bizkaiko hitza - berria...tuen bost nekazari, orain lau urte. diseinu berezituak eta bakarrak...
Post on 05-Feb-2020
5 Views
Preview:
TRANSCRIPT
BIZKAIKOHITZA
OIHANA CABELLO ELORRIAGA
Krisiari amaiera ematea erabaki, eta bertoko bezeroentzat bertoko produktuak sortzeko apustuaegin zuten Bogaren, JanTokikoaren eta Uhainaren sustatzaileek bGora doazen hiru proiektu dira b 2-3
Bertoko etxeetanleku egin nahian
Gazte TopaguneaDozenaka kontzertu, hitzaldi
eta tailer Lemoan, astelehenera arte
12Petronor Legea berariaz aldatuezean, koke planta ixteko aukera
ikusten du Cristina Alvarez abokatuak
6Ostirala
2019ko apirilaren 19aX. urtea395. zenbakia
www.bizkaia.hitza.eusbizkaia@hitza.eus
Oihana Cabello Elorriaga
Gernika-Lumo
Gernika-Lumo-
ko Allende Sa-
lazar ikastetxe-
ko jantokian
Busturialdeko
produktuak
kontsumitzeko aukerak batu zi-
tuen bost nekazari, orain lau urte.
Diseinu berezituak eta bakarrak
egiteko nahiak bultzatuta hasi
zen Nora Cucurull bermeotarra
txapel pertsonalizatuak egiten,
eta artisau garagardoa ekoizteko
abagunea zelakoan sortu zuten
Boga kooperatiba, Mungian.
Busturialdeko nekazariak ba-
tzen ditu JanTokikoa elkarteak;
Bermeoko sortzaile baten disei-
nuetatik abiatuta, Bizkaiko beste
sortzaile batzuen produktu es-
klusiboak saltzen ditu Uhaina
markako dendak; eta garagardo-
gile bilakatu den garagardozale
talde batek sortu du Boga koope-
ratiba.
Bogako marketing eta salmen-
ten arduraduna da Urtzi Ugalde,
eta kooperatibako sortzailea ere
bada. «Mundu mailan eta Euro-
pan artisau garagardoaren mer-
katua suspertze fasean zegoela
ikusten genuen, eta horren eragi-
na heldu zitaigun, batez ere Kata-
lunia aldetik. Orduan ikusi ge-
nuen aukera Euskal Herrian ere
guk gure aletxoa jartzeko. Gara-
gardo marka propio bat merkatu-
ratzeko», azaldu du.
Lagun artean garagardoa egi-
ten zuen taldetxo bat zenak bere
baliabideak landu eta lanpostuak
sortzeko aukera ikusi zuen. Hala,
2014ko apirilean sortu zuten
Boga, eta bost urte bete berri ditu.
Urteurrena ospatzeko, jaialdia
egin zuten apirilaren 5ean, koo-
peratiban bertan, eta aurreran-
tzean inguruan haren marka eza-
gutzera emateko baliatuko duten
taprooma inauguratu zuten.
«Jendea erakartzeko baliabidea
da, gu ezagut gaitzaten. Taberna
eta denda txiki bat da, fabrika ba-
rruan, eta ostiraletan irekiko
dugu, kultura zein gastronomia
ekitaldiak antolatzearekin bate-
ra. Marka ikuspegitik, garagardo-
aren kultura zabaltzeko modu bat
da, eta bisita gidatuak ere egingo
ditugu», azaldu du Ugaldek.
Bost urteko ibilbidean, Bogak
izan duen eboluzioarekin pozik
daude kooperatibako kideak.
Produktuak garapena izan du,
lan orduak eta soldatak duintzen
joan dira, eta lantaldea handitu
eta egonkortu dute.
Gutxirekin hasi eta gehiagora joan diren hiru proiektu dira Boga garagardoa, JanTokikoa eta Uhainamarka. Krisi garaiaren amaierako olatuaren bulkada baliatu, eta Bizkaiko merkatuan lekua eginduten hiru proiektu dira. Etorkizunean jarri dute begirada, zeinek bere bidean jarraitu asmoz.
Txikitasunean handiak
Mungian du fabrika Bogak, eta 2.000 litroko ekoizpen gela du. Produktua ezagutzera emateko eta garagardoa euskal kulturarekin uztartzeko, taprooma inauguratu berri du. OIHANA CABELLO ELORRIAGA
2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 19aAstekoa
ko ekoizleei irtenbidea ematetik
bermatuko da. Bertoko lekuetan
bertoko produktuei irtenbidea
ematetik, hain zuzen: ikastetxee-
tatik hasi, eta zaharren egoitze-
tan, tabernetan, jatetxeetan...».
Ekoizleen arazoa da askotan ez
dakitela nora joan saltzera. «Pla-
za daukagu astelehenetan Gerni-
kan, baina bertan salmenta ez
dago bermatuta».
SaretutaAlde horretatik, JanTokikoa eta
eskola jantokiak ekoizten dituz-
ten produktuak saltzeko sekula-
ko aukera dela diote. «Kantitate
handiak eskatzen dizkigute eta
salmenta bermatuta dugu». Be-
raz, balorazio ona egin dute neka-
zariek: «Kalitatezko produktuak
ekoizten ditugu, gainera».
Taldea handitzeko gogotsu
daudela diote. Nekazaritza arlo-
an, Busturialdea erreferentea izan
dela diote, eta lurra landu nahi
dutenei bultzada eta erraztasu-
nak ematea ezinbestekotzat jo
Lurrak ematen dituen elika-
gaiak dira, halaber, JanTokikoa
elkartearen lehengaia. Baserrita-
rrak dira, eta, haiei esker, Gerni-
kako Allende Salazar herri ikaste-
txeko ikasleek tokiko eta sasoiko
produktu naturalak jaten dituzte
gaur egun. Gurasoen ekimenez,
proiektu pilotua ezarri zuen Hez-
kuntza Sailak ikastetxe horretan,
eta lau urtean ekinbidea egon-
kortuz joan da.
JanTokikoa elkarteko koordi-
natzailea da Amets Elgezabal ba-
serritarra, eta proiektuan bidela-
gun du Unai Kintana, duela gutxi
arte proiektuaren koordinatzaile
izan dena. Antolatuz gero, umeak
tokiko produktuekin elikatzeko
aukera badagoela diote biek, eta
orain arte mantentzeko gakoa
planifikazioa izan dela. Zer hobe-
tu behar den ere argi dute: «Ha-
rremanak sortu behar ditugu bes-
te ekoizle batzuekin, lehenengo
sektorean dabiltzanekin. Hori
izango da proiektuak aurrera egi-
teko gakoa, eta etorkizuna berto-
Tokiko eta sasoiko produktuak ekoizten dituzte JanTokikoa elkartekoek. O.C.E.
Produktu pertsonalizatuak egin eta saltzen dituzte Uhaina dendan. O.C.E.
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 19a Astekoa
Nire nahia da errepikatuezin diren diseinuaksortzea, bereziak, etaesklusibotasunaematea bezeroari»Nora CucurullUhaina
«Harremanak sortubehar ditugu besteekoizle batzuekin,lehenengo sektoreandabiltzanekin»Amets Elgezabal eta Unai KintanaJanTokikoa
«Aztik egin diguntxostenaren arabera,enplegu zuzenen eta ez-zuzenen artean 15 batlanpostu sortu ditugu»Urtzi UgaldeBoga kooperatiba
‘‘
dute Kintanak eta Elgezabalek.
Produktuari bere osotasunean
begiratuta, gainera, tokiko eko-
nomiari laguntzen diote: okinde-
giak, arrandegiak... denak sar
daitezke sarean, eta etorkizuna
bermatu. Busturialdean falta
dena kanpotik ekartzen dute,
baina, betiere, kooperatiba ekolo-
gikoekin lankidetzan.
Beste arlo eta maila batean, bai-
na sarea sortu du Uhaina marka
gidatzen duen Nora Cucurull ber-
meotarrak ere. Txapelak diseina-
tzen hasi zen, eta marka propioa
sortu du. Bermeoko alde zaharre-
an du tailerra, eta denda ireki du.
Bere txokoan, beste sortzaile ba-
tzuen produktuak ere salgai ditu;
denak emakumezkoak. «Nire
nahia da errepikatu ezin diren di-
seinuak sortzea, bereziak, nire
markarekin».
Txapelez gain, mihiseak, kotoi
organikoarekin egindako kami-
setak, jantziak, jertseak, poltsak
edota diru-zorroak sortzen ditu:
«Pertsonaliza daitekeen edozer
gauza». Eskuz egiten ditu, eta ho-
rregatik dira bereziak, bakarrak
direlako. «Esklusibotasuna
eman nahi diot bezeroari».
Jaso eta emanEkintzailea izatea ez da erraza,
baina beraien kabuz aurrera egi-
teko gaitasuna badutela erakutsi
dute Bogak, JanTokikoak eta
Uhainak. Cucurullek dioenez,
«sormenak ez dauka adinik. Ez
da erraza, baina gustukoa baduzu
esfortzua ez da horren handia
ere». Inori begira egon gabe, pau-
soa ematera ausartu behar dela
diote ekintzaileek. Norberaren
betetasuna asko da, baina tokiko
ekonomiari egiten dioten ekarpe-
na ere nabarmendu dute ekoizle-
ek. «Enpresa txikiak gara, aurre-
kontu txikiarekin eta hastapene-
tan gaude. Baina herriari gure
ekarpena egiten diogu».
Boga kooperatibako Urtzi
Ugaldek ere bost urteotan beraien
produktuak jalgi dituen datuak
aipatu ditu. «Iaz, 80.000 litro ga-
ragardo salduta itxi genuen urtea.
Enplegu zuzenen eta ez-zuzenen
artean, horrek esan nahi du ha-
mabost bat lanpostu sortu ditu-
gula. Gure eraginez, hamabost
pertsona enplegatu ditugu. Aztik
egin zigun inpaktu ekonomiko
eta sozialari buruzko txosten bat,
eta horretan jaso ditugu datuak.
Oso positiboa da guretzat.
160.000 euroko ekarpena egin
diogu Ogasunari, eta gure ekoiz-
penak 220.000 euroko balio
erantsia eragin zion Euskal Auto-
nomia Erkidegoari. Beraz, alde
horretatik oso pozik gaude.
Orain, horri eustea tokatzen da».
O.C.E. Gernika-Lumo
Moda jasangarria da Nora Cucu-
rull diseinatzaile bermeotarrak
bultzatzen duena. Hori da bere
produktuak egitean darabilen fi-
losofia. Horretarako, bere disei-
nuetan kotoi organikoarekin
egindako arropak erabiltzen ditu:
kamisetak, zorroak edota jan-
tziak egiten ditu, besteak beste.
Esklusibotasuna ere badu hel-
buru sortzeko orduan. Eta disei-
nu pertsonalizatuak ere egiten
ditu. Jendeak badaki esklusibota-
suna eta ingurumenarekiko
errespetua balio erantsiak direla,
eta, hein batean, horren bila da-
biltzala uste du Cucurullek. Hala
ere, bermeotarrak dio askok ez
dutela ulertzen: «Kontsumitzeko
eta erosteko ohiturak aldatzea da
asmoa. Alegia, denek produktu
bera ez erostea, baina, batez ere,
behar ez duzun gauzarik ez eros-
tea, eta, erosten duzun heinean,
ekologikoa izan dadila, ez kutsa-
korra».
Balioak baloratuzIraunkortasuna da, baita, Bogaren
balioetako bat. Elkartegintzatik
zetozen kooperatibaren sortzaile-
ak, burujabetza eta elikadura so-
zialarekiko sentsibilitate handi
batekin. Gastronomiak eta kalita-
teak jasangarritasunari lotuta joan
behar dutela uste dute garagardo-
gileek. «Balio horiei lotuta ikusi
genuen gure produktua, hor izan
zezakeela lekua. Horregatik Boga
izena, euskal gastronomia, kultu-
ra eta kirolarekin lotutako hitz
sinple eta laburra». Arraun egitea,
taldean egitea, kooperatibaren
metafora ere badela diote.
