gehigarri komertziala udako jaiak€¦ · udako jaiak ondarroa• getxo (algorta) ... abuztuaren...
Post on 19-Jul-2020
6 Views
Preview:
TRANSCRIPT
Doinu alaiekin ongi pasatu
Ohi denez, giro ederra egongo da Ondarroako kaleetan, andramaixetan. JUAN FERNANDEZ / LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZA
UDAKO JAIAKONDARROA • GETXO (ALGORTA) • MALLABIA • GERNIKA-LUMO • LEITZA • AGOITZ • BURLATA • TAFALLA
GEHIGARRI KOMERTZIALA
BERRIA
Asteazkena, 2019ko abuztuaren 14a
Testuak: Joxi Ubeda Goikoetxea
Ondarroako
jaietarako,
h e r r i t a r
guztientza-
ko jardue-
rak eta ikus-
kizunak antolatzea izan da Onda-
rroako Udalaren eta jai batzorde-
aren asmoa, Aritza Aristondo Na-
txiondo Kultura zinegotziak
abuztuaren 2an azpimarratu zue-
nez, andramaixetako jai egita-
rauaren aurkezpenean. Horrela,
hilaren 10etik 18ra bitarte, lauro-
gei ekitaldi baino gehiago antola-
tu dituzte udalak eta herriko tal-
deek eta eragileek. Egitaraua es-
kuragarri dago Turismo Bulegoan
eta Udaltzaingoaren egoitzan.
Beraz, aurtengo andramaixak
ohi baino luzeagoak izango dira.
Ohi denez, jaiak hasi baino lehen
hainbat ekitaldi antolatzen dira,
eta aurten, aspaldiko gehien.
Batzuk aipatzearren, abuztuaren
3an nekazaritza azoka egin da,
abuztuaren 8an eta 9an boleibol
txapelketa, abuztuaren 10ean
Eusko Label ligako traineruen
estropadak izan dira, eta abuz-
tuaren 13an Gazteen Eguna anto-
latu da.
Jaietako hurrengo bost egune-
tan ekitaldi ugari egongo dira,
kulturaz, kirolaz eta ohiturez
gozatzeko aproposak. Besteak
beste, Abuztuaren 14an Amnistia
Eguna izango da, eta, gauerdian
Kortxeleko mamuen jaitsiera egi-
teaz gain, ikurrinaren igoera
egingo da; ondoren, DJ Bull ariko
da Itsasaurre plazan.
Abuztuaren 15ean, Andra Mari
egunean, Astondoa su etxeak
ikuskizun bat aurkeztuko du,
23:00etan, Arrigorri hondartzan,
eta, ondoren, zezensuzkoa atera-
ko du Alamedan. Biharamunean,
berriz, kuadrillen eguna egingo
da, eta Esne Beltza musika talde-
ak joko du, Itsasaurre plazan.
Abuztuaren 17a Arrantzaleen
Eguna izango da, eta Kresala kul-
tur elkarteko dantzariek Atako
bandan dantza saioak egingo
dituzte kalez kale, herritarrekin
batera, 13:00etatik aurrera.
Azkenik, abuztuaren 18an, aniz-
tasunaren jaia antolatuko du
Ondarroako Pueblao de Bassoul
Senegaldarren Elkarteak.
Aipagarria da aurten ere bi
txosnagune atondu direla, Kafe-
ko Atzean eta Musika Plazan, eta
umeentzako zaldiko-maldikoak
portuan jarri dituztela.
EUSKARA ETABEGIRUNEAEgitaraua antolatzerakoan, udala
eta jai batzordeakultura eta kirola
uztartzen saiatu direla esan zuen
Kultura zinegotziak, egitaraua-
ren aurkezpenean, «herriko ohi-
turetan oinarriturik eta berdinta-
OHITURAKETA KULTURAONDARROAN Andramaixetarako, laurogei ekitaldi bainogehiago antolatu dituzte Ondarroako Udalaketa herriko taldeek eta eragileek.
Astondoa su etxeak ikuskizun bat aurkeztuko du abuztuaren 15ean.MARISOL RAMIREZ / FOKU
II bUdako jaiak BERRIA
Asteazkena, 2019ko abuztuaren 14a
suna, euskara eta inguruneareki-
ko errespetua kontuan hartuta».
