gerraurreko euskal literatura
Post on 28-Jun-2015
3.331 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
GERRAURREKO LITERATURA: PIZKUNDEA
Testuinguru sozio-kulturala
GERRAURREA:•Euskal
Irakaskuntzarenhastapenak
•Euskalgintzareneragileak
Lirika:Olerkigintzaren
PizkundeaLizardi
LauaxetaOrixe
Narratiba:Euskal Anabi
BarrensoroBarbier
Dramatika:Antzerkiaren Urrezko Aroa
LabaienKarraskedoAntzerti ald.
Kazetaritza:HegoaldeanIparraldean
Testuinguru sozio-kulturala (1923-1936) POLITIKA
Miguel Primo de Riveraren diktadura (1923-1930) Abertzale kutsuko alderdi, langile-elkarte…debekatu.
Euskalgintza ezerezera behartu.
Bigarren Errepublika (1931-1936) Mundu mailako 1929ko krisiak behartua, Primo de
Riverak kargua utzi. Herri bozketa bidez, Bigarren Errepublika ezarri zen.
Testuinguru sozio-kulturala (1923-1936) POLITIKA
Lehen Autonomia Estatutua Legeak egin nahiz betearazteko gaitasun handiagoa Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza (1936)
Errusiako Iraultza (1917) Ideologia ezkertiarraren hedakuntza eta alderdi sozialista eta
komunisten ugaritzea Mendebaldeko herrialdeetan.
TOTALITARISMOA EUROPAN: ideologia iraultzaileen aurka (Hitler, Franco, Mussolini)
Egoera honetan kokatu behar dira Gerra Zibila eta Bigarren Mundu-Gerra.
Testuinguru sozio-kulturala (1923-1936) KULTURA
Aurreko belaunaldiekin haustura: abangoardismoa (arte autonomoa, didaktismoa edo irakatsi morala alde batera utziz).
Literaturan: espresionismoa (Brecht), ultraismoa (Borges), dadaismoa (Tzara), surrealismoa (Breton)
Arte plastikoetan (pinturan bereziki): espresionismoa (Kandinsky), kubismoa (Picasso) eta surrealismoa (Dalí)
Gerraurrea Euskal irakaskuntzaren hastapenak
Eusko Ikaskuntzaren biltzarra (1918): irakaskuntza euskalduntzeko beharra
Ikastolen sorrera: hezkuntza herritarra, klase sozial orori irekia, euskalduna, kristaua eta pedagogi korronte berrien aldekoa.
Eusko Ikastolen Batza (1932) Lehen eskola-liburuak: Umearen laguna (1920), Xabiertxo
(1925), Martin Txilibitu (1931)
Gerraurrea Euskalgintzaren eragileak
Aitzol (1896-1936) Prentsako artikulu mordoa idatzi eta eragin handia
garaiko giro politikoan (1936an fusilatua) Berari zor zaio euskal kulturaren sustapena eta
euskal literaturaren Pizkundea. Euskaltzaleak elkartea sortu zuen (1927).
Euskal Olerti-Egunak Euskal Antzerti-Egunak Euskal Eleberri-Egunak
LIRIKA: OLERKIGINTZAREN PIZKUNDEA
Arlorik landuena eta aberatsena
Aurreko poeten abertzaletasuna oinarri, baina literatura europarraren ildoari jarraitu.
LIRIKA: OLERKIGINTZAREN PIZKUNDEA Gerraurreko idazleen hainbat ezaugarri:
Zuztar erromantikoak: Galtzen doazen ohituren nostalgia Subjektibotasun handia (sentimenduen adierazpena) Izadiaren eta itsas zein baserri-giroaren
erakargarritasuna (hiriari kontrajarriz) Euskararen goraipamena baina europar ereduetara
hurbilduz Galdera existentzialak (bizitzaren zentzua…) Elitismoa (kultura jasoaren jabeei zuzendua)
Lirika: “Xabier Lizardi” (1896-1933)
Jose Mari Agirre “Xabier Lizardi” (1896-1933)
Zarautzen jaio eta Tolosan bizi. Biotz-begietan(1932). Umezurtz olerkiak (1934) hil eta
gero. Estilo berria: zehatz eta trinkoa, elipsiz betea (zaildu
ulermena) Izadiaren (naturaren) pertsonifikazioa: izadia sinbolo
bihurtzen du, errealitatearen metaforak egiten ditu.
Bultzi-leiotik
Lirika: Esteban Urkiaga “Lauaxeta”(1905-1937)
Laukizen jaioa. Eguna egunkarian kazetari, atxilotu eta fusilatu zuten arte. Bi liburu: Bide barrijak (1931), Arrats-Beran (1935) Estiloa:
Izadiaren garrantzia (edertasunaren adierazpen gisa) Sinbolismoa Garbizaletasuna (neologismoak)
Europako korronte modernoen jarraitzaile (garaiko ardura eta kezkak transmititzeko joera).