Horrez gain, tokiko ekonomia-
rekiko ardura ere badu Boga mar-
kak. Hemengo lehengaiak erabil-
tzearen alde egiten dute. «Ez da
propioki guk egiten dugun gauza
bat, baina elikadura burujabe-
tzan nahiko zentratuta daukagu
geure burua, eta, elkarlan oroko-
rrago bat aipatzearren, euskal ga-
ragardogileen elkarteko kide ere
bagara», aipatu du Ugaldek.
Elkartegintzan ere ari da Jan-
Tokikoa, eta tokiko elikagaien
kontsumo arduratsua bultzatzen
du. Tokian tokiko eta sasoian
sasoiko produktuen alde egiteko
eskatu du elkarteak.
Ingurukoa etaingurumenazaintzen dutenekintzailekontzientziadunak
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 19aIritzia
RZIPRIZTINAKNerea Ibarzabal
Erantzun ezazue
Badira eremu batzuk
gizartearen putzu-
septiko papera joka-
tzen dutenak, gordi-
nak, zuzentasun politikoaren le-
rro ahulari ere iskin egiten dioten
lursail babestuak, anaidiaren lege
inplizituak eskatzen duen isilta-
sunari esker irauten dutenak…
eta aldi berean errealitatearen
erakuslerik gardenenak direnak.
Mutilez osatutako whatsapp tal-
deez ari naiz.
Ez naiz inoiz baten parte izan,
bistan denez, baina isiltasun itun
hori urratu duten zenbait muti-
lek kontatu didate, bai, zuen se-
kretua. Kontuz! Jada ez zaudete
salbu, ezta elkarte gastronomiko-
etan ere! Marka da gero, e? Norai-
no heldu garen, orain ezin da
ezertaz barre egin. Ezta? Zuei
umorea asko gustatzen baitzai-
zue.
Eta horregatik bidaltzen ditu-
zue titiak, ipurdiak, txarto apar-
katzeari buruzko txisteak, sukal-
dera itzultzeko gonbitak, titiak
berriro, emaztearekin bizitzea
presondegiarekin parekatzen
duten iruzkin usaintsuak, femi-
nistei egindako irainak, Martxoa-
ren 8ko grebari egindako gu-
txiespenak, emakumeei eurek
ohartu gabe ateratako argazkiak,
ipurdiak, barreak. Emakumea
objektu sexual edo esplotatu
daitekeen esklabo bilakatua,
estereotiporik zaharkitu eta
nazkagarrienean normalean.
Eta isiltasuna, batez ere hori.
Galdetu inguruko edozein mutil
heterosexuali eta baietz horrela-
ko talderen batean egon bera ere,
isilik.
Jatorrena ere bai. Futbolekoan,
bizikletakoan, palakoan, mendi-
koan, kuadrillakoan, osaben ar-
tekoan. Ausarta izan behar baita
anaidi hori zalantzan jartzeko,
egoera deserosoak sortzeko, ki-
deak seinalatzeko; denoi ematen
digu nagia horrek, baina are
gehiago ustez gizonena den umo-
re bat zalantzan jarri behar dene-
an eta norbera gizona denean.
«Honi ere neskak burua jan
dio», esango da gero.
Isilik zaudeten asko egongo za-
rete ezados eduki horiekin, ziu-
rrenik manifestazio edo ekimen
feministetan ere parte hartuko
zenuten zenbaitek. Baina aliatu
feminista izatetik konplize ma-
txista izatera dagoen tartea oso
lausoa da, eta hori askotan ahotsa
altxatzeak bereizten du. «Horre-
lakoa da Pedro» esaten duzuene-
an, edota «Hiru baino ez dira bi-
daltzen dutenak, gainerakoak isi-
lik gaude», legitimitatea ematen
diozue Pedrori, eta bere zaborra
elkarbanatzen jarraituko du zue-
kin, orain arte ez diozuelako
ulertarazi ez zaretela bere klane-
koak eta ez duzuela kaka horre-
taz ezer jakin nahi. Ziur bainago
Ciudadanosen mitinak bidaltzen
hasiko balitz laster moztuko ze-
nioketela erretolika.
Whatsappeko taldeak esan
dut, baina berdin izan daitezke
aldagelak, entrenamenduak, afa-
riak. Emakumerik gabeko zuen
esparru horiek, besteetan era-
kusten ez dituzuen aurpegiak eta
kode zapaltzaileak libreki erabil
ditzakezuela sentitzen duzuenak.
Leku horietan eraikitzen da gizon
izateko modu hegemonikoa, eta
pentsatu nahi dut badela norbait
hor, badela ahotsen bat zulo ho-
rietan oinarriak arrakalatzen
saiatuko dena gutxienez.
Legitimitatea ematendiozue Pedrori, eta
bere zaborraelkarbanatzen
jarraituko du zuekin,orain arte
ez diozuelakoulertarazi ez zaretelabere klanekoak eta
ez duzuela kaka horretaz ezer
jakin nahi
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu. Ez
dituzte 1.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak
barne, eta BIZKAIKO HITZAk
mozteko eskubidea du. Helbi-
de honetara bidali behar dira,
izen-abizenak eta herria adiera-
zita: Bizkaiko Hitza, Uribitarte
kalea 18, 3-C, 48001 Bilbo.
Eskutitzak Internet bidez
bidaltzeko:
bizkaia@hitza.eus.
%
El-Haddadi Rifekoekintzailea askatuegin du Marokok
BILBO bMarokoko segurtasun
indarrek Khalid el-Haddadi Bil-
bon bizi den Rifeko ekintzailea
atxilotu zuten igandean. Hiru
egunez atxilotuta izan ondoren,
asteazkenean askatu zuten. Hil
berri den amaren hiletara zihoa-
la, Marokon sartu zenean atxiki
zuten. Bilboko San Frantzisko
auzoko Berebar jatetxe ezaguna
kudeatzen du, eta EH Bilduko
Bilborako zerrendagaia ere bada.
Irudia b Bilbo
Errefuxiatuen «holokaustoa» salatu duteOngi Etorri Errefuxiatuak plataformak 35.597 pertsonaz osatutako zerrenda luzea eraman du Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzara.
United Against Refugee Deaths elkarteak dokumentatu ditu pertsona horien guztien heriotzak. Denak hil dira Mediterraneo itsasoan barrena abiatu-
tako ihesaldian. Basamortuan hil direnak ere hainbat izan direla gogorarazi zuten asteleheneko agerraldian. Europako gobernuen «pasibotasuna»
kritikatu zuten, eta Mediterraneoko egoera «holokausto» moduan definitu. Europako mugetako politikak salatzeaz gain, maiatzaren 5ean Durangon
egingo den Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen Besarkada ekinaldian parte hartzeko deia egin zuten. ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK
Ebakuntza egindiote Ertzaintzakzauritutako neskari
BILBO bErtzaintzak larunbatean
zauritu zuen 19 urteko Bilboko
gazteari ebakuntza egin diote.
Foam jaurtigai batekin masaile-
zurra bi lekutatik hautsi zioten
larunbatean. Sendagileek esan
diote oraingoz dena dagoela
ondo. Familiak neurriak hartuko
ditu gertatutakoa argitzeko.
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Meatzaldea Bizirik plataformakurteetan eskatu du Petronorrenkoke plantaren gas isuriak arau-tzeko edota kontrol batzordeakegiteko. Planta eraisterik ez duteeskatu. Orain egin du hori, jabaripublikoko lurretan baimenik ga-be koke planta eraiki zutenezKosta Legea urratu zuelakoan. Etairagarri du Espainiako AuzitegiNazionalak eraisketarako bidebat zabaldu duela. Cristina Alva-rez Baquerizo abokatuak (Madril,1956) azaldu du zertan den afera.Lege ikuspegiari erreparatuta,
zer da Espainiako Auzitegi Na-
zionalak eman duen ebazpena?
Espainiako Auzitegi Nazionalakesan du arrazoia genuela Inguru-men Ministerioari galdegin ge-nionean Petronorren aurka zigorprozedura ireki zezala. Ikusi ge-nuenean koke plantak ez zuelabaimenik, Ingurumen Ministe-rioari esan genion zigor prozedu-ra zabaldu behar zuela, baina ezzigun erantzun. Erantzuten ez zi-gula ikusita, helegitea jarri beharizan genuen, administrazioarenisiltasunagatik. Kosta Legeari da-gokionez administrazioak ez bai-tu inoiz ezer esan. Helegite batbeste baten atzean jarri ostean iri-tsi gara honaino. Espainiako Au-zitegi Nazionalak, orain, kostal-dearen ardura duen erakundeari,hau da, Ingurumen Ministerioariesan dio zigor espedientea irekibehar zuela edo, gutxienez, gurierantzun azaltzeko zergatik ezzuen irekitzen. Ingurumen Mi-nisterioari agindu dio erantzunegin behar digula espedientea ire-kita, edo, ez badu hala egiten, zer-gatia azaldu behar digula.Petronorrek koke planta egite-
ko Ingurumen Ministerioaren
baimena behar bazuen, nola da
posible hori gabe eraiki izana
eta bertan jarraitzea?
Galdera horren aurrean, bakoi-tzak bere interpretazioa egin be-harko du. Nola da posible? Bada,legeari ez ikusiarena egin ziotela-ko, Petronorrek inpunitate han-diarekin funtzionatu duelako.Iraganean pentsatu izan du inorkez duela kontrolatuko. Ez daukaterantzunik, baina legea ez zutenaplikatu. Pentsatuko zuten guedo beste inor ez zela iritsiko ho-rren urruti. Kontuan izan beharda 11 urte auzitan daramatzan ko-ordinakundearen moduko herri-tarren kolektibo gutxi daudela.Ohikoa al da era horretako laxo-
tasuna antzeko kasuetan?
Antzeko kasu gutxi dago. Konpa-ratu ezin daitezkeen egoeretan —urbanizazioak edo tabernak,adibidez— eraisteko sententzia
ugari egon dira. Hala ere, Alme-riako hotel baten kasuak hama-bost urte daramatza epaitegietan.Eraisteko eskaera aspaldikoa da,baina prozesua atzeratu egin da.Eraiste sententzia ugari dago ja-bari publikoa legez kontra oku-patzeagatik. Eta nik uste dut erahorretako kasu batean gaudela.Hala ere, findegi baten kasurik ezda egon.Santa Cruz Tenerifekoan bada
findegi baten kasua. Muskizko-
aren antzeko kasua al da?
Han findegia eraisteko lanei ekin-go diete. Baina ez da antzeko ka-sua. Hura ere kostan dago. Baina,kasu horretan, Kanarietako Go-bernuak airearen kalitateari bu-ruzko plan berezia egin zuen,planta herrigunean zegoelako,Petronor bezala. Findegiak ezinzuen bete. Hori dela eta, ateak itxibehar izan zituen. Gainera, hiriantolamendurako plan oroko-rrak ez zuen baimentzen indus-
tria elementu haren presentzia-rik. Baina, horretarako, gobernuautonomikoaren zalantzarik ga-beko erabakia behar da. Eta Eus-ko Jaurlaritzak ez du egin horre-lakorik.Zer dela-eta jarrera hori?
Petronorrek aldundiaren ogasu-nari ordaintzen dizkion zergakgastu publikoaren aurrekontua-ren %60 dira. Bistakoa da, beraz,ez dutela eratuko airearen kalita-tea bermatzeko plan berezirikfindegi honentzat.Permisibismoa aipa daiteke?
