten mo-
duan ikusten dut Euskaraldia,
ingelesez wake up call esaten
dena, eta nik uste dut horretan la-
gunduko duela prozesu honek
guztiak.
RAMON AGIRRE
Aktorea
«Aspalditxo honetanjada praktikatzen dut‘ahobizi’ izatearena»
1Ahobizi izango naiz Euskaral-
dian. Denok dakigunez, euskara-
ren egoera eta euskararen pre-
sentzia gizartean ez da denok
nahiko genukeena, edo ez, behin-
tzat, nik nahi nukeena, eta or-
duan horri laguntzeko egiten den
edozein egitasmotan parte har-
tzen dut, ahal baldin badut. Eta,
hau bezala, jolas moduan baldin
bada, are hobeto.
2 Nik esango nuke aspalditxo
honetan jada praktikatzen duda-
la ahobizi izatearena, neure ka-
buz. Nik, beraz, ez dut uste ezber-
dintasun handirik sentituko du-
danik.
3 Euskaraldiak ematen duena
da, agian, konpromiso sendoagoa
izatea. Eta kasu honetan txapa
batekin identifikatu ahal izango
ditugu belarriprest-ak, eta ikusi-
ko dugu nola jokatzen duen jen-
deak. Jolas bat bezala izango da,
baina interesgarria izango da
ikustea jendeak zer egiten duen.
ALBA MENENDEZ
Bera Bera eskubaloi taldeko kapitaina
«Uste dut euskaraohiturazko hizkuntzabihurtzen lagundukoduela ariketa honek»
1 Bai, ahobizigisa parte hartuko
dut Euskaraldian. Oso ariketa ona
iruditzen zait; nire kasuan, balio-
ko dit konturatzeko zenbat aldi-
tan egin ahalko nukeen euskaraz,
baina, ohituragatik, edo ez daki-
dalako parean dagoenak euska-
raz dakien edo ez, erdarara jotzen
dudan.
2 Ezezagunekin eta, gehienbat,
denda edo tabernaren batera sar-
tzean, aurreneko hitza beti eus-
karaz egingo dut. Eta taldean,
nahiz eta erdaldunak eta atzerri-
tarrak badauden, euskaraz daki-
gunon artean, behintzat, euska-
raz egitea izango da nire helbu-
rua.
3 Gehienbat ohiturak aldatzea
espero dut. Nahiz beste pertsonak
euskaraz dakiela jakin, ingurua-
gatik edo ohituragatik erdarara
jotzen dugu, eta uste dut ariketa
honek ohitura hori aldatzen eta
euskara ohiturazko hizkuntza
bihurtzen lagunduko duela. Eta,
halaber, lagunduko du, beste per-
tsonak erdaraz erantzun arren,
ulertzen ez duela esan arte komu-
nikatzeko modua euskara izan
dadin.
JOSE LUIS REBORDINOS
Zinemaldiko zuzendaria
«Arreta berezia jarriko diet euskaraz hitz egiten didatenei»
1 Bai, parte hartuko dut. Bela-
rriprest izango naiz. Nire euskara
mailak euskara ia normaltasun
osoz ulertzea ahalbidetzen dit, eta
elkarrizketa errazak mantentze-
ko gaitasuna ere badut, baina nire
ideiak ondo azaltzeko unean zail-
tasunak ditut.
2 Belarriprest gisa identifikatu-
ko nauen txapa jantziko dut, eta
arreta berezia jarriko diet euska-
raz hitz egiten didatenei.
3 Nik espero dudana da euskara
ikasteko denbora ateratzen ja-
rraitzea, eta gutxinaka-gutxinaka
gero eta erraztasun handiagoare-
kin hitz egiteko gaitasuna izatea.
NEKANE ARZALLUS
Gipuzkoa Basketeko presidentea
«Uste dut arrastoautziko duela 11 egunekoahaleginak»
1 Bai, ahobizi gisa. Bi rolak iru-
ditzen zaizkit izugarri garrantzi-
tsuak, baina, nire hizkuntza ohi-
turak aldatzeko eta nire inguruan
dauden inertziak apurtzeko, pa-
per aktiboa hartzeko erabakia
hartu dut, eta horregatik izango
naiz ahobizi.
2 Saiatuko naiz ezezagun guz-
tiekin lehen hitza euskaraz egi-
ten; baina, batez ere, nire inguru-
ko hainbat euskaldunekin gazte-
laniaz aritzeko daukadan ohitura
aldatu nahi dut, eta hori izango da
nire erronka nagusia.
3 Uste dut arrastoa utziko duela
11 egunetan egingo dugun ahale-
gin horrek. Hala espero dut,
behintzat. 11 egun ditugu ohitu-
rak aldatzen hasteko, eta 12.etik
aurrera horri eutsi behar diogu.
JOKIN APERRIBAI
Realeko presidentea
«Uste dut lagundukodidala euskararekinaurrerapausoak ematen»
1Belarriprest izango naiz. Due-
la pare bat aste eman nuen izena.
Nire euskara maila ez da nahiko
nukeen bezain ona, eta hobetu
egin nahiko nuke.
2 Pertsona desberdinekin hitz
egin eta ikasten saiatuko naiz.
Nire esku dagoen guztia egingo
dut, nahiz eta euskaraz gutxi ja-
kin. Ostiralean Mintzodromora
joateko asmoa daukat.
3 Euskaraz hitz egiteko zailtasu-
nak dauzkat, eta aurrerapausoak
ematen jarraitu nahi dut. Uste dut
aurrerapauso horiek ematen la-
gunduko didala Euskaraldiak».
JOKIN ALTUNA
Pilotaria
«11 egunetan saiatukonaiz nire ahalegina pilotaesparrura eramaten»
1 Ahobizi izango naiz, ikusten
dudalako denok dugula euskara-
ren erabileran aurrerapauso bat
emateko aukera.
2 Enpresan gertatzen zaigu ha-
mar bat lagun egotea, horietatik
gehienak euskaldunak izatea,
beste pare bat ulertzeko gai izatea
eta besteren batek ez ulertzea, eta
horren erosotasunagatik denok
gazteleraz aritzea. Nik uste dut
denok jarri behar dugula zerbait
gure aldetik, eta 11 egun horietan
saiatuko naiz nire ahalegina pilo-
ta esparrura eramaten.
3 Kontzientzia areagotzeko ba-
lio du. Denok hobetu nahi dugu
euskararen egoera, eta euskaldu-
nak izan baina gure artean gazte-
leraz egiten dugunok pauso ga-
rrantzitsua eman behar dugu. Eta
espero dut 11 egunotatik aurrera
ere bere emaitzak ematea.
3GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko azaroaren 23a Astekoad
Euskaraldia
Inkesta
Ikerne Zarate Errenteria
Euskaraldiari atxiki-
mendua erakutsi
diote, kantuz. Erren-
teriako Orereta ikas-
tolako eta Biriatu,
Hendaia, Urruña eta Ziburuko
ikastoletako 1.300 ikasle inguruk
Errenteriako plazak hartu zituz-
ten astelehenean, euskaraz bizi
nahi dutela aldarrikatu, eta Eus-
karaldirako motorrak berotzen
hasteko. Ikasleak herriko zazpi
plazatan kantuan aritu ziren le-
henik, eta Koldo Mitxelena plaza-
ra bildu ziren azkenik; Hartu
kontrola, aukeratu rola kantua
abestu eta dantzatu zuten han.
Koloretako ehunka zapi izan
zituzten lagun ekintza gauzatze-
ko; parte hartzaileen kopuruaga-
tik beragatik deigarria izan zen
ekintza, eta are koloretsuago
bihurtu zuten zapiek: arrosak,
moreak, gorriak, urdinak... Kolo-
reak kolore, denak euskaraz. He-
rritar ugari bildu zen ikasleak
abesten entzutera eta dantzan
ikustera, eta gurasoek ere ez zu-
ten kale egin.
Gipuzkoa eta Lapurdiko bost
ikastola horiek elkarlanean sortu
zuten Zubiak Eraikiz egitasmoa-
ren barruan egin zuten astelehe-
neko ekintza: «Besteak beste,
muga administratiboez gaindi,
ikastolen, irakasleen zein ikasle-
en arteko harremanak sortzea eta
indartzea da egitasmoaren helbu-
rua, eta Ipar Euskal Herriko ikas-
tolei sostengua ematea», azaldu
du Ainara Aranburu Ruizek, Ore-
reta ikastolako irakasleak.
Argi daukate bost ikastolek:
ahobizi eta belarriprest-etatik
harago, euskaldunak elkartzeko
ariketa ere bada Euskaraldia.
«Asteleheneko ekintzarekin,
errespetuz eta adeitasunez, eus-
kara erabiliz herri bat osatzen du-
gula erakutsi dugu». Euskaral-
diaren sustatzaile izango direla
azpimarratu du Aranburuk.
«Herri apustua da Euskaraldia,
konpromisoa eskatzen duena,
ikuspegi zabala duena eta hala
jarduten duena. Ikuspegi hori
bera daukagu ikastolek».
Izan Kantuzegitasmoa ikasle-
en arteko ikasturteko lehen topa-
keta egiteko aitzakia ere izan dela
aitortu du Aranburuk: «Kalera
atera nahi genuen. Azo-
ka eguna da, gainera, as-
telehena Errenterian, eta
jende gehiago ibiltzen da
kalean. Gizartean eragi-
tera dator Euskaraldia,
eta guk ere, ikastolok,
eragin egin nahi dugu gi-
zartean».
Orereta ikastolak
2015-2016ko ikasturtean
ekin zion Zubiak Eraikiz
egitasmoari. Irakasleak
jabetu ziren ikasleek ez
zeukatela Hendaiaren
berririk; Errenteriatik
oso hurbil egonda ere, urrun sen-
titzen zutela oso. «Oztopo ugari
jartzen digu ikusezina den muga
horrek, eta nabaria da horrek era-
gin egiten digula». Errealitate ho-
rretan eragitea erabaki zuten ira-
kasleek, eta, Lapurdiko ikastole-
kin harremanetan jarrita, guztien
arteko elkarlana sustatu beharra
zeukatela erabaki zuten. Bi ikas-
gela hasi ziren elkarlanean, eta, bi
urte geroago, hemezortzi ikasge-
lak daukate, jada, hartu-emana.
Elkarri lagunduzProiektu horri esker lurraldetasu-
naren kontzeptua lantzeko auke-
ra daukatela azpimarratu du
Aranburuk. «Bi estatutan bizi
arren, Euskal Herriko hizkuntza-
ren jabe gara denok. Ofizialtasu-
nik ezak, zonifikazioak zein kul-
tura eta hizkuntza hegemonikoek
nola eragiten duten aintzat hartu-
ta, ezinbestekoa da Euskal Herri
osoan hizkuntza ereduak desa-
gertzea eta ikastetxe guztietan
murgiltze eredua ezartzea; etor-
kizunean elkarbizitza ardatz iza-
tea nahi badugu bai behintzat».
Beste ezaugarri bat ere aipatu
du Aranburuk: sostengua. Hego
eta Ipar Euskal Herriko ikastolen
egoera ez da berbera, eta Iparral-
dekoen errealitatea hartu zuten
kontuan elkarlanerako hitzar-
mena sinatu zutenean. Horren
harira, Errenterian bertan hain-
bat ekintza egiten ari dira Lapur-
diko lau ikastola horiei laguntze
aldera. Besteak beste, iaz, aben-
duan, Benito Lertxundiren kon-
tzertua antolatu zuten, eta lau
ikastola horiei eman zieten bildu-
tako dirua. Eta madalenetan ere
Elkartasun Txokoa zabaltzen du
Orereta ikastolak.
