deba ibaiaren azterketa arrasaten

Post on 27-Jan-2016

141 Views

Category:

Documents

5 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

DEBA IBAIAREN AZTERKETA ARRASATEN. 4. Proba. 1. IBAIAREN DESKRIBAPENA. 4. Proba. Ibaialde ZN probarako Arrasate zeharkatzen duen Deba ibaia aukeratu dugu. Deba ibaia Gipuzkoako ibaia da, Leintz-Gatzaga inguruan jaio eta Deban itsasoratzen dena. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

DEBA IBAIAREN AZTERKETA ARRASATEN

     

1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

Ibaialde ZN probarako Arrasate zeharkatzen duen Deba ibaia aukeratu dugu. Deba ibaia Gipuzkoako ibaia da, Leintz-Gatzaga inguruan jaio eta Deban itsasoratzen dena.

Debagoienako eskualdea zeharkatzerakoan ibaiadar ezberdinen urak jasotzen ditu. Ikerketa honetan guk Deba ibaiaren hiru puntu ikertu ditugu, eta baita ibaiak Arrasaten jasotzen duen Aramaio errekaren ur emaria ere.

Deba ibaiaren arroa oso industrializatua dago, bere biztanleria (135.000 biztanle inguru) zenbait herri garrantzitsutan bildua dagoelarik (Arrasate, Oñati, Bergara, Soraluze, Eibar eta Deba).

1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

Presio demografiko eta industriala dela-eta, arroak kalte ekologiko handiak jasan ditu, horien artean argiena uraren kalitate txarra. Euskal Herriko ibairik kutsatuenetarikoa da.

IBAIAREN AZTERKETA

Ibairen azterketan, puntu bakoitzean hurrengo atalak ikertu ditugu:

AIbaiaren egoera

• Zabalera

• Sakonera

• Uraren abiadura

• Zaborrak

BUraren kalitatea

• Tenperatura

• pH-a

• Bikarbonatoak

• Gogortasuna

• O2 maila

• Nutrienteak

CIbaiaren bizitza

• Landareak

• Animaliak

IBAIAREN AZTERKETA

Hurrengo puntuak aztertu ditugu

1. Aramaio erreka / 2. Deba (goian) / 3. Elkartze puntua / 4. Deba (behean)

IBAIAREN AZTERKETAAzterketa egiteko materialak

1.- Metroa 2.- Termometroa 3.- Botilak eta soka.

4.- TetraTest: Ur gozoen kalitatea neurtzeko tiradun-testa.

• Uraren gogortasuna:Kaltzio eta magnesio gatzen kontzentrazioaren balioa estimatzen du. Balio egokia: 6-16 dH tartekoa.

• Bikarbonatoak:Kaltzio eta magnesio gatzekin konbinatuta, pH-a orekatu egiten dute. Balio arruntak: 3-10 dH tartekoak.

• pH:Uraren azidotasunaren neurria da. Balio egokiak 6,5-8,5 tartekoak.

• Nutrienteak (NO2- eta NO3

-):Uretako materia organikoan (elikagaiak, hondakinak ...) dute jatorria. Berez

beharrezkoak dira izaki bizidunentzat, baina maila batetik gora agertzen direnean, kaltegarriak dira.

5.- TetraTest O2: Ur gozoen oxigeno maila neurtzeko testa.

IBAIAREN AZTERKETATetraTest O2: Oxigeno mailaren neurketa

Kubeta ibai uraren 15 ml-ekin bete eta ondoren 1. erreaktibotik 5 tanta bota eta ondoren 2. erreaktibotik beste 5 tanta bota. Kubeta tapaz itxi eta guztia ondo nahastu kubeta hainbat alditan itzuliz. Prezipitatu txiki bat agertuko da kubetan eta likidoaren kolorea ilundu egingo da.

Minutu erdiz pausatzen utzi eta 3. erreaktibotik 5 tanta bota kubeta barrura. Itxi kubeta eta ondo nahastu barruko edukiak. Sedimentua disolbatu egiten da eta kubetako urak kolore arrosa-morea hartzen du.

Behin lortuta, TetraTest O2 kaxan datorren eskalarekin erkatzen da eta hortik urak duen oxigeno maila estima dezakegu (mg/L-tan).