Kontrolatu behar zaituen entita-tearen aurrekontuaren %60 zuremende badago, bistakoa da enti-tate horrek ez duela zure gainekokontrola. Administrazioak ez duboterea hemen, edo ez da gauza-tzen ari ezin duelako.Zeintzuk aukera zabaltzen ditu
ebazpenak?
Hasteko, epaia irmoa izan arteitxaron behar da. Ziurrenik hele-
gitea aurkeztuko dute. Baina de-magun ezetz, edo Auzitegi Gore-nak gauzak dauden bezala uztendituela. Orduan, Ingurumen Mi-nisterioak zigor prozedura irekibeharko luke. Eta zigor prozedu-ra irekitzen badu, Kosten Legea-ren arabera, zigorra izango litza-teke gauzak lehen zeuden mo-duan uztea.Planta eraiki aurretik zegoen
bezala uztera behartuko luke?
Hala da. Horrek praktikan esannahi du eraitsi egin beharko luke-tela.Petronorrek apirilaren 8a zuen
helegitea jartzeko azken eguna.
Aurkeztu al du?
Aurreko astelehena zen, bai, az-ken eguna. Baina oraindik ez da-kit helegitea jarri duen. Ia ziur naizerrekurtsoa aurkeztuko zutela,baina oraindik ez dakit, egunakbehar baitira horren berri izateko.Zer bide egin dezake prozedu-
rak epaitegietan?
Helegiterik ez badago eta senten-tzia irmo egiten bada edo helegi-tea ebazten denean berriz irabaz-ten badugu, Ingurumen Ministe-rioak zigor espedientea irekibeharko du, edo azaldu egin be-harko digu zergatik ez duen horiegiten. Ez dago aukerarik jabaripublikoko lurretan baimenikgabe egindako eraikuntza bat ezzigortzeko. Aukera bat ere ezdago gaur egungo legediaren ara-bera. Espediente hori irekitzenbadu, egungo legediaren arabera,Kosta mugapeak ezarritako zigo-rra ezartzea beste aukerarik ez du:gauzak hasieran zeuden bezalauztea eta, gainera, isun bat or-daintzea. Eraikitakoaren aurre-kontuaren %50 da isun hori. Horida aukera bakarra. Haiek saia dai-tezke azaltzen zergatik ez dutenirekitzen espedientea. Hori gerta-tuz gero, berriro jarriko genukehelegitea eta agian beste biderenbat abiatuko genuke. Baina, nireikuspegitik, eta legea eskuan, ezdago aukerarik jabari publikokokostako lurretan baimenik gabeegindako eraikuntza bati zigorrikez jartzeko. Baimenik ez zenegon, eta legea oso argia da gai ho-rri dagokionez. Posible da haiek legearen bes-
telako interpretaziorik egitea?
Ez. Legeak erabat argiak direnkasu bakanetako bat da hau. Halaere, Petronorren historian ikusiizan dugu beharrezkoa izan de-nean legea aldatu dutela. Beraz,gerta liteke, 2013an EkonomiaIraunkorraren legearekin gertatuzen bezala, legea aldatzea Petro-norrek kostaldeko eremu horre-tan jarraitu ahal izateko. KostaLegearen zigorrik ez jasotzeko, le-gea moldatzea beste aukerarik ezdago. Ez da ezinezkoa horrelako-rik gertatzea.Ad hoc egindako lege aldaketa
bat izango litzateke hori.
Bai. Baina lehenago ere gertatuda. Beste gai baten inguruan ger-tatu zen: 2014an, 30 urterako zeu-kan kontzesioa amaitu egiten zi-tzaion Petronorri. Legea egokituegin zuten, eta luzapen mugaga-bea eman zioten. Egokitzapenaegin zioten, ad hoc.Muskizko plantako jarduera gel-
diaraziko dutela uste duzu?
Abokatu moduan, ezin dizuterantzun, baina nire iritzia eska-tzen badidazu, ziur naiz baietz.Dena den, prozesua asko luza dai-teke. Baina legea ez bada alda-tzen, ez dago beste aukerarik.Zeintzuk eperi buruz ari gara?
Ezinezkoa da jakitea. Almerianduela bederatzi urtetik dute erais-pen agindua. Petronorren botere-ari erreparatuta, askoz gehiagoitxaron beharko dugu hemen.
«Petronorrekinpunitate handiarekinfuntzionatu izan du»
Cristina Alvarez b Meatzaldea Bizirik plataformaren abokatua
Alvarezek dio legeak ez duela aurreikusten Petronor zigortzea besteaukerarik. Hala ere, gogorarazi du legea findegiaren beharren arabera ereegokitu izan dutela. Koke plantaren jarduera geldiaraziko dutela uste du.
BIZKAIKO HITZA
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 19aBerbetan
20MAX CENTER BERRITZEKO
MILIOI EUROAK
Barakaldoko Max Center merkata-
ritza gunea erabat berrituko dute;
bai kanpoaldea, bai barrualdea.
Arkitektura modernoa agindu
dute, bilbotarren izaera eta Urkio-
lako natur parkea inspirazio izan-
go dituena. Eta berdeguneak eta
argi naturala nagusi izango direla
azaldu dute. Hogei milioi euro kos-
tako dira lanak, eta hirurehun lan-
gile arituko dira.
60GETXON ESPERO DITUZTEN
GURUTZAONTZIAK
Datorren urtean gurutzaontzi
gehiago espero ditu Getxoko por-
tuak: 60, aurten baino dozena bat
gehiago. Bilboko Portu Agintari-
tzak esan du lortu duela munduan
zehar bidaiatzen duten 60 ontzi
handi Getxon gelditzea. Miamin
(AEB) egin den kongresu batean
egin ditu akordioak, eta datozen
hilabeteetan etorrera gehiago
adostu daitezkeela adierazi du.
Akordioa lortuta,greba bertan beherautzi dute Simply-n
BILBO bLAB, ELA eta ESK sindi-
katuek jakinarazi dutenez,
Simply supermerkatuetako lan-
gileen ordezkariek akordioa lortu
dute enpresarekin. Eskaeren
«zati garrantzitsua» onartu du-
tela eta, akordioa sinatu ere egin
dute. Atsedenaldiak eta larunba-
tak libre izateko baldintzak arau-
tu eta eskubideak finkatzeko
urratsa delakoan, bertan behera
utzi dituzte mobilizazioak.
Kornites erromeria,astelehenean,Serantes mendian
SANTURTZI bBerezia izango da
aurtengo Kornites erromeria, as-
telehenean. Ohi bezala, askotari-
ko ekitaldiak egongo dira: hau-
rrentzako puzgarriak goiz eta
arratsalde, erroskillak eta kornite
ogitxoak jateko aukera, eta erro-
meria, arratsaldean. Seranteseko
dorrea konpontzen ari direla eta,
bisita gidatuak egingo dituzte, eta
horri buruz kaleratu duten libu-
rua banatuko dute.
Azbarrenen 345etxebizitza egiteaonartu du udalak
BASAURI bBabes publikoa izan-
go duten 345 etxebizitza eraikiko
dituzte Azbarren auzoan. Hala
egitea onartu du Basauriko Uda-
lak. Etxebizitza gehienak alokai-
rukoak izango dira: 265. Horieta-
ko 24 etxek, gainera, alokairu
malguak izango dituzte, gazteen
emantzipazioa sustatzeko helbu-
ruarekin. Bi fasetan egingo dira
eraikuntza lanak: 200 bizileku
egingo dira lehenik, eta 145 gero.
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Amaitu dituzte lanak, eta aurki
zabalduko ditu ateak. San Mames
barruan eraikitako kiroldegia
apirila amaitu aurretik martxan
nahi du Bilboko Udalak. Hortaz,
futbol zelai berria inauguratu eta
sei urtera jarriko du eskaintza
berria herritarren eskura. Institu-
zioek kiroldegi horren eraikun-
tzarekin justifikatu zituzten Ath-
leticen zelaia egiteko erakunde
publikoek emandako dirutzak.
Kirolguneak 5.327 metro koa-
dro izango ditu, eta Athleticen
museoaren ondoko eremuan
egongo da. Horren alboan izango
du sarrerako atea, oinezkoen
gunetik, futbol zelairako sarrere-
tatik aparte. Lur azpiko hiru
solairutan banatuta egongo da.
Igerilekua izango da kiroldegia-
ren gunerik bereziena; udalaren
hitzetan, «kiroldegiko bitxirik
preziatuena». Izan ere, 50 metro
izango du luzean igerilekuak, eta
luzera hori duen lehen udal igeri-
leku estalia izango da. Txikiagoak
dira gainontzekoak. Mugi daitez-
keen elementuen bidez, gainera,
bi espaziotan banatu ahalko da
San Mameseko igerilekua: 33
metroko gune bat eta 17 metroko
beste bat.
Horrez gain, umeentzako ige-
rilekua ere izango du lurpeko
bigarren solairu horretan, eta
erlaxatzeko alde bat ere bai: spa
edo zirkuitu termala, bi sauna, bi
bainu turkiar eta tenperatura
kontrasteko dutxak.
Lur azpiko bigarren solairuan
egongo da hori, eta gauza gehiago
ere bai: sarrera bertan izango du,
eta ikastaroak eta abar egiteko bi
gela handi ere bai. Baita aldagelak
ere: gizonezkoentzat, emaku-
mezkoentzat, umeentzat eta ige-
rilekura doazenentzat. Solairurik
handiena izango da lurpeko biga-
rren hori: 3.000 metro koadrotik
gora izango ditu.
Lur azpiko lehen solairuan, fit-
ness aretoa egongo da: ia 400
metro koadroko azalera erabilga-
rria. Lurpeko hirugarren solai-
ruan, kiroldegiko instalazio osa-
garriak egongo dira, eta laguntza
ematekoak.
Hiru solairutan banatuta egon-
go da kiroldegia, baina udalak na-
barmendu du irisgarritasuna ber-
matuta egongo dela: igogailua
egongo dela solairu guztietara
heldu ahal izateko, aldagela ego-
kituak ere bai, eta eremuak zaba-
lak izango direla, gurpil aulkietan
doazenek mugitzeko arazorik
izan ez dezaten.
Udal kiroldegien sareanKiroldegia modernoa izango dela
agindu du udalak, eta funtziona-
la. Eta Bilbo Kirolak udal kirolde-
gien sarearen barruan egongo da.
Auzoetan banatuta dauden beste
11 udal kiroldegiei gehituko zaie,
eta, beraz, horietako guztietarako
balio duen txartelarekin erabili
ahalko da San Mamesekoa ere.
2017ko azaroan hasi zituzten
lanak, eta 2019ko udaberrirako
iragarri zuten kiroldegiaren ire-
kiera. Azken orduko ezusteko
larririk ezean, bete egingo dira
epeak, eta, 5.412.878 euroko kos-
tuarekin, aurreikusi bezala zabal-
duko ditu ateak San Mameseko
kiroldegiak.