Gaurtik hasita, 11 eguneko ari-
keta soziala proposatuko du Eus-
karaldiak, eta horrelako egitas-
moak ikastolarentzat berarentzat
zein ikastolako ikasle, irakasle eta
gurasoentzat garrantzitsuak dire-
la nabarmendu du Aranburuk.
«Pertsonen arteko harremanak,
euskaldunon arteko harremanak
sustatzen saiatzen gara gu. Zori-
txarrez, ez da batere erraza eus-
karaz bizitzea, eta elkartu beha-
rrean euskaldunak are gehiago
banatzen bagara, orduan eta zai-
lagoa izango da egunerokoa».
Errenteria, Biriatu, Hendaia,
Urruña eta Ziburuko ikastolek
Euskaraldiari egindako ekarpena
izan zen, beraz, astelehenekoa,
baina ez dira horretara mugatuko
Euskaraldian egingo dituzten egi-
tasmoak. Beste ikastetxe, elkarte
eta eragile askoren antzera, bost
ikastola horietan ere egitaraua
atondu dute egunotarako. He-
rriari berari ere egin diote ekarpe-
na bost ikastolek: «Euskaraldia-
rekin bat egiteko gonbita egin
diegu herritarrei, lehen hitza beti
euskaraz egiteko; hala egingo
dugu guk ere».
‘Zubiak eraikiz’ egitasmoaren barruan 1.300 ikasle kantuan aritu dira Errenterian,Euskaraldirako motorrak berotzeko eta euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko.
Kantari hartu dute plaza
Bost ikastolatako 1.300 ikasle Errenteriako Koldo Mitxelena plazan elkartu ziren plazaz plaza ibili ondoren. OARSO BIDASOKO HITZA
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23aAstekoa
d
Euskaraldia‘Zubiak Eraikiz’proiektua
Asteleheneko ekintzarekin,errespetuz eta adeitasunez,euskara erabiliz herri batosatzen dugula erakutsi dugu»
«Gizartean eragitera datorEuskaraldia, eta guk ere,ikastolok, eragin eginnahi dugu gizartean»Ainara Aranburu RuizOrereta Ikastolako irakaslea
‘‘
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23a Iritzia
RIRITZIADanel Agirre
‘Martuteneprotokoloa’
Duela lauzpabost urtesaskibaloiaz idazteaeskatu zidatenean,jesus batean eran-
tzun nuen baietz, BERRIAko kirolsailekoei eskaintzari buruzdamutzeko betarik ez ematea-rren. Tratua itxi orduko, barre-nak irauli zitzaizkidan, ordea.Jarduera oso espezifiko bat aste-ro xehatzen duen zutabegilearinik eskatzen dizkiodan ezauga-rrietatik (zorroztasuna, autorita-tea, asmamena) bat beraren jabenintzenik ez nuen uste —eta ezdut uste— inola ere, eta berandubaino lehen nire gaitasunik ezanabarmen geratuko zenarekinobsesionatu nintzen. Nireestuan, putzutik irteteko modubakarra bururatu zitzaidan: kirolanalistarik jantzienak topatu, etahaien estilo eta baliabideakkopiatzen saiatzea.
Prospekzioaren uneren bate-an, Alemaniako futbolari buruz-ko blog batekin topo egin nuenEl País egunkarian: FernandoAranburu idazlearen Balón teu-
tón (ni ez nintzen luzitu Saski
Da! izenarekin, baina Balón teu-
tón ere... pufa). Sarrera guztiakirakurri nituen, eta segituan era-baki nuen bilduma hura errefe-rentzia moduan hartzea. Inolaere egin nahi ez nuenaren erre-ferentzia moduan, hain zuzenere. Egun batzuk lehenago pren-tsan agertutakoen berridazketanagiaren itxura guztia zutenharen testuek, eta, batez ere, ezzen antzematen Aranburuk den-boraldi osoan Bundesligarenminutu bakar bat ikusi ote zuen.Benetako hortzetako mina,ordea, Viaje con Clara por Ale-
mania lanetik ezagun nuen bereidazkerak eragin zidan: hanpa-
tua, justifikaziorik gabeko hitzjoko kaskarrez josia, eta, nirebegietara, guztiz jasanezina.Bi urtera argitaratu zuen
Patria, eta norbaitek gure zera-ren inguruko kontaketa literarioofizial, bakar eta betirakoa izan-go dela erabaki zuen, HBOrenmoldaketa eta guzti. Memoria-ren partida galtzera goazenak ezninduen pipertu, jokaleku politi-ko horretan zereginik ez dugulaaspaldi barneratu nuelako, kirol-tasunez. Trama alferrontziak,kartoizko protagonistak, elka-rrizketa sinestezinak eta hizkun-tzaren erabilera ezin artifiziala-goa darabiltzan liburu gizenaskoaren irakurketa ehunkamila laguni inposatzea, hori bai,ankerkeria iruditu zitzaidan.Lanzaroteko lagun batek baz-
kaltzera gonbidatu ninduenasteburuan. Patria oparitu dio-
tela kontatu zidan pozarren, etamesanotxean zintzilik duennobela bat errematatutakoanhelduko ziola. Ez zen antzekozerbait entzuten nuen lehenbizi-ko aldia, eta Martutene protoko-
loa aktibatzea tokatu zitzaidan.Niri kasurik egin ez, eta Aranbu-ruri aurreiritzirik gabe ekitekoeskatu nion, arren, baina nahibazuen, Saizarbitoria izenekobaten liburua eta nire ustez gurezerari buruzko benetako eleberri
taxuzkoa dena ere oparitukoniola agindu nion. Baiezkoaeman zidan, eta zerrendanapuntatu nuen: Gabonetan etxetik Berlinera itzulitakoan,Martutene-ren bospasei ale kar-gatu behar ditut maletan, gazte-lania eta ingelesezkoak, proto-koloa aktibatu dudanetanemandako hitza betetzeko.Euskal Herrian Saizarbitoria
estimutan dugun galdetu zidanondoren Lanzaroteko lagunak.Muturra okertu, eta egia aitortunion, ezetz, Martutene inorgutxik irakurri duela. ImanolEpelde nire jainko txikiarensuperbotereek ekiditen ez badu-te, gaineratu nion, bi belaunaldi-ren bueltan euskal kultura iren-tsiko du espainiarrak, korrokadaozen batekin. Eta are etsigarria-go, ez zaigu gustu onaren kon-tsolamendurik geratuko sikiera.Saizarbitoria ez dute Chirbes,Berlanga edo Paco de Luciarengisakoek ahantzaraziko gurean,amaitu nuen dramatiko samar,Aranburu, Jorge Javier Vazquez,Taburete eta haien oinordekoekbaizik.
Nazioartera begira, industria markaberria hartuko dute Debabarrenean
EIBAR bBasque Precision Technology District. Debabarreneko enpre-sek industria marka berri horrekin egingo dute nazioarterako jauzia.«Merkatuan ahalik eta kokapenik onena lortzeko erronkarekin», es-kualdeko erakunde publiko eta pribatuen arteko hilabete askoko lanadago marka horren atzean. 25 bat enpresa handiren babesa dauka,oraingoz, Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluzekonahiz Ermua eta Mallabiako (Bizkaia) udalek bultzatutako proiektuak.Egun, ia 10.000 lagun ari dira lanean Debabarrenean, industria arloan.
«Lehenengoak adinahunkitzen nau iristen denMichelin izar bakoitzak;burugogorkeria eta egunerokolana da hona iristeko sekretua»
Martin BerasategiSukaldaria eta hamar Michelin izarren jabea
14JAKA HORIEN MUGIMENDUAREN ERAGINEZ IRUNEN
SORTUTAKO KAMIOI ILAREN LUZERA, KILOMETROTAN
Aste honetan, kamioi ilara luzeak izan dira Irundik Lapurdirako norabide-
an, AP-8 autobidean. Jaka Horien mugimenduak aste hasieran protesta
gogorrak egin ditu Bordele inguruan, Frantzian —erregaien gaineko zer-
gen igoera salatzen ari dira—, eta, horren jakitun, Frantziako Jendarme-
riak itxi egin zuen Biriatuko muga. Astearte eguerdian, hamalau kilome-
trorainokoak izan ziren kamioi ilarak.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-
raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko: gipuzkoa@hitza.eus.
%
Hondakinaala lehengaia?
Aitor San Francisco
Lasa
Bilibin ekoberrikuntzako
estudioaren sortzailea
HondakinenPrebentzio-rako Euro-pako Asteaden hone-tan, honda-
kinaren prebentzioaren bitartezlortzen diren onurez kontzien-tziatzea eta sentsibilizatzea dafuntsa. Hau da, birziklatzea etaerrausketa bezalako neurriakezagutaraztea.«Hondakina ala lehengaia?».
Galdera hori egiten digute, bainaez al dugu ikusten galderan ber-tan tranpa dagoela? Funtsean,galdera ez dela egokia, alegia!Kontua ez da hondakina edo le-hengaia ote den, kontua da le-hengai hori nolakoa den eta ze-ren ondorioz sortua den.Ekodiseinuaren ikuspuntutik,
produktu osasungarriak eta
leheneratzaileak sortzea dajomuga. Era horretan, Natura-rentzat ongarri gisa funtzionadezaketen produktuak edolehengai teknikoak ziklo itxikozirkuituetan sortzea da helbu-rua.Kontua zera da, produktu bat
hobea izateak ez du esan nahiosasuntsua denik. Hau da, toxi-kotasun txikiagoko konponbide-ak konponbide toxiko da orain-dik ere. Medikuak ez du esaten«minbizi pixka bat duzu»; min-
bizia duzu, edo ez duzu. WilliamMcDonough arkitektoak dioenlegez, gure toxinak birziklatzeada birziklatzea.Horren ondorioz, gaiari serio
helduta, ondorengo galdereierantzutea litzateke ariketarikegokiena: birziklatzea edoerrausketa al dira benetako pre-bentzio iturriak? Edo harago joa-nik... Zein motatako lehengaiada? Zein kualitatek edo ezauga-rrik bihurtzen dute produktu batiraunkor?Azken finean, prebentzioa zer
edo zer gerta ez dadin hartubeharreko neurria baldin bada,birziklatzea edo errausketa beza-lako neurriek hondakinaksaihesten al dituzte?Nire uste apalean, ez. Bide hori
aukeratuta, hondakinaren sorre-ra luzatu baino ez da egiten.Zaborretara botatzen ez den pro-duktuak sortzen du prebentziobakarra. Hondakinen preben-tzioaz baino gehiago, agian,Hondakinen BazterketarenEuropako Asteaz hitz eginbeharko genuke.
Saizarbitoria izenekobaten liburua eta
nire ustez gure zerariburuzko benetakoeleberri taxuzkoa
dena ere oparitukoniola agindu nion.
Baiezkoa emanzidan, eta zerrendan
apuntatu nuen
Toxikotasuntxikiagoko
konponbideakonponbide toxiko
da oraindik ere.Medikuak ez duesaten «minbizipixka bat duzu»;minbizia duzu,
edo ez duzu
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23aElkarrizketa
Kerman Garralda Zubimendi
Ordizia
D’elikatuz interpretazio zentroanegiten du lan Leire Arandiak (Or-dizia, 1976), herrian bertan. Alorasko jorratzen dituzte Ordiziakointerpretazio gunean, baina tu-rismoaren eta jan kontuen ingu-rukoak betiere. «Jatun finak ga-relako izango da», dio txantxe-tan.D’elikatuz zentroaren barruan
daude Goierriko turismo bule-
goa, interpretazio zentroa, eli-
kaduraren eta nutrizioaren txo-
koa... Baina Ordiziako azokaz
ere arduratzen zarete, eta iker-
keta lanak ere bultzatzen ditu-
zue. Esparrua hain zabala izan-
da, nola definituko zenuke D’eli-
katuz gunea?
