berotegi efektuko gasen isurketen 2015eko inbentarioa fileeaeko berotegi-efektuko gasen isurketen...
Post on 03-Sep-2019
20 Views
Preview:
TRANSCRIPT
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2015eko INBENTARIOA
ARGITARALDIA
1.a 2016ko abendua
©Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
ARGITARATZAILEA
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate PublikoaIngurumen, Lurralde Plangintzaeta Etxebizitza SailaEusko JaurlaritzaUrkixo Zumarkalea, 36 - 6. solairua • 48011 Bilbowww.euskadi.euswww.ingurumena.euswww.ihobe.eusinfo@ihobe.eusTel.: 900 15 08 64
DISENUA ETA MAKETAZIOA
dualxj comunicación&diseñowww.dualxj.com
Liburu honetako edukiak, edizio honetan, lizentzia honen bidez argitaratzen dira: Aitortza – Ez-komertziala – Eratorritako obrarik gabe, 3.0 Unported, Creative Commons-ena (informazio gehiago: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/deed.es_ES)
3EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2015eko INBENTARIOA
Berotegi-efektuko gasen isurketak (BEG isurketak), CO2
baliokidetan neurtuta, % 1 handitu dira 2015ean aurreko urtearekin alderatuta. Balio absolututan, 19,4 milioi tona inbentariatu dira 2015ean, eta, 2014an, aldiz, 19,1 milioi tona inbentariatu ziren. 2005arekin alderatuta, isurketak % 24 murriztu dira, eta, horrenbestez, KLIMA 2050 EAEko Klima-Aldaketaren Estrategiak ezarritako helburuak lortzeko bidean xedetik pixka bat urrutiago geratu gara. Izan ere, 2030erako isurketak % 40 gutxitzeko helburua ezartzen du egitasmo horrek.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BEROTEGI EFEKTUKO GAS-ISURKETEN 2015eko INBENTARIOA
77
105
100
95
90
85
80
75
70
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015
Espainiako BEG indizea EAEko BEG indizea guztira EBko BEG indizea
BEG ISURPENEN BILAKAERA EUSKADIN, ESPAINIAN ETA EB-28N 2005 OINARRI-URTEA ERREFERENTZIA GISA HARTUTA (%)
76
82
ere, 2030erako isurketak % 40 gutxitzeko helburua ezartzen du
eko
AINIAN ETA EB-28N 2005 AINIAN ETA EB-28N 2005 AINIAN ETOINARRI-URTEA ERREFERENTZIA GISA HARTUTA (%)OINARRI-URTEA ERREFERENTZIA GISA HARTUTA (%)OINARRI-URTEA ERREFERENTZIA GISA HARTUT
4
EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2015eko INBENTARIOA
Aurreko urtearekin alderatuta izandako isurketa-hazkunde hori modu esanguratsuan baldintzatzen dute elektrizitate eta garraio sektoreek. Etxebizitza, zerbitzu eta nekazaritza sektoreetan ere gehitu dira isurpenak, askoz gutxiago bada ere.
Energia sektorean izandako isurketen hazkundea ikatz bidezko sorkuntza areagotzearen eraginez Estatuko mix elektrikoan CO
2/kwh ratioa igo delako
gertatu da1.
Neurri txikian izanagatik, gainontzeko sektoreetan, industriaren eta hondakinen sektoreetan salbu, isurpenak areagotu egin dira, batik bat erregai kontsumoaren igoeragatik.
Isurketen intentsitatea txikitu egin da, hau da, BPG unitate bat ekoizteko sortutako isurketen kantitatea. Izan ere, isurketak % 1,4 gehitu dira, eta, BPG, berriz, % 2,9 igo da. 1990ekin alderatuta, isurpenak % 9 gutxitu dira BPG % 74 handitu arren. BPG/CO
2
eraginkortasuna % 47 hobetu da.