Halaber, herritarrei eskerrak
eman zizkien jaiak prestatzen la-
guntzeagatik: «Eskerrak eman
nahi dizkiegu andramaixen anto-
lakuntzan parte hartzen duten
guztiei, herritarren laguntzarik
gabe ez baitago jai herrikoirik».
Irina Alkorta Bedialauneta Ber-
dintasun zinegotziak jaiak elka-
rrenganako errespetuan eta ber-
dintasunean ospatzearen garran-
tzia azpimarratu zuen: «Berdin-
tasun sailetik, herriko taldeekin
batera, protokolo bat zehaztu du-
gu jaietan izan daitezkeen eraso
sexistak saihesteko eta, gertatzen
badira, horiei aurre egiteko. Aha-
legin berezia egingo dugu txosne-
tara eta tabernetara protokoloa-
ren informazioa heltzeko».
Protokolo horren barruan, era-
so sexistaren bat jasan edo ikusten
dutenentzat, 688-77 27 72 arreta
telefono-zenbakia ipini du udalak
abuztuaren 13tik 17ra. «Telefono
horren bestaldean egongo dire-
nak gaian adituak dira, eta lagun-
tza, aholkularitza eta akonpaina-
mendua eskainiko dute, kasuan-
kasuan», Berdintasun zinego-
tziaren hitzetan. Horrez gain, jaie-
tan zapi moreak banatzen ari da
udala, erasoen aurkako jarrera
aktiboa erakusteko.
Udal ordezkariek jaiez gozatze-
ko deia egin diete herritarrei eta
kanpotik datozenei, baina mezu
garbi batekin: «Errespetua gai-
nontzekoei eta inguruari, gozatu
euskaraz, garbi jokatu eta egune-
rokotasunarekin ahaztu!».
Kresala kultur elkarteko dantzariek Atako bandan dantza saioak egingo dituzte kalez kale, herritarrekin batera,
Arrantzaleen Egunean. LORE BENGOETXEA IBAZETA / LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZA
Udako jaiak b IIIBERRIA
Asteazkena, 2019ko abuztuaren 14a
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.ondarroa.eus
@
Arrantzale Eguna abuztuaren 17an izango da.LORE BENGOETXEA IBAZETA / LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZA
JAIETAN ALGORTAKO PORTUZAHARREAN ETA MALLABIANAlgortako Portu Zaharrean jai giroan murgildurik daude, eta Mallabian gaur hasiko dira festak.
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hauek:www.getxo.euswww.mallabia.eus
@
Egun alaiak Ge-
txoko Algorta
auzoko Portu Za-
harrean eta Ma-
llabian. Algorta-
ko Portu Zaha-
rreko jaiak abuztuaren 10ean hasi
eta 15ean amaituko dira, eta Ma-
llabian, berriz, andramariak
abuztuaren 14tik 16ra izango dira.
Haurrek, gazteek eta helduek
ederki pasatzeko ekitaldi ugari
antolatu dituzte bi herrietan.
Algortako Portu Zaharrean, hi-
laren 10ean egin dira txupinazoa
eta kuadrillen jaitsiera, eta biha-
ramunean txupinazo txikia eta
ume kuadrillen jaitsiera. Hilaren
IV b Udako jaiak BERRIA
Asteazkena, 2019ko abuztuaren 14a
12a, San Nikolas eguna, txikien
eguna eta Mahon eguna izan da;
herritarrak arrantzale jantzita
atera dira, eta kuadrillek beren
saioak egin dituzte. Atzo, berriz,
txistularien eta buruhandien jai-
tsiera izan da.
Gaur, jaietako ekitaldi estima-
tuenetako bat egingo da, marmi-
tako lehiaketa. Izen ematea goi-
zean izango da; lehiaketa, berriz,
eguerdian hasiko da, eta sari ba-
naketa arratsaldean egingo dute,
portuko plazan.
Goiz horretan, haurrentzako
arrantza lehiaketa ere egingo da,
Erriberan, eta sari banaketa Por-
tuko plazan izango da. Halaber,
kuadrillen lehiaketako sari bana-
keta ere egingo dute, 20:30ean,
txosnetan.
Beste hainbat ekitaldi ere izan-
go dira: zenbait bertsolari ariko
dira Portuko plazan, 18:00etatik
aurrera, eta Urrats taldeak erro-
meria egingo du agertoki han-
dian, 23:00etan.