Aurki irekikodute kiroldegiaSan Mamesen50 metro luzeko igerileku estalia, spa eta‘fitness’ aretoa izango ditu, besteak besteb Udal kiroldegien sareko 12. gunea izango da
50 metroko luzera izango duen igerileku estalia «kiroldegiko bitxirik preziatuena» izango dela dio udalak. BILBOKO UDALA
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 19a Gaiak
Eremu askota-rikoa da Ibai-zabal ikastola,batxilergoa,lanbide hezi-keta eta profe-sionaltasun
ziurtagiriak zerbitzuekin uztar-tzen dituena Durangon. Erreali-tate berezia, hainbat jarduerak(gimnasioa, aterpetxea eta osta-tua) bat egiten baitute eskaintzaakademikoarekin. Aniztasunak aberasten du leku
hori, eta etorkizuneko herritareuskaldun eta jantziak heztenditu ezinbestean; bizitzari axola-gabekeriaz behintzat begiratukoez dioten euskal herritarrak, ale-gia. Hona hemen noranzko horre-
tan eragiten duten gako batzuk:
BATXILERGOA, ERABAKIAK HARTZEKOTARTE HORIErabaki garrantzitsuak hartu be-har dira batxilergoan. «Horrega-tik, uste dugu ikasleak izan beharduela bere noranzko akademiko-aren gainean kontrola, batxiler-goa hasten duen lehenengo egu-netik, erabaki garrantzitsuak au-tonomiaz eta heldutasunez harditzan. Bidean, ikaslea babestua eta in-
Ibaizabal ikastola
IBAIZABALIKASTOLAN...POZIK!Durangoko Ibaizabal ikastolak konfiantzazkoirakaskuntza eskaintzen du, bertatik bertarakoa.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:www.ibaizabalikastola.eus
@
Durangoko Intxaurrondo kaleko 54. zenbakian dago Ibaizabal ikastola. GEURIA
lantzen dugu. Jendartearenerronka eta ametsen parte izannahi dugu. Ikastola soil batetikharago joan nahi dugu, eta gureingurua eraldatu».Alde horretatik, uste dute ezin-
bestekoa dela ikaslea bera ere era-baki eta eztabaida guneetan egotea. Ikasle kontseiluan propo-samenak eginez, iritzi eta propo-samenak Irakurrixu aldizkarianplazaratuz edo tertulia eta ezta-baida foroetan parte hartuz.«Ikastola auzolanean ulertzendugu nahitaez. Beraz, gutako ba-koitzak gure ekarpentxoa egindezake Ibaizabal ikastolan. Izanere, kooperatiba gara, eta guraso-ek eta ikasleek zuzeneko eskuhartzea dute ikastolako erabakinagusietan. Nahi baduzu, ezagutgaitzazu ate irekien saioetan. Ba-zatoz Ibaizabalera?».Hain zuzen ere, apirilaren 29an
egingo dute ateak zabaltzekoeguna Durangoko Ibaizabal ikas-tolan, 18:00etan.
LANBIDE HEZIKETAARAUTUA ETA EZ-ARAUTUALanbide Heziketaren alorrean,Ibaizabalen Haur HezkuntzakoGoi Mailako Zikloa eskaintzen da.Ziklo horrek haurtzaindegietakoteknikari lana egiteko zein uni-bertsitatean ikasteko aukera za-baltzen du. Horrez gain, ikastola-ren izaera profesionala eta tekni-koa sakondu duen Hobetuz etaLanbideko prestakuntza eskain-tza zabala du Ibaizabalek.
IBAIZABAL ETAELKARRERAGINEKOESPAZIOAAntzerkia, mekanografia ikasta-roak, Oxford azterketen eremuofiziala, Kirolerrota gimnasioa,Errota ostatu-aterpetxea zeinbestelako eskolaz kanpoko jar-duera askotarikoak egiten dituzteIbaizabal ikastolan.Ezin baitute hezkuntza barne-
ko eremu bakantzat hartu. «Hez-kuntzatik abiatzen dugu gureekarpena, baina, aldi berean, era-gileak gara. Euskalgintzan, herri-gintzan, kulturgintzan... euskalnortasuna oinarri izanik, mun-dura zabalik dagoen ikuspegia
dartsu sentitzeko lan egingo duguguk, gertu-gertutik», azpimarra-tu dute Ibaizabal ikastolako ardu-radunek.Izan ere, ikaslea ondo senti
dadin tematuta daude Ibaizabalikastolakoak. Horretarako, bere-zia da ikaslearen jarraipena: ira-kasle guztiak tutore dira, etabakoitzak ikasle gutxi dauzka.Familiek, irakasleek eta ikasleekelkarlanean funtzionatzen dute;ondorioz, ikasle bakoitzak berebidelagun izango den irakasleaizango du erreferentzia lehenen-go egunetik.Horrez gain, Ibaizabal ikasto-
lan errefortzu sistema bat jartzendute ikasleen eskura, zenbait
ikasgaitako prozedura eta edu-kiak indartzeko. Errefortzu saio-ak eska ditzakete, ikasturteanhutsuneak osatuz joan ahal izate-ko.Neurri horiek guztiek fruituak
ematen dituzte. 34 ikaslerekinhasi zen ikastola, eta, gaur egun,300 ikasle baino gehiago aritzendira. «Matrikularen goranzkojoerak epe ertainean berdin
jarraituko duela aurreikustendenez, laugarren lerroa zabaldudugu. Horri erantzuteko, 1.000metro koadroko eraikin berriainauguratu genuen 2013ko iraile-an».
ORIENTAZIOARENGARRANTZIAIkasketa prozesua ikaslearengan-dik abiatzen da. «Norberarenasmoak identifikatu behar dira,eta asmo horiek lortzeko behardituzten lanabesak lor ditzatenlan egiten uzten diegu. Eta horiguztia orientazio egoki batekingauzatzen da. Ziurtatuko duguinformazio osoa jasotzen dutelaaukera akademikoen zein lanaukeren gainean».Horretarako, ikasle ohien eta
inguruko unibertsitateetako adi-tuen testigantzak ekartzen dituz-te. «Unibertsitate eta ikastetxee-tarako irteerak eta aurkezpenakedo gure trebakuntza eskaintzateknikoak jartzen ditugu eskura.Helburua argia da: ikaslea %100trebatzea hemendik ateratzeandagokion bidea ondo egin dezan.Ikasleak akademikoki zeinsozialki janztea eta iaioa izatekoprestatzea, alegia».
Ateak zabaltzeko egunaapirilaren 29an izangoda, Durangoko Ibaizabalikastolan, 18:00etan
8BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko apirilaren 19aOrrialde babestua
ak
pirilak
kaldo
4 · 19:00k 2a
pirilak Barak okialdo Antz
4 · 19:00k 2
Natalia Salazar Orbe Durango
Pozaren sentimendua muturre-
raino irudikatuta. Tristuraren
goibeltasunik goibelena aurpe-
gian islatuta. Barre algara; negar
geldiezina. Keinu adierazgarriak,
zainduak, lortuak, histrionismo-
aren antzezleek taularatutakoak.
Ikus-entzuleak hunkitu, harra-
patu, eta euren alderik gizatiarre-
na irudikatuko dute clownek,
beste urtebetez, Durangon. Aur-
ten ere, Topaklown jaialdiak el-
kartu ditu diziplina horretan tre-
batutako profesionalak. Asteaz-
kenean abiatu zuten jaialdiak ez
du etenik izango igandera artean.
Herrialde Katalanetako eta
Euskal Herriko profesionalen
ikuskizunek emango diote jarrai-
pena topaketari, egunotan. El
Mono Habitado konpainia araba-
rrak Benditas, todo viene del cielo
antzezlana estreinatuko du. Zen-
tzugabekeriaren itxuran, gizadia-
ri eta haren etorkizunari buruzko
zentzuzko hausnarketak egingo
dituzte. Bi artzain ditu protago-
nista. Larrean artaldea zaintzen
ari direla, ama birjina, objektu he-
galari ezezagun bat eta satelite es-
pioi bat azalduko zaizkie. Bi ar-
tzainek elementu horiekin dituz-
ten elkarrizketek osatzen dute
antzezlana.
Gaur, berriz, Lur planetako gi-
zakiaren lehenengo zirriborroa-
rena egingo du Inda Pereda kata-
lanak. Lubbert Dash pertsonaia
bilakatuta azalduko da agerto-
kian. Izugarri gustuko ditu izaki
groteskoz betetako munduak.
Gogoko du, era berean, bere lora-
tegi xarmagarri eta absurdoko
izaki bitxiei behatzea, egoera zen-
tzugabeak bizitzea eta irudi su-
rrealistei erreparatzea. Pereda,
eskarmentu handiko clowna,
ezaguna da mundu osoan. An-
tzezpen komikoak eta herrikoiak
lantzen ditu Lecoq teknika balia-
tuta. Ikus-entzuleen konplizita-
tea bilatuko du agertokian.
Arabatik iritsiko da Zanguango
Teatro ere. Hausnarketa diberti-
garri eta metaforikoa taularatuko
dute Esto no me lo esperaba an-
tzezlanaren bidez. Lau figurante
ditu protagonista. Aktore nagu-
siek eta ekoizleek bertan behera
utzi dute Emiliano Zapataren bi-
zitzan oinarritutako ikuskizuna.
Figuranteek hartuko dute an-
tzezlana interpretatzeko ardura.
Baina ez dira gai, eta estutasun
barregarria sufrituko dute eten-
gabe. Norbere bizitzaren eginki-
zunari buruzko hausnarketa ko-
mikoa eramango dute San Agus-
tin kulturguneko taula gainera.
Clownen arteko lehiaketa pro-
posatuko du, berriz, Klown Kom-
bat emanaldiak. Pailazo talde bi
eta epaile bat jolas zelaian ariko
dira. Ikus-entzuleek osatuko dute
epaimahaia.
Jaialdiari bukaera emateko,
Topaklownen ikastaroetan parte
hartu duten ikasleek erakustaldia
egingo dute. Ikuskizun horreta-
rako sarrera doakoa da.
Aurten, clownen trebakuntza-
rako bederatzi ikastaro eskaini
ditu Topaklownek. Ohi bezala,
interes handia piztu dute. Izena
emateko epea zabaldu eta bere-
hala bete ziren lekurik gehienak.
Denera 190 lagunek hartuko dute
parte ikastaroetan. Izen handiko
irakasleak izango dituzte; besteak
beste, Marcelo Katz eta Nines Ca-
rrascal. Jaialdia borobiltzeko,
Txelu Angoitiaren argazki era-
kusketa ere ikusgai dago.
Zentzugabekeriaren arrazoiaTopaklownek antzezlanak eta clown ikastaroak eraman ditu, beste urtebetez, Durangora
El Mono Habitado konpainiak Benditas, todo viene del cielo estreinatuko du Durangoko clown jaialdian. EL MONO HABITADO
9BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko apirilaren 19a Gaiak
TOPAKLOWN
Clown jaialdiko ikuskizun guztiak
San Agustin kulturgunean taulara-
tuko dituzte. Sarrerak zortzi euroan
eskura daitezke.
Gaur
20:00. Inda Pereda clown katala-
nak Lubbert ikuskizuna taularatu-
ko du. 10 urtetik gorakoentzat
da.
22:00. Zanguango Teatro konpai-
niak Esto no me lo esperaba
aurkeztuko du. Ikusle gazte eta
helduentzat.
Bihar
20:00. El Mono Habitado konpai-
niak Benditas, todo viene del cielo
lana estreinatuko du. Adin guztie-
tako ikus-entzuleei zuzenduta
dago (6 urtetik gorakoentzat
gomendatu dute).
22:00. Klown Kombat inprobisa-
zio gaua prestatu dute. Gazteen-
tzat zein helduentzat da.
Etzi
20:30. Topaklown ikastaroen
emanaldia. Doan.
10BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko apirilaren 19aGaiak
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Bero handia ze-
goen, sabaia oso
baxua zelako.
Ez zegoen airez-
tatze sistema-
rik. Ezta argirik
ere. Minutu gutxira zail egiten zen
arnasa hartzea. Airea arnasten
saiatzen nintzen, baina ez zen
iristen biriketara. Itota hilko gine-
la pentsatu nuen. Eraikitzen ari
zirela erori zen babeslekua ere go-
goan nuen, eta ikaratu egin nin-
tzen, lehergailu bat gainean ero-
riz gero zer gerta zitekeen pentsa-
tuta». 1937ko apirilaren 26an
Gernikako bonbardaketatik bizi-
rik atera zen Luis Iriondoren oroi-
tzapenak dira. El chico de Gerni-
ka lanean jaso zituen. Datozen
egunetan Gernikako Bakearen
museoak babesleku horietara
egingo dituen bisitetan parte har-
tzen dutenek norbere erraietan
sentituko dituzte beldur eta estu-
tasun horiek. Hegazkinen eraso-
en aurkako babeslekuak eta he-
rrian bonbardaketa eta biktimak
gogoan egin diren monumentuak
ezagutzeko ibilbideak jarri dituz-
te martxan bertan.