Barrena jauregiari atxikitako do-rretxe batean gaude. Zaharberri-tu egin zuten 2005ean, eta edukizbete. Bi multzotan banatu ditza-kegu edukiak: turismoa eta gas-tronomia. Ordizia Goierriko he-rrigune nagusietako bat denez,pentsatu genuen interesgarriazela Goierrira datozen bisitarien-tzat harrera gune bat jartzea. Ho-rregatik dauzkagu turismo bule-goa eta Goierriko interpretaziozentroa. Bestalde, jabetu ginenturista asko gastronomiarengatiketortzen direla gurera. Tokikobertako produktuak saltzen di-tuen 500 urte baino gehiagokoazoka bat dugu alboan, eta mun-du osoan ezaguna den Idiazabal-go gazta. Azkenik, elikadura ohi-tura osasuntsuekin lotu nahi izangenituen tokiko produktuak.
Eta helburu horrekin sortu zen
D’elikatuz bizikanpaina, ezta?
Gipuzkoarren artean elikaduraohitura osasuntsuak eta jarduerafisikoa sustatzea da kanpainarenhelburua. Jada hamar urte bainogehiago igaroak dira GipuzkoakoForu Aldundiarekin elkarlaneanhasi ginenetik. Gaztetxoentzako,adinekoentzako, emakumeen-tzako, lan mundurako... gidakegin izan ditugu azken urteotan,
bai eta ikastaroak, jolasak, jardu-naldiak eta abar ere.Martxan duzue Ordizialab kan-
paina ere. Hilabete honetan ber-
tan aurkeztu duzue egitasmoa.
Ordiziako azoka da gune honenardatza, eta gure ardura da azokasustatzea eta dinamizatzea; urte-ak daramatzagu azoka hauspo-tzeko ekintzak antolatzen, eta,orain, Ordizialab-en txanda da:proiektu transbertsal bat da, azo-karen inguruko partaide guztiakelkarrekin gauden proiektu bat.
Administrazioa, nekazariak,erosleak, ostalariak, industria,formakuntza eremuak... Hortxegaude denok. Azken finean, azo-kari esker garatu da Ordizia, etazorretan gaude denok.Gaur egun, zein egoeratan dago
azoka?
Azoka oso bizirik dago Ordizian,erreferente argia da herrian, bai-na onartu beharra dago ez delaorain dela berrogei urtekoa. Alda-
tu egin dira erosketa ohi-turak, eta ez da izaten ga-rai bateko salerosketarik.Halere, oraindik, Ordi-ziako ekonomiaren era-gileetako bat da azoka.Nola txertatu behar dira
kontsumo ohitura berri
horiek azokan?
Ez daukat oso argi.Azoka lehen sektoretikbizi direnentzat erakar-garria eta errentagarriaizan dadin lortu behardugu, eta erosleak era-karri behar dituguhorretarako. Iristen ezgaren bezero talde handi
bat dugu probintzian, eta horieiezin diegu salerosketa soilikeskaini, aisialdia ere eskainibehar diegu. Modernitatea eretxertatu behar dugu, azokaraetortzeko esperientzia erosoagoaizan dadin.Zein neurri hartu behar dira
esan duzun hori gauzatzeko?
Hasiberria da Ordizialab proiek-tua, eta oraindik ez ditugu zehaz-tu hartu beharreko neurriak.Proiektuaren lan ildoak finka-tzen ari gara orain, baina denon
artean egindako azoka izango daXXI. mendeko azoka.Beldurrik badaukazu aldaketen
eraginez Ordiziako azokak nor-
tasuna galduko ote duen?
Hori saihestea da erronka. He-mengo produktu freskoak galdugabe, harreman zuzen hori galdugabe, kulturalki bereizten gaituz-ten gauza horiek galdu gabe gara-tzea. Euskara da gure izaerarenezaugarri nagusia; hori da gureazokaren altxorrik handienetakobat, eta ezin dugu bidean galdu.Eta arduratzen zaitu azoka gau-
za folkloriko bihurtzeak?
Betidanik bueltaka darabilgungaia da hori. Transhumantzia ga-raian, adibidez, ardiak ikusteraetortzen da jendea, baina horiekez dira jakitun zergatik egiten denhori. Lortu behar dugu jendeakbaloratzea produktu horien atze-an zer dagoen; azoka berezien ka-suan, ohikoagoa izaten da jendeaegun-pasa etortzea, giroa ikuste-ra, eta ez produktuak erostera.
Bezeroei erraztasunak eman be-har dizkiegu erosketak egitekoeta egun-pasa erosoa izateko. Au-keretako bat izan daiteke eroske-tak egiteko poltsak geuk jasotzeaeurak pisu gutxiagorekin ibil dai-tezen.Zer diote ekoizleek?
Ez da erraza euren egoera. Bizirikirauteko borrokan dabiltzala esa-ten digute. Ordiziako azokaraetortzen diren saltzaile askorendiru iturri nagusia ez da baratze-ko produktuen salmenta. Adinbatetik aurrera, emakume askoetortzen da ohituraz, inondik ino-ra ez dutelako ikusi nahi azokagaltzen. Gazteak gehiago etortzendira negozioa egitera, eta asko sal-tzen dute horietako batzuek. Bai-na urte askoan dabiltza prezioakigo ezinik.Egunen batean amaitu egingo al
dira ekoizleak?
Aspalditik gaude arduratuta kon-tu horrekin, epe ertainean azokakbehera egin dezakeela ikusten
«Nortasuna galdugabe garatzea daOrdiziakoazokaren erronka»Leire Arandia b D’elikatuz zentroko arduraduna
D’elikatuz interpretazio zentroak dinamizatzen eta sustatzendu Ordiziako azoka, eta Ordizialabegitasmoa jarri berri dumartxan herriko azoka gal ez dadin. «Oso bizirik dago azoka,baina onartu beharra dago ez dela orain dela berrogei urtekoa».
KE
RM
AN
GA
RR
AL
DA
ZU
BIM
EN
DI
Azokari esker garatu daOrdizia, eta administrazioa,industria, ostalariak...zorretan gaude denok»
«Lehen sektorea errentagarriaez bada, epe ertainean beheraegin dezake Ordiziako azokak;arduratuta gaude horrekin»
«Gipuzkoarren arteanelikadura ohitura osasuntsuaketa jarduera fisikoa sustatzeada gure helburuetako bat»
‘‘
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23a Elkarrizketa
dugulako, lehen sektorea ez dela-
ko errentagarria. Halere, kanpo-
ko ekoizleek etorri egin nahi iza-
ten dute Ordiziara.
Azokak bermatuta al dauka ja-
rraitutasuna?
Arduratuta, baina baikor nago
kontu horrekin. Nabari da orain-
dik indarra baduela. Herrian oso
gure sentitzen dugu, ordiziarrek
estimu handia diote azokari, eta
azokaren alde egiten dute apustu.
Ordiziarentzat berebiziko moto-
rra izango da azoka, ezta?
Ordizian bertan eta Goierrin uka-
ezina da industriatik bizi direla
gehienak. Baina jan egin behar
dute horiek guztiek, eta azoka da
herritar horien hornitzaile nagu-
sietako bat. Azoka bera eta neka-
zarien lana dago Ordiziak eta
Goierrik izan duten garapenaren
oinarrian.
Turista asko erakartzen al du
azokak?
Azokek badaukate jendea erakar-
tzeko indar hori. Kanpora joan eta
azokaren bat ikusten dugunean,
hurbildu egiten gara gu ere, leku
ona delako tokian tokiko jendea
eta bizimodua ezagutzeko. Euskal
Herrian hiru azokak dute indar
handia: Gernika-Lumokoak, To-
losakoak eta Ordiziakoak. Uda-
berri-uda parte horretan, Ordi-
ziak gainerako egunetan baino bi-
sitari gehiago hartzen du asteaz-
kenetan. Udazkenean ere etor-
tzen dira bisitariak herrira, baina
inguruko herrietan osatutako tal-
deak izaten dira bereziki.
Nongo turistak iristen dira Ordi-
ziara?
Hemengoak eta atzerrikoak etor-
tzen dira; frantziarrak, esaterako.
Lehen, agian, Donostian geldi-
tzen ziren Europa aldetik zetozen
turistak, baina gero eta barrual-
derago sartzen dira orain. Duela
30 urte, mesfidatiagoak ginen tu-
rismoarekin, baina jada galdua
dugu beldur hori. Turistak era-
kartzeko lanean ari da Goierri, eta
eskaintza indartsua dugula uste
dut.
Goitur arduratzen da Goierriko
turismoaz, ezta?
Hala da, bai. Baina hainbat eragi-
leren arteko sarea dugu osatua.
Goierri eremu txikia da turisten-
tzat, eta, eskaintza zabalagoa eta
indartsuagoa izan dadin, ezinbes-
tekoa da interesgune guztien ar-
teko talde lana; eskualdean egiten
dugu promozioa; esaterako, Bas-
que High Lands erabiltzen dugu
ingurumen turismorako, eta
Idiazabal Lurraldea gastrono-
miarako. Are gehiago, hartu–
eman zuzena dugu gastronomia-
rekin zerikusia duten beste es-
kualde batzuekin ere; hala nola
Sagardoaren Lurraldea-rekin eta
ardogintzako eragileekin.
Gehiago ustia daiteke turis-
moa?
Industria hain indartsu egonda,
ostalariek arlo horretara bideratu
dute negozioa. Orain hasi gara os-
talaritza negozioak turistei bide-
ratzen, baina hasi besterik ez gara
egin oraindik, eta asko dago egite-
ko. Adibidez, ostalaritzan bene-
tan hemengo produktuen aldeko
apustua eginda, esperientzia ho-
beak eskain ditzakegu, eta mer-
katu bide berriak zabaldu. Pro-
duktu eta ezaugarri jakin batzuei
lotutako ingurua espero izaten
dute turistek, eta, museoak eta bi-
sita gidatuak eduki arren, batzue-
tan hankamotz gelditzen gara
erakutsi nahi dugun hori erakus-
tean.
Goierrik ez al dauka arriskurik
turistekin gainezka egiteko?
Oraindik badaukagu tartea turis-
ta gehiago hartzeko, baina nolako
turistak nahi ditugun galdetu be-
har diogu geure buruari. Natura,
gastronomia, kultura... ezaugarri
horiek gustatzen zaizkion bisita-
riak etortzen dira gure-
gana, gure nortasuna eta
bizimodua errespetatzen
dutenak. Ezaugarri ho-
riek dauzkaten turista
gehiago bilatu behar di-
tugu, eta asko eta asko
daude hor kanpoan.
Historia kontuek era-
kartzen al dute turista-
rik?
Erdi Aroko hiribilduak
dira Ordizia eta Segura,
oso politak dira ikusteko,
eta turistei asko gusta-
tzen zaizkie bi herriak.
Baina kasualitatez topa-
tzen dituzte biak ala biak.
Hau da, natura edo gastronomia
arrazoiengatik etortzen dira Goie-
rrira, eta espero ez zuten arlo his-
torikoarekin topo egiten dute ge-
ro.
Ordiziak 750 urte bete ditu aur-
ten.
Erakusketak eta bisita antzeztuak
antolatu ditugu bereziki. Urrup
antzerki taldearekin elkarlanean,
hainbat bisita gidatu egin ditugu
garai hartako pertsonaiekin eta
arropekin. Bisitariak iraganera
jauzia egin zezan nahi genuen;
azokarekin lotuta, pisuei eta neu-
rriei buruzkoa da erakusketetako
bat, garai batean gauzak nola pi-
satzen zituzten ikusteko. Egun
berezietan ere saiatu gara azokari
ukitu berezia ematen; urte bere-
zia izaten ari da 2018a.