Biharamunean, jaiak goizean
goiz amaituko dira, 06:00etan
erreko baita Txo panpina, eta jaiei
amaiera emateko traka egingo
baita Murrutzar handian.
Algortako Portu Zaharreko
jaiak antolatzen dituenbatzorde-
ak eta Getxoko Udalak jaietan on-
gi pasatzeko esan diete herrita-
rrei, ardurarekin eta errespetua-
rekin, eta indarkeria matxistaren
aurkako deia egin dute.
ANDRAMARIAKMALLABIANMallabian, gaur hasiko dira jaiak,
andramariak, eta etzi amaituko
dira. «Urte osoko jairik prezia-
tuenak dira», Igor Agirre Barrien-
tos Mallabiko alkatearen hitzetan.
Jaietarako, adin guztietako jende-
arentzako ekitaldiak antolatu di-
tuzte.
Alkateak herritarrei opa die
jaietan ongi pasatu dezatela, begi-
runearekin, betiere: «Izan daite-
zela errespetuzko jaiak, toleran-
tzia eta berdintasuna indartzeko
jaiak». Horrela, Mallabiko Uda-
lak indarkeria matxistaren aur-
kako jarrera irmoa azaldu du.
Gaur, eguerdian, umeen txupi-
nazoa egingo du alkate txikiak,
eta Gazte Alaiak dantza taldeko
kideek aurreskua egingo diote.
Gazte Alaiak taldekoek 50 urte
daramatzate Mallabiko herria eta
auzoak alaitzen, eta 19:00etan
egingo dute txupinazoa. Egun ho-
rretan, haur parkea zabalduko da;
Burrunba txaranga kalejiran ari-
ko da; pilota partidak jokatuko di-
ra; eta, gauean, Gora Herria talde-
ak erromeria egingo du.
Hurrengo bi egunetan, beste
hainbat ekitaldi izango dira. Bes-
teak beste, bihar goizean Mallabi-
ko dantzariak ariko dira; arratsal-
dean, Mallabiko 29. Harri-jasotze
Saria egingo da, eta, gauean, Ko-
rrontzi taldeak Korrontzi dan-
tzan ikuskizuna aurkeztuko du.
Ostiralean, azkenik, paella eta
marmitako lehiaketak egingo
dira; erretiratuen bazkaria izango
da; kuadrillen arteko jokoak an-
tolatuko dira; eta Luhartz taldeak
erromeria egingo du.
Algortako Portu Zaharreko jaietan, marmitako lehiaketa egingo da abuztuaren 14an, eta, Mallabiko andramarietan, Korrontzi taldeak Korrontzi dantzan
ikuskizuna aurkeztuko du abuztuaren 15ean.GETXOKO UDALA - ALBERTO BELOKI
EGUN EDERRAKGERNIKA-LUMONEgun ederrak izaten ari dira Gernika-Lumon, festak jadanik hasiakbaitira. Hurrengo egunetan, kirolaz, musikaz, bertsoez, gastronomiaz,mozorroen desfileaz eta beste hainbat jardueraz gozatu ahal izango da.
Urtero bezala,festa giroazgozatzeko egi-tarau luzeaprestatu duteGernika-Lu-
mon. Abuztuaren 10tik 31ra, jar-duera eta ikuskizun ugariz gozatuahal izango da Andre Mari eta SanRoke jaietan. Egun ederrak izan-go dira, eta jende guztiak ongi pa-satuko du, askotariko ekitaldiakantolatuko baitira. Besteak beste,kirol probak, musika emanal-diak, bertso saioak, gastronomialehiaketak, mozorroen desfileaeta haurrentzako jokoak.Jose Maria Gorroño Etxebarrie-
ta alkateakdioGernika-Lumokojaiak «oroimen, tradizio eta kul-turaren gordeleku» direla. «Jaienbidez, urterik urte jartzen ditugubalioan gure tradizioak».Horrez gain, herritar guztiak
gonbidatzen ditu jaietan parte hardezaten, eta ardurarekin etaerrespetuarekin ibil daitezen es-katu die.