Bisitarien gogoeta ere eragin
gura dute ibilbide horiek. Hala
azaldu du Idoia Orbe museoko
Hezkuntza teknikari eta gidak.
«Gaur egun ere, oraindik era ho-
rretakoak pasatzen dira. Nahi
dugu hausnar dezaten guk zer
egin dezakegun horien aurrean».
Eginbehar horixe hartu baitu
museoak. 1998an zabaldu zuten
bonbardaketan gertatutakoak
azaltzeko. Handik gutxira eraba-
ki zuten historia museoa bake
museo bihurtu behar zutela. «Ez
gara geldituko biktimismoan edo
martiriak izaten. Gerra edo indar-
keria erabili gabe, gauzak kon-
pontzeko mila modu daudela
esan nahi genuen».
Bizipen horietara gerturatzeko
asmotik abiatu zituzten babesle-
kuen bisitak, iaz. Oraintsu, berriz,
Monumentuak eta Memoria bisi-
ta gidatuak jarri dituzte martxan.
1980ko hamarkadatik gaur egu-
nera Gernikako biktimak omen-
tzeko egin diren monumentuen
errepasoa eta horien historia az-
tertuko dituzte. Maiatzean he-
rriaren berreraikuntza ardatz
duen ibilbidea hasiko dute. Eta
uztailean, azkenik, Picasso eta
Gernikamargolana izango dituz-
te aztergai. Memoritour Gernika
proiektua osatzen dute laurek.
BABESLEKUAK
5.000 biztanle inguru zituen Ger-
nikak 1936an, gerra hasi zenean.
Kale estuek eta egurrezko egitura
eta adreiluzko hormak zituzten
etxeek osatzen zuten herri zaha-
rra. Industria jarduera anitza ze-
goen: makineria, arma eta ma-
hai-tresna lantegiak, urregintza,
zerrategiak, zapatila lantegi bat
eta txokolate eta gozokiak egiteko
fabrika ere bai. Astelehenak ziren
asteko egun handiak. Merkatua
egiten zuten herrigunean egun
horietan. Pasealekuan elkartzen
ziren emakume baserritarrak.
Gaur egungo Juan Kaltzada kale-
aren bestaldean, berriz, ganadua
jartzen zuten.
1937ko apirilaren 26a ere horie-
tako egun bat izan zela azalduko
dute ibilbidean. Bakearen Museo-
aren aurrean emango diote hasie-
ra bisitari. Garai hartan Gernika
zer-nolakoa zen azalduko dute,
argazki zaharrez baliatuta. Andra
Mari eliza erreferente bihurtuko
da irudi horietan. Bonbardakete-
tatik salbatu zen, eta gaur egun
han jarraitzen du, zutik.
Gerraren bilakaerari errepara-
tuta, babeslekuak eraikitzeari
ekin zioten herrian. «Defentsa
pasiboa egiteko agindua emanda
zegoen. Hau da, herritar guztiak
babesteko lekuak eraikitzeko
agindua. Eraikuntza horiek egite-
ko lanak bereziki azkartu zituz-
ten 1937ko martxoaren 31n Du-
rango bonbardatu zutenean».
Babesleku publikoak eraiki zi-
tuen udalak, baina enpresek ere
egin zituzten euren kabuz, priba-
tuak, euren langileak babesteko.
Udaletxearen eraikinean egin zu-
ten bat. «Andra Mari kalean beste
bat eraikitzen ari ziren, baina bu-
katu gabe zegoen, eta bonbarda-
ketan apurtu egin zen. Barruan
zegoen jenderik gehiena hil egin
zen».
Pasealekura abiatuko dira han-
dik. Babeserako lau tunel eraiki
zituen udalak bertan. Horietako
bi barrutik ikusteko aukera izan-
go da. Bonbardaketen unean han
barruan zeudenek zer sentitu zu-
ten ulertu ahalko dute bisitariek.
Txikian sartuko dira lehenengo.
«Sentituko dute zer den babesle-
ku txiki batean egotea, estu-
estu». Ostean joko dute tunel
handira. «Hor konturatzen dira
zer den tunel baten barruan ego-
tea aireztatze sistemarik gabe, ko-
munik gabe, ikaratuta, umeak
negarrez ari direla...». Izan ere,
ikus-entzunezko batek osatzen
du egonaldia. Kanpaia eta sirena
hotsen ezkutatzeko deia. Eta bat-
batean, hegazkinak gerturatzen
hasten dira, bonbak jausten. «La-
bur-laburra da, baina une batez
bizi dezakezu zer izango zen tunel
horretan bizi izandakoa». Luis
Iriondoren lekukotzaren pasarte
bat ere irakurriko dute.
Aireko bonbardaketetatik babesteko
Gernika-Lumon eraikitako tunel eta
babeslekuak ezagutzeko aukera
izango da. BAKEAREN MUSEOA
Lau ibilbidez osatutako Memoritour Gernika proiektuaosatu du Bakearen museoak. Lau ardatz dituzteibilbideok: bonbardaketa ezagutzera ematea; biktimenomenez egindako monumentuen bilakaera aztertzea;herriaren berreraikuntza; eta Picasso eta ‘Gernika’.
Iragana oroituz,geroaren atea ireki
11BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko apirilaren 19a Gaiak
Tuneleko tentsioaren ostean,
handik atera eta herria bonbarda-
ketaren ostean zer-nola geratu
zen erakutsiko diete argazkien bi-
dez. 82 urte lehenago han ziren
gernikarrek aurkitu zuten hon-
damendiaren lekuko izango dira.
Sugarrik ez da izango. Heriotza
usainik ere ez dute nabariko. Bai-
na suntsiketaren arrastoak ikusi-
ko dituzte.
Astrako babeslekurako bidea
hartuko dute orduan. Industrial-
dean dago arma lantegia izanda-
koa. «Industrialdea ez zuten bon-
bardatu, arma fabrikak martxan
izan nahi zituztelako».
Egun hartako sarraskia azter-
tzeko modu berezia eskainiko
dute ibilbide gidatuek. Betiere,
kontuan izanik herri gehiago
bonbardatu zituztela eta gerrek
munduan ez dutela etenik izan.
MONUMENTUAK
Museoan du abiapuntua bigarren
ibilbideak ere. Handik George
Steer kazetariaren monumentua
ikustera joango dira. «Berari eta
beste hainbat kazetariri esker
munduan jakin zuten zer gertatu
zen Gernikan».
Nestor Basterretxeak egin zuen
eskulturan egingo dute hiruga-
rren geldialdia. «1980ko hamar-
kadaz geroztik biktimen ome-
nezko eskultura egitea zuen bu-
ruan». 2012an egikaritu zuen.
Suak eragindako agoniaderitzo,
eta leku sinbolikoan dago koka-
tuta: «Han erori omen zen lehe-
nengo bonba». Eskulturak ez du
batere itxura gozoa. «Bonben
biolentzia erakutsi nahi du, eta
bere itxura agresiboa da».
1937an alkate zen Jose Labau-
riaren busto ondotik igarota, Ma-
rimeta eskultura parera abiatuko
dira. «Adreiluz eginda dago, bai-
na belar siku meta bat irudika-
tzen du, eta euskal kulturarekin
egin gura du lotura». Emakume-
ei omenaldia egin nahi die: base-
rritarrak direnei zein besteei. Sin-
bologia handia ere badu: «Bon-
bardaketa bizi izan zuen
emakume baten ilobak kutxan
sartutako amonaren argazki bat
dauka barruan».
Sinbolismoz betetako geldial-
dia izango da hurrengoa ere. Pi-
cassoren Gernika koadroaren
erreplikaren parean koadroa
Gernikara ekartzeko urteetako
eskaeraren berri emango dute.
Europa parkeak zer gogoratu
ugari emango die bisitariei. Txilli-
daren eta Henry Mooren eskultu-
rak izango dituzte aztergai.
Txillidak bonbardaketaren 50.
urteurrenerako egin nahi izan
zuen bere lana, baina ez zuen izan
astirik. Gure aitaren etxea izen-
buruarekin aipamen egiten dio
Gabriel Arestiren olerkiari. «Es-
kulturak etxea irudikatzen du,
baina baita itsasontzi baten bran-
ka ere. Branka Gernikako arbola-
ra begira dago, eta leiho batetik
Gernikako arbola ikusten zen.
Orain ez, zuhaitz ugari daudelako
tartean». Bi hegaletan beste bi
zulo ditu brankak; horietako bat,
Santimamiñeko kobara begira.
«Ez zegoen hala pentsatuta, bai-
na horrek ere indarra ematen dio,
gure arbasoekin lotzen gaitu».
Henry Mooren Gernikako es-
kultura gerraren kontra egin zi-
tuenetako bat da. Ez zuen egin
propio Gernikako biktimen ome-
nez. «Madrilek eta Jaurlaritzak
hala erabakita erosi zuten». Di-
rutza ordaindu zuten, eta polemi-
ka ugari sortu zen. «Askok lepo-
ratu zieten eskultura hori ekar-
tzea eta Gernika ez. ‘Euskal
Herriak bonbak jaso eta Madril
artearekin geratzen da’ bezalako
leloak nagusitu ziren». Ibilbide
gidatua, ganadu azoka egiten zen
inguruan bukatuko dute.
MEMORITOUR
Gernika-Lumon datozen hile-
tan egingo dituzten lau bisite-
tatik bi martxan daude jada.
Ordubeteko bisitak
Taldeka. Ibilbide guztiak eus-
karaz, gazteleraz, ingelesez
eta frantsesez daude aukeran.
10:15, 11:30 eta 12:45ean egin-
go dituzte taldeentzako bisi-
tak. Ordua aurretik eskatu be-
har da museoa@gernika.net-
era idatzita edo 94-627 02 13ra
deituta.
Norbanakoentzat. Datozen
egunetan aukera izango du,
hala nahi duenak, aurretiaz or-
dua hartu gabe, bisita gida-
tuak egiteko. Gaur eta bihar
eta apirilaren 23an, 24an eta
25ean ibilbideak egingo
dituzte, 11:30ean eta
12:45ean.
Bi sarrera. Museorako bisita
eta ibilbide gidatua hartzen
dute bisitek. Hala, beharrez-
koa da bi sarrerak eskuratzea.
1
2 3
1 Txillidaren eskultura. Gure
aitaren etxea egin zuen Txillidak,
Gernikako bonbardaketako bikti-
men omenez. 50. urteurrenerako
aurkeztu nahi izan zuen, baina ez
zen egon astirik. BAKEAREN MUSEOA
2 Nestor Basterretxeren lana.
Suak eragindako egonia lanak
bonben biolentzia erakustea du
helburu. BAKEAREN MUSEOA
4 Biktimen omenezko lehena.
Bonbardaketaren biktimen ome-
nez Gernika-Lumon ipini zuten le-
hen monolitoa egin zuen udaleko
arkitekto Jesus Aldamak, Txillida-
rena egiteko astirik ez zelako
egon. 1987a zen, bonbardaketa-
ren 50. urteurrena. BAKEAREN MUSEOA
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 19aProposamena
Peru Azpillaga Diez
Euskal Herriko
bazter guztietatik
hurbildutako mi-
laka gaztek egin-
go dute bat, gaur,
Lemoan, Gazte
Topaguneari hasiera emateko.