Araututako sektoreetako isurketak (isurketen Europako merkatua) % 2 murriztu ziren 2014arekin alderatuta, batik bat elektrizitatearen sektorean izandako beherakada dela eta. 2005eko datuekin alderatuta, isurketak % 42 jaitsi dira.
Zehaztugabeko isurketak ere (arautu gabeko isurketak, hau da, hondakinak, etxebizitzak, zerbitzuak, garraioa, arautu gabeko industria...) jaitsi egin ziren azken urtean industria kimikoan emandako gas fluordunen isurketen jaitsieragatik (Arkema taldeko instalazioaren ekoizpen etetea). 2005eko datuekin alderatuta, isurketak % 18 gutxitu dira.
Hona hemen isurketen zatirik handiena eragiten duten sektoreen egoeraren eta bilakaeraren laburpen bat:
Energiaren sektorea
Sektore honek Euskal Autonomia Erkidegoko isurketen % 35 eragiten ditu.
Sektore honen isurketa zuzenak gutxitu dira aurreko urtearekin alderatuta (% 8), batik bat elektrizitate sorkuntza murriztu izanaren ondorioz.
Euskadin kokatutako instalazioetako isurketak zein inportatutako elektrizitateari dagozkionak kontuan izanez gero, isurketak % 4 gehitu dira azken urtean bai inportatutako energia elektrikoaren igoeragatik bai ekoitzitako Kwh bakoitzeko isuritako CO
2
ratioaren igoeragatik2.
2005arekin alderatuta, sektore honetako isurketak % 36 murriztu dira. Horrek elektrizitate ekoizpenerako teknologiak hobera egin duela adierazten digu, ekoitzitako Kwh bakoitzeko CO2 isurpena 2005arekin alderatuta % 23 murriztuz.
Garraioaren sektorea
Sektore honek EAEko isurketen % 30 eragiten ditu. Arlo honetan, isurketen % 96 eragiten ditu gutxi gorabeherara errepideko garraioak. Autoek sortzen dituzte isurketon % 60 inguru, eta, gainerako ia % 40a, salgaien garraioak.
Laugarren urtez jarraian, isurketak % 3 handitu dira aurreko urtearekin alderatuta. Erregaien kontsumoak Euskadin izandako gorakadan (isurketak salmenten arabera kalkulatzen dira) eragin handia izan dezake autonomia-erkidego mugakideetan txikizkako salmenten gaineko zerga igo izanak. Errepide eta autobideetako erabilera datuek egiaztapen hori berresten dute, bideotan egindako kilometro kopurua murriztu edo berdin mantendu baita azken urteotan, salmentek gora egiten duten bitartean.
1990. urtearekin alderatuta, salgaien garraioari lotutako isurketak eta bidaiarien garraioari loturikoak ia bikoiztu egin dira. Hazkunde handiena ibilgailu partikularrek eragindako isurketetan eta diesel-ibilgailu arinetan eginiko salgaien garraioan gertatu da.
Industriaren sektorea
Sektore honek Euskal Autonomia Erkidegoko isurketen % 21 sortzen ditu (zuzeneko isurketak), baina kontsumitzen duen energiari loturiko isurketak ere hartzen baditugu aintzat (zeharkako isurketak), portzentaje hori % 33ra igotzen da.
1 Funtsean, hazkundea Espainia osoan ekoitzitako energiaren CO2/Kwh ratioa handitu izanari dagokio. Energia horren zati bat Euskadin kontsumitzen da.
2 Azken urtean, ekoitzitako Kwh bakoitzeko CO2 isurpen ratioak okerra egin du Espainian energetikoki intentsiboagoak diren teknologiak erabili izanagatik
(ikatza).
5EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2015eko INBENTARIOA
Zuzeneko isurketak % 5 jaitsi dira aurreko urtearekiko.
2005. urtearekin alderatuta, zuzeneko isurketak % 30 jaitsi dira, eta, 1990. urtearekiko, % 48. Hori sektorean gertatu den eraldaketaren eta aldaketa teknologikoaren erakusle da.
