basque helduak 21 - the climate collage...osoki urtzen balira, itsas maila 7 metro igoko litzateke...

Post on 09-Aug-2021

6 Views

Category:

Documents

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

La F

resq

ue d

u C

lim

at

-ue-E

S -

Adult

e –

V7.3

–20/03/2021

HelduakBasque

Beharko dituzu: Karta joko bana 6-8 pertsonako talde bakoitzeko, 2 m² paper,

arkatzak, ezabagoma, margoak eta zinta itsaskorra.

La F

resq

ue d

u C

lim

at

-ue-E

S -

Adult

e –

V7.3

–20/03/2021

NOLA JOKATZEN DA?

Gogoeta Sormena Azken

laburpena

Bilduma

Jokoaren helburua, taldeka, kartak zergatien eta ondorioen arabera ezartzea eta

lotura horiek, gezien bidez marraztea da.

Multzo bateko karta guziak ezar itzazue hurrengo multzora pasatu aitzin.

Oren bat duzue karta guziak ezartzeko, oren bat hormaren apaintzeko eta oren bat

emaitza aurkezteko, puntua egiteko eta mundua berrantolatzeko!

Giza jarduerak

1

Lot 1

www.fresqueduclimat.org1

Hemen da dena hasten...

Energia fosilak

9 gigatona

karbono urtean

Helburua: zero

CO2 2070ean

Iturria: IPCC5

Lot 1

www.fresqueduclimat.org5

Ikatza, petrolioa eta gasa dira

energia fosilak. Eraikinetan,

garraioan eta industrian erabiltzen

dira gehien. Erretzean CO2-a

isurtzen dute.

7Deforestazioa

Energia fosilak

Berotegi-efektu gehigarria

Lot 1

www.fresqueduclimat.org7

CO2-a, lehen berotegi-efektuko gas

antropikoa da (gizakiak

eragindakoa). CO2 isurketak,

energia fosilen erretzeak eta oihan

soiltzeak sortzen dituzte.

Islapena

Intsolazio

a

Izpi infragorriak

Berotegi-

efektua

15 °C

- 18 °C

°C

Berotegi-efektu gehigarria

13

Lot 1

www.fresqueduclimat.org13

Berotegi-efektua naturala da. Izan ere, ur-

lurruna da lehen berotegi-efektuko gasa.

Berotegi-efekturik gabe, lurra 33 °C

hotzagoa litzateke. Baina, gizakiak sortzen

dituen CO2-a eta berotegi-efektuko beste

gasek, berotegi efektu naturala areagotzen

dute, ondorioz klima berotuz.

+ 5°C

+ 2°C+ 1°C

Tenperaturaren emendatzea

21It

urr

ia:

IPC

C

Lot 1

www.fresqueduclimat.org21

Hemen aipatzen dena, lurrazaleko lurzoruko

airearen bataz besteko tenperatura da. 1900az

geroztik, 1°C inguru emendatu da, eta,

hemendik 2100. urtera 2 eta 5°C artean

emendatuko da. Alta, azken glaziazioan (duela

20000 urte), orain baino 5°C apalagoa zen... eta

desglaziazioak 10000 urte iraun zuen!

Bankisaren urtzea

18Photo : NASA

Lot 1

www.fresqueduclimat.org18

Bankisaren urtzeak ez dakar uren

igoera (baso batean urtzen den

izotz koxkorrak ez du basoa

gaindiarazten). Aldiz, urtzean, iguzki

izpiak zurrupatzen dituzten eremu

ilunagoak agerrarazten ditu.

Itsas mailaren igoera

22

80 zm

40 zm

Iturr

ia:

IPC

C

Lot 1

www.fresqueduclimat.org

1900az geroztik, ozeanoaren maila

20 zm igo da. Hau, uraren

dilatatzearen, glaziarren urtzearen

eta izotz-kaskoen urtzearen ondorioa

da.

22

2

Industria

www.fresqueduclimat.org

Lot 2

2

Industriak, energia fosilak eta

argindarra erabiltzen ditu,

berotegi-efektuko gasen % 40

sortuz.