Lehen, agian, Donostiangelditzen ziren Europa aldetikzetozen turistak; orain, berriz,barrualderago sartzen dira»
«Hasi besterik ez gara egin,oraindik, ostalaritza negozioakturismora bideratzen, eta asko dago egiteko»
«Oraindik badaukagu tarteaturista gehiago hartzeko, bainanolakoak nahi ditugun galdetubehar diogu geure buruari»
‘‘
8GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko azaroaren 23aGaiak
Unai Zubeldia
Bestelako zein ekin-
tzak mugitzen ditu
20.000 donos-
tiar?». Biharamu-
neko bateko eta
besteko kritika hotsez jabetuta,
galdera horrekin egin du haus-
narketa Jexux Olaziregi Gure
Esku Dago erabakitzeko eskubi-
dearen aldeko dinamikako idaz-
karitza taldeko kideak. «2.000
boluntario baino gehiago aritu
dira lanean azken galdeketan, eta
gipuzkoarrak ziren horietatik
1.600-1.800. Iritziak iritzi, Donos-
tian, adibidez, 21.000 lagunek
baino gehiagok eman zuten botoa
herritarrek eurek antolatutako
galdeketa batean».
2014tik Gipuzkoako 84 udale-
rritako 122.617 herritarrek parte
hartu dute estatus politikoari edo
erabakitzeko eskubideari buruz-
ko herri galdeketan; botoa eman
zezaketen herritarren errolda
hartuta, %20,85ek —588.210 lagu-
nekoa zen errolda—. 88 galdeketa
egin dituzte 84 udalerri horietan;
izan ere, galdeketa euren kabuz
egin zuten Igeldok, Itsasok, Itzia-
rrek eta Zubietak. Gaur-gaurkoz,
Aia, Hondarribia, Mendaro eta
Urnieta daude galdeketa egin
gabe, baina, oraingoz, ez daukate
asmorik lau udalerri horietan
pausoa emateko. «Oraingoz,
amaitutzat ematen dugu galde-
keten aroa», azaldu du Olazire-
gik. «Erreferendum handi bate-
rako baldintzak sortzen hasi be-
har dugu orain». Alde horretatik,
Gure Esku Dago-k 2019ko otsai-
laren 9an aurkeztuko ditu gara-
tzen ari den barne prozesuaren
ondorio nagusiak eta ardatz be-
rriak.
Igandeko bi galdeketak hizke-
tagai hartuta, «oso balorazio po-
sitiboa» egin du Olaziregik.
«26.000 gipuzkoar gehiagok
parte hartu dute prozesu hone-
tan. Ariketa bat da hau, hurrengo
faseetarako herritarrak presta-
tzeko ariketa». Gure Esku Dago-
ko idazkariak argi dauka «zenba-
ki hotzetatik harago» jarri behar
dela fokua. «Galdeketetan parte
hartu duten herritar horiek guz-
tiak dagoeneko ahaldunduta
daude horrelako prozesu bati au-
rre egiteko, eta, gure ustez, ga-
rrantzi handia dauka horrek».
Joan den igandean, 21.021 he-
rritarrek parte hartu zuten Do-
nostiako galdeketan, donostia-
rren %13,1ek; eta 4.891 herrita-
rrek Irunen, %9,15ek. Asier Etxe-
nike soziologoaren esanetan,
«nahi edo komeni den lekutik
heltzeko aukera» ematen dute
beti datuek. «Galdeketak galde-
ketaren testuinguruan soilik az-
tertuz gero, ulergarria da parte
hartzea oso txikia izan dela esa-
tea. Baina herri mugimendu ba-
tek antolatutako galdeketa da,
Donostian eta Irunen galdeketak eginda,122.000 gipuzkoarrek parte hartu dute,jada, erabakitzeko eskubideari buruzkogaldeketan. Kopuruez harago, sortutakodinamika goratu du Gure Esku Dago-k.
Zenbakiensaltsari ihesean
Hainbat herritar, joan den igandean, ilaran, Donostiako Bulebarrean. JON URBE / FOKU
9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23a Gaiak
eta gizarte mobilizazioaren espa-
rruan kokatu behar da errealitate
hori. Alde horretatik, oso kopuru
handiez ari gara hizketan».
Martxoaren 8ko adibideaKopuruen atzeko errealitateaz ja-
betze aldera, Etxenikek adibide
bat jarri du mahai gainean: «Ez
dakit zenbat jende mobilizatu zen
Martxoaren 8ko greba feminista-
ren harira; gehiago, agian. Baina
manifestazioan ez dakit kopuru
horietara iritsiko ziren, eta seku-
lako arrakastatzat hartu zen mo-
bilizazioa. Horregatik diot mobili-
zazio gisa ulertuta, oso kopuru
handiez ari garela hizketan».
Azken lau urteotako galdeke-
ten emaitzei helduta, herri bakoi-
tzaren tamainak, izaerak eta biz-
tanleen soziologiak eragin nabar-
mena izan dutela uste du Olazire-
gik. «10.000 biztanle inguruko
herrietan nabarmen gelditu da
hori; parte hartze handia izan da
toki batzuetan, eta dezente txikia-
goa beste batzuetan. Emaitza, be-
raz, ezin zaio leporatu udalerria-
ren tamainari bakarrik». Adibide
gisa, %39,37ko parte hartzea izan
zen Azpeitian, %35,68koa Oñatin,
%34,29koa Zumaian eta
%29,46koa Bergaran; eta, beste
muturrera joanda, %11,39koa Ei-
barren, %13,47koa Zumarragan,
%14,81ekoa Lasarte-Orian, eta
%15,51koa Errenterian.
«Horrelako galdeketa batean,
herritarrengana iristea izaten da
zailena, herritarrek galdeketa bat
dagoela jakitea. Donostiaren ka-
suan, esaterako, guretzat oso zaila
zen donostiar guztiek igandean
galdeketa zegoela jakitea». Eusko
Legebiltzarrerako hauteskunde
batzuetan ateratako inkesta bate-
ra jo du Olaziregik hausnarketa
hori indartzeko. «Inkesta horren
arabera, biztanleen %25ek ez ze-
kiten hauteskunderik zegoenik
hauteskundeak egin baino bi aste
lehenago. Gure baliabide urrie-
kin, pentsa zein zaila den infor-
matzea bera». Alde horretatik,
galdeketa bakoitzeko emaitzak
emaitza, «aurreko hilabeteetako
lanketa eta bidean sortu diren
bestelako dinamikak» goratu di-
tu Gure Esku Dago-ko kideak.
Hori bai, Irungo emaitzak az-
tertuta bereziki, Gure Esku Dago
mugimenduak erronka argi bat
daukala uste du Etxenikek: «Argi
gelditu da ia-ia independentistak
bakarrik mobilizatu direla galde-
keta honetan, eta ez dakit porrota
den, baina gabezia hori, behin-
tzat, eduki du». Soziologoaren hi-
tzetan, berez askoz jende gehia-
gok bat egiten du erabakitzeko es-
kubidearen esparruarekin. «Bai-
na ekimen hauek ez dira gai izan
horiek guztiak mobilizatzeko.
Gure Esku Dago-k uste dut hor
izan duela gabeziarik handiena.
Sektore bat bakarrik mobiliza-
tzen ari da; neurri handi batean,
aurretik errealitate horrekin kon-
tzientziatuta zegoen sektorea,
gainera».
Etxenikek azpimarratu du
emaitza dena delakoa izanda ere
batzuk «beti» saiatuko direla gu-
txiesten, «posizio borroka bat ere
badelako azken finean, borroka
politiko bat». Eta gaineratu du
Donostian eta Irunen galdeketak
egitea «jauzi kualitatiboa» dela.
«Eskema batzuk apurtu ziren
galdeketa horiekin, beldur ba-
tzuei aurre egin zitzaien, herri
mugimenduentzat oso inguru
zailak direlako Donostia eta Irun,
komunikabide nagusiena izaten
delako jendearen informazio itu-
rria. Hori kontuan hartuta, balo-
ratzekoa da Donostiako emai-
tza».
Kataluniako prozesuari gehiegi
begiratzen ote dion, gizarteko es-
parru batek kritika hori egiten dio
Gure Esku Dago-ri. «Eta, bai, be-
giratzen diogu», onartu du Olazi-
regik. «Baina marko berbera
daukagulako; eskubide zibil eta
demokratikoak murriztuta dau-
den estatu baten barruan gaude bi
herriak». Onartu du lanketa des-
berdina daukala herri bakoitzak.
«Baina marko berbera daukagu
oinarrian». Etxenikeren ustez,
begiradaren araberakoa da inter-
pretazioa. «Ez dut uste egokia de-
nik Kataluniako eskema bere ho-
rretan errepikatzea. Duela bi urte
baino gutxiago, Katalunian giroa
bero-bero zegoenean, argi gelditu
zen Euskal Herrian halako beldur
edo errespetu bat zaiola gatazka
giroari».
Oinarri soziala handitzeraEuskal herritarrak «kontserba-
doreagoak» direla uste du sozio-
logoak. «Statu quo-a gehiago de-
fendatzen dugu, ez dakit historia-
gatik edo berez, baina errealitate
hori egon, badago». Horregatik,
Etxenikeren ustez, zentzuzkoa-
goa da Euskal Herrian eztabaida
«beste klabe batzuetan» plante-
atzea.
Orain arte egindako lanketa
kultura politikoan eragiten ari
dela uste du Etxenikek. «Eta boz-
keten eraginez gatazkarik ez dela
sortu, hori da erakusgarri argia».
Lau urteko ibilbidea aztertuta,
berriz, Olaziregi ziur dago «gero
eta hurbilago» dagoela «eraba-
kia», baina erronka bat jarri dio
Gure Esku Dago-ri eta gizarte
osoari: «Pausoz pauso, oinarri so-
ziala handituz joatea».
Horrelako galdeketabatean, herritarrenganairistea izaten da zailena,herritarrek galdeketabat dagoela jakitea»Jexux OlaziregiGure Esku Dago-ko kidea
«Ia-ia independentistakbakarrik mobilizatu diragaldeketan, eta ez dakitporrota den, bainagabezia hori eduki du»Asier EtxenikeSoziologoa
‘‘
Aitziber Arzallus Errezil
Boladan dago tokian
tokiko eta garaian
garaiko elikagaiak
kontsumitzea; eta,
zer esanik ez, bola-
dan dago feminismoa. Badira, bai-
na, urteetan balio horiek jorratu
eta sustatu izan dituzten proiek-
tuak, benetan gizarteari zenbate-
rainoko ekarpena egiten ari ziren
ohartu ere egin gabe. Errezilgo
Azoka da adibideetako bat, Errezil
sagarraren bueltan duela 30 bat
urte Errezilgo zazpi emakumek
sortu zuten kooperatiba.
Errezil sagarrari aterabidea
eman, eta, bidez batez, herrira bi-
sitariak erakartzeko helburuare-
kin hasi ziren lanean. «Herriko
baserritarrak inguruko azoketara
joaten ziren sagarrak saltzera, eta
jendea Errezilera sagar hori eros-
tera etor zedin zergatik ez genuen
zerbait egiten pentsatu genuen»,
azaldu du Jone Irulegik, Errezilgo
Azokako kideetako batek. Deialdi
bat egin zuten udalarenlaguntza-
rekin. «Eta bizpahiru bileraren
ondoren, zazpi baserrik erabaki
genuen proiektuan parte hartzea.
Emakumeak ginen lanerako prest
geunden guztiak».