BEG/BPG4 isurketei dagokionez, industria sektorearen eraginkortasuna 37 puntutan hobetu da 2005etik, sektoreak % 41 murriztu baititu isurketak BPG industrialaren sorkuntza % 6 murriztu den bitartean. 1990etik, berriz, sektorearen eraginkortasuna 64 puntutan hobetu da.
Etxebizitzen eta zerbitzuen sektoreak
Etxebizitzen eta zerbitzuen sektoreek Euskal Autonomia Erkidegoko berotegi-efektuko gasen % 7 eragiten dituzte (zuzeneko isurketak). Kontsumitzen duten elektrizitateari loturiko isurketak aintzat hartuz gero (zeharkako isurketak), % 16raino igotzen da ehuneko hori.
Zuzeneko isurketak % 6 hazi dira 2014arekiko, gas naturala eta petroliotik eratorritako produktuak gehiago kontsumitzen baitira bi sektore horietan.
Etxebizitza-sektorean, % 19 murriztu dira isurpenak 2005etik. Bestalde, zerbitzuen sektoreko isurpenak % 9 handitu dira 2005etik. Alderaketa 1990. urtearekin egiten badugu, sektore horietako isurpenak % 21 eta % 126 igo dira hurrenez hurren.
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza sektorea
Sektore honek Euskal Autonomia Erkidegoko isurketen % 4 eragiten ditu. Isurpenok % 39 murriztu dira 2005etik eta, % 39, berriz, 1990etik. Sektore honen jaitsiera hainbat faktorek eragin dute, horien artean, azienda-erroldak behera egin izana, ongarri mineralen murrizketa, arrantza-jardueren beherakada eta nekazaritzan erregai gutxiago erabiltzea.
Hondakinen sektorea
Sektore honek EAEko isurketen % 5 eragiten ditu. Isurpenok % 26 murriztu dira 2005etik eta, % 17, berriz, 1990etik.
Isurketa-murrizketaren atzean hainbat faktore daude, horien artean, isurtze-tasa txikiagoa (etxeko hondakinen sorkuntza gutxitzea, birziklatze-ehunekoak handitzea, zabortegietako aurretratamenduak, errausketa, tratamendu mekaniko biologikoa...) eta isurketa zehaztugabeen murrizketa, hobekuntzak izan direlako zabortegietako estalduretan eta zabortegiko gasaren errekuntzan.
BEG ISURPEN TOTALAK SEKTOREKA 2005 OINARRI-URTEAREKIN ALDERATUTA (CO2 baliokidearen milaka tonatan neurtuta)
Sektorea 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2014 205-2015
Energiaren sektorea3 10.468,3 10.873,2 11.025,4 9.872,3 8.636,7 7.628,3 7.538,5 7.855,9 6.538,7 6.457,5 6.733,5 -3.734,81
Industria 5.814,7 5.857,7 5.624,1 5.977,2 5.261,8 5.857,7 4.929,4 4.628,3 4.247,0 4.277,0 4.047,6 -1.767,12
Garraioa 5.486,1 5.691,5 6.080,4 5.713,0 5.287,7 5.104,7 5.033,6 5.290,1 5.366,5 5.539,9 5.722,0 235,98
Etxebizitza-sektorea 941,5 776,0 779,4 879,6 870,4 885,3 770,7 807,9 783,4 711,3 760,9 -180,53
Zerbitzuak 461,8 434,1 433,3 506,2 486,7 520,3 504,9 520,0 495,3 477,3 504,6 42,80
Nekazaritza 1.113,1 1.083,9 824,1 794,7 801,7 761,7 745,7 737,5 704,5 679,1 681,0 -432,14
Hondakinak 1.237,8 1.218,3 1.158,2 1.237,0 1.190,1 1.054,4 1.031,3 1.043,2 983,5 946,3 914,0 -323,82
Guztira 25.523,3 25.934,5 25.925,0 24.980,0 22.535,2 21.812,3 20.554,2 20.883,0 19.118,8 19.088,5 19.363,6 -6.159,6
3 Kalkulu-metodologia eguneratu denez, baliteke aurreko urteetako isurketa-balioak aurreko argitalpenetako berberak ez izatea.4 Sektore honi energia kontsumoarekin eta kogenerazioko beroarekin lotutako isurketak ere egotzi zaizkio.