Askatasun Bulkadak Indepen-
dentziara lelopean, Ernai eta Ai-
tzina gazte antolakundeek kude-
atutako egitasmoa astelehenera
arte luzatuko da, batik bat, hitzal-
diak, tailerrak eta kontzertuak
uztartuz. Denbora tarte horretan,
gazte antolakundeen berrogei ur-
teko historia aldarrikatzeko eta
belaunaldi berriak etorkizunera
begira jartzeko asmoa azaldu
dute Ernaik era Aitzinak.
«Urte osoko dinamika bati
amaiera emango dio aurtengo
Topaguneak», azaldu du Iratxe
Delgado Ernaiko kideak: «Berro-
gei urtetako historia, lehenengo
aldiz, ahots propioz kontatzeko
aukera daukagu, eta hori aldarri-
katzeko baliatu nahi dugu, izan
dituen alde on eta txarrekin».
Izan ere, aurtengoa urte berezia
baita Ernai eta Aitzinarentzat.
Delgadok jakinarazi duenez, be-
rrogei urte betetzen dira Jarrai
sortu zenetik eta, horregatik, gaz-
te antolakundeak izandako ibil-
bideari egin nahi diote gorazarre.
«Harreman asko egin dira auzo
eta herrietan zehar, belaunaldi
ezberdinak batuz eta bizitako pa-
sarteak gogoratuz». Hala, ga-
rrantzitsutzat jotzen du asteburu
honetan ahalik eta gazte belau-
naldi gehien hurbiltzea Lemoara,
espazio eta historia hori «kon-
partitu» ahal izateko: «Inflexio
puntu bat izatea nahi dugu; histo-
ria hartu, gure egin, prozesatu eta
etorkizuneko bulkada berrien
izaera definitzea».
Hori dela eta, azken urteekin
konparatuta, urtero egiten duten
udaberriko ekimenaren apustua
«handitu» eta eskaera «indar-
tsuagoa eta zabalagoa» egiten
saiatu dira. Gainera, Topagune
izena ere berreskuratzea erabaki
dute. «Badu lotura ibilbideare-
kin, bere momentuan utzi behar
izan geniolako hala deitzeari; bai-
na asmatu dugu belaunaldi eta
antolakunde desberdinen arteko
haria mantentzen, eta esan ahal
dugu gazte antolakuntzak eta
gazte topaguneak bizik daudela
oraindik». Izan ere, Delgadok az-
pimarratu duenez, 1994an anto-
latu zuen Jarraik lehenengo Topa-
gunea, aisialdia eta formakuntza
uztartuz, bere inguruan zegoen
komunitate guztia leku fisiko ba-
tean batu eta ikusgarri egiteko,
«indar erakustaldi modura».
Gazte Topagunearen antolake-
taz ere aritu da, halako egitasmo
Gaurtik astelehenera bitartean, Gazte Topaguneak milaka pertsona batuko ditu Lemoan. Ernai etaAitzina gazte antolakundeek antolatutako egitasmoak tailer, hitzaldi eta kontzertu andana eskainikoditu. Berrogei urteko historia aldarrikatzea eta gazteak etorkizunari begira jartzea izango ditu helburu.
40 urteko haria eten ez dadin
Gazte Topaguneak milaka gazte batuko ditu Lemoan. ERNAI GAZTE ANTOLAKUNDEA
13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 19a Proposamena
batek atzean duen lana aldarrika-
tzeko. «Hainbat lantalde sortu
ditugu: egitaraua, azpiegitura,
elikadura... eta hilabeteak dara-
matzagu dena antolatzen». Le-
moako jaialdia aurrera ateratze-
ko, baina, ezinbestekoa den ezau-
garri bat nabarmendu du:
txandak egitera eta prestaketako
auzolanetara hurbiltzen diren
gazte guztiak.
Izan ere, denetariko eginbeha-
rrak daudela dio; barra eta sukal-
deko txandetatik hasi, eta guneen
zaintzaraino. «Hori da politena
niretzat, ez da kontsumora bide-
ratutako ekimen soila; antola-
kuntzan egiten diren harrema-
nek eta horrek eskatzen dizun in-
plikazioak, hots, ekimenaren
antolakuntzak berak, badu bere
balio politikoa eta, nolabait, eki-
menaren parte egiten zaitu».
Lehen Topaguneaz geroztik,
momentuko egoerarekin batera
aldatzen joan da gazte antolakun-
deak antolatutako udaberriko
ekimena: martxak, akelarreak,
danbadak, burutakzioak... «Ba-
koitzaren ezaugarriek gauza des-
berdinak eskaintzen dituzte, eta
momentuaren arabera aldatzen
joan da, betiere haria manten-
duz». Aurten ere urteroko es-
kaintza mantenduko dela ziurta-
tu du Delgadok, baina «beste di-
mentsio» batekin. «Aisialdi
eskaintza zabala, kontzertu an-
dana eta egitarau politiko sakona
izango dira».
ESKOLA ETA AKEITA GUNEAK
«Gazte mugimenduan pil-pilean
egon daitezkeen gaiak edo galde-
rak ekartzen saiatu gara, horien
inguruan hausnartu eta ditugun
korapiloak askatzeko», adierazi
du Delgadok. Horregatik, egune-
ro, goizez zein arratsaldez, mota
guztietako gaiekin lotutako sola-
saldi eta mahai inguruak antolatu
dituzte Lemoako eskolan: femi-
nismoa, euskara, hezkuntza, eli-
kadura, marxismoa, auzolana,
sindikalgintza, jaka horiak, faxis-
moa, gazte boterea...
«Uste dugu, Topaguneak,
ondo pasatzeko tokia izateaz
gain, bulkada berrien etorkizu-
neko erronkak zehazteko aukera
ematen duela». Horrekin batera,
Akeita-Naiz gunea ere izango da
Topagunean. Azken bi urteetako
berrikuntza nagusia da Akeita
gunea: kafea, zukuak, tailerrak
antzerkiak... lasai egoteko eta er-
laxatzeko gunea da, eta aurten
Naiz hedabidearekin lotura estua
izango du. Bertatik egingo dira
goizero irrati saioak eta bertan
egingo diren hitzaldiak ere antze-
ko gaiak landuko dituzte.
TXOKO INTERNAZIONALISTA
Horrekin batera, Delgadok azal-
du du, aurten, ahalegin berezia
egin dutela egitarau politikoaren
barruan urteetan zehar gazte an-
tolakundeak izan dituen nazioar-
teko harremanetatik hainbat de-
legazio ekartzeko. «23 delegazio-
tik gora izango dira Topagunean,
bertan parte hartzen, hitzaldiak
ematen eta, oro har, espazioa gu-
rekin elkarbanatzen.
Besteak beste, Sizilia, Kolonbia,
Venezuela, Irlanda, Korsika edota
Kurdistanetik etorritako pertso-
nak izango dira Topagunean eta
Txoko Internazionalista deituriko
gunean haien herrialdeetako
egoeraren berri eman eta espe-
rientziak elkartrukatuko dituzte:
Kurdistaneko esperientzia femi-
nista, Brasilgo landa gune okupa-
tuak, edota Europa osoan zehar
hedatzen ari den faxismoaren
mamua izango dira landuko di-
tuzten zenbait gai.
GAZTE SORTZAILEON PLAZA
Era berean, Lemoako Gazte Topa-
guneak berrikuntza bat ere izan-
go du: Gazte Sortzaileon Plaza
deituriko gunea. «Uste dugu, to-
paguneak, gazte antolakundea-
ren balioak konpartitzen dituzten
gazte sortzaileen lekua ere izan
behar duela, gazte sortzaileak ari-
tzeko plaza, hain zuzen ere». Izan
ere, Delgadok gogoratu duenez,
euskal talde oso ezagun askok
bertan jo izan dute eta bertan
eman dira ezagutzera. «Azken
urteetan horri ez diogu eskaini
arreta berezirik. Horregatik, zer-
bait berria izan ez arren, nolabai-
teko zentralitatea eman nahi ge-
nion aurten».
Hori dela eta, txoko horretan
aldebiko harreman bat sustatu
nahi dutela jakinarazi du Delga-
dok: «Gazte sortzaileei plaza bat
eskainiko diegu, haien sorkuntza
kritiko hori sustatzeko, baina, era
berean, guk euren ekarpena ere
jasoko dugu; ikuspegi kritikoa
modu sortzaile batean. Espazio
hori, gainera, kultur mugimen-
duak azken urteetan izandako bi-
lakaeraren inguran hausnartu eta
egun dauden arazoak mahai gai-
nean jartzeko ere baliatuko dute-
la erantsi du. Delgadoren aburuz,
Topaguneak eta gazte sortzaileek
lotura estua izan dutelako beti.
«Azken finean mezua sortu eta
helarazteko modua da kultura,
norbaitek mundua ikusteko duen
modua helarazteko bidea».
Bertan hainbat gazte sortzaile
izango dira haien lana erakusten
eta, batik bat, tailerrak izango
dira nagusi: egur eta serigrafia
tailerrak, idazketa tailerra, sor-
men tailerra... Gainera, Delgadok
azpimarratu duenez, egun pil-pi-
lean dauden gaiak ere jorratuko
dituzte: zeri buruz kantatzen du-
gun eta zergatik, nola kontsumi-
tzen dugun kultura... «Galderak
mahai gainean jarri eta gazte sor-
tzaileekin lantzea da helburua».
Horietako gazte bat da Peru del
Hoyo rap abeslari bilbotarra. Bera
ari da, besteak beste, igandean
izango den rap gaua antolatzen
eta ezinbestekotzat jotzen du gaz-
te sortzaileei bultzada bat ematea.
«Nire ustez, oso garrantzitsua da
gazteek ere lekua izatea halako
lekuetan. Azken finean, halako
jaialdiak egiten direnean, oro har,
artista ezagunak ekartzen direla-
ko eta gazteok ez dugulako leku-
rik izaten. Baina gazteei ez bazaie
laguntzen gero ez da egongo talde
onik deitu ahal izateko».
Horrekin batera, rap musika
estiloaren presentzia ere aldarri-
katu du Del Hoyok. «Beharrez-
koa iruditzen zait rapari ere tokia
egitea, batik bat, musika motarik
kritikoena delako. Beraz, horre-
tarako espresuki pentsatutako
zerbait egitea berri ona iruditzen
zait». Izan ere, Del Hoyok adiera-
zi duenez, gazteentzat oso zaila da
kulturaren munduan leku egitea,
eta dauden trabak medio, oso gu-
txi dira horretatik bizitzera hel-
tzen direnak. «Zaila da, azken fi-
nean hasieran beti zabiltzalako
faboreak egiten, eta gustura aritu
arren, salto hori benetan handia
da; ni adibidez, lanean, ikasten
eta asteburuetan kontzertuak
ematen nabil orain».
Asteburuan zehar, musika izango da nagusi Lemoako Gazte Topagunean. ERNAI GAZTE ANTOLAKUNDEA
KONTZERTUAK
Gaur
18:00.Governors, Arraibi gunean.
19:30. Arkada Social, Arraibin.
20:00.DJ Bull, Ezker Paretean.
20:30.Desorden, Gazte Sortzaileon
Plazan.
20:30. Eskean Kristo,
Gune Handian.
20:30. Olatz Salvador Duo,
Akeita-Naiz gunean.
21:00. Rude Pride, Arraibin.
21:45.Gatibu, Gune Handian.
22:00.Zeinke, Gazte Sortzaileon
Plazan.
23:30.Vinagre de Moderna,
Gazte Sortzaileon Plazan.
23:30.Su Ta Gar, Gune Handian.
01:00. Tooth, Gazte Sortzaileon
Plazan.
01:15.Zoo, Gune Handian.
02:00. El_Txef_A eta Baltza,
Ezker Paretan.