GAUEKO AUTOBUSAHerriko jaietan gaueko autobuszerbitzua martxan jarri dute Ger-nika-Lumon. Doan izango da.Abuztuaren 10ean ibili da, eta14an, 15ean, 16an, 17an eta 18anere erabili ahal izango da,22:00etatik 6:00ak arte, orduero.Autobusa gelditzeko aukera eska-tu ahal izango da, eta helburua dabidaiarien helbideetatik edo joannahi duten tokitik dagoen eremuhurbileneraino garraiatzea. Autobus zerbitzuak kontuan
hartzen ditu emakumeak edotaneska gazteak bakarrik doazene-an izan ditzaketen arriskuak.«Emakumeak taldean joanda,zailagoa da erasorik izatea», Ger-nika-Lumoko Udaleko berdinta-sun eta parte hartze arloko IratiMartinez Agirrezabala zinego-tziaren esanetan .
INDARKERIAMATXISTAREN AURKAHalaber, berdintasun eta partehartze arloak Andre Mari eta SanRoke jaietan eraso sexista, sexual,
homofobo edo transfoboen gai-neko informazio gune bat jarrikodu jai eremuan bertan, «erasorikgabeko jai egunak goza ditza-gun», Martinez Agirrezabalak az-pimarratu duenez.Karpa baten barruan egongo da
informazio gune hori. Helburuahauxe da: «Herritarrek jakin be-har dute zelako baliabideak dau-den eraso bat gertatuko balitz, ja-kiteko zer egin behar duen norbe-rak edo beste batek nozitutakoa-ren aurrean, edo diskriminaziosexista bat dela eta». Karpa zaba-lik egongo da abuztuaren 15etik17ra bitartean, 21:00etatik gauer-dira, eta, eraso sexista bat badagozer egin jakiteko, aholkuakemango dira. Horrez gain, eraso-ren edo delituren baten berri jaki-narazteko, 112 telefono zenbakiradei dezaten eskatu die herritarreiGernika-Lumo Udalak.
TXUPINAZOAAbuztuaren 14an, 12. NazioartekoZesta Puntako Txapelketako fina-lak jokatuko dira goizean, Jai Alaifrontoian. Egun berean, jaiei ha-siera emateko pregoia irakurrikodute Bake Leku elkarteko kideek,20:45ean; ondoren, txupinazoaegingo da, eta Makazaga musikaelkartea, Dunbots txaranga etaerraldoien eta buruhandien kon-partsa kalejiran aterako dira. Biharamunean, Txinbera
Lehiaketa, 40. Goitibehera Jaitsie-ra eta herri kirolen erakustaldi bategingo dira; bertso saio bat antola-
tuko da Seber Altube auditoriu-mean (euria egiten badu, Elai Alaiaretoan), Uxue Alberdi, SustraiColina, Unai Iturriaga eta AnderElortegi bertsolariekin, eta MaiteBerriozabal gai jartzailearekin.Abuztuaren 16an, berriz, Fal-
cons de Villafrancako casteller-akariko dira, ikurrinari omenaldiaegingo zaio, 20. Sukalki Txapelke-ta izango da, eta herritarren la-rrain dantza ere bai.Hilaren 17an, mozorroen desfi-
lea eta kulero, faja, tanga eta gal-tzontzillo lasterketa egingo dira,eta, biharamunean, apar jaia etaumeen txokoa antolatuko dira.
GARGANTUA ETAKONTZERTUAKJaietako barrakak Santa Anakoaparkalekuan ipini dira, eta Gar-gantua Adolfo Urioste kalean etaSan Juan Ibarran egongo da. Hala-ber, Gernika-Lumoko jaietan ohidenez, musika talde eta bakarlariugari ariko dira. Besteak beste,Belatz, Kaleko Urdangak eta Oxa-bi, hilaren 14an; Sealed Room, Li-sabo, Riff Truckers eta Oihan Ve-ga, hilaren 15ean; Roy Ellis eta TheMani-las, hilaren 16an; Holy Txa-la, Phill Campbell & The BastardSons eta Akerbeltz, hilaren 17an;eta Goizargi eta DJ Xaibor, hilaren18an.
Udako jaiak b VBERRIA
Asteazkena, 2019ko abuztuaren 14a
Mozorroen desfilea abuztuaren 17an egingo da Gernika-Lumon.BERRIA
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.gernika-lumo.net
@
SANTIBURTZIOAKOSPATZEN LEITZANLeitzako San Tiburtzio jaietako txupinazoa abuztuaren 10ean izan da,eta hilaren 15era arte ederki pasatuko dute haurrek, gazteek eta helduek.