Hasieran, udalak lokala utzi
zien Errezil sagarra eta harekin
egindako produktuak saltzeko.
«Bakoitzak geure etxean egiten
genituen produktu horiek, eta he-
men saltzen genituen gero». Ga-
raiko beste zenbait produktu ere
saltzen zuten: intxaurrak, urrak,
babarrunak...
Dendak hasieratik martxa ona
hartu zuela gogoratu du Irulegik.
«Nahiko ondo saltzen hasi ginen,
eta animatu egin gintuen horrek.
Diru laguntzak lortu, alboko loka-
la hartu, eta eraldaketa gela jarri
genuen martxan. Harrezkero, ho-
na ekartzen dugu lehengaia eta
eraldaketa gelan egiten dugu de-
na; elaborazio guztiak eta etiketa-
tzeak ere bai. Hortik ateratzen dira
produktuak Errezilgo Azoka mar-
karekin». Etxean dutena erabil-
tzen dute aurrena; eta, nahikoa ez
badute, inguruko baserrietakoa.
Produktu berriak merkatura-
tzeko bidea eman zien eraldaketa
gelak. «Errezil sagarraz eta hare-
kin egindako produktuez gain,
herrian ekoizten diren beste fruitu
batzuekin marmeladak egiten
hasi ginen; udareekin eta arane-
kin, adibidez. Beste zenbait fruitu
erosi egiten ditugu: marrubi ga-
raian, marrubia; albarikoke ga-
raian, albarikokea...».
Astean zazpi egunez irekitzen
dute denda —igandeetan, goizez—,
eta, horrez gain, azoka batzuetara
ere joaten dira. «Inguruko herrie-
tan egiten dituzten azoka berezie-
tara joaten gara, eta, ostiralero,
Azpeitiko azokara. Zenbait den-
datan ere saltzen dituzte gure pro-
duktuak: Tolosan, Beasainen, Or-
dizian, Azpeitian, Azkoitian, Do-
nostian, Zestoan eta Zumaian,
behintzat, eros daitezke».
Emakumeen proiektuaErrezilgo Azoka betidanik izan da
emakumeen proiektua. 30 urteo-
tan elkartetik kide gehiago pasatu
diren arren, gaur egun ondorengo
bost emakumeek osatzen dute
kooperatiba: Begoña Galarragak,
Maria Jesus Galarragak, Jone Iru-
legik, Maria Luisa Aranburuk eta
Belen Esnaolak.«Hasieratik gau-
de batzuk; beste batzuek, berriz,
erretiroa hartu zuten, eta berriak
sartu dira haien tokian, emaku-
meak denak», zehaztu du Irule-
gik. «Ez da erabakitako zerbait
izan, halaxe suertatu da». Baina
aitortu du horrek izaera berezia
eman diola proiektuari. «Oso in-
dartsu sentitu izan gara taldean,
eta laguntasun handia eman digu.
Gure lantokia da, bai, baina askoz
gehiago da; elkarrekin egoteko eta
gure gauzak besteekin parteka-
tzeko gunea ere bada. Gaur egun,
agian, ohikoak dira horrelako gu-
neak, baina duela 30 urte, ez».
Azaroaren 23tik abenduaren
2ra Errezil Sagarraren Astea ospa-
tuko dute herrian. «Udalaren la-
guntzarekin, duela hogei urte
baino gehiago hasi ginen antola-
tzen abenduko lehen igandean
Errezil sagarraren azoka». Ibar-
bia, Errezilgo Errezil Sagarra el-
kartea sortu zuten, ordea, duela
lau urte, eta, harrezkero, azoka
antolatu beharrean, astea antola-
tzen dute denen artean.
Gaur hasiko dira Errezil Saga-
rraren Asteko ekitaldiak, Josu Te-
llabidek baserrietako izen eta abi-
zenen inguruan emango duen hi-
tzaldiarekin; Borondegin izango
da saioa, 21:00etan. Hilaren 28an,
Xabi Izagirre Azpeitiko Elikagu-
neko sukaldariak hiru orduko
ikastaroa emango du Erniope el-
kartean, 19:00etan. Hilaren
30ean, pintxo potea izango da he-
rrian, sagarrez egindako pintxoe-
kin. Aurtengo Errezil sagarraren
asteko ekitaldirik bereziena, bai-
na, abenduaren 1ekoa izango da,
ziurrenik, Errezil Sagarraren Ibil-
bidea aurkeztu eta inauguratuko
baitute egun horretan.
«Errezil sagarra indartzeko eta
kanpoan ezagutarazteko sortu
genuen Ibarbia Errezilgo Errezil
Sagarra elkartea. Elkarteak hain-
bat azterketa egin ditu urte haue-
tan, eta liburu bat kaleratu ere bai.
Baina gehiago sakondu nahi ge-
nuen Errezil sagarra ezagutaraz-
teko ildo horretan, eta ibilbide bat
prestatzea erabaki genuen, herri-
ra zetozenek aukera izan zezaten
paseo bat ematen zuten bitartean
Errezil sagarra zer den jakiteko eta
sagastiak bertatik bertara ikuste-
ko», azaldu du Irulegik.
Koldobika Jauregiren lanakErrezil sagarraren ibilbidea pres-
tatzea izan zen hurrengo lana.
«Bi sagar egin ditu Koldobika
Jauregi eskultoreak. Bata, herria-
ren sarreran jartzeko, eta, bestea,
irteeran. Horrez gain, totem bat
ere egin du, plazan jartzeko. Sa-
gastietatik barrena, 3,5
kilometro ditu ibilbide-
ak. Zazpi informazio pa-
nel daude ibilbidean,
Errezilgo kulturaz, ohi-
turez, baserriez, mitolo-
giaz, Errezil sagarraz,
Hernioz... azalpenak
emateko. Joan Jose Eiz-
mendi Loidisaletxe-ren
bertso bana dauka panel
bakoitzak.
Abenduaren 2an biri-
bilduko dute astea, Erre-
zil Sagarraren Azokare-
kin. Sagarrez eta sagar-
kiez osaturiko postuak izango
dira guztiak. Horrez gain, sagar
muztioa nola egiten den ikusteko
eta dastatzeko aukera ere izango
da. Bestalde, gaztain erreak, arti-
sauak eta sagar dultze lehiaketa
ere izango dituzte Errezilen.
Errezilgo Azokako emakumeek 30 urtean dihardute Errezil sagarra eta sagarkiaksaltzen. Duela 22 urte, haiek hasi ziren abenduko lehen igandean azoka antolatzen ere.
Errezil sagarraren amabitxiak
Errezilgo Azoka elkarteak iazko Errezil Sagar Azokan jarri zuen postua. Errezil sagarrez gain, sagarkiak erosteko aukera izaten da. UROLA KOSTAKO HITZA
Betidanik, emakumeak izangara elkarteko kide guztiak.Ez da erabakitako zerbait izan,halaxe suertatu da»
«Oso indartsu sentitu izan garataldean, eta laguntasun handiaeman digu. Gure lantokia da,bai, baina askoz gehiago da»Jone Irulegi Errezilgo Azoka elkarteko kidea
‘‘
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23a Gaiak
Asier Imaz Tolosa
Anoeta futbol zelai-
ko lanak 2019ko
uda amaieran bu-
katzea espero du-
te Realeko ardu-
radunek, eta 2019-2020ko den-
boraldirako iragarri dute inaugu-
razio ekitaldia. 25.000 ikusleren-
tzako lekua dago egun, eta 42.000
eserleku egongo dira berrikuntza
lanak amaitzen dituztenean.
1993ko abuztuaren 13an inau-
guratu zuten Anoeta estadio be-
rria, Realaren eta Real Madrilen
arteko partidarekin. Txuri-urdi-
nek, ordura arte, Atotxan jokatu
zituzten etxeko partidak. Realak
eta Euskadiko selekzioak 1993ko
ekainaren 22an jokatu zuten az-
ken partida futbol zelai txikian. Bi
partida horietan, Joaquin Urio
Velazquez izan zen epailea; hau
da, zelai zaharraren azken egune-
an eta berriaren lehenengoan.
Gertaera hura «harro» gogora-
tzen du Donostian jaio eta Tolosan
bizi den Espainiako Lehen Maila-
ko epaile ohiak. «Erabateko alda-
keta» nabaritu zuela dio, eta
«ohorea» izan zela.
Historiara beste hainbat arra-
zoirengatik ere pasatu zen Anoe-
tako lehen partida hura. Besteak
beste, epailea, lehen aldiz, beltzez
jantzita zelairatu beharrean, ko-
loretako jantziarekin azaldu zen.
«Gipuzkoako epaile eskolan eu-
ren jantzia erosi behar izaten zu-
ten gazteek, eta niri ez zitzaidan
gustatzen hori». Astore enpresa-
ko nagusiaren semeekin eta El
Diario Vascoegunkariko ardura-
dun batekin oso harreman ona
zeukan garai hartan. «Eta eurei
esan nien ea zer edo zer egin zite-
keen. 300 jantzi lortu genituen. Ez
ziren beltzak, baina oso politak zi-
ren, eta Anoetako lehen partida
hartan estreinatzea erabaki
nuen», gogoratu du epaileak.
Iritzi guztiak ez ziren izan, or-
dea, koloreak bezain politak. Es-
painiako Federazioko ordezka-
riak ere joan ziren partida ikuste-
ra, eta horiei ez zitzaien gustatu al-
daketa. Epaile ohiak hala kontatu
du gertatutakoa: «Jendeari, oro
har, gustatu zitzaion arropa alda-
ketaren kontua, baina federazio-
ko ordezkariak etorri zitzaizkidan
partidaren ondoren trago bat har-
tzen ari nintzela, ea baimena nori
eskatu nion galdezka». Argi eran-
tzun zien: «‘Inori ez’. Ez zitzaien
asko gustatu, eta gurutze bat jarri
zidaten; denbora dezentean man-
tendu zuten gero».
Bitxia da kontua, baina, epaile
lanerako, kolore beltza gehiago
gustatzen zaio beltzaren mono-
polioari amaiera eman zion epai-
leari. «Uste dut beltza dela epaile-
aren kolorea; horixe da polite-
na». Oroitzapen gazi-gozo haie-
kin batera, lehen partidako baloia
ere eraman zuen etxera epaileak.
Urio Velazquez 1947an jaio zen
Gipuzkoako hiriburuan, eta Tolo-
sara ezkondu zen, 25 ur-
terekin. Epaile lanetan
hasi aurretik Realeko jo-
kalaria izan zela gogora-
tu du: «Orduan, hondar-
tzatik hartzen zituen jo-
kalariak Realak, eta Do-
nostiako Amaikak Bat el-
kartean jokatzen nuen
nik, aurrelari postuan.
Orduan, ez zegoen haur,
kadete eta horrelako
mailarik. Gazte mailan
hasten zen Realeko ibil-
bidea, eta han egin ni-
tuen bi urte. Lurralde
mailako beste hainbat taldetan
aritu nintzen ondoren».
Auzoko txapelketa batean, or-
dea, Martutenen —3 urte zeuzkala
joan ziren hara bizitzera—, epailea
ez zen agertu zelaira, eta Urio Ve-
lazquezi esan zioten lan hori egi-
teko. «Garrantzitsua zen Martu-
teneko txapelketa hori, epaile
profesionalak eramaten baitzi-
tuzten. Egun hartan, ordea, nik
bete nuen hutsunea». Nahiko on-
do egin izango zuen epaile lana,
«handik aurrera beti ni aritu bai-
nintzen epaile gisa», azaldu du.
«Hori bai: auzokoa nintzenez, ko-
bratu gabe». Espainiako Bigarren
Mailako Donostiako epaile batek
ikusi, eta epaile eskolara joateko
gomendioa eman zion berehala.
