dbh3___ 6- mass media eta irudia

Post on 02-Aug-2015

153 Views

Category:

Education

6 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

fotografikoa

zinematografikoa

MASS MEDIA eta IRUDIA

multimedia

telebista

HIZKUNTZA FOTOGRAFIKOA

hastapenak

� 1826an Niepcekbere kamara ilunarekin egindako irudiak finkatzea ahalbidetzen zuen euskarria sortu zuen, substantzia kimikoekin estalia zegoena. Hau argazkigintzaren sorrera izango zen.

Joseph Nicéphore Niépce

Niepceren lehenetariko kamara

Niepceren lehen argazkia, 1826

Argazkiak errealitatearen erreprodukzio errealistarengatik erreprodukzio piktorikoa desafiatuko zuen.

Argia ezinbesteko elementua da argazkia sortzerakoan.

argazkiaren ezaugarriak

Une bat hartzen, jasotzen duen irudi finkoa da.

Manipulatu gabe, errealitatearen irudikapen “fidagarria” da.

aplikazioak

� Errealitatearen irudikapen fidagarria?

� Argazki sortzailea

� Argazki zientifikoa

� Prentsa eta komunikazioa

� Propaganda, publizitatea.

elementuak

� Enkoadratzea:irudikatu nahi dugun espazioa, eremua, hautatzen du.

� Fokatzea: begirada irudiaren elementu edo eremu baterantz gidatzeko erabiltzen da fokatzea.

– kamara eta objektuaren artean dagoen distantziak baldintzatzen du irudiaren garbitasuna. Objektiboaren bidez fokatzen da irudian interesatzen den elementua edo eremua;

– fokatzea selektiboa, zabala edo jarraitua izan daiteke (eremu sakonerarekin harremana dute).

� Diafragma: diafragmak kamerara sartzen den argi kantitatea kontrolatzen du.

– diafragma gehiago irekiz argi gehiago sartuko da; diafragma gutxiago irekiz argi gutxiago sartuko da; giro-argiaren arabera irudiaren emaitza aldatzen da.

eremu sakonera gutxi

eremu sakonera asko

– Diafragma zenbat eta gehiago ireki, eremu sakonera txikiagoa izango da eta alderantziz; zenbat eta gutxiago ireki, eremu sakonera handiagoa izango da.

� Eremu sakonera: elementu fokatuen sakonera eremua.

– eremu sakonera gutxirekin fokatutako elementua argi eta bestea fokuz kanpo agertzen da; eremu sakonera askorekin fokatutako elementuaz gain, irudiko beste elementuak espazio sakoneran zehar argiago azaltzen dira; efektu hau diafragmaren bidez kontrolatuko da. Lortu nahi den irudiaren arabera, eremu sakonera desberdinak aplikatuko dira.

eremu sakonera gutxi

eremu sakonera asko

� Obturadorea: argazki kameran argia zenbat denboran zehar sartu den kontrolatzeko, argi esposizio denbora kontrolatzen du obturadoreak.

– Horren arabera, argi esposizio denboraren arabera, emaitza edo irudia desberdina izango da; mugimenduan, estatikoa …Obturadorearen abiadura zenbat eta azkarragoa izan, irudia estatikoagoa irtengo da; abiadura mantsoetan irudiak mugimenduan hartzen dira. Lortu nahi den irudiaren arabera (mugimendua, estatikotasuna …), obturadore abiadura desberdinak aplikatuko dira.

� Obturadorea eta diafragmaren arteko konbinazioarekin, argi kantitatea eta esposizioa kontrolatzen dira.

� Biak batera hartuko dira kontutan lortu nahi den irudiaren arabera, argazki irudiak behar duen argia kontrolatzerakoan.

“Soy cámara. El programa del CCCB - Fotoperiodismo”Foto-kazetaritza gaur egungo gizartean.

HIZKUNTZA ZINEMATOGRAFIKOA

hastapenak

� Zinea abiadura azkarrean hartutako eta proiektatutako argazki - irudi finkoen hurrenkera, segidarekin hasi zen; mugimendu sentsazioa sortzen da, mugimendua erreproduzitzen da. Ohikoena 24 irudi segunduko izaten da.

Lumiére anaiak

Muybridge

elementuak

� Gidoia: filmak jasotzen duen istoriarenargumentua kontatzen duen testu idatzia da.