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.leitza.eus
@
Leitzako San Ti-burtzio jaiak ede-rrak dira, eta hau-rrek, gazteek etahelduek ederkipasatzen dute ur-
tero; izan ere, askotariko ekital-diak antolatzen dituzte hainbategunetan. Horrela, aurten, txupi-nazoa izan baino egun batzuk le-henago jadanik sumatzen zenfesta usaina Leitzan. Abuztuaren3an, erreparto egunean, Plazaolaaldizkaria banatu zuten trikitila-rien, txistularien, akordeoilarieneta gaiteroen laguntzarekin, etabiharamunean umeen egunaegin zen.Abuztuaren 10ean, santibur-
tzioei hasiera emateko txupina-zoa Iñaki Perurenak bota duene-an, Leitza osoa festa giroan mur-gildu da, eta halaxe egongo daabuztuaren 15era arte.
KALEJIRAK ETA HERRI BAZKARIAKAbuztuaren 14an, txistulariekdiana egingo dute 08:00etan. On-doren, entzierroa egingo da, etabehiak plazan ibiliko dira. Eguer-dian, umeentzako aparra egongoda plazan, eta froga-poteoa anto-latuko du txosna batzordeak.13:00etan, Incansables txarangakalejiran aterako da; 14:55ean,gazte brindisa egingo da plazan,txosna batzordeak antolatuta,eta, segidan, gazte bazkaria egin-go da plazan. Bazkalostean, bingomusikatua, mojitoak eta mozo-
rroak izango dira, txosna batzor-deak antolatuta. Arratsaldean, berriz, ur txirris-
ta jarriko da Joandegiko aldapan,Elektrotxufla elektrotxarangakkalejira egingo du herrian zehar,plazatik hasita, eta, ondoren, In-cansables txaranga eta buruhan-diak aterako dira. Gauean, zezensuzkoa, Skabi-
dean & The Black Birds eta Kopmusika taldeen emanaldiak izan-go dira plazan, Reimy disko jar-tzailearen saioa Atekabeltzen, etaIncansables txarangaren kalejira.Abuztuaren 15ean ere, diana
izango da txistulariekin, entzie-rroa egingo da, eta behiak plazanibiliko dira. Eguerdian, herri-ki-rol erakustaldi ederra izango daplazan. Aizkorarekin ariko diraNerea Sorondo eta Itxaso Onsalo,harria jasotzen Joseba eta UdaneOstolaza aita-alabak, eta giza pro-ba egingo dute Joseba Sanchez,Miel Angel Sukuntza eta LazaroBujan leitzarrek. Ondoren, In-cansables txaranga kalez kale ari-ko da, eta Aurrera-ko bazkideenbazkaria izango da elkartean. Arratsaldean, helduen entzie-
rroa egingo da, eta, ondoren,behien aurretik korrika egin ahalizango da plazan. Ondoren, hel-duek ingurutxoa egingo dute pla-zan, goxokiak banatuko dira hau-rren artean, eta Incansables txa-ranga eta buruhandiak kalejiranaterako dira. Gauean, zezensuzkoaren on-
doren, Gregario de Luxe musika
VI b Udako jaiak BERRIA
Asteazkena, 2019ko abuztuaren 14a
taldeak plazan joko du, eta, aur-tengo santiburtzioei amaieraemateko, Gaixoa ni abestukodute herritarrek, Incansables txa-rangak joko dituen doinuekin.