6
EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2015eko INBENTARIOA
BPG bilakaera indizea BEG isurpenen bilakaera indizea guztira Isurpen guztien bilakaeraren indizea BPGren arabera
BEG ISURPEN TOTALEN BILAKAERA-INDIZEA, EUSKADIKO BARNE PRODUKTU GORDINAREN ARABERA (%)
1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015
+ 74
-47
0
20
40
60
80
100
120
140
160
180
200
-9
ISURKETEN BILAKAERA SEKTOREKA (%)
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015
Industria Bizitegia Nekazaritza Energiaren sektorea + inportatutako energia elektrikoa5 Garraioa Zerbitzuak Hondakinak
70
104
81
109
61
74
64
50
60
70
80
90
100
110
120
5 Energiaren sektoreak barne-eskaera asebetetzeko barneko eta kanpoko elektrizitate ekoizpenetik eratorritako isurketak biltzen ditu, kokeari, finketari, zentral elektrikoen barne-kontsumoari eta garraioan galdutakoari dagozkienak barne.
7EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2015eko INBENTARIOA
Gg
CO
2 / b
izta
nle
20
15
10
5
0
8,9 8,8 8,4
EUSKADIKO (2014-2015) ETA EB-28KO (2014) PER CAPITA ISURIAK
LUX
ENB
UR
GO
EST
ON
IA
IRLA
ND
A
TX
EKIA
R E
RR
EPU
BLI
KA
ALE
MA
NIA
HER
BEH
EREA
K
FIN
LAN
DIA
BEL
GIK
A
PO
LON
IA
ZIP
RE
GR
EZIA
AU
STR
IA
ESL
OV
ENIA
BU
LGA
RIA
DA
NIM
AR
KA
EAE
2015
EAE
2014
EB-2
8
ESL
OV
AK
IA
FRA
NTZ
IA
MA
LTA
ITA
LIA
LIT
UA
NIA
PO
RT
UG
AL
HU
NG
AR
IA
KR
OA
ZIA
LETO
NIA
SUED
IA
ERR
UM
AN
IA
ESP
AIN
IA
ERR
ESU
MA
BA
TU
A
Ind
izea
250
200
150
100
50
0
BPG-EAP6 UNITATEKO (EROSKETA-PAREKOTASUNEAN) CO2 INDIZEA EUSKADIN (2014 ETA 2015) ETA EB-28ko HERRIALDEETAN (2014). EU-28 = 100
ESP
AIN
IA
EST
ON
IA
ESL
OV
AK
IA
TX
EKIA
R E
RR
EPU
BLI
KA
ALE
MA
NIA
HER
BEH
EREA
K
ITA
LIA
ZIP
RE
PO
LON
IA
GR
EZIA
ERRE
SUM
A B
ATU
A
LETO
NIA
AU
STR
IA
EAE
2014
BU
LGA
RIA
MA
LTA
EAE
2015
IRLA
ND
A
DA
NIM
AR
KA
ESL
OV
ENIA
LIT
UA
NIA
FRA
NTZ
IA
KR
OA
ZIA
LUX
ENB
UR
GO
FIN
LAN
DIA
BEL
GIK
A
100
87
ERR
UM
AN
IA
HU
NG
AR
IA
PO
RT
UG
AL
EB-2
8
84
Iturria: Espainiarako eta EB-28rako, Eurostat eta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena, eta, EAErako, Eustat. Aztertutako urteko urtarrilaren 1eko biztanleria-datuak. Europar Batasunaren baitan, asimetria handiak daude biztanleko isuritako berotegi-efektuko gas mailei dagokionez. Hainbat faktorek eragiten dituzte ezberdintasun horiek: ekoizpen-sistemaren egiturak, per capita errentaren mailak, kontsumitutako energia motak, urteko batez besteko tenperaturak... Europako informazioa 2014koa denez, EAEko balio eguneratuenaz gain (2015), 2014koa ere eman dugu, konparaketa espazial egokia egin ahal izateko.