03:00.Skarra Mucci,
Gune Handian.
04:45. Urrats erromeria,
Gune Handian.
Bihar
12:00.Porrotx, Arraibi gunean.
13:30.Rukula, Atxeta plazan.
16:00. Berinbau, Gazte Sortzaileon
plazan.
17:30.Hesian, Arraibi gunean.
22:00.Esaixu, Gazte Sortzaileon
Plazan.
22:00. Des-Kontrol eta Pikete
Lerroa (Fermin Muguruzarekin),
Gune Handian.
22:00.La Otra eta La Mare,
Akeita gunean.
22:00.Dj Bull, Ezker Paretean.
23:30.Akort, Gazte Sortzaileon
Plazan.
23:45.Soziedad Alkoholika,
Gune Handian.
01:00. Skabidean & The Black
Birds, Gazte Sortzaileon Plazan.
01:30.Banda Bassotti,
Gune Handian.
02:00. Mad Pompa DJ,
Ezker Paretean.
03:00.Tremenda Jauria,
Gune Handian.
04:30.Bad Sound, Gune Handian.
Igandea
13:30.Xabi Bandini, Akeita-Naiz
gunean.
14:30. Trigger Prototxello,
Gazte Sortzaileon Plazan.
17:00. IRA, Arraibi gunean.
18:30.La Furia, Arraibi gunean.
20:00. La Basu eta lagunak,
Arraibi gunean.
20:00.Euskal Anderground,
Gazte Sortzaileon Plazan.
20:00.DJ Bull, Ezker Paretan.
20:30.Rotten XIII, Gune Handian.
22:00.Nizuri Tazuneri,
Gazte Sortzaileon Plazan.
22:00.Ana Tijoux, Gune Handian.
22:30. MICE, Akeita-Naiz gunean.
23:30.Euskal Dub Etxea,
Gazte Sortzaileon Plazan.
23:45.Tribade, Gune Handian.
01:15. Koma, Gune Handian.
02:00.Dj Reimy, Ezker Paretean.
03:00.KOP, Gune Handian.
04:45.Huntza, Gune Handian.
Astelehena
12:00. Zirkinik bez, Akeita gunean.
Antolakuntzak berakbadu bere baliopolitikoa eta, nolabait,egitasmoaren partebihurtzen zaitu»Iratxe DelgadoErnaiko kidea
«Oso garrantzitsua dagazteek lekua izateahalako jaialdietan; ezbazaie laguntzen, ez datalderik egongo gero»Peru del HoyoRap abeslaria
‘‘
MUSIKA
BARAKALDORula Trio.
bGaur, 20:00etan, La Vieja Bandan.
BARRIKABaster Trio.
bBihar, 20:30ean, Golfo Norten.
BARRIKARusted.
b Igandean, 13:30ean, Golfo Norten.
BERMEOMe Dicen Que Queme
Cosas.
bGaur, 22:00etan, Beleza Malandra
ateneoan.
BILBOEuskal Dub Etxea Sound
System.
bGaur, 13:00etan eta 19:00etan,
Martzanako kaian.
BILBOFantastic Explosion
eta Octuvre.
bGaur, 20:00etan, Muellen.
BILBOSerrulla.
bGaur, 20:00etan, La Riberan.
BILBOTangerine Flavour.
bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOThe Peawees.
bGaur, 21:00etan, Itsas Museoan.
BILBOeMe.
bGaur, 21:00etan, Bilborocken.
BILBOKorrontzi.
bGaur, 21:00etan, Plaza Barrian.
BILBOSubze eta Xenon.
bGaur, 21:30ean, Shaken.
BILBOTeenage Fanclub
eta Monte del Oso.
bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOAudience.
bGaur, 22:00etan, Azkuna zentroan.
BILBOLoco Sound of Teppaz.
bGaur eta bihar, 22:00etan,
Ambigun.
BILBOKarba DJ Set.
bGaur, 00:00etan, Muellen.
BILBOLandostone DJ.
bGaur eta bihar, 00:00etan,
La Riberan.
BILBOSoinu Beltzak.
bGaur, 01:00ean, Kremlinen.
BILBOGorka Iraundegi Trio.
bBihar, 12:30ean, La Riberan.
BILBODJ Mimoloco.
bBihar, 13:00etan eta 19:00etan,
Martzanako kaian.
BILBOAiko Taldea.
bBihar, 18:30ean, Plaza Barrian.
BILBOEuskadiko Ikasleen
Orkestra eta The Derbyshire City
& County Youth Orchestra.
bBihar, 19:00etan, Arriaga
antzokian.
BILBOElla la Rabia, Catorce
eta Sholl.
bBihar, 20:00etan, Satelite T-n.
BILBOChie Mukai, Seijiro Muraya-
ma & Joxean Rivas, Miguel A. Gar-
cia eta Larvba & Garazi Gorostiaga
& Tube Tentacles.
bBihar, 20:00etan, Le Larraskito
klubeann.
BILBOAL2 El Aldeano eta Dante.
bBihar, 21:00etan, Santana 27n.
BILBOMice.
bBihar, 21:00etan, Bilborocken.
BILBO James Room & Weird
Antiqua eta Mississippi Queen
& The Wet Dogs.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOOreka TX eta San Salvador.
bBihar, 22:00etan, Azkuna zentroan.
BILBO Jolie.
bBihar, 02:00etan, Kremlinen.
BILBOAiko Taldea.
b Igandean, 12:00etan, Artxandan.
BILBOElsa Lizundia Trio.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOMakala & Jimmy Bidaurreta.
b Igandean, 13:00etan eta
19:00etan, Martzanako kaian.
BILBOMia Kalo & Sam Merion.
b Igandean, 13:30ean, Satelite T-n.
BILBOThe Cavemen.
bAsteartean, 21:00etan, La Nuben.
BILBOAvantasia.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Santana 27 aretoan.
BILBOLagun artean kantari,
Anje Duhalderekin.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOCuca Roseta.
bAsteazkenean, 20:00etan,
BBK aretoan.
BILBOBilboko Orkestra Sinfoni-
koa: Gustav Mahlerren 5. sinfonia.
bOstegunean eta ostiralean,
19:30ean, Euskalduna jauregian.
BILBOLa Hora del Te.
bOstegunean, 20:00etan, Shaken.
BILBOGuillermo Caliero:
Solo Fluhel.
bOstegunean, 20:00etan,
Conde Duque hotelean.
BILBOBBK Soinu Berriak
lehiaketa: Sua, The Owl Project
eta Los Chivatos de Ana Frank.
bOstegunean, 20:00etan,
BBK aretoan.
BILBODivas jaialdia, emakume
kantarien alde.
bOstegunean, 20:00etan,
Satelite T-n.
BILBOTxetxu Altube.
bOstegunean, 20:30ean,
Cotton Cluben.
BILBORukula eta Madeleine.
bOstegunean, 21:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOThe Professionals.
bOstegunean, 21:30ean, Azkenan.
BILBOBattle Beast eta Arion.
bOstegunean, 21:30ean,
Santana 27 aretoan.
DERIOAba Taano.
bAsteartean, 19:30ean, parrokian.
DURANGOAk DJ.
bOstegunean, 22:00etan,
Txoria Nuen Maiten.
GETXOFive Direction.
bGaur, 23:30ean, El Comercion.
GETXOAba Taano.
b Igandean, 20:00etan,
San Nikolas elizan.
GETXOTwo in Company.
bOstegunean, 20:00etan,
Silver’s Tavernen.
IBARRANGELUStupiditos.
bBihar, 21:00etan, Biscainen.
LEIOASota Terra, Ballard, Issuna
eta Motorastola.
bBihar, 20:30ean, Udondo
gaztetxean.
LEKEITIONogen.
bGaur, 20:30ean, Ikusgarrin.
LEMOAGazte Topagunea.
bGaurtik astelehenera arte,
kontzertuak eguerditik goizaldera,
Gazte Topaguneko agertokietan.
Bilbo b Basque Fest jaialdia
Asteburua, aisialdi eta kultura ekitaldiz gainezkaAsteazkenean hasi zen Basque Fest Bilbon, Aste Santuan bertokoak eta bisitariak kultur ekitaldien sarean harrapatu nahi dituen jaialdia. Igandera bi-
tartean, aisialdiko 300 ekitaldi egingo dituzte, folkloretik abiatuta. Askotariko tailer eta erakusketak izango dira Bizkaiko hiriburuan, zeharkaldiak itsa-
sadarrean, ibilbide antzeztuak, Audience, eMe, Korrontzi, Aiko eta beste hainbat talderen kontzertuak, eta baita dantza emanaldiak ere. Esaterako,
Dantzaz konpainiaren Kale-ografiakgaur, kalean, eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren erakustaldia bihar, Guggenheim museoaren aurrean. BILBAO.EUS
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 19aAgenda
MARKINA-XEMEINLucia Arzallus
eta Ignacio Arakistain: Markina-
Xemeingo musika haizeak.
bBihar, 19:00etan, Arretxinagako
ermitan.
SANTURTZITentaculo, Venganza,
Faux Depart eta No Sanctuary.
bGaur, 20:00etan, La Kelo
gaztetxean.
ANTZERKIA
AULESTIAtx Teatroa: 7ak bat.
bAstelehenean, 21:00etan,
udal aretoan.
AULESTIAinhoa Alberdi
& Jurdana Otxoa: Zapatak.
bAsteartean, 21:00etan,
udal aretoan.
AULESTI Itzel: Bizimiñak.
bAsteartean, 21:30ean,
udal aretoan.
AULESTITxiflando Antzerki
Eskola: Fiñisterre.
bAsteazkenean, 21:00etan,
udal aretoan.
AULESTIBeheko Larraine:
Manifestu bat.
bAsteazkenean, 21:30ean,
udal aretoan.
AULESTIAzkona & Toloza:
Tierras del Sud - Bilduma.
bOstegunean, 21:00etan, plazan.
BILBOMalas Compañias: Prozak.
bGaur, 12:30ean, Azkuna
zentroan.
BILBOHis lifemusikala.
bGaur, 17:00etan eta 20:00etan,
bihar, 12:00etan eta 20:00etan,
eta igandean, 19:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOLas Fellini.
bOstegunean, 22:30ean,
Badulaken.
DURANGO Inda Pereda:
Lubbert.
bGaur, 20:00etan, San Agustin
kulturgunean.
DURANGOZanguango Teatro:
Esto no me lo esperaba.
bGaur, 22:00etan, San Agustin
kulturgunean.
DURANGOElise Ouvrier-Buffet:
¡Gafe!.
bBihar, 20:00etan, San Agustin
kulturgunean.
DURANGOTopaklown: Klown
Kombat inprobisazio saioa.
bBihar, 22:00etan, San Agustin
kulturgunean.
DURANGOBea Larrañaga:
A tomar viento fresco.
bOstegunean, 20:00etan,
Plateruena kafe antzokian.
LEMOAAne Zabala eta Aiora
Zedano: Morbus Operandi.
bGaur, 21:30ean, Gazte
Topagunean, Eskolan.
DANTZA
BILBODantzaz: Kale-ografiak.
bGaur, 14:00etan, Poza
Lizentziatuaren kalean, eta
19:00etan, Ledesma eta Villarias
kaleetan.
BILBOPatxi eta Konpania:
Dantza Piko.
bGaur, 18:30etik aurrera,
Plaza Barrian.
BILBOBizkaiko Dantzarien
Biltzarra.
bBihar, 12:00etan eta 18:00etan,
Guggenheim museoko
zabalgunean.
BILBODantza eta erromeria
tailerra, Aiko taldearekin.
bBihar, 17:00etatik aurrera,
Plaza Barrian.
BILBOBilaka: Negua.
bBihar, 21:00etan, Arriaga plazan.