IKUS DEZAGUN AUKERATURIKO IBAIAREN

PUNTU BAKOITZEAN ZER TOPATU DUGUN…

2. KOKATU ZUEN IBAIA

Aramaio ibai hemen kokatzen da.

3. IKUSIZKO AZTERKETA

Ibaiaren ikusizko azterketa

Uraren abiadura 1 m/s

Uraren kolorea botilan Gris argia

Sakonera 15 zm

Zabalera 5 metro

Zaborra Plastikoko poltsak, ahulkia eta latak

3. IKUSIZKO AZTERKETA

Uraren kalitatearen neurketa

pH-a 6,4

Tenperatura 9 ºC

Bikarbonatoak 3ºd

Gogortasuna >16ºd

Nutrienteak (NO2- eta NO3

-) 0 mg/L

Oxigeno maila 14 mg/L

4. BIZITZARIK?

Gure ibaian bizitza zegoen, 12 ahate gutxi gorabehera.

Landareak ere bazeuden, adibidez goroldioa, sastrakak eta belar ugari: bitxiloreak, gramineak…

Zuhaitz bat ere bazegoen, lizar bat.

5. HAUSNARKETA

Ibaia hau Arrasaten kokatzen da bere urak Aramaiotik datoz eta ikastola baten ondotik pasatzen da, bere inguruan zabor asko zegoen: latak, plastikosko poltsak, plastikosko ahulkia… animaliak ere bazeuden: ahateak eta landareak: bitxiloreak, gramineak… Pixka bat aurrerago ur-jauzi txiki batzuk daude.

Hemen dago gure puntua

     1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

Guk egindako puntua, Deba ibaiaren zati bat

da, argazkian ikusi dezakezuen bezela.Ez

da oso ibai zabala, eta sakona ere ez.

Hemen egon ginen!

Ibaiaren inguruan, sabor ugari ikusi genuen, hau da, bertan ijitoak bizi ziren lehen, eta ondorioz beraien arropa, zapatak, maletan eta koltxoiak zeuden.

3. IKUSIZKO AZTERKETA

Uraren egoera  Deba (goia)

IbaiaSakonera (m) 1

Zabalera (m) 4

Ura

Abiadura (m/s) 0,3

Tª (ºC) 9

O2 (mg/L) 12

pH 6,8

Bikarbonatoak >10ºd

Gogortasuna >10ºd

NO2- 0

NO3- 0

Kolorea Grixa

Mat. esekid. Asko

Ertza

Animaliak Ez ziren ikusi

Landaretza Geranium, belarra, txikori belarra, sastrakak, sahatsa

Zaborra arropak, zapatak, maleta, butano bonbona, plastikoak

Landareak zeuden, hau da, jeranioak, txikori belarra,perrexila,lizarra,…

4. BIZITZARIK?

5. HAUSNARKETA

Proba honekin ikasi duguna, gure ibaiak oso zikin daudela izan da, eta horregatik saindu egin behar ditugu: paper ez botatze, subtantzia kimikoak ere ez… Eta gainera, uraren propietateak jakiteko materiala erabiltzen ikasi dugu.

ARAMAIO ETA DEBAREN ELKARTZE PUNTUA

     1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

Ibaia oso zikina zegoen, zikinkeri asko zegoelako adibidez: latak, poteak, kartoiak, erropa zatiak…

Ura zikinkeri asko zeraman eta ur kolorea marroia edo hori kolorekoa zegoen.

2. KOKATU ZUEN IBAIA

Aramaio eta Debaren elkartze puntua gure herriko hospitalaren baino lehenago aurkitzen da. Ibaiaren hondoan etxe batzuk daude eta ertzainak daude ondoan.

Ibaian zabor asko zegoen: jogurt poteak, tabako kaxak, plastikoak, … Ura ez zegoen oso garbia, zikina baizik. Ahateak zeuden eta sagu txiki batzuk ere. Uraren kolorea marroi-urdin kolorea zuen eta harri asko zeuden uraren azpiko aldean.