Hugo Sanchez eta StoitxkovPausoa eman, eta Urio Velazque-
zek 30 urte igaro zituen epaile la-
netan; maila guztiak igarota, ha-
mabost urtez aritu zen Lehen
Mailan; horietatik bost, nazioarte
mailan. Adibide gisa, Bartzelona-
ren eta Real Madrilen arteko par-
tida gehien arbitratu duen epailea
da donostiarra. Bere ibilbideko
partidarik garrantzitsuena, be-
rriz, Hondurasen eta El Salvado-
rren artekoa izan zela azaldu du:
«Joaneko partidan armada sartu
zen zelaian, izan ziren gertaka-
riengatik. Pentsa, beraz, itzuliko
partidan nolako giroa zegoen».
Hegazkin batean sartu eta partida
hura zuzentzera bidali zuten.
«Eta izugarria izan zen. Txartel
bakar bat ere atera gabe amaitu
nuen partida. Ondoren, Hondu-
rastik eskaintza egin zidaten ber-
tako federaziora irakasle gisa joa-
teko». Eskaintza «oso oparoa»
zela onartu du. «Baina argi eran-
tzun nien: inondik inora ere ez».
Urio Velazquezi ez zioten alferrik
deitzen Maisua.
Milaka bitxikeria eta historia
badituela adierazi du epaileak.
«Liburu bat idazteko adina bai!».
Eta amaiezinak dira jokalariekin
izandako pasadizoak ere. Bi izen
aipatu ditu beste guztien gainetik:
Hugo Sanchez eta Hristo Stoitx-
kov. «Jazarpen mania niola esa-
ten zuen Sanchezek. Ez zegoen
horrelako ezer, baina egia da hi-
rutik bitan kaleratzen nuela.
Stoitxkov, berriz, ez zen isiltzen.
Lagun mina nuen Jose Mari Bake-
ro, eta beti berbera esaten nion:
‘Bost minutu baino lehen isiltzen
ez baduzu, kaleratu egingo dut’».
Munduko Kopako azken fasean
parte hartu ez izana, arantza hori
dauka epaileak. «Baina gutxi iris-
ten dira Lehen Mailara, eta pentsa
zenbat iristen diren Munduko Ko-
para». Pena bat ere badauka:
«Gaur egun, Lehen Mailan, ez da-
goela Gipuzkoako epaile bakar
bat ere». Pasioz bizi izandako ibil-
bidea amaituta, zelaietatik urrun
ikusten du futbola, telebistaz.
Atotxari agur eta Anoetari kaixo
esan ondoren, batek daki Anoeta
berriak zer-nolako harrera egingo
dion Maisua-ri.
Donostian jaio zen Joaquin Urio Velazquez futbol epailea, eta Tolosan bizi da egun.Epaile lanetan aritu zen Atotxako azken partidan eta Anoetako lehenengoan, 1993an.
Atotxatik Anoetarako zubia
Joaquin Urio Velazquez, Anoeta futbol zelaiko lehen partidako argazkia eskuetan duela. A. IMAZ / TOLOSALDEKO ATARIA
Niretzat erabateko aldaketaizan zen Atotxatik Anoetaraegindako jauzia; ohorea izanzen epaile lanetan aritzea»
«Gaur egun EspainiakoLehen Mailan ez dagoelaGipuzkoako epaile bakar batere, pena horixe daukat»Joaquin Urio VelazquezEpaile ohia
‘‘
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23aGaiak
Indarra sormen prozesuan ja-
rrita, mimoz lantzen ari dira
abenduaren 1eko Laboa hamai-
ka ahotsetarakontzertua. «He-
rriko eta eskualdeko berrogei bat
musikarik parte hartuko dute
ekitaldi berezi horretan, eta Labo-
aren hogei bat abesti moldatuko
ditugu. Rapa, bossa nova, bertso-
ak... denetik izango dugu, eta oso
gau berezia izango da».
2013an, kezka bati tiraka ekin
zioten Azpeitian sormen eta
transmisio lanari. «Beti oso pre-
sente eduki izan dugu nondik ga-
tozen eta geure balioak zein diren,
eta polita izan da adin desberdine-
ko jendea elkarlanean ikustea».
Bengoetxearen hitzetan, Laboa ez
da hain aspaldikoa. «Baina mun-
dua doan abiaduran, azkarregi
ahazten ditugu gauzak. Guretzat
oso beharrezkoa da transmisio
lan hori egitea, eta horregatik
saiatuko gara omenaldi soil bate-
tik harago sustraiak sortzen».
Unai Zubeldia
Sormena eta trans-
misioa dira Azpeiti-
ko Kultur Mahaia-
ren bi ardatzak».
Eta, bi muturrak el-
karrengana bilduta, Mikel Labo-
ak egindako ekarpena eta haren
irudia baliatu nahi izan dituzte
zubi lan hori egiteko. «Ez da
omenaldi soila izango», zehaztu
du Aitor Bengoetxeak, Laboaldia
ekinaldiko antolatzaileak. «Ez da
negar egiteko ziklo bat. Laboaren
lan egiteko modua eta ikusmol-
dea hartu, jaso, eta sortzeko ari-
keta egin nahi dugu hamar egu-
notan». Abenduaren 1ean hamar
urte beteko dira Mikel Laboa hil
zela, eta, udalaren laguntzarekin,
Laboari buruzko ziklo bat antola-
tzea erabaki dute Azpeitiko Kul-
tur Mahaiak eta Kulturaz koope-
ratibak. «Euskal kulturaren erre-
ferentzia nabarmena da Mikel
Laboa, hurrengo belaunaldiei
transmititu beharreko balio ho-
riek guztiak bere barnean biltzen
dituen artista».
Azpeitiko Kultur Mahaiak sor-
men gune bat eskainiko du
2019tik aurrera, eta prozesu hori
baliatu dute musikariari keinu
txiki bat egiteko. «Laboa ez dugu
aztertu nahi kantagintzatik edo
musikagintzatik bakarrik; eragin
nabarmena izan zuen hainbat di-
ziplinatan, eta Laboaren uniber-
tso poetiko guztia bildu nahi dugu
Laboaldian». Herriko eragileekin
lanean hasita, «erabateko sor-
men prozesua» bizi izan dute az-
ken hilabeteotan. «Zortzi ekimen
eskainiko ditugu hamar eguno-
tan». Hasi herenegun Azpeitiko
udal aretoan inauguratu zuten
erakusketarekin —EHUko Mikel
Laboa katedrarekin kontrastatu
zuten ideia lehen pausoak ema-
ten hasi aurretik—, eta amaitu
abenduaren 1eko Laboa hamai-
ka ahotsetarakontzertuarekin.
Hitzaldiak, murala, bisita...Horiek izango dira Laboaldiaren
bi muturrak, baina musikariaren
arlo teorikoa eta praktikoa landu-
ko dituzte tartean. «Hitzaldi trin-
koren bat badago egitarauan»,
azaldu du Bengoetxeak. «Azaro-
aren 27an Ana Gandarak egingo
duena, adibidez». Laboaren ka-
teak: iragana eta oraina, zilbor-
hestehitzaldia emango du Gan-
darak, 19:00etan, Sanagustin kul-
turgunean. «Letrei dagokienez,
berriz, Laboaren begiak liburux-
ka plazaratu du Alaitz Aizpurua
herritarrak». Mikel Laboak lotu-
ra berezia izan zuen Jose Luis Zu-
meta Usurbilgo margolariarekin.
Eta Usurbilera, Zumetaren estu-
diora txangoa egingo dute gaur
zortzi, «Laboaren iruditeri hori
ezagutzeko».
Horrez gain, mural bat ere
margotuko dute herrian, «bere
irudia urte askoan presente edu-
kitzeko helburuarekin». Ibon
Rodriguezen eskutik, berriz, La-
boaren belarria solasaldia eta en-
tzunaldia ere izango da, azaroa-
ren 20an, Azpeitiko gaztetxean.
«Laboak bere musika unibertsoa
nola osatu zuen ikustea da helbu-
rua. Laboa bera zuzenean entzun
gabe, haren erreferentziak eta
eraginak zein izan ziren eta musi-
kariak zein arrasto utzi duen ikasi
ahal izango dugu».
Abenduaren 1ean hamar urte beteko dira Mikel Laboa hil zenetik, eta musikariaren unibertso poetikoa osotasuneanerakusteko ariketa egingo dute Azpeitian: Laboaldia. Ez daizango omenaldi soila; sormenerako tresna izan nahiko luke.
Transmisioari hegorik ebaki gabe
Herenegun inauguratu zuten Laboa gertutik erakusketa, Azpeitiko Betharram udal erakusketa aretoan. GORKA RUBIO / FOKU
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23a Proposamena
EGITARAUA
Mikel Laboari buruzko erakuske-
taz gain, abenduaren 1era arte
hainbat ekitaldi izango dira Azpei-
tian Laboaldiaren baitan:
Azaroaren 21etik
abenduaren 2ra
18:00-20:00. Laboa gertutikera-
kusketa, Betharram udal erakus-
keta aretoan.
Gaur
18:00. Laboaren begiak liburuxka-
ren aurkezpena, Alaitz Aizpurua
egilearekin, udal liburutegian.
Bihar
Egun osoan.Mural margotzea,
alde zaharrean.
Azaroaren 27a, asteartea
19:00. Laboaren kateak: iragana
eta oraina, zilbor-hestehitzaldia,
Ana Gandararekin, Sanagustin
kulturgunean.
Azaroaren 28a, asteazkena
19:00. Non dago Mikel Laboa?
erakusketara bisita gidatua eta hi-
tzaldia, Josune Albisurekin, Betha-
rram udal erakusketa aretoan.
Azaroaren 30a, ostirala
Arratsaldean.Zumetarenera
txangoa.
21:30. Laboaren belarriasolasal-
dia eta entzunaldia, Ibon Rodri-
guezekein, Azpeitiko gaztetxean.
Abenduaren 1a, larunbata
22:30. Laboa hamaika ahotsetara
kontzertua, herriko musikarien
eskutik, Sanagustin kulturgunean.
Azkarregi ahaztenditugu gauzak, etahorregatik saiatuko garaomenaldi soiletik haragosustraiak sortzen»Aitor BengoetxeaLaboaldia egitasmoaren antolatzailea
‘‘
MUSIKA
AIAAristerrazuko erromeria. AnjelLarrañaga: Lana festa bihurtuz.
b Igandean, 18:30ean, Andatzan.
ALEGIALittle Martin Selektah,Dabu Selektah, Selektah Stepi
eta Nikotina & Lagunak.
bGaur, 20:00etan, Azokan.
ANDOAINLandarbaso abesbatza.bGaur, 21:30ean, Basteron.
ANDOAINAna Belen Garcia eta Jose Ignazio Ansorena.
bBihar, 20:00etan, parrokian.
ANDOAINEstricalla eta Jerry A. & 25th Coming Fire.
bBihar, 22:30ean, gaztetxean.
ANDOAINAlberto Agirre abesba-tzaren omenezko kontzertua.
b Igandean, 12:30ean, Basteron.
ANOETAOlatz Salvador.bGaur, 22:30ean, zimiterioan.
ARRASATESara Alonso.bGaur, 19:00etan, Herriko Plazan.
ARRASATEAm Big Band.bBihar, 11:30ean, kalez kale.
ARRASATEThe Wooly Bushmens.
bOstegunean, 22:00etan,
gaztetxean.
AZPEITIAUdal Musika Banda.bBihar, 19:00etan, Sanagustinen.
AZPEITIARuper Ordorika.b Igandean, 19:00etan,
Sanagustinen.
BERGARABittor Giral & AlejandroMendoza.
bGaur, 20:00etan, Seminarixoan.