Eraikinen erabilpena

3

www.fresqueduclimat.org

Lot 2

3

Eraikinek (bizitegiak eta

zerbitzuak) energia fosilak eta

argindarra erabiltzen dituzte,

berotegi-efektuko gasen % 20

sortuz.

Garraioa

4

www.fresqueduclimat.org

Lot 2

4

Garraioaren sektorea

petrolioaren menpe dago.

Berotegi-efektuko gasen

isurketen % 15 sortzen du.

Deforestazioa

6

www.fresqueduclimat.org

Lot 2

6

Deforestazioa, oihanaren

berrosatze ahalmenetik haratago

zuhaitzen moztea edo erretzea

da. % 80an laborantzarekin lotua

da.

Laborantza

8

www.fresqueduclimat.org

Lot 2

8

Laborantzak CO2 pixka bat isurtzen du.

Aldiz, metano (behiek, irris-alorrek) eta

oxido nitroso (ongailuek) anitz isurtzen

ditu. Horotara, ondorioz sortzen den

oihan soiltzea kontuan hartzen bada,

berotegi-efektuko gasen % 25 da.

Beste berotegi-efektuko gasak

9

www.fresqueduclimat.org

Lot 2

9

CO2-a ez da berotegi-efektuko gas

bakarra. Beste batzuk ere daude,

horien artean metanoa (CH4) eta oxido

nitrosoa (N2O), laborantzak gehien

sortzen dituenak.

CO2 kontzentrazioa (ppm)1000 ppm

280 ppm

410 ppm

400 ppm

Iturr

ia:

IPC

C

11

www.fresqueduclimat.org

Lot 2

11

Putzu naturalek CO₂ isurketen erdia

xurgatu ondoan, beste erdia atmosferan

gelditzen da. 150 urtez, atmosferan

kontzentratzen den CO₂ kopurua 280 ppm-

etik (milioikoparte) 410 ppm-era emendatu

da.

Karbono hustulekuakS

ourc

e :

GIE

C

12

Atmosfera

Fotosintesia

1/2

1/4

Ozeanoa 1/4

www.fresqueduclimat.org

Lot 2

12

Karbono hustulekuek, urtean isurtzen

dugun CO2-aren erdia xurgatzen

dute:

- landarediak %25a (fotosintesiaren bidez)

- ozeanoak %25a

- Gainerateko %50a, atmosferan gelditzen

da

Ozeanoaren azidotzea

Source : GIEC

Ozeanoa a

zid

otz

ea,

RC

P

hip

ote

sie

n a

rabera

(pH

-a)

24

www.fresqueduclimat.org

Lot 2

24

CO2-a ozeanoan disolbatzen

denean, azido karboniko bilakatzen

da (H2CO3 eta ondotik HCO3).

Ozeanoa azidoagoa bilakatzen da

(pH-a apaltzen da).

Aerosolak

10

Lot 3

www.fresqueduclimat.org10

Honek ez du zerikusirik aerosol espraiekin.

Aerosolak hurbileko kutsadura dira, CO2-a

isurtzen duten fabrika eta ihes hodi

beretatik datorrena. Osasunarentzat

kaltegarriak dira eta eragin ezkorra dute

erradiazioaren bortxaketan (klima hozten

dute).

Energia-aurrekontua

Izotz urtzea

Lurrean

barreiatzea

0,03

0,03

Ozeanoa

Atmosfera0,01

0,93

Iturr

ia:

IPC

C

14

Lot 3

www.fresqueduclimat.org14

Grafiko honek erakusten du, erradiazioaren

bortxaketarengatik, lurraren gainean

metatzen den energia nora doan: ozeanoa

berotzen du, izotzak urtzen ditu, lurrean

barreiatzen da eta atmosfera berotzen du.

2,3 W/m²

Iturria: IPCC

15

Aerosolak

Berotegi-efektua

Erradiazioaren bortxaketa

Lot 3

www.fresqueduclimat.org15

Erradiazioaren bortxaketa, segunduro lur

gainera heltzen den eta lurretik joaten

den energiaren arteko desoreka da.