6 BPG EAP: barne produktu gordina, Erosteko Ahalmenaren Parekotasunean (EAP) adierazita; Iturria: Eurostat. Europa mailako isuriei buruzko informazio berriena 2014koa denez, EAEko balio eguneratuena (2015) azaltzeaz gain, 2014ko balioak ere adierazi dira, alderaketa espazial egokia izateari begira.
EAEn, BPG unitateko isurketak, erosteko ahalmenaren parekotasunaren arabera zuzenduta, EB-28ko batez bestekoa baino gutxiago izan ziren 2014n.
EAEko biztanle bakoitzeko isurketak EB-28ko 2014ko batez bestekoak baino handixeagoak dira.
8
EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2015eko INBENTARIOA
KLIMA 2050 helburua
120
100
80
60
40
20
0
2005 2007 2009 2011 2013 2015 2017 2019 2021 2023 2025 2027 2029
Isurpenen indizea guztira
ISURKETEN BILAKAERA KLIMA 2050 KLIMA-ALDAKETAREN ESTRATEGIAKO HELBURUEN ARABERA (%)
% -40
GARRAIO SEKTOREAREN ISURKETAK
Diesel turismoa Diesel kamioia Autobusak
Gasolina kamioia LPG+E85 turismoa GUZTIRA
Gasolina turismoaDiesel ibilgailu arina
Ziklomotorrak/motorrak Gasolina ibilgailu arina
1990 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015
7.000.000
6.000.000
5.000.000
4.000.000
3.000.000
2.000.000
1.000.000
0
t CO
2 eq
.
9EAEko BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN ISURKETEN 2015eko INBENTARIOA
2015EKO BEG ISURPENAK EUSKADIN SEKTOREKA
Industria Bizitegia Nekazaritza Energiaren sektorea Garraioa Zerbitzuak Hondakinak
Hondakinak
%5 (0,9 Mt)
Energiaren sektorea7
%35 (6,7 Mt)
Bizitegia
%4 (0,8 Mt)
Garraioa
%30 (5,7 Mt)
Nekazaritza
%4 (0,7 Mt)
Industria
%21 (4,0 Mt)
Zerbitzuak
%3 (0,5 Mt)
2015eko BEG ISURPENAK EUSKADIN SEKTOREKA, ELEKTRIZIKATE ETA BERO KONTSUMOAREN ONDORIOZKO ISURKETAK SEKTOREZ SEKTORE ESLEITUTA
Energiaren transformazioa8
%13
Bizitegia
%8
Garraioa
%30
Hondakinak
%5Nekazaritza
%4
Industria
%33
Zerbitzuak
%8
Industria Bizitegia Nekazaritza Energiaren transformazioa Garraioa Zerbitzuak Hondakinak
7 Energiaren sektoreak barne-eskaera asebetetzeko barneko eta kanpoko elektrizitate ekoizpenetik eratorritako isurketak biltzen ditu, finketari, zentral elektrikoen barne-kontsumoari eta garraioan galdutakoari dagozkienak barne.
8 Energiaren eraldaketa sektorean finketa-jarduerak sartu dira, bai eta zentral elektrikoen eta garraioko galeren barne-kontsumoak ere.
2015ean, isurketa handienak egin dituzten sektoreak energiarena, garraioarena eta industriarena izan ziren.
Kontsumitutako elektrizitatearen eta beroaren arabera sektore bakoitzari dagozkion isuriak zehaztuz gero, nabarmen handitzen da industria-, zerbitzu- eta etxebizitza-sektoreen ekarpena.
www.euskadi.euswww.ingurumena.eus
www.ihobe.eus
top related