� Story board: gidoitik abiatuz burutzen da eta filmaketaren aurreikuspena eta planifikazioa irudikatzen ditu: irudien konposizioa, argiztapena, plano motak …

� Fotograma: irudi finko bakoitzari fotograma deitzen zaio. Argazki bakoitza da eta hauek segidan, jarraian ikusiz, filma osatzen dute, mugimendua birsortuz; horretarako pelikulak segundoko 24 fotograma izan ohi ditu.

� Planoa: unitate narratibo minimoa da; kameraren posizio eta mugimenduarekin zehazten da; kamara tokiz edo ikuspuntuz aldatzen dugunean, planoa aldatzen ari gara, mugimenduan den planoa ez denean.

“Yellowtrans” laburmetraia;Plano finkoa

“Mi asesinato en tres planos” laburmetraia;3 plano

• Eszena: elkarrekin akzio bat garatzen duten planoen multzoa da, akzio edo giro, espazio

eta denbora konkretu baten parte direnak.

“Matrix” , Neo –Morfeo, eszena

� Sekuentzia: unitate narratiboa osatzen duten eszenen multzoa da; espazioa eta denbora konpartituko dute hauek.

“Braveheart”amaierako sekuentzia

� Plano – sekuentzia: kamerak akzioa jarraitzen du planoen arteko mozketarik gertatzen ez delarik eta espazio eta denbora unitateak mantentzen ditu hartualdia amaitzen den arte.

“Kill bill”plano -sekuentzia

� Kamara mugimenduak: planoak filmatzeko kamara nola erabiltzen den, horren arabera plano finkoa ala plano dinamikoa bereizten dira.

– Plano finkoa kamara mugitu gabe lortzen da; batzuetan mugimendua zoom efektuarekin lortu daiteke.

– Plano dinamikoa edo mugikorra, paneo, tiltup/down, dolly in/out, edo travelling (errailez, garabiaz …) bidez lortzen da: paneoan kamera puntu finkotik planoan zehar mugitzen da; garabiarekin … aldiz kamara espazioan mugitzen da, aurrera ala atzera, gora ala bera …

“El secreto de sus ojos” kamera mugimenduak

kamera mugimenduak

� Muntaia edo muntaketa: sekuentziak tartekatzean datza, gidoiarekin harremana gordez.

� Plano aldaketak: bi fotogramen arteko aldaketa modu desberdinean eman daiteke: mozketa, funditu beltza, funditua katean …

“Matrix”plano arteko trantsizioak

“La ira mata” laburmetraia

“Rechazos” laburmetraia

Animazioa hizkuntza grafikoan oinarritzen den adierazpen zinematografikoaren aldaera bat izango da.

� Zinema dokumentala izan bada ere, zinemaren oinarrizko funtzioa narrazioa da.

� Filmak iraupen desberdinetako sekuentziatan banatzen dira eta hauek eszenez osatzen dira; sekuentziak akzio baten narrazio osoa izango dira.

“Soy cámara. El programa del CCCB - Apropiación”Foto-kazetaritza gaur egungo gizartean.

TELEBISTA

� Telebista eta zinemak elementu berak erabiltzen dituzte; irudi sekuentziak eta soinua.

� Baina telebistaren kasuan informazioa transmititzeko azkartasun gaitasuna azpimarragarria den bezala, zinemaren kasuan ikusizko inpaktua handiagoa izango da pantailaren tamaina handiarengatik, soinu kalitatearengatik eta aretoaren iluntasunarengatik.

� Telebistak hainbat programa mota igortzen ditu, helburu desberdinak izango dituztenak:

• Informazioa (albistegiak …)

• Dibulgazioa (dokumentalak, mahai inguruak …)

• Dibertimendua (ikuskizunak, lehiaketak …)

• Iragarkiak

“Noam Chomsky. Las 10 estrategias de la manipulación mediática”

“filosofía de la inutilidad” iragarkiak eta haueneragina korporazioen gizartean.

“El juego de la muerte” Noraino iritsi daiteketelebistaren boterea ...?

MULTIMEDIA

� Multimedia teknologia berrien adierazpen medio desberdinez, medio hauek konektatuz, lan egiteari edo honela sortutako lanari deritzo.

� CDek, DVDek, arte digitalak, internet sareak … dituzten ezaugarri nagusiak ikuslearen kudeatzeko aukera, irudien eskuragarritasuna eta multimedia erabiltzaileen sormenerako tresna izatea dira (web guneak sortuz, aurkezpen digitalak prestatuz, irudi animatuak sortuz …).

Jay Johnson artista multimedia

top related