Berotegi- efektuak 3,1 W/m² balio ditu,

espraiek - 0,8 W/m², hots, orotara, 2,3

W/m².

Glaziarren urtzea

16

Lot 3

www.fresqueduclimat.org16

Kasik glaziar guziek masa galdu

dute. Jadanik ehunka desagertu

dira. Alta, glaziarrek, ur gezaren

hornidura erregulatzen dute.

17

Uren tenperaturaren emendatzea

Lot 3

www.fresqueduclimat.org17

Ozeanoak, lurrazalean metatzen

den energiaren % 93 xurgatzen du.

Berotzean, ura dilatatzen da.

Izotz-kaskoen urtzea

19

+7m

+54mIturria: IPCC

Lot 3

www.fresqueduclimat.org19

Groenlandia eta Antartika izotz-kaskoak dira.

Osoki urtzen balira, itsas maila 7 metro igoko

litzateke Groenlandian, eta 54 metro Antartikan.

Azken glaziazioan, izotz-kaskoak hain ziren

handiak non itsas maila 120 metro gaur baino

apalago baitzen.

Uraren zikloaren asaldurak

8.5 RCP hipotesiaren arabera, prezipitazioak

aldatuko dira 2081-2100 artean, 1986-2005

aldiarekin konparatuz.

20

Lot 3

www.fresqueduclimat.org20

Ura eta airea berotzen badira,

ozeanoaren azalean sortzen den

lurrunketa handitzen da. Euria

eraginen duten hodei gehiago agertzen

dira. Aldiz, lurrunketa lurraren azalean

gertatzen bada, lurra idortzen da.

Kaltzifikazio arazoak

© n

oaa

23

Lot 4

www.fresqueduclimat.org23

PH-a apaltzen bada, kareharria

egitea zailagoa da, bereziki

maskorrentzat.

Lurreko bioaniztasuna

25

Lot 4

www.fresqueduclimat.org25

Animaliek eta landareek,

tenperaturan eta uraren zikloan

gertatzen diren aldaketak pairatzen

dituzte: lekuz aldatzen dira edo

desagertzen dira (edo, bakanago,

ugaritzen dira).

Ur handitzeak

26

Lot 4

www.fresqueduclimat.org26

Ur zikloaren asaldurak ur gehiago edo

ur gutiago ekar lezake. Ur gehiago

denean, ur handitzeak gerta daitezke

(uholdeak lurretan). Idorteak lurra

gogortu badu, okerrago da, ura

turrustan isurtzen baita.

Itsas-bioaniztasuna

27

Lot 4

www.fresqueduclimat.org27Pteropodoak eta kokolitoforoak

elikakatearen hastapenean daudanez,

desagertuz gero, itsas-bioaniztasun

zinez arriskuan izan daiteke. Uraren

berotzeak, itsas-bioaniztasunaren

ahultze prozesuan zerikusi handia du

ere.

Zikloiak

34

Lot 4

www.fresqueduclimat.org34

Zikloiak, itsasoaren azalean dauden ur

beroen energiaz elikatzen dira. Klima

aldaketaren ondorioz indartu dira.

Pteropodoak eta kokolitoforoak

29

Lot 4

www.fresqueduclimat.org29

Pteropodoak zooplanktona dira eta

kokolitoforoak fitoplanktona.

Mikroorganismo horiek kareharrizko

maskorra dute.

Idorteak

30

Lot 4

www.fresqueduclimat.org30

Ur zikloaren asaldurak, ur gehiago edo

ur gutiago ekar lezake. Ur eskasiak

idortea eragiten du. Izan ere,

etorkizunean idorteak ugaritu

daitezkeela aurreikusten da.

Urperatzeak

33

Lot 4

www.fresqueduclimat.org33

Zikloiek eta perturbazioek, haizea (beraz

uhinak) eta depresioak sortzen dituzte. Alta,

hektopascal bat gutiago = 1 zm ur gehiago.

Ondorioz, itsas mailaren gorakadak okertu

ditzateken urperatzeak eragin ditzazke (itsas

bazterren urperatzeak).