ONGI PASATU,BEGIRUNEZLeitzako Udalak herritarrei eska-tu die jaietan ongi pasatzeaz gainarduraz eta begiruneaz ibil daite-zela: «Udalak arreta berezia jarrinahi du jai giroan gerta daitezke-en eraso sexisten inguruan. Izanere, jaietan dena ez da onargarri,eta jaietan errespetuz jokatzekoeskatu nahi die herritarrei. Ema-kumeon kontrako indarkeriariaurre egitea pertsona guztion ar-dura da, eta, nola ez, instituzioenardura. Edozein eraso sexistarenaurrean jarrerak aktiboa izan be-har du. Eraso sexisten aurrean,eragile politikoek, sozialek etakulturalek ere jarrera aktiboaizan behar dute».Hori dela eta, Leitzako Udalak,
Berdintasun Batzordeak eta he-rriko hainbat eragilek eraso sexis-tei aurre egiteko protokoloa pres-tatu dute. Horrekin batera, Ber-dintasun Batzordeak Ezetza betida ezetzkanpaina jarri du abian,eta jaigunean eta tabernetan eskumoreak banatu ditu. Herritarreidei egiten die kolkoan jar ditza-ten, berdintasunaren aldeko etaindarkeria matxistaren aurkakojarrera adierazi dezaten.Eraso bat ikusiz edo jasanez ge-
ro, hori jakinarazteko telefonohauetako batera deitzeko eskatudiete herritarrei: 016 (Informa-zioa), 012 (Arreta protokoloa),948-56 46 14 (Salaketa judiziala)edo 686-66 08 12 (Salaketa soziala,Berdintasun Batzordeko ardura-duna.Era berean, Pesta batzordeak
eta Txosna batzordeak jarrera se-xista, arrazista eta homofoborikez dutela onartzen nabarmendudute.
Haurrek ederki pasatuko dute buruhandiekin Leitzan.JAGOBA MANTEROLA / FOKU
DANTZA EGINBURLATAKO ETAAGOIZKO JAIETANJaietan, melodia alaiekin dantza egin ahal izango da Burlatan eta Agoitzen, eta ongi pasatu ekitaldi ugarirekin.
Jai giro ederraegongo da eguno-tan Burlatan etaAgoitzen. Ekitaldiugariz gozatu ahalizango du jende
orok. Bi udaletako arduradunekherritarrei esan diete egunotanongi pasa dezatela, baina ardurazeta begirunez ibil daitezela. Halaber, indarkeria matxista-
ren aurkako deia egin dute, Eze-tza beti da ezetz kanpainaren bi-dez, «berdintasunezko eta sexuerasorik gabeko jai batzuen al-de». Horrela, erasoren bat ikusizedo jasanez gero 112 telefono zen-bakira deituta jakinarazteko es-katu diete herritarrei.
KALDERETEAKBURLATANBurlatako jaietarako, udalak, jaibatzordeak eta beste hainbat el-kartek eta tabernak antolatzen di-tuzte ekitaldiak: Burlatako ema-kumeek, Renacer Andino elkar-teak, Barrachichar Burlatako An-tiguoak elkarteak, San Joan Bau-tista parrokiak, eta Agora, LaToskana, Jumai, Amadeus eta Zu-bizarra tabernek.Txupinazoa gaur egingo dute,
eguerdian, Larrañeta plazan. On-doren, Burlatako erraldoien etaburuhandien konpartsa, gaitero-ak, txistulariak eta musika bandakalejiran aterako dira, eta herriaperitiboa egingo da Larrañetaplazan bertan. Apar festa ereizango da.Arratsaldean, karrika dantza
egingo dute Larratz dantzari tal-deak, erraldoien eta buruhandienkonpartsak, gaiteroek, txistula-riek eta musika bandak, eta Kar-melo Arguellesen 19. Esku PilotaTxapelketa jokatuko da Askata-suna frontoian. Bihar Larratz dantzari taldea-
ren emanaldia izango da, Elizaplazan, eta Burlatako Udala 32.Esku Pilota Txapelketa. Hurrengoegunetan, besteak beste, JauziakLau Katu-Karrikadantza saioa
(abuztuak 16), munduko arrozentopaketa (hilak 17), haurrentzakoparkea (hilak 18) eta kaldereteenherri bazkaria (hilak 19) antolatu-ko dira, eta musika emanaldiak,zezensuzkoa, entzierroak eta bes-te zenbait ekitaldi ere bai, hau-rrentzat, gazteentzat eta helduen-tzat.
KALEJIRAN AGOITZENAgoitzen, berriz, abuztuaren10ean egin da txupinazoa, etajaiak gaur amaituko dira. Gaurgoizean, Milaur gaiteroen taldeakjoko du diana, kalez kale, etaerraldoien eta buruhandien kon-partsarekin ere ariko da. Kalejiraamaitutakoan, erraldoiek eta
buruhandiek agur esango dieteaurtengo jaiei, Elizako belardian.Txu-txu trena ere ibiliko da, goi-zean eta arratsaldean, eta13:00etan herri aperitiboa egingoda Nafarroako parkean.Arratsaldean, eskuz binakako
Muebles Polque 6. Txapelketa jo-katuko da Toki-Eder pilotale-kuan; gauean, berriz, zezensuz-koa aterako da, eta Simplex herri-ko orkestrak dantzaldia egingodu.