DONOSTIALa Inquisicion, LegezKanpo, Orreaga 778 eta Nork Zer.
bGaur, 19:30ean, Dokan.
DONOSTIAEl Kanka.bGaur, 20:00etan, Kursaalean.
DONOSTIAEñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble: Harian.
bGaur, 20:00etan, Viktoria Eugenian.
DONOSTIANaiel Ibarrola eta Jon Fresco: Ama.
bGaur, 20:00etan, Lugaritzen.
DONOSTIAKalakan.bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAL.A.bGaur, 20:00etan, Covent Gardenen.
DONOSTIAAurora & The Betrayers.bGaur, 21:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAFonk, SP eta Lashe.bGaur, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAPascals.bBihar, 20:00etan, Viktoria
Eugenia antzokian.
DONOSTIARozalen.bBihar, 20:00etan, Kursaalean.
DONOSTIAEl Canijo de Jerez y la Banda Magnetica.
bBihar, 20:00etan, Dokan.
DONOSTIAKilimak eta Gera Sexatu.bBihar, 20:30ean, Txantxarrekan.
DONOSTIARylay Walker.bBihar, 21:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAAltarage eta Voidesc.bBihar, 21:00etan, Mogambon.
DONOSTIADJ Boring eta Alvva.bBihar, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIASanta Cecilia Orkestraeta Donostiako Orfeoia: Mozarten
eta Faureren Requiemak.
b Igandean, 19:00etan, Kursaalean.
DONOSTIAFD Funk.b Igandean, 19:30ean, Dabadaban.
DONOSTIAPiotr Beczala.bAsteartean, 20:00etan,
Kursaalean.
DONOSTIAU.S. Girls.bAsteazkenean, 20:30ean,
Dabadaban.
DONOSTIAEuskadiko OrkestraSinfonikoa & Stephen Hough.
bOstegunean, 20:00etan,
Kursaalean.
DONOSTIA Jarabe de Palo.bOstegunean, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIAMark Olson & IngunnRingvold.
bOstegunean, 20:00etan,
Tabakaleran.
DONOSTIAGartxot.bOstegunean, 20:00etan,
Kixkurran.
DONOSTIAMarlon.bOstegunean, 20:00etan,
Covent Gardenen.
DONOSTIAWire.
bOstegunean, 20:30ean,
Dabadaban.
EIBARLiher.bBihar, 23:00etan, Untzagan.
EIBARNor Naiz eta Versionarios.bOstegunean, 19:30ean, Untzagan.
ESKORIATZAUdal Musika Banda.bGaur, 20:00etan, Zalbidar
antzokian.
ESKORIATZATxerrikumeak.bGaur, 22:30ean, Inkernun.
GETARIAUranium Club, NuevoCatecismo Catolico eta Telepath
Boys.
bGaur, 22:00etan, gaztetxean.
GETARIAGetariako abesbatza.b Igandean, 12:30ean, Salbatore
Deunaren parrokian.
HONDARRIBIAMusikene BigBand.
bGaur, 20:00etan, Itsas Etxean.
HONDARRIBIAThe Sheepdogseta The Kleejos Band.
bBihar, 22:00etan, Psilocybenean.
IRUNDreadrive Sound System,Sensi HiFi, Rivero Selektah,
Gorka Dub eta Reparations.
bGaur, 22:00etan, Tunk aretoan.
IRUNVega eta Althea.bBihar, 21:30ean, Tunk aretoan.
LEGAZPIAlaitasuna Errondaila,Santikutz eta Udal Musika Banda.
bBihar, 19:30ean, parrokian.
LEGAZPI J.M. Beltran & Lagunak:Soinu tresnak euskal herri musikan.
b Igandean, 12:30ean, Latxartegin.
OÑATIKabbalah eta Gora Etorri.bBihar, 22:00etan, gaztetxean.
OÑATIBassagain eta Selektah’s DJ.bBihar, 01:00ean, Arranon.
ORDIZIAOroith Abesbatza etaConductus Ensemble.
b Igandean, 18:30ean, parrokian.
ORIODispertsioff Eguna:
Sara Zozaya, Giranice, Mice,
Rucula eta DJak.
bBihar, 22:30ean, Etxeluze
gaztetxean.
TOLOSARuper Ordorika.bGaur, 20:30ean, Topic zentroan.
TOLOSAPatxuko Nice eta Dingwash.
bGaur, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAUdal Musika Banda, Musika Eskolako dultzaineroak eta
Isidro Larrañaga akordeoi orkestra.
b Igandean, 12:00etan, Leidorren.
URRETXUSecundino EsnaolaMusika Eskolako Big Band Taldea.
bBihar, 13:00etan,
Areizaga-Kalebarren plazan.
URRETXUHezurre Fest: Coilbox, Meltdown, Real Deal,
Knives, Fears Away eta No Rights.
bBihar, 17:00etan, Gaztelekun.
VILLABONA-AMASAFernandoGonzalo, Gorka Zabaleta eta Jose
Javier Lera: La boda de la condesita.
bBihar, 20:00etan, parrokian.
ZUMAIAUdal Musika Banda.bBihar, 12:30ean, plazan.
ANTZERKIA
ALKIZATik Tak: Evaren alabak.bGaur, 18:30ean, plazan.
ARETXABALETA Iris Teatro: Frida.bGaur, 19:00etan, Zaraian.
ARRASATE Izaskun Murgia ElkarteLirikoa: Luisa Fernandazarzuela.
bGaur, 20:00etan, eta bihar,
19:30ean, Amaia antzokian.
BEASAINAnita Maravillas: Jon Braun.
b Igandean, 17:00etan, Usurben.
DONOSTIATxiki: Barrez blai.bGaur, 11:30ean, EHUren
Ekonomia eraikineko tabernan.
DONOSTIAPirritx, Porrotx eta Marimotots: Musua.
bBihar, 16:30ean eta 18:30ean,
Intxaurrondo kultur etxean.
DONOSTIAParaiso: Xocolat.bBihar, 18:00etan, Lugaritzen.
DONOSTIADemode Quartet: Epa txiki.
b Igandean, 18:00etan,
Gazteszenan.
DONOSTIAKemen: La negociadora.bOstegunean, 18:30ean, Larratxon.
EIBARDavid Guapo: #Quenonosfrunjanlafiesta2.
bGaur, 20:30ean, Koliseoan.
EIBARHop Signor: Giraffe.bBihar, 17:00etan, Koliseoan.
HONDARRIBIAPirritx, Porrotx eta Marimotots: Musua.
b Igandean, 16:00etan eta
18:30ean, kiroldegian.
IKAZTEGIETAAnsa Ahizpak & Ama: Artantxuriketan.
b Igandean, 12:00etan, udaletxean.
LAZKAOPantzart: Kolorez kolore.
bGaur, 18:00etan, Arerian.
LEZOLimiar: Azuainaren ipuinak.
bGaur, 17:30ean, Gezalan.
LEZOGarazi Pascual: Banaiz.
bGaur, 19:00etan, Herriko plazan.
LEZOBachata Rent: Lo que queda
de nosotros.
b Igandean, 20:00etan, Gezalan.
MUTRIKUHika: Koadernoa zuri.b Igandean, 19:00etan, Zabielen.
ORDIZIADi Filippo Marionnettes:Colgando de un hilo.
bAsteartean, 10:30ean, antzokian.
ORDIZIAHop Signor: Giraffe.bAsteazkenean, 17:30ean,
antzokian.
PASAIALa Estampida: Las princesas del Pácifico.
b Igandean, 19:30ean, Donibane
kulturgunean.
Tolosa b Titirijai jaialdia
Txotxongiloen paradisuaBetidanik haurrekin lotu izan dira txotxongiloak, baina urtero pentsamen-
du hori zabaltzen laguntzen du Tolosako Titirijai jaialdiak. Bihar hasiko da
36. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, eta abenduaren 2ra arte hamaika
emanaldi izango dira ikusgai Tolosan. Sestaon (Bizkaia), Eibarren, Ordi-
zian, Orion eta Pasaian ere eskainiko dituzte ikuskizunak. TOLOSALDEKO HITZA
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23aAgenda
SORALUZE Iris Teatro: Frida Kahlo, viva la vida.
bBihar, 20:00etan, antzokian.
TOLOSA Irantzu Varela:
Feminazi se nace.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
URNIETAXake: Mami Lebrun.
b Igandean, 19:00etan, Saroben.
URRETXUMarkeliñe: Euria.
b Igandean, 17:00etan, Labeagan.
USURBILPollo Rosa: Gertrudisenlagunak.
bAstelehenean, 18:00etan,
Gaztelekuan.
VILLABONA-AMASAGlu Glu:
Alizia lurralde miresgarrian.
b Igandean, 17:00etan, Gurean.
ZARAUTZAinhoa Alberdi: Esku ahurretik edan zuten.
b Igandean, 13:30ean, hondartzan.
ZUMARRAGA Irri Makila: Ramón
Batista Traperoa.
bOstegunean, 18:00etan,
Zelai Ariztin.
BERTSOLARITZA
AIZARNAZABALAne Labaka,Ainhoa Agirreazaldegi eta Alaia
Martin.
bGaur, 21:30ean, gaztetxean.
DONOSTIABertso afaria: Andoni
Egaña eta Maialen Lujanbio.
bGaur, 21:00etan, Intxaurran.
EIBARAndoni Egaña, Maialen
Lujanbio, Alaia Martin eta Unai
Mendizabal.
b Igandean, 18:30ean, Portalean.
ERRENTERIAXenpelar Saria:
Irati Alcantarilla, Paula Amilburu,
Maider Arregi, Jon Gurrutxaga,
Jokin Irastorza eta Asier Rubio.
bGaur, 19:00etan, Xenpelar Etxean.
ESKORIATZABertso-afaria:
Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze.
bBihar, 21:00etan, Apotzagan.
OÑATIEgun Morea: Bertxortan.
bBihar, 18:00etan, gaztetxean.
ORIOBertso bazkaria: Beñat
Gaztelumendi eta Julio Soto.
bBihar, 14:00etan, gaztetxean.
SORALUZENerea Ibarzabal,Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi
eta Jone Uria Albizuri.
bGaur, 20:00etan, antzokian.
URNIETAAne Labaka eta Beatriz
Egizabal: Erradikalak gara.
bGaur, 21:30ean, Saroben.
ZEGAMABertso afaria: Julio Soto
eta Iker Zubeldia.
bGaur, 21:00etan, Euskaraldian.
DANTZA
AZKOITIABizkarkiko eta Kandiola
eskolako dantzariak, txistulariekin.
b Igandean, 12:00etan, kalez kale.
AZPEITIA Ikerfolk & Artedrama:
Martin Zalakain.
bBihar, 21:30ean, Soreasun.
BERGARABikote Gazteen Euskal
Herriko Dantza Solte Txapelketa.
b Igandean, 12:00etan,
Seminarixoan.
DONOSTIASharon Fridman:
All Ways.
bBihar, 20:00etan, Gazteszenan.
ELGETAPatxi Montero: Herrixa
dantzan.
b Igandean, 19:00etan, Espaloian.
ZIZURKILBukalai taldea.bAsteazkenean, 18:00etan, Ugare
auzoan.
HITZALDIAK
ARETXABALETAMiriam Urkia:
Euskaltzaindiaren hiztegian
denontzat lekua dago.
bAsteartean, 19:00etan, Arkupen.
ARRASATEMaixol Iparragirre:
Malben irakaspenak.
bAsteartean, 19:00etan, Kulturaten.
AZPEITIAAna Gandara:
Laboaren kateak. Iragana
eta oraina, zilbor-heste.
bAsteartean, 19:00etan,
Sanagustinen.