3. IKUSIZKO AZTERKETA

MARROI-URDINA

Bai, bizitza zegoen baina bakarrik 7 edo 8 ahate ikusi genituen, usoak ere ikusi genituen baina bakarri 3 zeuden. Landare asko zeuden orietariko batzuk hauexek ziren: Margaritak, belarra, gaztainondo txiki batzuk eta haritz txikiak ere.

4. BIZITZARIK?

Ibaia ez zegoen oso garbia. Zabor asko zegoen adibidez: jourt poteak, motorea, kajak… Bizitza zegoen baina oso gutxi (7 edo 8 ahate zeuden), bitxiloreak, belarra, gaztainondo txiki batzuk eta haritz txikiak ere bazeuden. Ibaia zikina zegoen eta batzuetan garbitzen dutenean oso itsuroso ikusten da.

5. HAUSNARKETA

     

     1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

Ura beste guztiek baino garbiagoa dauka eta landaretza ugariagoa ere.

2. KOKATU ZUEN IBAIA:Arrasateko ospitalaren ondoko ibaia da.

Ibaia Sakonera(m) 1m

Zabalera(m) 4’5m

Uraren abiadura 6m/16seg.

Ura

Tenperatura 8’5ºC

Nutrienteak 0

Gogortasuna 16+

Bikarbonatoak 0

pH 6’4

Oxigenoa 14mg/l

Animaliak: Landareak:

-Ur oiloa - Sahatsa -Sastraka

-Ahatea -Haritza -Untza

-Katua -Goroldioa -Belarra

Arrasateko ibairik osasuntsuena da, baina hobeto egon zitekeen.

Zabor ugari dago eta ez dago espezie aniztasunik, ez landareetan, ez animalietan.

5. HAUSNARKETA

LABURPENA

    Aramaio Deba (goia) Elkartze puntua Deba (behea)

IbaiaSakonera (m) 0,3 1 0,5 1

Zabalera (m) 3,5 4 5 5

Ura

Abiadura (m/s) 1 0,3 0,2 0,4

Tª (ºC) 9 9 4 8,5

O2 (mg/L) 14 12 14 14

pH 6,4 6,8 6,4 6,4

Bikarbonatoak 3 10 0 0

Gogortasuna 16 10 8 16

NO2- 0 0 0 0

NO3- 0 0 0 0

Kolorea Grisa Grisa Ez guztiz gardena Ez guztiz gardena

Mat. esekiduran Gutxi Asko Gutxi Oso gutxi

Ertza

Animaliak Ahateak (12) Ez ziren ikusi Ahateak (7)Ur-oiloa, ahateak (3),

katua

LandaretzaBitxiloreak, belarra,

goroldioa, gramineak, lizarra

Geranium, belarra, txikori belarra,

sastrakak, sahatsa

Goroldioa, sahatsak, belarra, buddleia, sastrakak, garoak

Sahatsak, huntza, goroldioa, haritza, sastrakak, belarra

ZaborraAsko: Aulki bat erreka

erdian, plastikozko poltsak, latak

Arropak, zapatak, maleta, butano

bonbona, plastikoak

Aulkiak, bizikleta, erraketak, motore bat, kaxak, plastiko asko,

poltsak, arropa.

Asko: Plastikoak, arropa

LABURPENA

Parametro kimikoak

0

5

10

15

20

Aramaio Deba (goia) Elkartze puntua Deba (behea)

pH Tª (ºC) O2 (mg/L)Gogortasuna Bikarbonatoak Nutrienteak (mg/L)

Parametro fisikoak

0

1

2

3

4

5

6

Aramaio Deba (goia) Elkartze puntua Deba (behea)

Abiadura (m/s) Zabalera (m) Sakonera (m)

Aurreko diapositibetan bildutako informazioa laburbilduz, esan genezake Deba ibaiak Arrasate zeharkatzen duen heinean gizakiaren eragina agerian uzten duela, bereziki hurrengo parametroetan:

• Ubidearen ertzen eraldaketan.

• Uraren kalitatean, batez ere pH mailan.

• Ertzetan topatzen diren zabor kopuruan.

Dena den, lehenengo begiradan eratzen den ustearekiko osasuntsuago dagoela esan daiteke.

6. AZKEN HAUSNARKETA

top related