BERTSOLARITZA
BILBOEneko Arrate: Girotu Plaza,
haurrentzako emanaldia.
bBihar, 12:30ean, Azkuna zentroan.
LEMOAGazte Topagunea.
Peru Abarrategi, Joanes Illarregi,
Irati Majuelo eta Eli Pagola:
Doinuak buruan eta ibili munduan.
bGaur, 18:00etan, Sortzaileen plazan.
HITZALDIAK
BILBOMari Jose Mielgo: Letras
en su punto.
bOstegunean, 19:00etan,
Bizkaiko Foru Liburutegian.
GERNIKA-LUMOPaul Preston,
Angel Viñas eta Xabier Irujo:
Egia eta gezur historiografikoa.
bOstegunean, 19:30ean, Elai-Alain.
ERAKUSKETAK
BARAKALDOMarrazkilariak
gerran 1936-1939.
bMaiatzaren 15era arte,
udal erakusketa aretoan.
Aulesti b Artedrama Euskal Laborategia
Euskarazko arte eszenikoen topaguneaAstelehenetik larunbatera, euskarazko antzerkiaren topaleku bihurtuko da Aulesti, Artedrama Euskal Labora-
tegiarekin. Batetik, Laida Azkona, Laura Penagos, Getari Etxegarai, Estitxu Zaldua eta Iraia Eliasen ikastaroak
izango dira. Bestetik, emanaldiak: Atx Teatroaren 7ak bat—argazkian— astelehenean, eta Zapatak, Bizimiñak,
Finisterre, Manifestu bat, Terras del Sud, Babesleku arrotzaketa Mami Lebrunondoko egunetan. ATX TEATROA
BILBOPamplemousse, EHUren
Arte Ederretako fakultateko
eta Hasselteko Unibertsitateko
PXL-MAD saileko ikasleen lanak.
bMaiatzaren 5era arte, Bizkaia
aretoan.
BILBOZumeta.
bMaiatzaren 11ra arte,
Juan Manuel Lumbreras galerian.
BILBOABC. Bilboko museoaren
alfabetoa.
bEikainaren 2ra arte, Arte Ederren
museoan.
BILBOEuskara Ibiltaria.
bEkainaren 16ra arte,
Euskal Museoan.
BILBO Jennifer Allora eta Guillermo
Calzadilla: Farmazia tropikala.
bEkainaren 23ra arte, Guggenheim
museoan.
BILBONekane Lasarteren oleoak.
bEkainaren 30era arte, La Roca
jatetxean.
BILBOLehoiak elurretan.
Arrikrutzeko lehoia.
bUztailaren 14ra arte, Bizkaiko
Aldundiaren Arkeologi Museoan.
BILBO Jenny Holzer:
Zera deskribaezina.
b Irailaren 8ra arte, Guggenheimen.
BILBOAtzera begira: Giorgio
Morandi eta antzinako maisuak.
bUrriaren 6ra arte, Guggenheimen.
DURANGO Iranzu Antona,
Mariana Unda, Eztizen La Cruz,
Leire Muñoz, Clara Elizondo
eta Andere Etxegarai: At Ente.
bApirilaren 28ra arte,
Arte eta Historia useoan.
DURANGOAzucena Fernandez
Artetxe: Argiak eta itzalak.
bApirilaren 28ra arte,
Arte eta Historia museoan.
GERNIKA-LUMOBizitako
Bonbardaketa.
b Inaugurazioa datorren
ostegunean, 18:30ean, Bakearen
Museoan; apirilaren 28ra arte.
GERNIKA-LUMOMaite Pinto:
Habanako umeak.
bApirilaren 30era arte, Astran.
GETXO Joseba Gotzon: Burdina
eta ahotsa. Burdinezko eskulturak.
bApirilaren 27ra arte, Villamonten.
GETXOZuhar Iruretagoiena:
Hebra. El exceso.
bEkainaren 8ra arte, Zirrimarra arte
tailerreko Bi Hormetara espazioan.
LEIOAGravedad cero.
bMaiatzaren 11ra arte, Kultur Leioan.
PLENTZIABizkaiko golkoan
hondoratzeak.
b2020ko urtarrilaren 6ra arte,
Plasentia Butron museoan.
PORTUGALETEMikel Torka:
Historia de una villa.
bApirilaren 28ra arte, Salazar dorrean.
ZORNOTZASantiago Yaniz:
Bizkaia. Naturaleza sublime.
bMaiatzaren 3ra arte, Zelaietan.
BESTELAKOAK
BILBOEskutartie, Udaberriko
Artisautza Azoka.
bAstelehenera arte, Areatzan.
BILBOAndoni Egaña eta Xabier
Zabala: Enkarguz ikuskizuna.
bGaur, 18:00etan, Azkuna zentroan.
GETXOPedro Ruiz (Alabazan):
Puertas de papel ipuina.
bOstegunean, 18:00etan,
Erromoko liburutegian.
SANTURTZIKornitesen erromeria:
egun pasa eta Basajaun taldea.
bAstelehenean, Serantes mendian.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 19a Agenda
Natalia Salazar Orbe
Ipuin tradizionalen esen-
tziari lotutako kontakizu-
nek eta elezaharrek bizi-
rik iraun dute belaunaldiz
belaunaldi gauzatutako
transmisioari esker. Horiek gal-
tzea saihestu dute halakoak ida-
tziz jaso dituzten egileek. Besteak
beste, Errose Bustinzak eta haren
osaba Kirikiñok. Denetariko
gaiei buruzko kontakizunak jaso
zituzten Durangaldeko ipuinak
liburuan.
Eskualdeko paraje ikusgarrie-
kin lotutako elezaharrak zein
protagonisten jokabideek era-
kusten duten asmo morala nagusi
dira ipuinotan. Lorrin lamina eta
mutilakondairan, amak semea-
renganako duen ulermena ikusi
du Seve Callejak. Lourdes Unzue-
tarekin batera egin zituen Calle-
jak liburuaren edizio lanak.
Eperlabarreta baserrikoa zen
kondaira horretako protagonista.
Amarekin bizi zen han. Mutil sen-
do eta indartsua zen. Laiarekin
lurra lantzen zein belarra mozten
hark bezalako trebezia zuenik ez
zegoen inguruetan. Indar erakus-
taldia behar zuten probetan bera
nagusitzen zen beti. Eta horrexe-
gatik Indartsu esaten zioten.
Hura bezalako pertsona adore-
tsurik inoiz ez zutela ezagutu esa-
ten zuten denek.
Arratsalde batean, amari esan
zion hurrengo goizean Saibi men-
dira joan behar zuela iratze bila.
Urkioletako neska-mutilak ere
joatekoak ziren. Lagunak zituen,
eta berak ere gauza bera egin nahi
zuen.
Ama kezkatu egin zen, entzuna
baitzuen Lorrin lamina egun ho-
rietan Sailluente haitzuloaren au-
rreko landan egoten zela, urrezko
aulki batean eserita. Gurasoak
ikaratuta zebiltzan haren presen-
tzia zela eta. «Badirudi gazteak
engainatzea beste asmorik ez
duela. Beraz, seme, ez zaitez joan
bihar basora. Bestela, galdua
zara», esan zion amak.
Barre algaraka hasi zen muti-
koa. «Galdua ni? Lorrin lamina-
ren beldur naizela uste al duzu?
Zer dela-eta uste duzu esaten di-
datela Indartsu?».
Amak, berriz: «Seme, indar-
tsua izan arren, oraindik ez duzu
ezagutzen mundua. Pertsona
maltzur asko dago munduan».
Semeak ez zuen bere asmoa al-
datzeko pentsamendurik, ordea.
Ez, behintzat, lamina haren me-
hatxuagatik. «Bihar goizean
mendira joango naiz lamina eta
sorgin guztien gainetik».
Amaren gomendioei entzun-
gor eginez abiatu zen, bada, hu-
rrengo goizean Saibira bidean.
Sailluentera iritsi bezain laster.
Lorrin lamina aurkitu zuen hai-
tzuloaren aurreko landan, urrez-
ko aulki batean eserita, bere ilea
orrazten. Indartsuk ikusi zuene-
rako, ondoko bertsoa bota zion:
«Lorrin laminatzarrak ez du ado-
rerik; Indartsuri heltzeko ez dau-
ka indarrik».
Hitzok entzun bezain laster,
sutan jarri zen lamina, eta, amo-
rruz beteta, orrazia jaurti zion.
«Mutiko harroputz eta zital hori!
Indartsua eta adoretsua izan ala
ez, iluntzeko ipar haizea izango
duk ikusle!», esan zion, haserre.
Indartsuk polita iritzi zion orra-
ziari, eta kolkoan sartu zuen. Be-
rehala paparra erre zion, ordea.
«Infernuko bitxi madarikatua!»
oihukatuta, errekara jaurti zuen.
Errekako ur guztia irakiten hasi
zen, berehala. Baina ezer gertatu
izan ez balitz legez, aurrera egin
zuen mutilak, Saibi mendiraino.
Eguna ira mozten eman ostean,
iluntzean, Eskumendiko magal
batean eserita, abesten hasi zen.
Kantuan ari zela, Lorrin lamina
azaldu zitzaion, neska eder baten
itxurarekin. Haren abestiak atse-
gingarri zitzaizkiola esan zion:
«Zure indar eta adore handiaren
izenak zeu ezagutzera ekarri
nau». Haren edertasunak lilura-
tuta utzi zuen mutila.
Mendi gailurraren atzean bizi
zela azaldu zion emakumeak, eta
toki zoragarria zela adierazi.
«Nire mihia ez da gai
bertako gauzak azaltze-
ko; horretarako, urrezko
idazluma beharko litza-
teke».
Berbok esan eta gero,
laminak berarekin joateko eskatu
zion mutikoari. Birritan pentsatu
gabe onartu zion gonbita Indar-
tsuk, eta elkarrekin joan ziren
Sailluenteko landaraino, sasi eta
arantza guztien gainetik.
Ametsetako paisaia zuten biek
begien aurrean. Lorez eraikitakoa
zirudien zubia pasatzen ari zirela,
Lorrinek bultza egin zion muti-
koari, eta buruz behera jaurti
zuen koba beltz batera. Lurra jo
zuenerako, han zeuden lamina
guztiak mutilari makilakadaka
hasi zitzaizkion, eta denek aho
batez esan zioten: «Non dituzu
orain indarrok eta adoreok? Mu-
tutu egin zara ala? Orain geu gara
zure ugazabak, koba barruan
ondo lotuta zaude eta. Aurreran-
tzean, zure egun guztietako jana-
ririk onena makila eta atsekabea
besterik ez dira izango».
Hurrengo egunetan, Sailluen-
teko koba ingurutik pasatzen zi-
ren gazteek Eperlabarreta base-
rriko mutilaren negarrekin naha-
sita, ondoko berbak entzuten zi-
tuzten: «Nitaz lar uste nuelako eta
nire ama onaren aholkuak kon-
tuan ez hartzeagatik galdu naiz».
Bustinzak jasotakoaren arabe-
ra, gazte askok, berba haiekin
ikaratuta, gurasoen esanak bete
eta zintzo jokatzeko asmoari hel-
du zioten aurrerantzean.
‘Indartsu’ esaten zioten mutil bat Lorrinlaminarekin aurkitu zen, amaren aholkueientzungor egin ostean. Harropuzkeriahandiz hitz egin zion laminari, eta harkmendekua hartu zuen. Ipuin tradizionalenirakaspenik ez du falta kontakizunak.
Harroarenzigorra
IBONELORRI.EUS
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2019ko apirilaren 19a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus bbizkaia@hitza.eus
sHALA BAZAN EDO EZ BAZAN...
Zubia pasatzen ari zirela,Lorrinek bultza egin zionmutikoari, eta buruz beherajaurti zuen koba beltz batera
top related