Eritasun-bektoreak

28

Lot 5

www.fresqueduclimat.org28

Berotzearekin, animaliek migratzen

dute. Alta, batzuk eritasun-bektoreak

dira eta eritasun horien aurka

biztanleria immunizatua ez den

lekuetara hel daitezke.

Ur geza baliabideak

31

Lot 5

www.fresqueduclimat.org31

Prezipitazio aldaketen eta

glaziarren desagertzearen ondorioz,

ur geza baliabideak kaltetuak dira.

Alta, haiek dute ibaien emaria

erregulatzen.

Laborantzako etekinen apaltzea

32

Lot 5

www.fresqueduclimat.org32

Tenperaturek, idorteek, muturreko

gertakariek, uholdeek eta lurren

urperatzeek, laborantza ekoizpena

kaltetu dezake (ad. Niloren delta).

Suteak

35

Lot 5

www.fresqueduclimat.org35

Suteak, idorteen eta bero handien

ondorioz sortzen dira.

Berote handiak

36

Lot 5

www.fresqueduclimat.org36

Tenperatura igotzearen

adierazleetako bat berote handien

emendioa da.

Goseteak

37

Lot 5

www.fresqueduclimat.org37

Laborantzako etekinen murrizketak

eta itsas-bioaniztasunaren ttipitzeak

goseteak ekar ditzakete.

Giza-osasuna

38

Lot 5

www.fresqueduclimat.org38

Goseteek, eritasun-bektoreen

lekualdatzeek, berote handiek eta

gatazka armatuek, giza-osasuna

kaltetu dezakete.

Errefuxiatu klimatikoak

39

Lot 5

www.fresqueduclimat.org39

Irudika ezazu, mirariz klima aldaketak

kaltetzen ez duen leku batean bizi

zarela. Miliarka pertsonek zurekin tokia

partekatzeko gogo handia izanen

lukete!!

Gatazka armatuak

40

Lot 5

www.fresqueduclimat.org40

Agian ez da hola bukatuko…

Permafrosta

41

Lot 5

www.fresqueduclimat.org41

Permafrosta deitzen da, etengabe izoztua

den lurra. Ohartu gara urtzen hasia dela,

airean metano eta CO2-a isuriz, ordu arte

izoztua zen materia organikoa

deskonposatzen baita. 2°C baino gehiago

emendatzen bada, fenomeno hau bizkortu

daiteke, klima aldaketaren abiadura handituz.

Metano hidratoak

42

Lot 5

www.fresqueduclimat.org42

Metano hidratoak (edo metano klatratoak),

itsas hondoan, kontinente ezponden

luzeran den izotz mota bat da. Metano

molekulak bahitzen ditu eta ezegonkor

bilaka daitezke 2°C-tik gorago.

1

43

10

2

5

6

8 9

14

16 1718

19

20

21

22

27

25

26

28

30

31

32

33

34

35

36

37 38

39 40

4241

https://prezi.com/view/tJJYWcXs12lz9cXCngmH/

11

13

15

Correction

Zuzenketa

La F

resq

ue d

u C

lim

at

-ue-E

S -

Adult

e –

V7.3

–20/03/2021

Kode hau eskanea

ezazu elkartekide izan

nahi baduzu!

"La Fresque du climat" elkartearekin harremanetan sartzeko: +33 7 52 10

59 44/contact@fresqueduclimat.org

Cédric Ringenbach egilearekin harremanetan sartzeko:

+33 7 54 57 86 65/contact@carbone-bi.com

Erabilera komertzialak, "La Fresque du Climat" elkarteari % 10eko

erabilera-eskubideak ematera behartzen du edo 3€ pertsona bakotx,

internalki baliatua delarik. Xehetasunak:

www.fresqueduclimat.org/droits/ loturan

Erabilpen lizentzia "Creative Commons BY-NC-ND" da, erabilpen ez

komertzialerako.

"la Fresque du Climat" elkartea, Cédric Ringenbach-ek sortua

da. Hedapena elkartearen esku da.

Euskara

eu-ES

top related