Udako jaiak bVIIBERRIA
Asteazkena, 2019ko abuztuaren 14a
Erraldoien eta buruhandien konpartsa kalejiran ibiliko da Agoizko jaietan.
IDOIA ZABALETA / FOKU
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hauek:www.burlada.eswww.agoitz.eus
@
Dantza saio ederrak ikusi ahal izango dira Burlatako jaietan.BERRIA
TAFALLAN, ZAPI GORRIAREKINZapi gorriarekin eta zuriz jantzita, giro paregabean ibiliko dira herritarrak Tafallako jaietan, abuztuaren 14tik 20ra arte.
Tafallan, txupinazoa gaur egingo da, eta jaietan herrialdeko dantzak ikusi ahal izango dira. JAGOBA MANTEROLA / FOKU - GARAZI ARRULA
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.tafalla.es
@
Tafallan, herrita-
rrak jai giro pa-
regabean ibiliko
dira abuztuaren
14tik 20ra arte,
zuriz jantzita eta
zapi gorriarekin. Halaber, egun
horietan askotariko jarduerak eta
ikuskizunak antolatuko dira de-
nek ongi pasa dezaten. Udalak
hori bera opa die herritarrei, jaiez
goza dezaten, baina errespetuz
betiere. Horrela, indarkeria ma-
txistaren aurkako jarrera irmoa
azaldu du, eta eraso sexisten pre-
bentziorako kanpaina bat mar-
txan jarri du jaietarako.
Abuztuaren 14ko eguerdian,
Tafallako Udaleko talde politiko
bakoitzeko ordezkari batek eta
Tafallako erraldoien eta buruhan-
dien konpartsako kideek botako
dute jaiei hasiera emango dien su-
ziria. Izan ere, Tafallako Udalak
talde politiko guztiei suziria bate-
ra botatzeko proposamena zabal-
du die, herritar guztiak balkoian
ordezkatuak izan daitezen. Haie-
kin batera, aurten ehun urte bete-
ko dituen erraldoien eta bu-
ruhandien konpartsako kideak
egongo dira.
Aurtengo suziriak batasuna,
gazteriarekiko harrotasuna, ehun
VIII bUdako jaiak BERRIA
Asteazkena, 2019ko abuztuaren 14a
urteko lana eta auzolanaren el-
kartasuna erakutsiko ditu. Berri-
kuntza gisa, konpartsak jaien
amaiera iragarriko duen suziria
ere botako du, zaldiko eta kilikiak
balkoietan ipinita eta erraldoien
sorpresaren batekin.
JAI BEREZIAKAbuztuaren 5ean Tafallako Uda-
leko osoko bilkuren aretoan anto-
latu zen prentsaurrekoan, Jesus
Arrizubieta alkateak azaldu zuen
zaila egin zaiola uholdeek eragin-
dako egoera gogorraren ostean
jaiak iragartzea. Egun batzuetara-
ko bada ere bizitakoa ahaztea ez
dela erraza izango azpimarratu
zuen, baina, era berean, jai bere-
ziak eta hunkigarriak izango dire-
la: «Ibaiak auzokoen ilusioaren
eta lanaren zati handi bat eraman
du, baina elkartasunak erakutsi
duen alor positiboa ukaezina da.
Kolpe honek ezin gaitu gure hel-
burutik urrundu, herrikideentza-
ko etorkizun hobe bat eraikitzeko
helburutik, hain zuzen».
Txupinazoaren egunean, jota
jaialdia izango da Tafallako
Errondailarekin; Salbera igoera
egingo da, eta Joselu Anaiak tal-
deak joko du.
Hurrengo egunetan, ekitaldi
ugari izango dira Tafallako jaie-
tan. Besteak beste, gaiteroen,
txistularien eta musika bandaren
kalejirak, errondak peñekin,
hainbat musika talderen emanal-
diak, herrialdeko dantzen era-
kustaldiak, haurrentzako zinema
emankizunak eta ikuskizunak,
pilota partidak eta entzierroak.
Horrez gain, Eretan euskara
batzordeak herri bazkaria antola-
tu du abuztuaren 20rako.
top related