AZPEITIA Josune Albisu:
Non dago Mikel Laboa?.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Betharram erakusketa aretoan.
BEASAINNazanin Armarian:
Las 1.001 formas de violencia a
las mujeres en el oriente próximo.
bGaur, 19:00etan, udaletxean.
DONOSTIASlavenka Drakulic
eta Luisa Etxenike: Zelatatutako
idazketa. Literatura eta Historia
Europan.
bGaur, 19:00etan, Koldo Mitxelena
kulturunean.
DONOSTIABeñi Agirre:
Gipuzkoako historia nafarra.
bGaur, 19:30ean, Ikasbiden.
DONOSTIAEstitxu Garai, Juan Luis
Zabala eta Eneko Bidegain: Euska-
raren erabilera indartzea.
bGaur, 19:30ean, Txirain elkartean.
DONOSTIAAskapena:
Herrialde katalanak: nazio bat,
hamaika borroka.
bBihar, 17:00etan, Alde Zaharreko
gaztetxean.
DONOSTIA Iban Zaldua eta
Ramon Saizarbitoria, Como si todo
hubiera pasado liburuaz.
bBihar, 18:30ean, Troa Zubieta
liburu dendan.
DONOSTIASaad Malec Subeir
eta Tarana Karim: Feminismoaren
ekarpenak erlijioen arteko elkarriz-
ketara.
bAstelehenean, 19:00etan,
Egiako kultur etxean.
DONOSTIAAne Irazabal:
Erreportariaren ofizioa.
bAsteartean, 19:30ean,
Iesu parrokian.
DONOSTIAFelix Zubia: Osasuna
helduaroan.
bOstegunean, 20:00etan, Ikasbide
elkartean.
ERRENTERIAHerriz herri harrerasareakmahai ingurua.
bGaur, 19:00etan, Mikelazulon.
IKAZTEGIETAOnintza Enbeita:
Mikromatxismoak eta estereo-
tipoak.
bBihar, 12:00etan, udaletxean.
TOLOSAAndoni Egaña: Lanean
zoriontsu al gara?.
bBihar, 10:00etan, Leidorren.
TOLOSATarana Karim eta Marie-
Lucie Monsheneke: Emakume
migratuak, errealitate lazgarriak.
bBihar, 18:00etan, kultur etxean.
Donostia b Irakurraldi dramatizatua
Kartzelako bizipenakDuela urte batzuk euskal literatura zaharrari buruzko hitzaldia eman zuen
Bernardo Atxagak Martuteneko espetxean, Donostian. Orduko bizipe-
nak eguneratuta, irakurraldi dramatizatua prestatu du idazleak, Jose Cruz
Gurrutxaga aktorea lagun hartuta. Bihar, 20:00etan, Loiolako kultur etxe-
an egingo dute emanaldia. Irudian, Atxaga. ARITZ LOIOLA / FOKU
TOLOSA Izaskun Solagaistua
Arza: Adineko emakumeen
aurkako indarkeria isildua.
bAstelehenean, 18:00etan,
kultur etxean.
ZARAUTZMikel Lejarza:
Komunikabideen etorkizuna.
bAsteartean, 19:30ean, Antoniano
aretoan.
ZUMAIA Jon Sudupe: Erlijioari bu-
ruzko eztabaida gaurko filosofian.
bAsteazkenean, 19:30ean,
Forondan.
ZUMARRAGA Joseba Iztueta:
Denbora izeneko leku bat.
bGaur, 20:00etan, Zelai Ariztin.
BESTELAKOAK
ANDOAINMiriam Mendoza ipuin
kontalaria.
bOstegunean, 18:00etan, Basteron.
ARETXABALETALur Korta ipuin
kontalaria: Nire aita online dago.
bGaur, 17:00etan, Algaran.
BERGARAMaite Franco kontalaria.
bAsteartean, 19:00etan,
kultur etxean.
DONOSTIAAnna Karenina: solasaldia, Slawka Grabowskak
gidatuta, eta afari literarioa.
bGaur, 19:30ean, Covent Gardenen.
DONOSTIABernardo Atxaga eta
Jose Cruz Gurrutxaga: Martuteneko
kartzelan irakurraldi dramatizatua.
bBihar, 20:00etan, Loiola kultur
etxean.
DONOSTIAAinhoa Maiztegi
eta Maitane Chaves: Harrizko
bihotzaren bila ipuin musikatua.
bOstegunean, 18:00etan, Okendon.
ERRENTERIAMediterraneoa gogoanekintza, elkarretaratzea,
eta Herrien Arteko Afaria.
bBihar, 17:00etan Panier kaian,
18:00etan Zumardian, eta
21:00etan Txintxarri elkartean.
ESKORIATZAEneritz Artetxe
ipuin kontalaria.
bOstegunean, 18:00etan,
liburutegian.
HERNANILur Korta kontalaria.bAsteazkenean, 17:30ean eta
18:00etan, Biterin.
ZARAUTZAmaia Puin eta Elena Setien: Dama xuria ipuin musikatua.
b Igandean, 11:30ean,
Imanol Urbieta musika eskolan.
ZUMAIA Ixabel Agirresarobe
ipuin kontalaria: Mariaje Potaje
eta bere gorabeherak.
bOstegunean, 17:30ean, liburutegian.
ZUMAIA Julene Azpeitia ipuin
lehiaketako sari banaketa eta
ipuin musikatuak, Uxue Alberdi
eta Ines Osinagarekin.
bOstegunean, 19:00etan, Oxforden.
ZUMARRAGAPello Añorga ipuin
kontalaria.
bAsteazkenean, 17:30ean,
liburutegian.
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23a Agenda
Eider Goenaga Lizaso Andoain
Lorena Garrido Jimenez legelarifeminista (Santiago, Txile, 1974)Andoainen izan zen, atzo, Indar-keria matxistaren biktimak ar-
tatu erreparazioaren ikuspegitik
jardunaldietan. ZuzenbidearenFilosofiaren ataleko irakaslea daBartzelonako Unibertsitate Auto-nomoan, eta zuzenbide eta gene-ro gaiak ikertzen ditu Antigonataldean. Indarkeria MatxistarenKontrako Nazioarteko Egunarenharira antolatutako jardunaldie-tan, justiziaren esku-hartze kon-pontzaileaz aritu zen Garrido.Zein arlotan egin behar da indar-
keria matxistaren biktimen erre-
parazioa?
Eskubide urraketa bat gertatzenda indarkeria matxista kasurenbat izaten denean, eta eskubideurraketaren biktima eskubideakurratu aurreko egoerara itzultzeada erreparazioa; edo itzultzensaiatzea, ezinezkoa baita batzue-tan. Politika publikoek preben-tzioa eta momentuko erantzunalandu dute orain arte, baina krisimomentu hori gertatu osteanegin beharreko prozesua da erre-parazioa.Erreparazioak aitorpen bat es-
katzen du aurretik?
Zalantzarik gabe, ezinbestekoa daaitorpena. Bortxa egoera bat ger-tatu dela, eskubide urraketa batizan dela aitortzea da lehen urra-tsa. Azkenaldian sexu indarkeriakasuetan izan diren zenbait kan-paina aipatuko nituzke, non ai-torpen bat gertatzen den, etaemakumearen testigantzari ba-lioa ematen zaion; besteak beste,sare sozialetan zabaldu diren Niksinisten dizut eta MeToo kanpai-nak dauzkat gogoan. Horretazgain, erreparazioan oso garrantzi-tsua da emakumea ez sentitzeagertatu denaren errudun; argiesan behar zaio gertatu dena ezdela bere aukera txar baten ondo-rioa, sistemaren ondorioa baizik;alegia, ez dela bera izan bikoteki-dea gaizki aukeratu duena, ez delabera toki horretan eta momentuhorretan egon behar ez zuena, ezdela bera jantzi desegokiak zera-matzana... Erreparazioari begira,oso inportantea da erruduntasunsentimendu hori desagerraraztea. Eta erreparazio horretan zein da
sistema judizialaren rola?
Erreparazioaren zati garrantzi-tsua da justiziak eskubide urrake-ta hori izan dela aitortzea eta horrilotutako zigorra ezartzea. Horre-gatik, ezinbestekoa da bere jardu-nean eta erabakietan genero ikus-
pegia txertatuko duen sistema ju-dizial eraginkor bat eraikitzea.Erreparazioa ordainarekin ere
lotzen duzu zuk?
Istanbulgo Itunak berritasun batekarri zuen arlo horretan, galerenkalte-ordaina izateko eskubideajasotzen baitu. Eta garrantzitsuada hori, justizia sisteman askoerrepikatzen den estereotipo bathausten duelako. Izan ere, ohikoada delituek diruzko kalte-ordainbat izatea; baina genero indarke-ria kasuetan ez dago ondo ikusia.Kalte-ordaina eskatu izan dene-tan, epaitegiek baliatu dute ema-kumearen salaketa eta testigan-tza zalantzan jartzeko, eta hain-bat sententziak eskaera horierabili dute motibazio faltsua ar-gudiatzeko. Bueno, bada, Istan-bulgo Itunak dio bortxa matxistakasuetan erreparazioaren partedela galeren kalte-ordaina, etaezin dela hartu salaketa jartzekomotibazio faltsu gisa. Eta Espai-niak ere sinatua du itun hori; be-raz, bete egin beharko luke.Sistema bera aldatu behar da
benetako justizia konpontzaile
batera heltzeko? Nahikoa da
lege aldaketak egitea?
Justizia sistema osoa egokitu be-har da, eta legedia ere bai. Iruñekokasua da horren adibiderik argie-
netako bat. Gizarte osoak uler-tzen du gertatutakoa bortxaketaizan zela, baina epaitegiek, sexueraso gisa hartu beharrean, sexuabusuagatik zigortu dituzte egile-ak. Iruñeko auzian, konpon dai-teke oraindik; baina beste zenbaitkasutan, derrigorrezkoa da zigorkodea eta delituen tipologia alda-tzea. Adibidez: sexu erasoa egite-ko sumisio kimikoa erabiltzea;hori ez dago sexu eraso edo bor-txaketa gisa tipifikatuta, sexuabusu gisa baizik; eta hor, noski,disoziazio bat dago biktimak bizieta sentitu izan duenaren eta le-geak jasotzen duenaren artean.Are gehiago, disoziazio bat dagogizartearen eta justizia sistema-ren artean, gizarteak hori bortxa-keta gisa ikusten baitu argi eta
garbi. Beraz, ezinbestekoa da le-geak aldatzea eta zigor kodea ego-kitzea, bestela ezinezkoa baitaerantzun egoki bat ematea.Epaileak ere egokitu beharko li-
rateke, ezta?
Hor ere badago lana. Gai honetanformakuntza handiagoa jaso be-harko lukete, baina kanpokoa.Izan ere, gaur egun jasotzen duteformakuntza, baina justizia siste-matik prestatzen eta ematen di-ren saioak izaten dira; alegia, mai-la altuagoko epaileek beheragokoepaileei ematen diete formakun-tza hori. Horrek asko zailtzen dugenero gaietan egiten diren inter-pretazio berriak edo mugimendufeministan egiten diren aurrera-pausoak justizia sisteman txerta-tzea.
«Kalte-ordainaerreparazioaren parteda bortxa matxistan»
Lorena Garrido Jimenez b Legelari feminista
Garridok dio delituen tipifikazioa eta zigor kodea aldatu behar direlaindarkeria matxistaren biktimei erreparazioa eskaini ahal izateko, bainabesterik ere egin behar dela: «Justizia sistema osoa egokitu behar da».
PAZ GARCIA GARCIA
sELKARRIZKETA
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko azaroaren 23a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus bgipuzkoa@hitza.eus
top related