dortoka galdua

Post on 27-Mar-2016

225 Views

Category:

Documents

5 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

6. eta 2. malako ikasleen arteko egindako lana da

TRANSCRIPT

Bazen behin dortoka txiki bat, oso zoriontsu bizi zen bere amarekin. Egunero paseo bat ematera joaten ziren biak eta amak erakusten zion zer jan zitzakeen.

Egun batean, zelaian zehar ibiltzen zirenean, lore eder bat ikusi zuten.

Ama, loreari hurbildu zen eta bertan gelditu zen lorearen edertasunaz gozatzen.

Dortoka txikiak aurrera jarraitu zuen , ama bere atzean zihoala pentsatzen baitzuen

Halako batean, atzera begira eta Ene! , ama ez zegoen- Non gelditu da?- Zergatik joan da

Ama berriz, berari deika zebilen

Dortokatxoa negarrez hasi zen. Bere garrasiak oso handia zirenez artzaina esnatu zuten.

-Zer gertatzen zaizu? Galdetu zion gizonak-Galdu egin naiz eta mina hartu dut. Erantzun zion dortokak.-Etxera eramango zaitutEta dortoka pozik jarri zen

Artzainak etxera eraman zuen eta alabari erakutsi zion, neska dortokarekin gelditu nahi zuen; dortoka jadanik negar egiteari laga egin zion, babesturik sentitzen zen; baina, aitak, albaiteroaren etxera eraman behar zutela erabaki zuen.

Aita eta alaba, berehala hurbildu ziren albaiteroarena, berak sendatu egin zuen baina, esan zien- Dortoka bere amarekin bizi behar

du aurkitu duzuen tokira bueltatu, bestela, penaz hil egingo da.

Etxetik irten ziren bezain laster, aita eta alaba zelaira abiatu ziren eta ama bilatzen hasi ziren.

Artzaina, bere zelaira bueltatu zen bere alabarekin eta, bertan, aurkitu zuten dortoka ama Bai pozik jarri zirela biak! Elkarri agurtu egin zieten eta bi animaliak. paseatzera joan ziren beti egiten zuten bezala.

Oraingo honetan, bata bestearen gainean ibitzen ziren, ama, oraindik, beldur zen. Oso gaizki pasa zuen umea berarekin ez zegoen egun hartan.

Hala ere, denborarekin, berriro, bata bestearen atzetik ibiltzen ikusten ziren.

top related