Lirika: beste olerkari batzuk Nikolas Ormaetxea “Orixe” (1888-1961)
Joakin Bedoñakoa “Loramendi” (1907-1933)
Narratiba: Ez zuen olerkigintzaren arrakasta eta
ospea lortu. Ez zen eleberri askorik idatzi (gehienak
garaiko aldizkarietan) Hainbat idazle:
Agustin Anabitarte “Anabi” (1891-1981) Tomas Agirre “Barrensoro” (1899-1982) Jean Barbier (1875-1931)
Dramatika: Antzerkiaren Urrezko Aroa
Olerkigintzarekin batera genero arrakastatsuena. Garbizaletasunetik askeago eta
egunerokotasunetik gertuago Antzerti-Egunak (Euskaltzaleak): sariketa bidez
antzerkigile hasiberriak bultzatzeko Denbora-pasarako sortuak, hartzaile-kopuru
zabal bati zuzendua. Nahaspila handirik gabe, irakaskizuna
eskaintzera bideratuta (jendea hezteko).
Dramatika: Antzerkiaren Urrezko Aroa
Antonio Maria LABAIEN (1898-1993) Tolosa. Ostegun-Gizena (1930), Euskal-Eguna (1930),
Mateo Txistu (1932), Irunxeme (1936) Testu laburrak (2/3 ekitaldikoak), tonu ludikoa Antzerti aldizkariaren sortzaile (1932):
hilabetekaria, 54 ale argitaratu, egun berrargitaratua.
Antzerki-sorkuntzarako euskarria, berriak, kritikak
Kazetaritza. Aldizkarien ugaritasuna.
Hegoaldeko aldizkarigintza: Yakintza, 1933 (Aitzolen gidaritzapean)
Kulturaren arlo gehienak jorratu asmoz Euskaltzale eta abertzalea
RIEV, 1907 (Julio Urkijok sortua) Kalitate eta maila zientifiko handiko artikuluak Bospasei hizkuntzatan (euskal gaiez)
Euskera, 1919 (Euskaltzaindiarena) Zeruko Argia, 1919 (Kaputxinoek sortua)
Kazetaritza. Aldizkarien ugaritasuna.
Iparraldeko aldizkarigintza: Eskualduna, Baionan (1887) Louis Etxeberrik
sortua. Xede politikoa eta erlijiosoa
Gure Herria, 1921 Iparraldeko idazle eta ikerlari nagusiak Euskal gaiei buruzko lan interesgarriak (euskaraz
eta frantsesez)
Galdera: 1
Aipa itzazu gerraurreko giro nahasiaren arrazoi nagusienak.
Erantzuna: 1 Miguel Primo de Riveraren diktadura (1923-
1930) Bigarren Errepublika (1931-1936) Lehen Autonomia Estatutua (1936) Errusiako Iraultzaren ondorioak (1917tik
aurrera) Totalitarismoa Europan
Galdera: 2
Zein da garai honetako euskalgintzaren eragilerik nagusiena eta zergatik?
Erantzuna: 2Aitzol
Berari zor zaio euskal kulturaren sustapena eta euskal literaturaren Pizkundea.
Euskaltzaleak elkartea sortu zuen (1927). Euskal Olerti-Egunak Euskal Antzerti-Egunak Euskal Eleberri-Egunak
Galdera: 3
Aipa itzazu gerraurreko olerkarien hainbat ezaugarri.
Erantzuna: 3 Gerraurreko olerkarien hainbat ezaugarri:
Zuztar erromantikoak: Galtzen doazen ohituren nostalgia Subjektibotasun handia (sentimenduen adierazpena) Izadiaren eta itsas zein baserri-giroaren
erakargarritasuna (hiriari kontrajarriz) Euskararen goraipamena baina europar
ereduetara hurbilduz Galdera existentzialak (bizitzaren zentzua…) Elitismoa (kultura jasoaren jabeei zuzendua)
Galdera: 4
Zeintzuk dira Lizardiren estiloaren bi ezaugarri nagusienak.
Erantzuna: 41. Estilo berria: zehatz eta trinkoa,
elipsiz betea (zaildu ulermena)
2. Izadiaren (naturaren) pertsonifikazioa: izadia sinbolo bihurtzen du, errealitatearen metaforak egiten ditu.
Galdera: 5 Hona hemen Lizardiren olerki
baten zati bat: Zeren irudi da “asaba zaarren
baratza”?
□ Arbasoengandik jasotako ohitura eta bizimoduarena.
□ Arbasoek galtzen utzitako soroarena.
Zati horretan zertan nabari da sinbolismoa? Ba al du erromantizismoaren zantzurik? Zertan?
Asaba zaarren baratza
Asaba zaaren baratzaUntzadun ormek esia,Eguzkiak leen maitea…Otzaldi zoro baten itzuli,Yoka nagokik atea. (…)
Erantzuna: 5 Arbasoengandik jasotako ohitura eta
bizimoduarena. Alegoria bat da guztia. Erromantizismoaren ezaugarrietako
batekin badu zerikusia: iraganaren nostalgia. Amona zaharra dugu joatear dagoen mundu baten sinboloa.
Galdera: 6
Garaiko antzerkigintzaren ezaugarri nagusienak aipatu.
Erantzuna: 6 Jendearekiko hurbiltasuna (hizkuntza
eta estiloan). Denbora-pasarako sortuak, hartzaile-
kopuru zabal bati zuzendua. Nahaspila handirik gabe, irakaskizuna
eskaintzera bideratuta (jendea hezteko).
Egilea: Maite Goñi Eizmendi Euskaljakintza Jakintza Ikastola (Ordizia) Euskara, DBHO 2
top related