europako biztanleria eta ekonomia ona

Post on 22-Jul-2015

450 Views

Category:

Documents

5 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

EUROPAKOBIZTANLERIA

ETA EKONOMIA

EUROPAKOBIZTANLERIA

EUROPAKO BIZTANLERIA• Europa oso kontinente jendeztatua da. • Europan adineko pertsona gehiago dago,

gazteak baino.• Hori bi arrazoirengatik gertatzen da:–Jaiotza-tasa baxua delako. Europan,

haur gutxi jaiotzen da.–Bizi-itxaropena handitu egin delako.

Europan,pertsonak urte asko bizi daitezke;

horregatik, adineko pertsona ugari dago.

• Arrazoi horiek direla eta, Europako biztanleriaren hazkundea motela da. Berezko hazkunde negatiboa da jaiotako pertsonen kopurua hildakoena baino txikiagoa delako.

• Gaur egun, etorkin asko iristen dira Europara Afrikatik, Asiatik eta Hego Amerikatik.

• Immigrante horien etorrera lagungarria izan da Europako biztanleria hazteko.

Inmigrazioa

• Horrez gain, eragin hauek ditu:- Biztanleria aktiboaren hazkundea.

Europara iristen diren etorkinetako asko lan egiteko adinean daude; horregatik, immigrazioak biztanleria aktiboaren kopurua areagotzen du.

- Jaiotza-tasaren hazkundea. Etorkinak gazteak izan ohi dira, eta seme-alabak izaten dituzte. Beraz, immigrazioak eragina du jaiotza kopuruaren hazkundean.

Biztanleriaren banaketa• Europako biztanleria hirikoa da, nagusiki.• Eremu batzuk oso jendeztatuta daude, eta

beste batzuk, gutxi jendeztatuta.

Nahiko eremu jendeztatuak. Belgika, Alemania, Erresuma Batua, Italia eta Frantzia; Gutxi jendeztatutako eremuak. Europako iparraldean daude biztanleria-dentsitate txikieneko herrialdeak: Islandia, Norvegia, Finlandia, Suedia eta Errusia.

EUROPAKO EKONOMIA

Hiru sektore daude: lehen sektorea, bigarren sektorea eta hirugarren sektorea.

% 66

% 30

% 4

Lehen sektorea• Pertsona gutxi ari da: %4.• Lehen sektorean nekazaritza, abeltzaintza,

arrantza eta baso-ustiapena daude.• Nekazaritzan: makina eta laborantza- teknika

asko erabiltzen dira. Laborerik ugarienak: zerealak, patata eta erremolatxa, Europako erdialdean; olibondoa, mahatsondoa eta barazkiak, Mediterraneo aldean.

• Abeltzaintza: intentsiboa, Europako iparraldean eta erdialdean (behiak, ardiak eta txerriak); estentsiboa, Mediterraneoko kostaldea (ardiak eta behiak).

• Arrantza: oso inportantea da. Gehien arrantzatzen duten herriak Errusia, Norvegia eta Espainia dira.

• Baso – ustiapena: Iparraldeko herrialdeetan nabarmentzen da. Zura papera eta altzariak egiteko erabiltzen da.

Bigarren sektorea• % 30 ari da.• Jarduera nagusiak oinarrizko, ekipamendu-

ondasunen eta kontsumo – ondasunen industria dira.

• Oinarrizko industria: metalurgia eta kimika produktuak ekoizten ditu. Alemanian edo Frantzian daude.

• Ekipamendu – ondasunen industria: makinak, autoak eta material elektrikoa ekoizten ditu. Alemanian, Frantzian eta Espainian dago.

• Kontsumo – ondasunen industria: produktuak lortzen ditu gizakiok zuzenean kontsumitzeko. Europa osoan dago industria mota hau.

Hirugarren sektorea• Sektore honetan ari da pertsona gehien.• % 66 ari da.• Jarduera nagusiak: merkataritza, garraioak

eta turismoa.• Merkataritza: Europa da merkataritza-

truke gehien egiten duen kontinentea. Esportatzen ditu kimika eta metalurgia produktuak; eta inportatzen ditu petrolioa eta lehengaiak.

• Garraio – zerbitzuak: Europak du munduko errepide eta trenbide bidezko garraio – sarerik trinkoena; beraz, errepide eta trenbide asko daude. Gainera, itsas nabigazio batzuk oso inportanteak dira; adibidez, Rotterdam eta Hanburgokoa.

• Turismoa: Europa da munduko turismoaren helburua.

top related